Page 1

IDIAZABAL GAZTA Asteazkena, 2013ko martxoaren 27a Testuak: Janire Arrondo eta Eskeine Legorburu

AIMAR MAIZ

Zailtasunak zailtasun, bidea egiten


goierriko hitza• 2013ko martxoaren 27a, asteazkena

2 Idiazabal Gazta Teknika berriei esker, egungo artzantzak garai batekoarekin zerikusirik ez badu ere, arazo eta erronka berriak ere agertu zaizkie: salmenten beherakada eta pentsuen prezio igoerari aurre egin beharrean daude.

Salmenta motelei aurre eginez

L

urrari, naturari eta ohiturei lotutako ogibidea da artzainena. Baserria eta mendia dute bizitoki eta lantegi. Artzainak dira eta artzantzaren bueltan antolatzen dute euren bizitza. Euskal Herrian ofizio zaharra da eurena, XXI. mendean bizirik dirauena. Artzainen bizimodua batere samurra ez dela jakina den arren, aurrerapen teknologikoei esker asko aldatu da ogibidea. Lehen ez zituzten erosotasunak dituzte orain lanerako; nahiz eta aurre egin beharreko erronka berriak ere agertu zaizkien. Artzantza profesionalizaturiko lanbidea da gaur egun; formazioa jasotzen dute gazta egiteko eta ardiak zaintzeko, baina, baita bezeroengana iristeko moduak ikasteko ere, Internet tarteko. Eurena inoiz ez da diruz lepo aberasteko ofizioa izan, eta egungo krisia ez zaie batere onik egiten ari. Salmentak okorrorean jaitsi egin direla diote artzainek, eta kanpoko merkatuetara jotzea beharrezko izaten ari da. Oraingoz, ordea, aurre egiten ari dira egoerari Idiazabal gaztaren ekoizleak. Ardien lanak eta gazta egitea lan gutxi balitz bezala, eguna ikastetxeetako taldeen bisitak jasotzen, telefonoz eskariak hartzen eta etxera datozen bezeroak artatzen emanda ez dute denbora libre askorik Gabiriako Baztarrika baserrikoek. Asier Osinaldek eta Eli Elgarrestak daramate bertako ardura azken hamaika urtetan. «Apustu gogorra» izan zen baserriaren ardura hartzearena hasiera batean, baina, «gustura» ari dira orain behin eskua hartuta. Elgarrestaren amak, Amalia Jauregi artzainak, ardiak gutxitzeko asmoa agertu zuenean animatu ziren alaba eta suhia ustiategiaz arduratzera. «Hasiera zaila» izan zela dio Osinaldek; «ume txiki bat genuen eta tailerrean lau errelebotan lan egiten nuen, ezin nuen ez batarekin ez bestearekin ere». Lan merkatua egoera onean zegoen orduan, baina, Osinaldek utzi eta gutxira hasi ziren lan egiten zuen lantegian langileak kaleratzen. Salmentak motelduta Egungo egoera ekonomikoa delaeta, salmentak «moteldu» egin direla dio Osinaldek. «Denda eta harategietako salmentak asko jaitsi dira, baina, orain bezeroak etxera gehiago etortzen dira», dio berak. Handizkako merkataritzan aritzen direnenen bidez saldu beharrean, gabiriarrek zuzenean sal-

Artaldea neguan Lazkaomendiko larreetan. IÑAKI GURRUTXAGA

tzen dute gazta etxetik edo azoketan. «Dendetan saltzen den gazta ere guk eramaten dugu bertara», argitu du. Bere gaztak etxetik zuzenean saltzen ditu Eli Gorrotxategi artzainak ere. Hamasei urte daramatza berak ofizioan, Jose Mari Jauregi senarrarekin batera. Beasaindarra da Gorrotxategi eta lazkaotarra Jauregi, baina, Asparrenan (Araba) dute Lezea gaztandegia. Honela gogoratzen du Gorrotxategik hasiera: «Senarraren amaren baserrian ardiak zituzten eta berari beti gustatu izan zaio mundu hau; lantokiko lana utzi eta hona etortzeko apustua egin genuen. Aldaketa handia izan zen, gogorra. Fabrikak ematen zuen oreka utzi behar genuen eta guzti hori bi semerekin. Aldaketa sakona izan zen». Gaur egun, ordea, «oso pozik» dago besaindarra hartutako erabakiarekin. Lanpetuta dabil urte sasoi honetan gazta egiten. Urtarrilaren amaieran hasi zen aurtengo denboraldiko gazta egiten, eta apirilean hasiko da lehen aleak saltzen. «Momentuz ondo» doazela dio berak; «beti nabaritzen dira krisi kontu hauek, baina, guk iazko gazta guztiak ondo saldu genituen». Hala ere, Osinalderen iritzi berekoa da Gorrotxategi salmentak «moteldu» egin direla aipatzean. «Lehen jendea errazago etortzen zen, gazta osoak eramaten zituen. Orain askotan gazta erdiak eramaten dituzte, baina

Asier Osinalde zumarragarra, Gabiriako Baztarrika baserriko artzaina. JANIRE ARRONDO

segidan etortzen dira gehiagoren bila. Ez diote erosteari utzi», ziurtatzen du. Gazta salmentei eutsi arren, arazoa gastuen igoeran dago artzainaren ustez. Gorrotxategiren hitzetan, «ardien janak asko igo dira eta tarte gutxiagorekin ari gara lan egiten». Prezioak, berriz, ezin dituztela igo dio; «egoera ona ez bada prezioak igota ez dugu ezer egiten».

Hirugarren saritua izan zen iaz Gorrotxategi Euskal Jaietan. ARKAITZ APALATEGI

Azoken garrantzia Idiazabal, Legazpi eta batez ere Ordiziakoen gisako azokak garrantzitsuak dira artzainentzat. «Dinamika bat dago, hor irabazten duenak salmentak ziurtatuta


2013ko martxoaren 27a, asteazkena• goierriko hitza

Idiazabal Gazta 3 ditu pare bat urterako behintzat», dio Osinaldek. Baztarrika baserrikoek laugarren eta bosgarren postuak atera izan dituzte Ordizian eta Legazpin eta ondorengo salmentetan aldea nabarmena izaten dela diote. Ez da gauza bera gertatzen Euskal Herritik kanpoko azoketan eta txapelketetan lortutako sariekin. «Ez dute horrenbesteko ohiartzuna izaten hedabideetan, eta jendeak ez die horrenbeste garrantzia emtean», Osinalderen ustez. Lezeakoak ere horrelako txapelketak irabaztea «garrantzitsua» dela dio. «Artzainaren izena hor agertzean azkenean jendeak ezagutu egiten zaitu, presentzia izaten laguntzen du», dio. Gorrotxategik hirugarren saria lortu zuen iazko Ordiziako Euskal Jaietan, eta lehenbizikoa duela bi urte. Gazten arteko lehia Asier Osinalde Idiazabal gaztak beste hainbat produkturekin duen lehiak arduratzen du. Kanpotik ekarritako gaztak oso merke saltzeak kalte egiten diete. «Produktu merkeekin ezin gara lehiatu, horiek saltzen dira jendeak premia duelako».

‘‘

Orain jendeak gaztak erdika erosten ditu maiz, baina segidan etortzen dira gehiagoren bila» «Lehengo artzainek lehengo arazoak zituzten, orain espezializatu egin gara» ELI GORROTXATEGI Artzaina

«Askori gazta garestia iruditzen bazaio, jakin dezala duen prezioa laguntza eta guzti duela» «Guk ez daukagu ekologikoaren zigilua, baina, beste muturrean ere ez gaude» ASIER OSINALDE Artzaina

Bestalde, ekologikoaren zigiluarekin saltzen diren produktuekin ere lehian aurkitzen dira. «Guk ez daukagu ekologikoaren zigilurik, baina, horrek ez du esan nahi beste muturrean gaudenik», dio berak. Gaztaren ekoizte prozesua era «natural» eta «garbian» egiten dutela dio Osinaldek. Artzainak azaldutakoaren abera, gazta era tradizionalean egin arren, ez dute pentsu transgenikorik erabiltzen eta ardiekin ere ez dute botikarik «apenas» erabiltzen. «Apenas da, ardi batek zauri handia badu edo erditzean edozer gertatu delako beharrezko denean», dio Gabiriako artzainak. Idiazabal gazta «osasuntsua da erabat» eta bere hitzetan «ezin zaigu kanpotik ekarritako edo-

zein produkturekin zaku berean sartu». Iritzi berekoa da Eli Gorrotxategi ere: «Ni ekologikoaren alde nago, nahiz eta gu hor sartuta ez egon. Saiatzen gara prozesua gero eta garbiagoa izaten, naturalki egiten gauzak. Bai ardiei ematen diegun bazka, gure belardiak zaintzeko modua... naturalki egiten dugu», ziurtatzen du Gorrotxategik. Bere hitzetan «ezberdina da ekologikoa izatea edo Idiazabal gazta izatea, momentu honetan zigilu ezberdina dute, baina ez dira kontrakoak». Erakundeen laguntza Erakundeetatik jasotako diru laguntzei esker gaztaren azken salneurria zertxobait jaitsi ahal izaten dute artzainek. Gabiriakoak argi du diru laguntzarik gabe kiloa 2 edo 3 euro garestiago saldu beharko litztekeela: «Askori orain gazta garesti ordaintzen dela iruditzen bazaio, jakin dezala gaztak duen prezioa laguntza eta guzti duela, bestela garestiagoa izango litzatekeela». Hala ere, erakundeen aldetik diru laguntzekin batera eskakizunak ere «handiak» izaten dira artzainentzat, maiz jasanezinak egin arte. Kalitate eta garbiketa arau zorrotzak jarraitu behar izaten dituzte, ustiategiak antolatzeko eran eta gaztaren ekoizpen prozesuan arau ugari dituzte. «Lehengo artzantzak ez du oraingoarekin zerikusirik», Gorrotxategiren ustez. «Lehengo artzainek lehengo arazoak zituzten; orain espezializatu egin behar gara», dio berak. Horretarako, formazio tailer ugari egiten dituzte Artzai Gazta elkartearen bidez eta asistentzia teknikoetara jo behar izaten dute sarri. «Gure gazta esne gordinarekin egiten da, esnea beti ezberdina dago. Zuzentzeko eta esne horrekin nola lan egin behar den azaltzeko asistentzia teknikoak asko laguntzen digu», dio Gorrotxategik. «Bagara eta izango dira» Luze eta zabal hitz egiten da artzantzaren geroaz, gero eta gutxiago ote diren ofizioari eusten diotenak edo amaitzear ote dagoen. Kontuak kontu, gutxinaka bada ere, badira ofizioari heltzen dioten gazteak. Asier Osinaldek animatzen ditu ondorengoak familian dagoeneko tradizio duten lanbidearekin jarraitzera. Gorrotxategiren kasuan, bi seme ditu eta zaharrenak dagoeneko egin du artzantzarekin jarraitzeko hautua. «Arkaute Nekazaritza Eskolan eta Arantzazuko Artzai Eskolan egin zituen ikasketak seme zaharrenak, eta gazteenak ere nekazal ingenieritza ikasia du. Badirudi jarraipena ziurtatua dagoela». Orokorrean artzantzaren geroaz zer izango den esatea «zaila» dela dio beasaindarrak. «Lehen artzainak zeuden, orain bagaude eta aurrera ere izango dira, ziur izango direla».

HITZA

Pablo Urrizelki q Legorretako artzaina Pilotalekuak atzean utzi eta artzantzan buru-belarri ari da lanean Pablo Urrizelki. Gazta egiten dabil egunotan Legorretako gaztandegian, baina, hilabete bada gazta berria salgai duela.

«Naturarekin harreman estua daukat, eta gustuko lanbidea da hau niretzat» 2010ean jokatu zuen azken pelota partida Pablo Urrizelkik (Lizarra, 1985) Logroñoko Adarraga pilotalekuan, bost urte profesional gisa eman ondoren. Lesioa zuen eskuin eskuan. Mina zuen. Hainbat hilabete igaro zituen behar bezala entrenatu ezinik eta, azkenean, urte horretako urrian ebakuntza egin zioten. Birgaitze saio ugari egin zituen, baina, ez zen jokatzeko moduan errekuperatu. Orain, bi urte daramatza Legorretako Olalde baserrian Aitor Esnaolaren artegiaz eta gaztandegiaz arduratzen. Hasiberria da ofizioan, baina «gustuko» duela dio; «gogoa eta lana badago, eta bizimodua ateratzeko modua ere badago». Nola egin zenuen pilotari izatetik artzantzara saltoa? Profesionaletan nengoen, baina, eskuan nuen lesioagatik urte eta erdi neraman ezin jokatuta. Etxarri-Aranatzen bizi ginen neskalaguna eta biok, eta bertan hasi nintzen ardiekin eta ahuntzekin. Gutxi batzuekin hasi nintzen, baina gero artaldea osatu nuen eta udan Urbasara igotzen hasi nintzen. Artzantza mundua gustatzen hasi zitzaidan. Eskuko ebakuntza oso ondo atera ez zela-eta ezin nuen pilotan jarraitu. Orduan sortu zitzaizun Legorretara joateko aukera?

Olalden artzain hasteko aukera nuen eta hala hasi nintzen. Aurtengo negua bigarren kanpaina izan da eta udan hirugarren aldiz igoko naiz mendira ardiekin. Bostpasei urte neramatzan ardiekin aurretik, baina, artalde txikia zen eta gaztarik ez nuen egiten. Berrogeita hamar edo hirurogei ardi nituen, gehienbat larreak garbitzearrean eta udan Urbasara igotzearren. Orain ia 400 buruko artaldea daukagu. Eta artzainak ardi bakoitza ezagutzen omen du... Nik uste uda bat baino gehiago beharko dudala guztiak ezagutzeko. Hasi berria naiz eta bat batean asko izan dira. Zeintzuk dira ofizio honen alde onak? Alde ona da, batetik, gustuko nuen lanbidean nagoela; orduan, beti gustura nago. Animaliekin eta naturarekin, mendiarekin harreman zuzena eta estua daukat. Beste lanbideetan baino ordu gehiago sartu behar dira, animaliek edo lanak berak jartzen dute erritmoa. Nahiz eta lan ordu asko izan, errutina eta ordutegia oso eramangarriak dira. Eta alde txarrik ba al du? Alde txarra da egunero egon behar dugula lanean. Orain udaberria eta eguraldi onak datozela, egunero aritu behar dugu neguan

bezala. Igandea izan, Urteberri eguna, aitaren urtebetetzea... hemen ez dago oporrik. Hasi berria zaren arren, nola ikusten duzu artzantzaren egoera? Krisi orokorrak asko eragin digu artzainoi. Gehienbat ardientzako pentsuen prezio igoera ari zaigu kalte egiten. Asko igo dira ardientzako elikagaien salneurriak eta gure produktuenak ez. Bestalde, jendeari ere kostatzen ari zaio gazta erostea, nahiz eta alde honetatik, ez gauden kexatzeko moduan. Lehen gazta ale osoa eramaten zuenak orain erdia eramaten du. Egia da gaztaren salneurria zertxobait igo dela, baina arkumea, ardi zaharrak eta artzainak dituen beste generoak, arkumea, esaterako, jaitsi egin da salneurriz. Lehengaia garestitu zaigu eta gure generoagatik ez da balio duena ordaintzen. Eta gerora begira, nola ikusten duzu sektorearen etorkizuna? Gazte batentzat eta hasiberri batentzat zaila ikusten dut, egin beharreko inbertsioa diru asko delako. Guk zortea izan dugu Olalden ia artegia martxan zegoelako, guk jarraipena eman diogu. Salmentak ondo joanez gero eta artalde batekin aritzeko gogoa eta lana edukiz gero, bizimodua ateratzeko modua ere badago.


goierriko hitza• 2013ko martxoaren 27a, asteazkena

4 Idiazabal Gazta Publierreportajea Idiazabal gazta nazioarteko merkatuetan zabaldu asmoz dabil lanean Artzai-Gazta elkartea. Artzainei aholkularitza teknikoa eta prestakuntza ere ematen die.

Artzainen babeserako, Artzai-Gazta

A

artzainek artzainentzat sorturiko elkartea da Artzai-Gazta. Hain justu ere, 80ko hamarkada erdialdean jaio zen, artzainei laguntza eman eta latxa ardien esne gordinez egindako gaztaren kalitatea hobetzeko asmoz. Gaur egun, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako 112 artzain eta gaztagilek osatzen dute elkartea. Guztiak Idiazabal Jatorri Izendapenaren ingurukoak dira. Gaztaren salmenta indartu eta haren nortasunaren alde ari dira lanean. Iazko ekainetik elkarteko lehendakari lanetan dabil Pablo Basterra artzain arabarra. Elkartearen sorrera lehen lerroan bizi izan ez bazuen ere, «behar askok bultzatuta» sortu zela ziurtatzen du berak. Hiru dira egiteko nagusiak: bazkideei aholkularitza teknikoa eta prestakuntza ematea; artzai gazta sustatzea, gaztak saldu eta erostea; eta bazkideen Idiazabal gazta merkaturatzea. Urtean behin behintzat, gaztandegi guztietan Artzai-Gaztako teknikoen bisita izaten dute; eta eskatzen duten guztietarako laguntza ere badute. Basterrak dioenez «bakoitzak bere eran egiten du lan, bere sekretuekin, eta teknikoki ere emaitzak ezberdinak dira». Hala ere, bete beharreko osasun baldintzetara egokitzeko laguntza teknikoa beharrezkoa izan zen. «Egunero ekoizpen prozesuan datuak jasotzen ditugu eta kalitate eta osasunaren kontu hori gaindituta dugu, guztiz betetzen dugu», dio Basterrak.

Artzainak formatzea ArtzaiGaztaren helbururik garrantzitsuenen artean dago. Hala, urtero hainbat jarduera antoaltzen dituzte «gaztagileen gabeziei eta beharrei erantzute aldera». Instalazioen garbiketa, makinen erabilera eta mantenua, gazta ekologikoa, daztatze metodologia, salmenta teknikak edo lan arriskuen prebentzioa dira landu izan dituzten gaietako batzuk. Salmenta sustatuz Euskal Herritar bakoitzeko Idiazabal gazta bat egiten da urtean. Hasiera batean neurri polita dirudien arren, ezin salduta ibiltzen direla dio Artzai-Gaztako lehendakariak. Idiazabal gazta goi mailako sukaldariek jaki preziatutzat dute, eta munduko lehiaketetan ere errekonozimendu nabarmena du. «Baina, ez dugu kontsumitzen —dio Basterrak—, zerbait gaizki egiten ari gara». Artzainek euren aleak zuzenean saldu nahi arren, denbora asko eskatzen die azokaz azoka ibiltzeak. Hala, askotan, elkartea arduratzen da artzainen gaztak hara eta hona eramateaz. Lehiaketa, dastatze, azoka eta aurkezpen ugaritan artzen dute parte, baita antolatu ere Idiazabalgo Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearekin elkarlanean. Kanpoko merkatuetara begira Duela lauzpabost urte hasi ziren Artzai-Gazta elkartean salmentak indartu nahian. Talde berri bat osatu zuten lan horretarako. «Garrantzitsua da teknikoki ho-

Artzai-Gaztaren irudiarekin gazta kaxak. HITZA

G Zenbakia

112 pArtzain eta gaztagile. ArtzaiGazta elkartea osatzen duten artzai eta gaztagile kopurua.

betzen joatea eta laguntza ematea artzainari esne on bat lortu eta gazta egiteko. Behin kalitatezko produktua izanda, Artza-Gazta hasi zen azoketara artzainen gazta eramaten», azaldu du Basterrak.

Euskal Herrian salmenta «kostata» egiten ari dela-eta, gazta nazioarteko merkatuetara eramateko ahalegina egiten ari dira Artzai-Gazta elkartekoak. Kanpoan saltzea «oso zaila» dela jakitun badira ere, ahalegin hori egiten ari dira sektorearen geroa bermatu asmoz. «Merkatuak osatuta daude, hor sartzeko ordaindu egin behar dugu eta zenbat salduko dugu?», galdetzen du. Kanpora begira jarri arren, Artzai-Gaztak ez dio utzi Euskal Herrian gazta sustatzeari. Idiazabalen bertan Gaztaren Interpretazio Zentroa dute. Idiazabal herriari eta Goierriri buruzko in-

formazioa jasotzeaz gain, bisita gidatuak antolatzen dituzte herriko artzandegietara. Artzantza gertutik ezagutzeko, hainbat ibilbide dituzte. Tartean Mendiko Ibilbidea, Berastegitik Arantzazura doana, Goierrin barrena. Legazpiko Erraizabal eta Makatza baserriak, Gabiriako Baztarrika eta Olaberriako Aizpea ere ezagutu daitezke.

@

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.artzai-gazta.net


2013ko martxoaren 27a, asteazkena• goierriko hitza

Publizitatea Idiazabal Gazta 5


goierriko hitza• 2013ko martxoaren 27a, asteazkena

6 Idiazabal Gazta Festak

Ordiziatik Idiazabalera, gazta festaz festa ibiliko da Ordiziako Artzain Egunarekin emango zaio hasiera aurtengo gaztaren denboraldi berriari. Datorren asteazkenean da. 2000 ardik baino gehiagok zeharkatuko dute herria goiko larretara bidea irudikatuz. Abenduan hasi ohi dira artzainak eskuz zein makinaz gazta egiten. Ondoren, hiru hilabete behar ditu ontzen, gutxienez, sukar edo infekzioak ekiditeko. Ordizian apirilaren 3an egingo den Artzain Egunean emango zaio hasiera gazta berriaren denboraldiari. 1995ean egin zen lehenengoz gazta jaio berriari ongietorria emateko festa, Idiazabal gazta sustatzeko eta indartzeko asmoz. Komunikabideetan ohiartzun nabarmena duen azoka da Ordiziakoa. Aurten, Ana LarraĂąagak, FITUR Nazioarteko Turismo Azokako zuzendariak, ebakiko du gazta berria denboraldiari hasiera emanez, eta omendu berezia Nestor Basterretxea artista izango da. Bestalde, erregulartasunkalitate sariak Joseba Intsaustik (Ordizia) eta SAT Gorramendi Gaztandegiak (Arizkun, Nafarroa) jasoko dituzte. Goizean goiz ekingo zaio festa egunari. Plaza Nagusian ez dira faltako, asteazkenero bezala, euren produktuak saltzen dituzten baserritarrak. Edonola ere, urteroko ohiturari eutsiz, eguneko protagonistak artzainak eta gazta izango dira. Artzantza ogibidera gerturatzeko aukera izango da goiz osoan zehar Garagartza plazan. Gazta egingo dute eta baita ardi mozketa ere, makinaz zein eskuz. Hala

ere, aurtengoan berrikuntza mamai daztaketa izango da. Bertan egindako mamia probatu ahal izango dute gerturatzen direnek, eguerdian. Plaza berean latxa arrazako 50 bat aharien erakusketa-lehiaketa egingo da, eta beste 200 bat abelburu ere egongo dira ikusgai; latxa mutur-gorriak eta latxa mutur-beltzak.

Bertan egindako mamia dastatu ahal izango da Garagartza plazan 50 ahari eta 200 ardi latxa mutur-gorri zein mutur-beltz jarriko dituzte ikusgai Negua pasata, artzainak goiko larreetara joango direla irudikatzeko, gara batean bezala, artaldeek Ordiziako kaleak zeharkatuko dituzte. 2000 ardi baino gehiago pasako dira erdiko kaleetatik.

Garai batean ardiak goiko larretara nola eramaten dituzten gogoraraziko dute Ordizian. ANE ARRIETA

Idiazabalen Gazta Eguna Ordiziako Artzai Eguna ospatuta, azoka berezien egutegian ere beste hainbat herritako azokak iritsiko dira. Tartean Idiazabalgo Gazta Eguna, maiatzaren 5ean.

Herriaren izena daraman gazta daztatzeko aukera paregabea izaten da egun honetan; garaiak agintzen duen eran gazta aurtengo denboraldikoa izango da. Betiko eran zein teknika berriekin

gazta nola egiten den ikusteko aukera egongo da, bertatik bertara. Gainera, Idiazabalgo beste artzain batek gazta ketzeko erabiltzen den teknika erakutsiko du jendaurrean. Horrez gain, ar-

tzain txakurrak, mastinak edo ardi mozketak ikusi ahal izango dira. Ezti, kontserba, txokolate, ogi edo bestelako artisau produktuen salmenta postuak ere jarriko dira Idiazabalen.

p11:30. Gazta egitea eta mami daztaketa, Garagartza plazan . p11:30. Burruntzian erretako bildotsen dastatzea, Garagartza Plazan. ASPANOGI Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen alde. p12:15. Ile-mozte erakustaldia, Garagartza plazan. p13.00: Lehiaketen garaikur banaketa, Garagartza plazan. p18.00: Arabar Errioxaako ardoak eta Getaria, Bizkaia eta

Arabako Jatorri Izendapeneko txakolinen daztaketa Idiazabal gaztaz lagunduta. Hazi Fundazioaren eskutik, Mikel Garaizabal enologoak gidaturik. Izena D’elikatuz Zentroan eman behar da. pGoizean zehar. Asteroko ohiko barazki eta fruta feria, gazta eta Goierriko artisautza salmenta. Trikitilariek eta dultzaina-joleak arduratuko dira kalea girotzeaz.

XVI. GAZTA EGUNA. IDIAZABAL

udaletxeko areto nagusian. MAIATZAK 5, IGANDEA p10:00. Postuen irekiera. p11:00. Herriko artzainak gazta egiten hasiko dira. p11:00. Artaldeen zeharkaldia. p11:30. Gazta ketze eta ardi mozte erakusketa. p13:30. Postu dotoreenaren eta gazta onenaren sari banaketak. Jendeak iritzia eman ahal izango du. p14:30. Herri bazkaria.

G Egitarauak ARTZIN EGUNA. ORDIZIA APIRILAK 3, ASTEAZKENA p09:00. Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa. Esne bildotsak burruntzian erretzea. Garagartza plazan. p11:00. Artaldeen pasarea, herriko kaleetan. p11:15. Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpena, gazta moztea, sariketak eta omenaldiak, batzar aretoan.

APIRILAK 30, ASTEARTEA p19:00. Gazta eta ardo maridaje saioa, Gaztaren Interpretazio Zentroan. MAIATZAK 2, OSTEGUNA p19:00. Herriko artzantza errealitatearen gaineko hitzaldia udaletxeko areto nagusian. MAIATZAK 3, OSTIRALA p18:00. XIV. Mami Txapelketa,


2013ko martxoaren 27a, asteazkena• goierriko hitza

Idiazabal Gazta 7

Jose Mari Aizega BCC Basque Culinary Centerreko zuzendaria gazta berria ebakitzen, iaz. IÑAKI GURRUTXAGA

Ana Larrañaga Fiturreko zuzendaria arduratuko da gazta gaztea ebakitzeaz Bere lanarekin Idiazabal gazta defendatu eta sustatzearren Nestor Basterretxea artista omenduko dute. Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da Ordiziako Artzain Egunean, apirilaren 3an. Urtero ospatzen den ekitaldi honetan, gaztaren ebakitzearekin irudikatzen da denboraldiaren hasiera, eta urtero gastronomia gaietan ospe handiko pertsonaiaren bat izaten da ohorezko moztea egiten duena. Aurten Fitur Nazioarteko Turismo Azokako zuzendari Ana Larrañagari egokitu zaio ale berria mozteko ardura. Munduko turismoari begira, Idiazabal gaz-

DLaburrak Lactium saria irabazi du Lezea gaztandegiak ARABA › Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi artzain goierritarrek kudeatzen duten Lezea gaztandegiak Lactium sarikietan aipamen berezia eskuratu du asteburuan Vic-en (Herrialde Katalanak). Araban dute gaztandegia eta aurkeztutako gaztaren kalitate ona nabarmendu lehiaketako epaimahaiak. Hirugarren saria Felix Etxezarreta arabarrak jaso du.

Basterretxea, omendua Ekitaldi berean, gainera, Idiazabal gazta «defendatu eta sustatzeko lanetan trebea» izan den pertsona omentzen da, baita denboraldi osoan produktu horren kalitatea egiaztatu duten artzainak ere. Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924) artistari eskainiko zaio omenaldia «artzain mundua gizarteratzen egin duen lanagatik». Ur-

tero, bere lanarekin artzantzaren eta gaztaren izena indartu eta sustatzen duen pertsonai ezagunen bat omentzen dute egun honetan. Hain zuzen ere, Basterretxeak Renon (Idaho, EEBB) eta Oñatin euskal artzainaren omenez eskultura bana jarri zituen. Gaztaren erregulartasun-kalitate sariak ere banatuko zaizkie Ordiziako Joseba Instsausti artzainari eta Arizkungo SAT Gorramendi gaztandegikoei. 1995ean egin zen lehenbizikoz azoka berezia eta orduan aski ezaguna den Juan Mari Arzak sukaldariak ebaki zuen gazta berria. Haren ondoren, urtez urte, Pedro Subijana, Hilario Arbelaitz, Karlos Argiñano, Martin Berasategi, Elena Arzak edo Eneko Atxa bezalako sukaldariak pasatu dira Ordiziatik, baita ardandegi jabeak edo hostalariak ere.

D’elikatuz zentroak Aste Santurako eskaintza

Artzain goierritarrak omendu dituzte Arantzazun

ORDIZIA › Artzain Eguna delaeta D’elikatuz Ordiziako gastronomia zentrotik eskaintza berezia egin dute: Idiazabal Paketea. D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Gunera bisita eta Ordiziako jatetxe batean Idiazabal menua bazkaltzeko aukera eskaintzen dute, 23 euroan. Altamira, Martinez, Tximista, Txindoki eta Zubibi jatetxeek hartuko dute parte ekimenean. Horrez gain, Aste Santuan zehar D’elikatuz Zentroa eta Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa bisitatzeko tarifa murriztua jarri dute.

OÑATI › Martxoaren 14an egin zen Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) Artzai Eskolaren XVI. Ikastaroaren amaiera ekitaldia. Juana Irastortza idiazabaldarra eta Felix Goiburu eta Karmele Murua segurarrak omendu zituzten, «Idiazabal gaztaren promozioan eta balio erantsiaren inguruko lanagatik». Artzain Eskolak 16 urte daramatza artzainei heziketa eskaintzen, tokiko ardi arrazaren defentsa egiten eta ingurumenarekiko errespetua bultzatzen. Aurtengo ikasturtean, zortzi ikaslek amaitu dute heziketa zikloa.

ta Euskal Herriko erakargarri gisa agertu dute aurtengo azokan ere. Zehazki, urtarrila amaieran eta otsailaren hasieran egin zen 2013ko Fitur azoka. Bertan, 200.000 bisita baino gehiago izan dituzte, horietatik 116.000 profesionalak.Goizeko hamaiketatik aurrera, udaletxeko batzar aretoan egingo da gazta moztearen ekitaldi berezia.


goierriko hitza• 2013ko martxoaren 27a, asteazkena

8 Idiazabal Gazta Publierreportajea Ordiziako Udalak eta D’elikatuz Interpretazio Zentroak lan berezia egiten dute Goierriko artzantza bultzatzeko, besteak beste asteroko azokan leku berezia emanez gaztari eta Artzain Eguna eta Euskal Jaietako gazta lehiaketa antolatuz.

Azokarekin ere artzantza bultzatuz

G

aztelako Juana Eroak 1512an Ordiziako azoka egiteko errege baimena izan zen hasiera, eta 1860an trena herrira iristeak ere lagundu zuen Ordiziako azoka inguruetara zabaltzen. Bost menderen ondoren, Ordiziako Udalak ere horretan hainbat pauso eman ditu, herriko azokak Goierrin eta Goierritik kanpo duen oihartzuna areagotuz. Urtetan egindako lanari esker, nekazal munduko eta lehen sektoreko produktuen erreferentea bihurtu da Ordiziako azoka, eta egun ere hala izaten jarraitzen du, baserriko fruta eta barazkiei dagokionez eta baita Idiazabal Gaztaren eta arkumeen inguruan ere. 2005etik D’elikatuz Zentroak bide horretan lan egin du, Ordiziako Udalarekin batera. Ordiziako azoka sustatzeko ekintzez gain, azokan artzantzaren inguruan lan berezia egin da, besteak beste, Artzain Eguna antolatuz eta Idiazabal Gaztaren inguruan erreferentea den Euskal Jaietako azoka berezian egiten den gazta lehiaketarekin. Lan horretan harreman zuzena dute Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiarekin, Idiazabal Jatorri Izendapenarekin eta Artzai Gazta elkartearekin. Azoka dinamizatzeko lanetik abiatuta, artzantza bultzatzeko helburua ere badu D’elikatuz zentroak. Izan ere, artzantzaren inguruko elementuak gazta baino gehiago dira. Artzainek lehen sektorearen alde egiten duten lana azpimarratzeko eta ezagutzera emateko asmoak bultzatuta, gaztak eta arkumeak azokarekin duten loturatik hasi eta paisaiara arte harreman estua du artzantzak lehen sektoreakin. Izan ere, mendeetan zehar artzainek egin duten lanari esker Goierrin horren bereziak diren paisaiak sortu dituzte, eta goierritar ugariren ogibidea da gaur egun ere artzantza, eskualdearen garapen ekonomikora euren ekarpena eginez. Hori guztia ezagutzera emateko sortu zuten Gaztaren ibilbidea

Ordizia eta Idiazabal artean; gaztarekin lotura zuzena duten bi herrien arteko ibilbide honekin artzantzaren mundua gertuagotik ezagutzeko aukera dago, eta berdin D’elizatuz gastronomiaren eta elikaduraren zentroan ere. Bi arlo horietan egindako lanketa heziketaren alorrera bideratu dute gainera, elikadurak duen garrantzia zabaltzeko eta bertan azokako eta lehen sektoreko produktuek duten pisua azpimarratzeko. Lanketa hori guztia ikastetxeetara ere zabaldu dute azken urte hauetan, txikienekin lanketa bereziak eginez. Ekoizleak bezeroen eskura Ordiziako azokak urtetan hartu duen garrantzia handituz doala ikusita, azokan salgaiak izaten dituzten ekoizleen zerrenda osatu, eta haien inguruko datuak bilduta erosleen eta bezeroen eskura jarri ditu Ordiziako Udalak. www.ordiziakoazoka.com helbidean jarri dituzte eskuragarri, eta

D’elikatuz interpretazio zentroak Ordiziako azoka du oinarri bere lana garatzeko. MIKEL ALBISU

Lehen sektoreko produktuetan azoka erreferentea da Ordiziakoa Artzantza gazta baino gehiago dela erakusten du D’elikatuzek webgune berean eskuratu daiteke azokarekin lotutako informazio gehiago ere. D’elikatuz zentroaren orrian (www.delikatuz.com) gastronomiari eta Ordiziako turismoari lotutako informazioa dago. Bertan daude kokatuta, bestalde, Ordiziako Turismo Bulegoa eta Goierriko Interpretazio Zentroa. Turismoa ere elkarlanean Urtetan zehar egindako lanari esker, Ordiziak eta Goierrik hainbat eskaintza egiteko aukera izan du, bai goierritarrei eta bai eskualdera kanpotik datozenei ere. Hala, azokaren inguruko turismo

Abeltzaintzak ere garrantzia berezia izan du Ordiziako azokan, tartean behi aziendek eta artzantzak. ORDIZIAKO UDALA

Tradizioa eta gaurkotasuna uztartzeko teknologia berrietara egin dute saltoa Mendetan atzera eginda ere artzantzak Goierrirekin duen lotura tradizionala dela esaterik badago. Baina tradizio hori kontserbatzeko egiten den lana gaurkotasunarekin uztartzeko beharra ere aztertu du Ordiziako Udalak, eta azterketa horrek utzi dituen emaitzen artean dago Ordiziako azoka sakelakora eramateko egindako ahalegina. Tradizioa eta modartenitatea uztartuz, azokan postua duten ekoizleen datuak sakelakoan kontsulta daitezke orain, horretarako sortu duten QR kodeari esker –irudian–. Azokarekin lotutako informazioa jasotzeko nahikoa da aplikazioa sakelakora jaistea.

D

eskaintzaz gain, gaztarekin lotutako eskaintza ere gero eta ugariagoa da Goierrin. D’elikatuz zentroan, esaterako, txoko berezia dute prestatuta gastronomiaren alorrera bideratuta, eta bertatik abiatuta azoka eta azokako produktuak ezagutzeko bisitak antolatzen dituzte; berdin gaztaren ibilbidea egiteko ere. Bi ibilbide daude aukeran gaztaren inguruan: Idiazabal Gaztaren ibilbidea eta Sagardoa eta Idiazabal Gaztaren ibilbidea uztartzen dituena. Bi hauei Ibilbide Gastronomikoa gehitu behar zaie.

D’elikatuz zentroa Santa Maria kalea 20240 Ordizia 943 88 22 90 www.delikatuz.com

www.ordiziakoazoka.com


Idiazabal Gazta  

Artzainak dagoeneko hasiak dira Idiazabal jatorri izendapeneko ardi gazta egiten. Aurten salmenten beherakadari eta pentsuen prezioen igoera...

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you