GoiBerri 65. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

65. zenbakia. 2013ko ekainaren 28a

GOI B ERRI Goierriko Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzu guztien kudeatzailea da Elena Baylin. MIRIAM LUKI

Elena Baylin

ESI erakundeko kudeatzailea

ÂŤOsasun zerbitzu guztiak lotzea da sistemaren heluruaÂť

6-7

Jone Urain 3 Iritzia 4-5 Esoterismoa 8-9 Gazte ekintzaileak 10 Eneko Galdos 12 Baserriko emakumeak 13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Jone Urain Keramikagilea

«Gustora egingo nuke bertsolari txapelketarako oroigarri bat» Mikel Albisu Ezkio-Itsaso Jone Urainek (Mendaro, 1967) duela 20 urte sortu zuen Pott keramika Itsason, Maite Salutregirekin batera. Kreatibitatea lantzen dute, «alde batetik elkarrekin jorratzen duguna, oroigarriak, enkarguak, ikastaroak... eta bestetik lan pertsonala, bakoitzak bere lan eskulturikoa egiten duena».

Musika talde bat.

Zuretzat zer da buztina?

Oporretarako leku bat.

Lorena Mckenit.

Abesti bat. Ibai Rekondoren Naturari kantua.

Janari bat. Sasoi honetan antxoak eta gereziak.

Edari bat. Herrian egiten dugun sagar zukua.

Expresatzeko bide bat.

Euskal herriko txoko bat.

Gustura egingo zenukeen lan bat.

Amets bat.

Bertsolari txapelketarako oroigarri bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Zaletasun bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Bertsolaritza.

Ahizpa batek patchwork-eko ohe estalki eder bat, eta besteak makrobiotikako sukaldaritzako ikastaro bat.

Liburu bat. Entre limones, Chris Stewart. Pelikula bat. Biarre asko egin nuen Despertando a Ned komediarekin.

Euskal herri independentea. Seme alabak jaio ziren egunak.

Gorroto duzuna. Harrokeria.

Goierriko txoko bat.

«Itsason biziko ez banintza, beste herri txiki batean biziko nintzateke, mendi aldean»

MIKEL ALBISU

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Kizkitza.

Herriko alkate bazina... Daukagunari utziko diot, oso ondo ari da eta.

Itsason biziko ez bazina... Beste herri txiki batean, mendi aldean.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joseba Imaz Kazetaria

Ez da plan txarra rasildarrak teleberri eta telediarioetan protagonista diren honetan, Joao lagun zaharraz oroitu naiz. Orain dela dozena bat urte ezagutu genuen. Jubilatu berria izango zen garai hartan eta aspaldian burutik kendu ezinik zebilen ametsa egi bihurtzeko momentua zela pentsatu zuen, nonbait. Bizkarrean motxila kargatu eta Euskal Herrirainoko bidea egin zuen. Hainbeste desiotako bidaia hasteko moduan zen, azkenean. Egun batzuren buruan iritsi zen Beasaina. Nekatua zirudien egun hartan, urduri eta norabidea galduta. Donostiatik oinez iritsi zen Goierrira, Oria bailaran gora, asko kostata. Hamaika aldiz desbideratu omen zen bere bidetik, zenbaitetan kamioi artean ibili ere bai, eta nora joan ez zekiela geratu zen San Martin Plazan. Portugesez beasaindarrei galdezka hasi zen arte. Horrela ezagutu genuen Joao. Etxera gonbidatu, elkarrekin afaldu eta hotelera lagundu ge-

B

nion gau hartan, otordu osteko solasaldi atsegin baten ondoren. Zein bide jarraitu behar zuen ere azaldu zioten herriko beste lagun batzuk, hurrengo goizean. ÂŤMuito obrigadoÂť errepikatuz egin zuen aurrera Joaok, jada aurpegia pixka bat goxatuta eta tipi-tapa bideari heltzeko indarberrituta. Handik bi egunera, San Adrian inguruetan galduta, Aizkorri puntan azaldu omen zen gure Joao. Orduan ere mendizale batek lagundu zion Arabako lautadarainoko bidea egiten. Ez dakit gehiagotan galdu zen ala ez. Baina badakit azkenerako iritsi zela hainbeste amestutako helburura: Konpostelara. Jada atzean geratu dira Joao erromes ibili zeneko garai haiek. Orduan, halamoduzko seinaleak zeuden Gipuzkoako barnealdetik Santiago aldera doan adar honetan. Orain, berriz, Irunetik hasi eta Gasteizeraino, gezi horiak modu egokian kokaturik daude. Konpostelara doazen ibiltariek atseden hartzeko ere aterpetxeak zabaldu dituzte han eta hemen, hospitaleroen borondateari eta es-

kuzabaltasunari esker hein handi batean. Beasaingo Igartzakoa horren azken adibideetako bat. Joaoren moduko erromesen bat ikusten dudanean, galdera bera etortzen zait burura. Zergatik etorri honaino, munduaren beste punta batetik, planetaren zoko honetan hilabete oso bat ibilian pasatzeko? Makina bat arrazoi badira, ziur asko. Sinesmena, kirol desafioa, naturarekin kontaktua... Erromes haina arrazoi. Done Jakueko ospitale batean ezagutu nuen Higo japoniarra horren adibide. Adineko gizona, bere motxila baino zertxobait

altuagoa, arratsalde osoa pasa zuen aterpetxean atseden hartuz. Ez zen erraza harekin komunikatzea, apenas baitzekien gaztelaniarik edo ingelesik. Elkarrekin afaldu ondoren, motxilara joan eta txartel bat ekarri zigun. ÂŤMila esker bihotzez Japoniak jasandako tsunamiaren ondoren hara bidalitako laguntzagatikÂť, jartzen zuen. Esker-ona izan zen Higo Santiagoraino eraman zuen motorra. Antzeko adiskidetasun eta elkartasun istorioak ehunka gertatzen dira urtero Done Jakue bidean, baita Goierrin zehar igarotzen den adar horretan ere. Asko izango dira ibiltariek oinetan sofritzen dituzten baba mingarriak; baina gehiago erromesaldian zehar bizitako une gogoangarriak. Pentsatzen jarrita, ez da lezio itsusia, erromes horien guztien esperientziak erakusten diguna. Bidaian zehar sortzen diren arazoei aurre egitea, alboan dugunari laguntza eskatuz eta laguntza emanez. Oztopoak oztopo beti aurrera egitea, iparra galdu gabe eta gure buruari jarri diogun helburuari eutsiz. Hori guztia, gainera, motxilan jertsea, bi kamiseta, praka pare bat eta kakahuete poltsatso bat besterik ez dugula. Gutxirekin moldatu gaitezkeela sinestea eta bidean goazela norbere barrura begiratzea. Ez da plan txarra, ezta eguneroko bizitzarako ere.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Santa Isabel jaiak Aurten ere uztailaren 2an Antioko baselizaren inguruan ospatuko dute Zumarragan Santa Isabel jaietako egun handia. Eraikin berriko lanak ere amaitzear izango dira gainera! (Irudiaren oinarria, Ventura y Llimona arkitektoen proiektutik hartua.)

Gaurkoan kontu bat diat hirekin aipatzeko: aztoratuta dabiltzan herriak. Azkenaldian hainbat herritan munduaren amaiera proklamatu ditek; eta ez, ez duk aldaketa klimatikoa, krisia edo tamaina horretako beste arrazoiren batengatik: zaborra biltzeko modua aldatzeko planteamendua dagoelako. Beste hainbat gauzaren artean, errauste plantarik egin beharrik ez izateko duk gainera aldaketa. Eta manifestuak, manifestazioak eta sekulako tinta errekak eguneroko gauza bihurtu dizkitek. Eta aldarrikapen guztien ardatz, inposaketa. Horregatik, galdeketak izan dizkiagu hainbat herritan, baina harrituta nagok galdera berarekin: nahi al zenuke atez-ateko zabor bilketa zure herrian ezartzea? Jakina, zaborra sailkatzea ez sailkatzea baino errazagoa duk, gure etxean gauzak erabili eta lurrean botatzea beraien tokian uztea baino errazagoa den bezala. Baina bazekiagu etxean gauzak pixkat antolatu ezean zer gertatzen den... Horixe bera bota diat faltan galdeketan, birziklatu ala ez, hau-

tazkoa balitz bezala aurkeztea, ondorioak azaldu gabe. Nahi al duzu errauste planta bat zure etxe ondoan? galdetu izan balute, zein izango hukeen erantzuna? Nola erabakiko diagu orduan zeinen etxean egin errauste planta bat, herri kontsulta bidez? Hori proiektu ÂŤestrategikoaÂť duk, eta berazz, ez zegok galetu beharrik? Zer eta nola galdetzen den, alde ederra zegok, ezta? Galdera ederra.

IĂąaki Apalategi

bat eta

Erantzuna galderan doanean alperrikako samarra dek bai, galdetzea, eta antzeko zerbait gertatu berri dek Goierritik ez oso urrun. Urtetan zehar herritaren inolako partehartzerik gabe hartu diren erabakiz jositako araupean egiten diagu eguneroko bizitza; urrutira joan gabe trafiko-arauak hortxe. Eta beharrezkoak direnik inork ez diagu zalantzan jartzen, ados egon ala ez. Inposizioa bezalako hitz potoloak ari gaituk entzuten zaborren kontu honekin, aurreko sistema guztiak geuk erabakiak izan balira bezala. Urteak dituk gaia bere jokalekutik at dabilela; behar bezala azaldu ez delako, batetik, eta interes ekonomiko handiak daudelako, bestetik. Ezin baitiat ulertu, besterik gabe, probatu ere egin gabeko bilketasistema baten aurkako kanpaina hain obesiboa, hariak mugitzen dituenak Zubietan tarta-zati bat gal dezakeela pentsatu gabe. Beasainen dozena-erdi urte inguru izango duk 5. edukiontziarekin gabiltzala. Irten berri diren datuek ederki erakusten ditek: hondakinak sailkatzera derrigortu ezean ez duk %40ko mailarik pasatzen. Eta hori, ehuneko horren barruan beste bilketa-sistema ba-

bat Aitor Sarriegi

tekin ados geundekeen asko egonik, sinatzen duen hau tartean. Hortxe ditek, ba, erronka: 5. edukiontzia erabiltzen dugunon erdiak (eta gutxi esatea dela uste diat) atez-atekoarekin ados egon bagintezkek, erantsi horiei balizko galdeketa batean alde daudela esango luketenen kopurua. Benetako erabiltzaileak muga horretara iristen direnean sinetsiko zieat benetan alde daudela. Bitartean, kontra daudela pentsatzen jarraituko diat. Bazekiagu zeren kontra. Bazekiagu noren kontra.


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Elena Baylin Goierriko Erakunde Sanitario Integratuko kudeatzailea

«Osasun zerbitzuen kate-maila guztiak lotzea da sistemaren helburua» Miriam Luki Zumarraga Orain urte eta erdi abiatu zen Goierriko ESI, Erakunde Sanitario Integratua, eskualdeko Osasun zerbitzu guztien kudeaketaren buru da Elena Baylin (Orio, 1959). Zumarragako Ospitaleko kudeatzailea dela esaten diote oraindik ere, baina berak ESIa aldarrikatzen du zerbitzuen integrazioan egiten ari diren lana azpimarratuz. Lehenengo arretatik ospitaleko arreta espezializatura dauden zerbitzuen arteko elkarlana bultzatu nahian dabiltza. Helburua, sinergiak baliatuta baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzea da. Gainera, herritarren artean zerbitzu horiek erabiltzeko filosofia berritzailea hedatu nahi dute.

Zein da Erakunde Sanitario Integratuaren bizkar hezurra? Erakundeak egitura bakarra du, eta egitura horren buruan dagoen kudeatzaile lantaldeak osasun prozesu osoaren zaintza eta jarraipena egiten du. Egitura horrek, finean, osasun arreta integratzea du helburu: lehenengo arretako profesionalak, ospitaleko espezialistak, osasun publikoa eta esparru soziosanitarioa. Zerbitzuen integrazio hau orain urte eta erdi jarri genuen martxan, ordura arte, profesionalok prozesuari

eraginkortasuna murrizten zion arraila zabala antzematen genuen; eten hori desagertarazi nahi dugu ESIarekin. Indar berezia ipintzen ari gara profesional guztiek pazienteen datu berak eskura izan ditzaten.

Arreta zerbitzuen integrazioaren adibideren bat emango al zenuke? Lunbalgiaren ibilbidea martxan jarri dugu, esate baterako. Ibilbide horretan hainbat profesionalek laguntzen diote pazienteari: familia-medikuak, traumatologoak, erreumatologoak eta errehabilitazioko arduradunak. Pazienteari nondik nora joan behar duen argitzen diote, eta zein urratsetan bisitatu behar duen profesional bakoitza. Askotan, bizkarreko mina daukagu eta ez dakigu nora jo. Hauxe da integrazioan lan egitea, prozesua askoz ere eraginkorragoa da. Antzeko ibilbideak osatu ditugu prozesu kroniko ohikoenetan: bronkitisa, bihotz-gutxiegitasuna, diabetea eta zainketa aringarriak, besteak beste.

Zer da sistema berriarekin pazienteari eskatzen diozuena? Konfiantza. Pazienteari dagokionez, zerbitzuen integrazioaren helburu nagusia konfiantza sortzea da. Azken 40 urteetan osasun zerbitzuetatik herrita-

rrei helarazi diegun mezua honakoa izan da: «Zatoz medikura edozer gauza dela». Orain, diskurtso hori irauli nahi dugu, eta herritarrak bere osasunaren nahiz gaixotasunaren jabe egin daitezela nahi dugu; behar bagaituzte gertu izango gaituztela jakinda, noski. Osasun arazoak ditugunean ez da beharrezkoa beti medikuarekin egotea, artatu gaitzaketen beste profesional batzuk daude.

«Pazienteari dagokionez, konfiantza sortzea da integrazioaren helburu nagusia» «Profesionalen koordinazioari esker pazienteen arretak jarraipena izango du» «Murrizketa egon dira; orain dirua era ezberdinean erabiltzen dugula esan daiteke»

Lehenengo arreta zerbitzuan haurrak erizainak ikusiko ditu lehenengo, eta beharrezkoa bada medikuak. Gurasoren bat edo beste kexatu da funtzionatzeko era berri hau dela eta. Haurraren segurtasuna bermatuta dagoela jakin behar dute guraso horiek. Erizain batek zaintza lanak egin ditzake. Arreta, gainera, medikuarekin adostutako protokolo jakin batzuen araberakoa izango da beti. Haurraren egoera zein den ikusita, erizainak arazoa konpondu edo kasua dagokion profesionalari bideratuko dio.

ESIaren onurak aipatu dituzu, zeintzuk dira orain artean sistema berria abiarazterakoan sumatu dituzuen zailtasun handienak? Alde batetik, sistema egonkortzeko denbora behar dugu. Urte asko egin ditugun bestelako dinamika batekin, eta ezin dugu hura goizetik gauera irauli. Hala ere, gure profesionalak gogotsu daude, eta denbora pasa ahala emaitzak ikusiko ditugu; itxaron zerrendak egokituko dira, adibidez. Bestalde, teknikoki ere zailtasunak izan ditugu. Kontuan hartu behar da Osakidetzak beste edozein erakundek baino informazio gehiago duela eskuetan. Informazio hori guztia bateratzeko


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

euskarri informatiko konplexuak behar dira.

dute bertako Etengabeko Arreta Gunea itxi zenutela.

Zer irabaziko dute herritarrek arreta zerbitzu integratuarekin?

Itxi genuen bai, baina erabakia ez genuen krisiak eraginda hartu, datuak eskuan erabaki genuen. Ezinezkoa da batez beste gauero paziente bakarra artatzen duen arreta gunea irekita mantentzea. Orain, Zumarragara joatea eskatzen diegu. Legazpiko arreta gunea, bestalde, Zumarragan ospitalerik ez zegoen garaian ireki zen.

Profesionalen koordinazioari esker jasoko duten arretak jarraipena izango du. Profesional egokiak kasu bakoitza osasun zerbitzuaren gune egokian artatuko du. Hori guztia, eraginkorragoak izateko, eta gure sistema publikoari eutsi ahal izateko.

Zumarragako Ospitalea aipatu duzu. Egun, 100.000 bat biztanleri ematen dio zerbitzua. Txiki geratu dela esan ohi duzue, eta handitzeko lanak egin dituzue jada. Zeintzuk dira egin dituzuen azken lanak?

Eta profesionalek? Profesionalentzat frustragarria da ondoan lanean ari denaren lanaren berri ez izatea. Osasungintzako langileen aspaldiko eskakizun bati erantzuten dio integrazioak.

Erditze eraikina inauguratu genuen iaz; ginekologia eta obstetrizia zerbitzu guztiak bildu ditugu bertan. Azpi aldean traumatologia kontsultak kokatu ditugu sail honekin lotutako zerbitzu guztien ondoan. Errazagoa da koordinatuta lan egitea zerbitzu batekin lotutako arlo guztiak hurbil badaude.

ESI abiarazi zenutenetik hauteskundeak egin dira, eta Eusko Jaurlaritzan kolore aldaketa egon da. Eragin al dizue? Ez digu eragin, Jon Darpon Osasun sailburuak bere lehenengo diskurtsoan estrategia berarekin jarraituko zuela esan zuen, eta hori estimatzekoa da. Are gehiago, ESIren sistema Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko osasungintzara zabaltzeko asmoa agertu du. Gure eremuan ezinbestekoa da gobernu aldaketen gainetik estrategiei jarraipena ematea.

Erditze naturalerako aukerak biderkatu egin dira azpiegitura berriekin. Aldaketarik sumatu al duzue emakumeen eskakizunetan? Aurretik eskatzen zutena eskatzen dute orain ere; ohikoena anestesia epidurala eskatzea da, nahiz eta erditze naturalak gehiagora doazen. Dagoeneko, 2013ko lehenengo lauhilekoaren datuak ditugu, eta erditzeak dezente jaitsi direla esan dezakegu. Iaz 313 haur jaio ziren urtarrila eta apirila bitartean, eta aurten 47 gutxiago. Hala eta guztiz ere, baliteke urte amaierarako datu horrek iazko kopuruetara hurbiltzea. Ezin dugu baieztatu, baina agian krisiak jaiotzetan ere eragiten du.

Osakidetzaren aurrekontua %1 txikiagoa da. Nola egin diozue aurre? Gure lana aurrekontuan egon diren murrizketak herritarrek ahalik eta gutxien nabaritu ditzatela da. Egia da ezin dugula errealitatea ukatu, eta murrizketak egon badaudela. Krisi garaian dirua era ezberdinean erabiltzen dugula esan daiteke. Soldatak jaitsi dira eta lan orduek gora egin dute profesional guztiontzat. Osakidetzan absentismoa ekiditen saiatzen ari dira eta ordezkapenak egokitu dituzte. Osasungintza pribatuarekin hitzarmenak gutxitu dira. Hala ere, hemen ez dugu zerbitzurik itxi, eta itxaron zerrendak ez dira luzatu.

Legazpiarrek agian gogoratuko

Zer da azpiegiturei dagokienez egiteko dagoena?

MIRIAM LUKI

Medikuen eta erizainen kanpo kontsultak hartuko dituen eraikina. Diru saila esleituta dago, eta Zumarragako Ospitaleko eraikin berriaren lanak aurki hasiko direlakoan gaude.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Begietara begira Mito eta aurreiritziz inguratua dagoen mundua da esoterismoarena. Hala ere, askok jotzen dute orientazio bila iragarpen dohaiak dituztenengana. Maitasunaz jakin nahi izaten dute gehienbat; lanaz ere bai, azken aldian. Janire Arrondo «Burua da erabili ezin dena, arrazonamendua kanpoan utzi behar da. Intuizioari, sentitzen denari kasu egiten jakin behar da». Aurrean duenari begietara begiratu eta bien arteko loturatik bestearen sentimenduak, minak eta gertaerak sumatzen ditu Ilargik. Ez du, ordea, etorkizuna iragartzen, bere egitekoa orientazioa ematea da, «bakoitzak bere etorkizuna bere erara molda dezan». Hamalau urte zituela ohartu zen dohai baten jabe zela. Esoterismo munduan Ilargi ezize-

nez ezagutzen den goierritar neska gaztea da bera. Irailetik Euskadi Gazteako Dida saiorako iragartze saioak ere egiten ditu, baina, orokorrean Iruñean hartzen du jendea, bertan bizi baita. Lanbidez, irakasle lanetan aritzen da. Hasieran batere erraza izan ez bazen ere, naturaltasunez bizi du gaur egun egiten duena; «zoriontsu egiten nau jendeari laguntzeak», dio berak. Eskuak irakurri zein tarot kartak botatzen ditu Ilargik. Berak dioenez «zein bide hartu behar den» erakusten saiatzen da.

Argi du berak etorkizuna, neurri handi batean, bakoitzaren esku dagoen zerbait dela. «Etorkizuna ez dago idatzita, gure ekintzen arabera aldatzen den zerbait da. Momentuan pentsatzen dugunaren arabera jokatzen dugu eta horrek ondorio batzuk ekarriko ditu, pentsaera aldatzen badugu beste ondorio batzuk izango ditu. Nigana arazoak dituen jendea etortzen da, gehienbat, eta ni bultzadatxo bat ematen saiatzen naiz, zein bide hartu dezakeen, zein herreminta dituen...», azaltzen du.

Gogoan du Ilargik, egun batez ikaskide batekin probatan hasi eta zer gertatuko zitzaion iragarri zuenekoa. Inguruko norbaitek istripuren bat izango zuela sumatu zion lagunari eta beldurra ere sentitu zuela dio urrengo egunean hala gertatu zela jakin zuenean. «Zorionez ez zen ezer larririk gertatu, baina ni ere harrituta geratu nintzen!», gogoratzen du. Gaztetxoa zen artean eta hasiera hartan etxekoei beldurra ematen zien mundu horretan sartzea. «Oso zaila da, zu zaren hori ezkutatu beharra. Ez nin-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

ahaztu egiten zait non nagoen, ez naiz esaten ari naizenaren jabe». Bezeroekin harreman intentsoa izan arren, amaitzean ahaztu egiten du jasotako informazio guztia. Ohartzen da Ilargi bere burua asko arriskatzen duela egoera horietan, horregatik, urteen poderioz, mugak jartzen ikasi du. Berak dioenez «kontuz ibiltzekoa da, ni kaltetuta atera naiteke».

Maitasunaz galdezka

tzen ausartzen nire dohaia jendaurrean agertzen», dio. Bultzada handia eman zion 16 edo 17 urte zituela bere amaren izeba bat ere iragarpen kontuetan aritzen zela jakiteak: «Zurrunbilo bat sortu zitzaidan barruan, borroka bat hasi nuen nire beldurren aurka». Besteek espero zutena izateari utzi eta bera zen bezala agertzen hasi zen. Gaur egun egiten duena normaltasun osoz egiten du eta familia zein lagunak «euskarri garrantzitsu» ditu.

Sinetsi ala ez Esoterismoa ikusteko moduari dagokionez, mundu horretan jarduten dutenen artean ere ezberdintasunak daudela dio Ilargik. «Batzuk botere absolutua dutela uste dute, dena beraiek dioten bezala gertatzen dela... nik ez dut horretan sinesten. Nik pertsona bakoitzak duen gaitasunean sinesten dut», dio Ilargik. Jendeak «fartsa» edo «gezur» moduan ikustea, berriz, «ulergarria» da berarentzat.

Hala ere, ziur dago bakoitzak bizitako esperientzien ondorio dela esoterismoan sinestea ala ez. «Kartek asmatzen duten edo ez? Batzuk baietz diote, besteek ezetz. Azken finean, biak egiak dira. Bakoitzaren esperientziaren araberakoa da».

Urtero Donostiako Miramar jauregian egiten den Esoterismo azokan izango da aurten ere Ilargi. Ondoan etorkizuna eskuetan irakurtzen. JUAN CARLOS RUIZ (ARP)/HITZA

Trantzean sartzean Iruñeako autobus geltoki berrian maiatzaren hasieran egin den Esoterismo Azokan izan da Ilargi; urteroko gisan, abuztuaren 2tik 12ra Donostiako Miramar Jauregikoan ere egongo da. Eskuko marra batek zer esan nahi duen baino, aurreko pertsona horrekin zer sentitzen duen dago jokoan. Beldurra sentitu izan du batzuetan eta negarrari eutsi ezinda ere ibili izan da aurrean zuenaren mina sentitzen zuelako. Berezia da jendearekin lortzen duen konexioa: «Batzuetan trantze batean sartzea bezala da. Gertatu izan zait norbait ondoan dudala eta hitz egiten didala nabaritzea. Informazioa jasotzen ari naiz momentu horretan eta

«Etorkizuna ez dago idatzita, gure ekintzen arabera aldatzen den zerbait da» «Kartek asmatzen duten edo ez? Hori bakoitzaren esperientziaren araberakoa da» Illargi Igarlea

Bitxikeria asko entzun eta bizitzea tokatu zaio Ilargiri. Hala ere, bere esperientziaren arabera, gehien errepikatzen den galdera maitasunari buruzkoa da. «Ikaragarri gustatzen zait jendeak maitasunaz galdetzen duenean». Era berean, azken urteetan jendea lanarekin ere arduratuta dabilela ohartu da. «Gutxien osasunaz galdetu didate niri; osasunean zer gertatuko den jakiteak beldurra ematen duelako izango da, ez axola ez duelako». Oraindik ere harrituta gogoratzen du Miramar Jauregiko Esoterismo Azokan emakume batekin bizi zuenekoa. Ilusioz hartu zuen emakume heldu batek maitasunaz galdetzean; baina, hara non ezustekoa senarra noiz hilko zen galdetu zionean. Haserretu eta ez ziola erantzungo esan zion. Inoiz ahaztuko ez dituen momentu politak ere bizi izan ditu. Hunkituta gogoratzen du urte batzuk lehenago haurrik eduki ezinda joan zitzaion emakumea, geroago ume eta guzti agertu zitzaionekoa, esaterako. Albiste txarrak ematea ere tokatu izan zaio. «Kontuz ibili behar da nola esan, baina dena esaten dut. Biziak gauza onak eta txarrak ditu». Tarota lagungarri du Ilargik eta jendea orientatzen jarraitu nahi du. «Ikusiko dut biziak dakarren. Itxaroten gelditzen bazara, egon zaitez eserita. Ez bazara zu zure kabuz hasten, aldaketak ez dira etorriko. Hori da nire bizi filosofia».


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Startinnova lehiaketa irabazi duten UGLE lanbide eskolako bost ikasleak. ASIER ZALDUA

Ikasle ekintzaileek sariak irabazi dituzte Asier Zaldua Zumarraga Etorkizuna gazte ekintzaileena izango dela diote adituek, eta horren adibide bat baino gehiago daude Goierrin. UGLE-ko eta Goierriko Eskolako ikasleek, adibidez, hainbat sari irabazi baitituzte Startinnova ekintzaileentzako lehiaketan. Gazteek enpresa egitasmoak aurkeztu dituzte lehiaketara, eta UGLEkoek lehen saria eskuratu dute eta Goierri Eskolakoek hiruga-

Babeslea

rrena. Lehenengoek bideo eta argazkigintza enpresa sortzea proposatu dute eta bigarrenek bertako produktuekin lan egingo lukeen katering enpresa. Saria irabazi duten UGLEko ikasleak Erik Larrea, Gorka Galfarsoro, Jose Alejandro Mendez, Ioxe Arana eta Mikel Markinez dira. Batxilergoko lehen maila ikasi dute aurten. Mendez Zumarragakoa da eta gainontzekoak legazpiarrak dira.

Lehenengo ikastaro bat egin zuten, ondoren egitasmoa prestatu zuten eta azkenik euren proiektua aurkeztu zuten Donostian. Lehiaketan 13 ikastetxetako 47 taldek parte hartu dute eta UGLEko ikasle hauek 16-17 urtekoen mailan nagusitu dira. Isabel Pagola irakasleak aurkezpen bikaina egin zutela aipatu du. «Ekitaldia EHUn izan zen eta gurasoak ere joan ziren. Guztioi lan bikaina egin zutela iruditu zitzaigun, eta erronka ez en nolanahikoa: horrelako toki batean jende askoren aurrean hitz egitea ez da txantxetakoa». Bostek argazkigintza oso gustuko dute eta, beraz, oso argi zuten alor horretako enpre-

sa sortuko zutela. Argazki edizioa lantzea erabaki zuten. «Argazkiak ateratzen eta errebelatzen jende askok lan egiten du, baina edizio munduan lehia ez da horren handia. Mundu guztia ez da abila Photoshop bezalako programekin». Balizko enpresan, Mendez argazkiak editatzeaz arduratuko litzateke, Galfarsoro bideoak editatzeaz, Larrea web orrialdeaz eta Arana eta Markinez bezeroak lortzeaz. Bostek goi mailako ziklo bat egin nahi dute Batxilergoa bukatu ondoren, baina ez dute baztertzen egunean batean Startinnova lehiaketako lehen saria eman dien egitasmoa abian jartzea.


GOIBERRI 11

PUBLIERREPORTAJEA

Atez ate Seguran

Zalantzak argitzeko: SASIETA Segurako informazioa

Gehiago birziklatzea helburu

segura@sasieta.org 671 423 387

eguran uztailaren 4an jarriko da martxan hondakinen Atez Ateko bilketa. 2013ko uda ondo hasteko, eta ahalik eta gehien birziklatzea helburu hartuta, Atez Ateko hondakinen bilketa sistema martxan jartzeko azken pausoak ari dira ematen Seguran. Herritarrekin batera hondakinak ahalik eta egokien kudeatzeko bilketa sistema diseinatu ostean, eta kuboak uzteko tokiak nahiz landa eremurako bilketa guneak prestatu ondoren, uztailaren 4an hasiko da bilketa sistema berria martxan.

arinak; asteazkenetan papera; eta igandetan errefusa. Hondakinak ateratzeko ordutegia berriz, 20:00etatik 22:30era izango da. Beira, pilak, arropa eta sukaldeko olioa gaur egungo sistema berberarekin bilduko dira. Traste zaharrak ere orain arte bezala hileko bigarren eta laugarren asteazkenetan jasoko dira, beiraren igluaren aldamenean. Azkenik, gaur egun 5. edukiontzia erabiltzen dutenek, kubo aireztatu bera erabiltzen jarraitu ahalko dute. Edukiontzia erabiltzeko giltza berriz, gainontzeko materiala jasotzean entregatu beharko da.

S

Aldaketa honen bidez posible izango da % 80 birziklatzea, hala gaur egungo tasa 40 puntuan handituz. Izan ere, gaur egun, Seguran, nahiz eta bi urte baino gehiago eraman 5. edukiontziarekin (organikoaren edukiontzi marroiarekin) % 36 soilik birziklatzen da. Material banaketa doan Atez Ateko bilketa berriarekin funtzionatzen hasteko hainbat material banatzen ari dira Seguran. Herriguneko bizilagunei edukiontziak, poltsa konpostagarriak eta paretako egutegiak banatuko zaizkie. Baserri eta

landa eremuko bizilagunentzat berriz, bi bilketa gune jarri dira: bat Madalena ondoan eta bestea Zubiberrin. Eta momentuz irekita egongo dira. Material banaketa Botikaxarren ari dira egiten atzo hasita. Gaur eta bihar (ekainak 28 eta 29) egun osoz izango du jarraipena: goizez, 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Bilketaren nondik norakoak Kuboak erabiliz, astelehenetan, ostegunetan eta larunbatetan organikoa bilduko da; asteartetan eta ostiraletan ontzi


12 GOIBERRI

MOTZEAN

Bederatzi urte dira Eneko Galdos ezpata dantzarien kapitain izan zela lehenengoz; oraindik ez daki aurten toki hori izango duen. MIRIAM LUKI

Dantzaria eta ezpatak Uztailaren 2an, Santa Isabel egunean, ezpata dantzari jantzi zuri-gorriak soinean Antio barruan dantza egingo du Eneko Galdosek bere kideekin batera; kirioak ere dantzan izango ditu: «Urduritasun puntu bat beharrezkoa da». Miriam Luki Zumarraga Zumarragako Santa Isabel jaiak hasiko dira gaur. Festa giroak ez du ordurik izango, baina hitzordu bat egongo da, bertakoentzat zein bisitarientzat saihestezina: Antio barruan egiten den ezpata dantzarena. Eneko Galdos Irrintzi dantza taldeko kidea da, eta bera izango da ezpatak eskuetan zuri gorriz jantzita dantza egingo duen dantzarietako bat. Ez dute aurten kapitain lanak beteko dituzten lau dantzariak nortzuk izango diren ebatzi. Galdos orain bederatzi urte izan zen kapitain lehenengoz; ordutik, lauzpabost aldiz bete

«Egunen batean neskek bakarrik edo gurekin egingo dute dantza» Eneko Galdos

Ezpata dantzaria

du lan hori. «Lehenengo aldian, aurreko egunetan lo egiteko zailtasunak izan nituen. Gerora, lasaiago hartu dut, baina ez naiz ohitu. Urduritasun puntu bat beharrezkoa da dantzarako». Kapitainetako bati, beti, zati batean dantza bakar bakarrik egitea egokitzen zaio. «Ikusle guztiak atzean dituzu eta isiltasuna nagusitzen da; guretzat tentsio-unea da», dio. Aste Santuko oporren ondoren ekiten diete entseguei. Kapitainak nortzuk izango diren ebazteko, dantza taldeak aurretik zuen sistema irauli dute gazteek. «Garai batean, entsegu guztietan parte hartzea

nahiz dantzari egindako ekarpenak baloratzen zituzten. Ondoren, bozketa bidez erabakitzen zuten». Bozketarik ez dute egiten orain, eta ardura hori txandaka hartzea hobetsi dute, «beti ere, baldin eta entseguetara bagatoz eta taldean laguntzen badugu». Irrintziko neskaren batek edo bestek mutilekin batera egiten ditu ezpata dantzaren entseguak. «Uste dut, denborarekin gauzak aldatuko direla. Agian, egunen batean eurek bakarrik edo gurekin egingo dute ezpata dantza». Antxiñako Ama txistulariak gogoan ditu, «musikarik gabe ez baitago dantzarik».


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Ezkerrean, Atinbarrenako Genoa, Dominika eta Teresa Albisu; eskuinean, Sagastizabeleko sukaldean, 1957an. L.A.

Baserriko emakumeak Ezkio-Itsasoko Igartubeitin ‘Paisaia eta memoria: Ezkio-Itsasoko emakumeak’ erakusketa ikus daiteke egunotan. Baserriko emakumeak omentzeaz gain, landa inguruneko emakumeen bizitzaren inguruko ibilbidea bildu nahi izan da. Loinaz Agirre Ezkio-Itsaso Bosgarren urtez Baserri Eguna ospatu dute Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian. Aurten, emakumea izan da protagonista, «baserrietan garai eta egoera ezberdinetan bizi izan diren eta baserriaren zein garapenean ekarpenak egin dituzten emakumeek burututako lanari esker ona eskaintzeko», zehaztu du Kizkitza Ugarteburu Igartubeitiko langileak. Ekintzen barruan, Paisaia eta memoria: Ezkio-Itsasoko emakumeak erakusketa prestatu dute Igartubeiti baserrian. Uda osoan ikusteko eta gozatzeko aukera izango da. Erakusketak hiru atal edo gune ditu: argazki erakusketa, Ahotsak artxiboak utzitako utzitako Benita Arabaolazaren

eta Igartzabalgoena baserriko Joxepa Aranburu zenaren testigantzen bideoak; eta ekofeminismoari buruzko informazio mahaia.

Ekiten, olgetan, begira Argazki erakusketari dagokionez, hiru zatitan banatuta dago: Ekiten, Olgetan eta Begira. Ekiten atalean, Ezkio-Itsasoko emakumeak lan desberdinetan ikus daitezke. Oiloei jana ematen, astoarekin mendian, zestogintza, linuarekin... «Baserriko lanen argazki handirik ez dago», dio Ugarteburuk. Bigarren atalean, Olgetan, aisialdian ikus daitezke emakumeak, nahiz eta jolaserako ez zuten denbora askorik izaten. Bildutako argazkietan ikus daitekeenez, Arantzazura joan,

«Amonak artoa egiten zuen, esnearekin egosi-egosi egindako jateko» Benita Arabaolaza Oiarbide baserrikoa

erromerietan dantzan edo Kizkitzako festara joaten ziren. Azken atalean, berriz, Begira izenekoan, baserri kanpoko erretratuak ageri dira. «Mojak ere azaltzen dira», zehaztu du. Erakusketa partehartzailea izatea nahi dute antolatzaileek; argazkiei buruzko informazioa biltzeko herritarren laguntza beharrezkoa baita.

Testigantzak Ahotsak Artxiboaren lankidetzarekin, Ezkioko bi emakumeren testigantzak entzun eta ikus daitezke bideoan. «Amak ogia eta taloak egiten zituen. Amonak artoa egiten zuen, esnearekin egosi-egosi eginda jateko. Oilo asko edukitzen zituen gure amonak», kontatzen du Benita Arabaolazak.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Irudia

Inkesta

San Joan sua iruditan bilduta

Zer iruditzen zaizu erlijioa derrigorrezko ikasgai izatea? ✓ Ondo.............................%84 ✓ Berdin dit........................%11 ✓ Gaizki ...............................%5 goierri.hitza.info

Birziklatzeak aukerazkoa ala derrigorrezkoa izan behar duela uste duzu? ✓ Derrigorrezkoa...........%82 ✓ Aukerazkoa ..................%18

ARGAZKIA: XABIER GARMENDIA

Urteko gaurik motzena agurtu eta udari ongietorria egiteko asmoarekin, urtero bezala San Joan sua egin dute Goierriko herri guztietan. Hitzak, hainbat herritako irudiak bildu ditu; tartean, badira irakurleek bidalitako argazkiak ere. Beasaingo eta Urretxuko bideoak ere ikusgai daude. goierri.hitza.info

otamotz.com

Klik

Han eta hemen

Santa Isabel jaiak mugikorrean

Ignaziotar lurraldeko gida

Gainean ditugu Zumarragako Santa Isabel jaiak, eta aurten, festazaleek mugikorrean ere jaso ahal izango dute jaien inguruko informazioa, festetako egitarau osoa kontsultatu ahal izateko aplikazioa sortu baitu Chips informatika etxeak. euskalapps.net

Loiolako Santutegia, Arantzazu edo Antiguako ermitara lotzen ditu Ignaziotar lurraldeak. Hiru gune horien inguruko informazioa eta baliabide turistikoak mugikorrean kontsulta daitezke orain, Turinea etxeak egin duen aplikazioari esker. m.ignaziotarlurraldea.com




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.