Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Bostehun urtez asteazkenero Ordiziako hiribildua 1512ko martxoaren 18an erre ondoren, astero azoka egiteko baimena jaso zuen 6-9

6. zenbakia. 2012ko martxoaren 9a

Bost mendetan zehar asteazkenero egin da azoka Ordizian. Plaza estalian elkartzen dira oraindik ekoizleak eta erosleak. MIKEL ALBISU

Koke Lasa 3 Iritzia 4-5 Bertsomovieda 10 Txinatarrak Zumarragako Kalebarrenen 11 Esnaola maisua 12 Lizeoko ikasleak 1992. urtean 13 Asteburuko proposamenak 15


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Koke Lasa Mendizalea

«Aizkorri, Shisha Pangma eta Ama Dablan dira nire mendi kuttunak» Asier Zaldua Ormaiztegi Koke Lasa (Ormaiztegi, 1959) mendizaleak Legazpiko Olazabal institutuan lan egiten du. Sei zortzi milako igo ditu eta uda honetan Karakorumera joatekoa da Alberto Zerainekin eta Patxi Goñirekin. 7.000 metrotik gorako bi mendi igo nahi dituzte: Changtok eta Karpo Go. Bietan bide berria irekitzen saiatuko dira.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Ken Folleten En el blanco. Musika talde bat. Gose.

Abesti bat. Gatiburen Zoramena. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Ezingo nuke bat esan.

Amets bat. Udako abentura honetan gauzak ondo ateratzea. Aspaldiko ametsa da.

Espedizio kuttunena.

Janari bat.

Shisha Pangmakoa: bide zaila hautatu genuen eta jende gutxi zegoen.

Edari bat.

Zaletasun bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Bizikletan ibili, paraje berriak

Opariak beti dira eskertzeko modukoak.

«Goierriko nire txoko gustukoenak Ormaiztegi-Mutiloa bide berdea eta Aizkorri dira» Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Islandia.

Liburu bat.

Aizkorri, Ama Dablan eta Shisha Pangma, adibidez.

Gustuko mendi bat.

KOKE LASA

ezagutu, musika entzun...

Oporretarako leku bat.

Arraina plantxan. Errioxako ardo beltza.

Gorroto duzuna. Ez dut ezer gorroto.

Goierriko txoko bat. Ormaiztegi-Mutiloa bide berdea eta Aizkorri.

Herriko alkate bazina. Uf... Ez dakit.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea: goiberri.hitza.info Posta elektronikoa:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Urretxu:

goierritarra@hitza.info otamotz@otamotz.com

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Nekane Gonzalez Itzultzailea

Ezkerreko hanka zkerreko hankarekin jaiki naiz gaur. Gau osoa amets gozoen lainoetan hegaka igaro ondoren, ontzikada bete ur hotz gainera erori balitzait bezala sentitu naiz. Gizartea, mundua, erotu ote zaigun pentsatzen hasita nago, burutik joan ote zaigun. Ez ahal du, behintzat, bere buruaz beste egingo! Ez, ez... Ez dut uste bere kasa hartutako erabaki batek eramango gaituenik azkenera, ezpada geure, gizakion, jarrera ulergaitz eta geurekoiak bultzatuta. Noraezean gabiltza aspaldion, ez bururik ez buztanik gabe. Bilakaeraren itsasoan, aurrerabideen olatuek alde batera eta bestera garamatzate, aldian behin ertzeko arroken aurka kolpatzen gaituztela. Eta kolpeetatik geure onera etortzen garen bakoitzeko, garunean neurona kopurua murrizten zaigula esango nuke, eta prest agertzen gara jarrera, erabaki eta proposamen burugabeak ontzat jotzeko, geureak eta arrazoizkotasunean oinarrituta hartutakoak balira bezalaxe. Dena da baleko, dena onargarri. Eta ez bada, hala izan dadin behartzen gaituzte. Langabeziaren zulo beltza ezin murrizturik gabiltza aspaldion, eta geroz eta gehiago dira bankuekiko dituzten zorrak ordaindu ezinda dabiltzanak. Gerrikoa estutzea beste erremediorik ez dugu, baita gerrikorik ez izan arren ere. Gogorra da kri-

E

sia.2012ko urtarrilean, esaterako, Hego Euskal Herrian, 206.016 pertsona zeuden langabezian. Hori bai, Mario Fernandez Kutxabankeko eta BBK-ko presidenteak 514.900 euroko soldata gordina kobratu zuen iaz. “Daukanak ez daukanari, nik ez daukat eta niri...”. Erakunde publikoek emandako laguntzak ere erruz murriztu dira. Arlo guztiek sumatu dute hori, baina batez ere euskalgintzak. “Krisiak jota gaude denok, eta, tamalez, ez dio inork ihes egiten. Jada ez da borondatezko kontu bat; sakrifizioak egitera guztioi ari zaigu tokatzen, eta sakrifizio horien barruan dago euskalgintza”, esan berri du Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Amen. EAEn egoera latza bada, zer esango dugu Nafarroari buruz? Yolanda Barcinaren Gobernuak laguntzarik gabe utzi ditu 2012an hamasei euskara elkarte, sei aldizkari, sei irrati eta telebista bat. Lehendik ere larri baldin bazebiltzan, oraintxe egin du haienak! Heriotza zigorrera kondenatu ditu, krisialdiaren izenean. Baina arazoa ez da beti diruarekin lotutakoa izaten, genero indarkeriaren biktimen zakua etengabe betetzen eta betetzen baitoa, eta neurriak ezarri ezean, oka egin arteraino jarraituko du horrela. Erasoak jasan dituzten emakumeei bizkartzainak jarri nahi dizkiete orain. Horrek guztia konponduko balu

«Noraezean gabiltza aspaldion, ez bururik ez buztanik gabe»

bezala. Irtenbide korapilatsua eskatzen du benetan sinplea den ekintza batek: eskua altxatzen hasten da bat, eta... hilobian amaitzen du besteak. Bestalde, atez atekoa izan liteke ingurumenean etenik gabe eragindako kalte guztiak arintzen hasteko modu bat. Nork bere apurra emanez, etxetik bertatik ahalegindu gintezke konponbidea bilatzen. Etxeko altzariak eta apaindurak txukuntzen eta garbitzen ditugun bezalaxe, zaborra bereiztea ere ez da izerdi-neke handia eskatzen duen zeregina izango. Udalerri asko hasi dira aukera horren abantailak aztertzen eta jendeari proposatzen. Herritarrak prest egotea da kontua. Lastima EAJk nahi ez izatea. ETAk utzi zituen armak. Ezker Abertzaleak eman zituen pausoak. Baina bake prozesuak ilunaldian jarraitzen du. Espainiako presidente karguak izenabizenak aldatu zituen, baina lehengo lepotik burua. Atxiloketek eta espetxe politikak suetenaren aurreko bide beretik jarraitzen dute. ETAk egindakoak soilik dira gaitzesgarriak. Ezin gaitzetsi, haatik, erregearen suhiak, Palmako Dukeak, egindakoak. Diruarekin iruzur egitea leporatzen diote, baina azkenean, ez dakigu zer egotziko dioten. Haren emazteari buruzko hitzik, ordea, batere ez. Raxoik ezarritako lan erreformak, bestalde, langileen eskubideak birrindu ditu. Estututa dagoena gehiago estutzea da, nonbait, enpleguari eusteko bide bakarra. Noiz, eta enplegua sortzea ia ezinezkoa den garaiotan. Non, eta atzeraldiak etenik ez duen inguruan. Israel eta Palestina, Siria eta Libia, Txina eta Tibet, Iran eta Irak... Gaizki dago mundua. Gaixo. Erotuta. Baina agian, kontua ez da hori. Beharbada neu izango naiz, gaur ezkerreko hankarekin jaiki naiz eta.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Hik egun batean kontatutako zerbaitek zoratuta nauk azkenaldian. Unibertsoaren zabalpenaz ari nauk (hedapen geldiezinaz euskara jatorrean). Garagardo eta garagardo artean esan hien behin Big Bang-a izan zian leherketatik, unibertsoa espantsioaren festa amaiezinean murgilduta zeoala. Ez nian hasieran oso ondo ulertu, baina adibide on bat eman hien: imaginatu zak puztuki bat, eta marraztu hitzek bi puntu bertan. Ondoren, hasi hadi puzten. Ikusiko dek, pixkanaka-pixkanaka, puntu horiek banatzen hasten ditukela, eta ez dimetsio bakarrean soilik! Puztukia handitzen zihoaken eran dena kanporantz zihok eta hik marraztutako puntuak urrundu egiten dituk bata bestetik… Ba gure artean halako zerbait gertatzen ari delakoan nagok (ez gu bion artean, jarraituko diau garagardoak elkarrekin hartzen lasai). Urruntzen ari gaituk bata bestearengandik, zentzu guztietan. Gizakia lurretik, gobernuak herrietatik, ideiak buruetatik eta sentimenduak bihotzetatik. Gau hartan esan hien baita, unibertsoaren hedapen hori, akaso,

egunen batean, gelditu egingo dekela. Edo lehertu! Eta berriz ere zabaltzen hasi, ez dakit zenbatgarren Big Bang-etik! Eta agian, berriz ere bizitza sortuko dek gure munduaren tankerako batean eta… Gizakiak agertuko dituk berriro! Baina beno, azkenean, bata bestearengandik aldentzen hasiko dituk berriz ere barrurantz lehertu arte… Guk elkarrekin garagardoak hartzen jarraituko diagu bitartean, unibertsoaren akabera ordu batzuk atzeratzeko bada ere.

Mikel Alvarez

bat eta

Tabernetako ilunpetako kontuak argitara orri zurian! Topatutako hurrengoan hitzak neurtzen hasi beharko nauk! Kar, kar, kar. Baina arrazoi duk bai, unibertsoa hedatzen ari duk, eta aipatzen duan puztukiaren adibidea, unibertsoko gauza guztiak elkarrengandik baina zentrorik gabe nola urruntzen ari diren azaltzeko erabiltzen duk. Izan ere, lurretik zerua begiratzean, zeruko objektu guztiak gure planetatik urruntzen ari direla ohartu hituan. Den-denak. Baina lurra unibertsoaren eta Big-Bangaren zentru izatea arraro xamarra duk, eta unibertsoa lau dimentsiotan handitzen dela ohartu hituan, gure inguruko materiak hiru dimentsio dizkiken bitartean. Unibertsoan, hortaz, dena elkarrengandik urruntzen duk, zentrurik gabe, bi dimentsiotako puntutxoak puzten doan hiru dimentsiotako puztukian urruntzen diren bezalaxe. Baina «gure arteko» urrunketak ez dituk berdin-berdinak Mikel. Alde batetik, kasu hauetan «zentroa» non zegoken garbi zegokela gogoan eduki behar baikenikek beti. Gizakia duk landa lurretik urrundu dekena, gobernuak herrietatik, ideiak buruetatik eta senti-

Saretik

Asteko irudia

Martxoak 8

Aipuen zerrenda Euskaljakintza.com webgunean, euskal idazleen aipuak biltzen hasi dira. Bitoriano Gandiagaren, Arantxa Iturberen, Bernardo Atxagaren edota Jon Sarasuaren esaldiak daude jada irakurgai. Edonork gehitu dezake aipu bat zerrendara. Horretarako, behean aipatzen den helbidean sartu behar. Ordiziako Jakintza ikastolako DBHko ikasleekin ari dira gaia lantzen.

http://aipuak.tumblr.com /submit

Atzo ospatu zen Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan zerbait marrazten hasi eta paisaia hau etorri zitzaidan, eta ondoren Sarrionandiak idatzi eta Laboak musikaturiko hitzek osatu zuten marrazkia. Sentsazioez konposatutako ilustrazioa oraingoan.

bat Jon Artola

menduak bihotzetatik. Eta gure garunak, gainera, «multibertsoen» misterio guztiak deskubritzeko ahalmena zertan eduki behar ez diken bitartean (Einsteinek, unibertsoaren gauzarik ulertezinena unibertsoa bera ulergarria izatea zela zioen), gizakiok beste urrunketa guzti horien erantzule zuzenak gaituk, eta, hortaz, baita gauza horiek guztiak konpontzeko gai ere. Saiatuez gero behintzat. Eta gu Mikel, saiatuko gaituk, ezta? Garagardo eta garagardo artean baduk ere!

JOSU MAROTO


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

500 urteko azoka Bost mende beteko dira hilaren 18an Ordizia erre, eta Juana Eroak astero azoka egiteko baimena eman zionetik. Iñaki Gurrutxaga Ordizia San Bartolome baselizaren inguruan egin ziren lehen merkataritza trukeak Ordizian, XI-XXI. mendeetan. Dokumentaziorik ez dagoen arren, hori da historialarien ustea. Garai hartan Nafarroako Erresumaren lurraldea zen Gipuzkoa, eta Ordizia bi lurraldeen arteko mugan zegoen, kokaleku estrategikoa zen. Donostia 1180. urtean sortu zuten nafarrek, baina 1200 urtean Gaztelak Gipuzkoa konkistatu zuen, eta hortik aurrera bestelako bilakaera ezagutu zuen Ordiziak. Gaztelako Alfontso VIII.a erregeak Gipuzkoa estrategikotzat jotzen zuen, bi arrazoiengatik batez ere: batetik, Gipuzkoa Frantziako mugan zegoelako, eta Gaztela eta Akitaniaren arteko bidea indartzeko interes handia zutelako –Leonor Akitaniakoarekin ezkonduta zego-

Agustina Lopetegi

en–, eta bestetik, Nafarroarekiko muga indartzeko. Nafarroa ahul zegoen orduan, eta hiribilduak sortzeari ekin zion Gaztelak, Agurain, Segura, Ordizia, Tolosa eta Hernani kasu. Ordiziari 1268. urteko uztailaren 30ean eman zion hiribildu izateko pribilegioa Alfontso X.a Gaztela eta Leongo erregeak Gasteizko Foruaren bitartez, eta Villafranca izena jarri. Hala ere, historialari guztiak ez datoz bat sorrera urte horrekin. Hiribildu izaera horrek beste herrien gaineko eskumenak eman zizkion Ordiziari. Arlo soziopolitikoan, bertako herritarrek pribilegio gehiago zituzten; arlo ekonomikoan, merkataritza harremanak harresiaren barnealdean egiteko ahalmena zuen herriak; eta arlo juridikoan, justizia ezar zezaketen Ordiziako agintariek. Eskumen horiek tarteko, argi dago mer-

Agustina Lopetegi barazki saltzailea Altzagan jaio zen, Beasainen bizi da eta baratza Ezkio-Itsason du. Azokako saltzaile beteranoena da. «9 urterekin etorri nintzen lehenengoz. Gerra ondorengo urteak ziren: ama postuan gelditzen zen eta errazionamendu-liburuxkarekin azukrea hartzera bidaltzen ninduen. Nire ondoren heldutako emakumeak aurrean jartzen zitzaizkidan, eta ama nirekin haserretzen zen». 83 urte ditu, baina ez du azokara joateari uzteko inongo asmorik. «Duela bi urte semea hil zitzaidan eta hemen entretenitu egiten naiz. Oso gustura etortzen naiz, hemen denak ezagunak eta pertsona onak baitira». Maria Jesus Oria alabak laguntzen dio eta «amak Ordiziako plazara joateari uzten dionean, kezkatzekoa» izango dela dio.

kataritza harremanak eman zirela gizaldi horietan, baina zer maiztasunarekin ematen ziren inork ez daki. Ordizia salerosketa gunea zen ordurako, eta zeregin horretan jarraitu zuen 1512. urteko martxoaren 18ra bitarte, Ordiziako hiribildu guztia sute batek erre baitzuen.

Baimena bi hilabetera Etxeen egitura guztiak egurrezkoak ziren orduan, elkarren ondoan eraikita zeuden, eta eliza eta dorretxe pare bat izan ezik, gainontzeko etxe guztiak kiskali zituen suteak. Ganadua eta belarra etxeetan edukitzen ziren orduan, eta kandelak erabiltzen zituzten garaiko biztanleek argi-emale gisa. Ohikoak ziren horrelakoak, baina arriskua ere bazuten gisa horretako gertakariek: herriak hustu eta desagertzekoa. Ordizia herri aristokrata zen, noblea, eta elite horrek botere handia zuen garaiko aginte organoetan. Sutearen ondorengo erreakzioa berehalakoa izan zen. Gipuzkoako Batzar Nagusietan Ordiziak bi ordezkari zi-

tuen, eta apirilaren 28an batzarrek laguntza ekonomikoa eta materiala eman zioten herria berreraikitzeko. Martin de Mujika ordiziarra Isabel Katolikoaren zerbitzari nagusia zen garai hartan, eta geroagoa haren alaba Juana Eroarena. Koroarekiko gertutasun horrek, eta De Mujikak Fernando Katolikoarekiko zuen harremanak ahalbidetu zuen bi hilabeteren azpitik Ordiziak laguntza hori jasotzea. Maiatzaren 18an jaso zuen Ordiziak asteazkenero azoka egiteko baimena. Sutearen eta pribilejio horren urteurrena gogoratuko dute etzi zortzi Ordizian, egun osoko festan.

‘Alcabala’ zergatik libre Baina hiribilduaren barruan azoka egiteko baimena ez zen Ordiziak jaso zuen bakarra, baita beste hamaika ere. Ordiziako feria salerosketa guztiak alcabala izeneko zergatik libre geratu ziren, ogi egosia, zaldiak, mandoak, txanponak edota liburuak tarteko. Herria berreraiki eta azoka egiten hasi zirenean, Goierri inguruko nekazarien

Patxi Montes, azokako saltzaile gazteena da. Ibarrakoa da, 23 urte ditu eta gurasoekin joaten da Ordiziara, landareak eta barazkiak saltzera. Aitaren familiak 200 urte inguru daramatza Ordiziako azokara joaten. Amak, Arantxa Iparragirre tolosarrak, duela urte batzuk gehiago saltzen zela eta adineko goierritar bat hiltzen den bakoitzean, eurek bezero bat galtzen dutela esan du. Semeak, berriz, gustura joaten dela azokara: «Umetatik ezagutzen dut Ordiziako feria, eta ederki moldatzen naiz saltzaile eta erosle beteranoekin. Gainontzeko jarduera ekonomiko guztiek bezala, honek ere azken urteotan behera egin du. Lehen landareak bandejaka saltzen genituen eta, orain, 25naka».

Patxi Montes


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

soberakinak eta bestelako produktuak saltzen ziren: haragia, olioa, arrainak, gatza, ikatza, oihalak, eraikuntzarako materialak, erramintak... Hazkunde ekonomiko garaia zen, eta horrek bultzada eman zion azokari, harik eta 1615. urtean Ordiziaren menpeko herriek askatasuna lortu zuten arte. Gainbehera izan zuen orduan azokak.

Trenbidearen bultzada Konbentzio garaian frantsesak sartu ziren Gipuzkoan, eta azoka baimenaren dokumentua falta zen udal artxibotik. Hainbat tratu tarteko, agiria Madrildik berreskuratu eta Carlos IV.a erregeak azoka egiteko baimena eman zuen 1797an. Harrezkero beti egin da azoka, 1936ko altxamendu faxistaren garaiko bi hilabeteetan izan ezik. Lehen ere hala zen, baina 1900. urtean Ordizian tren geltokia egin zenetik euskaldunentzat erreferente izan da azoka, bai arlo ekonomikoan, sozialean, eta baita antropologikoan ere. Orain, beste horrenbeste urtean irauteko ahaleginak erakutsiko du etorkizuna.

Ordiziako azokaren eta plazaren irudia. Itxura hori zuen Plaza Nagusiak 1927. urte inguruan estali zuten arte. ARTXIBOA

Lierni Elortza

Kazetarien artean Ordiziako feria ondo ezagutzen duenik bada, hori Lierni Elortza segurarra da. Segura Irratiko lankidea da eta duela 25 bat urte hasi zen azokara joaten. «Irratian azokako kronika egiten zuenak utzi egin zuen, eta ni hasi nintzen etortzen. Hasieran lan hutsa zena, bizio bihurtu da. Pasioa dut eta goiz osoa hemen pasatuko nuke, batekin eta bestearekin solasean». Elortzak Iparraldeko Euskal Irratiak-entzat, Goierriko Hitza egunkariarentzat eta Leitzako Karrape irratiarentzat ere egiten du azokako kronika, eta asteazkenetako zita asko aldatu dela uste du. «Ez dut ezkorra izan nahi, eta kalitatearen eta lehialtasunaren aldeko apustua egin behar dela uste dut, bezeroari konfidantza eman. Hurbiltasuna baliatu behar dugu».

Nikolas Iturriotz itsasondoarra da eta 78 urte ditu. Astero joaten da Ordiziako azokara erosketak egitera, Maria Teresa Aizpuru emaztearekin. «Gutxitan kale egiten dugu. Baratzea dugu eta niri bertarako behar ditudanak erostea gustatzen zait. Sekula ez naiz saltzera etorri. Asteazkena da gure etxean erosketak egiteko eguna». Azoka asko aldatu dela uste du: «Gure gazte garaian ezberdina zen, ganadua ere bazegoen. Ez dakit zer egin beharko litzatekeen azoka hobetzeko. Lehen Ordizia jaun eta jabe zen, baina orain Beasainen eta Lazkaon ere azokak egiten dira». Eurek Ordiziara joaten jarraituko dute. «Itsasondokook hona etortzeko joera dugu. Gu 8:00ak aldera iristen gara eta 10:00etan itzuli».

Nikolas Iturriotz


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Manex Aranburu Goimeneko teknikaria

«Estrategia bat azoka profesionalizatzea da» Asier Zaldua Zaldibia Manex Aranburu (Ordizia, 1972) Goimen elkarteko teknikaria da eta ederki ezagutzen du Ordiziako azoka. Eskualdeko landa eremuaren alde lan egiten du Goimenek, eta azokaren batzordeko kidea da.

Zein izan da Ordiziako azokaren ekarpena historian zehar? Jendeak uste baino garrantzia handiagoa izan du azokak gure historian. Gure industria maila lortzeko eta ekonomiaren egituraketarako funtsezkoa izan da. Izan ere, langile kopuru altu bat hornitzeko aukera eskaini du eta, horrek, azpiegitura industrialak ahalbidetu ditu. Ordiziako azoka jabe askoko azalera handiko saltokia izan da.

Zergatik Ordizian? Salmenta puntuak herri ezber-

Itziar Etxeberria

dinetan egongo ziren, hiribilduetan batez ere. Baserriko jendea puntu horietara jaisten zen bertako zerbitzuak erabiltzera eta, aldi berean, hiribilduetako beharrak asetzera. Trena heldu zenean, azoka asko indartu zen. Segura ere hiribildua zen, baina ez zuen trenbiderik. Tolosa ere beste azoka eremu garrantzitsu bat izan da, trenari esker.

Noiz hasi zen gainbehera? Azokak industria indartzea ahalbidetu du, baina industriak lan baldintza erakargarriak eskaintzen ditu. Gainera, baserritarrak aproposak dira lan horietarako: sufrituak dira, erremintak zaintzen dakite... Hori dela eta, jende asko baserriko lana utzi eta lantegira joan zen. Gainera, enpresek ekonomatoak ireki zituzten, azalera handiko

Itziar Etxeberria gazta saltzailea ordiziarra da eta 38 urte ditu. Bere familiak lau belaunaldi daramatza udaletxe azpian gazta saltzen. «Beti emakumeak etorri gara: birramona, gero amona, ondoren ama eta egun ni. Birramonak hasitako bidea jarraitzeaz oso harro nago, baina ez dakit bosgarren belaunaldirik izango den. Nik ez dut seme-alabarik eta lau ilobetatik bakarra da emakumezkoa: Irati du izena eta 7 urte ditu. Biltegira etortzea gustatzen zaio, eta ondo egongo litzateke tradizioarekin jarraitzea». Azokari berari dagokionez, behera egin duela uste du: «Duela 10 bat urte goizeko seietan hasten ginen lanean. Bestalde, garai batean gazta saltzaile guztiak udaletxe azpian egoten ginen. Izan ere, hemen ez du eguzkiak jotzen».

saltokiak ziren, eta kanpokoa bertakoa baino hobea dela sinistu dugu... Bertakoa ez dugu babestu eta, poliki-poliki, azoka eta elikadura subiranotasuna ahuldu ditugu.

Egungo bizi joerak zein eragin izan ditu? Familiak garai batean baino txikiagoak dira, bikoteko bi kideek etxetik kanpo lan egiten dute, eta lehen bietako bat etxean gelditzen zen erosketak egiteko... Erosketa ohiturak aldatu egin dira, eta azoka asteazkenean izateak kontua zaildu egiten du. Hori guztia gutxi balitz, administrazioak hartu behar izan dituen osasun mailako neurriek ez diote mesederik egin: lehen abeltzaintza azoka ere bazen, baina abereak saltzea geroz eta zailagoa da.

Nola ikusten duzu etorkizuna? Azokak aurten 500 bete behar ditu, eta gure leloa Beste 500 urte da. Azokak momentu gogor asko pasako zituen, eta gaur egun asko du eskaintzeko, baina zein paper bete dezakeen aztertu behar dugu. Baserritarrak on egiten diguten gauzak eskaintzen dizkigu: kultura, produktu osasungarriak... Turistek ere tradizioa ezagutu nahi dute gero eta gehiago. Azokak bizitza luzea izan dezake gizartearen bilakaerara egokitzen bada. Malgua izatea behar dugu, erreminta ezberdinekin jokatu behar du, eta jendea bere garrantziaz jabearazi behar du.

Zer egin daiteke jendea kontzientziatzeko? Garraiolariek greba egingo ba-

Nagore Antxia beasaindarra da eta 32 urte ditu. Ordizian bizi da eta, amatasun-baja duenez, asteazken goizero azokara joaten da bueltatxo bat ematera eta erosketak egitera. Tarteka Aner semearekin joaten da plazara. «Umea goiz jaikitzen denez, goizean goiz etortzen gara, eta gazteok azokara etortzen ez bagara, galdu egingo da. Horrek pena emango lidake. Baserritarrei lagundu behar diegu eta bertako produktuak erosi, baina ez da gazte asko etortzen azokara. Izan ere, ez dute ohiturarik eta gainera asko ordu honetan lanean daude. Nik ere, alta ematen didatenean, etortzeari utzi beharko diot. Dena den, D’elikatuz zentroak bertaratu gabe azokan erosteko aukera ematen du eta hori oso ondo dago».

Nagore Antxia


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

lute, edo lurrikara bat egongo balitz, goierritarrok izango genuke nola elikatu: baserritarrak, lurrak eta ekoizpen ezagutza ditugu. Ez gara konturatzen baserritarrak egunero hor ditugula guri hornitzeko prest eta, gainera, kalitatezko produktuak ematen dizkigutela. Gure ekonomiari balio propioa ematen diote. Hori ikusten ez duena bere burua engainatzen ari da.

azokak nola hala markatzen du, baina hori seriotasunez egitea nahi dugu. Gernikakoekin, Tolosakoekin eta nekazariekin hitz egin nahi dugu horretaz. Hortik bizi direnak saltoki handiekin tratua egin beharrean azokara etortzera nahi dugu. Prezioa markatzera behintzat. Zer edo zer egin nahi dugu profesionalei hona etortzea merezi izateko.

Baina jende askok ez du ikusten.

Zer ekitaldi antolatu dituzue mendeurrena ospatzeko?

Estrategietako bat azokaren profesionalizazioa da. Nork markatzen du baserriko produktuen prezioa? Ordiziako

Jose Antonio Rueda

Ordizia 1512ko martxoaren 18an erre zen, eta egun hura gogoratuko dugu. Emakume ba-

Ordiziako azokara Goierri garaiko jendea ere joaten da. Rueda familiak fruta saltzen du eta maiatzaren 1ean 43 urte beteko ditu Ordiziako plazan lanean. Jose Antonio Ruedak 42 urte ditu eta 7rekin joan zen lehenengoz azokara: «Aitak laguntzeko ekartzen ninduen». Azoka ona dela dio, baina ordutik asko aldatu dela. «Lehen, inguruko herrietako jende asko etortzen zen aste osorako erosketa egitera eta, egun, berriz, egunean egunekoa erosteko ohitura dugu». Dena den, Goierrin egoera ez da horren txarra, Zumarragako azoka ere ona da. Azpeitian, adibidez, salmentak asko jaitsi dira». Hori bai, Ordizian badagoela zer hobetu uste du: «Bezeroei eremu urdinean aparkatzen utzi beharko liekete», adibidez.

serritarrei omenaldia egingo diegu. Trikitilariak, herri kirolak eta haurrentzako jolasak ere izango dira. Gainera, herri bazkaria izango da eta D'elikatuz zentroan baserritarrentzat egokitu dugun gela ezagutzera emango dugu. Areto hori azoka egunetan erabili dezakete duela 500 urte bezala egon ez daitezen. Etorkizunera begira, azoka eremua isolatu, argiteria berritu, musika eta berogailua jarri, eta ekitaldi artistikoak antolatu nahi ditugu.

Baserritarrak baikorrak al dira? Azokaren eguneratze honek

Manex Aranburu ordiziarra, Goizane eraikinaren kanpoaldean. ASIER ZALDUA

eurei ere aldaketak egitea eskatzen die, baina askok nahiago dute betikoari eutsi. Azken urteotako bilakaerak ez du animo handirik ematen, baina erreminta onak ditugu: komunikabideek ematen diguten garrantzia, antolaketa... Baserritarrei eurekin gaudela ikusarazi nahi diegu, tratu berezia dutela: gune urdinetan doan aparkatu dezakete, aipatutako lokala jarri diegu...

Pili Aranburu beasaindarra da, baina Ordizian bizi da. 52 urte ditu eta 25 urte daranatza Rueda familiari fruta erosten. Ederki gogoratzen du nola ezagutu zituen zumarragarrak: «Ordiziara ezkondu berria nintzen. Elkano kalean bizi nintzen eta Marixabelen arraindegira joateko ohitura nuen. Handik irten ondoren fruta erosteko asmoa nuen, mutil hauen ama irrifartsu ikusi nuen eta bere postura joatea erabaki nuen». Asteazkenero joaten da plazara eta, bertan, arrautzak eta fruta erosteko ohitura du. Ordiziako azokan erosten duen fruta Zaragozan ere jaten dela esan du: «Alabak han ikasten du eta hemen erositakoa bidali izan diot». Azoka oso ondo dagoela ere irizten du: «Ez nuke ezer aldatuko».

Pili Aranburu


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Lehiaketa berria iragartzeko Ordiziako errugbi jokalariek egindako bideoaren zati bat. BERTSOMOVIEDA

Bertsomovieda: bertsoa gaur egunera ekarrita Josune Zarandona Beasain Bertsolaritza berebiziko oparoaldia bizitzen ari dela gauza jakina da. Azken hamarkadetan erabat modernizatu da eta gaur egungo gizartean ere bere lekua egin du. Oinarrian muina mantendu badu ere, forma eta eredu ezberdinetara moldatu da, eta bide berriak irekitzea ere lortu du. Ez da gauza erraza guztiak gustura uztea, baina badirudi bertsolaritza jorratzeko modu berri horiek oraingo eta lehengo zaletuengan errotu direla. Eta oraindik bide berriak bilatzeko ahaleginean jarraitzen dute. Beasainen, adibidez, Neguko Bertsopaper Lehiaketa zaharkitua gelditu zela eta zerbait

berria eskaintzeko ahalegina egin du Arrano Kultur Elkarteak. Iaz ez zen lehiaketarik izan. Aitor Sarriegi bertsolariaren eta elkarteko kidearen arabera, lehiaketa hartara aurkezten ziren lanei beste irteera bat ematea zen asmoa eta, «aurten, guztiz ezberdina eta berritzailea den txapelketa batekin» datoz: bertsomovieda.

Bertsoa eta irudia Horixe da azken batean Bertsomovieda: bertsoa eta irudia uztartzen dituen lehiaketa. Lehenengo urtea izanik, «ez dugu irizpide zehatzik jarri nahi izan», azaldu du Sarriegik, «ez baitakigu zer lan aurkeztuko diren eta hori jakin gabe mugak jar-

tzea oso zaila da». Lehiaketara aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintza bakarra «oinarrian gutxienez bertso bat izatea izango da». Bertsoa ez da zertan lehiaketarako propio egindakoa izan behar. «Lanak banaka edo taldeka egin daitezke, nahi den formatoa erabilita, nahi den neurrian eta nahi den gaia landuta. Mugarik ez jartzen saiatu gara», aipatu du Sarriegik. Martxoaren 24an amaituko da lanak aurkezteko epea, eta sari banaketa apirilaren 20an egingo dute. Hau, eta Goierrin egiten diren beste zenbait ekimen, bertsolaritza inoiz baino biziago eta errotuago dagoenaren adibide dira.

Oinarriak ertsomovieda Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak antolatutako lehiaketa da. Helburua, bertsozaletasuna bultzatzea da. Lanak. Edozein pertsonak edo taldek aurkeztu ahal izango ditu. Adina, bizitokia eta gaia libreak dira. Epea. Martxoaren 24ra arte. Sari banaketa apirilaren 20an izango da. Sariak. Hiru izango dira: Epaimahaiaren saria (900 euro), bertso onenaren saria (300 euro) eta ikusleen saria (450 eurotan baloratutako saria). Informazio gehiago. www.bertsomovieda.com

B


GOIBERRI 11

MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

Txinatarrak Zumarragako Kalebarrenen Txinatar familia batek denda ireki zuen 2010ean Zumarragan. Huizhong, Xiaojing eta Caisen Xu dute izena. Asier Zaldua Zumarraga Huizhongek 36 urte ditu, Xiaojing bere emazteak 29 eta Caisen semeak 8, eta Shangaitik gertu dagoen Qing Tian hirikoak dira. Xiaojing izan zen Euskal Herrira etortzen lehena, 2006an. Legazpin bizi den bere ahizparengana. 2008an senarra eta semea heldu ziren eta Madrilen bizi izan ziren. 2010ean Zumarragan denda ireki zuten arte. «Senarrak telefonia konpainia batean lan egiten zuen eta ni langabezian nengoen. Gainera, txinatar emakumezkoontzat errazagoa da hemen lana aurkitzea gizonezkoentzat baino. Horregatik etorri nintzen bakarrik. Familia han uztea oso gogorra izan zen, baina bizitzan aurrera egin nahi baduzu...». Euren eskualdea Goierriren antzekoa dela diote. «Eguraldia hemengoaren parekoa da eta hura ere menditsua da. Duela 20 bat urtetik hona jende asko etorri da handik Europara, hura hau baino pobreagoa da eta». Etorri zenean, ahizparen dendan lan egin zuen Xiaojingek. 2009an Madrilera joan ziren lan egitera. 2010ean itzuli

Babeslea

ziren Euskal Herrira. «Krisiak gogor jo du Madrilen eta ahizpak Zumarragan denda irekitzea aholkatu zigun. Oso gustura gaude. Hemengo jendea oso jatorra da, eta eguraldia Madrilgoa baino atseginagoa da. Gainera, Zumarraga herri lasaia da». Semea Gainzuri ikastetxeko ikaslea da eta, dagoeneko, euskaraz eta gazteleraz hitz egiten du. Zoritxarrez, bere aitonaamonen hizkuntza ahazten ari zaio. «Mandarin txinera badaki, baina aitona-amonek beste hizkuntza bat hitz egiten dute eta jada zailtasunak ditu beraiekin telefonoz hitz egiteko».

Santa Barbara gustuko Euskal Herriko bizimodua gustuko dute. «Igandeetan etxean egotea, telebista ikustea eta Interneten ibiltzea atsegin dugu. Baita Santa Barbarara joatea ere». Donostia eta Zarautz oso

Xiaojing, Huizhong eta Caisen Xu Zumarragako Kalebarreneko dendan. ASIER ZALDUA

gustukoak dituzte eta Euskal Herrian gelditzeko asmoa dute. «Negozioa ondo badoa, betirako geldituko gara. Semeak ikasi beharra dauka eta ez zaio ko-

Txina

meni alde batetik bestera ibiltzea».

Beijing Shangai

Herritarrak: txinatar. Biztanleak: 1.340 milioi. Hiriburua: Beijing. Hiri nagusiak: Shanghai, Lanzhou, Xian, Tianjin, Shenyang, Chengdu, Lhasa, Urumqi, Nanjing, Zhengzhou. Hizkuntzak: mandarin txinera batua (ofiziala), uigurrera, mongoliera, tibetera, kantonera...


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Esnaola maisua Sekundino Esnaola Zumarragan jaio zen 1878ko maiatzaren 21ean. Musikarako zaletasuna txiki-txikitatik izan zuen, eta Donostiako Orfeoiko zuzendaria izan zen 1902tik 1929ra bitartean. Sari ugari irabazi zituen. 14 urte zituela, Bergarako seminariora joan zen ikastera, eta handik Salamancako apaiztegira. Musikarako, apaizetarako baino bokazio handiagoa zuen, eta 1900ean, apaiz ikasketak utzi eta Donostiara joan zen. San Bizente parrokiako abesbatzan zuzendari plaza lortu zuen. Solfeoa eta kantua irakatsi zituen.

Donostiako Orfeoia

Loinaz Agirre Zumarraga Sekundino Esnaola izena ezaguna da Zumarragan, herriko musika eskolak eta kale batek izen hori baitute. Donostian ere bada izen bereko kale bat. Bina nor zen Sekundino Esnaola? Zumarragan, 1878ko maiatzaren 21ean jaio zen Sekundino Esnaola Berrondo. Zumarragako Jasokundeko Andre Mariaren elizan, Juan Lino Leturia organistarekin izan zuen lehengo harremana musikarekin. Berehala nabarmendu zen kantuan. 7 urterako, soprano bezala kantatzen zuen elizako abesbatzan.

Goiko argazkian, Sekundino Esnaolaren hiletan bildutako jendetza ikus daiteke. Behekoan, Sekundino Esnaola, Lezon. RICARDO MARTIN

1902an, Norberto Luzuriaga, Donostiako Orfeoiko zuzendaria zen hil zenean, Esnaolak hartu zuen Orfeoiaren zuzendaritza. Esnaolaren garaian, sari asko irabazi zituen Orfeoiak. Besteak beste, Parisko Grand Prix d’Honneur. Donostiako Orfeoiaren etorkizunerako garrantzia handiko erabakia hartu zuen Esnaola maisuak 1909an: emakumezkoak sartzea. Hainbat kexa jaso zituen erabakiak, baina aldaketa hari esker, errepertorioa handitzea eta esparru sinfoniko-koralean sartzea lortu zen. Donostiako Kasinoan abestea oso gustukua zuen Esnaolak. Euskal kantu tradizionaletan oinarrituta landu zuen bere obra: Uso txuriya, Loa-loa, Amak ezkondu ninduen, Pello Joxepe... 1927an, Seme Kuttun izendatu zuen Zumarragako Udalak. 1929an hil zen 51 urterekin.


GOIBERRI 13

ARGAZKI ZAHARRA

Beasaingo Alkartasuna Lizeoko neska-mutikoak 1992-93 ikasturtean. ESTITXU RODRIGO

Beasaingo Lizeoko ikasleak

Loinaz Agirre Beasain Beasaingo Alkartasuna Lizeoko ikasleen argazkia da , 1992. urtekoa. Bertan ageri diren ikasleak, 1984. urtean jaiotakoak dira. Goian, zutik, ezkerretik eskuinera: Julen Mujika, Ion Ganzarain, Arette Azanza, Haizea Fernandino, Goikana Arratibel,

Naiara Lizarralde, Ainara Ibarguren, Sandra Lozano, Alazne Sueskun, Estitxu Rodrigo eta Maitane Etxeberria daude. Behean, belauneko: Eli Castro, Jon Alvarez, Aitor Etxeberria, Igor Rodriguez, Arkaitz Mujika, Patxi Korkostegi, Igor Oiarbide, Gorka Mendizabal eta Garaitz Legorburu.


14 GOIBERRI

GIDA

l That´sa Sun Makeup:

Edergintza

Edertasun osorako kontzeptu berria eta modernoa da. Produktu bakarrarekin azala beltzarandu eta zaindu daiteke. Berehalako kolore uniformea egunetan mantentzen da. Poroa zikindu gabe ematen du kolorea, azala tinkatzen du, eta bat-bateko edertasuna ematen du. Eguzkiak muxukatzea bezala da.

Ezinbesteko produktuak

na Cristina Olanok 22 urte daramatza aurpegiko eta gorputzeko tratamenduak egiten. Urte horietako esperientziaren ondoren, edertasuna zaintzeko ezinbesteko hainbat produktu aurkeztu ditu Lazkaoko Ana Cristina Olano edergintzak:

A

l Phyris Ferment Peeling: Hauts erako peeling enzimatikoa da. Hildako zelulak kentzen ditu, azal leun eta malgu bat lortzeko.

Ana Cristina Olano

Ana Cristina Olano edergintza Mikropigmentazioa Aurpegiko tratamenduak Mesoterapia Radiofrekuentzia Orbanak Depilazioa, argi ziztada bidez. Makilajeak Ikastaroak Manikura eta pedikura Produktuak Ana Cristina Olano edergintza Hirigoien, 12. Tel.: 943086 000 Lazkao.

l Phyris Derma Control Sicca Repair Balm: Arazo askotariko azalentzako oso egokia da. Batez ere der-

matitisa duten pertsonentzat. l Natura Bissè Barcelona, Tolerance Cleanser: Gauean azala garbitzeko gel honek, ez du azalik lehortzen, ez eta koiperik gehitzen ere. l Natura Bissè Barcelona, The Cure Pure Serum: Azalari argitasuna eta sendotasuna ematen dio. Aurpegiko zimurrak leundu eta arindu egiten ditu. Mota guztietako azalentzako produktua da , mistoak zein koipetsuak izan. Ana Cristina Olanok, bere Lazkaoko edergintza zentroan, produktu hauek eta gehiago erabiltzen ditu. Joan zaitez aholku eske.

Goierriko estetika zentroak Elorri estetika zentroa. Lukusin plaza, 4. Ordizia. Tel: 943 164 898

Xarmanki edergintza. Labeaga, 2. Urretxu. Tel: 943 722 513

Zuriñe edergintza. Garmendia Otaola, 5. Beasain. Tel: 647 314 771


GOIBERRI 15

ASTEBURUARI BEGIRA

Ipuin kalejira egingo dute Ordizian Ahoz aho jaialdiaren barruan

ESKEINE LEGORBURU

Errioxako La Compañia del saco taldeak, eta Joxe Mari Karrere eta Itziar Rekalde ipuin kontalariek, ipuin kalejira egingo dute Ordiziako kaleetan eta tabernetan, IV. Ahoz aho jaialdiaren barruan. Bihar, hilak 10, 19:30ean. Ordiziako kaleetan eta tabernetan.

Pinpirinak eta Las Culebras Ordizian Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekintzen barruan, bihar, Beasaingo Asmube emakume elkartearen Pinpirinak antzezlana D’Elikatuzen, eta Iruñeako Las Culebras rock&roll taldearen kontzertua antolatu dituzte, Gaztetxean. Bihar, hilak 10, 19:30ean. Ordiziako D’Elikatuz zentroan.

Agirre eta Tolosa Xentimorik gabe Seguran Iparra-Hegoa ekimenaren barruko lehenengo ekitaldia izango da gaur Seguran, Botikaxaharrean: Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak, Xentimorik gabe antzezlana aurkeztuko dute. Gaur, hilak 9, 19:00etan. Segurako Botikaxaharrean.

Arkeologia eta antropologiaren ekarpenei buruz mahai inguruak Legazpiko Burdinola elkarteak bi mahai inguru antolatu ditu Arkeologia eta antropologiaren ekarpenak gure historiaren ikerketetan zikloaren barruan. Martxoaren 15ean, El poblamiento medieval en Bizkaia y Gipuzkoa gaiari buruz hitz egingo dute, gazteleraz, Iñaki Garcia Caminok (Bizkaiko Arkeologia Museoko zuzendaria) eta Iñaki Sagredok (Nafarroako Erreinuko gazteluen ikertzailea). Bigarren mahai ingurua, apirilaren 19an egingo dute, euskaraz, Historia eta antropologia lotuz gaiaren inguruan. Jose Antonio Azpiazu (historialaria eta antropologoa) eta Jerardo Elortza (filologoa eta historialaria) izango dira hizlariak. Martxoaren 15ean, 19:00etan. Legazpiko Kultur Etxean.


Goiberriren 6. alea  

Goiberri aldizkariaren seigarren alea.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you