Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
Dantza doinu berriak
76. zenbakia. 2013ko urriaren 18.a
Axun Goikoetxea 3 Iritzia 4-5 Zerain eta Mutiloa elkarlanean 6-7 Jazpana Fest 10 Ordiziako danborrada 11 Ibilbidea Olaberrian 12-13
Telleriak moldatzen ditu Segurako txapelketarako 8-9
GOI B ERRI Joxemari Telleria musikaria eta margolaria Zeraingo bere etxeko estudioan, txistua jotzen. ANE ARRIETA
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Axun Goikoetxea Odol emaile elkartekoa
«Paseatzeko aproposak diren toki garaiak atsegin ditut» Asier Zaldua Legorreta Axun Goikoetxea Odriozolak (Legorreta, 1950) 46 urte eman zituen Prodema enpresan lanean, eta duela bi urte hartu zuen erretiroa. Legorretako odol emaileen elkarteko ordezkaria ez ezik, Ongizate batzordeko kidea ere bada. Hilaren 25erako Elkartasun Azoka antolatu dute.
Janari bat.
Zaletasun bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Bidaiatzea. Senarrak eta biok dezente bidaiatzen dugu.
Erretiroa hartu nuen eguna ez dut sekula ahaztuko.
Liburu bat. Los pilares de la tierra, Ken Fo-
Jaso duzun oparirik bereziena.
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Oraindik ezagutzen ez dudan edozein toki. Urtero toki berri batera joaten gara.
Amets bat. Bidaiatzeko osasuna edukitzea.
Musikari bat. Xabier Lete.
Gorroto duzuna.
Abesti bat. Xalbadorren heriotzean.
Goierriko txoko bat.
«Bidaiatzea gogoko dugu eta beti toki berri batera joaten gara oporretara» Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Xanpaina.
Oporretarako leku bat.
Seme-alabek euren argazki bat oparitu ziguten zilarrezko ezteiak bete genituen egunean.
llet idazlearena.
HITZA
Arraina, edozein eratara.
Edari bat.
Ez dut ezer gorroto. Larraitz. Lazkaomendi ere polita da. Paseatzeko aproposak diren toki garaiak atsegin ditut.
Herriko alkate bazina... Ez nintzateke izango.
Legorretan biziko ez bazina... Ez dut Legorretatik alde egiteko inongo asmorik.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Nekane Gonzalez Itzultzailea
Sukarrak jota l b o k o a k esandakoari ondo erreparatu. Testuinguru horretan kokatu, eta buruko makina martxan jarri. Herdoildu antzean oraindik ere, kaben! Nahiago luke albokoaren rola. Beti berdin! Isiltasuna inguruan. Eskuak izerditan; ipurtaldean ondo ezkutatuta, badaezpada ere. Fokuen berotasuna burutik behera, sua bera baino indartsuago. Zergatik jantzi ote du elastiko beltza? Urtu egingo da! Bat, bi, hiru eta lau. Horiekin nahikoa. Orain josi egin behar, ordea. Despentsa hutsik. Erosketak, etxeko lanak, aurretik egitekoak dira. Noiz ikasiko du? Dagoeneko berandu da. Inguruan inurri guztiak. Ezin denak kontatu, gehiegi dira eta. Alproja horiek ere hobe leudeke lanean, eta ez hor, begira-begira. Lagunduko baliote, sikiera! Paperarekin haizemailearena egiten, lasai asko. Jeseeusss! Haize pixka bat iristea nahi luke, baina haien kontrara dago; aurrez aurre. Nekez, beraz. Puzka hasi da, baina aurpegia freskatzeko baino gehiago balio izan
A
dio energia xahutzeko. Indarra beti ahotik joaten omen... Betebete egindako aretoan dago, baina bakarrik. Babesgabe. Tik-tak, tik-tak. Handian ala txikian zen? Bufaaa... Albokoaren begirada zorrotza sumatzen du lepoaldean. Bai, arrazoi! Ezin du denbora gehiago galdu. Suizidioa! Mikrora hurbildu, eta hura egoki jartzearen aitzakiarekin, ideiak lotzen ahalegindu da. Azken saialdia. Ahoa lehor. Bekozkoa beltz. Ahotsa ozen aterako ahal zaio behintzat! Bertsolaria. Hitzarekin jolasean dabilen artista. Gai bat eman, eta ezerezetik dena osatzeko gai den olerkaria. Ikusentzuleari irribarrea zein malkoa, txaloa zein txistua lotsarik gabe lapurtuko dizkiona. Hobeto edo okerxeago egingo du; txapelketan, epaimahaikideen gustukoa edo ez izango da, baina sekula ez du aurrean duena ez hotz ez bero utziko. Sentimenduak pitzarazten ditu; era batekoak zein bestekoak, baina sentimenduak, azken batean. Doinuarekin, neurriarekin, errimarekin eta irudimenarekin maitemindua behar du, derrigor, bertsolariak, guztiak ere
ÂŤNiretzat plazera da bertsolariek bat-batean sortzen dituzten istorio horien lekuko izateaÂť
eskutik helduta baitoaz, gaia entzuten duenetik hareazko gaztelua osatu bitartean. Eta hareaz egindako guztiarekin gertatzen den bezalaxe, bertsoaldia eta txaloak amaitutakoan desegin egiten da. Brausta! Sortu bezalaxe: bat-batean. Hor geratu da bertsoa. Hor eta aurreko inurri guztien buruan, jakina! Eta a zer-nolako inurri saldoa eginda gauden ikusleok! Demonio! Honek hankaluzea egin duela, besteak poto, hirugarrena gaitik gehitxo urrundu dela... Epaitzea eta hitz egitea debalde denez... Geure burua ikusi behar, ordea, han goian! Orduan komeriak! Niretzat plazera da bertsolariei entzutea, eta unean uneko irudimenezko mundu horretan murgiltzea. Plazera, bat-batean sortzen dituzten istorio horien lekuko izatea. Plazera, euren bertsoen joan-etorrian hunkitzea, tristatzea, barre egin nahi izatea edo azalean oilo ipurdia sentitzea. Artistak dira. Benetako artistak (gainerako diziplinetakoei ezer kendu gabe)! Eta 2013ko Bertsolari Txapelketa martxan denez, hemen gabiltza denok lau urtean behingo sukarrak jota! Bihar dugu Legazpin bosgarren kanporaketa. Animo bertsolariei! Gu gozatzera joango gara, Nerea Elustondo herrikidea finalerdietara igaroko den itxaropenarekin. Aupa Nerea!
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Dantza txapelketa Asteburu honetan zabalduko da berriz ere Seguran bitxien kutxatxoa, XXXVII. Euskal Herriko Dantza Txapelketarekin.
Aupa, Iñaxio! Liburuak. Orri artera egin behar diat murgil gaurkoan; gutxi edo asko irakurri, apaletan, mahaietan, kaxetan ditugun liburuetara murgil. Zale denari gustatu egiten zaiok liburutegira edota liburu-dendara joan eta liburu artean miatzea, bilatzea, galtzea, aurkitzea. Zale ez denari, berriz, tarteka zerbait irakurtzeko gogoa etortzen bazaio, zerbitzatua izatea gustatzen zaiok, «polita da, gustatuko zaizu», lagunak aholkatu eta eskura ematea. Liburuak mahaiaren hanka herrena konpontzeko erabiltzen dutenez, berriz, ez diat hitz egin nahi. Nola zaletu gaituk? Noiz? Zergatik? Arrazoiak ugari izango dituk eta pozik nagok, honegatik ala hargatik, berdin zaidak zergatik hori, ni irakur zalea naizelako. Zenbat mundutan, zenbat egoera zoragarritan murgiltzeko bidea ematen didaten liburuek, zenbat gozamen! Eta idatzi? Kontxo, irakurtzetik idaztera salto ikaragarria zagok. Idatzi beharra etortzen denean, liburua izan gabe, ohar txiki bat denean ere, lehenengo esaten duguna, “nik ez dakit, ezin dut, nik ez
dut balio …” izaten duk. Hori pentsatzen duen edonorentzako nire aholkua hau duk: hasi idazlan txikiak idazten, norberarentzat lehenengo, besteentzat gero, lagunei postalak, adibidez. Frogatu, saiatu eta ondoren esan sufrimendua ala gozamena, zer izan den. Mundu zoragarria deskubrituko dik askok, ezta? Ziur nagok baietz. Goiberriko tarte honetarako errelebo eske ari ote nauk, disimuluan?
Joxepa Madariaga
bat eta
Zer dion erreleboa, emakumea!? Gero eta hobeto ari gaitun eta! Gainera, gero eta jende gehiagok irakurtzen omen gaitin, hala esan zidaten. Hori bera izaten baitun kezka idazten duenarengan: inork irakurriko ote du paperean jartzen ari naizen hau? Guk ere, Joxepa, sentitu izan dinagu sentsazio hori txoko honetan. Dei bat egiteko baliatuko dinagu gaurko tartea, iruditzen bazain: gaurtik aurrera, gure idatziak irakurtzen dituenak, gure paretik pasatzen bada, ezkerreko eskuaz ukitu dezala eskuineko belarria. Hartara, guk jakingo dinagu gure irakurle dela eta elkarrekin partekatu zezakenagu guk idatzitakoa gustatu zaion ala ez. Horixe bera egiten dinagu geuk ere Gerriko Txokoan antolatzen ditugun Liluratura saioetan. Literatura lan bat hautatu eta idazlea gure artera gonbidatu, geuk irakurri ondoren. Gonbit horretarako hurrengo saioa ere prest dinagu gainera: aurtengo Literatura Nobel Saria eman dioten Alice Munro idazle kanadarraren Zorion handiegia liburua hautatua dinagu, eta itzultzaileekin egingo dinagu solasaldia azaroaren 12an.
bat
Inazio Usarralde
Eta irakurzaletzeaz, berriz, zer nahi dun esatea? Itsutu gabe ibili behar dugula eta ez dagoela zertan denok irakurle bihurtu. Hau ere badun, beste gauza asko bezala, gustura egin beharrekoa. Ideia bat bukatzeko: zenbat guraso ote dago neska-mutikoei irakurtzeko eskatzen dieten bitartean, berek urtean liburu bakar bat ere esku artean hartzen ez dutenak. Esaka aritzeak baino ez al din bide luzeagoa eredu izateak?
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Aitor Astobiza, Joxe Manuel Oria, Arantzazu Muñoa eta Iñaki Ugalde, bihar bezalaxe, Oiharte sagardotegian batuta. ANE ARRIETA
Ane Arrieta Zerain-Mutiloa Zeraingo eta Mutiloako bizilagunek topaketak egingo dituzte bihar egun osoan zehar Oiharten, Zerain eta Mutiloa batzen dituen bidean dagoen sagardotegian. Topaketa horien bidez, elkarlana bultzatu eta bi herrien indarrak hobeto kudeatzera iritsi nahi dute. Izan ere, hain gertu dauden bi herri txiki horiek apenas izan dute harremanik, biak batzen dituen errepidea egin zen arte behintzat. Orduan, gutxi bada ere, zenbait gauzetan bat egiten hasi ziren. Medikua, idazkaria eta gizarte-laguntzailea bi herrien artean elkarbanatzeaz gain, Mutiloako hiru haur Zeraingo eskolara joaten dira, zeraindarrak Mutiloara jaisten dira gimnasia eskoletara eta mutiloarrak Zeraina igotzen dira dantza eskoletara, besteak beste. Pasa den urtean dirulaguntza jaso zuten zeraindarrek Berrikuntza Agenda egiteko. Laguntza hori, udalaren barrurako
Elkarri lagunduz handiago Zeraingo eta Mutiloako bizilagunek topaketak egingo dituzte bihar Oiharten, elkarlana sustatzeko. baino, herritarrekin lan egiteko beharrezkoago ikusten zuten, eta hortik abiatuta, herritar guztien partehartzea sustatu nahi zuen espazio irekiko proiektu bat jarri zuten mar-
txan: Zerain herri proiektua: Nola etengabe berritu eta egokitu Zerain herri proiektua? Azaroaren 9an eta 10ean egin zituzten lehen bilerak, eta arau batzuk finkatu, Eudelen lagun-
tzarekin. Bertan, bakoitzak gai ezberdinak proposatu zituen, eta taldeka hitz egiten hasi ziren gai ezberdinen inguruan. Talde haietan landutako gai bat herri txikien arteko elkarlana izan zen. Inguruko herrietako alkateak gonbidatu zituzten bertara, eta han zen Mutiloako Iñaki Ugalde alkatea ere. Agenda egin eta txosten bat idatzi zuten. «Hura kaxoi batean utzi ordez, zerbait egin beharra zegoela» ikusi zutela azaldu du Arantzazu Muñoa Zeraingo zinegotziak. Horregatik, txosten hartatik hiru proiektu egingarri zehaztu zituzten, legealdi honetan gauzatzea posible zirenak: herri erabakiak nola hartu eta auzolana nola egituratu, Zerain-Mutiloa elkarlana eta herri proiektua eta finantzaketa. Horrela bada, Zerainen eta Mutiloaren elkarlanari heldu zioten. Lehenik, bi herrien arteko harremanak arautzeko araudi bat sortu zuten, gerora ere osatzen joango direna.
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
Gero, Eudeleko Eleder Aurtenetxe, Arantzazu Muñoa eta Iñaki Ugalde Mutiloako alkatea bildu ziren, prozesua finkatzeko. Horren ondoren, irailaren 27an bilera egin zuten Mutiloako bost herritarrekin eta Zeraingo beste bostekin. Orduz geroztik, larunbat honetako topaketarako bideratu dituzte indarrak: etxeetara informazioa banatuz, webgune ezberdinen bidez, zeraindarren Xaguartean aldizkarian, komunikabide ezberdinetan... aritu dira biharko bilerara gerturatzeko deialdia egiten Zeraindarrei eta mutiloarrei. Muñoak azaldu duenez, «zeraindarrez eta mutiloarrez gain, beste herrietako jendearentzat ere irekia izango da, horrelako formatuek nola funtzionatzen duten ezagutzeko: prozesu horizontala da, oso erakargarria da, atsegina...». Aramaiotik (Araba), esaterako, udaleko hiru lagun etortzekoak dira .
Zerainen egin diren bileretako bateko irudia, udaletxeko ganbaran. G.
Bihar goizean bilduko dira Oiharten Mutiloako eta Zeraingo herritarrak, elkarlanean aritzeko ihar bilduko dira zeraindarrak, mutiloarrak eta partehartze prozesu honen inguruan jakinmina duten guztiak Oiharte sagardotegi-nekazalturismoan, elkarlana bultzatzeko topaketetan. 09:30an gosalduz emango diote hasiera egunari. 10:00etan gerturatzen direnek proposatzen dituzten gaiak bildu eta agenda osatuko dute, eta 11:00etan eta 12:30ean solasaldiak egingo dituzte. 14:00etan bertan bazkalduko dute eta 16:00etan hirugarren solasaldia egingo dute. Antolatzaileek adin eta mota guztietako jendea gerturatzea nahi dute: bi herri horietan betidanik bizi direnak, etorri berriak, gazteak, helduak... Proposatzen diren gaien artean, zeinen inguruan hitz egin nahi duen aukeratuko du bakoitzak, eta taldeka eztabaidatuko dituzte. Hitz egindako guztia bilduko dute antolatzaileek eta txosten bat osatuko dute.
B
Bildu, libreki hitz egiteko Joxe Manuel Oria Zeraingo alkateak azpimarratu nahi izan duenez, topaketa honen helburua ez da «bi herriak batzea; elkarlana eta auzolana bultzatzea» baizik. «Horrek ez du esan nahi, ordea, bi herriek bat egitea nahi dugunik», dio Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak: «Herriak herri izan behar du, baina, egoera ikusita, baliabideak banatu beharko ditugu», dio. Eta herrien beharrak eta aukerak ezagutzeko herritarrak behar dira. Biharko topaketan Open Space prozesua erabiliko dutela azaldu dute, gaiak proposatu eta gero, taldeka, gai horien in-
guruan hitz egiteko. Eudeleko Eleder Aurtenetxek azalduko dizkie Open Space prozesuaren arauak parte hartzaileei. Behin azalpenak emanda, bertaratutako denak libre izango dira hitz egiteko gaiak proposatzeko. Jendeak proposatzen dituen gai guztiekin eguneko agenda bat osatuko dute, taldeka gai horien inguruan hitz egiteko. Bakoitzak nahi duen taldetan parte hartzeko edo ez hartzeko libre izango da: gaien merkatu txikia da, nolabait. Ateratzen diren gaiak eta hitz egiten dena idatziz jasoko dute
Bi herrietako alkateek herritarrak prozesu honetan parte hartzea nahi dute: betidanik bertan bizi direnak, iritsi berriak, gazteak, helduak... Eta aurreiritziak alde batera utzi eta «prozesu atsegin eta partehartzaile» honetan parte hartzera animatu nahi dituzte. Mutiloako Aitor Astobizari Ugalde alkateak egin zion gonbita eta «horrelako prozesuak
oso interesgarriak» dela iruditzen zaio. Bera, izatez zornotzarra bada ere, zazpi urte daramatza Mutiloan bizitzen, eta herriko bilera batean jakin zuen prozesuaren berri. Gero, Ugaldek biharko topaketetara joateko proposamena egin zion eta, hala, bera ere biharko bileran izango da. Zerainen 30 lagun baino gehiagok eman dute dagoeneko izena, eta Mutiloatik ere jende dezente joatea espero dute. Egun osoa igaroko dute Oiharten, gaiak proposatu eta eztabaidatzen.
«Biharko topaketen formatua horizontala eta oso erakargarria da»
«Horrelako prozesuak oso interesgarriak direla iruditzen zait»
«Herriak herri izan behar du, baina, egoera ikusita, baliabideak banatu beharko ditugu»
«Helburua ez da bi herriak batzea; bien arteko elkarlana sustatzea baizik»
Zeraingo zinegotzia
Mutiloarra
Mutiloako alkatea
Zeraingo alkatea
Arantzazu Muñoa
Aitor Astobiza
topaketaren antolatzaileek, eta apunte horiekin txosten bat egingo dute ondoren.
Herritar guztiei irekia
Iñaki Ugalde
Joxe Manuel Oria
08 GOIBERRI
ERREPORTAJEA
Dantza-doinu bila Euskal Herriko Dantza Txapelketa bihar, larunbata, jokatuko da Segurako Baratze pilotalekuan. Joxemari Telleriak aukeratu izan ditu urtero txapelketan jotzeko fandangoak, eta baita berriak sortu edo zaharrak armonizatu ere. Ane Arrieta Zerain Dantzak, dantzatuko bada, doinu bat behar du, eta doinuaren araberakoa izaten da gehienean dantza. Euskal Herriko Dantza Txapelketan ere bai, hein handi batean behintzat. Igande honetan jokatuko da XXXVI. Euskal Herriko Dantza Txapelketa, eta txapelketa egiten hasi zirenetik ari da dantzarientzat doinu egokienaren bila Joxemari Telleria. Txapelketaren lehen urteetan txistulariek bakarrik jotzen zituzten fandangoa eta arin-arina, baina, 1981etik aurrera trikitilariek ere jotzen dute, txandaka: txistulariek fandangoa eta arin-arina jotzen dituzte, eta trikitilariek trikitixa eta porrusalda. Telleriaren ustez «berreskuratu behar litzatekeen gauza» da txistulariak fandangoa eta arin-arina jotzea eta trikitilariek trikitixa eta porrusalda jotzearea. «Fandangoak eta trikitixak hiruko erritmoa dute eta arinarinak eta porrusalda biko erritmokoak dira. Dantza egiteko berdinak dira. Trikitixa fandangoa bezalakoa da, baina, tartean abesteko zati bat ere bazuen, nahiz eta txapelketan ez den inoiz abestu». Abesteko zatian, dantzariek bueltak eman behar lituzkete, Telleriak azaldu duenez, baina, ez zioten ez dantzariek ez eta epaimahaikoek ere antzik ematen normalean. «Martin trikitilariak beti esaten zien desberdinak zirela eta desberdin egin beharko liratekela, baina, ez zioten kasurik egiten».
1981az geroztik bi aldiz aldatu dira trikitilariak: lehen urteetan Martin eta Iturbe bikotea aritzen zen, gero Martin eta Imanol eta azken urteetan Iparragirre eta San Jose aritzen dira infernuko auspoa eta panderoa jotzen.
Aukeratzerakoan «melodikoki polita izatea, armoniaren egokitasuna eta dantzarako egokia zen» begiratzen zuten, batez ere; «izaten ziren, oso doinu atsegina izan arren, dantzarako oso egokiak ez zirenak», dio Telleriak. «Epaimahaia osatzen genuenak ados xamar egoten ginen bata-bestearen erabakiarekin», dio. Dozena erdi bat lan inguru aurkezten ziren urtero, baina, azken urteetan pare bat bakarrik aurkeztu ziren, eta txapelketa egiteari utzi zioten. Ordutik aurrera, txapelketaren aurretik bezala, Telleriak aukeratu izan ditu abestiak, eta abesti askori armonizazioa ere egin die. Sortu ere egin ditu zenbait pieza, txapelketarako bereziki.
Pieza berdina denentzat Hasierako saioetan hamar fandango eta hamar arin-arin jotzen zituzten txistularien eta trikitilarien artean, zozketa bidez dantzarien ordena erabakita. Baina, bikote batzuk ez zeuden konforme, batzuei besteei baino pieza errazagoak tokatzen zitzaizkielakoan, Telleriak kontatu duenez. Hala, 1986 urtean fandagoen eta arin-arinen lehiaketa egiten hasi ziren, txapelketan jotzeko pieza bakarra aukeratzeko. Epaimahaikide izan zen, beste batzuen artean Telleria ere. Peter Jose Inazio Ansorenari ere eskaini zioten mahaiko kide izatea, baina, honek, parte hartu nahiago zuela azaldu zion Telleriari, eta halaxe egin zuen. Baina, bere osaba Jose Luis Ansorena eta Lorenzo Ondarra musikari fraide kaputxinoek, esaterako, laguntzen zuten erabakiak hartzerakoan. Ondarre ere musikari ezaguna zen, eta besteak beste, Espainiako Musika Sari Nazionala ere lortu zituen. Donostiako Udal Txistularietako Kepa de Miguelek ere osatu zuen epaimahaia, eta Segurako Udaleko ordezkari bat ere izaten zen mahaian, urtero.
Sekretuan gordetzen da
«Lehen trikitixa eta porrusalda ere jotzen ziren. Orain fandangoa eta arin-arina soilik» «Aurtengoak geldialdi txiki bat du amaieran, baina, erritmoa jarraitzen du» Joxemari Telleria
Musikaria eta margolaria
Aukeratutako pieza sekretuan gordetzen da, oraindik ere, txapelketako egunera arte, eta txapelketa hasi aurretik, frontoiko aldageletan egiten duten entseguan entzuten dute lehen aldiz dantzariek, Reflex usainez inguratuta, kirioak aidean dituztela. Horregatik, «jotako pieza berria, ezezaguna edo behintzat gutxi entzundakoa» izan dadin ahalegintzen da Telleria: «Paper zaharren artean aurkitutako fandangoak oso egokiak izaten dira, ia denak dantzarako eginak zirelako». Telleriak sortu dituen piezen artean daude txapelketaren hasieran erabili zuen bere semearen izena eman zion An-
GOIBERRI 09
ERREPORTAJEA
Joxemari Telleria Zeraingo bere etxeko estudioan, partiturak eskuan dituela. ANE ARRIETA
doitz fandangoa (nahiz eta abesti hau bere semea jaio zenetik, 1970etik, sortuta eduki), 1985 fandangoa eta arin-arina, dantza txapelketaren XXV. urteurrenerako sortutako beste semearen izena daraman Aitzol fandangoa eta 2011n bere lehen bilobari eskainitako Madd-i abestia. Aurtengo fandango ere Telleriak berak sortutako pieza berri bat izango da, aurten jaio diren bere biloba bikietako bati, Bidatzi, eskainia. Musikariak aurreratu duenez, ÂŤgeldialdi berezi bat du abestiak bukaera aldera, eta agian polemika pixka bat sortuko du, baina, erritmoa jarraitzen duÂť, dio. Ez du gehiago kontatzerik.
Ixilkara Txapelketari doinua jartzen, txapelketak berak adina urte daramatza Telleriak, zita honetarako espreski sortu eta Ixilkara izena eman zion taldearekin batera. Txapelketaren hasieran Telleriak berak, Idiazabalgo Naxario Telleriak eta Ordiziako Joxe Manuel Bergarak eta Xabier Lekuonak osatzen zuten taldea. Telleriak lehenengo txistua jotzen zuen, Bergarak bigarrena, silbotea Naxariok eta atabala Lekuonak. Laukote horretako kideak, ordea, aldatzen joan dira urteetan zehar. Baina, Joxemari Telleriak eta Naxari Telleriak jotzen jarraitzen dute urtero-urtero, gaixo tokatu ez diren urte bakanetan izan ezik.
Bihar 18:00etan Bihar, beraz, Joxemari Telleriaren estudiotik atera berri-berria den Bidatz fandangoa entzuteko aukera izango da, lehen aldiz, Segurako Baratze pilotalekuan Ixilkara txistu taldearen eskutik; 18:00etan hasiko da Euskal Herriko Txapelketa.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Egitaraua ste honetan artea izango da protagonista eta hurrengoan musika. Bihar. 17:00etan haurrentzat kartelgintza tailerra eta 19:00etan ikus-entzunezkoa eta kontzertua. Igartzan. Etzi. Arte azoka, Igartzan. Osteguna, 24. Bideoak. Ostirala, 25. 16:00etan argazky ralliaren hasiera, skate txapelketa Gernika pasealekuko frontoian eta 3x3 saskibaloi txapelketa Bernedoenean. 22.30ean kontzertuak. Larunbata, 26. 17:00etan kontzertuak Murgil eta Xuber tabernetan eta 18:30ean Bernedoenean.
A
Sumission City Blues talde gasteiztarra, iazko jaialdian. ARKAITZ APALATEGI
Hemen da Goierriko jaialdi modernoena! Asier Zaldua Beasain Bihar hasiko da aurtengo Jazpana Fest! jaialdia. Lehen ekitaldiak Jazpanart! ekimenekoak izango dira, artearekin lotutakoak, hain zuzen ere. Igartza jauregian bi erakusketa jarriko dituzte: deialdi irekira bidalitako lanekin osatutakoa eta kontzertuetako kartelena. Aipatzekoa da arratsaldean Arteklab taldekoek ikus-entzunezkoa emango dutela eta
Babeslea
June y los Sobrenaturales taldeak joko duela. Etzi, berriz, artisau eta sortzaile azoka egongo da. Eta ostegunean Asier Mendizabal, IĂąaki Garmendia, Laurita Siles eta Bortzhuai artisten bideoak ikusteko aukera egongo da. Horretaz gain, urteroko moduan, argazki rallya eta skate eta saskibaloi txapelketak antolatu dituzte. Datorren ostiralean dira. Kontzertu garrantzi-
tsuenak datorren asteko astebururako antolatu dituzte. Ostiralean Devhon, Layo Raser, L’Hereu Escampa, Triangulo de Amor Bizarro eta Moonpalace DJk jarriko dute musika. Hilaren 26, 17:00etan, Fixed Tonight taldeak Murgil tabernan joko du eta Kea taldeak Xuber tabernan. 18:30ean kontzertu nagusia hasiko da. Retribution Gospel Choir, Audience, The Suicide of the Western Cul-
ture, Wilhelm&The Dancing Animals, Grises, John Berkhout, Kokoshca, Grande Days eta Deckart DJren musika entzuteko aukera egongo da. Antolatzaileek Retribution Gospel Choir taldearen presentzia azpimarratu dute. Espainian zortzi kontzertu egingo ditu eta Euskal Herrian bakarra, Beasaingoa. Jazpanakoa izango da, gainera, doan izango den bakarra.
GOIBERRI 11
GARAI BATEAN
Irudimenaren historia Janire Arrondo Ordizia Aurtengo jaietan ospatu dute Ordizian danborradaren mendeurrena. Aitzakia horrekin argazki bilketa egin eta Atzera begirako argazki bilduma osatu dute. Harribitxi ugari aurki daitezke Flickr-en jaso dituzten 325 irudien artean. Honako hau, esate baterako, 1961ekoa da, danborradako karrozetako batek herriko kaleak zeharkatu zituenekoa. 1913an Santiago egunez Ordizian egin omen zen prozesio bat jotzen da danborradaren jatorritzat. Santa Anaren irudi berria bizilagunek ikus zezaten kalera atera zuten. Alabarderoz zein kardinalez mozorrotu zenik izan zen. Ekitaldia sendotzen joan zen urtez urte, 36ko gerrak etena ekarri zuen arte. Aurreko urtetako ohitura hura berreskuratu behar zela eta, 1941ean ekin zioten berriro. Gaur egun ezagutzen den danborrada egiten hasi ziren, karroza eta guzti. Irudimena eta abilezia ez da falta izan karroza ikusgarriak egiteko.
Ordiziako Udalak Flickr-en jarri ditu Ayguer, J.Marinen artxibotik eta herritarrengandik jasotako irudiak. ORDIZIAKO UDALA
12 GOIBERRI
IBILBIDEA
Eguraldi onarekin, Aralar begi bistan izango dugu ibilbidearen zati handienean. ARGAZKIAK:MIKEL ALBISU
Olaberriko baserrietan Olaberriko herrigunetik abiatuta, baserriz baserri osatuko dugu gaurko ibilbidea, gehienean Aralar mendikatea lagun dugula. Errekalde auzotik barrena, Olaberriko baserrietako bizitza gertuagotik ezagutuko dugu. Mikel Albisu Olaberria Olaberriko plazatik abiatuko dugu ibilbidea. Hilerrira aldeko bidea hartu eta plater hausketako gunetik aurreraxeago joanda, eskuinera dagoen lehen pistari helduko diogu. Arramendi baserritik Lazkaora doan bidea da berau. Aldapa behera goaz, eta malda handituz joango da pixkanaka. Aurreraxeago, eskuin aldean dagoen lurrezko pista hartuko dugu. Langa pasa beharko da, eta maldan behera eginez, Etxeberri Goikora iritsiko gara. Bide zati horretan lokatza pilatzen da, baina lokazti handia
dagoenerako bada beste bide bat, luzeagoa bada ere: pistan aurrera jarraitu daiteke Arramenditik barrena. Arramendi baserria historia handiko baserria da. Lazkaok eta Olaberriak Areria udala osatzen zutenean, udaletxea izan baitzen. Lazkaora jaitsi eta errepidez jarraitu dezakegu Errekalde auzora.
Errekalde auzoa
Olaberriko zelaietan ardiak larrean.
Biderik laburrena aukeratuta, Etxeberri Goikoa baserrira iritsiko gara. Behi esne ekologikoa, jogurtak, oilaskoak, haragi ekologikoa eta baserriko produktuak saltzen dituzte bertan.
GOIBERRI 13
IBILBIDEA
XXIII. Mikologia asteburua egingo dute Urretxun, Lekaiok antolatuta Irteera-helmuga dazkenarekin batera perretxikoen garaia dela aprobetxatuz, aurten ere mikologia asteburua antolatu du Urretxuko Lekaio Kultur Elkarteak. Bihar, hilak 19, perretxikoak biltzeko mendi irteera egingo dute. Eguerdi parterako, 14:00ak baino lehen, eraman beharko dira Lizeoko soinketa gelara bildutako perretxikoak, arratsaldean, 16:00etan hasita, perretxikoak sailkatuko baitituzte. Igandean, berriz, larunbatean bildutako perretxikoekin osatutako perretxiko erakusketa egingo dute Urretxuko Areizaga plazan, 11:00etatik 14:30era. Mahai didaktikoak jarriko dituzte eta Aranzadi Zientzia elkarteko kideek perretxikoen inguruko azalpenak emango dituzte. Nahasgarriak diren espezien inguruko ikasketa praktikoa ere eskainiko dute.
U
Olaberria-Errekalde-Olaberria Luzera: 4,600km Denbora: 1h 45m Altuera gehiena: 331 m. Altuera gutxiena: 194 m. Desnibela: 144 m. Zailtasuna: Erraza
Perretxikoak dastatu Bideari jarraituz, Etxezuri sagardotegiko sagastien artean, Olaberri eta Lazkao arteko errepidera jaitsiko gara. Espaloi estua dago bidearen ertzean. Eskuinera, Otsoategi baserri ederraren aurretik pasatzen den bidetik joango gara. Armarria duen baserria da Otsoategi. Olaberriko beste auzo batera iritsiko gara: Errekalde auzora. Bideari jarraituz, ezker aldean, Etxezuri sagardotegia eta bere sagastiak ikusiko ditugu. Egarria duenarentzat auzolanean konpondutako iturria du bertan. Iturritik eskuin alderako bidea hartuko dugu, Sustraitz erreka lagun dugula. Borda baserriraino iritsiko gara. Zuzeneko haragi salmenta egiteaz
gain, landetxea ere bada Borda. Bidean aurrera eginez, Ammoskategi baserrira iritsiko gara. Atsedena hartuz ur freskoa edateko aukera ere badago Amoskategi baserriaren ondoan dagoen iturrian. Parez pare ikusten da Olaberriko Udala Amoskategitik Aranguren aldera berritzen ari den oinezkoen bidea. Oraindik ere egokitze lanetan ari direnez, Olaberria eta Lazkao arteko errepidetik igoko gara herriraino. Iturri aurrean eskuinera hartuko dugu horretarako. Aldapa handi samarra dago errepidea hartu bitartean. Espaloitik, aldapan gora, berriz ere Olaberriko kaskora iritsiko gara.
Lekaio elkartekoek aurreratu dutenez, nahiko perretxiko jangarri aurkitzen eta biltzen badituzte, mokadu goxoak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek ordu bata aldean. Perretxikoak eta gastronomia oso loturik daudenez, egunean zehar, Kabia jatetxearen eskutik, perretxikoetan oinarritutako plateren erakusketa ere jarriko dute, bakoitza bere errezetarekin.
Areizagan egingo dute perretxiku erakusketa. HITZA
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik berria.info/GAL
Sarean ikusia
GALen 30 urteko historia sarean Euskal Herriaren historiak pasarte beltz ugari ditu; horietan ilunenetako bat da GAL taldearena. Frankismo ondorengo estatu aparatuetatik sortutako talde armatu horrek, dozenaka atentatu egin zituen; helburua, ETAko kideak hiltzea zuten. GALen sorreraren 30. urtemuga aitzakiatzat hartuta, Berria egunkariak kazetaritza eta bilduma lan handia egin eta gero, GALen inguruko multimedia gunea sortu du, aste honetan aurkeztu dutena. Berria egunkariko 40 kazetarik eta teknikarik parte hartu
bildu dituzte bertan. Baita garaiko material grafiko ugari ere, tartean argazkiak, bideoak eta egunkarietako artikuluak.
Hainbat goierritar
dute gune hori osatzeko lanetan. GALen ekintzen eta biktimen zerrenda, garai hura gertutik ezagutu zutenen testigantzak eta hainbat ikerketa lan
Webgune horretan bildutako testigantzen artean, pixu handia du Lasa eta Zabala kasua argitzen lagundu zuen Pako Etxeberria auzi forentse beasaindarrarenak. GALek utzitako biktimen errepasoan, berriz, bi goierritar daude: Juan Mari Otegi Txato itsasondoarra eta Jose Maria Etxaniz Potros urretxuarra, biak 1985ean erailak.
Gune berria Elhuyarren hiztegientzat Elhuyarrek bere hiztegi elebidunen edizio berriak eta webgune berritua aurkeztu zituen pasa den astean. Webgune bakarrean eta modu errazean sartzeko moduan jarri dituzte Elhuyar Hiztegia eta hiru hiztegi elebidunak (gaztelera, frantsesa eta ingelera). Bilaketa aukera berriak eta hainbat berrikuntza ditu guneak. hiztegiak.elhuyar.org