GoiBerri 78. zenbakia

Page 5

GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Santu Guztien Eguna Zonbiei buruzko telesailak, Halloween... auskalo nola ospatuko dugun aurki Santu Guztien Eguna!

Azken aldian sarri gertatzen zait, Tere, egunak gainera erortzen zaizkidala, ni jabetu gabe. Nire egutegian zeresan edo esanahi berezia duten datak ia konturatu gabe iristen dira nigana; urtebetetzeak, urteurrenak, konpromisoak‌ Bata bestearen atzetik, ekaitzaren tantak bezala, nondik datozen ia kontrolatzeko astirik gabe, zist-zast. Baina egunek, orduek, minutuek, segundoek, beti daukate iraupen berdina, hortaz, nire perzepzioaren kontua da. Hala ba, nik astegunek sekulako abiadura dutenaren sentsazioa daukat; batzuetan gertatzen zaizkidan gauzak ez ditut ia somatzen. Azkenaldian, oraina bizitzearen garrantziaz, eta bizitzea diodanean, konziente bizitzeaz ari naiz, ez organikoki arnasa hartzeaz, konturatu arazi didate hainbat gertakarik. Honek bizibetetasunarekin lotuta dagoela diote honetaz zerbait dakitenek, eta zoriontasun uneekin. Teoria horrekin bat nator, sinesgarria egiten zait. Hala ba, oraina erabat bizi eta momentu bakoitzean egiten ari naizenari arreta osoa jartzen saiatzen ari naiz, burua harago joaten utzi gabe, sukaldean erratza pasatzen ari banaiz ere. Eta zaila egiten ari zait,

interferentziei arreta asko eskaintzen diedalako oraindik, eta interferentziak egon badaude eta beti egongo dira, baina erronka polita denez, ahalegina egiten ari naiz.

Idoia Luzuriaga

bat eta

Arrazoi duzu Idoia. Utz ditzagun alde batera krisia, lan kontuak, umeak, familia, bizilagunak eta gure inguruan dantzan dabiltzan hainbat eta hainbat kontu, edo interferentzia, eta jar gaitezen behingoz geure buruan arreta jartzen eta geure bizitza bizitzen. Has gaitezen fisikoari kasu egiten. Joan gaitezen hain tentagarriak diren masajeak hartzera, spa batean erlaxatzera, gastronomiak eskaintzen dituen plazerretaz gozatzera, eguzki pixka bat hartzera, pasiatzera‌ Gorputza zaintzea garrantzitsua da. Eta behin fisikoari mimoak egin eta gero, espirituaren txanda dator, zailena, alegia. Burua arintzea komeni da, ez dago besterik. Aspaldi gomendatu zidaten hori: burua arindu behar duzu, gainezka daukazu eta. Gainezka, zer dago gainezka? Ama, alaba, emazte, emakume, langile eta, azken finean, pertsona izatetik eratorritako erantzukizunak eta kezkak daude gainezka, eta horiek dira arindu beharrekoak, unean unekoak hobeto sentitu eta bizi nahi baditugu behintzat. Eta horrela, hasierara itzuli naiz. Arrazoi duzu Idoia. Oraina bizi be-

bat

Tere Madinabeitia

har dugu, egiten duguna uneoro sentitu, bestela, egun batean, zuk aipatzen duzun gerkari horietako batek bete betean harrapatuko gaitu, eta aurretik bizi izan ez dugunaz damutzeko denborarik ere ez dugu izango.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.