Issuu on Google+

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

21. zenbakia. 2012ko ekainaren 29a

Mateo Garmendia 3 Iritzia 4-5 Goierriko «atzerritarren» datuak 6-7 Josu Galilea 10 Salah Hafaifa 11 Ibilbidea 13 Zegamarrak 1962-63 14 Asteburuko proposamenak 15

Arrate Garin Segalaria

«Almitza elkartea lan asko ari da egiten» 8-9

GOI B ERRI Arrate Garin segalari legorretarra sega zorrozten, entrenamentu batean. IÑAKI GURRUTXAGA


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Mateo Garmendia Gaintzako bizilaguna

«Urtero Echora joaten naiz perretxikoak biltzera» Asier Zaldua Gaintza Mateo Garmendia (Gaintza, 1936) Mendizabal Txiki baserrian jaio zen. Baserrian lan egin zuen lehenengo, eta ondoren, garraiolaria eta iturgina izan zen.

Musika estilo bat.

Zaletasun bat.

Trikitixa gustatzen zait.

Garai batean ehizan aritzen nintzen, baina anaiari eman nion eskopeta. Badaezpada ere, lizentzia dut oraindik.

Abesti bat.

Oporretarako leku bat.

Ez dut irakurtzeko ohiturarik. Egunkarian kirol albisteak irakurtzen ditut. Telebistan pilota partidak, Mihiluze eta, oro har, euskarazko saioak ikusten ditut.

gutxi itsaski-jan ederra egin genuen... Jatun ona naiz.

Edari bat. Ardo ona.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Erramun Martikorenarenak.

Lagun batek oparitutako perretxikoei buruzko liburua. Urtero Echora (Huesca) joaten naiz perretxikoak biltzera.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Gorroto duzuna.

Soldadutzatik itzuli nintzenekoa.

Ordizian bizi den anaiak Gravalosen (Errioxa) etxea du, eta urtean hiruzpalau aldiz joaten naiz bertara.

Amets bat.

Liburu bat.

Txuleta gustatzen zait. Duela

Behar ez direnak izaten ditugu askotan...

Janari bat.

«Dirua izanez gero, makina bat gauza egingo nuke herrian: igerilekua, adibidez»

Gehiegi gorroto dugu!

Goierriko txoko bat. Zerain ikaragarri gustatzen zait.

Herriko alkate bazina.... Dirua izanez gero, makina bat gauza egingo nuke. Igerilekua, adibidez.

ASIER ZALDUA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu, Olaberria eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea: 

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Rufino Iraola Garmendia Idazlea

Nola bizi elkartasun solidarioan? ola bizi elkartasun solidarioan? Ez daukat erantzunik, baizik eta galderak galderen gainean: zergatik izan behar dugu solidarioak?, zergatik bizi behar dugu anaitasunean?, zer da anaitasuna?, zer da solidario izatea? Ez dakit erantzuten. Baina badut desio bat, xede bat: galdera horiek ezabatzea edo galdera horiek egin gabe bizi ahal izatea. Zergatik ez dut erantzunik? Nire erantzun guztiak aurrefabrikatuak direlako, maileguan jasoak, hau da, ideologiaren batek prestatuak: agian, kristautasunak; beharbada, marxismoak. Eta erantzun berriak nahi ditut, ogi labetik atera berriaren antzera; erantzun aurrefabrikatu guztiek porrot egin baitute. Zerotik hasi nahi dut. Europako Futbol Kopa jokatzen dihardute. Polonia eta Errusiaren arteko partida (Varsovian) jokatu aurretik, sekulako iskanbilak izan ziren alde bateko eta besteko futbol-zaleen artean, elkarren arteko etsaitasun historikoa dela bide. Dirudienez, Errusiak Polonia –duela 73 urte– inbaditu zueneko oroitzapenak dabiltza jiraka futbolzale horien buru-bihotzetan. Nola da posible horrenbeste urte igaro eta, oraindik ere, gorrotoak horrenbesteko indarra izatea? Jesus Egigurenek berrikitan esan duen eran, doluak proze-

N

su bat izaten du, eta denboraren joanean amaitu egiten da. Psikologikoki, horretarako programatua dago gizakia. Hortaz, zergatik azaleratzen dira hain erraz antzinako haserre zaharrak? Norbaiti zergatik interesatzen zaio zauriak ixten ez uztea eta doluak, bizitza osoan ez ezik, bigarren eta hirugarren belaunaldietan zehar ere irautea? Egiazko justiziak exijitzen duen neurriraino hitz egin behar da. Ez al zaizue iruditzen handik aurrera isilik egonda bakarrik konpon daitezkeela gauzak? Erantzun berrien tenorea da. Hasteko eta behin, esan genezake pentsamolde dualistaren ondorioak direla: “Amen, zu hor eta ni hemen!” Pentsamolde dualistak haustura eta gatazka dakartza. ‘Gu’ eta ‘Besteak’ bereizten ari da etengabe. Kultura arrazionalista honetan, gure egoak gehiegizko protagonismoa izan du. Kontzientziaren goragoko maila berri batean integratu beharrean, bere kasa ibiltzen utzi diogu. Orain, oso zaila da ‘Gu’ eta ‘Zuek’-en arteko dikotomia saihestea. Etnozentrismoa nagusi. Gure buruak ez dauka dena zatitu gabeko onik! Horma zatar bat eraiki du ‘Ni’ eta ‘Zu’-ren artean. Zuria ala beltza da dena. Gure jokamolde eta ekintza oro guztiz onak dira; bestearenak, zeharo txarrak eta pozoituak. Gauzak horrela, harritzekoa al da Polonia eta Errusiaren futbol-zaleen artekoa? Eta oinarri bera dute Var-

«Zergatik azaleratzen dira hain erraz antzinako haserre zaharrak?»

soviako iskanbilek eta munduan zehar gertatzen diren beste mila gatazkek. Ikuspegi dualistak geu ere zatitu egiten gaitu, geure barnea ere zartatu egiten du. “Homo homini lupus”, esaten zuten klasikoek. “Ego mihi lupus”, esango nuke nik. Edo, nahiago baduzue, barnean daramatzagun bi otsoren parabola kontatu dizuet. Bai, bi otso daramatzagu barnean; bata, leiala eta otzana; bestea, maltzurra eta gaiztoa. Zeinek irabaziko duela uste duzue? Guk elikatzen dugunak. Konponbide edo irteera bakarra dago: bestea geure berdintzat jotzea; areago oraindik, denok bat garela kontsideratzea. Elkar hartuta gauza handiak egin ditzakegu; elkarren kontra, sufrimendua sortu besterik ez. Benetako jakintsuen hitzetan, gorrotoak ez du inoiz gorrotoa gaindituko; maitasunak beste ezerk ez dezake mendera gorrotoa. Kontzientzia berria, unitarioa, ego integratua... hortik etor daiteke argia. Dualtasun guztiak dira txarrak; adibidez, “gorputza” eta “arima” bereiztea. Gu bat gara, geure baitan eta Den Gaineratiko Guztiarekin. Gizakiak hor du gorputza bere behar fisiologiko eta presentziarekin; hor du burua bere arrazoimenarekin; bihotza, bere sentimenduekin; eta identitate sakonago bat bere proiekzio transpersonalarekin. Dena bat da, eta dena elkarrekin lotua, dena integratua, dena presentea, ezer galdetzeko premiarik gabe. Lau elementuok, bakoitza bere aldetik hastean, gure hondamendia baino ez dira; batez ere burua, nahi duen tokian larreratzen uzten badiogu, zaintzen ez badugu.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Santa Isabel jaiak 2012 Zumarraga Datorren astelehenean, Zumarragako Antioko baselizan ezpatadantza dantzatuko dute berriro, Zumarragako jaietako irudirik esanguratsuena ziurrenik.

Olinpiar jokoak ate joka dira. 26 kirol ezberdin eta 300 lehiaketa. Zientoka kirolari eta milaka zale, ikusleen zerrenda amaitezina. Ez al da akaso sosik ez dagoen honetan mugimendu gehiegi? Baina ez naiz horri buruz hausnarketa egitera etorri. Aipatu ditudan 26 kirol horiek benetan ba ote diren ala ez, hori da nire kezka. Kasu batzuetan argi dut, atletismoak,igeriketak edo gimnasiak, jokoen espiritua goitik bera betetzen dute. Arrauna ere onargarria litzateke, zergatik ez. Taldekako kirol batzuk ere bai, saskibaloia, estatubatuarrak etortzen badira. Arrazoi horrexegatik kenduko nuke futbola, onenak ez badaude, kanpora. Baina ez da hori benetan sutzen nauena. Maider Undak barkatuko dit, baina, borrokan, mutur joka, tiroka, ezpatarekin... ari direnek ez lukete lekurik izan behar. Ez eta kirola egiteko zaldia behar dutenek ere. Hori gutxi ez, eta hondartzeko voleya (polita da, ukaezina), baina esango didazue suitzarrek zein hondartzatan ikasi duten. Zer esan belaz, hamaika ikusteko jaio gara, eta ez harritu

urrezko domina, itsaso eta urtegirik ez duen norbaitek irabazten badu. Badmintona zertarako, tenisa izanda. Ez da serioa. Kirol hauek egin nahi dituenak, egin dĂ­tzala, baina latarik eman gabe. Egia esan Balentxi, ez Olinpiar jokoetako egitarautik bakarrik, asko eta asko bestela ere debekatu egingo nituzke. Beste irtenbidea denei ateak zabaltzea. Badira ikusteko ederrak, snookerra (billarra alegia), neretzako modukoa. Takoarekin asmatu behar.

Igor Sarriegi

bat eta

Nik bezala zuk ere badakizu kirolaren unibertsoan era guztietako jarduerek dutela tokia. Horrenbeste goratzen dugun futbolaz haratago, beste batzuk ere merezi dute gure arreta. Besterik ez bada, lau urtez behingo arreta. Aniztasuna gauza ederra da, eta hori da hain justu, Olinpiadek duten ezaugarririk aberasgarriena. Ohiko kirol jarduerek itsututa bizi gara. Futbolaren erreinuan beste lauzpabost modalitate dira ahoz aho ibili ohi ditugunak. Besteak, daudenik ere ez. Egon, ordea, badaude. Eta kirol hauek praktikatzen dituztenak ere, badute amets egiteko eskubidea. Gogokoak izan ala ez, besteek adinako meritua dute. Zenbat izardi, entrenamendu eta lo galdu, Londreseko zita behar bezala prestatzeko. Ixilean aritu dira lanean, gure arreta piztu gabe. Ixilean aritzeak eta hedabideetan oihartzunik ez izateak, ordea, ez du esan aritu ez direnik. Mundu mailako kirolari onenen artean izateko eskubidea irabazi badute, zeozergatik izango da. Lau urte luzeren ondoren, azkenean iritsi da horrenbeste desio zuten eguna. Han izango dira, hamabost bat euskal kirolari. Batzuk

bat

Jon Balentziaga

dominen lehian borrokan, beste batzuk, finalera sailkatzea dute helburu, eta besteak, berriz, bizitzak oso gutxitan eskaini ohi duen esperientziaz gozatzeko aukera izango dute. Messi edo Cristiano Ronaldo eredu dituen gizarte gaixo bateko partaide garen honetan, Maider Unda, Iker eta Xabi, Oihana Blanco, Ainhoa Murua, Mikel Odriozola eta abarri horrenbeste zor diegula iruditzen zait. Ea goia jotzen duten!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Guztien sehaska Goierriko biztanleriaren %7,98 «atzerritarrek» osatzen dute. Gipuzkoan, portzentaje altueneko hamar herritatik sei eskualdekoak dira, Ordizia lehena. Aimar Maiz Goierri Gipuzkoako 88 udalerrien zerrendan, biztanleriarekiko «atzerritar» proportzio altuena duten lehen hamarren artean Goierriko sei herri daude, Eustat estatistika institutuaren arabera. Espainiako estatutik kanpo jaiotakoak hartu dituzte «atzerritar» gisa, eta jatorri horretako bizilagun gehien Ordiziak ditu, Gipuzkoan: %13,7. Denera, 2011ko urtarrilaren lehenean Ordiziako biztanle erroldan 9.547 pertsona zeuden, horietatik 1.313 estatutik kanpora jaioak. Zegama, Beasain, Legorreta, Ormaiztegi eta Zaldibia dira ilarako lehen hamarrekoan sartzen diren bailarako beste udalerriak, %11 eta %9 bitarteko bataz bestekoekin. Goierriko gainontzeko 16 udalerrietan bederatzitik beherakoa da «atzerritarren» portzentajea biztanleria osoarekiko.

Gipuzkoan bataz besteko altua Goierriko herri batek baldin badu, txikiena ere bertakoak du: Mutiloak. Iaz «atzerritar» bakarra zegoen erroldatuta, biztanleriaren %0,4. Gaintza dago azken lau postuetan, %1,5eko tasarekin. Goierrin, Europako Batasunean eta munduko beste herrialdeetan jaiotakoak 5.503 ziren erroldan, iaz. Bailarak, bere 68.911 biztanlerekin, Gipuzkoako erroldaren %9,80 da (herrialdean 702.897 lagun). Baina estatuz kanpo jaiotakoen bizilekuari dagokionez, %10,37 Goierrin bizi dira, Gipuzkoa osoa aintzat hartuta. Neurri berean, biztanleriarekiko alderatuta «atzerritarren» portzentajea herrialdeko bataz bestekoa baino altuagoa da eskualdean. Gipuzkoan %7,54 den bitartean, Goierrin %7,98koa da. Jatorriaren araberako komu-

nitateak nabarmentzen dira bailarako herrietan. Hala, Errumanian jaiotakoak dira Ordizian gehienak, multzoaren %62,9. Zegaman, berriz, portugaldarrak dira etorkin gehienak.

Harrera programak Immigrazioaren esparruan lanean ari diren teknikariei ez zaie gustatu ohi etorkin edo immigrante hitzak erabiltzea, kutsu «negatiboa» dutelako. Horren ordez, jatorriaren arabera deitzea nahiago dute. «Saiatzen gara jatorrira jotzen: non jaiotakoak diren: Euskal Herrian jaiotakoak, Europako Batasunean... immigrante etiketa kentzeko, terminoak konnotazio negatiboak dituelako», azaldu du Ainara Ormaetxea Ordiziako Udaleko migrazio eta aniztasun teknikariak. Eskualde osorako programen faltan —Goieki garapen agentziak zeukan saila

2010ean indargabetu zuten—, zenbait udal harrera sareak sortzen ari dira. Bi helbururekin: batetik, bizitzera Goierrira datorrenak baliabideetara sarbidea izan dezan erraztea, oinarrizko eta lehen uneko beharrak aseak eduki ditzaten. Baina ez dute hor geratu nahi. Herriko bizitzan, dinamiketan eta azpiegituretan sartzeko zubi-lana eskaintzea da asmoa. «Bertako dinamiketarako sarbideak landu nahi ditugu, lehen unetik: herrian zer dagoen, elkarteak, festak, ekimenak, parte hartzera gonbidatu... Zeren, normalean, etortzen den jendeak lehen beharrak asetzen dituenean, sozializatzea bere komunitatekoekin asetzen dute, hor geratzen dira. Joera normala da», dio Ormaetxeak. Etorkinei egozten zaizkien «mitoak» puskatzea da beste egiteko bat, elkar ezagutuz.


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Harrera etxean bizi diren gazteak, Legorretan. Bi emakume, haurrarekin, Beasainen. Etorkinen arteko Goierriko futbol txapelketan, Lazkaon. Emakume immigrante bat Urretxuko kalean eskean. Bategite elkartearen bilera bat, Beasainen. GOIERRIKO HITZA

Datuak (2011) Herria Bizt. Atz. % Ordizia (1) 9.547 1.313 13,7 Zegama (3) 1.540 168 10,9 Beasain (5) 13.646 1.424 10,4 Legorreta (6) 1.528 157 10,2 Ormaiztegi (8)1.309 125 9,5 Zaldibia (10) 1.510 137 9 Segura (14) 1.485 129 8,6 Itsasondo (17) 665 54 8,1 Lazkao (27) 5.302 386 7,2 Olaberria (39) 936 57 6 Ezkio-Itsaso (41)594 35 5,8 Idiazabal (50) 2.302 127 5,5 Urretxu (51) 6.892 374 5,4 Zumarraga (54)9.883 530 5,3 Gabiria (59) 507 25 4,9 Ataun (63) 1.663 76 4,5 Legazpi (67) 8.629 360 4,1 Arama (69) 197 8 4 Altzaga (71) 158 6 3,7 Zerain (73) 254 9 3,5 Gaintza (85) 129 2 1,5 Mutiloa (88) 235 1 0,4 GOIERRI 68.911 5.503 7,98 Iturria: Eustat Bizt.: biztanleria osoa; Atz.: atzerritarrak. Parentesian: Gipuzkoako 88 herrien artean, zenbatgarrena «atzerritar» proportzio altuenarekin

Ainara Ormaetxea

Ordiziako Udaleko migrazio eta aniztasun teknikaria

«Atzerritarrekiko pertzepzioa kopuruz baino gehiago haiekiko iritziagatik da» A. Maiz Ordizia Ordizian jatorri desberdineko herritarrentzat Udal Harrera Sarea jarri dute indarrean, urte hasieran. Hogei urte barru «nolako Ordizia» nahi duten galdetu, eta jatorri desberdinetako pertsonen arteko elkarbizitza sustatzea da ekimenaren sabaia. «Hori nola egin da kontua, talde paraleloak ez egoteko».

tzipioz ordiziarrentzat dago zuzenduta, lehentasun bezala Ordizia dugu, baina goierritarrei ere irekita geratzen da.

Bailarako ikuspegirik ezean, herri arteko aldea handi liteke.

Harrera Sarean oinarriak berregituratu dituzue. Zer bidetan? Elkarbizitza eta kohesio filosofiarekin, harrera bi dimentsiotan ulertzen dugu: batetik, oinarrizko beharrak dituztenei (lana, etxebizitza, osasungintza, eskolatzea...) asetzeko gure arteko sarea indartu nahi dugu, baliabide aldetik.

Baina ez da hori bakarrik. Normalean hori egiten da, eta ez dugu horretan geratu nahi. Beste kohesio bat ere landu nahi dugu: lehen momentutik, herriko dinamiketarako sarbideak landu. Gizartean barneratzen gehiago lagunduko dio.. Zubi lana egiteko sarera joko

IÑAKI GURRUTXAGA

genuke. Subjektu eragile aktiboak eratzea da helburua; eta modulu batzuk landu, gaiak atalka hartu eta saioak eginez. Lehendik hemen bizi direnentzat eta azken urteetan bizitzera etorri direnentzat da.

Sarea Ordizian ari zarete lantzen. Bakarrak zarete Goierrin? Lehenago Goiekin lantzen ari zen. Honek atzetik ibilbide handia du, eta eskerrak hari. Prin-

Erronka berriro ere bailara mailara eramatea litzateke. Hori erabaki politikoa da. Zeren Ordizian hau egitea, eta beste herrietan ez, pena da. Aldi berean, Ordiziako esperientziak funtzionatzen baldin badu, eta nik uste dut izugarrizko potentziala duela funtzionatzeko, gero bailaran eredugarria izan daiteke, lantzeko zerbait zehatzarekin.

Ordizian %13,7 dira EBn eta munduan jaioak. Nabari da? Nire ustez, kopuruak badu garrantzia, baina hori baino, guk beste jatorrietako pertsonekiko dugun pertzepzioa da gizartean oihartzun gehien duena. Hau da, pertsona hauekiko sortu ditugun aurreiritzi, mito eta pertzepzioak. Horregatik, oso garrantzitsua da zurrumurru horiek hautsi eta elkar ezagutzeko espazioak sortzea.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

«Ez dakit sasoirik onenean nagoen, baina onentsuenean bai» Arrate Garin Segalaria

Iñaki Gurrutxaga Legorreta Amasa-Villabonako zelaietan aurtengo ekainaren 3an lortutako txapela ez du berehalakoan ahaztuko Arrate Garinek (Legorreta, 1962). Euskal Herriko ohiko sega eran –zeinek kilo gehiago ebaki– jokatutako emakumezkoen Gipuzkoako I. Txapelketa irabazi zuen, Alazne Etxeburua zizurkidarraren eta Hernialdeko Igaro Baldaren aurretik. Hogei minutuan 534 kilo ebaki zituen Garinek, Etxeburuak baino 10,5 kilo gehiago. Ez da, ordea, etxean duen txapel bakarra. Almitza sega elkarteak antolatzen duen liga hiru aldiz irabazia da –aurten ez

du aukerarik, lehen saioan ezin izan baitzuen parte hartu– eta 2007tik Gipuzkoako Federazioak antolatzen duen Azkartasuneko Sega txapelketa –nazioarteko eran, azkar eta txukun ebaki– 2008an ez beste lau urteetan irabazi du. Etzi, uztailak 1, azkartasuneko bosgarren txapela janzten saiatuko da Zizurkilen.

Txapelketan lanerako zenituzten sailak –lau sail, 464 metro koadro guztira– ebakitzerakoan Etxeburua aurretik aritu zen, baina txapela zuk jantzi zenuen. Zer sentitu zenuen? Ikaragarrizko poza. Alaznek [Etxeburua] laugarren sailean

bi maila eta zerbait gehixeago ebaki zuen, eta nik hirugarrena ere ez nuen bukatu. Aurreneko saileko belarra nahiko handia neukan, azpiagotik ebaki nuen, esperientzia gehixeago ere bai... Saioa bukatutakoan Alaznek irabazi zuela pentsatu nuen, baina Juan Manuel Erasunek esan zidan hortxe-hortxe ibiliko ginela, eta hala gertatu zen. Sekulako saltoa egin nuen Altzo-Txikiren –Jexux Mari Jauregi zaldibiarra– gainera. Txapela txapela da, eta kilokako aurrenekoa izanda ba...

Iñaki Izagirre Bianda zaldibiarra izan zenuen laguntzaile sega zorrozten, baina biltzaile-

ak ere behar izaten dira. Zein izan zenituen biltzaileak? Jexux Mari Lasa eta Igor Esnaola legorretarrak, Ikaztegietako Unai Iraola, Juan Mari Agirrezabala lazkaotarra, eta Xabier Mendizabal eta Altzo-Txiki zaldibiarrak.

Eta zer segarekin aritu zinen? Alemaniako sega batekin. Biandak esan zidan zegoen belarrerako hobeto moldatuko nintzela sega horiekin. Belar motzerako hobeak dira, segak ere luzeagoak baitira.

Orain arte nazioarteko eran lehiatu izan zara segan. Nola moldatu zara iraupeneko lan baterako prestatzeko?


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

rrikaldi horiek, eta ohera sartu aurreko luzatzeak ere bai.

Txapelketarako prestatzeak, orduan, on egin dizu. 50 urterekin sasoi puntu onenean zaudela esan al daiteke? Onenean ez dakit, baina onentsuenean bai. Hala ere, izena eman eta berehala damutu egin nintzen. Segan aritzeko eguraldi egokirik ez zuen egiten, belarra bustia badago inork ez dizu uzten zelaia entrenatzeko, udaberria ere garai fuertea izaten da autobus gidariontzako... Ezin denera iritsi. Nire buruari esaten nion: ‘Sartu naiz ba berriz ere saltsa honetan!’. Askotan esan izan diot nire buruari sega utzi egin behar dudala, baina azkenean, beti, izena ematen dut.

Legorretan bertan aritzen zara entrenatzen. Pentsatzen dut janaria ere zainduko zenuela.

IÑAKI GURRUTXAGA

Ez bereziki. Dieta bat egiten ari naiz osasun kontu batengatik, baina ez txapelketa prestatzeko. Korrika eta luzatzeak egiten ari naiz orain, eta segan, berriz, Alejandro Goia ganadu tratantearen zelaietan aritzen naiz.

Sega uzteak pena ematen dizula sumatzen dut. 50 urterekin kilokako txapelketari irabazteari balioa emango diozu ba? Ni Altzo-Txikirekin aritzen naiz. Bera aritzen zait sega zorrozten eta pikatzen. Edozer gauzatarako deitzen diodala, beti prest egoten da, gizon oso zorrotza da horrelakoetarako. Txapelketan izena eman nuenean harengana jo nuen, ez bainekien zer egin behar nuen. Esan zidan lehenengo gauza iraupena landu behar nuela izan zen, korrika egin behar nuela.

Nik behinik behin bai, besteek ez dakit, baina nik bai. Adin honekin irabazita gainera, balio gehiago ematen diot. 50 urte 50 urte dira. Txapelketako bi aurkariak gazteak dira nire aldean; Igaro Baldak 26 urte ditu eta Alazne Etxeburuak 33.

Eta horretara mugatu al zinen?

Azkartasunekoa 2007an antolatu zuen aurrenekoz federazioak, baina Euskal Herriko eran emakumeentzako aurreneko txapelketa izan da. Nolatan?

Denboraz juxtu antzean genbiltzan, tartean Alemaniara ere joan beharra neukan lehiatzera, eta Lazkaon bizi den Irene Irastortza zaldibiarrari deituko ziola esan zidan. Astean hiru aldiz korrika egiteko agindu zidan, eta luzatze-ariketa batzuk egiten erakutsi zidan. Eta egia esan, nabaritu egin nituen ko-

Ez dakit juxtu. Iaz badakit hotsa izan zela, antolatuko zutela, ez zutela... Aurten, oker ez banago, otsailean esan ziguten antolatuko zutela, eta martxorako eman beharra zegoela izena. Izena eman nuen, nahiz eta ez jakin gero parte hartzeko aukerarik izango nuen edo ez. Hiru lagun behar ziren gutxienez.

Une honetan bi modalitateetako txapelduna zara. Txapela defendatzeko behar hori sentitzen al duzu? Ardura hori sentitzen da bai! Txapelketa ekainaren 3an zen, eta 2an Urduñan (Bizkaia) nengoen bidaia batean. Han nengoela, Andres Osa Sakonak elkarrizketa egin zion Igaro Baldari, eta galdetu zion zein ikusten zuen faborito, eta ni nintzela erantzun zion. Hori erantzutea normala da, baina horrelakoak aditzean urduriago jartzen zara, ni behintzat bai. Harro nago txapelketa irabazi dudalako, baina ardura puntua ere banuen. Nik nahi nuena zen hutsik ez egitea, barregarri ez geratzea.

Datorren urtean berriz antolatzekoak al dira? Printzipioz bai. Datorren urtean Euskal Herrikoa antolatuko ote duten ere esan dute, baina ez dakit nik...

baina ez dago besterik. Ainhoa Mazkiaran nafarra ere aritu izan da, baina aspaldiko urteetan ez da azaldu. Segarako ohitura handiena hemen dago, Goierri eta Tolosaldea artean.

Horixe da berez Almitzaren lan eremua, nahiz eta urrutiagoko jendearekin ere saiatu. Almitza lan asko ari da egiten, asko, eta saiatu ere asko saiatzen dira. Hori poztekoa da. Lehen lau lagun aritzen ziren segan, betikoak, nolabait esateko, baina Almitzak lortu du jendea animatzea. Gazteekineta ari dira lanean, eta hori da elkartearen helburuetako bat, segaren mundua ezagutzera ematea. Instituzioen aldetik, hala ere, ez dago laguntzarik.

Zu ere Almitzakoen bitartez hasi zinen segan, 1996an Alemaniako Oihan Beltzera egindako bidaia batean.

Almitzakoekin-eta elkartzen garenon artean, Irati Astondoa bizkaitarra aritzen da gurekin, Paula Xarron lapurtarra ere bai,

Autobuskada bat joan ginen, 55 lagun. Segara bi talde joan ginen lehiatzera, lau gizonezko eta lau emakumezko. Lau emakume haietatik nik bakarrik segitzen dut segan, baina normala ere bada. Esperientzia polita da Europara segara joatea. Okerrena hizkuntza da, hangoekin komunikatu ezina.

«Askotan esan diot nire buruari sega utzi behar dudala, baina gero izena ematen dut beti»

Etzi Azkartasuneko Gipuzkoako VI. Txapelketa jokatuko da Zizurkilen, bai gizonezkoena zein emakumezkoena. Aurkariak aurreko berberak izango dituzu. 50 metroko bi sail ebaki beharko dituzue. Txapelari eutsiko al diozu?

Gipuzkoakoan hiruk bakarrik parte hartu baduzue, Euskal Herrikoa egiteko behar adina segalararik izango al da?

«50 urterekin kilokako txapelketa irabazita balio gehiago ematen diot txapelari» «Almitza lan asko ari da egiten, asko, eta saiatu ere asko saiatzen dira. Hori poztekoa da»

Ez dakit. Almitzako ligako lehen saioan, Tolosan jokatu zenekoan, ezin izan nuen parte hartu lan kontuengatik, eta Alaznek [Etxeburua] sekulako lana egin zuen. Orain bi urte hasi zen segan, eta sekulako saltoa eman du, ni harrituta utzi nau. Sasoiko neska da, eta maisua ere ona dauka, Joxe Gabirondo. Aurrera egingo du. Igaro iaz hasi zen, eta meritua dauka. Urtebeteren bueltan hogei minutuko lan bati heldu dio. Idiazabalgo Aloña Galarraga ere hor dago... Ikusiko dugu.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Josu Galilea soroslea da Urretxuko igerilekuan. Irailera bitartean, igerilarien mugimenduak ikuskatzea izango da bere lana.

«Sorosle figuraren gainean topiko asko dago, baina gure lana guztiz beharrezkoa da» eta ezer egin gabe pasatzen dugula uste dute, eta ez da horrela. Gu ez gara medikuak, baina une jakin batean bizitza bat salbatu genezake.

Sorosle izateko zer prestakuntza behar da? Uretako salbamendua menperatzeaz gain, lehen sorospenen gutxieneko ezagutza izatea behar beharrezkoa da gure lanean.

Josune Zarandona Urretxu Josu Galileak (Legazpi, 1985) bost urte daramatza sorosle lanetan. Goi mailako kirol teknikari izateko ikasi zuen Donostiako Zurriola ikastolan, eta gero, Heziketa Fisikoko irakasle ikasketak egin zituen unibertsitatean. Legazpiko Bikuña kiroldegian hasi zen sorosle lanean, urte osoan zehar. Udako denboraldian Urretxuko igerilekuan aritzen da; aurtengoa bigarren denboraldia izango da.

Zure egunerokoan zein betebehar dituzu? Gure lana jendearen mugimenduak zaintzea baino gehiago da;igerilekuko arauak betearazi behar dizkiegu. Goizero,uraren PHa eta kloroa neurtzen dugu, bainurako egokia den edo ez jakiteko. Igerilekua ixten denean ingurua garbi uztea ere bai.

Zergatik aukeratu duzu sorosle izatea? Kirolarekin lotutako ikasketak egin ditut, eta horien barruan, sorospena ere ikasi nuen. Unibertsitatean hasi aurretik Legazpin aritu nintzen hiru urtez lanean. Behin unibertsitatean hasita, Zerki kirol zerbitzuetan eskola kirola ematen hasi nintzen, eta hortik sortu zitzaidan, iazko udan, Urretxun sorosle gisa aritzeko aukera.

Zer moduzkoa da sorosle lana? Nire iritziz, bi sorosle mota ezberdindu behar dira: hondartzetakoa eta igerilekuetakoa. Hondartzako sorosle izateko prestakuntza gehiago behar da. Igerilekua hondartza baino seguruagoa da.

Zergatik da horren garrantzitsua sorosleen lana? Jendea, askotan, ez da gure lanaren garrantziaz ohartzen. Sorosle figuraren inguruan dauden topikoek ere ez dute horretan gehiegi laguntzen. Askok, denbora eguzkia hartzen

Bizitako une larriren bat gogoratzen al duzu? JOSUNE ZARANDONA

«Gu ez gara medikuak, baina bizitza bat salbatu genezake une jakin batean»

Iaz, igerileku txikian haur bat atera behar izan nuen uretatik. Buruz behera zegoen, eta ez zen mugitzen. Zorionez ez zen ezer txarrik gertatu, baina une batez gaizki pasatu nuen. Dena dela, normalena horrelakorik ez gertatzea da. Zauriak, kolpeak edo ziztadak artatzen ditugu, batez ere.

Zer da, sorosle lanetik gutxien gustatzen zaizuna? Garbiketarena da gutxien gustatzen zaidana. Ikusgarria da igerileku inguruko zelaiak nola uzten dituen jendeak. Zaborrez beteta gelditzen dira. Horretaz gainera, jendeari uretara sartzeko txanoa janztea beharrezkoa dela etengabe esaten aritzeak ere gogaitzen nau.

Eta gustukoen duzuna? Gehien gustatzen zaidana, igerileku batean nire lana behar beharrezkoa dela jakitea da. Inork nire beharra izanez gero, hor egongo naizela jakitea.


GOIBERRI 11

MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

Zer gertatu zen gero? Ordiziara etorri nintzen. Ezkonduta nengoen eta 2005ean emaztea etorri zen. Hiru alabak hemen jaio dira. Euskaraz hitz egiten dute eta ni ere ikasten ari naiz, eurei etxeko lanekin lagundu ahal izateko.

Nolatan erabaki zenuen harategia irekitzea? Jaso eta Pingon enpresentzat lan egin nuen, baina lanak behera egin zuen, eta 2009an denda irekitzea erabaki nuen. Gurea Goierri behealdeko harategi arabiar bakarra da. Zumarragan beste bat dago. Guk gure erara hildako abereen haragia bakarrik jaten dugu.

Zer moduz doa negozioa?

Salah Hafaifa, Ordiziako bere harategian, atzealdean Mekako argazkiak dituela. ASIER ZALDUA

Behera egin du. Bezero gehienak etorkinak dira eta euren artean langabetu asko dago. Lehen 50 euro gastatzen zuenak, egun 15 euro bakarrik gastatzen du.

Ordizian gustura al zaudete? Oso gustura. Sekula ez dugu arazorik izan. Betirako gelditu nahi dugu hemen.

Salah Hafaifa

Zer egiten duzue aisialdian?

Ordizian bizi den aljeriarra

«Aljeriako senitartekoei asko gustatzen zaie Idiazabal gazta» Asier Zaldua Ordizia Salah Hafaifa (Aljer, Aljeria, 1966) 1999. urtean irten zen bere jaioterritik. Alacanten (Herrialde Katalanak), Tuteran (Nafarroa) eta Zumaian (Gipuzkoa) bizi izan zen eta egun harategia du Ordiziako Urdaneta kalean.

Zergatik utzi zenuen Aljeria? Lana nuen, baina egoera politikoa oso nahasia zen, eta jaioterritik alde egitea erabaki nuen. Garai hartan Aljeriako egoera egun Sirian bizi dutenaren antzekoa zen. Gobernu eta presidente aldaketa izan zire,n eta egun, nire herrialdea lehen baino hobeto dago.

Nondik nora ibili zinen Ordiziara etorri aurretik? Lehenengo Alacantera joan nintzen eta ondoren Tuterara. Nafarroako herri horretan soldadura ikastaroa egin nuen, eta paperak lortu nituen. 2002an Zumaiara joan nintzen eta inguruko hainbat enpresentzat lan egin nuen. Halako batean Olaberriara bidali ninduten, Aristrainera, eta Goierrira etortzea erabaki nuen. Izan ere, goizeko bostetan Zumaiatik Olaberriara etortzea oso gogorra da. Bolada batean Idiazabalen bizi izan nintzen, ni baino zaharragoa zen lankide batekin.

«Ahal dugunean Oiangura edo Larraitzera joaten gara lagunekin, barbakoa egitera»

Ez dugu aisialdirik! Duela urte eta erdi joan ginen azkenekoz jaioterrira. 5.000 euro inguru behar ditugu horretarako: itsasontzia ordaindu, opariak erosi... Mendia atsegin dugu eta ahal dugunean Oiangura edo Larraitzera joaten gara lagunekin, barbakoa egitera.

Zer oparitzen diezu Aljeriako senitartekoei? Nafarroako eztia eta Idiazabal gazta asko gustatzen zaizkie. Bestalde, Erdi Aroko azokan egurrezko artisau-lanak eta arropa erosteko ohitura dugu.

Zer ekartzen duzue Aljeriatik Euskal Herrira? Datilak, pikuak eta oliba-olioa.

Babeslea


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Irteera-Helmuga

Espainola mendia

Ormaiztegi-Espainola

Arizmendi baserria, Espainolatik. Atzerago, Urbizu auzoa, Ataungo mendiak eta Aralar. ANGEL ELORTZA

Gudu zelaietatik Gerra-leku izan da Espainola mendia, Ormaiztegin, zelaiak gorritzeraino. Aimar Maiz Ormaiztegi Ormaiztegik lotura handia izan du historian gerrekin. XIX. eta XX. mendeko guduetan gatazken erdigune izatea egokitu zitzaion sarri. Udalerriaren ekialdean dago Espainola mendia; Tomas Zumalakarregiren sehaskak eta eragin zuen hilobiak, biek bat egiten dute. Bi mendeko jarduera anitza azaleratzen da mendi itzulian. Bainuetxe sonatuaren orubetik abiatuko gara oinez, ur

beltza darion iturriaren albotik. 1854an luxuzko bainuetxea eraiki zuten han, ur sulfurosoen onurak baliatzeko. Urbeltz frontoia da aztarna bakarra. Burdinezko tren-zubi ospetsuagoaren erraien azpitik gora, eta 1936an sopletez ebaki zutenak fusilatutako hilerriko hormen albotik Arizmendi baserrira aldapa pikoa dago. Bidean, Lointzin, meatzaritza arrastoak begizta litezke, egoki berreskuratuak. Mutiloa-

ko Bernaolatik, trenaren helmuga zen. Mea erretzeko eta biltegiratzeko guneak misterio airea badu oraindik, tren geralekuaren inguruan.

Zelandietako borroka Arizmendi aurretxoan, eskuinera hartu eta Espainolbason barneratuko gara. Espainola mendia (433 m) Ormaiztegi eta Idiazabal artean dago. Urbizu auzoa (Idiazabal) baino lehen, gainez gain, Zelandieta baserrietara iritsiko gara. Parajeotan borroka odoltsu bat gertatu zen I. Karlistaldian. 1835eko urtarrilaren 3an,

Luzera: 6,9 kilometro Denbora: 2 h, 20 min. Altuera max: 433 metro. Desnibela: 244 metro. Zailtasuna: Ertaina

Nafarroatik 2.000 gizonekin sartu zen Zumalakarregi jenerala, eta Espainolan kokatu. Liberalek, 8.000 inguru, Bergaratik etorrita han eraso zioten, baionetaz etengabe. Karlistek posizioari eutsi zioten, bi egunez, liberalak atzeratu ziren arte. Alde bakoitzeko 500 soldadu hil ziren gudu zelaian. Zelandietatik gaintxoa igaro, eta Ormaiztegi alderantz jaitsiko gara, argindar linea gidari dugula. Arandi baserrira irtengo gara –trenbide ertzean–, Zumalakarregitarren sortetxera. Karrilpetik pasa, eta ezkerreko bidexka hartuko dugu. Oleaga eta Iraegi baserrien aurretik pasa, eta Eztanda errekak Ormaiztegira eramango gaitu atzera, zelai bakeosoan.


14 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

Duela 50 urteko argazkia da Zegamako eskolan ateratakoa. P.M.ARRIZABALAGA

Zegamako ikasleak, 1962-63 ikasturtean

Loinaz Agirre Zegama Eskolan, 1962-1963 ikasturtean aterako argazkia da. Beheko lerrotik hasita, ezkerretik eskuinera: Javier Muñoa, Antonio Catalina, Jose Mª Bitarte, Jose Antonio Azurmendi, Jesus Mª Azurmendi, Serapio Garaiar, Jose Larrea, Jose Mª Aldasoro, Jose Larrea, Maximo Goikoetxea, Juan Mª Irastorza, Javier Gorrotxategi, Jose Manuel Arizkorreta, Ignacio Telleria, Candido Agirre, Juanito Jaka eta Silva. Bigarren lerroan: Eugenio Apaolaza, Angel Larrea, Luis Urbizu,

Vicente Ormazabal, Joakin Irastorza, Gregorio Urbizu, Santi Urdangarin, Enkarna Azurmendi, Alberto Cabezon, Tomas Cabezon, Javier Cabezon, Kontxi Etxeandia, Angel Aramendi, Pedro Mª Ormazabal, Andres Berasategi, Antonio Otaegi, Gillermo Altzaga eta Jose Ormazabal. Hirugarren lerroan: Juantxo Mendizabal, Luis Mendizabal, Fernando Irastorza, Luis Otaegi, Isidro Acosta, Juan Jose Garaiar, Pedro Zubizarreta, Jose Aierbe, Angel Gorospe eta Pedro Larrea.


GOIBERRI 15

Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eguna Aizkorriko Lagunen Egunarekin batera, aurten, lehenengo aldiz, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eguna ospatuko dute asteburuan Zegaman. Bihar, 18:00etan, Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroan, Elgoibarko Vicente Guinearen Animarbolak argazki erakusketa inauguratuko dute. Etzi, berriz, Aizkorrira igotzeaz gain, 09:30etik 11:00etara, San Adrian koba, gure historiako giltzarri, natura paradisu ibilaldi gidatua antolatu dute. 13:00etatik 15:00etara, eusko labeldun hegaluzea eta sagardoa dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Arratsaldean, haurrentzako tailerrak, txokolate jana eta buruhandiak izango dira plazan. Bihar eta etzi, Zegaman eta Aizkorri-Aratz parke naturalean.

Santa Isabel ospatuko dute Ataungo Aian Gaur hasi eta astelehenera arte, festetan murgilduko da Ataungo Aia. Gaur, hilak 29, 17:00etan zirko eskola txikia, jolasak, afaria eta Belarra taldearen kontzertua izango dira. Bihar, 14:30ean, bazkaria, eta arratsaldean, gazteen arteko jolasak, 19:00etan sagardo eta sardina dastaketa, ogitarte jana eta 00:00etan, Gose eta Laket taldeen kontzertua antolatu dituzte. Etzi, 12:30ean pilota partidak eta 18:30ean, apustua jokatuko dituzte. Astelehenean, 11:00etan hasita, meza, Otsoa dantza taldea, trikitilariak, bertsolariak eta herri bazkaria egingo dituzte. Gaurtik astelehenera, Ataungo Aia auzoan.

ARKAITZ APALATEGI

GOIERRIKO HITZA

ASTEBURUARI BEGIRA

IĂ‘AKI GURRUTXAGA

Santa Lutzi auzoko festak

Igandera bitartean, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan, Rugby taldeak XIII. Garagardo azoka antolatu du. Arratsaldeko 18:00etatik 00:00etara egongo da irekita. Igandean, baita eguerdian ere. Etzira arte, hilaren 1era arte, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan.

AIMAR MAIZ

Garagardo azoka antolatu du Ordizia Rugbi taldeak

Gaur, hilak 29, 12:00etan, hasiko dira San Pedro jaiak Santa Lutzi auzoan, Goruntz dantza taldearen saioarekin. Biharko, berriz, gaueko 21:00etan, bertso afaria antolatu dute PeĂąagarikano eta Zubeldia bertsolariekin. Gaur eta bihar, Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan.



GoiBerri 21. alea