Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
Asier Santana
Real B-ren entrenatzailea
ÂŤRealak apustu garbia egin du harrobiarekinÂť
6-7
Aitor Urreta 3 Iritzia 4-5 Gizon probak 8-9 Haurren begiraleak 10 Esperientzia eskola 11 Ibilbidea, Zerain 12-13 Gurrutxaga baserria 14 Asier Santana idiazabaldarra Realak Zubietan duen entrenamendu zelaian. MIKEL ALBISU
68. zenbakia. 2013ko uztailaren 19a
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAN
Aitor Urreta Tabernaria
«Festetan, batzutan disfrutatu egiten dut, bestetan bete-bete egiten naiz» Mikel Albisu Ordizia Bizi osoa darama tabernari lanetan Aitor Urretak (Ordizia, 1969). 13 urte zituela hasi zen Miami tabernan zerbitzatzen, eta orain dela 16 urte ireki zuen Pottoka taberna.
«Krisian gaude, baina tabernak beti daude beteta», egia al da hori? Ez, hori ez da horrela.
Disfrutatu eta ahal den ondoen pasa.
Zaletasun bat.
Kariben bizitzea.
Perretxikoak.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Pelikula bat. Forrest gump. Musika talde bat.
Pottoka taberna ireki genuena, 1997-7-17.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Negu Gorriak, Fermin Muguruza eta Potrotaino.
Gorroto duzuna.
Abesti bat. Muerte al violador, Potrotaino-
Goierriko txoko bat.
Nola bizi dituzu herriko festak?
rena.
Ondo, batzutan disfrutatu egiten dut, bestetan bete-bete egiten naiz.
Janari bat.
Zer egingo zenuke gusotra Ordiziako festetan?
Karibe.
Amets bat.
Angulak.
Edari bat. Ardoa eta garagardoa.
Autoa Euskal Tonbolan. Xirimiria.
«Ordizian biziko ez banintza koba zulo batean biziko nintzateke»
Altzagarate eta Oiangu.
Herriko alkate bazina. Etxeorratz handi bat egingo nuke autoak aparkatzeko.
Ordizian biziko ez bazina... Kobazulo batean.
Oporretarako leku bat.
MIKEL ALBISU
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Gizon probak Urretxuko gizon proba taldearen erreportajea oraingoan. Karrozetarako idiak falta direnerako ideiatxo bat...
Uda iritsi zaigu azkenik, Idoia, eta nire etxeko gaztetxoek, etxe gehienetan bezala, bainu kontuak besterik ez dituzte buruan eguzkiak berotzen duen egunetan. Gureek aurten hondartza eta igerilekua zapaldu dituzte, baina etxetik asko urrundu gabe ari dira gehien gozatzen, errekan. Etxe ondo ondotik igarotzen zaigu erreka, eta oso handia ez bada ere, udan hankak bustitzeko adina ur eramaten du. Gorago, ordea, putzuak osatzen ditu, eta putzu horietan gorputz osoa sartzeko aukera dago, baita metro pare bat igeri egiteko ere. Ura hotza, oso hotza, egoten bada ere, hantxe ibiltzen dira gustura gure mutikoak, garai batean auzoko neska-mutiko guztiak ibiltzen ginen bezalaxe. Guk ez genuen behar igerilekurik, ezta hondartzarik ere. Guk, gure putzu «karratua» eta putzu «redondoa» genituen. Bat ez, bi aukeran. Hantxe igarotzen genituen gure udako oporraldietako arratsalde beroak. Gaur egun gauzak asko aldatu dira, eta jaio orduko igerilekua eta
hondartza ezagutzen dituzte haurrek. Gutako gehienok ez genuen horretarako aukerarik izan, ez behintzat koskortu arte. Baina guk erreka genuen. Eta inguru hauetan errekan bainua hartzeko ohitura urteetan baztertuta egon bada ere, pozez ikusten ditut azkenaldian gure Urola jaioberri honetara hurbiltzen hasi diren neska-mutikoak.
Tere Madinabeitia
bat eta
Bai, zorionez iritsi da uda. Eta honekin aire librera egin daitezkeen planak! A ze luxua, Tere, bustitzeko erreka etxe ondoan izatea. Zer den umetan bustitzeko putzua… Eta gainera, lasaitasuna baldin badago, dena eginda. Azken finean, plan sinplearen xarma da hori. Naturak emandako ondareaz gozatzea, urrutiegi joan gabe. Horretan, herrietan bizi garenok sekulako zortea dugula uste dut. Askotan, gure seme alabek, gu txikitan bezala, etxeko atetik irten eta gurasorik gabe eta lagunartean ondo pasatzeko aukera dute. Etxetik gehiegi urrundu gabe diozu, eta hortxe kokatzen dira haurtzaroaren oroitzapenik goxoenak. Egia da orain umeek gure garaian baino aukera gehiago dutela, zentzu batean behintzat, eta zenbaitetan erraza egiten zaiela etxean, telebista, internet, wii-a eta beste aparailuekin denborapasa gelditzea, baina uste dut, hauei ere, garai guztietakoei bezala, benetan gustatzen zaiena lagunartean errutinatik ateratzen dien zerbaitetan ibiltzea dela, eta naturan bada, hobe. Bizikleta, kainaberak, baloia, bokadiloa eta lagunartea eta guzti
bat Idoia Luzuriaga
honetaz gozatzeko denbora. Askotan ezer gutxi gehiago behar dute gaurko haurrek ere «sekulako uda» pasa dutela esateko, helduok, batzuetan, urrutira eramatearekin tematzen bagara ere. Gauzak asko garatu dira, bai, eta zuk diozun bezala, jaio orduko eramaten ditugu handik hona. Baina esentzian, gauzak ez dira horrenbeste aldatu, eta etxe ondoan non bustitzeko txokoa izateak luxua jarraitzen du izaten. Ondo zaindu eta asko gozatu Urola.
06 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
Asier Santana Reala B-ren entrenatzailea
«Taldea ahalik gehien zukutu nahi dut, berekin batera hazi eta hezi» Aimar Maiz Donostia Puntu-puntuan agertu da Asier Santana (Idiazabal, 1979) Zubietako prentsa aretora. Dozena-bat kazetari ditu zain Reala B taldearen entrenatzaileak. Aurreneko lan-eguna du Sansek [astelehenean], nahiz eta bera hilaren hasieratik lanean ari den. Meho Kodroren lekua hartu du, Realaren bigarren taldearen buru. Kazetariekikoak aise egin, eta Goiberri-ren galderei erantzun die, patxadaz. Sansera 2008-09 denboraldian iritsi zen, Imanol Idiakezen bigarren bezala. Bi urte harekin, eta ondoren Meho Kodrorekin beste hiru osatu ditu Sansen. Jokalari modura, Idiazabalen aritu zen, 18 urtera arte. Ikasketengatik Gasteizera joan, eta han Aurrera Vitorian jokatu zuen. Entrenatzaile Aurreran hasi zen, kimuen talde batekin. Azpeitiko Lagun Onaken bigarren bezala hiru urtean aritu, eta Realean sartu zen; bi urte infantilekin, eta hurrengo bostak Sanserekin.
Aurpegia zuk emango duzu orain nagusiekin, prentsarekin... Zer moduz lehen tragoa? Lanean hasten zarenean ahaztu egiten dituzu horrelako gauzak. Ez da lan bat gehiago edo ahalegin gehigarri bat. Lanean hasi, eta kito. Jokalariekin ha-
rremanetan hasten zarenean hasten dira beste gauza guztiak. Futbol zelaitik irtendakoan ere lanean jarraitzen duzu.
Etxea eta taldea lehendik ezagutzen duzu, baina orain Reala B-ren arduradun nagusia zara. Bai, azkenean ardura gehiago izatea suposatzen du. Etxeko jokalariak ezagutzen ditut. Inguruko lan-taldea ere oso ondo ezagutzen dut, eta oso gustura nago, gainera, gaudenekin. Ardurarekin, baina gogoz eta hasteko ilusioz nago.
Sanse bigarren taldea da Realaren egituran. Zer helburu dauzka halako talde batek? Urtero helburuak antzekoak izan ohi dira. Taldearen maila ahalik eta onena izaten saiatuko gara, horretarako eskakizuna mantenduz. Eta, gero, lehen taldeak jokalariren bat behar izanez gero, maila emateko moduan egoteko lana egitea da gurea. Noski, eta asteburuan arerioaren aurka ahalik eta ondoen jokatzea.
Reala B Bigarren B Mailan dago. Hori du berezko tokia, ala goragoko irrika ere behar du? Ez dakigu noiz, non eta nola aurkituko dugun taldea. Denboraldia aurrera joan ahala, berak jartzen zaitu zeure lekuan. Hori bai; 2. B Mailan jarraitu nahi dugu, Sanserentzat eta
formakuntzarako ona delako. Jokalarientzat maila egokia da.
Zer profesionalizazio maila du Sansek? Profesionalki, jokalari gehienak hemendik bizi dira. Gehienak ikasten ere ari dira. Berez, profesionaltasuna beste edozein talderen parekoa du. Aldatzen den bakarra da formazioko talde bat garela, 2. B Mailan gaudela eta gazteak garela.
Realean garrantzi handia du ha-
«Realak apustu garbia egin du harrobiarekin, bai jokalariekin, bai entrenatzaileekin» «Ez dut sinisten kanpotik egindako eskakizunetan. Nork bere burua estutu behar du» «Entrenatzaileak taldearen heziketa mailara egokitzen jakin behar du; eta heziketa, adinera»
rrobiak. Gaur egun, izugarrizko pisua du lehen taldean. Ez duzu edozein garaitan hartu bigarren taldearen ardura. Inork ez daki noiz tokatzen den hartzea. Hala egokitu zaigu, eta gustura. Realak apustu garbia egin du harrobiaren bidean, bai jokalariekin, bai entrenatzaileekin. Ea apustuari erantzun ona ematen diogun.
Lorenzo Juarros kirol zuzendariak esana da: jokalariak etxekoak ateratzea lehenesten den bezala, teknikariak ere berdin. Baloratuta sentitzen zarete? Bai. Azken batean, lehiatzen ari garen denok daukagu hartxo bat: gero eta hobeto egin nahi dugu, gero eta gehiago lehiatu nahi dugu. Realak apustu garbia egin du, eta eskertzekoa da. Guri tokatu zaigu momentu honetan egotea. Jokalariekin egin duen apustu berbera entrenatzaileekin egiteak badauka bere zentzua. Une ona da.
Filosofia aldaketaren bat izan da hor, ala erabaki puntuala da? Ez dakigu nondik nora joango den etorkizuna. Edozein momentutan aldatzen da egoera. Badirudi, etorkizunean jarraitzeko dela, baina garbi edukita azkenean emaitzek baldintzatzen dutela dena.
Entrenatzaile modura, noraino iristeko ametsa duzu?
GOIBERRI 07
ELKARRIZKETA
Zaila da aurrera begira noraino iritsi nahi dudan pentsatzea. Orain badakit non nagoen eta zer nahi dudan: taldea ahalik gehiena zukutu nahi dut, eta ahal dudan gehiena ikasi. Beraiekin batera hazi eta hezi nahi dut. Hortik aurrera, ikusiko da.
Nolako entrenatzailea da Asier Santana? Entrenatzaileak ez du jokalariaren lekuan jartzerik, jokalariak bere ikuspuntua besterik ez duelako. Baina saiatzen naiz beren beharrak nolabait asetzen, beti ere gure pauten, jokabidearen eta funtzionatzeko moduaren barruan. Ez dut sinisten kanpotik egindako eskakizunetan; autoexijentzia behar da, bakoitzak bere burua estutu behar du. Hortik aurrera, denentzat bidea errazagoa da.
Haurrekin hasten zarenean, nola landu behar da? Jakin behar da zein den taldearen heziketa maila, eta horretara egokitu. Eta heziketa bera daukaten adinera egokitu. Hortik aurrera, pixkanaka balore jakin batzuekin hezi, arduratsuak izan daitezen batez ere. Aurrerago iristeko talentua ez dakigu zeinek izan dezakeen edo ez, faktore askoren pean dago. Baina garrantzitsua da hezitzaileok taldera egokitzen jakitea. Profesional taldea edo heziketakoa desberdindu behar dira, eta batez ere herrietako taldeetako hezitzaileak izaten.
Asier Illarramendi Real Madrilera joateak lana jarri dizu. Ordezkoa zuek atera beharko duzue, berriz ere.
MIKEL ALBISU
[Barrez] Ez, ez. Nik ateratzea zaila da! Jokalaria bera ateratzen da. Pertsona bakoitza mundu bat gara, eta bakoitzak ahal duena egiten du. Realaren belaunaldi osoa oso maila onekoa da. Txikitatik ikus zitekeen bat edo beste ona izan zitekeela. Asierren [Illarramendi] hazkundea ez jakin, baina usaindu zitekeen. Baina faktore askoren menpe dago. Bere esfortzuz lortu du beste talde handi batera joatea.
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Harriari tiraka 2007an Urretxuko eta Zumarragako taldeen arteko giza proba desafioa antolatu zuten bi kuadrillek. Ordutik, herri kirol honek gorakada etengabea izan du; Gipuzkoa mailako txapelketa laugarrenez jokatzen ari dira aurten. Josune Zarandona Urretxu Giza proba herri kirol mota bat da, oinarrian idi probetatik eratorritakoa. Harri bat denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzea da jokoaren gakoa. Taldeka naiz banaka jokatu daiteke, eta harriari tira egiteko tiralaria metalezko estruktura bati lotzen zaio. Goierrin aspaldikoak dira giza probaren zantzuak, baina urte luzetan desagertuta egon den kirola izan da, 2007an Zumarragako eta Urretxuko bi kuadrillek berreskuratu zuten arte.
Ordutik, Goierrin ez ezik, inguruetan ere ugarituz joan dira giza proba taldeak Legazpin, Aian, Orion, Aiztondon, Usurbilen... eta ondorioz, baita kirol honi lotutako erakustaldiak eta txapelketak ere. Gizonezkoen Gipuzkoako IV. Giza Proba txapelketa bete-betean dago orain. Datorren abuztuaren 4an jokatuko dute finala Aian. Emakumezkoen Gipuzkoa mailako txapelketa ere aurten gauzatu da lehen aldiz. Ibarra, Orio eta Ergobiako taldeek hartu dute parte, eta lehenengoarentzat izan dea garaipena.
1979an Zumarragan ‘santaisabelen’ testuinguruan egin zen kuadrillen arteko giza proba 2007an Urretxuko eta Zumarragako taldeen arteko desafiotik, goraka egin du kirol honek
Toribio Kerejeta zumarragarrak eta Mikel Elgarresta urretxuarrak badute zer kontatu giza proben inguruan. Lan asko egin dute biek, besteak beste, ahaztuta zegon kirol hau berreskuratzen. 1979an Zumarragan egin zen kuadrillen arteko txapelketan parte hartu zuen Kerejetak. « Santaisabeletan izan zen, eta zazpi bat kuadrillek» parte hartu zutela oroitzen du. Gerora, Zumarragako giza proba taldeko botilero lanak ere egin ditu. Ordukoak, dena den, ez du gaur egungoarekin zerikusirik.
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
ez zen herrietatik ere deitu zioten Urretxuko taldeari. «Getxoko Erromo auzoan, Atarrabian, Elgoibarren, Gaztelun... erakustaldietarako deitzen ziguten». Jendearen aldetik ere «interesa bazegoen», eta plazak ikuslez betetzen ziren. Hasierako oihartzun hartatik, gauzak aldatu egin dira. «Gure inguruan erakustaldiak eta apustuak gutxi egin dira, baina kirola egonkortu egin da», dio Elgarrestak. Giza proba «Gipuzkoako beste leku batzuetara hedatzen» ari da orain. Hortik sortu zen orain lau urte Gipuzkoa mailako txapelketa bat sortzeko ideia. «Urretxu, Aiztondo eta Orioko taldeak elkartu eta txapelketarako oinarriak finkatzen hasi ginen».
Etorkizun «oparoa»
Garai hartan «inolako prestaketarik gabe plazaratzen ginen, kuadrillen arteko joko moduan hartzen genuen», dio. Aurrekariak, egon badaude, dena den. 50. hamarkada hasieran «Orbegozo lantegiko talde bat, gaur egun Sidenor den Azpeitiko Afora enpresako langileen aurka» desafioa egin zuten Azkoitiko probalekuan. Hortik aurrera ez da kirol honekin lotutako ekinaldi gehiagorik ezagutzen, «taldeka baino, bakarkako erakustaldi gehiago egin izan dira inguruan», zehaztu du Kerejetak. 1979ko ekinaldi hartatik, bi urtetan errepikatu zuten afera kuadrillek Zumarragan. Ondoren, urteak igaro ziren eta giza probak plazetatik desagertu ziren. 2007 urtera arte.
Gipuzkoako I. txapelketa Kerejetaren oroimenean giza probak ez ziren inoiz desagertu, ordea, eta buruan beti izan zuen kirol hori, modu batera edo bestera berreskuratzeko ideia. Horretan zela, 2007 urte
hartan Urretxun herri kiroletan zaletzen hasita zegoen lagun kuadrilla batengana jo zuen. Elgarrestarekin jarri zen hartuemanetan. «Urretxuren eta Zumarragaren arteko giza proba desafio bat antolatzea proposatu zidan», oroitzen du Elgarrestak. Azkenean, bi herrietan taldea osatu eta 2007ko abenduaren 2an egin zen lehendabiziko apustua. Apustu hark arrakasta handia izan zuen, eta urte bereko abenduaren 30erako Zumarragako I. Giza Proba txapelketa antolatu zuten. «Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsasoko taldeek hartu genuen parte», dio Elgarrestak. Eta orduan hasi zen giza proben gorakada etengabea. Urte oso oparoek jarraitu zieten 2007ko hari. Zumarragako txapelketa beste lau urtetan ere ospatu zen, eta erakustaldien kopurua biderkatu egin zen. Zumarragako txapelketa aitzakia hartuta inguruetan ere giza proba taldeak sortuz joan ziren. Giza proba hain ezaguna
Urretxuko giza proba taldea, Urretxun Gipuzkoako IV. Txapelketarako egin zen kanporaketan. GOTZON ARANBURU.
Abuztuaren 4an jokatuko da Gipuzkoako finala, Aian izonezkoen Gipuzkoako IV. Giza Proba Txapelketa amaitzear da. Lau kanporaketa jokatu eta gero, dagoeneko ezagunak dira datorren abuztuaren 4an, Aian egingo den finalean arituko diren taldeen izenak: Urretxu, Aiztondo, Orio eta Berrobi. Aiako probalekuan izango da finala, abuztuaren 4an, igandez. Finalean ere 20 minutuz arituko beharko da zortzi kideko taldea harriari tiraka. Plaza gehien egiten duen taldeak jantziko du Gipuzkoako taldekako giza proben txapelketako txapela.
G
Harriari nola tira egin arautzea izan zen lehendabiziko lana, «metalezko estrukturak nolakoa behar duen, tiralariak nola lotuta joan behar duten...». Taldekide kopurua zortzikoa izatea adostu zuten, eta guztien artean gehienez 660 kilo pisatzea. Tiratu beharreko harria 900 eta 1.000 kilo artekoa izango da. Lekuan lekuko plazaren arabera adostuko dira ondoren denbora, plaza kopurua... Dena den, aipatu beharra dago giza proban aritzeko askotariko moduak daudela: banaka, hirunaka, taldean... Askok, astakeriatzat hartu dute sarri kirol hau. Ez dira iritzi berekoak Kerejeta eta Elgarresta. Lehenengoaren iritziz, «maila eman nahi bada, kirol guztiak dira gogorrak». Horregatik, ezustekorik gertatu ez dadin «aurrez prestaketa ona izatea ezinbestekoa da». Giza probaren etorkizuna «momentuz, baikorra» da Elgarrestarentzat. Eskualdean hasierako talde gehienak desagertu badira ere, Urretxukoak lanean dihardu hasieratik. Jendeak ere «gustuko» duela uste du eta etorkizun oparoa aurreikusten dio.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Urretxu eta Zumarragako udaleku irekietan lan egiten ari diren begiraletako batzuk. ASIER ZALDUA
Haurren irribarrearen formula duten aztiak Asier Zaldua Zumarraga Haur baten irribarrea baino gauza politagorik ez dagoela esan ohi da. Hala bada, Goierri zorionekoa da: egunotan eskualdeko ia herri guztietan goza daiteke haurren barre eta algarez. Udaleku irekietako begiraleak dira haurren zorionaren formula duten aztiak. Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako udaleku irekietan, adibidez, 300 haur
Babeslea
baino gehiago parte hartzen ari dira. 31 gazte dira ume horiek guztiek egunero primeran pasatzeaz arduratzen direnak. Eta, gurasoen lasaitasunerako, bikain zaintzen dituztenak. Josune Herenciak, Erlantz Agirrek, Elene Arizmendik eta Maria Nuñezek egunero La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan elkartzen den haur taldearekin lan egiten dute, eta euren jarduna nolakoa den azaldu dute.
La Salle-Legazpin 13 begirale daude eta 7, 8 eta 9 urteko 130 haur dituzte euren ardurapean. Txangoak, igerilekua eta eskulanak dira asteroko programaren ardatza. Horretaz gain, ekintza bereziak egiten dituzte. Adibidez, urtero bezala, San Fermin eguna ospatu zuten. Eta hilaren 11n, argazkian ikus daitekeen moduan, Zikin Eguna egin zuten. Guztiek zikin-zikin eginda bukatu zuten, haurren zorionerako. Izan ere, udalekuek lagunekin egoteko, lagun berriak egiteko eta urtean zehar egin ezin dituzten gauzak egiteko aukera eskaintzen diete. Ondo moldatzen direla diote, begiraleek dagoeneko lauz-
pabost urte baitaramatzate begirale lanetan. Batzuek urtean zehar eskola kirolean lan egiten dute, gainera. Agirrek eta Herenciak irakasle-ikasketak egin zituzten, Arizmendik diseinu grafikoa ikasi zuen eta Nuñezek zuzenbidea; baina denek dituzte gustuko haurrak. Begirale lana esker onekoa dela diote. «Politena haurrak gozatzen ikustea da. Oso pozgarria da». Bere alde txarra ere badu, ordea: umeekin lan egitea ardura handiko lana da. «Erantzukizun handia dugu. Ez dugu une oro sentitzen, baina hor dago. Arriskua erabat saihestea ezinezkoa da», diote lau gazte hauek.
GOIBERRI 13
MOTZEAN
Esperientziaren foroa Datorren ikasturtean Esperientziaren Foroan parte hartzeko matrikula zabalik dago dagoeneko. Aurten Esperientzia foroaren 12. promozioa amaitu dutenak, oso gustura daude bizitako eta elkarbanatutako esperientziarekin. Loinaz Agirre Goierri Goiekik eta Ugassak sustatutako Esperientziaren Foroak indartsu jarraitzen du. Aurten hamabigarren promozioan, 14 goierritar aritu dira, «guztiak 50 urtetik gorakoak ziren, kezka desberdinekin eta bere denbora aprobetxatzeko nahiarekin». Esperientziaren Foroan, ikasketa proiektu honetan elkartu dira eta gai desberdinak garatzeko aukera izan dute. «Landutako gai guztiek dute oinarrian pertsonaren aberastea eta inguratzen gaituen errealitatea ezagutzeko erraztasunak lantzea».
Asun Telleria da azkeneko promozioko ikasleetariko bat, eta «kalitatezko dastatze menu» bezala deskribatu du Esperientziaren Foroa, «gaitegi oso zabala eta interesgarria duena eta aparteko irakaslez osatua». Era berean, «elkarteen bidez lan handia eta interesgarria egiten ari den jendea ezagutu dut». Pako Gorrotxategik ere oso gustuko izan ditu gaiak eta ira-
Esperientziaren Foroko 2012-2013 ikasturteko ikasleak. GOIBERRI
kasleak. «Taldeko parte sentitu naiz, batetik parte hartzea landu delako, eta bestetik, gaur egun azaltzen ez diren edo ohikoak ez diren gaien inguruan ikasitakoagatik». Julia Harto oso pozik dago bizitako esperientziarekin, «etapa bat gehiago izan da nire garapen pertsonalean; lagun berriak eman dizkit. Horrekin batera, gai desberdinetan ezagutza berria eskuratu dut». Santi Zurutuza ikasle ohi batek animatuta joan zen Esperientziaren Forora eta bi hitzetan laburbildu du Esperientziaren Foroak emandakoa:
«Ezagutzak hobetu bizitzako etapa berri honetan bidelagun izateko».
Matrikula zabalik 2013-2014an Esperientziaren foroan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko, 10:00etatik 12:00etara 943 10 65 72 telefonora deituta. Informazio gehiago ere bertan emango dute. «Esperientziaren Foroa ez da ohiko eskola bat: asistentzia ez da nahitaezkoa, apunterik ez da hartu behar, informazioa erraztu egiten baita, eta noski, ez da azterketarik egin behar».
12 GOIBERRI
IBILBIDEA
Zerain ia uneoro ikusiko dugu ibilbidean zehar. Baserri inguruaa goza daiteke ibilaldi honetan. ANE ARRIETA
Zerainen, baserri artean Ostatu tabernaren atzeko bidean hasten eta amaitzen da ibilbide zirkular hau. Bidean, baserriak ikusteaz gain, baserri inguruetako soro, baratze, eskardura, fruitu arbola, ate aurreko arbola eta zuhaixkak ikusi ahal izango ditugu. Ane Arrieta Zerain Zerainek, herri txikia izan arren, baserri ugari ditu inguruan. Mendi-bide eta bidexka ugari daude horietara joateko, eta horietako bat da ondorengoa. Ibilbide laburrean mota askotako bideak, zuhaitzak, animaliak eta baserriak ikusteko aukera emango digu ibilbide honek, bere laburtasunean anitza baita. Bideen aniztasun hori dela eta, une labur batean belarra luze-xamar egotea litekeena denez, galtza luzeekin egitea gomendatzen da. Baserribidea izanik, txakurrak bidera ateratzea ere oso ohikoa da bide honetan. Herriko Ostatuaren atzealdeko hariztitik abiatuko gara, 320 metroko kotatik maldan behera, hormigoizko bidean.
Plazatik Zerain eta Segura lotzen dituen galtzada zaharra da. Bidea jarraituz, Gaztinadiko eta Olabideko zelaiko belardiak eta eskardurak ikusiko ditugu jarraian, Telleria baserria eta honen baratza eta sagasti eta
fruta-arbolak ikusiz, era berean. Aurreraxeago jarraituta, Gorostizutxiki baserria eta bere palmondoa daude. Gorostizutxikiren hurrengo baserria Gorosmendialde da, eta hemen sagarrondoak eta lorategiko
ezpel-hesia ere ikusiko ditugu, gertu dagoen iturriko ur freskoa edan bitartean. Bidea jarraituz, Gorosti eta Gorostizumendi baserriekin egingo dugu topo, eta azken baserri honen ostean hormigoizko bidea amaitu eta bidex-
Bidean irudikoak bezalako marka zuri-berdeak jarraitu behar dira. ANE ARRIETA
GOIBERRI 13
IBILBIDEA
Sandratiko igarobidera bisita gidatua eta erakusketa
Irteera-helmuga
Zerainen, baserri artean Luzera: 3,1 kilometro (itzuli osoa) Denbora: 50m Altuera gehiena: 334 m. Altuera gutxiena: 220 m. Desnibela: 114 m. Zailtasuna: Erraza
kari jarraitu behar zaio; marka zuri-berdeak jarraitu behar dira horretarako. Marka horiei jarraituz, kanteraldeko hariztitik barrena joan eta ÂŤKontuz erleak!Âť dioen kartel bat aurkituko dugu hariztiaren amaieran, ezkerretara erlauntzak daudelako. Ezkerraldera joan gabe aurrera jarraituz gero, ez dago arriskurik. Zelaia igaro eta marka zuriberdeei jarraitu ordez, marka zuri-gorriei jarraitzen hasiko gara orduan, Segurako lurretan sartutakoan. Ibilbideko kotarik baxuena da hau, Segurako Madura ingurua 220 metrotara baitago. Bide erdia jada eginda, ordura arte beherantz egindakoa, gorantz egin behar da gero.
egamako Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Sandrati, denboran zehar igarobidea erakusketa prestatu du. Zegamako Aizkorriko Ataria interpretazio zentroan ikus daiteke uda osoan. Erakusketarekin batera, Sandratiko igarobidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere badago. Aizkorri-Aratz Parke Naturalean ibilaldi bereziak egingo dituzte, Sandrati kobaren historia luzea ezagutarazteko. Antzinako eraikinen aztarnak, indusketak egin diren lekuak, galtzada zaharrak... bisitatuko dituzte besteak beste. Aurrez zehaztu dituzten egun berezietan, gainera, Aranzadi zientzia elkarteko kideen laguntzarekin, Sandratin egiten ari diren indusketetan parte hartu ahal izango da. Bisita gidatuen ondoren, Aizkorriko Ataria interpretazio zentroko erakusketa ikusteko aukera egongo da. Bisita gidatuetarako irteerak 09:00etan hasiko dira Interpretazio Zentrotik. Izena aurrez eman behar da: 943 80 21 87 /aizkorribidean@aizkorri.net. Pertsonako 4 euro ordaindu behar da.
Z
Bidea Ikorta baserri aldera iristen da. Garai bateko gurdibidea jarraituko dugu orduan, goraka hartuz. Pixka bat aurrerago Zabalegigarakoa baserrira iritsiko gara. Bertan, hilarria eta pozadera daude ikusgai, eta pixka bat aurrerago baita Otasoroetako txakolin-mahastia ere. Martizeko galtzada ertzeko hurritz eta haritz eskarura, Bidarteko baserriko palmondoa eta Gorostizu errekak zaindutako basoxka daude ibilbidearen azken zatian: hurritzak, haltzak, gaztainondoak eta erratzak, besteak beste. Olabidetxiki baserri ingurutik atzera hasierako puntura, Ostatuaren atzealdera, iristen da bidea.
Egutegia Uztailak 21 eta 28: Bisita gidatua eta erakusketa. Abuztuak 3 eta 10: Bisita gidatua, indusketetan parte hartu eta erakusketa. Abuztuak 11 eta 18: Bisita gidatua eta erakusketa.
Sandratiko igarobidea. GOTZON ARANBURU
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik legazpiko-udala.info
Irudia
Legazpiko informazio praktikoa APP batean egazpiko herriari buruzko informazio praktikoa bilduko duen telefono mugikorreako aplikazio bat sortzeko lanean ari da udala. Egitasmoaren helburua, «nola legazpiarrek hala kanpotarrek sakelako telefonoaren bidez Legazpiko kultur agenda, informazio turistikoa eta denden zein ostalaritza saltokien gaineko informazioa eskuratu ahal izatea» dela azaldu dute. Herriko hainbat eraikin eta saltokitan QR kode bat jarriko dute; hura eskaneatu eta mugi-
L
korrera jaitsi ahal izango da aplikazioa. Aste honetan bertan, herriko merkatariekin bildu dira udal ordezkariak, ekimenaren berri emateko. Izan ere, herriko denda, taberna eta jatetxe bakoitzak bere datuak sartu beharko ditu, eta horretarako laguntza teknikoa emango die udalak. Egitasmoa irailerako prest izan nahi dute. Proiektua udalak finantziatuko du eta doakoa izango da merkatarientzat. Aplikazioarekin batera, herriko ekonomia bultzatzeko kanpaina bat ere jarriko dute martxan, erosketa baleen bidez.
Ehunmiliak eta G2H lasterketak Urtez urte partehartze markak hobetzen eta gogortasunaren mugak gainditzen ari da Ehunmiliak ultratrail proba. Euskal Herriko mendi lasterketen artean luzeena eta gogorrena da, eta aurten ere, ikuskizun ederra eman dute korrikalariek. Goierriko Hitzak lasterketari jarraipen berezia egin dio bere webgunearen bitartez. Bertan, informazio guztia, argazki galeriak eta bideoak aurkitu ahal izango dituzue. goierri.hitza.info/category/ehunmiliak2013
Klik
Han eta hemen
Beasaingo ‘dantza zatia’
Laburmetraiak euskaraz
Euskaldunak, ‘txiolari’ onak
Nazioen Mundua mugimenduak, Dantza zati bat ekimena jarri zuen martxan duela hilabete batzuk. Idiazabalen eta Ordizian ere izan ziren, baina ekainean, Beasainen egin zuten Dantza zati erraldoia. Azken bideo muntaia argitaratu dute orain. vimeo.com/70180007
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskarazko laburmetraien bigarren lehiaketa jarri du martxan, Euskaraz bizi nahi dut lemapean. Ikus-entzunezko lanak irailaren 9rako aurkeztu behar dira. Sari potoloak daude jokoan. euskarazbizinahidut.org
Kike Amonarrizek jakinarazi du datua bere blogean, Aberystwyth Universityko irakasle baten azterketa aipatuz. Galesdunek galesez halako bi txio (edo twit) idazten ditugu euskaldunok euskaraz. Mihiluze onak garelako izango da, akaso. argia.com
Beasaingo ‘Dantza zati bat’ bideoa ikusteko:
15 GOIBERRI
GARAI BATEAN
Zumarragako Soraitz auzoko armarridun etxea da Gurrutxaga goikoa baserrikoa, irudian 1951. urtean. INDALECIO OJANGUREN/GUREGIPUZKOA.NET
Gurrutxaga sorleku baserria
Miriam Luki Zumarraga Gurrutxaga izeneko hiru baserri daude Zumarragan. Horietako bat da Gurrutxaga goikoa, Soraitz auzoan dagoena. Baserri hau Zumarragaren historian aztarna utzi duten hainbat pertsonaiaren sorlekua da. Jose Ignazio Agirrebengoa bertan jaio zen XIX. mendean. Mexikora joan zen, eta han Antonio Prada Zumarragako udal
artxibozainaren esanetan, «sekulako dirutza» egin zuen. Mexikok bere independentzia aldarrikatu eta gero, Frantzian bankari lanak egin zituen. «Ez zuen bere sorterria inoiz ahaztu». Hurrengo belaunaldiko Agirrebengoa anaiek, Pascualek eta Juan Marik, Zumarragako hilerria egin zuten, eta parrokiari eman zioten.