Issuu on Google+

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

25. zenbakia. 2012ko abuztuaren 31

GOI B ERRI Gaztari eta Goierriri lotua Juan Mari Arzak sukaldariak 1980az geroztik ez du hutsik egin Euskal Jaietako azoka nagusian 8-9

Ordiziako gazta lehiaketako epaimahaiburua iazko azoka nagusian. AIMAR MAIZ

Josu Garai 3 Iritzia 4-5 Artzainen garaia 6-7 Juan Mari Arzak 8-9 Joanes Etxaide 10 Anaitz Goia - Marta Gimenez 11 Zumarragako La Salle 12 Asteburuko proposamenak 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MoTZEAn

Iosu Garai Argazkilaria

«Ametsak egi bihurtu ditudala esan nezake; gustura nago alde horretatik» Alex Areizaga Legazpi Iosu Garai (Legazpi, 1958) Ikatza argazkilari elkarteko lehendakaria da. Argazkiak egiteko edozein lekuk balio duela dio, eta urteak daramatza baieztapen hori egia dela erakusten.

titulu bat topatuko. Une honetan argazkilaritza teknika liburuak irakurtzen ari naiz; beste irakurketak alboratuta ditut.

Janari bat.

tura nago alde horretatik. Leku batzuetara bidaiatzeko ametsa dut. Baita ahal denik eta bizitza luzeena izatekoa, egoera onean. Bizipoz hori daukat.

Babarrunak.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Edari bat.

Zaletasun bat.

Ura.

Ezagunena argazkilaritza da, baina bestela, mendia eta bidaiatzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Zaila da, ziur norbait baztertuko dudala [barrez]. Semeak eta biloba jaio ziren egunak.

Bidaia bat ziurrenik.

Herriko alkate bazina...

Musika estilo bat?

Mundu guztia, eta India.

Euskal musika.

Amets bat.

Abesti bat?

Esan nezake nituen ametsak egi bihurtu ditudala, eta une honetan ez dakit ametsen bat geratzen zaidan [barrez]. Gus-

Mikel Laboaren Txoriak Txori.

Liburu bat. Aspaldi ez dut irakurri. Ez nuke

Bidaiatzeko leku bat.

«Ez dut politika gustuko eta ez nintzateke nire herriko alkate izango»

Oso zaila da. Ez dut politika gustuko, eta ez nintzateke nire herriko alkate izango. Paper horretan jarrita, ahalik eta jende gehienarengana hurbiltzen eta gehienen beharrak asetzen saiatzea aipatuko nituzke.

ALEX AREIZAGA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea: 

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Dionisio Amundarain Itzultzaiea

Puntuak ez galdu nahi noiz gertatu izan da eztabaidarik jatorrizko botikaren eta botika generikoen inguruan. Batak, ez direla maila berekoak; besteak, baietz. Batak, bere buruan esperimentatu izan duela maila berekoak ez direla; besteak, farmaziako langileak, baietz, denek esaten dutela hori, oso jakintsu agertu nahiz. Puntuak pilatu nahi? Duela gutxi, Donostiako Ospitaleko izen handiko espezialista batek gaixoari, buruko gaixoa duenari: «esaiozu familiasendagileari jatorrizko botika eman behar dizula». Gaixoak: «ez dit eman nahi, puntuak galduko lituzkeela halakoa emanez». Espezialistak: «niri bost axola puntuak; botika horren generikoak badira hamar; denek dute zerbaiten falta jatorrizkoaren ondoan». Zorioneko puntuak!

I

Josu Uribetxebarriaren auzian, Madrileko auzitegi nazionaleko Carmen Baena auzitegi-medikuaren erabakia ezaguna da. Ez omen da Josurena gauetik goizera hiltzeko gaixotasuna. Zein du Carmen Baenak Donostiako Ospitaleko sendagile handien iritziaren kontra joateko arrazoia? Arrazoia ala harrokeria? Zein du bere formazioa, bere eskarmentua, espezialista horiei kontra egiteko? Azala ere behar delakoan nago horrelako jarrera bat hartzeko. Azala, eta handia! Baina tira, emagun baduela arrazoiren bat. Puntuak ez galtzea? Apika. Gorrotoa? Seguruago. Nolanahi ere jarrera tristea. Urtebete inguruko bizia omen duen baten inguruan horrelakorik? Nago, zentzu komunak ezin duela ulertu hori. Eta Almeriako beste haren jarrera: esperantza duela Josu

«Gorrotoan bizitzea hilik bizitzea ote den nago. Agian, ez-bizitzea ote den»

goseak hilko dela. Animaliei ere opa ez zaiena, pertsona bati opa izatea. Kirtenkeria handiagorik! Jendearen aurrean puntuak irabazi nahia? Nonahi ere, politiko baten kasua izateko, demagogia izugarria. Eta, azkenik, biktimen talde batekoen jarrera: Josu aske uzten badute, gose-grebara joko dutela. Benetan, gizakiaren bihotza gauza misteriotsua da. Gorrotoan bizitzea hilik bizitzea ote den nago. Hobeto esan, agian, ez-bizitzea ote den. Garai batean esaten ziguten infernuko egoera horixe izango litzatekeela: gorrotoaren gorrotoz bizitzea (?) edo existitzea (?). Agian, horixe bizi lezake zenbait jendek mundu honetan berean: gorrotoa. Hiltzen ari den pertsona bati etxeko sukaldea ere ez opa izateko adinekoa. Erruki dut horrelako jendea. Bihotz-bihotzez. Eta Josu? Ez zekiat juxtu ez hire bizitzaren berri. Ez oraingo osasun-egoeraren berri. Nolanahi ere, guztia beharrekoa omen duk oraingo egoera. Opa diat azken egunak etxeko sukaldean eman ahal ditzaan. Opa diat heure barnea bakean izan dezaan. Nahi niake zerbait gehixeago egin. Agian, lagunartean komentatu lerro hauetan aipatu ditudan kasuak. Gaur, igandea, abuztuaren 26a, zerbait egina nauk alde horretatik.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Artzain Eguna Legazpin Datorren igandean, hilak 2 ospatuko da Legazpin urtero legez Artzain Eguna.

Aspaldiko, Nerea! Zer moduz oporrak? Zure ofizio-afizioa zein den jakinda, ziur plazarik plaza kantuan pasa dituzula urteko hilabete beroenak. Beroak izan baitira aurten, izan ere, azkeneko asteak. Afrika aldeko bero olatu ditxosozko horrek zelaiak majo horitu ditu behintzat. Euririk apenas izan da azken asteotan eta kalera irteteko ere, gogoa behar... Bidaiazalea zarela badakit, ez dakidana, ordea, aurten urrutira joateko aukerarik izan ote duzun... Krisia eta horrelakoak... Zer nahi duzu esatea... niri behintzat, inguruko jendea lasaiago ibili dela iruditu zait aurten. Orain ez urte asko, lehia moduko bat ote zegoen irudipena neukan, nork bidaia exotikoagoa egin uda garaian. Hondartza galduak, paradisu urrunak, mendi garaiak, kultura ezezagunak... horiek ziren patrika diruz majo beteriko gure moduko sasi-burgesen jomuga. Baina, aaamigo, garai berri bat bizi dugu orain, eta egoera ez da kanpaiak jotzeko modukoa. Eta klaro, ahaztuta geneuzkan edo uste genituen ohiturak itzuli dira: hiruz-

palau egun kanping merke xamar batean (Iberiar penintsulatik irten gabe, noski), koinatu, lehengusu, guraso edo dena-delakoaren herrira osteratxoa astebete pasatzera aspaldiko partez, herrian geratu eta Donostiako su artifizialak egunero ikusi (telebistan, akaso) eta horrelakoak. Eta bale. Zer erremedio!

Gorka Azkarate

bat eta

Erremedioak norberaren irudimenarekiko zuzenki proportzionalak izan daitezkeela sinetsi nahi nuke, baina guztiak prezio bat daukala sinestarazi diguten garaiotan, ez da hain sinplea izango ziurrenik. Krisiarengatik edo/eta krisiaren aitzakian, beste urte batzuetan baino “harrokeria� gutxiago sumatu dut nik ere inguruan; ihesalditxoren bat gehiengoak egin duela iruditu zait, ordea. Krisia krisi, herrian geratzea ez dago ondoegi ikusita. Bat baino gehiagori entzun diot aurten ere, norbere ohean lo egiteak opor kutsua kentzen diola oporraldiari. Zenbakiak ateratzen hasita, merkeago aterako zen batzuen bidaia besteren “etxeko� egonaldia baino. Hala ere, kalean ez da galdetzen zer egin duzu oporretan? Gutxienekoa da hori! Non egon zara oporretan? Galdetzea tokatzen da. Ni, ez naiz Euskal Herritik atera eta ez naiz damutzen. Baserritarrak ez dira nirekin ados egongo, baina sinatuko nuke aurtengo abuztuan izan dugun eguraldia urtero izateagatik. Uda lehorra eta

bat

Nerea Elustondo

beroa izan da. Komunikabideetatik behin eta berriz esan digute itzalean egoteko eta etengabe hidratatzeko. Donostiako ospitaleak su artifizialek baino gehiagotan erakarri du herrian geratu garenon arreta. Ur botilek esanahi berezia hartu dute beste behin. Marea urdina hedatuz doa. Lerro hauek argitaratzerako Madril zerbait bustiko zela espero dut...Hamalau ikusteko gaude!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Artzainen garaia Irailean artzainak eta gazta dira protagonista nagusiak Goierrin. Igande honetan Artzain Eguna ospatuko da Legazpin, eta datorren asteazkenean, berriz, Euska Jaietako azoka berezia izango da Ordizian.

Juan Jose Aranguren Artzain legazpiarra

«Legazpikoa Gipuzkoa mailako lehiaketa nagusia da eta konpetentzia handia dugu»

«Kaletarrek lehen baino gutxiago erosten dute: duela lau urte saldu genuen gehien»

Asier Zaldua Legazpi

Zergatik gustatzen zaizu horrenbeste ardien mundua? Ez dakit. Artzaintza fraide izatea bezala da: bokazioa behar da. Hasieran plazan eta etxez-etxe behi esnea saltzen nuen. Bezeroei eusteko, autoa hartu behar nuen esne eske deitzen zidaten bakoitzean. Hori dela eta, ardiekin fuerte hastea erabaki nuen. Duela 35 bat urte izan zen hori. Hasieran esnea saltzen genuen, eta gazta gutxi batzuk egiten genituen. Baina txarrak. Duela 29 urte urte, berriz, intseminazioarekin hasi ginen. Egoitza Arkauten dugu, eta arkumerik onenak bertara eramaten ditugu latxa arraza hobetzeko.

Hasieran egiten zenituzten gaztak ez zirela onak esan duzu. Sobratutako esnearekin egiten genituen, eta esne hori minduta edo zahartuta egoten da. Esne txarrarekin, gazta txarra. Gainera, ez genekien gaztak ondo egiten. Idiazabal Jatorri Izendapena sortu baino hiruzpalau urte lehenago Artzain Gazta elkartea sortu genuen. Eusko Jaurlaritzak Canut kataluniarra ekarri zuen gazta hobetzeko. Ondoren, ELE elkarteak

ASIER ZALDUA

Michel Lekuona Iparraldeko apaiza ekarri zuen.

Ordutik gaztak asko hobetu dira. Lau gauza hartu behar izan dira kontuan: garbitasuna, tenperatura, garraztasuna eta kontserbazioa. Gaztak ganbaran gordetzen genituen lehen, baina bero handiko egunetan... Gazta gogortu egiten zen eta, egun, hezetasun handiarekin gordetzen da, 10-12 gradutan. Hiruzpalau gauza aldatuta, sekulako aurrerapausoa eman da.

Azken urteotan makina bat sari irabazi duzue. 1999an Ordiziako lehiaketa irabazi genuen, Jatorri Izendapenak Plentzian antolatzen duena ere irabazi genuen, eta Seu D'Urgellekoa ere bai. Horiek

dira sari nagusiak. Txikiak pila bat ditugu, baina Legazpin sekula ez dugu sari nagusia irabazi. Gipuzkoa mailako lehiaketa nagusia da eta konpetentzia handia dugu.

dugu, baina etxean ardiak zain ditugu eta berehala itzuli behar izaten dugu. Bazkalondoan kopa bakarra hartzen dugu. Hori eta Fariasa, ezinbestekoak dira!

Artzain Egunera eta Ordiziako iraileko azoka berezira urtero joaten al zara?

Nola ikusten duzu artzainen eta gaztagileen etorkizuna?

Bai, eta beti irabazteko gogoarekin. Legazpin antolaketan ere parte hartzen dugu. Egun horietan ondo saltzen da gazta, baina, egia esan, salmentak dezente jaitsi dira. Kaletarrek lehen baino gutxiago erosten dute: duela lau urte saldu genuen gazta gehien.

Nola bizi dituzu bi festa egun horiek? Etxetik kanpo bazkaltzen

Gazta egiten dugunok ondo gaude. Duela lau urte oso ondo geundela esaten genuen. Ea lau urte barru ere ondo gaudela esaterik dugun. Gazta, ona eginez gero, saldu egiten da. Izan ere, urtebete agoantatzen du. Esnea saltzetik bizi den artzaina, ordea, oso gaizki dago. Pentsua asko garestitu da, esnearengatik ez diete txukun ordaintzen, eta zorrak pilatu egiten zaizkie.


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Asier Zaldua Legazpi Goierrin artzain asko daude, horietako gehienak beheko herrietan. Guztientzat dira bereziak Legazpiko Artzain Eguna eta Ordiziako azoka berezia, baina batez ere legazpiarrentzat eta ordiziarrentzat. Horietako bik, Juan Jose Arangurenek eta Joseba Intsaustik, GOIBERRIrekin hitz egin dute euren lanari buruz. Lehenak bi

festetara joateko ohitura du eta bigarrena, berriz, bere herrikora bakarrik joaten da.

Artzain beteranoa Legazpiko Erraizabal baserrian ez zuten ardirik eta Juan Jose Arangurenek (Legazpi, 1947) gutxi batzuk erosteko eskatu zion bere aitari zazpi urte zituenean. Semearen nahia bete eta hiru erosi ziz-

kion bizilagun bati. Handik gutxira, 30 izatera heldu ziren. Aranguren artzaina izateko jaio zen, beraz. Ardiak etxe inguruan edukitzen ditu, intseminazioaren aldekoa da eta 1999an Ordiziako gazta lehiaketa irabazi zuen.

Artzain gaztea Joseba Intsaustik (Ordizia, 1977) Nekazal Lanbide Hez-

kuntza ikasi zuen Fraisoro eskolan. Izan ere, mutikotatik oso argi zuen baserritik bizi nahi zuela. Etxean ardi batzuk zituzten eta, hala, artzain hasi zen. Neguan ardiak Zaldibiako Arruegi auzoan izaten ditu eta udan Aralarren. Ez du intseminazio artifiziala erabiltzen ardiak ernaltzeko, eta bere ametsa Ordiziako lehiaketa irabaztea da.

Joseba Intsausti Artzain ordiziarra

ÂŤOrdiziako lehiaketa irabaztea nire ametsa da, sekulako ilusioa egingo lidakeÂť Asier Zaldua Ordizia

Artzain gaztea zara. Lagunak ez al ziren harritu artzain hasi behar zenuela esan zenienean? Ez, ordurako ederki ezagutzen ninduten. Gainera, sekula ez naiz izan ikaragarri ateratzen diren horietakoa. Baserrian laguntzea edo mendira joatea beti izan dut gustukoago.

Etxekoek ondo hartu al zuten zure erabakia? Aita beti izan da ganaduzalea. Amari, ordea, nahiz eta baserrikoa izan, ez zitzaion ondo iruditu. Beti pentsatu izan du edozer gauza dela baserria baino hobea eta, gainontzeko ama guztiek bezala, bere seme-alabentzat onena nahi duenez... Baina nire ametsa, txikitatik, baserritik bizitzea izan da. Beharbada, Ordizia zabaltzearekin bat, gure baserria behera zetorrela ikusten nuelako. Dagoeneko gure baserriak ez du terrenorik, baina bizirik dirau. Otatza oraindik baserria da eta beste asko baino aktiboagoa.

Noiz egin zenituen lehen gaztak? 1997an. Ez ziren oso jangarriak, egia esan. Ordutik sari bat edo beste irabazi dut, nahiz eta ez

dudan lehiaketa askotan parte hartzen. Aralarko txapelketa hiru aldiz irabazi dut, Bilbokoa, Intxaurrondokoa...

Artzain Eguneko txapelketan parte hartzeko ohitura al duzu? Bai, baina azkenaldi honetan ez dut joaterik izan. Nire gurasoak joan dira nire ordez. Dena den, askotan izan naiz Legazpin: hasieran gazta saltzera eta ondoren lehiaketara bakarrik.

Ordiziako iraileko azoka berezira urtero joaten zara, ezta? Herriko ferian bakarrik saltzen dut gazta. Gainontzekoetara lehiatzera bakarrik joaten naiz. Izan ere, gazta etxetik saltzen dugu. Ordiziako lehiaketa umetatik ezagutzen dut. Umetan euskal oilo lehiaketan parte hartu nuen eta ondoren gaztarekin hasi nintzen.

Nola ikusten duzu jaia? Nik oso bizi ikusten dut, baina

ÂŤMendiko ardiak ez du horrenbeste pentsu behar eta bere burua zaintzeko gai daÂť

beharbada ez naiz horretaz hitz egiteko pertsonarik egokiena. Egun hori, niretzat, jaietakoak baino garrantzitsuagoa da. Ez diot akatsik ikusten. Beno, iaz olagarro dastatzea antolatu zuten eta gazta pintxo saltzaileei kalte handia egin zien. Ez dut ezer galegoen aurka, baina Euskal Jaian olagarroa saltzea...

Egunen batean Ordiziako lehiaketa irabaziko bazenu... Nire ametsa da. Sekulako ilusioa egingo lidake. Irabazi dutenek halako sentsaziorik ez dagoela diote. Izan ere, Ordiziako lehiaketa da garrantzitsuena Idiazabal gazta egiten dugunontzat. Urte batean laugarren saria lortu nuen, eta sekulakoa izan zen.

Mendiko artzaintza defendatzen duzu. Zergatik? Behartuta hasi nintzen, ez baitut terrenorik. Ugalketari garrantzia handia ematen zaio gaur egun, ardiek gero eta esne gehiago eman dezaten. Baina horretarako datu asko hartu behar dira, eta mendian ezin da ardien kontrol zorrotz hori egin: nahiz eta zuk aharirik ez bota, aldamenekoak etor daitezke.

ASIER ZALDUA

Eskolan ugalketa kontrolatzearen garrantzia irakatsi zidaten, baina mendiko artzaintza ezagutu nuen eta mendiko ardia nahiago dut. Ez du besteak bezainbesteko etekinik ematen, baina inguru zailago batean bizitzera ohituta dagoenez, gogorragoa da. Behar gutxiago ditu eta jasangarriagoa da. Ez du horrenbeste pentsu behar eta bere burua zaintzeko gai da.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Lehiaketa burua Juan Mari Arzak Ordiziako gazta lehiaketako epaimahaiburua da. Datorren asteazkenean da lehiaketa. Asier Zaldua Donostia Juan Mari Arzak sukaldari donostiarra Ordiziako gazta lehiaketako epaimahaiburua da 1992tik, eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako ohorezko kidea ere bada. Baina Goierrirekin duen harremana hori baino askoz ere sakonagoa da. Izan ere, bere ama ataundarra zen eta Arzakek bertan eman zituen bere haurtzaroko zortzi urte. Hori dela eta, «erdi-goierritarra» dela esan ohi du. Epaimahaiburu izendatu aurretik du lotura Arzakek Ordiziako Euskal Jaietako Gazta Lehiaketarekin. 1980an Euskal Sukaldaritza Berriaren fundatzaileek lehen aldiz parte hartu zuten lehiaketako epaimahai gisa, eta ordutik du lotura sukaldariak lehiaketarekin. Irailaren 10ean egin zen urte hartan txapelketa, eta lehen aldiz egin zen gazta-erdiaren enkantea. Arzak bera izan zen Zaldibiako Jose Antonio Etxabe artzainaren gazta erdi hura erosi zuena, 12.000 pezeta ordainduta. Ordutik ez du hutsik egin, eta urtero Ordizian izan da. Berarentzat «egun magikoa da» Euskal Jaietako lehiaketa, eta urtero egun pasa ederra egiten du. Lehenik azoka ikusten du, eta handik bueltan joaten da pilotalekura, lehiaketa gunera. «Giroa bikaina izaten da. Beroa. Gozoa», dio. Enkantearen

ondoren, sukaldari asko Martinez jatetxera joaten dira baxoerdi batzuk edatera, eta elkarrekin bazkaltzen dute gero, gehienetan Tolosako Julian jatetxean. «Bertakoak oso lagunak ditut eta, sukaldarien artean zaharrena naizenez, gainontzekoek nire aginduak betetzen dituzte».

Aurten, kale Orain arte ez du sekula kale egin, baina aurten ezin izango da Ordizian izan. Elena Arzak alaba munduko emakume sukaldari onena izendatu dutenetik, lanez gainezka daude. «Tsunamia izan da. Pena handia hartu dut, baina ez dut Ordiziara joaterik izango. Kofradiakoei barkamena eskatu diet eta lasai egoteko esan didate: sekula ez dudala kale egin eta ulertzen dutela». Goierritarrentzat hitz onak besterik ez ditu sukaldariak. «Zer esango dut ba... erdi-goierritarra naiz! Hango jendea ona da. Goierrin auzolanak bizirik dirau, adibidez. Baserri bat konpondu behar zen bakoitzean auzoko guztiek laguntzen zutela gogoratzen dut». Hori bai, goierritarrak jenio bizikoak dirala dio: «Haserretzen direnean, sekulako zalaparta sortzen dute». Ordiziarekin ez ezik, harreman estua izan du txikitatik Ar-

zakek Goierrirekin. Ama Ataungoa zuen, Ergoiena auzoko Sariarte baserrikoa, eta haurra zela izan zituen osasun arazoak tarteko –asma zuen–, gurasoek Donostiatik Ataunera bidali zuten. Izan ere, Goierriko klima kostaldekoa baino lehorragoa da eta, gainera, jatetxean lan handia zuten. Donostiako sukaldariak Ataungo Arbeldi baserrian osaba-izebekin eta lehengusuekin eman zituen urteak «zoragarriak» izan zirela dio. «Urte haiek oroitzen ditudanean, Alicek Lurralde Miresgarrian bizi izandakoaren antzeko zer edo zer bizitzeko aukera izan nuela

«Egun magikoa da Ordiziako gazta lehiaketakoa. Giroa bikaina izaten da. Beroa. Gozoa» «Ergoiena haur batentzat toki zoragarria da. Gauza zirraragarri asko egin daiteke» Juan Mari Arzak Sukaldaria


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Juan Mari Arzak, iazko gazta lehiaketan. AIMAR MAIZ

iruditzen zait. Gaixo nengoenez, senitartekoek mimatu egiten ninduten, eta gainontzeko auzotarrak ere pertsona bikainak ziren. Ergoiena familia handi bat zen». Han bizitakoa «magikoa» iruditzen zaio. «Haur batentzat toki zoragarria da. Gauza zirraragarri asko egin daitezke bertan». Goizean berandu samar jaikitzen zela gogoan du, eta gero mendira joaten zela ere bai, «behiak zeuden tokira. Behor mantso baten gainean joaten nintzen, eta eguna mendian ematen nuen, behiak zaintzen. Nire lehengusua ondoko mendi batean egoten zen, eta irrintzi eta oihu bidez komunikatzen ginen».

Ikasketak, Ataunen Ikasketak Ataunen hasi zituen Arzakek, eta bertako ikastetxea izan zen ezagutu zuen lehena. «Ikasturte bat eman nuen bertan eta ez zutela euskaraz hitz egiten uzten gogoan dut». Zortzi urte bete arte bertan bizi izan zen. «Osaba Inaxio gizon jakintsua zen, izeba Agustina... Denak zoragarriak ziren: Joxepa, Epifania eta Blankita lehengusuak... Handik urte batzuetara, euretako askok nirekin lan egin zuten Donostiako jatetxean. Blankita ni baino apur bat zaharragoa da eta arreba modukoa da niretzat; Epifaniak urte asko eman zituen gurekin Donostian». Oraindik ere harreman estua du Goierriko senitartekoekin. Dena den, nahi baino gutxiago etortzen dela aitortu du. «Askoz ere gehiago joan beharko nintzateke, bikain portatu baitziren nirekin eta bizitza osoan asko maitatu bainaute. Eurengandik zer edo zer behar dudan bakoitzean, laguntzeko prest daude», dio.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Joanes Etxaide, kulturaren sehaskan Ane Arrieta Zegama Joanes Etxaidek (Zegama 1994) batxilergoko bigarren maila amaitu du aurten, eta ingeneritza Informatikoa ikasteko gogotsu dago une honetan. Ikasketetan oso ongi ibiltzen da, eta ikasteaz gain, bere denbora librean denetariko zaletasunak eginez gozatzen du. Ordiziako bertso eskolan ikasten du bertsotan Endika Igartzabal gabiriarra maisu duela, eta Gipuzkoako eskolarteko txapelketan finalera iristea lortu zuen. Gainera, Joxantonio Ormazabalen omenaldian eta Ordiziako Altamira auzoko bertso afarian ere abestu zuen, besteak beste. Musika alorrean ere ez da makala. Pianoa jotzen daki eta egun gitarra eta baxu elektrikoa ere jotzen ikasten ari da Tobera musika eskolan. Bertan, Xabier Arakamak lagunduta, musika taldeak osatzen dituzte eta abestiak jotzen dituzte elkarrekin. Izugarri gustatzen zaio taldean aritzea Etxaideri. Zega-

mako Orkatz abesbatzan ere abesten zuen duela hiru urte arte. Herriko dantza taldean ere dantza egiten du. Mutil bakarra da taldean eta bere «kuadrillako mutil denek dantza egingo balute gusturago» ibiliko balitz ere, «horrela ere oso gustura» aritzen dela azaldu du. Duela urte pare bat egin zuten Akelarrea gogoratzen du dantza mailan egin duten une gogoangarri bezala, eta beste noizbait errepikatzea gustatuko litzaioke. Beasain Institutuan Rosa Rojoren antzerki taldean ere «oso gustura»ibili da ikasturte honetan. Lagunekin egon eta beraiekin futbito txapelketan parte hartzeko astia ere badu. Udan osabaren Txanton tabernan lan egiten du, autoko gidabaimena ateratzeaz gain. Datorren ikasturtea Donostian igaroko du, baina asteburuetan Zegamara itzuliko da. Hala ere, afizio gehienekin jarraitzeko asmoa du Etxaidek, kultur arloan murgilduta jarraitzeko.

Etxaide dantzariz jantzita, bertsotan eta bajua jotzen. GOIBERRI


GOIBERRI 11

GOIERRITARRAK MUNDUAN

A.G. Saiatzen gara aldian behin etxekoak eta lagunak bisitatzen. Lanak uzten digunean eta tarteren bat ateratzen dugunean, oso gustura joaten gara gure herrietara. M.G. Gaur egun ongi komunikaturik dago Londres Euskal Herriarekin, eta hori ere abantaila bat da; nahiko erraza izaten da asteburu batean besterik ez bada ere, bisita azkar bat egitea. Familiakoek eta lagunek ere bisitatu ohi gaituzte, eta oso gustura hartzen ditugu.

Goierrin ez dagoen zer gustatzen zaizue Londresetik?

Marta Gimenez eta Anaitz Goia, Tamesis ibaia eta Hammersmith zubia atzean dituztela. GOIBERRI

Anaitz Goia eta Marta Gimenez Segurarra eta ordiziarra Londresen

ÂŤLondreseko kultur aniztasuna eramango genuke GoierriraÂť Ane Arrieta Londres Anaitz Goia (Segura 1986) eta Marta Gimenez (Ordizia, 1987) duela bi urte joan ziren Londresa bizitzera.

pentsatuta bezala doakigu, eta oso gustura gaude. Noiz seguru ez jakin arren, Euskal Herrira itzultzea gustatuko litzaiguke.

Biok lanean ari zarete?

Marta Gimenez. Aurretik ere biok atzerrian bizitzen egonak ginen, eta bakoitzaren esperientzia onak izan zirela kontuan hartuz, berriz ere proba egitea pentsatu genuen. Londres, gainera, bioi gustatzen zaigun hiria da. Denbora bat bertan pasatzeko asmoarekin eta esperientzia profesional bat bilatzeko intentzioarekin etorri ginen.

M.G. Bai, biok lanean ari gara. Nik jostailu ekoizle multinazional batean egiten dut lan, eta Europako herrialde ezberdinetako salmenten aholkulari bezala dihardut. Esperientzia erabat positiboa ari da izaten. A.G. Ni, berriz, ingeniari lanean nabil telebistako eta zineko post-produzkio batean. Proiektu teknologiekoen kudeaketaz arduratzen naiz. Nire kasuan ere esperientzia paregabea ari da izaten.

Eta zenbat denbora gelditzeko asmoa dudue?

Zer da zuen herrietatik gehien faltan ematen duzuena?

Anaitz Goia. Momentuz dena

M.G. Nahiz eta topiko bat izan,

Nolatan joan zineten Londresa?

familia eta lagunak faltan ematen ditugu gehien. Ez gaude kexatzeko moduan hala ere, beste gauza positibo askoren artean, jende asko ezagutzeko aukera izan dugulako eta beraiekin ere momentu apartak igarotzeko aukera ari gara izaten. Edozein modutan, zalantzarik ez dago, teknologi berriek ere gureengandik gertuago sentiarazten gaituztela.

Goierrira nahiko sarri egiten dituzue bisitak hala ere, ezta?

Babeslea

A.G. Londresek hiri bezala aukera asko eskaintzen ditu, bai alor profesionalerako eta baita aisialdirako ere. Metropoli bat den heinean, egunero izaten da ekintza ezberdinak egiteko aukera, eta aspertzeko denbora gutxi izaten dugu hemen normalean. M.G. Londresen dagoen kultur aniztasuna oso gustuko dugu. Asko atsegin dugu herrialde edota kultura ezberdin horietako gastronomia probatzea; horretarako aukera handia dago hemen! Hori izan liteke agian Goierrira eramango genukeen zerbait.

Bizi ohiturak hemengoen ezberdinak izango dira; zertara ohitzea kosta zaizue gehien? M.G. Orokorrean ez zaigu zaila egin hona ohitzea. Aurretik atzerrian esperientzia izateak abantaila pixka bat emango zigulakoan gaude. A.G. Hasieran nahiko arrotza egiten da ibilgailuak aurkako noranzkoan ikustea, hala ere ohitu gara dagoeneko, edo hala uste dugu behintzat! Nahiz eta noizean behin gidatzea tokatu izan zaigun, normalean garraio publikoa erabiltzen dugu.


12 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasle ohiak, 1945ean. GOIBERRI

La Salleko ikasle ohiak, 1945ean

Asier Zaldua Zumarraga Aste honetako argazkian Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasle ohiak ageri dira. Argazki hau 1945ean atera zuten eta handik urte batzuetara, 60ko hamarkadan, ikasle ohien elkartea sortu zuten. Elkarte hori 400 bazkide baino gehiago izatera heldu zen, eta makina bat ekitaldi antolatzen zuten. Mus txapelketa eta

marrazki eta ipuin lehiaketak, besteak beste. Gainera, herriko haurrei ludoteka zerbitzua eskaini zieten 20 urte luzetan. Egun, La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasle ohien elkarteak Zumarragako jaietako helduen eta haurren danborradak eta Errege Magoen zamalkada antolatzen dituzte. Elkarteko presidentea Jose Manuel Villar zumarragarra da.


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Kutturru

Irteera - Helmuga

Kutturruko jira Luzera: 6 kilometro Denbora: Ordu eta erdi. Altitud max: 295 metro. Desnibela: 172 metro. Zailtasuna: Erraza Mujuri baserrira doan hormigoizko bideak eskaintzen duen ikuspegia, Txindoki parez pare. I GURRUTXAGA

Bi bailara artean Izen bereko atsedenleku bana dute Legorretak eta Ikaztegietak: Kutturru. Gainetako ikuspegia, berriz, ederra da. I単aki Gurrutxaga Legorreta Legorretako plazatik ekingo diogu bideari. N-1 errepide zahar aldera hartu eta erdibidean geratzen den Koate auzoa adierazten duen bidea hartu beharra dago. GI-3521 asfaltozko bideari goraka jarraitu behar zaio. Bidean goazela hilerrirako bidegurutzea ezkerretara utzi-

ko dugu, eta eskubi aldera, berriz, Santa Ana ermitara ematen duen bidea. Goraka-goraka, AHTaren lanak egiten ari direla sumatuko dugu, baina gorantza jarraituko dugu, harik eta Basabeko bidegurutzean Mujuri baserrira doan bidea hartu arte. Hormigoizko bidean gora eginez, ibil-

bideko gunerik garaienera iritsiko gara (295 metro). Orain artekoarekin alderatuz, oso bestelakoa da bista gain horretatik. Zelai berdeak oinpean ditugula, Ibiurko presa eta Txindoki mendiaren eta Aralarren ezohiko irudia begiztatzeko aukera izango dugu.

Bi herri, bi atsedenleku Goi tentsioko dorre bat eskuin aldera dugula, eta ezkerrera AHTaren tunel baten lanak, beheraka egingo dugu hormigoizko bidean. Ordekan egingo di-

tugu metro bakan batzuk, eta Mujuri baserria ezker aldera utzita, pista-lege batean behera egingo dugu, Kutturru atsedenlekura ailegatu arte. Harizti batek estaltzen duen paraje horretan, otorduren bat egiteko mahai batzuk daude, eta baita iturri bat ere. Atsedenlekutik ezkerrera zabaltzen den bidexka batetik, Kutturru izeneko bigarren atsedenlekura iritsiko gara, bost minutuan. Ikaztegietako lurretan dago hori. Hemen ere mahaiak eta iturriak daude, eta baita sorgin-orratzak egoten diren putzu artifizial bat ere. Asfaltozko bidean behera eginez, atzera Legorretara eramango gaituen bidegorrira iritsiko gara, Bentzuntzibar baserri parean.


14 GOIBERRI

ASTEBURUARI BEGIRA

ESKEINE LEGORBURU

Agortako jaiak eta Usurbeko lasterketa Beasainen Iraileko lehenengo igandean, ohi bezala, festa eguna izango dute Agortan. Egitarau zabala prestatu dute auzotarrek: Goizeko 11:00etan herri meza, 11:30ean, Usurbeko kros herrikoia, 12:00etan Laja eta Mikel trikitilariak eta Mikel Mendizabal eta Aitor Sarriegi bertsolariak, 13:00etan Prantxika Goitiari omenaldia, 13:30ean Iñaki Azurmendi eta Angel Arrospide aizkolariak, 14:30ean bazkari herrikoia, 17:00etan haur jolasak eta 18:30ean erromeria. Etzi, hilak 2, Beasaingo Agortan, egun guztian.

Ataungo San Gregorion festak dituzte asteburua

BEASAINMENDI ELKARTEA

Astelehenera arte, festa ugari izango da Ataungo San Gregorio auzoan. Gaur, hilak 31, kuadrillen egunean, herri bazkaria eta Ingo al Deu eta Los Zopilotes Txirriaos taldeen kontzertuak antolatu dituzte. Bihar, umeen egunean, bazkaria, Jokulandia, Goierriko Kastakoen errezitaldia (19:30), bertso saio musikatua (23:30), eta Laket izango dira. Igandean, pilota partiduak (11:30) eta herri kirolak (18:30). Astelehenean, San Gregorio eguna ospatuko dute: meza, toka txapelketa (12:30), herri bazkaria, pintura jarduera umeentzat (18:00) eta Otsoak dantza taldearen saioa (19:00) izango dira. Hilaren 3ra arte, Ataungo San Gregorio auzoan.

GOIBERRI

‘Goierri bizia’ eguna ospatuko du bihar EAJ-k Beasainen, nihar, hilak 1, Goierri bizia eguna antolatu dute Goierriko EAJ-k eta EGI-k. Arratsaldeko 16:00etan omenduei diploma banatuko diete Plazapean. Gernika pasealekua haurren txokoa izango da: 16:00etan haur jolasak, 18:00etan Marsel magoa, eta 19:00etan Goxo-goxo musika taldearekin dantzaldia izango dira. Gaueko 22:00etan, Silikonay, Lost Chords, Akebeltz eta Lauroba taldeen konkerritzertua izango da Bernedoenean. Bihar, hilak 1, 22:00etan. Beasaingo Bernedoenen.



GoiBerri aldizkaria