GoiBerri 48. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

48. zenbakia. 2013ko otsailaren 22a

Tropelaren aurreko muturrean UCI maila duen Lointek Ugeraga taldean hiru goierritar ari dira 6-7

Irene Usabiaga, Maite Murgia eta Ana Usabiaga txirrindulariak. AIMAR MAIZ

Joxe Arotzena 3 Iritzia 4-5 XIX. mendeko jantziak 8-9 Kkinzona irratia 10 Zumalakarregi Zegaman 11 Aramako ibilbidea 12-13 Saretik 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Joxe Arotzena Irastortza Mutiloako Udaleko administraria

«Txalogarria da herri txiki hauetako alkateek egiten duten lana» Mikel Albisu Mutiloa Mutiloko Udaleko administraria da Joxe Arotzena (Beasain, 1962). Familia hazi ahala Beasaingo pisua txiki geratu zitzaien, eta Mutiloan etxea eraiki ondoren bertan bizi dira.

Zaletasun bat. Kirol- zalea , kirol- aria baino gehiago.

Liburu bat.

Xalbadorren heriotza. Janari bat.

Gorroto duzuna.

Babarrunak, aza eta odolkia.

Goierriko txoko bat.

Edari bat.

Aitzkorriko punta.

Ardo ona, beltza edo/eta txuria.

Herriko alkate bazina...

Amets bat.

Hobe ez izatea, taliban edo diktadore fama daukat eta…..Hala ere, txalogarria da herri txiki hauetako alkateen lana.

Euskal Herriaren independentzia.

Zer du Mutiloak Beasainek ez duena?

Oporretarako leku bat. Zurizako kanpina.

Euskal Herriko historiarekin lotutakoak. Orain, Floren Aoizen Más allá de 1512.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Musika talde bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Exkixu edo/eta Kortatu.

Denak, berezia opariak jasotzea bait baita.

Abesti bat.

Norbaitek zu tontotzat hartzea.

Asko. Azkena, nire amaren heriotza.

«Ostegunetako pintxo-poteoa da Beasainek izan eta Mutiloak ez duena»

Asko, bizi kalitatea: lasaitasuna, errekaren eta txorien soinua eta ez kotxeen zarata…

Zer du Beasainek Mutiloak ez duena? Ostegunetako pintxo-poteoa.

ARGAZKILARIA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goieberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Iñigo Igartza Ekonomia aditua

Kandinsky

A

itatxo zer dira marrazki horiek? - Kandinskyren obra Ma-

rina. -Baina ez da tutik ere ulertzen eta, zer esan nahi du? - Ulertu? Dena begi bista batean ulertzea? - Bai, denontzako artea, ulergarritasuna. - Tira. - Ipuin bat kontatzera zoaz aitatxo? Aupi! - Aspaldiko ipuina da eta Blueren bizitza kontatzen du. Herri bateko eguneroko bizitzan, biztanle orok lantegia zuen bizimodu eta semeentzako helburu. Halaxe zen Blueren etxea ere, eta gurasoek asko ikasteko eta saiatzeko eskatzen zioten Blueri, egunen batean bera ere enpresa haren parte izateko. Egun batean, furgoneta eta kamioi gorriek urratu zuten egunerokotasuna. Bluek harrituta galdetu zuen eta aitak leihoak itxi, amak kortinak. Zirkoa zen. Hurrengo egunean, eskolatik irtetzean, Bluek menditxoa igo eta zirkoko jendea parean izan zuen. Bere ezkutalekutik koloreen dirdira jaso.

- Nor zara? Zer egiten duzu hemen? Urdin zen, sekula begien parean izandako neskarik ederrena eta politena. - Ni ... – eta Bluek korrika egin zuen aldapa behera. Hurrengo egunean, eskolako lagunek beren etxekoen usteak zabaldu zituzten. Jende harrigarria zela, oso itsusiak zirela edo lapur hutsak. Batak eta besteak entzutean, Bluek bere bizitzako erabakia hartu eta zirkora gerturatu zen. Parez pare ile beltz eta luzeko neska ijitoa topatu zuen. - Barkatu atzoko nire jarrera, ni... Blue naiz eta... - Urdin nauzu. Nahi al duzu zirkoa zure kabuz ezagutu? Horrela Bluek munduko gizonik indartsuena ezagutu zuen, siamesak eta otso gizona, eta... musika entzun zuen zirrikituetak dantzan. - Horiek nire anaia gitarra jotzaileak dira. Zatoz.– Orduan ezagutu zuen musika, gitarra hari fin haietan solasean. Gitarra bat hartzeko gonbitea jaso eta entzun ahala, errepikatzeko saiakera erraztasunez menperatzen zuen. Hurrengo 3 egunetan ere bertara gerturatu zen.

Zirkoak bere antzezlana plazaratu bezperan, Urdinek begirada eztia eskaini zion Blueri: - Noiz egingo duzu niretzako abesti bat? - Tira, horretan ari naiz, baina trukean...- esan zuen lotsati. - Trukean...? - Zure ezpainen ... Urdinen ezpain eztiak Bluerenak besarkatu zituzten, honen harridurako. Etxera iritsi zen Blue eta gurasoak zain zituen, haserre. Azken egunetan ez zuen etxeko lanik egin eta eskolan harrituta zeuden bere jarrerarekin. - Horrela ez zara sekula inor izango lantokian eta ...kauen! zigortuta zaude eta ez duzu zirko hori sekula ikusiko. Negarrean etsiturik Bluek logelako atea itxi zuen eta Urdin ikusi zuen leihotik, bere zain. Ez zen zirkora joango eta ezingo zuen bere abestia eskaini. Zirkoko emanaldia hasia zen eta Bluek leihotik, Urdinen anaiak

ikusi zituen. Eskailera bat zekarten eta jeisten lagundu zioten. Zirkora joan ziren eta aurkezleak Blue ikusi eta ahulki bat eskatu zuen. Gitarra besazpian, Blue plazaratu zen, Urdinen eskutik. Azken begirada elkarri eskaini, eta sentimenduen munduan barneratu zen. Akordeek melodia osatu zuten, melodiak, abestia eta malkoak dantzan aurkeztu ziren Blueren aurpegian. Sustrai horretatik sortu zuen bere abestia. Begiak irekitzean mundu mutu bat aurkitu zuen bere aurrean, negar malkoetan urtzen. Aitona zahar batek txalo bakar bat jo zuen, eta ume batek oihartzunaz erantzun zion. Bat-batean mundua zutitu zen 10 minutu luzez. Bipertsona geratu ziren zutik jendeartean. Aita! Ama! Biak ere negarrez. Besarkada batek jantzi zuen une eztia, eta aitak sinestu zuen, amak ulertu. - Beraz Kandinskyk artearen munduari, ulergarritasunari desafioa egin zion eta erronka horretan bera, norbera izatea erabaki zuen. - Gutako bakoitza arima ezberdin bat da, eta ipuineko enpresa, egungo gizartea. Denari amen egin ordez ... - Gure argitxoa, gure izatea aldarrikatu behar dugu, bestea errespetatuz, eta ... - Ta argi ezberdin horiek aberastuko dute gizartea. * Mila esker lagun ezberdinei eta ipuina kontatu zidanari

Txinpartak «Pilotariak gero eta atletagoak dira; 1992an hasi zen bilakaera» Etor Mendia

Kirolarien prestatzailea

328

.

puntu lortu ditu Otamendik. Arabako Bertsolari txapelketako lehen kanporaketan 328 puntu lortu ditu Asier Otamendi urretxuarrak, eta finalerako txartela poltsikoan du dagoeneko. Martxoaren 16an jokatuko da finala, Gasteizen.

muslari bikote. Bihar, hilak 23, 15:00etan hasita, Euskal Herriko mus txapelketaren barruan, Gipuzkoako finala jokatuko da Segurako Baratze pilotalekuan. Herrietako kanporaketak jokatu ondoren, 101 bikotek lortu du Gipuzkoako sailkapena.

101


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Tomas Zumalakarregi Oraingoan Garai batean sailean Zegamako elizan dagoenTomas Zumalakarregiren mausoleoa da protagonista.

Arratsalde on Khubauer! Indignatuta nago, Jon. Erraxoirengan nuen konfiantza guztia galdu dut. Etxean nituen sobre guztiak ireki ditut, baina fakturak soilik zituzten! Gure alderdi barruko korrupzioa omen da hilabeteko gaia. Pelikula baterako gidoia ere eskaini dezake. Nafarroan hasten da argumentua, ustezko email bat jaso duen ustezko politikari bat, pareta batean ezkutatuta dagoen ustezko gutun baten bila doanean. Quentin Tarantinok idatziko balu, Ennio Morriconeren musika entzungo litzateke atzean, eta Samuel L Jackson taberna bateko terrazatik begira izango luke. Imajinatzen jarrita. Samuelek jarri dio tranpa zinegotziari. Diruaren ordez, ohar bat aurkituko du bertan, eta urduri jarriko da. Nagusien ofizinara doa, bera sekuaze bat baita, eta Samuel gupidagabeak atzetik jarraituko du. Kunfua eginez, eta 15 indignatu esbirrorekin, zeinak plaza bateko kanpinean erreklutatu dituen, alderdiko ofizina osoa txikituko du, eta probintziako nagusiari mehatxu egingo dio. Ofizinaz ofizina, monstruoz monstruo, borroka eginaz joango da, egia topatzeko eta justizia egiteko.

Eta azken borrokaldia. Erraxoi ahalguztiduna. Kunfuko koreografia bikainak, odol zaparradak nonahi. Ezpatak edo grapagailuak, ezker krotxeta bikainak. Esaldi lapidario bat bukaeran. Musika gorantz doa, eta estatu osoa txikitu duen gurutzada amaierara iristen da. Emaitza bera da, baina entretenituagoa. Alboko hauei imajinazioa falta zaie.

Alex Areizaga

bat bat eta

Ez zaizu arrazoirik falta, Matias Asper! Pelikula bateko gidoia bai; ezin daiteke disparate hau hobeto definitu. Baina filme horren generoa zein da? Zientzia-fikizioa izan daiteke, beldurrezko serie B-ko zinta merke bat ere bai. Nire ustez, ordea, 60.hamarkadako espainiar komedia merkearen traza handiagoa hartzen diot kontu honi. Zer espero daiteke, baina, El lazarillo de Tormes eleberri anonimoan goraipatzen den picaresca oinarritzat duen estatuaren partetik?. Mariano Manostijeras eta berrogei (zenbaki bat botatzeagatik) lapurrek idazten duten gidoi honetako protagonistek sobreak banatzen dituzte A, B, C-n, nahi adina, nahi bezela. Valentzian eginiko traje distiratsuak jazten dituzte eta heziketatik, osasunetik edota kulturatik ateratako petroleoarekin dabiltzan kotxe ofizialetan bidaiatu.

Jon Plazaola

X-men asko aurtengo Goya irabazteko desiatzen. Aurreko urtetan Goya irabazteko formula erraza izan da, dirudienez, gerraosteari buruzko filmak egitea. Aurtengoa irabazteko kiniela guztietan zeuden Mariano Films-ekoak. Nahiz eta hauek Pa negre gutxi ta langostino asko jan duten, Ales.


06 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Beste hiru ere bai Goren mailako txirrindularitzan ez dabiltza hiru goierritar bakarrik. Euskaltel taldeko gizonezkoez gain, Lointek-Ugeraga UCI mailako talde bizkaitarrean ‘beste’ hiru ari dira borrokan: Ana Usabiaga, Maite Murgia eta Irene Usabiaga. Aimar Maiz Munduko 33 talde onenen artean, beraiena da bat. Eta, taldeko hamalau txirrindularietatik hiru goierritarrak dira (lau euskal herritar daude): Ana Usabiaga (Ordizia, 1990) eta Irene Usabiaga (Ordizia, 1993) ahizpak, eta Maite Murgia (Lazkao, 1992). Bizkaiko LointekUgeraga taldearen aro berria irudikatzen dute, emakumezko txirrindularitzaren gorenean. UCI mailako baimena du Lointek-Ugeragak. Euskal Herriko egutegiaz gain, atzerrian ere jardungo dira, Europan — Espainian, Frantzian, Italian...— eta Amerikan —Costa Rican egon dira hainbat taldekide—. Goierritarrek, ikasketak tarteko, ekainetik aurrera edukiko dute zeresan gehiago. Munduko liga onenean daude. 33 talderen sailkapenetik 30. postuan dago Lointek. «Baina izena bakarrik dugu profesionalena, denak amateurrak gara. Baten batek beka badauka, baina ez gara honetatik bizi», dio Ana Usabiagak. Taldean hirugarren urtea du, eta goierritarren artean bera da esperientzia gehienekoa. Irenek bigarren denboraldia hasiko du, eta Murgiak aurten jauzi egin du, Debabarrenatik. Ikasten ari dira hirurak. Ana Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak ikasten ari da, Gasteizen. Maitek Euskal Filologiaren 3. urtea du, hiri hartan; eta Irene Bilbon Fisioterapia ari da ikasten. «Inor ez dago bizikletara %100 jarrita», dio Irene

Usabiagak. «Eta, dagoena, lanik gabe dagoelako», gaineratu du ahizpak. Gizonezkoen artean ere hiru goierritar dira profesional, Euskaltelen: Gorka eta Ion Izagirre, eta Garikoitz Bravo. Haiek, ordea, profesional deituraren bedeinkapen guztiak dituzte. «Pentsatzen dut Rabobanken edo halako taldeetan bai izango dutela hortik bizitzeko aukera, eta soldata onak izango dituzte. Guk nahikoa egiten dugu babesle bat bilatzearekin eta korritzera kanpora joatearekin», azaldu du Anak. Ekonomiaren gainbeherak, gainera, emakumezkoen txirrindularitza du iristeko aurreneko portua. Nazioarte mailan, Bizkaiko Bira eta Durango-Durango dira euskal lasterketa gorenak. Gertueneko proba, Villabonakoa (Gipuzkoa), kolokan dago. Neskentzat proba bereiziak «hamar-bat» dira urte osoan, euskal egutegian. Martxoaren 23an hasiko da. Espainiako beste proba batzuekin osatzen dute. Hala ere, oraindik ez dakite Espainiako Kopa antolatuko duten ala ez.

«2016ko Joko Olinpikoak direla helburu, garbi daukat. Pistan aritu nahi dut» Ana Usabiaga Txirrindularia

«Orain arte triatloi eta bestelako arlo askotan ibili naiz. Bizikletan zentratu dut kirola aurten» Maite Murgia

Sasoia hartzen

Txirrindularia

Negua modalitate desberdinetan igaro ondoren, errepideko egutegia noiz hasiko prestatzen ari dira hiru txirrindulariak. Bakoitzak bere aldetik entrenatzen du, plangintza, helburu eta sasoian egon beharreko une desberdinak dituztelako. Ekainera arte Euskal Herriko karreretan lehiatuko dira, ikas-

«Joko batzuetan parte hartzea da ametsa. Oraingo lan hirukoitza egin beharko dut» Irene Usabiaga Txirrindularia

ketei ahalik oztopo txikiena egiteko eskatu baitzieten arduradunei. «Uztailean irtengo gara. Taldea mundu mailan mugitzen da», dio Anak. Ana Usabiagak erronka modura Euskaldun Torneoa eta Espainiako Kopa —jokatuko balitz— irabaztea jarri ditu, baita estatuko txapelketak ere. Egutegia behin betiko zehaztu arte, plangintza itxi gabe du. Baina pistan du begia jarrita. «Berez, niretzat printzipala pista da. Orain aukera gutxiago dagoenez, errepideari gehiago heldu diot, baina garrantzitsuena pista da». Irene Usabiagak erlojupekoari helduko dio, bereziki. «Espainiako Txapelketa irabaztea da helburua, eta ea horrek aukera ematen didan Europako Txapelketarako selekzioan sartzeko. Sasoia hartzeko errepidean ibiliko naiz; Euskaldunen, Espainiako Kopan, eta uztailabuztutik aurrera Frantziako itzuliren bat». Maite Murgiak lehendabiziko urtea du UCI mailan. Aldea nabaritu du aurreko taldetik, egitura eta antolaketa arloan. Berak ere txirrindularitza ardatz hartu du. «Orain arte triatloietan eta gauza gehiagotan ibili naiz. Bizikletan zentratuta orain hasi naiz. Neguan, ziklo-krosean, jauzi handia nabaritu dut, eta itxaropena badaukat errepidean ondo ibiltzeko». Ziklokrosean Espainiako txapeldunorde izan zen, urtarrilean, 23 urtepekoetan. Aurtengo helburutzat «talde-lanean eta eki-


GOIBERRI 07

ERREPORTAJEA

Ana Usabiaga, Maite Murgia eta Irene Usabiaga. Txirrindua Eneritz Iturriaga taldekide ohiarena izandakoa da. A. MAIZ poan ibiltzen ikastea» ipini du, «eta postu onen bat lortzea Frantziako itzuliren batera joateko». Zuzendaria ere berria du Lointek-Ugeragak: Jorge Sanz. Gizonezko amateurren Lizarte taldetik joan da. Euskaldun txapelketan eta Kopan «nabarmentzea» da bere nahia. Emakumezkoen txirrindularitzan, Italiako Giroa da izarra (Frantziako Tourra duela bi urte desagertu zen). Amerikan beste itzuli batek ere sona hartu du. Bestetik, egun bakarreko karreretan, Munduko Kopa mantendu da sail, eta horiek dira garrantzitsuenak, gero; baina udaberriaren hasieran direnez, «garaizegi» etorriko dira. «Gu eskolan egongo garenez, besteak joango dira», diote.

Ametsetara bidean Kirolari orok bezala, Murgiak eta Usabiaga ahizpek garbi daukate noraino iritsi nahi duten. Ana Usabiagak 2016ko Joko Olinpikoak ditu ortzimugan. «Horretan nabil, helburua hori dela garbi daukat. Pistan nahi dut parte hartu. Ez da erraza, baina aukera ikusten dut. Sailkapen bat dago aurretik, eta zerrenda horren arabera joango dira Europatik hainbeste. Hor sartzea oso zaila da. Esaten dutenez, Jokoetako bertako karrera errazagoa izaten da». Irenek ere ahizparen bidetik jo nahi du, Joko Olinpikoetara. 2020rako edo 2024rako dauka «ametsa». «Orain egiten dudanaren lan bikoitza edo hirukoitza egin beharra daukat horra iristeko», aitortu du. Murgiak, bere karrera profesionalaren hasieran, ez du zehaztu halako helmugarik. «Jokoena ametsa da, baina jakitun naiz zer bete dezakedan eta zer ez. Orain lana egin behar dut, asko». Lasterketa, hasi da.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Elegante jantziak Urteak dira Ormaiztegin dotore janzten direla azaroko San Andres jaietan; orain, Zumalakarregi museoaren ekimenez jantziak josteko proiektua abian da. Miriam Luki Ormaiztegi Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan jeneral karlistaren biografiatik eta karlistaldietatik harago joanda, XIX. mendeko bizimodua azaltzen dute. Garai hartako garraioak, ondarea eta janzkera landu dituzte, besteak beste. Jantziei dagokienez, hogei urte dira lehendabiziko maleta didaktikoa egin zutela: jantzien kutxa. Orain, ekimen berria jarri dute martxan, Ormaiztegiko azaroko San Andres jaietako elegante egunaren harira. Jantzien maleta didaktiko hark kilometro ugari egin zituen eskolaz eskola. Emakume eta gizon burgesen nahiz nekazarien janzkiak, apaizen eta karlista zein liberalen jantziak sartu zituzten maleta hartan. XIX. mendean Ormaiztegitik iragandako esploratzaileen sasi liburuetan agertutako oharren

bidez diseinatutako jantziak dira. Alexander von Humboltek (1769-1859) Goierriko emakumeen janzkera dotorea eta kalitatezko oihalekin jositakoa zela idatzita utzi zuen. Jantzien haritik tiraka, Zumalakarregi museoan elegante egunari «beste ukitu bat» ematea otu zitzaiela dio Lourdes Azpiazu museoko koordinatzaileak. «Ekarpena Ormaiztegi egun batez XIX. mendera itzuli dadila izan daiteke, Segura bi urtean behin Erdi Arora bueltatzen den bezala». Proiektu hori gauzatzen ari dira dagoeneko. Hasiera batean buruan jantzietan aditu den aholkulari bati laguntza eskatzea zuten, museoan dituzten grabatuak oinarri hartzea eta argazki zaharrak baliatzea. Hiru arlo horietatik jasotakoarekin jostun tailerra martxan jarri nahi zuten Ormaiztegin bertan.

Hasierako ernamuina gorpuzten ari da orain. Ramon Garcia izango dute aholkulari, euskal jantzietan aditua da. «Jostun taldearen ikastaroan parte hartuko dutenei ahal duen neurrian laguntzeko prest agertu da». Izan ere, proiektua gauzatzerik ez dago jostun talde bat lanean aritzeko prest agertzen ez bada. Eta agertu da. «Ormaiztegiko Jubilatuak eta Guraso Elkarteko kideak prest daude azaroko jaietan elegante jantziak janzteko», adierazi du Azpiazuk.

Elementu guztiak Zumalakarregi museokoek proiektua burutzeko elementu guztiak bildu dituzte. Otsailaren 27an egitasmoa aurkezteko moduan egongo direla aurreikusi du Azpiazuk. Aurkezpenarekin batera «bi astez, museo-

an bertan, XIX. mendeko jantzi burgesen erakusketa irekiko dugu». Jarraian, proiektuan parte hartzeko interesa agertzen dutenei izena emateko bi asteko epea emango diete, eta martxoaren 13an oihalen aukeraketa egingo dute. Oihal horiekin norberak bere dotore jantzia josiko du, jaietan jantziko duena. «Ikastaroan parte hartzen dutenek martxotik aurrera urrats berriak emango dituzte», dio Azpiazuk. Ramon Garciak aholkuak emango dizkie, eta astetik astera jostunen laguntza izango dute. «Gure asmoa maiatza amaierarako norberak bere jantzia amaituta izatea da». Elegante eguna azaroan den arren, «aurtengoa urte berezia da. 1813ko Donostiako suntsiketa gogoratzeko jarduerekin bat egin du Zumalakarregi mu-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

XIX. mendeko jantziak. ZUMALAKARREGI MUSEOAREN

Sulfuro ur sendagarriek ekarritako dotorezia ulfuroa naturan sor daiteke, padurak dauden inguruetan eta beste zenbaitetan. Ormaiztegiko uretan badago sulfurorik. Elementu kimiko hau daramaten urak azaleko gaitzak sendatzeko baliotsuak dira. Baziren behintzat XIX. mendean, ur haiei esker bainu-etxea eraiki zutenean. Bostehun bezero hartzeko tokia zuen Eiffel arkitektoaren zubipean eraiki zuten bainuetxeak. Bezeroak Beasainera iristen ziren eta handik Irizargo zaldi gurdiek eramaten zituzten Ormaiztegiraino, «horretarako espresuki sortutako garraiobidea izan zen», Mikel Alberdi Zumalakarregi museoko agiritegiaren eta dokumentazio zentroaren arduradunaren arabera. Estanda ibaiaren ezkerrean, Ormaiztegiko elizatik 500 bat metrora, usain txarra eta kolore iluna zuten urak agertu zirela idatzita utzi zuten Goierritarra aldizkarian. Bertakoek ur beltzak deitu zieten ur haiei. Kolorea zein usainak sulfuroarekin lotu zituzten, eta azaleko gaitzak sendatzeko erabiltzen hasi

S

ziren ormaiztegiarrak. Uren erabilera errazteko putzu bat zulatu zuten, eta ur haien dohainen oihartzuna inguruetan zabaltzen joan zen. Herriko hainbat jauntxoren ekimenez, elkarte bat osatu eta 1953an ia 40.000 litro jasotzeko biltegi bat eraiki zuten. Ordutik 1872 bitartera lau solairuko atseden eta bainu etxea eraikiko zuten. Alberdiren arabera, kanpotarren iritsierak Ormaiztegi «sofistikatu» zuen. «Zenbait zerbitzu erakarri eta egonkortu ziren hari esker». Bide batez, janzteko beste modu bat ezagutu zuten ormaiztegiarrek.

Jauntxoak ziren bisitari gehienak, baita burgesak ere. Haiek nola janzten ziren ikusi zuten nekazari eremuko XIX. mendeko Ormaiztegin, «agian Goierriko beste herrietan ez bezala», erantsi du artxibozainak. Kanpotarren jantzietan ezagutu gabeko oihalak, oihalak elkarrekin josteko moduak, osagai multzo berriak eta beste elementu andana ikusi zituzten. «Zer ikusi eta zer ikasi izan zuten, eta horrek eragina izan zuen herrian», dio Alberdik. Bainu-etxeak orratzen eta titareen beste ikuskera bat eman zien ormaztegiarrei.

ZUMALAKARREGI MUSEOAREN ARTXIBATEGIA

ARTXIBATEGIA

seoak, eta ekainetik aurrera erakusketa berezia izango dugu tailerrean». Mikel Alberdi museoko agiritegi eta dokumentazio zentroko arduraduna da, eta Ormaiztegi XIX. mendean nolakoa zen galdetuta, «nekazari herria» zela erantzun du. «Gehiengo handia nekazari eremura lotuta zegoen, Goierriko beste herriak bezala». Industriarik ez zegoen apenas Ormaiztegin, «XX. medera arte ez zen industria zantzurik ikusi». Argazkiak eta grabatuak izan ditu oinarri XIX. mendeko jantzien irudiak berreskuratzeko, eta Maria Elena de Arizmendiren Vascos y trajes liburu mardula erakutsi du. Nolanahi ere, Ormaiztegi nekazari herria bazen, nondik dator dotore janzteko ohitura? Dotore jantziak burgesiari zegozkion XIX. mendean. «1864an bainu-etxea ireki zuten Ormaiztegin, eta kanpotar ugari iritsi zen. Herria sofistikatu egin zen», dio artxibozainak. Sulfuro ur haiek hartzera kanpotik iritsi ziren jauntxoek eragina izan zuten nonbait ormaiztegiarren dotorezian.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Kkizona irratiko lagunak, estudioan, urteurren festa iragartzen dituzten kartelak eskuetan dituztela. ASIER ZALDUA

Kkinzona irratia: aire freskoa 98.0an Asier Zaldua Urretxu Gaztetxeko KKinzona irratiak urteurrena ospatzen du urtero, otsaileko bigarren hamabostaldian. Aurtengo lehen ekitaldiak astelehenean izan ziren. Urretxuko eta Zumarragako irrati honek Interneten eman zituen lehen pausoak, 2007an, baina duela lau urte FMra salto egin zuten entzule gehiago lortzeko. Dagoeneko 100 bazkide baino gehiago dituzte.

Babeslea

ÂŤ2009an oraindik ez zegoen irratia Internetez entzuteko ohiturarik eta nazkatzen hasita geunden, oso herritar gutxik entzuten baitzituzten gure irratsaioakÂť, diote kideek.

Entzule asko Gero eta entzule gehiago dituzte, eta Interneti esker, baita Urretxutik eta Zumarragatik kanpo ere. Etorkizunera begira, uhinez bi herriotako txoko guz-

tietara heltzea da helburua. Izan ere, toki batzuetan oraindik ez da KKinzona irratia entzuten. Baina euren helburu nagusia beste bat da: urretxuarrei eta zumarragarrei nahi dutena nahi duten moduan esateko aukera ematea. Izan ere, egungo irrati eskaintzak ez ditu asetzen. KKinzonako lagunek hamar bat irratsaio egiten dituzte eta, Arrosa sareko kideak direnez, Euskal Herriko beste irratietako hamabost bat programa eskaintzen dituzte. Horrez gain, aldizkaria argitaratu eta pelikulak grabatzen dituzte. Berunezko justizia westernak arrakasta itzela izan zuen eta mafiari buruzkoa aurkeztuko dute.

Egitaraua kinzona irratiko lagunak astelehenean hasi ziren urteurrena ospatzen. Asteburuan ere ekitaldiak izango dira. Gaur. 19:00etan: Gu ta gutarrak irratsaio berezia, Gorka Santestebanekin (elkarrizketak, musika, agenda, eguraldia...). Bihar. 12:30ean: 1.215. katea musika irratsaio berezia Jon Urtzelairekin. 14:30ean: bertso-bazkaria. 18:00etan: joko zoroak. 19:00etan: bertsoantzerkia gabiriarren eskutik. 22:00etan: kontzertuak (Nagore gore eta Yogurinha Borova taldeak).

K


GOIBERRI 11

GARAI BATEAN

Janire Arrondo Zegama Zegamako elizara inguratzen diren bisitarien arreta osoa bereganatzen du Tomas Zumalakarregiren mausoleoak. Zaila da zirkinik egin gabe geratzea jenerala begirada pentsakorrez ageri den karrarazko marmol zurizko estatu handiaren aurrean. Estatuaren azpian dago gopuzkinak jasotzen dituen sarkofagoa, marmol gorriz egina. Euskal Herriko eta Estatu espainoleko pronbitzietako armarriak ageri dira. 1886an egin zuen Francisco Font eskultoreak mauseleoa; ordura arte koru azpian egon zen lurperatua jeneral ormaiztegiarra. Izterrean balaz zauritu zuten Zumalakarregi 1835eko maiatzean, Bilbo hartu nahiean zebilela. Aspaldidanik ezagutzen zuen petrikiloak artatzea nahi zuela-eta eraman zuten Zegamara. Mazkiaran Barrena baserrian jaso zuen iloba batek, eta bertan hil zen aste bete beranduago. Petrikiloak pozoitu zuelako ustea izan zen.

Zegamako elizako mauseleoari 1930ean ateratako argazkia. GURE GIPUZKOA /INDALECIO OJANGUREN

Zumalakarregi Zegaman


12 GOIBERRI

IBILBIDEA

Aramako herrigunea eta belardi zabal-leunak, Mendizabal gainaldeko pagaditik hartuta, biraren azkeneko zatian. AIMAR MAIZ

Arama, zelai eta aldapa Begiratoki askotatik beha daiteke Aramako herrigunea. Artsuaga baserriraino igo, eta zeharretara udalerriaren goialdean ibiliko gara. Gehiago nahi duenak, Muñotako askaraino jarrai dezake, beste 2,25 kilometro eta malda sartuta. Aimar Maiz Arama Ibilbide aukera aparta eskaintzen du Aramak, oinez nahiz mendiko bizikletan hauspoa gehiegi behartu gabe egiteko modukoak. Hedaduraz Gipuzkoako udalerri txikiena den arren —1,3 kilometro koadro—, udalak duela bi urte ateratako Aramako ibilbideak liburuxkak adierazten du bertako aberastasuna. Luzera eta zailtasun desberdineko sei ibilbide bildu zituzten, herritarrek beren irteeretan ondutakoak. Kalbariobasoko buelta —lehen zatia kenduta– eta Muñotako Aska izeneko ibilbideak uztartuta osatuko dugu gure txangoa. Hasiera eta helmuga Aramako plazan izango dira (161,5m), iparrorratz udaletxe eraikin berria dela.

Altzagarako errepide nagusira irten, eta ehun metrorako eskuinera desbideratuko gara, Jauregi ondotik pasatu eta Etxeberri baserriraino (198,1m). Ordiziako hiri gunea

aurkituko dugu aurpegiz, ardiz zirpriztindutako zelai berde zabalak bizkarrez. Talaia polita da, haritz artetik. Gorantz jarraituko dugu, Artsuaga baserriraino iritsi arte (244,6m). Honaino

asfaltatutako bidean aise joango da ibiltaria, azken aldapatxoa beroketarako hartuta. Altuera irabazita, dagoeneko Aramako kaskoaren begibista paregabea dago Artsuagatik. Ibiltariak bi aukera ditu hemen: gogorrago segi nahi ez duenak, ezkerreko bidexka har dezake, lau-lau eta zehar-zehar jarraitzen duena. Gehiago nahi duenak, basoan gora doan bidea zain dauka.

Lau herriren mugan

Aramarrek lan bikaina egin dute ibilbideak antolatzen eta markatzen.

Bigarren buelta horrek, Muñotako askaraino, honaino beste ibiltzea —eta igotzea— eskatzen du. Itzuli zirkularra da Artsuagarekiko. Beraz, gero beste aukeraren norabidera itzuliko gara. Artsuagatik gora, basoan


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Irteera-helmuga

Ehunmiliakerako prestaketa abian ztailean izango dira aurten ere Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak lasterketak. Ordurako hilabete batzuk falta badira ere, komeni da ia prestaketa zehatz bat egiten hastea. Aurtene ere Jon Aranburu prestatzaileak hain- Jon Aranburu. U.B bat aholku emango ditu prestaketa egoki bat egiteko. Euguna iritsi arte, hilabetez hilabete, artikulu bat argitaratuko du www.ehunmillak.com helbidean. Oraingoz, urtarrilean argitaratutako testua irakurtzeko aukera dago, eta lehen ohar horretan, aurreko urteko probako esperientziak baloratzeak duen garrantzia azpimarratzen du Aranburuk, esperientzia horien arabera diseinatu behar delako aurtengo prestakuntza. Proba hasteko 21 aste falta dira, eta Aranbururen esanetan, «une egokia» da entrenamenduekin hasteko. «Psikologikoki ez nekatzeko» adinako tartea da hori, entrenamenduek «inbertsio handia» eskatzen baitute. Norberak bere buruari jartzen dion exigentzia maila neurtzea ere garrantzitsua da Aranbururen esanetan. Aurten, gainera, hala nahi dutenek, iradokizunak, iruzkinak, galderak, proposamenak... egiteko aukera izango dute Aranburuk idatzitako entrenamendu pausoen inguruan. Helburua, webguneko Trainner saila parte hartzaile ezberdinen artean elikatzea izango da, bakoitzaren esperientziak gainerakoentzak ere baliagarri izan daitezen.

U

Muñotako aska

Araman itzulia, Artsuagan barrena Luzera: 4,250 kilometro (Muñotako askaraino); bira laburra 2 km Denbora: 3h Altuera gehiena: 406 metro.Desnibela: 245 metro. Zailtasuna: Ertaina

sartuko gara. Bidegurutzean eskuineko adarrari heldu, eta basoz baso doa bidezidorra. Gasbidera irtendakoan, Muinoeta baserria joko dugu begiz. Haren gainaldean iturria eta aska daude, atsedena hartzeko leku-une aproposean. Mugatu muinoaren (330m) barrenean gaude, hiru herrik muga egiten duten parajean. Muinoeta baserria Zaldibiakoa da, aurreko astean luizi erraldoia sortu zen haren barrenean. Askara joateko iparraldera segiko dugu metro batzuk, Goiko-Etxeberri (Arama) eta Lauhaizeta (Altzaga) etxeen alderantz. Gaintzako lurrak ekialderaxeago hasten dira, Barriola Behekoa baserrian.

Goiko-Etxeberrira (412m) iritsi aurretik, atzera basoan barneratuko gara, Aramarantz jaisteko. Maldan behera, Artsuagara aterako gara. Han, ibilaro erosoagorako utzi dugun pista berrituan ibiliko gara hankak askatuz eta begiak gozatuz. Une oro alanbrehesia izango dugu lagun, behe aldetik. Agerre eta Mendizabal baserriak hondoan oinetara ditugula, 800 bat metro egingo ditugu bide ordekan. Altzagako herrigunea parez pare agertzen zaigunean, egurrezko eserleku dotorea dagoen parean bidezidor batetik jaitsierari ekingo diogu. Errepidea gurutzatu, Iturriotz baserrira irten, eta Aramara iritsiko gara.

Uztailera arteko lasterketak eskualdean Otsailak 24, Sahararen aldeko krosa Ormaiztegin. Martxoak 10, Beasaingo III. Herri Lasterketa (7 eta14 kilometroko proba bana herrian zehar, Bealak taldeak antolatuta). Martxoak 16, Arriarango II. Mendi Lasterketa (Beasain), Bealak taldeak antolatuta. Maiatzak 26, Zegama-Aizkorri mendi maratoia (Zegama). Uztailak 12-14, Ehunmiliak eta G2H probak (Beasain).


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Sarean ikusia

Irudia

Egunkaria, 10 urte eta gero

Esaera jatorrak

2003ko otsailaren 20an itxiarazi zuten Euskaldunon Egunkaria . Garai hartan Egunkaria-ko langile ziren eta egun Berrian lanean ari diren lau goierritarren testigantza bildu du Goierriko Hitzak. Papereko erreportajeaz gain, bideoa eta hainbat argazki zahar ere ikusgai daude. goierri.hitza.info

Maite GoĂąi irakasle eta sareko eragileak, ekimen berri bat jarri du martxan. ‘Eguneko hitza’ egitasmoaren ondoren, esaera jatorrak biltzen dituen blog batekin dator orain. Beste hizkuntza batzuetako esamoldeak euskara jatorrean nola erabili daitezkeen azaltzen du bertan. esaerajatorrak.com

Klik

Han eta hemen

Jon Erguinen bideoa, elurretan

Sagardotegien Goierriko EGIren gida, sakelakoan aldizkaria sarean

Jon Erguin triatleta beasaindarrak agur esan dio neguko triatloien denboraldiari, Euskal Herriko eta Espainiako txapelketak irabazi ondoren. Despedida moduan, Atxurbi mendian entrenatzen ari dela grabatutako bideoa jarri du ikusgai. beasain.hitza.info

Sagardotegiak bete-betean sartu dira txotx denboraldian. Horien inguruko informazioa biltzeko eta iritziak elkartrukatzeko, eskuko telefonorako aplikazio berria atera dute. Txootx! du izena, eta Android mugikorretarako balio du. txootx.org/web/guest/play

Jon Erguinek Atxurbin grabatutako bideoa:

Goierriko EGI gazte erakundeak 1989 eta 1998. urteen artean argitaratu zuen Ekin Aurrera aldizkaria digitalizatu eta sarean jarri du ikusgai. Beasaingo eta Legazpiko gazteek egin eta etxez etxe banatzen zuten, Goierri osoan. isuu.com/eajpnvbeasain




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.