Page 1

Etxebizitza

ASTEAZKENA, 2016KO URRIAREN 19A

gehigarria

JOSUNE ZARANDONA

GORAKA BAI, BAINA MOTEL

Etxebizitza merkatuaren egoera susperralditik urruti dago oraindik, eta ez du hobekuntza zantzu handiegirik erakutsi. Espero baino etxebizitza gutxiago eraiki dira orokorrean.

TESTUAK JOSUNE ZARANDONA

GOIERRI.HITZA.EUS


2 //

Etxebizitza merkatuaren joera positiboa da, baina apal-apala Etxebizitza

.

Eraikuntzaren sektoreak eta etxebizitza merkatuak ez dute hobekuntza zantzu handirik erakutsi Etxebizitzaren prezioak beheranzko bidean jarraitzen du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Behatokiak, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organo Espezifikoak 2016ko bigarren hiruhilekoan jasotako datuak ardatz hartuta, eraikuntza sektorearen bilakaerak eta etxebizitza merkatuaren dinamikak ez dute hobekuntza zantzu handiegirik erakutsi. Hau da, aurreikusten zena baino etxebizitza berri gutxiago eraiki dira orokorrean, eta saldu diren etxebizitzen kopuruak ere behera egin du aurreko hiruhilekoko joerarekin alderatuta. Badirudi adierazle horiek guztiak ez direla erabakigarriak aldaketa negatibo bat adierazterako orduan, urte osoko datuei erreparatuz gero, joerak positiboa izaten jarraitzen baitu, nahiz eta oso modu apalean. 2015ean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxebizitza libreen salerosketen kopuruak %1,9 egin du behera. Aitzitik, 2016ko lehen hiruhilekoan jasotako datuek hobekuntza apala erakusten dute, (%1,3 gehiago 2015eko lehen hiruhilekoaren aldean).

Lehen etxebizitza erostea

Orokorrean lehendabiziko etxebizitza erosteko ahalmenak behera egin du, eta etxebizitza beharrei eta eskariari buruzko inkesta aztertuta, ez dirudi epe laburrera eskaria hazi egingo denik; guztiz bestela, eskaria nabarmen gutxitu dela ikus daiteke. 2015ean 1.745 etxebizitza erostea zegoen aurreikusita,

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2016ko urriaren 19a

koak.; Europatik datozen eskakizun berriak; bai eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxebizitza parkearen adina bera ere, birgaitzelanak egiteko beharra eragingo duena. Etxebizitzaren merkatuan susperraldiaren zantzu handirik ez dagoela are ageriago dago, baldin eta krisia hasi zenetik hona Araba, Bizkai eta Gipuzkoan etxebizitzen prezioak, orokorrean, izan duen beherakada handiari erreparatzen badiogu.

Metro koadroaren prezioa

Joera positiboa izan arren, etxebizitza merkatuak ez du hobekuntza zantzu handiegirik erakusten. M.A.

2013ko ekinaldian baino %70,1 gutxiago (5.843 etxebizitzako aurreikuspena zegoen orduan). Lehen etxebizitza horien eskatzaileen artean gazteek pisu esanguratsua dute, eta sektore honetan krisiak izan duen eragin handiak badu zenbaki hauetan zerikusirik, zalantzarik gabe. Lehen etxebizitzaren merkatuak ez bezala, etxebizitza aldatzeko eskariak gora egin du

2015ean. Hau da, lehendabiziko etxebizitza saldu eta berria erosteko eskaerak %30etik gorako hazkundea izan du. 2013an 12.628 etxebizitza aldatzeko eskaria egin zen, 2015ean aldiz, 16.540. Ohiko etxebizitzak birgaitzeko kasuan, eskariak behera egin du azken bi urteetan. 2015ean 15.562 familiak adierazi zuten urtebeteko epean etxebizitza berritzeko asmoa; 2013an

izandako 17.047 familiekiko %8,7ko beherakada, alegia. Nolanahi ere, eta etorkizuneko joerak aztertzen jarrita, hainbat elementuk pentsarazten dute jabeek adierazitako beharrizanak baino askoz gehiago izango direla epe ertain eta luzera nahitaez egin beharreko birgaitze lanak. Hor daude, besteak beste, Eraikuntzaren Birgaitze Teknikoak, legez egin beharre-

2016ko bigarren hiruhilekoan, erabilitako etxebizitza librearen metro koadro erabilgarriaren batez besteko prezioa 2.836 euroa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; hau da, %1 egin du behera 2016ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Aurreko hilabeteetan erregistratutako prezio-jaitsierak jarraitu egin du, baina murrizketaren ehunekoa txikiago izan da: 2015ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan %1,7 jaitsi ziren, urte bereko azken hiruhilekoan eta 2016ko lehenengoan, berriz, 1,9. Etxebizitza berriei dagokienez, metro koadroko prezioa 3.247,2 euro izan da 2016ko bigarren hiruhilekoan; %0,5 murriztu da aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuz gero. Urte arteko datuetan ere, jaitsiera txikiagoa da etxebizitza berrietan erabilitakoetan baino: 2015eko eta 2016ko bigarren hiruhilekoan %1,5 jaitsi da, eta erabilitako etxebizitzen kasuan %6,4koa da jaitsiera. Bestalde, 2016ko bigarren hiruhilekoan, babestutako etxebizitza berriak, batez beste, 130.800 euroko prezioan eskaini dira, hots, 1.725,8 euro metro koadro erabilgarriko. Etxebizitza mota horien metro koadroko batez besteko prezioa %1,4 igo da azken hiruhilekoan, eta %3,5eko igoera izan du 2015eko bigarren hiruhilekoarekiko.


GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2016ko urriaren 19a

//

Nolako etxeak daude gurean?

3

Etxebizitza

.

Goierrin 32.767 etxebizitza daude, horietatik 26.964 familia etxebizitza nagusiak dira Bizitza gehienak 3 eta 10 etxeko blokeetan banatuta daude Nolako etxeetan bizi dira goierritarrak? Zein dira etxebizitza mota arruntenak gure eskualdean? Zenbat gela dituzte? Igogailua dutenak zenbat dira? Eta igogailurik ez dutenak? Batez beste, zenbat metro koadro erabilgarri dituzte? Goierri landa eremua izanagatik familia bakarreko etxebizitzak gutxi dira blokeetan eraikitakoen aldean. Hala, Goierrin dauden 32.520 etxebizitzatatik 3.499 dira lehenengo multzoari dagozkionak. Goierritar gehiengehienak blokeetan eraikitako 3 eta 10 bizitza arteko etxeetan bizi dira, 13.651 guztira. Batez beste, 42 urteko antzinatasuna dute eraikinek; herri handienetako pisuek 86 metro koadroko azalera dute orokorrean, herri txikienetakoek, berriz, 118 inguru. Orokorrean, Goierriko etxebizitza tipoak 90,4 metro koadro ditu, (Gipuzkoako batez bestekoa 86,7 da). Gehienak bost gelakoak dira (%60) eta normalena bainugela bakarra edukitzea da (%70). Ur korrontea hornidura publikotik jasotzen dute etxeen %96,8k; sare pribatua daukate beste %2,6k. Zerbitzuei eta prestazioei dagokienean, ur bero zentrala etxe goierritarren %39,5ak dauka. Berokuntza sistema zentrala %12,8k dauka, banakakoa %67,6k eta noizean behinekoa %17,6k. Gasaren hoditeria ha-

mar etxetik 8ra iristen da (%81,3); telefono linea, aldiz, Goierriko eraikin ia guztietan dago (%98,8). Goierrin guztira, 32.520 etxebizitza daude erregistratuta. Horietatik 4.830 etxe (%14,8) hutsik daude, inor ez dago bertan erroldatuta. Bizileku nagusi izendapena 26.964k dute, eta bigarren bizilekuarena 5.556k. Etxebizitza familiarrez gain, Goierrin 25 establezimendu kolektibo daude; 17 okupatuta eta 8 okupatu gabeak.

Bost gelatakoak gehienak

Etxebizitza barrenera sartuta, gela kopuruari dagokionez, bostekoak 19.721 dira; laukoak 6.389; seikoak 3.938; zazpi edo gehiagokoak 1.471 eta batetik hirura artean dituztenak dira gutxienak, 1.001. Irisgarritasun aldetik, etxebizitza gehienak igogailuarekin ekipatuta daude. Goierrin 19.930 etxebizitzatara iritsi daiteke igogailuarekin, guztizkoaren %61,3. Goierritar gehienak pisuetan bizi dira. Horien artean, hiru bizitzatik hamarrera bitartean dituzten blokeak dira ohikoenak (%42), 13.651 etxe guztira. 11-20 bizitzadun etxe sailak dira hurrengo ugarienak (%28,4); 21-40 bizitzakoak hirugarren (%12,6); familia bakarreko etxeak, aldiz, (%10,7).

Goierritar gehienak blokeetan eraikitako 3 eta 10 bizitza arteko etxeetan bizi dira. JOSUNE ZARANDONA

Goierriko etxebizitzen egitura-ezaugarriak HERRIA Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio-Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga GOIERRI

Etxeak guztira 73 83 862 6.369 346 245 81 1.283 328 2.387 4.105 709 153 550 4.652 618 720 3.024 934 836 153 4.718

Hutsik

32.520

4.830

15 9 82 826 81 61 20 298 53 291 555 120 21 210 629 98 154 335 242 185 37 515

Eraikineko etxebizitza kopurua 1 2 3-10 11-20 21-40 +41 58 12 3 27 44 12 273 126 263 72 128 200 84 2.673 2.224 997 191 247 30 33 36 151 72 22 54 18 9 346 75 566 228 68 50 48 230 261 56 1.259 450 320 41 210 113 2.777 655 350 157 36 344 145 27 92 26 35 151 66 195 96 42 142 84 1.652 1.822 952 90 28 299 201 190 112 327 91 167 48 891 1.249 525 144 220 42 325 347 253 48 463 72 97 24 32 220 128 1.585 1.701 726 358 3.499 1.284 13.651 9.244 4.108

734

Antzinatasuna (urteak) 49,5 34,1 48,6 40,7 51 51,9 33,4 46,6 47,5 39 43,1 43,2 45 49,8 43,1 42,8 34,1 39,6 43,4 49,2 42,4 41,7 42,3

Azalera Igogailua (m2) 140,7 2 138 104,7 310 83,9 4.832 116,6 56 177 5 133 5 104,7 574 95,6 110 88,6 1.418 85,2 2.448 93,4 289 124,4 34 108,6 146 84,9 3.378 103,5 338 107 187 91,0 2.317 92,3 370 93,9 300 149,6 8 83,1 3.092 90,4

19.930

ITURRIA: EUSTAT (ETXEBIZITZEN UDAL ESTATISTIKA, 2016 ETA 2011)


4 //

Etxea erosteko gida lagungarria Etxebizitza

.

Kutxabankek etxea erosteko gida lagungarria osatu du bere webgunean Etxea erosi nahi dutenei lagungarriak izan daitezkeen argibideak ematea du helburu

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2016ko urriaren 19a

esperientzia. Banketxeek, orohar, etxebizitzaren balio txikienaren %80 ematen du salerosketaren zenbatekoa eta tasazioaren balioa kontutan hartuta, eta hari lotutako gastuak aintzat hartu gabe. Amaitzeko, dagoen baldintzetako bat da maileguaren hileko kuota ezin dela eskatzailearen diru-sarrera garbien %30 edo %40 baino handiagoa izan. 04. ESKRITURAK

Prozesu guztia ixteko dokumentuak sinatzea baino ez da falta. Horretarako beharrezkoak diren zenbait alderdi garbi izan beharko ditu erosleak.

Lau ataletan banatuta egituratu du Kutxabankek etxebizitza erosteko gida lagungarria, beharrezko informazio guztiarekin. HITZA

Etxebizitza bat erostea bizitzan har daitekeen erabaki garrantzitsuenetakoa izan daiteke kasu askotan, alderdi ekonomikoari dagokionean. Etxebizitza bat erosi aurretik, komenigarria da eman behar diren urrats guztien informazioa izatea, bidea erosoagoa eta azken emaitza ezusteko desatseginik gabekoa izan dadin. Kutxabankek prozesu horretan lagungarriak eta gomendagarriak izan daitezkeen argibideak bildu ditu webgunean: kutxabanketxebizitzagida.eus . Webgune horretan urratsez urrats aipatzen dira etxebizitza bat erosi aurretik lagungarriak izan daitezkeen aholkuak, baita behin etxea erosteko erabakia hartuta jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren ere. 01. BILAKETA

Lehen urrats honetan etxebizitza bilatzen hasteko, helburuak finkatzeko eta erosleak izan ditzaken mugez ohartarazteko argibideak eskaintzen ditu gidak. Azalera: Aukeratzen den ingurune edo eremuko etxebizitzen metro koadroaren kostua zein den begiratu. Agentziak: Gutxienez, bi higiezinen agentzia bisitatu. Etxebizitzak: Gutxienez, bost etxebizitza ikusi.

Diru-laguntzak: Babes ofizialeko edo prezio tasatuko etxebizitzak eskuratzeko, eta etxebizitzak zaharrak berritzeko dagoen diru-laguntzen informazioa eskuratu. Kuota: Gehienez ordain daitekeen hileroko kuota zehaztu. Gastuak: Salerosketaren eta hipotekaren gastuak kalkulatu. Gehienezko zenbatekoa: Etxebizitza batengatik ordaindu dai-

Etxea erosi aurretik, ordaindu daitekeen gehienezko kuota kalkulatu behar da Salerosteko prezioak merkatuan duen egoera zehazteko aurretasazioa egin tekeen gehienezko zenbatekoa kalkulatu. Etxebizitza bat erosteko gastuak bere balioaren %10 eta %15 bitartekoak izaten dira. 02. SALEROSKETA

Bigarren urrats honetan etxebizitza bat erosi aurretik kontutan hartu beharrekoak azalduko zaizkio erosleari. Jabegoaren erregistroa: Jabegoaren erregistroan ohar soila

eskatu, titularrei eta kargei dagozkionak. Kargak: Kargarik badauka eskriturak sinatu aurretik horiek kentzeko zehaztu beharko da kontratuan. Ordainketak: Jabeen komunitateari ordainketen egoeraren oharra egiteko eskatu. Katastroa: Oharra eskatu. Titulartasuna: Erosle bat baino gehiago egonez gero, bakoitzaren titulartasunaren proportzioa argitu. Salerosteko kontratua: Sinatu baino lehen bankura joatea komeni da. Gainbalioa eta kontribuzioa: Kontratuan saltzaileak gainbalioa eta ekitaldiko hiri-lurraren kontribuzioa ordaintzen dituela zehaztu. Gutxienez 3 hilabetez erreserbatu etxea salerosteko kontratua. Denbora tarte hori beharko du erosleak eskriturak izenpetzeko eta finantzazioa tramitatzeko. Salerosteko prezioak gaur egun higiezinen merkatuan duen egoerari erantzuten diola baieztatzeko aurretasazio bat ere egin daiteke. 03. HIPOTEKA

Hirugarren urratsean banketxerik onena aukeratzen laguntzeko gomendioak ematen dira. Da-

goen eskaintza arretaz aztertzea komeni da. Negoziazioa: Erosleak negoziatzeko duen egoera aztertuko du duen ordaintzeko gaitasuna eta kaudimenean oinarrituta. Bankuak: Banku ezberdinen eskaintzak baloratzea komeni da irekitze-komisioan, interesean eta epean oinarrituta. Banketxe bakoitzaren profesionaltasuna,

Banketxe ezberdinen eskaintzak aztertzea komeni da hipoteka eskatzerakoan Jatorrizko kopia eskriturak izenpetu eta hilabeteko epean jaso daitezke kaudimena eta gertutasuna baloratu. Zerbitzuak: Haien kutxazainak, bulego erabilgarriak eta on-line bidez kudeaketak egiteko aukera baloratu. Hipoteka bat sinatzerako orduan banketxeek konpentsazioak eskatzen dituzte. Komeni da aztertzea zeintzuk bete daitezkeen inolako ahaleginik egin gabe. Hipoteka mailegu bat ondoko irizpideetan oinarrituta ematen da: Gaitasuna, kaudimena eta bezeroarekin izandako aurreko

Dokumentuak aztertzea: Notaritzan sinatzeko eta saltzaileari ordaintzeko unea iritsi aurretik banketxearekin dokumentu guztiak aztertzea komeni da. Kontutan izan izenpetzean egongo diren eragileak, eta arretaz irakurri hipoteka-maileguaren eskrituran agertzen den informazioa. Notariotzan izenpetu beharreko dokumentazioa arretaz aztertu, hitzordua egin aurreko 3 laneguneko epean. Eskriturak izenpetzerako beharrezko informazio guztia duela ziurtatu beharko du erosleak. Eroslearen eskubidea da, batetik, notariotza aukeratzea. Bestetik, dokumentuak izenpetzeko data eroslearen, saltzailearen eta banketxearen artean hitzartu behar da. OHZ Ondasun Higiezinen gaineko Zerga –IBI gazteleraz– urte horretako urtarrilaren 1ean higiezinaren jabea den pertsonak ordaindu beharko du. Jatorrizko kopia eskriturak izenpetzen direnetik hilabeteko epearen barruan jasotzeko aukera dago, gutxi gorabehera. Normalean, hileko kuotaren ordainketa maileguaren egunean bertan egin ohi da. Dena den, eskatzaileak berak finkatu dezake aurrerantzean kuota ordainduko duen hilabetearen eguna. Data hori hil bakoitzaren hasieran finkatzea komeni da. Interes-tasak baxuak direnean aurreratutako amortizazioek eragin txikia dute. Horregatik, komenigarria da etorkizuneko gertakizun edo ustekabeetarako aurrezkiak gordeta izatea. Saltzaileak etxebizitzaren gaineko hipoteka badauka, erosleak aukeratutako banketxea arduratu beharko da saltzailearen zorra dagokion banketxearekin kitatzen.


GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2016ko urriaren 19a

//

Etxea alokatu, bai ala ez?

Etxebizitza

.

Etxe bat alokatu edo alokairuan hartzeak buruhausteak sorditzake Jabeek eta maizterrek dituzten eskubideak eta betebeharrak ezagutu behar dituzte Etxebizitza bat alokairuan jarri edo etxebizitza bat alokairuan hartzeko orduan, asko dira jabeei zein maizterrei sortzen zaizkien zalantzak. Pauso hori eman aurretik, bakoitzak dituen eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren jakitea interesgarria da. 2013tik indarrean dagoen Hiri Errentamenduen Legeak (HEL) ondoko baldintzak finkatzen ditu, beste batzuen artean. Etxe jabeak errentaren zenbatekoa eta kontratuaren baldintzak finkatzeko eskubidea du. Maizterrak kuota ordaintzeari

uzten badio, jabeak kaleratze prozesua martxan jar dezake. Jabeak alokatuta duen etxearen zati bat desgrabatu dezake pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokionean.

Errentaren zenbatekoa

Kontratua amaitzean jabeak etxea alokatzerako unean zegoen bezala itzultzeko eska dezake. Etxean kalteak leudekeen kasuan, maizterrak jarritako fidantzaren zati batekin geratzeko eskubidea izango du jabeak. Kontrara, etxea egoera onean

5

Alokairua buruhaustea izaten da sarri jabe zein maizterrentzat. J. Z.

badago, jabeak fidantza osoa bueltatu beharko du. Jabeak dituen beste betebeharren artean daude, adibidez, alokatuta dagoen etxebizitza bat erosten bada, alokairu kontratua mantendu beharko du, hau jabetza-erregistroan inskribatuta badago. Amaitzeko, jabearen be-

tebeharra izango da baita ere, etxeari dagozkion zerga eta tasak ordaintzea.

Bizikidetza errespetatzea

Maizterrak, bere aldetik, jabearekin alokairuaren errenta eta kontratuaren iraupena negoziatzeko eskubidea du. Era berean,

jabeak etxea saltzeko asmoa agertuko balu, maizterrak izango du erosteko lehentasuna. Etxearen bizigarritasun baldintzak bermatzeko, maizterrak beharrezko konponketak egitea exijitu diezaioke jabeari. Era berean, jabea baimenik gabe etxera sartzen bada, maizterrak dagokion salaketa jartzeko eskubidea izango du. Maizterraren betebeharra izango da, legeak hala zehaztuta, kontratua gauzatzerako orduan fidantza bat ordaintzea, hileroko errentaz gain. Hilero ordaindu beharko du kontratuan zehaztutako zenbatekoa lehenengo zazpi egunen buruan. Maizterrak ez du kontratua aldez aurretik bertan behera uzteko eskubiderik, ezta bere jabegokoa ez den etxea hirugarren bati alokatzerik ere, jabearen baimenik gabe. Etxearen bizigarritasuna hobetzeko jabeak egin beharko dituen lanak jasan beharko ditu maizterrak. Alokairuan bizi den artean, maizterrak gogaikarriak izan daitezkeen jarrerak ekidin beharko ditu, bizikidetza errespetatze aldera.


6 //

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2016ko urriaren 19a

Etxebizitza Zein da etxebizitza sektorearen egoera, gaur egun? Etxebizitzen prezioen erabateko jaitsieraren aroa amaitu dela dirudi, neurri baten behintzat. 2007an krisia lehertu zenetik gaur arte jaitsiera pixkanakakoa izan da, baina oso esanguratsua. Etxe berrien prezioak, batez beste, %20 jaitsi dira eta bigarren eskuko etxe onena %25. Baina egoera bestelakoa izan da, adibidez, herrigunetik urruti dauden, igogailurik ez duten, edo erreforma behar duten bigarren eskuko etxebizitzetan. Kasu hauetan prezioen jaitsiera %50 edo gehiagokoa izatera ere iritsi da. Eta litekeena da, oraindik ere mota honetako etxe bat saldu nahi dutenek prezioa gehiago jaitsi behar izatea. Krisi aurreko garaiarekin alderatuta, zein neurritan egin du behera salmentak? Salmentak asko jaitsi dira, batez ere erosle potentzialen kopuruak behera egin duelako. Krisi aurreko garaian, esaterako aste batean bost erosle etortzen ziren pisu eske, eta etxe bakarra sartzen zitzaigun salmentarako. Orain, berriz, bost etxe sartzen bazaizkigu saltzeko aste batean erosle bakarra gerturatzen da. Erosteko moduak ere asko aldatu dira, garai batean edozein etxe mota saltzen genuen denbora gutxian. Zenbat denbora behar da, batez beste, gaur etxe bat saltzeko? Oso erlatiboa da. Baina etxebizitza bat bere prezioan ateraz gero salmentara posible da lau hilabeteren buruan saldu ahal izatea. Garai batean, etxe bat saltzeko batez besteko denbora hilabete bakarrekoa zen. Salmenta bat ixterako orduan, garrantzia handia dauka saltzailearen egoerak ere. Zergatik? Gaur egun jendeak dirua behar du. Kasu asko dauzkat, adibidez, herentzian etxe bat jaso eta segi-

JOSUNE ZARANDONA

ÂŤEtxeak erosteko garai ona da, aukera handia baitago merkatuanÂť MIKEL ETXANIZ ETXARRE HIGIEZINEN AGENTZIA Mikel Etxaniz (Urretxu, 1975) 1996an hasi zen etxeak saltzen. Etxebizitza sektorearen urrezko garaia ezagutu du, baina krisiaz geroztik, merkatuaren joera erabat aldatu dela uste du. tuan saldu nahi duten familiena. Edo langabezian gelditu, eta erabiltzen ez duen etxe bat saltzeko presa duten bezeroen kopuruak ere gora egin du. Kasu hauetan saltzaileak hasierako prezioa jaisteko trabarik ez du jartzen, orokorrean.

Etxea erosi nahi duten horientzat garai ona da hau, hortaz. Bai, eta ez prezioek behera egin dutelako soilik, salmentan dauden etxeen artean aukera gehiago ere badagoelako baizik. Etxeak etengabe saltzen ziren garaian unean zegoena hartzera

behartuta zeuden, nolabait esatearren, erosleak, segituan saltzen zirelako. Orain konpetentzia zentzu horretan handiagoa da. Arrazoi beragatik saltzeko ez dira garairik onenak. Konpetentzia handiagoa denez, saltzaileak prezioak estutzera behartuta

daude. Prezioek gaina jo zuten garaian etxea erosi zutenek orain salduz gero, oso zaila daukate orduan inbertitutakoa berreskuratzea. Orain urte batzuetakoekin alderatuta, opari bat dira gaur egungo etxebizitzen prezioak. Etxe berrien eraikuntza ere geldi egon da urte batzuetan. Orain, badirudi merkatu hori ere mugitzen hasi dela. 2007tik orain urte gutxi arte oso etxebizitza berri gutxi egin dira Goierrin. Urretxun, adibidez, bi promozio daude martxan oraintxe bertan: Bistaederrekoa eta Gurutze Santukoa, oso prezio onean gainera. Etxebizitza onak dira eta gehienak salduta daude dagoeneko. Lehen ez bezala, orain promozio berriko etxeak higiezinen agentzien bidez saltzen dira. Bai, lehen pentsaezina zen hori. Promotoreek beraiek saltzen zituzten zuzenean etxe berriak, itxaron zerrenda luzea egoten zen gainera. Gaur, higiezinen agentziek egiten ditugu bitartekari lanak. Berdina gertatzen da babes ofizialeko etxeekin ere. Garai batean Etxebidek zuzenean saltzen zituen etxe mota horiek, gaur higiezinen agentzietan ere saltzen ditugu. Nola dago alokairuaren merkatua? Etxeen aukera zabalagoa denez merkatuan, alokatzeko etxe gehiago dago gaur. Alokatzeko etxe bat sartzen zaigun orduko okupatzen da. Etxea erosteko zailtasun gehiago dagoenez, askok jo dute alokatzera. Zein erosle mota gerturatzen da, batez ere? Lau ezberdinduko nituzke: Gazteak, lehenengo etxea erostera datozenak, bananduak, etxez aldatu nahi dutenak, etxea txikiegi edo handiegi geratu zaielako, adibidez, eta inbertitzaileak. Dirua edukiz gero, azken hauentzat garai ona da, etxeak merke erosteko aukera dagoelako.


GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2016ko urriaren 19a

//

Etxebizitza

Eusko Jaurlaritzak 2012an onartutako dekretu batek derrigorrezko bihurtu du Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egitea. Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 legearen 200. artikuluan dago finkatuta. EITa berrogeita hamar urte baino gehiagoko etxebizitzek nahitaez egin beharko dute 2018ko ekainaren 27rako. Jaurlaritzaren legea bada ere, betearazteko ardura udalena da. EITa egitearen ardura etxearen jabearena edo etxe-multzoetako jabekide elkartearena izango da, baita horri dagozkion gastuak ordaintzea ere. EITen helburua, beren egoera ona eta segurtasuna bermatzeko, eraikinak zein egoeratan dauden jakinaraztea da. Ikuskapen mota honek eraikinaren kalteak eta matxurak erakutsiko ditu. Hala behar den kasuetan esku-hartze plan bat egin beharko da, eraikinaren bizitza baliagarria luzatuko duen mantentze eta kontserbazio plan bat egiteko. 01. ZER DA EIT?

Eraikinek gainditu beharreko ikuskapen teknikoa da, adinaren eta katalogazioaren araberakoa. Egitura, fatxada, estalkia eta saneamendu –nahiz hornikuntza– sare komunen ikuskapena da, begiz egiten dena. Eraikinak zer eraikuntza ezaugarri dituen, nolako egoeran dagoen eta zer patologia izan ditzakeen jakiteko balio du. EIT batek eraginkortasun energetikoko ziurtagiria eta irisgarritasunari buruzko datuak bildu behar ditu.

zehaztuko dute, pitzadurak, hezeguneak, erortzeak eta deformazioak aintzat hartuz. 06. ZENBAT BALIO DU?

EIT ez dago araututa, eta horrenbestez, bere prezioa baimendutako profesionalek banaka ezarritakoa izango da. Profesionalak aukeratzeko askatasuna dagoenez, jabeek nahi adina aurrekontu eska ditzakete, eta beren interesei ondoen egokitzen zaiena aukeratu. 07. KALIFIKAZIOA

Eraikinen egoera ona ziurtatzeko azterketak

03. NORK EGIN DEZAKE?

Arkitektoek edo arkitekto teknikoek edo aparejadoreek. Era berean, ingeniariek edo ingeniari

EITa egiteko baimena duen teknikariak txosten bat bete behar du hautemandako datuekin. Eraikinaren mantentze-prozesu orokorrean egin beharreko lehenengo urratsa da. Legeak bost maila jasotzen ditu —berehalakoa, oso premiazkoa, premiazkoa, beharrezkoa edo epe ertainean eta mantentze-lanak— eta eraikinaren egoeraren arabera, jabeak lehenago edo beranduago konponketa-neurriak hartzera behartuko dituzte. Neurri horiek aintzat ez hartzea hirigintzako arau-haustetzat joko da.

Mende erdia duten etxebizitzek pasatu behar dute EIT. Irudian, Urretxuko etxebizitza zahar bat. J.Z.

.

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa derrigorrezkoa da 50 urte edo gehiago dituzten eraikinentzat 2018ko ekainerako aurkeztu beharko dituzte azterketak eraikinen jabeek

02. ZERGATIK EGITEN DA?

Hainbat dira etxejabeak EIT egitera behartzeko arrazoiak. Eraikinaren egoera ona eta segurtasuna bermatzeko. Eraikinen kontserbazioa eta mantentzea sustatzeko. Arazo larriagoak edo egoera konponezinak saihesteko. Irisgarritasun unibertsala eta energia-eraginkortasuna sustatzeko. Higiezinen eta eraikuntzaren sektorearen ekonomiajarduera sustatzeko. Eta eraikinak berritzera zuzendutako diru-laguntzak benetan behar duten egiturazko elementuak konpontzeko erabil daitezen.

7

teknikoek edo xede horretarako prestatutako teknikariek ere sina dezakete eraginkortasun energetikoko ziurtagiria. Herritarrek askatasunez aukeratu dezakete nahi duten profesionala. 04. ZEINI ERAGITEN DIO?

Legeak ezartzen du 50 urte betetzen dituzten bizitegi-erabilerako etxebizitzek urte beteko epea

dutela EIT egin eta udalean aurkezteko. Hala ere, eraikin zaharrenak egunean jarri ahal izateko aldaketa dekretuak egutegi mailakatuago bat ezarri du: 2017ko ekainaren 27an 50 urte edo gehiago dituzten eraikinek EIT aurkeztu beharko dute 2018ko ekainaren 28a baino lehen. Salbuetsita daude, bide publikora fatxadarik ez duten familia bakarreko etxebizitzak. Udalak eskatzen dienean izan ezik.

08. ERREGISTROAN

EIT egiteko profesionala kontratatu ondoren, eraikinaren jabeek txostena eta irizpena jasoko dute, eta udalean aurkeztu beharko dute. Prozesua errazteko fitxategi informatiko estandarrak sortu dira. Fitxategi horiek Eusko Jaurlaritzaren Ite Pais Vasco izeneko aplikazio informatikoan sortu behar dira. Halaber, inprimatutako kopiak ere aurkeztu behar dira udalean. Aplikazio hori dohainik deskarga daiteke eukoregite.com web orritik.

05. ZER ZAINTZEN DU?

Eraikinen ikuskaritza teknikoa, funtsean, ondoko elementu komun nagusien inguruan egiten da: Egitura, fatxada, estalkia eta urez hornitzeko eta ura banatzeko instalazioak; eta saneamendu eta huste-instalazioak. Elementu horietako bakoitzaren egoera zer-nolakoa den akatsen sentsoreek edo adierazleek

09. LEGE-HAUSTEA

Legeak xedatu duenaren arabera, hirigintzako araudiaren araberako zigorrak ezarriko dira. Udalak izango dira zigorra ezarriko dutenak. Zentzu horretan EIT egitera derrigortuta dauden etxejabeek legea beteko ez balute, hirigintzako arau-haustetzat joko da.


8 //

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2016ko urriaren 19a

Etxebizitza

Egur galdarak dira Goierrin gehien jartzen direnak

Neguan etxea bero mantendu energia berriztagarriak erabiliz

Egurrezko gasifikazio galdarek espazio asko okupatzen dute. Galdaraz gain, inertziako buferra eta bonbak jarri behar dira. ORLEGHY RENOVABLES

.

Oraindik ez dira oso ezagunak, baina poliki-poliki bere lekua egiten ari dira merkatuan Biomasa, aerotermia, geotermia edo eguzkia-energia sistemak daude aukeran Urteko hilabeterik hotzenetan etxean eroso egoteko hozbero egokia izatea beharrezkoa da. Gaur egun, etxean tenperatura egokiena lortzeko sistema ezberdinak daude kontsumitzaileen eskura. Adibidez, energia berriztagarrien bidez beroa sortzea errealitate bat da gaur egun. Ingurumena zaintzeaz gain, hilero ordaindu beharreko fakturan aurrezteko aukera eskaintzen dute. Orleghy Renovables enpresako Andoni Azanzak energia berriztagarrien artean aurkitu daitezkeen lau bero iturri aipatzen

ditu: Biomasa, aerotermia, geotermia eta eguzkia-energia termikoa. Biomasa «landare-jatorriko materia organiko bat» da, eta erregai bezala erabiltzen da beroa igortzeko galdaretan. Biomasa basoetako nahiz nekazaritza arloko hondakinetatik eratorri daiteke. Egurra errez lortzen den energia «energia jasangarria da eta karbonoaren ziklo naturala errespetatzen du», gainera. Egurra erretzean dioxido karbonikoa eta ur-lurruna sortzen dira. Bi hauek dira, eguzkiaren energiarekin batera, egur berria sor-

tzea baliatzen duten elementuak.

Egurra bero iturri

Gasolioa, gasa eta karbonoa lur azpitik erauzten dira, ondoren atmosferara isurtzeko. Egurrak, aldiz, «atmosferan modu naturalean zirkulatzen duen karbonoa berrerabiltzen du. Egurraren erabilerak ez du klima aldaketan eragiten». Berokuntzako sistema honek erregaian aurreztea dakar, eta gainera «administrazioaren aldetik diru-laguntzak eskuratzeko» aukera ematen du.

Airea bero iturri bilakatzea posible da gaur egun aerotermiari esker. «Inverter izeneko teknologiari esker, bero-ponpak orain arte ezagutu ditugunak baino eraginkorragoak dira, %25 eta %50 bitartean aurreztea ahalbidetuz». Aerotermia sistemetan bi modulu jarri behar izaten dira kanpoko airea hartu eta beroiturri bilakatzeko, bat eraikinaren kanpoaldean eta bestea barruan. Energia geotermikoa helburu bera duen beste sistema bat da. Hau da, «lur azpitik datorren beroa probestuz etxea berotzea eta

Aipatu diren sistema guztien artean, Orleghy Renovables-ek Goierrin gehien saltzen dituen berotze sistemak egurrezko gasifikazio galdarak dira. Andoni Azanzak dioenez, «etxeak berotzeko sistema merkeena da, inbertsioa, kasu gehienetan, urte gutxitan amortizatzen baita». Galdara hauek, orokorrean «etxe bakarretan edo handiagoetan jartzen dira, instalazio aldetik espazio dezente behar duelako». Galdara horien funtzionamendua oso sinplea da, «egurra egunean behin botatzea nahikoa da, beroa egun osoan mantentzeko».Erosoa da, eta ur beroa ere lor daiteke sistema berari esker. ur beroa lortzea bilatzen da». Etxean igerileku bat badago, sistema honen bitartez bertako ura berotzea ere posible da. Sistema horrek aire egokituaren papera ere bete dezake uda sasoian, izan ere, «lurreko tenperaturaren bitartez etxea hozteko aukera ere ematen du». Bilketa geotermikoa egiteko modu ezberdinak daude: bertikala, horizontala eta freatikoa.

Eguzki plakak ezagunenak

Eguzki energia termikoa da etxean beroa lortzeko beste sistemetako bat, guztien artean ezagunena. Eguzki-erradiaziori esker eguzkienergia energia termiko bihurtzen da sistema horri esker. Eguzki-erradiazioa fluido beroeramaile batera pasatzen da, eguzki plaketatik energia hori aldatuko duen biltegi batetik pasatuz. Sistema mota hori edozein energia iturriren osagarri egokia da, fosil nahiz berriztagarrietatik eratorritakoa izan.


10 //

Hotzetik babesteko leihoek garrantzia handia dute etxe baten egituran Etxebizitza

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2016ko urriaren 19a

.

Beharraren arabera, mota bateko edo besteko leihoak aukeratu daitezke Aluminiozkoen artean, zubi termikoaren haustura dutenak dira etxe gehienetan jartzen direnak Gaur egungo etxebizitza gehienetan ohikoena da aluminiozko leihoak jartzea. Garai batekoekin alderatuta, isolatzaile egokiagoak dira, neguan etxea bero eta udan fresko mantentzeko aukera ematen dute. Aluminiozko leihoek abantaila gehiago ere badituzte, dena den, behin jarrita mantenurik ia ez dute eskatzen, iraupen luzeko materialez eginda daude eta birziklatu ere egin daitezke. Beasaingo Geuria aluminio aroztegiko Jon Azkaratek argitu duenez, aluminioa meategietatik zuzenean eratortzen den materiala da. Leiho bihurtu aurretik, «estrusio izeneko prozesu baten bitartez profilak ateratzen dira». Profil horiek 6 bat metroko luzerakoak izaten dira normalean, baina banatzaile bakoitzaren arabera, neurriak aldatu daitezke. Behin profilak fabrikara iristen direnean «makinetan prozesatu behar izaten dira», hau da, leihoa egin nahi den neurrira egokituz moztu. Normalean, leiho guztiak neurrira egiten dira, «ez dago ezer estandarizatuta, ekoizpen guztia eskariaren arabera egiten da». Gaur egun, merkatuan eskura dauden profilen artean aukera bat baino gehiago dago, «serie hotzekoak deiturikoak eta serie berokoak edo zubi termikoaren

haustura bezala ezagutzen direnak». Serie hotzeko profilak, «isolamendurik gabeko profil tubularrak dira. Zerbait isolatzen duten arren, kanpoko hozberoa barrura sartzen da, eta kondentsazioak sortzeko arriskua izaten da». Bestelakoak dira zubi termikoaren haustura dakarten profilak. «Aluminiozko bi profilez osatuta dago, eta tartean poliamidazko xafla bat izaten dute, isolamendua gauzatu ahal izateko», dio. Etxe partikular gehienetan jartzen dira mota honetako aluminiozko leihoak. Serie hotzekoak, «isolamendu berezirik behar ez den lekuetan jartzen ditugu, pabilioietan, bulegoetan...».

Zubi termikoaren haustura

Zubi termikoaren haustura motako egituretan lodiera ezberdinetako profilak aukeratu daitezke, «45 milimetrotik hasi eta 75 milimetrora artekoak». Gero eta lodiera handiagoa, orduan eta isolamendu maila altuagoa lortuko da. Aluminiozko leihoen egiturez gain, gaur egun badago PVCzko egiturak egiteko aukera ere. Aluminiozkoekin alderatuta isolatzaile hobeak dira, baina oinarrian plastiko mota bat denez, desabantailak ere baditu. Azka-

ratek zehaztu duenez, «aluminiozko egiturek baino bizi-iraupen motzagoa dute normalean, eta sute bat dagoen kasuetan, adibidez, azkarrago erretzen da eta toxikoagoa ere izan daiteke». PVCa, hori bai, aluminioa baino merkeagoa da. Leihoak isolamendu egoki bat lortzeko helburuz aldatzen direnean, egiturari bakarrik ez zaio begiratu behar, «kristalak ere garrantzia handia dute». Merkatuan aukera bat baino gehiago dago, normalena kristal bikoitzak jartzea izaten da, eta motaren arabera, «igorpen baxuko kristalak edo eguzki kontrolezko kristalak jartzen dira gehien bat». Mota horretako leihoek, «leiho konbentzionalek baino %50 gehiago isolatzen dute», Azkarateren hitzetan. Gaur, leihorik gehienetan jartzen diren pertsianak Monoblock sistemakoak dira, «PVCzko kaxoi bat eramaten dute» pertsiana guztiz irekitzen denean jasota gelditzeko. Pertsianak berak aluminiozko lamez osatuta daude, eta «lama bakoitzak poliuretanozko geruza bat darama tartean». Pertsianak, batez ere, argitasuna kentzeko balio dute, baina isolatzeko garaian ere laguntzen dute. Akaberetan aukera asko dago, aluminiozko egituretan gertatzen den bezala.

Ohiko leihoek baino %50 gehiago isolatzen dute aluminiozkoek. HITZA

Zubi termikoaren hausturadun aluminiozko leihoa. HITZA


GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2016ko urriaren 19a

//

Etxebizitza izaten dira normalean etxea ondo isolatu nahi izateko arrazoiak, «etxea neguan bero eta udan fresko mantentzeko, eta isolamendu akustikoa lortzeko». Lortu nahi den helburuaren arabera, kristal mota baten edo bestearen aldeko hautua egin beharko da. Etxe zaharrenetan oraindik ere ohikoena kristal bakarreko leihoak edukitzea da. Hala ere, «kristal bikoitzeko leihoak orain 20 urte» jartzen hasi zirela gogorarazi du Montejok. Dena den, kristal bikoitzeko sistema hori «zaharkituta geratu da», egun daudenekin alderatuta.

Kristalezko ateak

Etxea ondo isolatzeko kristal egokiak ondo aukeratu behar dira

Etxea beroa, hotza edo soinuagandik isolatzeko kristal mota ezberdinak aukeratu behar dira . LEIAR

.

Lortu nahi den helburuaren arabera, kristal mota bat edo bestea aukeratu beharko da Berogailuan edo aire egokituan aurrezteko garrantzitsua da kristalak ondo aukeratzea Etxean berogailu sistema egokia edukitzea garrantzitsua da, adibidez, neguan goxo-goxo egoteko. Baina etxea gaizki isolatuta badago, nekez mantenduko da hozbero egokia behar baino gehiago gastatu gabe. Leiho isolatzaile onak izatea garrantzi-

11

tsua da zentzu horretan, etxean tenperatura egokia mantentzeaz gain, hileroko fakturan aurrezteko aukera izango dugulako. Horretarako leihoaren beraren egiturari ez ezik, kristalei ere arretaz erreparatu behar zaie. Etxean lortu nahi dugun giroa-

ren araberakoak izango dira kristalak, eta merkatuak, egun aukera bat baino gehiago jartzen ditu eskura.

Kristal bikoitzeko leihoak

Leiar kristaldegiko Jesus Mari Montejok azaldu duenez, hiru

Leihoak dira eraikin batean kanpoko faktoreak gehien nozitzen dituzten elementuak. Etxe normal batek «8 metro koadroko azalera izaten du batez beste, kanpo aldera begira. Miradorea duten etxeetan 10 metro koadrora hazten da kopuru hori», dio. Horregatik garrantzitsua da leihoetarako kristal egokienak aukeratzea. «Iparraldera begira dauden leihoetan beroa mantentzen laguntzen duten kristalak dira egokienak, hegoalderantz daudenetan, aldiz, hobeak dira etxea fresko mantentzen duten horiek». Hozberoa alde batera utzita, badaude isolamendu akustikoari garrantzia ematen diotenak ere, «N-1aren ondoan bizi direlako, tabernaren batean gainean bizi direlako edo trenbidea gertu dutelako», arrazoiak asko izan daitezke. Etxea bero mantentzeko igorpen baxuko kristalak jartzea da egokiena, «bero galerak gutxitzen dira, berogailuan aurreztuz. Gainera ingurugiroa zaintzen laguntzen du». Udan etxea fresko mantentzeko eguzki kontrolezko kristalak jartzen dira, «udan kanpoko beroa etxera sartzea saihesten dute». Aukeratzen den kristal motaren arabera etxe barrura sartzen den eguzki kantita-

tea %42, %18 edo %15 izatea lortu daiteke, «kolore ezberdinetako kristalak erabiltzen dira horretarako». Soinua saihesteko, berriz, bi motatako kristalak jar daitezke: «Lodiera handikoak erabiltzen ziren garai batean. Baina gaur egun, kristal laminatuak dira ohikoagoak». Baina kristalak ez dira soilik leihoetara mugatzen, erabilera anitzagoak ere baditu gaur egungo etxe modernoetan. Montejok argitu duenez, «gero eta kristalezko ate lerragarri edo corredera gehiago jartzen ditugu. Eskaria asko igo da orain bost urtetik hona». Kristalezko ate lerragarriak egokiak dira, adibi-

‘‘

«Kristal bikoitzeko leihoak orain 20 bat urte hasi ziren jartzen» «Azken urteetan asko igo da kristalezko ate lerragarriak jartzeko eskaera» Jesus Mari Montejo Leiar kristaldegia

dez, etxe txikietan jartzeko, «espazioa hobe aprobetxatzen delako, argia pasatzen uzten duenez argitasun gehiago lor daitekeelako, eta mugikortasun urriko pertsonei etxean askeago mugitzen laguntzen dielako». Ate mota horietarako erabiltzen den kristal mota segurtasunezko kristal laminatua izan ohi da, «gardena, zeharrargia edo opakua izan daiteke». Kristal hauskaitzak dira, «eta hausturaren bat gertatzen denean ere ez da kristala zatitxoetan apurtzen, kotxeetakoen antzera». Kristala bezeroak nahi duen koloretakoa izan daiteke, eta irudiez apaintzeko aukera ere ematen dute, gustuen arabera.


12 //

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2016ko urriaren 19a

Energia berriztagarriak, etorkizuneko energia iturri Etxebizitza

energia berriztagarri gehiago sortzea». Zentzu horretan bide berriak arakatzen dabiltza Goienerrekoak. Etorkizun laburrean energia berriztagarri propioa ekoiztea da kooperatibaren helburu nagusietako bat, «jada mar-

‘‘

.

Energia berriztagarrien kontsumoa sustatuz ekoizpena handitu daiteke Kontsumitzen dugunaren %95 kanpotik erositako energia da gaur egun Estatu mailan energia berriztagarrien ekoizpena sustatzeko egiten du lan, besteak beste, Goiener irabazi asmorik gabeko kooperatibak. Goierrin du jatorria argindarraren munduan bestelako ekoizpen eta kontsumo bat posible dela erakusteko jaio zen kooperatibak. Santi Ochoa de Eribe Goienerreko gerenteak esan duenez, kooperatibaren sorreran asmoak bestelakoak ziren, «energia berriztagarri propioa sortu nahi genuen, gero zuzenean gure bazkideei saldu ahal izateko». Energia berriztagarrien inguru juridikoa aldatu egin zuen ordea, Espainiako gobernuak 2012ko urtarrilean, «Goienerren sorreraren bezperetan». Eta energia berriztagarrien ekoizpena sustatzeko diru-laguntzak bertan behera gelditu ziren. Kooperatibaren lehentasunak aldatu behar izan zituzten orduan, eta «kontsumo kooperatibari eman zitzaion garrantzia». Ordutik beste edozein argindar enpresak bezala funtzionatzen du neurri batean, «Fenosak edo Iberdrolak bezala, Espainia guztian argindarra saltzeko lizentzia daukagu». Dena den, beraien lan esparrua Gipuzkoa,

«Hemen kontsumitzen dugun energiaren %95 kanpotik dator» Santi Ochoa de Eribe Goiener kooperatibako gerentea

Araba, Bizkai eta Nafarroara mugatzen da, oraingoz. Energiaren merkatua nola egituratuta dagoen ulertzeko, Ochoa de Eribek azaldu du, «Espainian etengabe ekoizten den energia guztia nahastuta» biltzen dela nolabaiteko alegiazko biltegi batean.

txan dauden instalakuntzetan partaide izateko moduak aztertzen ari gara, adibidez, ur-jauzietan». Hori lortuz gero, bazkideei «energia berriztagarri gehiago zuzenean saltzeko aukera izango dugu».

Berriztagarriak sustatzea

Energiaren merkatua

Energia hori «nuklearra edo ziklo konbinatukoa izan daiteke (gasa) baita, haize errotetatik, hidraulika handietatik (ur jauziak, adibidez), eguzki-plaka fotovoltaikoetatik edo eguzki-plaka termiketatik eratorritakoa ere». Hor bildutako energia guztiaren nahasketa bat da etxe partikularretaraino iristen dena, «horregatik ezinezkoa da, momentuz behintzat, etxean kontsumitutako energia hori berriztagarria den ala ez jakitea. Beti energia ezberdinen arteko nahasketa izaten baita». Baina badago energia berriztagarrien ekoizpenean eragiteko modurik. Goienerren energia berriztagarriaren aldeko eskaera egiten dute, «gero eta bazkide gehiagok egiten badute energia berriztagarrien aldeko hautua, orduan eta errazagoa izango da

Energia berriztagarria ekoizten duen ur-jauzietako bat. GOIENER

Goiener Goierrin

BAZKIDEAK HERRIZ HERRI Altzaga: 1. Arama: 2. Ataun: 12. Beasain: 38. Ezkio-Itsaso: 5. Gabiria: 6. Gaintza: 2. Idiazabal: 9. Itsasondo: 13.

Lazkao: 30. Legazpi: 64. Legorreta: 10. Mutiloa: 1. Olaberria: 2. Ordizia: 58. Ormaiztegi: 7. Segura: 10. Urretxu: 21. Zaldibia: 8. Zegama: 6. Zerain: 1. Zumarraga: 22.

Baina, zergatik da garrantzitsua energia berriztagarrien kontsumoa sustatzea? Batetik, menpekotasun energetikoa gainditzeko. Gipuzkoa, Bizkai eta Araban «kontsumitzen den energia guztiaren %95 kanpotik dator, merkatuak ezartzen dituen prezioetan erosita». Bestetik, energia berriztagarriak ingurumena zaintzen laguntzen dutelako. Eta amaitzeko, tokian tokiko ekonomia sustatzen duelako. Goienerreko bazkide egin nahi duenak goiener.com web gunean aurkitu dezake informazio guztia. Bazkide egiteko 100 euroko ekarpena egin behar da hasieran. Behin bazkide eginda argindarraren enpresa-kontratua aldatu behar da, prozesu guztia on-line egin daiteke. Gaur egun, 5.000 bazkidetik gora ditu Goienerrek, eta 20.000ra iristea da helburua .


GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2016ko urriaren 19a

//

13

Etxebizitza

Egurraren sektorea merkatu berrien bila Zeraingo Txirbil kooperatiban dibertsifikazioaren aldeko apustua egin dute. Egurrezko bizikletak eta mendiko makila teleskopikoak egiten dituzte, besteak beste. J. ZARANDONA

.

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko enpresen arteko sinergiak bultzatzea helburu duen erakundea da Habic egurraren klusterra Zeraingo Txirbil kooperatiba da erakunde horren barruan dagoen bazkideetako bat Zeraingo Txirbil kooperatiba krisiaren eraginez egurraren sektoreak bizi izan duen beherakada nozitu duen aroztegi bat gehiago da. Aitzol Telleria kooperatibako bazkidearen arabera, «egurraren sektorea eraikuntzari zuzenean lotuta egon da. Krisia lehertu zenean beherakada hori zuzenean sentitu dugu. Enpresa askok ateak itxi behar izan dituzte». Egurraren sektoreak bizi duen testuinguru ilun horretan argi pixka bat egiteko sortu da, hain zuzen, Habic egurraren klusterra. Helburua argia da: sektorearen bilakaera eta lehiakortasuna bultzatzea. Hasieratik ez bada ere, Txirbil klusterreko bazkidea da gaur egun: «Beste enpresa batzuekin elkarlanean hainbat proiektu aurrera ateratzeko aukerak sortzen ditu klusterrak. Bestela ezinezkoak izango zitzaizkigun lanak egiteko aukera izan dugu klusterraren bitartekaritzari esker», zehaztu du Telleriak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eremua aintzat hartuz gero, egurrarekin lan egiten duten enpresa gehienak «enpresa txikiak eta ertainak dira. Mota honetako enpresek dituzten berezitasun eta

muga guztiekin». Hala, enpresa txikiak direnentzako «sinergiak bilatzeko» baliabideak eskaintzen ditu klusterrak. Telleriak eguneroko lanak esparru berriak arakatzeko denbora kentzen diela uste du, eta zentzu horretan, klusterrak «bide berriak irekitzeko aukera» eskaini die. Nazioarte mailako azoketan beren lana erakusteko aukera izan dute, adibidez, Txirbilekoek, «klusterraren bitartez ez bada, ezinezkoa zaigu ekonomikoki mota honetako ekintzetan parte hartzea», zehaztu du.

Bide berriak arakatuz

Txirbilek bere aldetik dibertsifikazioaren aldeko apustua egin du merkatuak zabaltzeko helburuarekin. Sektorearen beherakada hasterako eraikuntzarekin zerikusia ez duten beste hainbat produkturekin esperimentatzen hasita zeuden: egurrezko bizikletak eta egurrezko mendiko makila teleskopikoak. Produktu berri horiek salgarriak direla ikusi dute denbora honetan, eskaria eduki badutelako. Ondorioz, horren aldeko apustua egitera doaz, orain arte aroztegi konbentzionalean egin

dituzten produktuei bizkarra eman gabe. Orain arteko tailerra txiki geratu zaie eta proiektua aurrera eramateko tailer handiago batera leku aldatzeko bideari ekin diote dagoeneko. «Tailer txikia daukagu, eta ekoizpena mugatua da. Ezin dugu bizikleta eta makilen eskaintza gehiegi handitu momentuz, ekoizpena handitzeko modurik ez daukagun bitartean», azaldu du.

Sektoreak bizi duen egoera, dena den, ez da eraikuntzaren krisiaren ondorioa bakarrik Telleriaren ustez. Dioenez, egurra gutxietsita dago beste material berriago batzuen mesedetan.

Egurraren industriaren inguruan sortutako elkartea da Habic klusterra. Habitat, egurra, bulegoa eta contract sektoreak dira bere lan eremuak. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko egur sektoreko enpresak batzen dituen erakundea da. Helburu argi batekin sortu da klusterra, sektorearen bilakaera eta lehiakortasuna bultzatzea. Horretarako, bazkide diren eta ez diren enpresen arteko kolabo-

razioan oinarritutako ekintza estrategikoak garatzen ditu.

Dibertsifikazioa helburu

Egur sektorearen etorkizuna dibertsifikazioaren bidetik doala uste du. «Urte oso oparoak izan ditugu eta enpresa asko produk-

tu bakar bat egitera espezializatu da». Orain bide berriak arakatzea baino ez da geratzen bizirauteko. «Dibertsifikatzeak lagundu egiten du, baina desabantaila handiak ere baditu, gauza bakarra produzitzea errazagoa eta erosoagoa baita». Egurra beti erabili izan da eraikuntzan, iraunkorra eta biodegradagarria ere bada. «Gure baserrietan daukagu eredurik nabarmenena».

Habic Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko egur enpresen bilgunea Sektorea lehiakor bihurtu

Helburu orokorrez gain, beste helburu zehatzago batzuk ere badituzte Habicen: sektorearen nortasuna sustatzeko bat-egiteko elementu izatea, sinergien sorrera erraztea, internalizazioa bultzatzea, enpresen kudeaketaren alorrean berrikuntza estrategikoak ezartzea edo lehiakideen

aurrean, erakundeko bazkideei euren babesa eskaintzea, batzuk aipatzearren. Egurraren sektoreko edozein enpresa egin daiteke Habicen bazkide. Klusterrak bere aldetik bertako eta kanpoko enpresen arteko harremanak bultzatzeko plataforma gisa lan egiten du, enpresa bakoitzaren hazkundea sustatzeko zerbitzuak eskainiz. Informazio gehiago clusterhabic.com helbidean.


14 //

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2016ko urriaren 19a

Mosaikoak etxean ere bai Etxebizitza

.

Azken 10 urteetan aurrerapauso handia eman da materialetan Inpresio digitalak ere egin daitezke mosaiko gainean; horrek lan esparrua zabaldu du Mosaikoz hornitutako paretek eta zoruek igerileku, spa eta gisa horretako eremuak gogorarazten dituzte. Ez da gutxiagorako, ia beti mota horretako inguruneak janzteko erabili den materiala baita. Iñigo Elzo Ezarri Mosaikoak enpresako esportazio arduradunak zehaztu duenez, azken 10 urteetan mosaikoen koloreen eta ehunduren sorta handituz joan da, eta ondorioz, bere erabilera eremuak biderkatu egin dira. Gaur egun, etxeetako pareta eta lurrak dekoratzeko ere asko erabiltzen dira. Ezarri Mosaikoak enpresa 1979. urtean sortu zen Ikaztegietan, baina 2000. urtetik Lazkaon du egoitza nagusia. Mosaikoak beirazkoak dira oinarrian. «Kristala jaso eta xehatu egiten da hasieran, irina bezalako hauts bat lortu arte. Prentsatu, koloratzailea bota eta labean sartu behar dira gero». Mosaikoa oinarrian kristala denez, ez da ur absortziorik gertatzen, eta ondorioz, «urarekin harremanetan egongo den edozein gainazaletarako material egokia da». Aurrez aipatu bezala, mosaikoak, batez ere, «igerilekuetan edo spa-tan jarri izan dira beti», baina azken urteetan etxeetan dekorazio elementu gisa ere jartzen hasi dira mosaikoak. «Batez ere komunetan, paretak janzteko edo dutxako paretak hornitzeko». Komunetan ez ezik, poli-

ki-poliki mosaikoak sukaldeetara ere iritsi dira. Aldaketa hau gertatzearen arrazoi nagusiena produktuaren alorrean eman den aurrerakuntza da. Orain hamar urtera arte ohiko koloreak eta ehundurak baino ez ziren existitzen merkatuan eskura zeuden mosaikoen sailean. «Gama tradizionalean mugitu behar izan gara orain gutxira arte».

Mosaikoen iraultza

Aldaketa nabarmenena koloreetan aukerak biderkatu direla da. «Gaur egun kolore metalizatuetarako joera handia dago, eta horien artean, orain arteko ehundura distiratsuei, mateak ere gehitu zaizkie», zehaztu du Elzok. Gainera, teknologian eman diren aurrerapenei esker, «mosaikoen gainean inpresio digitalak egiteko» aukera ere agertu da. «Garai batean kolore ezberdinak konbinatuz bakarrik egin zitezkeen konposizio ezberdinak. Orain, gustuko irudi bat eratu daiteke mosaikoen gainean. Lazkaoko San Benito ikastolako sarreran, adibidez, Txindokiko irudi erraldoi bat jarri genuen, mosaikoz osatuta». Inpresio digitalei esker mosaikoak jartzeko lan esparrua nabarmen zabaldu da. «Mosaikoak jartzeko ohiturarik ez zegoen lekuetan mosaikoak jartzen hasi gara». Hala, gaur normala da

Kolore metalizatuen sorta orain hamar urte sortu zuten, mosaikoen merkatua zabalduz. EZARRI

mosaikoak ikustea hoteletan, bulegoetan, edo aurrez aipatu bezala, baita etxebizitza partikularretan ere.

Koloreetan aukera zabala

Kolore eta ehunduren sorta handitu zenetik 150 bat kolore ezberdin konbinatzeko aukera dago, eta askotan «zeramikazko beste elementu batzuekin batera jartzen dira, adibidez». Mosaikoak paretetan ez ezik, lurra edo fatxadak janzteko ere erabil daitezke. «Garai batean, adibidez, Euskal Herrian oso ohikoa zen mosaikoz apaindutako fatxadak ikustea. Gero modaz pasa ziren eta desagertzera jo zuten». Mosaikoak jartzeko prozesuan ere asko aurreratu da, erabiltzen diren itsasgarriak ez baitute garai batekoen antzarik.

Mosaikoak lurrean nahiz paretetan jar daitezke. EZARRI


GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2016ko urriaren 19a

Udazkenean egokitu zure etxeko dekorazioa joera berriak jarraituz .

//

Etxebizitza

.

Urtaro aldaketak dekorazio joeretan ere aldaketa dakar Kolore biziak elkarren artean nahastuta eramango dira aurten Metalezko piezak ere ezinbesteko bihurtuko dira

Irudi geometrikoen estanpatuak nonahi ikusiko dira.HITZA

Modan gertatzen den bezala, urtaro aldaketak estiloa aldatzea dakar dekorazioari dagokionean ere. Koloreak, materialak, ehundurak eta altzarien distribuzioa aldatu egiten dira udazkenarekin batera. Zure espazioak joera berrietara egokitu eta etxeko espazio bakoitzari ahalik eta probetxu handiena atera nahi badiozu, jarraian dituzu aurtengo udazken-neguan moda-modan egongo diren joerak. Kolore biziak: Color blocking delakoaren jarraitzaile sutsua bazara, zorioneko zaude. Izan ere, udazken-negu honetan gogor joko duen joeretako bat da etxea kolore biziz janztea. Batez ere nabarmenduko diren koloreak lur koloreak izango dira: urrea, brontzea, kuartzoa eta arrosa. Gehien gustatzen zaizkizun kolore horiek koadro deigarrietan, kuxinetan edo besaulkietan konbinatu ditzakezu. Artisautza eta egurra : estilo rustikoa boga-bogan egongo da denboraldi honetan ere. Tratatu gabeko egurrak eta antzinako kutsua duten altzari asko ikusiko dira dekorazio elementu ezberdinen artean. Pieza horiek berotasuna emango diete urteko hilabeterik hotzenei. Beste alde batetik, artisautza objektuek edo

etxean bertan egindakoek leku bat eduki beharko dute gure etxeko dekorazioan. Aurrez aipatutako lur koloreekin primeran ezkontzen dira gisa honetako elementuak. Landareak: landareak etxeko edozein txoko apaintzerako orduan ezinbesteko elementuak direla esaten dugunean, ez gara ezer berria asmatzen ari. Bada, aurtengo joeren artean, azpimarratu beharreko landarerik bada,

Urrea, brontzea, kuartzoa edo arrosa bezalako kolore biziak eramaten dira Kaktusekin etxea apaintzea modan dago, ezinbesteko bihurtu da aurten hori kaktusa da. Ia urtea hasi zenetik ezinbesteko dekorazio elementua bihurtu da, joera eta modari dagokionean behintzat. Landare horiek giro bero eta lehorrekin lotzen baditugu ere, freskotasuna gehitu dezakete leku sinpleenetan ere. Gainera, mantenu eta zaintza aldetik oso lan gutxi eskatzen duten landareak dira, eta ez dute ia lekurik okupatzen.

Metalak: 2015ean gogor jo zuten, eta urte honen amaierarako ere badirudi susperraldia izango dutela metalek dekorazio elementu gisa. Orain urte bat ez bezala, aurten metalak ez dira soilik lanpara, apal edo altzarietara mugatuko. Kuxin, manta edo ohe estalkietako oihalak ere metalizatuak izango dira. Kobrea, beruna eta arrosa izango dira metalizatuetan gehien eramango diren koloreak. Irudi geometrikoak : Diseinu geometriko deigarriak nonahi izango ditugu 2016 honen amaiera eta 2017 hasieran: arropetan, koadroetan, besaulkietan, baita zoruko azulejoetan ere. Joera horrek duen abantaila edozer gauza edo elementurekin ondo ezkontzen dela da, bai kolore sendoekin, baita loreak edo mandalak bezalako estanpatu klasikoagoekin ere. Kristala: Kristalaren fintasuna eta sofistikazioa plus bat da beti dekorazioan. Material horrekin egindako edozein altzari artelan bat da. Dena den, altzari handiekin ausartzen ez bazara, probatu kristalezko loreontzi edo mahai osagarri batekin. Egurra bezalako material naturalekin nahastutako kristalezko piezak ere joera izango dira aurten.

15

Metalezko altzariak eta oihalak joera izango dira. HITZA

Kaktusekin dekoratzea modan egongo da. HITZA


Etxebizitza gehigarria 2016  

Goierriko Hitza egunkariaren Etxebizitza gehigarri berezia. 2016ko urriaren 19an argitaratua.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you