Issuu on Google+

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

50. zenbakia. 2013ko martxoaren 8a

Gari

Musikaria

«Letrekin maitasuna margotzen dut» 8-9

GOI B ERRI Iñaki Garitaonaindia Gari abeslari legazpiarra. MONIKA DEL VALLE - ARGAZKI PRESS

Ana Sesma 3 Iritzia 4-5 Ikasleen Korrika 6-7 Osinalde saria 10 Ainitze Azurmendi 11 Mandubiatik ibilbidea 12-13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Ana Sesma Irakaslea

«Ez dut amets berezirik, bizitza datorren bezala onartzen dut» Mikel Albisu Itsasondo Irakaslea da Ana Sesma (Donostia, 1972). Legorretartzat du bere burua, nahiz eta aspaldi bizi den herritik kanpo. Ikasketak egin ondoren 11 urte egin zituen Malagan. Azken 5 edo 6 urteetan Itsasondon bizi da.

Martxoak 8, ospatzen al duzu?

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Pasta, edozein modutan prestatuta.

Edari bat. Ez naiz oso txisposa, eta gehien bat ura edaten dut.

Oporretarako leku bat.

Martxoak 8, erreibindikatzen al duzu?

Amets bat.

Iratiko oihana. Ez dut berezirik, bizitza datorren bezala onartzen dut.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Zaletasun bat.

Topikoa izango da, baina nire bi semeak jaio zirenekoa.

Mendia.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Liburu bat. El hombre que susurraba al oido de los caballos. Musika talde bat.

Ahaztuko ez dudana, autoko bolantearentzat zorroa.

Nahiko ‘karka’ naiz eta George

Goierriko txoko bat.

«Garrantzitsua da emakumeak lan munduan duen garrantziaz jabetzea» Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Pablo Milanesen Yolanda.

Janari bat.

Normalean ez dut ospatzen, baina aurten animatuko naiz.

Ez, baina garrantzitsua da emakumeak lan munduan duen garrantziaz jabetzea.

MIKEL ALBISU

Moustaki gustatzen zait.

Abesti bat.

Gorroto duzuna. Gosea. Edozein mendi, eta Txindoki ikusten bada hobeto.

Herriko alkate bazina... Agian, aste buruetan herriari bizitza gehiago ematen saiatuko nitzateke.

1Itsasondon biziko ez bazina... Malagan biziko nintzateke.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea: 

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Antxiñe Mendizabal Aranburu

Emakume langile, izan gara; izan gaitezen orain, emakume maitale.

ere, inperfektuak garen neurrian, gure insatifazioaren araberako maitasuna bizi dugu. Gizonezko batek esanda dakit beraiek berdintsu maite dutela. Nire liburu kuttunen artean arakatuz ikusi dut emakume adinbat maitasun daudela: Dulce Maria Loynazen “Deseo”, Rosario Castellanosen “Desamor” , Miren Agur Meaberen “Huts mina” poemak; Gioconda Belliren El infinito en la palma de la mano, Gustave Flauberten Madame Bovary, Annie Ernaux-ren La femme gelée, Marguerite Durasen L’amant eleberriak; Lou Andreas-Salomeren Erotismo edo Virginie Depentesen Teoria King Kong saiakerak. Castillo Suarez poetak dio gure askatasun eremua erraietara murrizten dela, eta askatasuna –Maria Zambrano– norberarekiko obedientzia baino ez dela. Literatura gure instintuak, sentimenduak eta pentsamenduak libre uzteko esparrua da. Gure elkarte sekretuko Ainhoak ohartarazi dit artikulu hau irakurrita, literaturaz ari naizela, eta ez bizitzaz. Egia da, benetako maitasuna ausartzen diren emakumeentzat bakarrik dago gordea; Clarisa Pinkolak «emakume basatiak» deitzen die. Aurtengo Emakumearen Nazioarteko Egunean, emakume langilearen aldeko mezuaren ordez, emakume maitalearen aldeko aldarria zabaldu nahi dut.

7 14

155

Bealak taldeak antolatuta, bi lasterketa egingo dituzte etzi, hilak 10, Beasainen, 11:00etan, udaletxe aurretik hasita: 7 kilometrokoa eta 14 kilometrokoa. Datorren larunbatean, berriz, hilak 16, Arriarango II. Mendi lasterketa antolatu dute, 16:00etan hasita.

milioi euroko fakturazioa izan du 2012an Idiazabalgo Ampo kooperatibak; aurreko urtean baino %35 gehiago. Aurten %22 hazi nahi dute, eta krisi aurreko kopuruetara iritsi. 2013an 80 lanpostu berri sortzea ere aurreikusten dute.

Idazlea

Emakumeon elkarte sekretuak aitasun erromantikoa emakumeak kontrolpean izateko tresna da. Amodioaren kontuarekin emakumeok entretenituta gauzkate», Koral Herrera idazleak Berrian esana. Maitasun erromantikoa beste gizaldi bateko eredutzat daukate. Emakumearen garapenerako baliagarria izan bazen ere –gogoratu Julieta, Romeorekin elkartzeko, aitari aurka egitea ausartu zela–, erromantizismoak emakumea gizonaren mende jarri, eta frustrazio eta porrot afektibora eramaten duela diote gaur egun. Lehenagotik existitu zen maitasun platonikoa eredu gisa; maitasun ezinezkoa, atzemanezina, ideal bati lotua. Bestalde, XX. mendearen erdialdean, iraultza sexualarekin eta emakumearen burujabetzarekin batera, maitasun konfluentea jarri zen indarrean, hau da, maitasunaren demokratizazioa: gogobetetasun sexual eta afektiboan oinarritua, monogamia eta heterosexualitatea

M

baztertuz. Gaur, harreman likidoak daude indarrean, harreman igarokorrak, etereoak, biziak eta konpromisorik gabeak. Nire iritziz, beti, baita gaur egun ere, existitu izan dira horiek eta beste maitasun mota batzuk. Are gehiago, esango nuke maitasun mota guztiak posible direla emakume bakarrarengan, bizitzaren une ezberdinetan. Nik neuk oso aldarte aldakorra daukat maitasunari dagokionean: goizean goiz, senti dezaket maitasun kastu eta garbia eta ilunabarrerako, maitasun debekatu baten tentazioan erortzear egon naiteke. Edonola ere, maitasun esperientziak partekatzeko, emakumezkoak, gizonezkoak ez bezala, beti elkartu izan gara, isilean; eta elkarte sekretu horietan asko ezagutu eta ikasi dugu; esate baterako, emakume batzuek maite dutela printzesak bezala, beste batzuek emakume kastuen eran, badaudela emakume-amak, baita emakume lizunak ere, gizon sentitzen diren emakumeak, emakume birjinak, emakume amoranteak... Emakumezkook

badakigu gutun erromantikoak idazten, eta inoiz jaso ere nahi izaten ditugu; tarteka desiratzen dugu musu lizun bat eta askotan behar dugu besarkada estu bat; inoiz amestu dugu bizitza osoa zainduko gaituen gizon batekin eta baita maitale ezezagun batekin ere; gauza gara maitasun bati agur esateko eta baita ordainik gabeko maitasuna emateko ere. Izan

Txinpartak eta

«Trebetasun handia behar duzu irakurtzen duzuna ulertu, barneratu eta gozatzeko» Itziar Zubizarreta Ipuin kontalaria


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Martxoak 8 Egunerokotasunean superheroiak baina askoz gehiagao diren emakume guztiei zuzendua.

Hutsik dago. Beste milaka eta milaka lanpostu bezala, hau ere hutsik dago eta ondorioz, langabeziak gora egin du berriz ere. Baina ez da erraza antza ordezkoa topatzea, oraindik ez baitakite nolako profila behar den postu horretarako. Azkenak «nekea» argudiatu du ardura uzteko. Nahikoa ote? Ez naiz ni eztabaida horretan sartuko. Orain lana utzi eta atseden hartzera doala adierazi dute. Dagoeneko ez dira albiste izango bere bidaia motz eta luzeak nahiz zapata gorriak. Baina, hutsik geratu den postu horretarako, izango da bai hamaika hautagai baino gehiago! Ke zuriaren zain geratu beharko dute jarraitzaileek. Eta hurrengoak? Karguan jarraituko al du goikoak «kitto» esan arte? Edo etsi egingo du? Pentsatzen jarrita, zera esango nuke: beste esparru batzuetako «goikoek» zergatik ez ote dute lehenago esaten «kitto» hori? Bat baino gehiagok hobe luke bada lanari utzi eta deskantsura erretiratzea. Lanari utzi, noizbait lanik egin badute, noski! Oraindik ez baitut ulertzen lanik egin gabe, besteen kontura dirua irabazteko batzuek duten formula hori. Dirutza irabazi, justifikatu ezinezko ka-

leratzea jaso, itsaso zabala zeharkatu eta opor zoragarriez gozatu ondoren kendu diete badaezpada bidaietarako aukera. Beste askori bidaia egiteko intentzioa izan aurretik kenduko zitzaien aukera, «badaezpada»-ko arrazoiak argudiatuta. Hauena ez da ke zuria; aurpegi latza da! Ikeako pastelek edota hainbat supermerkatuko hanburgesek baino ustel usain gehiago darie. Birziklatzeko ere ez dute balioko noski! Ratzingerrek izango ote du gela hutsen bat Gandolfoko gazteluan hauentzako?

Eneritz Gorrotxategi

bat eta

Gela hutsak? Seguruenik soberan izango dira Gandolfoko gaztelu horretan. Ez dakit ordea, Aita Santu emerituak etxelagun nahiko ote dituen halako perlak. Esango nuke ezetz! Batzuen lapur-curriculuma ikusita, etxeko komuneko papera ere arriskuan izango luke Ratzinger jaunak, eta seguruenik nahiago izango du halako buruhausterik gabe lasai atseden hartzea. Deigarria da dena den, Aita Santu aukeraketaren prozesu mistiko, misteriotsu eta zergatik ez, morboz betetako hori! Komunikabideen arreta pizteko osagarri guztiak ditu: oso noizbehinka gertatzen da, sekretismo eta ezjakintasun handia egoten da... Deigarriena ez da hori, baizik eta Aita Santuaren figura politikoa bera: nik dakidala, aukeraketa bidez botere absolutista (legegilea, betearazlea eta judiziala) lortzen duen munduko agintari bakarra da. Badakit kardinal gutxi batzuek aukeratzen dutela, eta badakit espiritu santuak ere paper garrantzitsua jokatzen duela, baina hala ere, Borboitarrei eta Kim Jong-Un Ipar Koreako estatuburuari bai-

bat Ion Muñoa

no zilegitasun handiagoa aitortzen diot edozein Aita Santuri. Kontuak kontu, Gandolfora joan gabe ere Arantzazun, Estibalizen edo Leiren, egongo da ziur gela hotzen bat libre gure inguru publikoan ditugun hainbat jendilaje erretiratzeko. Baina ez Aita Santuak eta are gutxiago fraideek, ez dute merezi halako etxelagunik. Ez ote da justuagoa izango Martutene edo Langraitz aldean gela hutsen baten bila hastea?


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Ikasleen Korrika Elkarri euskara emanda zeharkatuko du Goierri Korrika 18k. Oraingoan ikasleak izango dira protagonistak. Janire Arrondo Cristina, Angela, Patxi, Maruja, Jorge, Carmen, Prazeres eta Pilarrek, hasiera batean agerikoa ez bada ere, badute zerikusirik elkarren artean. Beste hainbat goierritarrekin eskutik emanda, AEK-ren euskaltegietan elkartzen dira astea joan eta astea etorri euskara ikastera. Ordu ugari ematen dituzte gramatika, entzumen edo idazketa ariketa artean. Hain justu ere, Eman euskara elkarri dio Korrika 18ren leloak. Zabaldu nahi duten mezuak «euskara euskal herritarron elkarbizitzarako gakoa» dela dio, «elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko eta elkar ulertzeko tresna». Horregatik, aurtengo edizioan euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka lagun omendu nahi dituzte; «euskalakari izateko ahaleginean euskara ikasten eta praktikatzen ari diren guztiak». Dozenaka dira Goierrin ere euskaltegira inguratu eta euskara ikasten dihardutenak. Hasiera batean erronka zaila dela uste badute ere, orokorrean,

denbora aurrera joan ahala euskaraz bizitzea posible dela frogatu dute. Batzuk ditxozosko langabeziaren ondorioz denbora librea dutelako heldu diote euskaren erronkari, badira etxekoekin edo lagunekin euskaraz bizi nahi dutelako animatu direnak, edo aspalditik betetzeke zuten egitekoa zelako ari direnak. Ordizian, Beasainen, Seguran, Legorretan, Zaldibian edo Lazkaon ditu taldeak Goiztiri AEKk, besteak beste.

Korrika egiteko gogoz Euskaraz janzteko indarrez eta gogoz betetzen ditu ikasleak Korrika gisako ekimenek. Aurtengoan bitan pasako da Goierritik euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Lehenbiziko egunean, datorren ostegunean, Andoaindik irten ondoren, iluntzeko 20:15ean iritsiko da Legorretara eta goizaldeko ordubata aldera irtengo da eskualdetik, Zegamatik Altsasura bidean. Ondoren, hilaren 21ean, goizaldeko ordubietatik hiruak artean Urretxutik Legazpirako bidea egingo du, Zumarragan barrena.

Cristina Alvarez Egunean bi orduz, astean lau egunez, euskararen lagun egiten ari da Cristina Alvarez Beasaingo AEK-n. Orain Olaberrian bizi bada ere, ordiziarra da jaiotzez. 12 urte zituela Toledora joan zen bizitzera, eta zazpi urteren bueltan, pasa den irailean, itzuli zen Goierrira. Umetan Ordizian eskolan, kalean... euskaraz bizi zela dio berak, baina, galdu egin du hizketarako erraztasuna. «Hemen euskara beharrezkoa da, eta gustatu egiten zait, gainera», dio. Antropologia ikasketak egiteko asmotan zen, baina ez zuen unibertsitatean sartzerik izan. Hala, euskara ikastera buru belarri jarri zen. Esperientzia «ona eta polita» izaten ari da berarentzat. «Jendea euskara ikastera animatuko nuke; Europako hizkuntzarik zaharrena ere bada, eta hori interesgarria da oso», dio.

Angela Godoi Jaiotzez andoaindarra bada ere, urteak daramatza Legorretan bizitzen Angela Godoik. Bertan, bost urte daramatza euskara ikasten. Berarentzat helburua seme alabekin eta ingurukoekin euskaraz jardun ahal izatea da , eta lortzen ari da saiatzearen saiatzez. «Zaila» dela dioen arren, ikastea posible dela erakusten ari da. Astean sei ordu ematen ditu liburu artean, baina, euskara ikasgelatik kanpora eguneroko hizkuntza izatea nahi du berak. «Egunaren arabera» ausartzen da tabernetan edo dendetan lehen hitza euskaraz egitera, baina, «azkenean gazteleraz amaitzen dugu», dio berak. Duela bi urteko Korrikan «oso ondo» pasa zuela-eta argi du aurten ere hurbilduko dela euskararen festara. Korrikaren hasiera festan izango da Andoainen.


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Patxi Uranga Alferkeriarik ez du Patxi Urangak euskara ikasteko orduan. Betidanik izan du euskara ikasteko asmoa, eta oraingoan lortzekotan dago. 18 urterekin hasi zen ikasten ordiziarra eta, ordutik, behin baino gehiagotan utzi eta heldu dio. Gogoan du soldadutzara joan zenean ere, Euskal Herritik joandakoen artean taldetxoa osatu eta euskara ikasten aritu zirela. «Militarrek materialak aurkitu eta dena kendu zigutenean amaitu zen abentura hura», gogoratzen du. Argi du erraztasuna hartzeko kalean hitz egin beharko duela. «Lagunekin euskaraz egiten saiatzen naiz, baina, arraroa egiten zaie eta beraiek dira niri gazteleraz erantzuten didatenak». Berak lagunak animatu izan dituela dio; «orain krisi garaian, langabezian egonda momentu ona izan daiteke ikasteko».

Maruja Redondo «Esfotzu handia» eskatzen badu ere, euskara ikastera animatzen ditu Maruja Redondok ingurukoak. Valentzian jaioa izan eta Legorretan bizi arren urnietarra sentitzen da Redondo. Azken bost urteotan Legorretan, AEK-ren euskaltegian eskoletara joanez, lagun taldea osatu du Angela, Carmen eta Pilar ikaskideekin batera. Azken egunotan euskara ikasgelatik atera eta Korrikaren inguruan antolatutako ekimenetan parte hartzen ari da. Datorren ostegunean, lasterketa erraldoia Legorretara iristen denean ere inguratuko da festara. Redondoren ustez, euskaraz bizi ahal izateko erronka «egunerokoan» dago. «Ohiturak aldatzea zaila bezain beharrezkoa da». Ezagunekin gazteleraz egiteko ohitura aldatzea kosta egiten zaio, baina, mezu argia ematen die berak: «Hurrengoan euskaraz».

Jorge Gorrindo Jaiotzez santurtziarra bada ere, Itsasondon bizi da Jorge Gorrindo. Etxean, emazteak eta alabak euskaraz hitz egiten dute. Berak aspalditik sartuta duen arantza txiki hori kendu nahi du: euskaraz bizi nahi du. Euskara ikasteak «esfotzu handia» eskatzen duela dio, baina ahal duen eran jarraituko du. Astean hamar ordu ematen ditu ikaskideekin batera euskaltegian, baina, «gustura» joaten da. Ikaskideak eta lagunak dira. Maiz lotsak atzera botatzen duela onartzen badu ere, saiatzen da kalean ere euskaraz egiten: «Tabernan, lagun artean eta konfiantzan egiten dut pixkat». Euskaren inguruko ekimenek ikasten jarraitzeko indarra ematen diela dio, eta datorren Korrikan hartuko du parte. «Aurrekoan parte hartu nuen eta animo handia ematen du», dio.

Carmen Mendez Gogoan du, duela hainbat urte, trenean zihoala bi euskaldun peto gazteleraz entzutean sentitu zuena: «Guk nola ikasiko dugu ba euskaraz?». Carmen Mendezek «bizi osoa» darama egiteko horretan eta, dagoeneko, erraztasunez egiten du. Zamoran jaio bazen ere, haurra zela etorri zen Euskal Herrira. Lizartzan, Tolosan eta Ibarran bizi izan da; orain, Legorretan. Ibarran hasi zen lehenbizikoz euskaltegian, eta ordutik buru-belarri dabil hiztegi eta liburu artean. «Behin honaino iritsita pena litzateke hemen uztea», dio berak. Horregatik, euskaltegiko eskoletan jarraitzeko asmoz dago: «Inoiz ez dugu amaituko euskara ikasten». Ikaskideekin batera Goiztiri euskaltegia antolatzen ari den ekimenetan parte hartzen ari da bera; «ohitura da dagoeneko Korrikarena», dio.

Prazeres Goncalves Zazpi urte daramatza Prazeres Goncalves portugaldarrak Zaldibian bizitzen, eta beste horrenbeste euskara ikasten. «Euskal Herria da, euskara hizkuntzaren herria da. Garrantzitsua eta beharrezkoa da euskara ikastea», dio berak. Elkarrizketa euskaraz egiteko gaitasuna duen arren, ikasteko «zaila» dela dio, eta badaki zertaz ari den, portugaleraz gain, gaztelera, fratsesa eta ingelera ere hitz egiten baititu. Hala ere, ez duela presarik dio, eta ahal duen neurrian jarraituko duela ikasten. Zortzi laguneko taldea elkartzen dira Zaldibiako Kultur Etxean euskara ikastera, giro onean. Orain, Korrika datorrela-eta buru-belarri dabiltza prestatze lanetan. «Iritsi nintzenean ez nekin zergatik egiten zen Korrika, orain bai, badakit, eta parte hartuko dut».

Pilar Cardeñoso Haurdun zegoela animatu zen Irunen euskara ikastaro intentsibo batean izena ematera. Han izan zuen euskaltegiekin lehen kontaktua. Orain ia bost urte daramatza euskara ikasten eta «barneratua» duela dio Pilar Cardeñosok; «dagoeneko ez dago atzera bueltarik, euskara barnean daramagu». Donostian jaioa, irundarra sentitzen da bera, baina gaur egun Goierrin bizi da, Legorretan. Bertan bost urte daramatza euskara ikasten. Astean hirutan, egunean bi orduz jasotzen ditu eskolak. Euskara ikasteko «gogo handia» behar dela dio berak, «ez da gutxi eskatzen duen esfortzua eta dedikazioa». Hala ere, harro dago orain arte lortu duenarekin. «Telebista, irratia... euskaraz entzun ditzaket eta eskolako bileretan ere dena ulertzen dugu!».


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

MARISOL RAMIREZ

- ARGAZKI PRESS

Iñaki Garitaonaindia Musikaria

«Sakonago landu dut ofizioa, musika eguneroko lan bihurtuz»


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Janire Arrondo Bakarkako ibilbideari ekin zionetik zazpigarren lana osatu du Iñaki Garitaonandia Gari (1964)abeslari legazpiarrak. Gaur ikusiko du argia bere azken lanak: Ez da amaiera . Jarraitzaileen barne-zirrarak astintzeko prest, ohiko ahots gozo eta sentsualarekin dator musikaria. Baina, hau, amaieratik urrun, «hasiera besterik ez da». Musikari bezala ibilbidea 1983an Ziper taldean hasi bazuen ere, hamarkada oso bat Hertzainak taldeko ahots nagusi izanda egin zen ezagun Gari. Taldearen agurrarekin ekin zion bakarkako bideari. Laurogehiko hamarkada hura dagoeneko «oso urruti» dagoela-eta, Hertzainaken garaietara begira egon beharrean, egunerokoan du erronka Garik. Bere azken lanean, besteak beste, «gaur egun gertatzen den horren inguruko erreflexioa» dakar.

Zein sorpresa dakartza Ez da amaiera album berriak? Sonoritatea bera da sorpresarik handiena, azken lau urteetan egin dudan lanaren emaitza da disko hau. Sonoritatearen oinarria base erritmiko akustikoak dira, hau da, perkusioa eta kontrabaxua nahastu ditut ohiko instrumentu elektrikoekin.

Kantu sakon eta indartsuak jasotzen ditu diskoak. Zer eman nahi izan duzu lan honetan? Musikalki norabide ezberdinak uztartzen ditut. Azken lau urte hauetan sakonago landu izan dut ofizioa, musika eguneroko lan bihurtuz. Dedikazio honek indarberritu gaitu zeharkaldi intentso hau gauzatu ahal izateko. Letrekin maitasuna margotzen dut bere kode intimoz eta ezinbesteko dituen zakarkeriekin ere bai. Maitasunarekin batera, gaur egun gertatzen denaren inguruko erreflexioa; gizakiok gure hankasartzeak, akatsak... gure onurarako nola

erabiltzen ditugun eta nola manipulatzen ditugun ere bai.

Zazpigarren bakarkako lana. Erraz esaten da, baina erraz egiten al da? Benetako zeharkaldia izan da honaino heltzeko egin dudan bidea. Disko hau egiteko modua ere berria izan da niretzat. Lan kreatiboaren parte gehiena estudioan bertan gauzatu dut, azken momentura arte zein portutara helduko ginen jakin gabe. Estudiora sartu nintzenean, abestien estruktura biluziak besterik ez nituen.

Ez dela amaiera diozu, azalpenak eman beharrean aurkitu al zara?

Idiazabalen hasiko du kontzertu bira Garik martxoaren 22an, ostirala isko bat baino gehiago da Ez da amaiera proiektua Garirentzat. «Era guztietako ikusleak» bilduko dituen espektakuluak eskaini nahi ditu abeslariak kontzertu biran. «Nire proposamena da zuzenekoetan, hiri handiez gain, herri txikietara ere iristea», dio musikariak. Zuzenekoen ibilbidea, hain zuzen ere, Idiazabalen hasiko du abeslari legazpiarrak hilaren 22an, ostirala. 20.00etan izango da kontzertua Guraso Elkartean. Idiazabalgo Udaletik azaldu dutenaren arabera, sarrerak aldez aurretik Izpar goxoki dendan egongo dira salgai, 5 euroan, eta baita egunean bertan ere. Hurrengo egunean bertan, birarekin jarraituz, Bermeoko Kafe Antzokian (Bizkaia) eskainiko du kontzertua Garik; Arrasate, Ondarroa, Donostia, Basauri edo Altsasun aurkeztuko du diska berria, besteak beste.

D

Zentzu asko izan ditzake esaldiak, eta egitan baditu, baina gehienbat egunerokoarekin lotuta dago. Iluntasunaren aurrean begirada baikorra izatea besterik ez da.

Behin lan berriaren aurkezpena eginda, herriz herri hasteko prest? Ez da amaiera diskoaren zuzeneko ibilbidea Idiazabalen hasiko da, nere proposamena baita, diskoaren proiektuarekin lotuta, zuzenekoetan herri txikietara ere iristea. Proiektua diskoa baino gehiago da, eta zuzenekoekin bat eginez proposamen zabalagoa aurkeztu nahi dut. Espektakulua herri txikietara hurbildu nahi dugu, herrikoen partaidetzarekin, eta publiko guztientzat; gazteak, helduak eta umeak musikara hurbiltzea nahi dugu oraingo honetan, eta hau hasiera besterik ez da.

Oholtzara igo, publikoari begiratu, eta zer da ikusten duzuna? Egunaren arabera. Batzuetan lasaitasun nahikoarekin igotzen naiz eta petsonak, aurpegiak... ikusten ditut. Baina, normalean, bosgarren abestira arte ez dut ezer ikusten, nabaritu bai, baina ikusi ez.

2009an azken diskoa kaleratuta, denboraldi bat Kongon eman zenuen, bertako artistei laguntzeko ekimen batekin. Lortu al zenuten helburua?

«Perkusioa eta kontrabaxua nahastu ditut ohiko instrumentu elektrikoekin» «Maitasuna margotzen dut bere kode intimoz eta zakarkeriarekin ere bai» «Iluntasunaren aurrean begirada baikorra izatea besterik ez da Ez da amaiera lana»

16 Lore diskoa grabatuta utzi eta Kongoko Errepublika Demokratikoan sei hilabete pasa nituen, Lukotola deituriko herrixka oso txiki batean, hango eskola batean lan egiten. Lubumbashi hiriko hainbat artista plastiko, argazkilari eta musikari ezagutu nituen bertan, eta ondoren, eurekin jaialdi berezi bat antolatu nuen. Esku artean zuten proiektuari bultzada eman nahi genion elkarrekin: beraiek kudeaturiko lehen zentru artistikoa sortzea. Bilbora bueltan, artistekin kontaktua mantenduta, jadanik martxan zegoen Picha Kultur Zentroari laguntzea erabaki nuen. Horretarako, telefono agenda hartu eta hainbat lagun bildu nituen Karibu Festan. Lortutako etekinekin soinu ekipoa eta ordenagailuak erosi eta Lubumbashira bidali ahal izan nituen.

Hertzainak taldearen ibilbideari amaiera eman eta 1995ean ekin zenion bakarkako bideari. Nolako esperientzia izaten ari da bakarlari gisa bizitzen ari zarena? 1995etik hona, hainbat urrats, hainbat esperientzia, hainbat bizileku eta herrialde eta hainbat musika izan dira, eta guzti horrek eragin zuzena dauka nire musikan, horietaz elikatzen baita.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Jokin Murua, eskuinetik lehena, duela bi urteko finalean parte hartu zuten sei bertsolariekin. ENERITZ GORROTXATEGI

Osinalde saria, bertsolari haztegia Asier Zaldua Gabiria Bihar Argi Berri saria jokatuko da Ordizian, Osinalde sarirako baliagarria. Hurrengo bi kanporaketak hilaren 16an eta 23an izango dira, Zaldibian eta Aztirian. Finala, berriz, apirilaren 6an jokatuko da. Zaldibiakoa aurten jokatuko da lehenengoz, Idiazabalgoaren ordez. Aurtengoa Gabiriako Osinalde sariaren 42. ekitaldia da. Txapelketa hau bertsolari gaz-

teentzat antolatzen den garrantzitsuenetakoa da. Urte hauetan guztietan izen handiko bertsolariek jantzi dute txapela Gabirian. Lehen edizioa Patxi Iraola zaldibiarrak irabazi zuen 1971n. Ordutik, Mikel Mendizabalek, Jon Sarasuak, Xabier Euzkitzek, Igor Elortzak, Maialen Lujanbiok eta Aitor Sarriegik irabazi dute, besteak beste. Iaz, Amaia Iturriotz urretxuarra nagusitu zen.

Garai batean zailtasun handiak izaten zituzten parte hartzaileak lortzeko, baina azken hamarkadetan bertsolaritzak gorakada nabarmena ezagutu du, eta egun ez dago halako arazorik. Hala, hiru kanporaketa antolatzen dira. Euskal Herriko lurralde guztietako bertsolariak gonbidatzen dituzte eta urtero goierritarren bati ere aukera ematen diote.

Antolaketan Babeslea

Lau sariketetako ordezkariek osatutako talde bat arduratzen da antolaketaz eta, horien buru, Jokin Murua aritzen da. Gai-jartzaile lanak ere berak egiten ditu. Sekula ez du parte hartu bere herriko txapelketan:

«Inoiz ez naiz bertsotan serio aritu eta sekula ez dut herritarren aurrean abestu nahi izan. Martxoan, bertsoa! eta halakoetan bakarrik parte hartzen dut». Urte asko daramatza antolatzaile taldean Muruak. «16 bat urterekin egin nuen lehenengoz gai-jartzaile lana, baina gaien aukeraketa taldean lehenago hasi nintzen», dio. Igor Elortzak irabazi zuen urtea ez du sekula ahaztuko. «Nire idoloa bihurtu zen. Osinalde saria oso berezia da gabiriarrontzat eta, nire ustez, ekimen honi esker daude hainbeste bertsozale herrian. Osinalde umetatik bizi dugu eta 15-16 urterekin afariak zerbitzatzen hasten gara».


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Ainitze Azurmendi Zegamako Gaztelekuaren arduraduna

ÂŤEtorkizuneko herritar parte hartzaileak sortzea da gaztelekuaren helburuaÂť

Heziketaren alorrean zein lan egiten duzue? Gaztelekuan, jolasteaz gain, lantzen diren gaiak anitzak dira: parte hartze bideak sortu, berdintasuna eta euskararen erabilera sustatu, eta jatorri eta egoera ezberdinetan dauden nerabeengana iristeko zubiak eraiki, besteak beste.

Zenbat denbora da Zegaman gaztelekua martxan jarri zenutenetik? Bi urte eta erdi dira gaztelekua martxan dagoenetik; 2010eko uztailaren 2an inauguratu genuen.

Nola erabakitzen duzue zein ekintza egin gaztelekuan?

Zenbat erabiltzaile daude? Gaur egun 12 eta 18 urte arteko gazteak biltzen dira Zegamako Gaztelekuan. Une honetan 59 gazte herritar elkartzen dira, 32 neska eta 27 mutil.

Herrian diagnostiko zehatz bat egin ondoren, gazteen atalari lehentasuna ematea erabaki zen. Hala, zuzendutako proiektu hezitzaile batean oinarritutako zerbitzu baten beharra zegoela ikusi zen, eta gaztelekua-

Aisialdirako aukera gutxi dauden herrietan, Zegamaren kasuan adibidez, zenbaterainoko garrantzia du halako leku batek? Garrantzia handia du, herriko nerabeentzat erreferentzi puntu bilakatu da gaztelekua eta bertatik etorkizuneko herritar parte-hartzaile izango direnak sortzea da helburua.

Eskeine Legorburu Zegama 2009an Zegamako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gazteriako Sustapen Sisteman eskuhartzeko hitzarmena sinatu zuten, eta proiektu horretatik sortu zen Zegamako Gaztelekua. Bertako arduraduna da Ainitze Azurmendi herritarra.

Zein behar ikusi zenituzten Zegaman halako proiektu bat martxan jartzeko?

adierazpena eta parte-hartzea sustatuko zituena, bizitzarako gaitasunak eta trebetasuna lortuko zituena...

Hiruhilero nerabeekin biltzen naiz eta guztien artean adosten ditugu epe horretan egingo diren ekintzak. Amaitzean, ekintzen balorazio bat ere egiten dugu.

Ainitze Azurmendi Zegamako Gaztelekuaren sarreran. GOIBERRI ren proiektua garatzea erabaki zen.

Zein helbururekin sortu zen gaztelekua? Zerbitzu honen bidez nerabeekin batera prozesu bat lantzea

zen helburua, beraien ardurak hartzen ikasiko zutena, espazio baten kudeaketak suposatzen dituen zailtasunez, abantailez eta antolakuntzaren garrantziaz jabetuko zirena, beraien

Gazteei dagokionez, zer ekarpen egiten die gaztelekuek bezalako guneek? Ardurak hartzen ikasten dute eta beraien parte hartze maila igotzen doan heinean, herritar aktibo bilakatzen joaten dira nerabezarotik gaztarora igarotzean.


12 GOIBERRI

IBILBIDEA

Ezkio otsaila amaierako elurteak zurituta, jarraian Itsaso zeharkatu eta Mandubia da ibilbidearen hasiera eta jomuga. MIRIAM LUKI

Mandubiatik biribilean Mandubiako bentatik abiatuta, Kizkitza eta San Lorentzo ermitak aurkituko ditugu bidean, tartean Ezkio eta Itsaso ere iragango ditugu Mandubiara iritsi aurretik; ibilbide laua da, erraza eta itzulia laburtu eta luzatu daiteke nahieran. Miriam Luki Ezkio-Itsaso Mandubiako gaina (532 metro) da ibilbide honen abiapuntua eta jomuga. Biribila osatzeko hainbat aukera izango ditu mendizaleak, bidea laburtuz edota luzatuz. Ezkio-Itsasoko itzulia Mandubiatik hasita 14 kilometrotik gorakoa da, baina hiruzpalau kilometro kenduko dizkiogu proposamen honetan garaierari eutsita. Mandubiako bentan Oria eta Urola ibarren arteko pasabidean egongo gara. Antzinean merkatari, bidaiari eta erromes andanak zapaldutako gaina da. Donejakue bidearen ikurra egurretan zizelkatuta ikusiko dugu seinale batean. Mandubizar baserriaren atzealdean dagoen pista hartuta ekingo diogu ibilbideari. Pago zaharren

ilara batek erakutsiko digu bidea. Mandubizelaiko trikuharrira doan seinaleak Erdi Aroko erromesen aurrekoentzat ere tokiak zeresana bazuela adieraziko digu. Seinalea ezkerrean utzita, altzifreek eta alertzeek

tokia hartuko diete pagoei, eta ikur berrien aurrean, Ormaiztegira doan bidea utziko dugu Elorri aterpetxearen ondotik igarotzeko. Enborretan margotutako marka zuri-gorri-horiak jarraituko ditugu aurrerantzean

Ariola etxola, azpialdean izen bereko baserria dago. MIRIAM LUKI

Kizkitza, Ezkio, Itsaso eta Atxurtza norabideak aukeran ematen dizkigun seinalea aurkitu arte. Ibilbideko bidegurutzerik garrantzitsuena da, bertara itzuliko baikara amaieran. 150 metrora Kizkitzako ermitaren itsasargia dago. Baseliza ikusteko gure lehenengo aukera izango da, itzuleran bigarren aukera bat izango dugu nahi izanez gero. Arrobiazpitik joko dugu Izazpi-Kizkitza mendilerroan. Norabide horretan goazela Aizkorriko mendikatea ikusiko dugu ezkerrean. Pago artean, Ariola izena gorriz idatzita duen etxolatxoarekin topo egingo dugu. Aurrerago Beotegiko tontorretik (729 metro) behera eginda Atxurtzako atsedenlekura iritsiko gara, iturria eta mahaitxo-


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Irteera-helmuga

Oinarrizko botikina otikina derrigorrez mendira eraman behar den gauza bat da, Txindokira goiz pasa nahiz Pirinioetara hainbat egunetarako joan. Baina, zer eraman? Botikina egiteko garaian mendian gehien izan ditzake- Xabier Mujika. gun ezbeharrak kontutan izan behar ditugu. Orokorrean botikina mendian gertatzen diren prozesu arinei bat-bateko erantzun bat emateko erabiliko dugu. Prozesu arin horien artean gehien ematen direnak zauriak eta zaintiratuak (orkatiletakoa batez ere) izaten dira. Hau kontuan izanda, gutxieneko edo oinarrizko botikin bat prozesu horiei erantzun bat emateko pentsatuta egon beharko da. Oinarrizko botikin bat batek honako gauzak izango ditu: Zauri arinak sendatzeko: gasen paketetxo bat; Betadine pote txikia (10 ml dutenak badira) zauria desinfektatzeko; Serum (suero fisiologikoa) 10 ml-tako potea, zauria garbitzeko; Amerikar zinta (esparadrapoak baina erabilpen zabalagoa du); tirita zinta, modu honetan tirita nahi dugun tamainara moztuko dugu. Zaintiratuetarako: krepe benda bat (betiko benda marroia,. bendaia bat egiteko, inmobilizazioak egiteko nahiz hemorragia handiak gelditzeko); antiinflamatorio pare bat (aukeran Ibuprofeno 600 mg. Kontuz botika hauekin urdaileko arazorik badago, kalte egin dezakete eta); eta analgesiko pare bat (nik aukeran Paracetamol 500 mg eramaten dut). Horietaz gain, badira botikinean beti izan behar diren beste hiru gauza: guraize txiki batzuk (labana batzuek izaten dituzte); maindire termikoa (pisu gutxikoa, erabilpen anitzekoa eta, nire ustez, ezinbestean motxila guztietan eraman beharrekoa); eguzkitarako krema eta ezpainetarako pasta, 50eko babesetik gorakoa. Nire aholkua konpartimendu asko dituen zorro bat erabiltzea izango litzateke, materiala ondo sailkatua eraman ahal izateko. www.smithyrenbloga.com

B

Ezkio

Itsaso

Mandubiatik biribilean Luzera: Mandubia Ezkio-Itsaso itzuli osoak 15,9 km; ibilbide honek 11 km inguru Denbora: 3h Altuera gehiena: 728 metro. Zailtasuna: Erraza

ak daude bertan. Hemen utziko dugu mendilerroa eta Ezkiora egingo dugu, marka zuri-horiekin batera. Ur biltegia, hilerria eta Santa Marina ermitatik iraganda iritsiko gara Ezkiora.

Arrobiazpin bueltan San Migel eliza eta Goienetxe baserriaren artean dagoen pista hartuko dugu marka zuri-horiak utzita. Mendi magaletik, altuerarik galdu gabe, Agerreazpikoa baserriaren aztarnak ikusiko ditugu. Kami単oetxeberri baserriaren atzean, altuera galdu gabe aurrera egingo dugu, eta gorantz ateratzen den pista hartuta iritsiko gara San Lorentzo ermitara. Pinu artetik Ezkio bistaratuko dugu le-

henengo planoan, eta Irimo mendia sakonean. San Lorentzo Ezkio-Itsasoko lehenengo parrokia izan zen; kanpotik kanpaia txikiak baino ez du adierazten baseliza bat dela. Kizkitzara zuzenean joateko edo Itsasora egiteko aukerak ematen dizkigun bidegurutzea dago San Lorentzo bertan. Itsasora joko dugu marka zurihoriekin elkartuz. Itsasogoena baserri ondotik igarota helduko gara Itsasora. Eliza eskuinean utzita, marka zuri-hori-berdeak hartuta gora egingo dugu. Pago eta pinu basoan barrena Arrobiazpin izango gara; ibilbide hasierako bidegurutzean. Bidegurutze horrek berak Mandubiara eramango gaitu bueltan.


14 GOIBERRI

GARAI BATEAN

saretik Inkesta

Bideoa

Gabiriako rallyesprinta

goierri. hitza.info zer iruditzen zaizkizu hainbat herritan dauden partehartze programak?

Pasa den igandean egin zuten XV. Rallyesprinta Gabirian. David Ardions eta Josu Agirre izan ziren azkarrenak. Eguraldia lagun, jendetza bildu zen Gabiriako bide bazterretan, proba ikusteko. Gotzon Aranburu kazetariak, bideoan bildu ditu proba hartako irudiak. goierri.hitza.info

✓ Beharrezkoak......................%85 ✓ Alferrikakoak..........................%6 ✓ Ez dakit zer diren...................%9

www.otamotz.com urretxun eta zumarragan jarriko al zenuke atez ateko bilketa? ✓ Bai .......................................%66,7 ✓ Ez .........................................%33,3

Klik

Han eta hemen

Garik badu jada bideoklipa

Sinonimoen hiztegi berritua

GPSak ere badaki euskaraz

Gari kantari legazpiarrak aste

UZEI terminologia eta lexikografia zentroak, sinonimoen hiztegi berritua jarri du sarean. 1999. urtean kaleratu zuten aurreneko aldiz, eta hamar urte egin ditu Interneten. Guztira 26.000 sarreratik gora ditu sinonimoen hiztegiak. sh.uzei.com

Azken urteetan autoz bidaiaren bat egin nahi dutenen ezinbesteko bidelaguna bihurtu da GPSa. Orain arte, ordea, erderaz baino ez zekien gidari birtual horrek. Waze GPS mugikorrerako aplikazioak, ordea, euskaraz erabiltzeko aukera ematen du. www.transifex.com

honetan kaleratu du Ez da amaiera disko berria. Aurreneko single-a eta haren bideoklipa ere zabaldu dituzte dagoeneko. Dena eta ezer ez dago da kanta, eta animazioa erabiliz egin dute bideoa. www.eitb.com

‘Dena eta ezer ez’ bideoklip berria hemen ikus daiteke:


GOIBERRI 15

PUBLIZITATEA



GoiBerri 50. zenbakia