Etxebizitza gehigarria

Page 1

Etxebizitza

OSTEGUNA, 2021EKO URRIAREN 28A

KERMAN GARRALDA ZUBIMENDI

gehigarria

SUSPERRALDI ZANTZUAK

Goierriko etxebizitza parkeak azken urteetako gorakadarik handiena izan du aurten. Sektoreak susperraldia bizi du, baina gorako joera horri eutsiko dion ikusteko dago oraindik.

GOIERRI.HITZA.EUS

TESTUAK JOSUNE ZARANDONA


2 //

294 etxebizitza berri eraikita, goranzko joerari eutsi dio Goierrik

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko urriaren 28a

Etxebizitza

.

.

Azken urteetako gorakadarik handiena izan da 2019 eta 2020 urte artekoa 205 izan ziren aurreko denboraldian Beasainen izan da gorakada handiena, 120 etxebizitza berri eraikita Goierriko etxebizitza parkeak inoizko igoerarik handiena bizi izan du azken urtean, Eustat, Euskal Estatistiken Erakundeak publiko egin duen azken txostenaren arabera. Datuei erreparatuta, aurreko jardunaldian baino 294 etxebizitza berri gehiago egin dira Goierrin 2019 eta 2020 urte artean; orotara 34.093 etxebizitza daude eskualdean. Datuak alderatze aldera, 2018-2019 urte bitartean 205 etxebizitza berri egin ziren. Aldea nabarmenagoa da atzerago eginda, 2016 eta 2018 urte bitartean 132 etxebizitza berri baino ez baitziren eraiki eskualdean. Orokorrean, joera antzekoa da Bizkaia, Araba eta Gipuzkoari dagokionean ere, eta etxebizitzaren sektoreak bizi duen berpizkundearen adierazle nabarmena dira. Eusko Jaurlaritzako Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistikaren (EEEE) arabera, 2021eko lehendabiziko hiruhilekoan hiru lurralde hauetako udalek obra handiko 857 lizentzia eman dituzte. Emaitza horiek 2020ko laugarren hiruhilekoan erregistratutakoak baino handiagoak dira, 55 lizentzia gehiago eman baitira, hau da, %6,9ko igoera termino erlatiboetan. Obra handiko lizentzien erdiak Bizkaian eman dira, 425 guztira (%49,6). Araban 229 izan dira (%26,7) eta Gipuzkoan gai-

Etxebizitza parkea HERRIA BARIAZIOA ETXEAK

Zumarragako Kalebarren kalean 27 etxebizitza eta 28 garaje egiteko lanak hasi zituzten ekainean. J. Z.

nerako 203 lizentziak (%23,7). Eraikuntza berriak egiteko baimenek ez ezik, etxebizitzak birgaitzeko lizentzien kopuruak ere gora egin du. 2020eko lehen hiruhilekoaren eta 2021eko lehenengo hiruhilekoaren artean %20,3 hazi da eskaera kopurua. Araban izan dute igoera nabarmenena, %72,4, 76 lizentzia berri eskatu dira. Gipuzkoan %28,3koa izan da igoera 36 lizentzia gehiagorekin, eta Bizkaian apalena, %2,5, 9rekin. Goierrira itzulita, Beasain da etxebizitza gehien eraiki den eskualdeko herria, 120 guztira. Da-

tozen urteetan ere etxebizitza berrien zerrenda handituz joango da Beasainen, uztailean udalak adierazi bezala, Errekarte auzoan Babes Ofizialeko 23 etxebizitza egitea aurreikusten baita.

Proiektu berriak bistan

Zumarragan izan da bigarren hazkunderik handiena 76 etxe berrirekin, eta gehiago izango dira etorkizunean. Eitzaga Berrin alokairuko 108 etxebizitza babestu egiteko lanak martxoan hasiko dira, eta dagoeneko hasita daude Kalebarrenen 27 etxebizitza egiteko lanak.

Urretxun ere 54 etxebizitza gehiago egin dira, eta udalak Gainzabal eremuan, gazteei zuzendutako babestutako beste 24 etxebizitza gehiago egiteko proiektuari argi berdea eman dio berriki. Ataungo San Martin auzoko Artzane eremuan ere 12 etxebizitza eraikitzeko lanak hasita daude. Orokorrean, Goierriko herri gehientsuenetan eraiki dira etxebizitza berriak, batzuetan zenbaki orokorrek behera egin duten arren. Esanguratsua da Idiazabalgo kasua, 55 etxe gutxiago zenbatu baitira.

Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio eta Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga

-1 -1 +8 +120 +1 +1 -55 +1 +25 +28 +4 -13 +25 +3 +11 +54 -6 +12 +1 +76

69 82 906 6.553 349 253 79 1.225 332 2.613 4.224 721 151 528 4.795 619 746 3.154 861 866 155 4.812

34.093

ETXEBIZITZA Goierriko etxebizitza parkeak 34.000 bizitokiren langa gainditu du. Beasainen daude etxebizitza gehien eta Altzagan gutxien. 294 gehiago. Iazko datuekin alderatuta ia 300 etxebizitza gehiago dago. Iturria: Eustat Etxebizitzen udal estatistika.



4 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko urriaren 28a

%28

Etxebizitza

Etxebizitzen ezaugarriak HERRIA

IGOGAILUA DUTEN ETXEAK Eustaten 2020eko Eraikin eta Lokalen Erroldaren arabera, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako etxebizitza guztien %28k soilik du igogailua. Gipuzkoan %33,7k. Etxebizitzarako soilik diren eraikinak kontutan hartuta, %44k trastelekua dute, %33,3k garajea eta %28k baino ez igogailua. Gipuzkoaren kasuan, igogailuan duten etxeak %33, 7 lirateke.

Etxebizitzen ezaugarriek bi Goierri guztiz ezberdin definitzen dituzte Segurako baserri bat, Goierriko landa eremuko paisaiaren zati. JOSUNE ZARANDONA

Tabernak etxe azpietan. J. Z.

.

.

Herri txikienetan, etxebizitzak handiagoak dira Igogailuak herri Etxebizitza gehiagok dute gertuago taberna handienetako eraikinetan zenbatu dira batez ere Goierriko bat farmazia bat baino etxebizitzek 48 urteko antzinatasuna dute, batez beste ZERBITZUAK // 2020an 225.679

eraikin zeuden Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan. Horietatik %58,7k etxebizitzak baino ez dituzte, %21,9 erabilera mistokoak dira, –hau da, eraikinak etxebizitzak eta lokalak ditu–, eta gainerako %19,5ek lokalak baino ez ditu. Eustaten arabera, etxebizitza gehiagok dute gertu taberna bat (%62) farmazia bat baino (%49). Etxebizitzen %70ek 20 minutura dute osasun zentroa oinez, eta %58k banketxe bat.

ANTZINA. AZALERA

Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio eta Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga GOIERRI

52,7 39,1 53,3 44,9 56,1 57,7 38,4 50,5 52,3 40,5 47,4 47,7 50,8 52,6 47,5 46,2 39 43 48,1 54,1 49,4 46,6 48,1

Iturria: Eustat

mena da herri txikienei edo handienei erreparatuz gero. Etxebizitza handiagoak dauden herri txikietan igogailu gutxiago zenbatu dira, etxebizitzetan solairu gutxiago izanik, igogailuaren erabilera ez baita hain beharrezkoa izaten. Etxeak blokeetan antolatuta dauden herri handietan, aldiz, igogailua etxebizitzen ehuneko handi batean dago jarrita.

Familia txikiagoak

Goierri geografikoki eskualde bakarra izanik, aberatsa da paisaiari, jarduera ekonomikoari edo herri bakoitzaren izaerari begiratuz gero. Etxebizitza erdigunean jarrita, Goierriko herri txikienen eta handiagoen arteko ezberdintasunak nabarmenak dira. Herri txikienetan daude, adibidez, azalera handieneko etxeak. Baserriak edo etxe bakarrak dira nagusi hauetan. Herri

handi eta populatuenetan aldiz, etxeak blokeetan antolatzen dira, eta ondorioz txikiagoak dira. Eustat, Euskal Estatistikaren Erakundeak argitaratutako datuei begiratuta 110,7 metro koadroko azalera erabilgarria dute, batez beste, Goierriko etxeek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batez bestekotik gora, (87,3m2). Antzinakotasunari dagokionez,

Goierriko etxeek 48,1 urte dituzte batez beste, Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak bere osotasunean hartuta baino zertxobait gehiago (46,2 urte). Hornikuntzari dagokionez, Goierriko etxebizitzen %79,9k du berokuntza sistemaren bat. Igogailuaren kasuan, etxe guztien %40,9an daukate jarrita. Kasu honetan, azalerari dagokionean bezalatsu, aldea nabar-

142,8 140 106,6 83,7 119,7 188,8 135,9 104,2 95,8 87,4 84,4 93,4 129,5 107,6 85 100,6 107,9 92,6 92,2 95,2 158,7 82,8 110,7

Etxebizitza bakoitzean bizi den egoiliar kopuruari dagokionez, argi dago familiak gero eta txikiagoak direla, horren adibide, Goierrin 2,5 pertsona bizi direla etxeko. Etxebizitzako gela kopuruari dagokionean, gehienak bostekoak dira (20.154), laukoak (6.588), seikoak (4.036), eta bat eta hiru artean (1.046). Bainugela bakarra dutenak 23.332 dira, eta bi bainugela edo gehiagokoak 9.606.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko urriaren 28a

//

5

Publierreportajea Eraikin efizienteak lortzeko bidean, ezinbesteko hiru bidelagun behar ditugu:

Etxebizitzaren kontrola

Behar den garaian eta soilik beharrezkoa erabiltzea da edonork nahiko lukeena, baina sarritan zaila izaten da. Berrikuntza teknologikoei esker, ordea, edozeinen esku dagoen aukera da etxebizitzan sistema domotiko bat integratzea. Momentuko beharretara argi intentsitatea erregulatu, ordutegiaren arabera gailu elektrikoak programatu, klimatizazioa mugikorretik kontrolatu... Imajina genitzakeen aukera guztiak ditugu eskura, etxebizitzako kontsumoa hobetzeaz gain eguneroko bizitza erraztuko digutenak.

Etxebizitzetan energia iturriak eta kontsumoa kontrolatzeko domotika sistemak jartzeko aukera dago. TAPIA

Etxebizitza, energia iturri

Egungo teknologiek eskaintzen dituzten aukerei esker, posible da etxebizitza baten energia kontsumoa kontrolatzea, baita energia iturri propioak izatea ere.

E

lektrizitatearen prezioaren gorakadak sortu duen ezinegonak agerian uzten du sektore honekiko daukagun menpekotasuna. Energia kontsumoa ezinbestean zaindu beharreko zerbait bihurtu da industrian, eraikin publikoetan eta baita etxebizitzetan ere. Ba ote dakigu zenbat kontsumitzen duen gure etxebizitzak? Nola jakin dezakegu efizienteak ote garen?

Edonoren esku dagoen aukera da sistema domotiko bat etxean integratzea Etxearen kontrola edukiz, energia iturri propioa izatea aukera bideragarria da Energia burujabetza

Guk sortu eta guk kontsumitutako energia. Gure kontsumo ohiturak aldatuz eta etxebizitzaren kontrola edukiz, energia iturri propioa izatea aukera bideragarria da, energia hornitzaile handienganako dependentzia gutxituz.

Aholkularitza

Konfiantzazko eta gertuko enpresa batek aurrez aipaturiko tresnak eskura jarri behar dizkigu, gure interesei erantzunez. Tapian hiru hamarkada baina gehiago daramatzagu lan horretan. Neurrira egokitutako proiektuak egiten ditugu, denon artean energiaren erabilera egoki bat izan dezagun.


6 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko urriaren 28a

Etxebizitzaren legea abian Etxebizitza

.

%10 gehiago Bizigune programa laguntzeko

.

Espainiako Gobernuak argi berdea eman. dio etxebizitzaren lege berriari Jabetza handien alokairuei mugak ezarriko dizkio Gazteentzako diru laguntzat izango dira

Asteartean Espainiako Ministroen kontseiluak argi berdea eman zion Gobernua osatzen duten bi alderdiek —PSOE eta Unidas Podemos— adostutako etxebizitzaren lege berriari. Ia zortzi hilabeteko atzerapenarekin, urriaren 5ean sinatu zuten hasierako akordioa bi alderdiek. Oinarrian, alokairuaren prezioak erregularizatzea izango du helburu araudi berriak, gehiegizko prezioen igoerekin amaitzeko, batez ere. Alokairuen prezioaren erregularizazioa izan da, hain zuzen, bi alderdien artean desadostasun handienak sortu dituen gaia. Behin, egoera desblokeatuta argi berdea eman diote lege berriari, zeinak, jabego handien alokairuei (10 etxebizitza edo gehiago dituztenei) muga jarriko dien, besteak beste. Lege berriak aurretik indarrean dauden erkidegoetako eta udaletako konpetentziak aintzat hartuko dituela aurreratu dute, eta ondorioz erkidego edo udal bakoitzak egin beharko du legea aplikatzeko eskaera, hala beharrezkoa ikusten duten kasuetan. Bost dira lege berri honen baitan azpimarratu daitezkeen ezaugarri nagusiak. Egingo diren eraikuntza berrietan alokairu publikoko etxebizitzak bermatzea. Alokairuko prezioak jaistea helburu duten hobari fiskalak jabego txikientzat (10 etxebizitza baino gutxiago dituzte-

nak). Etxe hutsen ezarritako zergak handitzea. Jabego handien alokairuaren prezioari mugak ezartzea. Eta gazteentzako laguntza bonuak eskaintzea. Araudi berriaren arabera, behin onartzen denean, eraikitzen diren etxebizitza guztien %30 babestuak izango dira; horietatik erdiak alokatzeko etxeak izango dira. Bestalde, hobari fiskalen gaiari dagokionez, jabe txikiek jasotzen duten errentaren %90era arteko hobariak jasotzeko aukera izango dute alokairuaren prezioa jaisten duten kasuetan.

Prezioei mugak ezartzea

Gainera, hutsik dauden etxebizitzen alokairua sustatze aldera, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari (OHZ) %150era arteko gainkarga ezartzeko aukera jarriko die mahai gainean udalei Espainiako gobernuak. Erkidego eta udal bakoitzak gaiaren inguruan dagoeneko ezarrita dituen konpetentzien arabera egin ahal izango du araudi berriaren erabilera. Jabetza handiek, hamar etxebizitza edo gehiago dituztenek, euren barrutiari dagokion erreferentziazko indizearen arabera egokitu beharko dituzte alokairuen prezioak, eremu tentsionatu bezala identifikatuta daudenetan, batez ere. Herri edo auzo bat tentsionatutako eremua den

Etxejabe handien alokairuko prezioei mugak jarriko dizkiote. K.G.Z.

izendatzea erkidegoari berari dagokio. Eremu tentsionatu izendatuko dira alokairuaren batez besteko prezioak herritarren diru-sarreren %30 gainditzen dituzten herriak edo auzoak soilik. Lege berriak gazteei zuzendutako diru laguntza bat sortzea ere aurreikusten du. Bonu gaztea izena eman diote eta bi urtetan zehar hileko 250 euroko diru laguntza jasoko dute eskatzaileek. Neurri hau 18 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta dago, beti ere euren diru-sarrerak urteko 23.725 eurotik beherakoak diren kasuetan. Aurreikuspenen ara-

bera, Espainiako gobernuak 200 milioi euro bideratuko ditu urtean afera honetara eta 50.000 bat gazterentzat izango da onuragarri.

Kritikak lege berriari

Oraindik formalki onartu ere ez den lege berriak kritika ugari jaso ditu dagoeneko. Espainiako Gazteen Kontseiluak dioenez, «16 eta 19 urte arteko gazteen %15,8 baino ez zeuden independizatuta 2020an». Horregatik, Bonu gaztea «adabaki bat» baino ez dela uste du, eta «benetan behar dena egiturazko neurriak» direla esan du.

Eusko Jaurlaritzako Bizigune Etxebizitza Hutsen Programaren helburu nagusia, hain zuzen hutsik dauden etxebizitzak eskuratu eta alokairu babestuaren bidez merkaturatzea da. Hutsik dagoen etxebizitza horren jabeek Eusko Jaurlaritzaren Alokabide sozietate publikoaren esku uzten dute etxebizitza hori usufruktu-kontratu baten bidez, ezarritako hainbat bermeren truke. Gaiarekin lotuta, Iñaki Arriola Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Garraio sailburuak maiatzean jakitera eman zuenez, Eusko Jaurlaritzak %10 igoko du, hau da, 650 euroraino, Bizigune programan etxejabeek gehienez jaso dezaketen alokairuko errenta. Arriolak gogorarazi zuen Bizkai, Araba eta Gipuzkoan 15.149 etxebizitza huts daudela, etxebizitza guztien %1,4. Programa honen bidez erabilera soziala eman nahi zaie hutsik dauden etxe hauei, eta arrazoizko prezioan merkaturatu. Araba, Bizkai eta Gipuzkoari dagokionean, Kaleratzeak Stop, Alokairu Benta Berri eta Azorako maizterrak taldeek eskaera zuzena egin diote Eusko Jaurlaritzari, eta «erkidegoa eremu tentsionatu izendatzea» exijitu dio, alokairuen gehiegizko prezioak jomugan jarrita. Diotenez, «errenta ertainak dituzten herritar gehienek ez daukate etxebizitza bat alokatzeko nahikoa diru», batez beste «soldataren %40a suposatzen baitu askorentzat». Egoera bereziki da nabarmena hiru hiriburuetan, baina Donostiako kasua azpimarratu dute besteen gainetik.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko urriaren 28a

//

Etxebizitza hutsei buruzko dekretua onartu du aurten Eusko Jaurlaritzak .

.

Hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzea da helburua Urteroko kanon bat ezarriko zaie etxebizitza hutsei Alokatzera behartu edo desjabetu egin ahalko dituzte Eusko Jaurlaritzak etxebizitza hutsen inguruko dekretu bat onartu zuen pasa den ekainean, «hutsik dagoen bizitegi-parkea mobilizatzeko eta etxebizitzaren funtzio soziala ziurtatzeko» helburuarekin, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak esan zuenez. Araudi berriaren arabera, urteroko kanon bat ezarriko zaie etxebizitza hutsei. Gainera, alokatzera behartu edota, kasurik larrienetan, desjabetu egin ahalko dituztela ere jasotzen du. Dekretu honek etxebizitza bat hutsik dagoela adierazteko prozedura ezarri du, eta aurrerantzean etxebizitza horien alokairua edo salmenta sustatzeko zer

neurri hartuko diren ere jasotzen du. Eusko Jaurlaritzak egindako kalkuluen arabera, 15.000 etxe huts baino gehiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bizitzeko erabil daitekeen egunetik aurrera bi urtean etengabe hutsik dagoen edozein eraikin hartzen du arauak etxebizitza huts gisa.

Definizio honek, ordea, hainbat ñabardura biltzen ditu bere baitan. Ez baitira etxebizitza huts kontsideratuko bigarren bizitegirako etxebizitzak; lanagatik, osasunagatik, mendekotasunagatik edo gizarte-larrialdi batengatik aldi baterako etxez lekual-

Etxebizitza Tokian tokiko udalek izango dute etxebizitzak hutsik daudela egiaztatzeko eta ikuskaritzak egiteko eskumena, baina subsidiarioki, Eusko Jaurlaritzak ere egin ahalko ditu. Etxebizitza hutsik dagoela adierazten den kasuetan, udalak kanon bat ezarriko du: urtean, 10 euro izango dira etxebizitzaren metro koadro bakoitzeko; kopuru hori %10 areagotuko da hutsik dagoen urte bakoitzeko (gehienez hirukoiztu egin ahal izango da hasieran ezarritako zenbatekoa).

Alokatzera behartuta

Urteko kanona ezarri dute

Etxebizitza bat hutsik Lazkaoko San Inazio auzoan. MIKEL ALBISU

datzeko kasuak, eta gutxienez hiru hilez merkatuko prezioetan salmentan edo alokairuan eskainitako etxeak. Salbuetsita daude, baita ere, administrazioari

alokairu babesturako utzitako pisuak; eta birgaitzen ari direnak edo gutxieneko bizigarritasun baldintzarik betetzen ez dutenak, besteren artean.

7

Era berean, dekretuak etxebizitza huts bat alokatzera behartzeko aukera ere ezartzen du. Nahitaezko alokairua etxebizitza huts gisa adierazpena jaso eta urtebetera hutsik jarraitzen duten etxebizitzetan aplikatu ahal izango da. Muturreko kasuetarako desjabetzeak ere aurreikusi ditu; urtebete baino gehiagoz hutsik dauden etxeetan aplikatuko da, soilik etxebizitzaren eskaria dagoen eremuetan eta desjabetzea egokia bada haren erabilerarako.


8 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko urriaren 28a

Etxebizitza

«Oso goiz da oraindik ondorio garbiak ateratzeko» JOSEBA BARANDIARAN EKONOMIALARIA ETA MU-KO IRAKASLEA Ikasketaz ekonomialaria da Joseba Barandiaran (Legazpi, 1973). 1998tik uztailera arte BBVA banketxeko langilea izan da, baina orain, Mondragon Unibertsitatean dabil. Osasun krisiak mundu mailako ekonomian geldialdi bat eragin zuen. Gaur gaurkoz, zein da ekonomiaren egoera orokorra? Pandemiaren eragin ekonomiko zuzen eta bortitzena, batez ere etxeratze aginduari lotuta egon zena, atzean gelditu dela. Enplegu eta produkzio mailan gauzak lehengoratzen ari direla esan daiteke, nahiz eta, badauden sektore batzuk eragin hori denbora luzeagoan mantenduko dutenak. Bestetik, pandemia oste honetan ez garela inoiz lehengora itzuliko uste dut, bizitzan ez delako inoiz atzera egiten. Lehendik ere bazetozen hainbat joera agertu edo nabarmendu dira, adibidez, Txinaren zentralitate ekonomiko gero eta handiagoa, eta horri lotuta lehengaiei eta zenbait ondasunen eskaintza murritzago bati, besteak beste, automobilgintzan islatzen ari dena oraintxe bertan. Eta lehendik geneuzkan klima larrialdiarekin lotutako estutasunek ere bere horretan diraute, okerrera egin ez badute. Pandemiak gizarteko sektore guztietan eragin du, baita etxebizitzaren sektorean ere. Zeintzuk izan dira pandemiak sektore honetan izan dituen eragin zuzenak? Ingurune hurbilenera etorrita, batetik, nabarmendu da etxebizitza batzuk beste batzuekiko abantailak izan ditzaketela

nartu beharko genukeela uste duzu? Zahartzen ari den gizarte bat garen heinean, geure premiak horretara egokitu behar ditugu. Irisgarritasun arazorik gabeko etxeak, txikiagoak, energetikoki eraginkorrak direnak, garraio publiko guneetatik ahal dela gertu daudenak... ahalbideratu beharko dira etorkizunean. Bestalde, herri bakoitzak dituen lurrei ere erreparatu beharko lieke, eta aintzat hartu birgaitzea eraikuntza berriak egitea baino onuragarriago izan daitekeela. ‘Cohousing’-a etxebizitza eredu ez tradizionalak bultzatzen dituen fenomeno bat da. Komunitate kohesionatu batean du oinarria. Etxebizitza pribatuak dira, baina zerbitzu komunak eskaintzen dizkiena bere bizilagunei.

‘‘

«Uda aurretik dagoeneko, nabari zen hipoteka eskarien gorakada bat»

GORKA GOMEZ

itxialdi bat bizitzeko garaian. Horri lotuta balkoien inguruko lege eta ordenantza berriak aipatu daitezke. Eraikuntzaren eta inbertsioaren ikuspuntutik, gehien kaltetutako sektoreetako bat turismoa izan denez, pentsatzeko modukoa da, bigarren etxebizitzen merkatuan ere egon daitekeela aldaketaren bat, gertuko helmugak erakargarriago bihurtu baitira. Etxebizitzen salmentari dagokionean hipoteka maileguak gora egin dute? Uztailean utzi nuen banka mundua eta orain irakasle naiz Mondragon Unibertsitatean. Uda au-

rretik, dagoeneko, nabari zen hipoteken eskaeran gorakada bat. Nire iritziz, oso goiz da oraindik ondorio garbiak ateratzeko. 2020 eta 2021 ez dira urte guztiz normalak izan. Datorren urtean ikusiko dugu garbiago joera hauek zein norabide hartzen duten. Susperraldi bat gertatzen ari da? Eraiki normalean, beti eraiki izan da. Kontua da zer herri mota, non eta zertarako nahi dugun jakitea. Herri txikiek, adibidez, erakargarritasuna irabazi dute horrelako egoera baten ondoren, ikusi delako telelana po-

sible dela, edo pandemia garai batean lorategi txiki bat edukitzeak edo balkoi bat edukitzeak balio handia izan dezaketela. Lehendik datozen joera nagusiei ere erreparatu behar zaie. Populazioaren zahartzea, esate baterako hor dago. Familiak ere gero eta txikiagoak dira eta bakarrik bizi den jendearen kopurua gero eta handiagoa da. Horrek paradoxikoki, populazio gutxiagorekin etxebizitza gehiago behar izatea eragin dezake. Etxebizitzarena negozio bat da. Baina, gizarte bezala beharrezkoak ditugun etxebizitza ereduen inguruan gehiago haus-

Kulturalki aldaketa handi bat eragin dezakeen fenomeno bat da, nahiz eta gurean ez den gehiegi landu. Pandemiak erakutsi du zaintzaren ereduak zein ahulgune dituen eta alde horretatik interesgarria izan liteke, izan Cohousing bidez edo antzeko formulak erabiliz, gero eta zahartuagoa den populazio bat zaintzeko edo eroso bizitzeko moduko etxebizitzak aurreikustea. Gure herrietan biziko diren adinduen proportzioa hain da handia, non orain arteko erresidentzien eredu horrek ezingo dituen estali etorkizunean sortuko diren premiak. Premia horiek estaltzeko modu bat izan liteke Cohousing-arena. Adinduentzat egokitutako kooperatiba gisako etxebizitzak edo antzeko formulak erabili beharko dira.



10 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko urriaren 28a

Etxebizitza Energiari dagokionean ahalik eta efizienteenak diren eraikuntzak dira etxe pasiboak. Energia gastua murrizteko gai dira, eta osasunean ez ezik, ingurumenean ere positiboki eragiten dute.

duen eta aldi berean konforta bermatuko duen etxebizitza bat lortu nahi da. Horretarako bete beharrezko oinarrizko bost irizpideak ondokoak dira.

Passivhaus: etorkizuneko etxebizitzak

P

assivhaus kontzeptua berria iruditu arren, orain 30 urte asmatu zen, jada, Alemanian. Bi fisikariren lanaren emaitza izan zen, Suediako Lund University-ko Bo Adamson eta Alemaniako Eraikuntza eta Ingurumen Institutuko Wolfgang Feistena, hain zuzen. Biek ala biek, energiaren ikuspegitik ahalik eta efizienteena izango zen eraikin bat sortzea zuten helburu. Lehendabiziko Passivhaus-a 1990ean eraiki zen Darmstadten (Alemania) eta ordutik asko dira eraikuntza estandar honetan oinarrituta egin diren eraikinak. Euskal Herrian ere badaude horren adibideak, Bilboko Boluetako dorrea Passivhaus motako munduko etxe-orratzik altuena da, eta Donostiako Arima hotela munduko Passivhaus Classic zigiludun hotelik handiena, besteak beste. Beasaingo Barandiaran Berrikuntzak enpresan asko dakite gaiari buruz, dagoeneko urte batzuk baitaramatzate Passivhausen irizpideak oinarri hartuta lanean. Enpresako arduradun Jokin Barandiaranek azaldutakoaren arabera, «Passivhaus marka bat da, zigilu bat. Eraikuntza estandar bat da, hau da, eraikitzeko metodologia zehatz eta arautu bat». Passivhaus ba-

ISOLAMENDUA

Efizientzia handiko bero berreskuratzaile bat. JOSUNE ZARANDONA

ten helburu nagusia ahalik eta bero-isolamendu handiena lortzea da, infiltrazioak saihestea eta eraikin barruko airearen kalitate ahalik eta handiena bermatzea. Horrez gain, eguzkiaren energia erabiltzen dute aireztapen egokiagoa lortzeko. Modu honetan, ohiko etxebizitza baten kontsumoarekin alderatuta, energiaren gastua %70 murriztu daitekeela frogatuta dago.

PRESTAZIO ALTUKO LEIHOAK

Bete beharreko irizpideak

Hala, eraikin batek Passivhaus zigilua lortzeko oinarrizko bost irizpide bete behar ditu derrigorrez, «estandarra oso zehatza da bere baldintzetan», azaldu du Barandiaranek. Oinarrizko bost irizpide hauek eraikitzen hasten den unetik bete behar ditu eraikuntza batek zigilua lortu ahal izateko, baina horrek ez du esan nahi berrikuntza bat egiterako orduan ezin daitekeenik energetikoki ahalik eta efizienteena izango den etxe bat egin. «Etxe bat Passivhaus ezaugarriekin berritzen denean, gehienetan ez da lortzen baldintza guztiak bere horretan betetzea, askok fatxadarekin edo egitura orokorreko arazoekin zerikusia izan dezaketelako», zehaztu du. Estandar honen bitartez «energetikoki oso efizientea izango den, gutxi kontsumituko

Ahalik eta isolamendu handiena bermatu behar da. Etxe bat orduan eta isolatuagoa izan, orduan eta energia gehiago mantentzea lortuko da barnealdean. Isolamendua «ahalik eta jarraituena izatea» gomendatzen dute Passivhausaren printzipioek, hau da, erabiliko diren materialetan ahalik eta aldaketa gutxien egitea. Eraikin bat ondoen isolatzeko modu eraginkorrena fatxada bere osotasunean isolatzea da. Hau posible ez den kasuetan, etxe barrutik ere egin daiteke, baina emaitza ez da horren ona izango.

Prestazio handiko leihoek isolatze gaitasun handiagoa dute. HITZA

Prestazio altuko leihoak isolatzeko gaitasun handia duten horiek dira. Prestazio altuko leiho hauek ezaugarri jakin batzuk dituzte. Gehienak kristal hirukoitza izaten dute, «gero eta gehiago» Barandiaranen hitzetan. Egiturari dagokionean, aldiz, «PVC-zkoak eta egurrezkoak dira onenak. Isolatzaileenak dira, aluminioa baino askoz ere gehiago». HERMETIKOTASUNA

Etxe barruan haize filtrazioak saihesteko hermetikotasunarena bete beharreko beste baldintzetako bat da. Barandiaranen estankotasun laminak erabiltzen dituzte horretarako. Berrikuntzak egiten dituztenean, kanpoaldearekin kontaktuan dauden paretetan jartzen dituzte. Hermetikotasuna ziurtatzeaz gain, garrantzitsua da etxea transpiragarria izatea ere, eta laEraikina edo etxebizitza isolatzeko hainbat adibide . BARANDIARAN


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko urriaren 28a

mina hauekin hori ere lortzen da. «Oso garrantzitsua da fatxada edo etxe batek arnasa hartzea, bestela kondentsazio arazoak sor baitaitezke», argitu du Barandiaranek. AIREZTATZE SISTEMA

Helburuetako bat etxe osoa hermetikoak egitea den arren, aintzat hartu behar da, mota honetako eraikinek «aireztapen behar handiagoak» dituztela, Barandiaranen hitzetan. Efizientzia altuko bero berreskuratzaileak izeneko aireztapen sistema hauei esker 24 orduz behin etxeko airea berritzea lortzen da, «ez dago leihoak ireki beharrik barruak egoki aireztatzeko». Gainera, usainak ere garbitzen ditu. ZUBI TERMIKOEN HAUSTURA

Eraikuntzan zubi termikoa airea beste leku batzuetan baino aiseago transmititzen den puntu zehatzei deitzen zaie. Leihoak, teilatua eta fatxada elkartzen diren guneak edo solairu bat bera izan daitezke zubi termikoak. Passiv-

//

11

Etxebizitza haus-etan zubi termikoak saihestea helburu nagusietako bat da «orduan eta zubi termiko gutxiago izan, eraikinaren isolamendua handiagoa izango baita». Horri deitzen zaio zubi termikoaren haustura. Horiek dira estandarraren oinarriak, baina neurri horiek eboluzionatuz eta garatuz joan dira urte hauetan guztietan zehar. Barandiaranek ondo azaldu duenez, «Europako estandarra gurearen ezberdina da, hango klimak ez duelako hemengoarekin zerikusirik. Han irizpideak zorrotzagoak dira, klima eta baldintza hotzagoetan bermatu behar dituztelako hemen lortu behar ditugun helburu berak». Guztiarekin, etxe pasiboak jasangarritasunaren aldeko adibide garbiak dira. Onuragarriak dira ekonomiari dagokionean, baina baita gizarte eta ingurumenarenari dagokionean ere. Osasunaren ikuspuntutik, gainera, abantaila handiak dituztela baieztatu dute ikerketa askok, arnasbideetako gaixotasunak edo infekzioak saihesterako orduan, adibidez. Etxe barruko ai-

rea berritzeko duten sistemagatik, edo eguzki argiaz egiten den erabilpenagatik, besteak beste. Ingurunearekiko ere errespetagarriak dira, orokorrean, material naturalekin eraikitakoak izaten baitira. Modu honetan ohiko materialek baino gutxiago kutsatzen dutela esan daiteke. Baina ez hori bakarrik. Mota honetako eraikinen helburu nagusiena ahalik eta energia

Energia kontsumoaren gastuan %70era arte aurreztu daiteke Etxe pasiboak jasangarritasunaren aldeko adibide garbiak dira

Donostiako Arima da Passivhaus zigiludun munduko hotel handiena.

eraginkortasun handiena lortzea den heinean, gehiegizko energia gastua murrizten laguntzen du. Baliabide propioak erabiltzea lehenesten da energia sortzeko, eta ondorioz, ingurumenarekiko inpaktua ahalik eta txikiena izatea lortzen da.


12 //

Edredoi nordikoak eta mantak neguko hotzari aurre egiteko Etxebizitza

.

.

Ohea janzteko modu ezberdinak daude, edredoi nordikoarekin edo ohegainekoarekin Mantak oherako ezinbesteko osagarri dira Gero era kuxin gehiago ohe gainean Urtaro aldaketarekin batera, etxea ere tenperatura hotzagoetara egokitzeko garaia iritsi da. Oheko arropari dagokionean ematen dira aldaketa nagusiak, material, ehundura eta koloreetan erreparatu daiteke hori. Gaur egun, logelan gero eta osagarri gehiago jartzen direnez, horietan ere joera berriak azpimarratzen ditu urtaro berriak, plaid, manta edo kuxinei dagokionean , besteak beste. Beasaingo Amets Descanso dendako Gemma Alarcosek hainbat gomendio luzatu ditu neguan etxe barruan hotzik ez pasatzeko. Ohea janzteko modu bat baino gehiago egon daitekeen arren, bi nabarmendu ditu Alarcosek: edredoi nordikoa edo betiko ohegainekoa edo koltsa. Bakoitza bere aldetik erabiltzen duenik badago, baina Alarcosentzat bien arteko konbinazioa da aukera praktikoena.

Nordikoa ala ohegainekoa?

Ohea edredoi nordikoz soilik estaltzen duenarentzat, edredoia bera aldatzeko unea da orain. Izan ere, «edredoi nordikoa ez da neguko estalki bat soilik, merkatuan lodiera ezberdinetakoak daude aukeran, finagoak udaberri-uda sasoirako eta lodiagoak udazken-negurako», Amets Decansoko kideak azaldu duenez. Nordikoaren estalkia, aldiz, berdina izan daiteke urte guztian zehar, baina urtaroaren arabera «kolore freskoagoetara edo epelagoetarako jotzeko joera» egon badago.

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko urriaren 28a

nahiago bada, edredoi finago batekin. Edredoi nordikoa, nahiz ohegainekoa erabili, koloreei dagokionean, Goierrin udan ohea zuriz janzteko ohitura handia dagoela uste du Alarcosek. «Zuriek edo kolore biziagoek freskotasuna ematen dute», gaineratu du, Negu sasoirako kolore epelagoetara jotzeko ohitura dago, kolore argiak albo batera utzi gabe, «zuriak baino beixak, naturalak, gris perlak... nagusitzen dira». Mostazak, granateak eta marroiak

Ohea janzterakoen edredoi nordikoa eta betiko ohegainekoa nabarmentzen dira Negu sasoirako kolore epelagoetara jotzeko ohitura nagusitzen da Edredoi nordikoa kotoizkoa, lumazkoa edo sintentikoa izan daiteke

Edredoi nordikoak material ezberdinetakoak izan daitezke. JOSUNE ZARANDONA

Ohea estaltzeko ohegainekoa erabiltzen dutenek bi aukera dituzte, batetik, «udako ohegaineko bera mantendu eta azpian manta lodiago bat jarri», edo, bestetik, «ohegainekoa lodiagoa den beste batengatik aldatu». Bi gauzak konbinatzen dituztenek edredoi nordikoari mantaren funtzioa ematen diote, azken finean. Hala, atzerago aipatu bezala edredoi lodiago bat jarriz eta ohegaineko bera mantenduz egin daiteke aldaketa. Alarcosentzat aukera praktikoena da, «udan nordikoa kendu eta izara eta ohegainekoarekin bakarrik lo egin daitekeelako», edo

ere bogan dauden koloreen artean dauden arren, Goierrin ez omen ditugu oso gustuko Alarcosen esanetan, «grisak eta beixak saltzen dira gehien, arrosa eta berde suabeak ere gustuko ditugu, baina osagarrietan gehiago», nabarmendu du.

Nordiko egokiaren bila

Ohegainekoetan kolore naturalak dira nagusi neguko denboraldian.

Alarcosek Amets Descanson material naturaleko edredoi nordikoen aldeko apustua egiten du. Haren esanetan, «ohea janzteko modurik osasungarriena» delako. Estaltzeko erabiltzen ditugun elementuak gero eta naturalagoak izan, «orduan eta mikroklima osasungarriagoa lortuko dugu ohe barruan, transpirazioa handiagoa delako», zehaztu du. Edredoi nordikoak material ezberdinetakoak izan daitezke.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko urriaren 28a

Alarcosek dendan dituen hiru aukeren inguruan hitz egin du: kotoizkoa, sintetikoa eta lumazkoa. Nordiko batek emango duen beroa ezberdina izango da aukeratzen den materialaren arabera. Sentsazioa eta pisua ere modu batekoak edo bestekoak izango dira. «Nordiko bat ez da beste bat baino hobeagoa materialaren arabera, kontua da, bakoitzak ondoen doakion beroa aukeratzea». Kotoizko edredoi nordikoak guztietan pisutsuenak dira, «askori atzera egingo dion ezaugarrietako bat izan daiteke, baina badira lo egiteko pisuaren sentsazioa atsegin dutenak ere». Material naturala izanik, tenperatura tarte zabalagoa hartzen du, «tenperatura aldaketetara oso erraz egokitzen delako». Edredoi nordiko sintetikoak ere badaude aukeran, horregatik, mota honetako estalki bat erosterako orduan «kontu handia» izan behar dela gomendatzen du. «Kalitate oneko bat erostea komeni da, edredoiaren lodieran asmatzea ere garrantzitsua da, eta ahal dela kotoizko akaberak izan ditzala bermatu». Kalitate onekoak ez diren sintetikoek izerdia eragiteko arriskua daukate, eta hori, ohean saihestu beharreko zerbait da. Bestelakoan, nordiko sintetikoa lumazkoaren antzik handiena duena da, «lumazkoa bezain arina da, baina askoz ere merkeagoa». Garbitzerako orduan ere, buruhauste gutxien sortzen dituena da, «kotoizkoak eta lumazkoak ere arazorik gabe garbitu daitezke, baina denbora gehiago behar izaten dute lehortzeko».

//

13

Etxebizitza janzteko aukeratutako gainontzeko elementuekin bat egin behar dute, bai materialari dagokionean, baita kolore edo estanpatuari dagokionean ere».

Lumazko edredoi nordikoen artean ere kalitate ezberdinetakoak daude. Alarcosen hitzetan, «lumazko nordiko on bat ez da lumak dituena, lumatxak dituena baizik». Lumatxak animaliaren bular aldean egoten dira, lumen artean, eta animalia hotzetik babesteko funtzioa dute. Horixe da, hain zuzen, lumazko nordiko on baten zeregina ere, «gorputzak sortzen duen beroa gordetzea», alegia. Gainerakoan, lumazko nordikoa guztien artean dagoen arinena da.

kuxinak gero eta gehiago

Neguan gehien ikusten diren kuxinak olana lodikoak edo tertziopelozkoak dira. Gainerako oherako jantzietan bezala, lur

‘‘

«Edredoi nordikoa da ohea janzteko modurik osasungarriena»

Mantak eta ‘plaid’-ak

Etxeko jantzien artean mantak ere neguko osagarri ezinbestekoak dira. Mantak oherako edo sofarako osagarri moduan erabili daitezke. Ohea janzterako orduan, plaid-ak ere oso praktikoak dira. Plaid-ak ohegaineko edo koltsaren antza handia dute, eta negukoak udakoak baino lodixeagoak dira. Koltsaren eta plaidaren arteko ezberdintasun nagusiena tamaina izaten da, ohegainekoak ohe guztia estaltzen dute, eta plaid-ak, aldiz, txikiagoak izaten dira. Gaur egun, lihozko plaid-ak dira nagusi, lur kolorekoak daude aukeren artean, guztiak tonu suabeetan. Mantei dagokienean, artilezkoak, tertziopelozkoak eta ilezkoak dira negurako materialetan nagusi. Plaid-ak zein mantak ohearen oinean jarri daitezke. Ohea dekoratzeko balio dute, baina praktikoak ere badira, gau hotzagoetarako beti eskura dagoen elementu bat izan daitekeelako. Kuxinak ere ohea janzteko elementu garrantzitsuak dira. Alarcosen hitzetan, «kuxinek ohea

Mantak oherako edo sofarako ezinbesteko osagarriak dira. J.Z.

«Nordiko batek emango duen beroa ezberdina da, materialaren arabera» «Kuxinek ohea janzteko gainerako elementuekin bat egin behar dute» Gemma Alarcos Amets Descansoko arduraduna

Ohea janzteko gero eta kuxin gehiago jartzeko ohitura dago. J.Z.

kolore suabeetarako joera nabarmena da azken urteetan arlo honetan. Gero eta ohitura handiagoa dago ohea kuxin askorekin janzteko, «lau eta sei ere jartzen dira», Alarcosek dioenez. Neurriak, koloreak eta formak elkarrekin konbinatzea da egokiena. Kuxinek bere alde praktikoa ere badute, izan ere «gero eta jende gehiagok irakurtzen du edo ikusten du telebista ohean». Une horietarako oso erabilgarriak dira kuxinak.


14 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2021eko urriaren 28a

%24,5 Etxebizitza

IGO DA SALEROSKETA Etxebizitzen salerosketa egonkortzen ari da. Aurtengo lehendabiziko hiruhilekoan %24,5eko igoera izan du Bizkai, Araba eta Gipuzkoan. Igoera hori %40ekoa izan da Nafarroaren kasuan. Salmentak behera. Pandemiagatik etxeen salmenta erori egin zen, azken urteetan ez bezala. Bizkai, Araba eta Gipuzkoan %15 eta Nafarroan, %17,5.

Etxebizitzaren prezioa %2,5 igo da urtebeteko epean PREZIOA // 2021eko bigarren hi-

ruhilekoaren amaieran etxebizitzaren prezioak %2,55 igo ziren Bizkai, Araba eta Gipuzkoan aurreko urteko prezioekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) argitaratutako Etxebizitza Prezioaren Indizearen arabera. Bigarren eskuko etxebizitzen prezioek %3 egin dute gora, eta etxebizitza berrienak behera, -%1, hain zuzen.

Etxeak birgaitzeko diru laguntzak %50 igo dituzte

‘‘

«Gehiegizko prezioen ondorioz, alokairua ordaindu ezin duten familientzako irtenbideak behar dira» Kaleratzeak Stop elkartea

Goierriko pobrezia energetikoaren azterketa egiten ari da Goieki Etxe bat salgai Urretxun. J.Z.

.

.

H-Enea eta Goiener arduratuko dira azterketa lana egiteaz Eskualdeko eragile eta pertsona ezberdinen iritzia jaso dute Pandemiagatik egoerak okerrera egin du Goierriko Energia Mahaia eskualdeko pobrezia energetikoaren inguruko azterketa egiten ari da. Pobrezia energetikoa lehendik ere presente zegoen gaia bazen ere, azken aldian egoerak okerrera egin duela azpimarratu dute. Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokiaren arabera, 2017an 65.136 pertsonek ezin izan zuten haien etxeetan tenperatura egokia mantendu, Gipuzkoako biztanleriaren %9,1. Energiaren faktura ordaintzeko zailtasunei dagokionez, urte berean, 31.080 pertsonak izan zituzten ordaintzeko atzerapenak, gipuzkoarren %4,4k hain zuzen. Azken aldian, egoerak ez du hobera egin. COVID-19aren pandemiak eta energiaren merkatuko prezioen igoera nabarmenek egoera are gehiago okertu dute, eta gero eta pertsona gehiagok

dituzte oinarrizko beharretara iristeko zailtasunak, etxeko energiaren erabilera barne. Gauzak horrela, Goieki, Goierriko Garapen Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin elkarlanean, Goierriko pobrezia energetikoaren azterketa egiten ari da H-Enea eta Goienerren eskutik.

Herritar guztiei zabalduta

Goierriko pobrezia energetikoaren azterketa egiteko hainbat iturri eta informazio mota ezberdin erabiliko direla aurreikusi dute, horietako bat herritarrei zabaldutako galdetegia. Galdetegia goierritar guztiei zabalduta egon da, eta energiaren ikuspegitik Goierriko etxebizitzen egoera zein den jakitea izan da helburu nagusia. Baita, goierrita-

Goierriko pobrezia energetikoaren argazkia aterako du Goiekik. HITZA

rrek gaiaren inguruan zer iritzi duten eta nola bizi duten jakitea ere. Astelehen honetan itxi da erantzunak jasotzeko epea. Orain, galdetegi honetatik ateratako emaitzekin, eta beste iturri batzuetatik jasotako informazioarekin, Goierriko udalei po-

brezia energetikoari aurre egiteko tresnak ahalbideratuko zaizkie. Era berean, egoera hobetzeko proposamen sorta bat ere eskainiko zaie. Lanketa honek egoeraren ikuspegi zabalagoa izaten lagunduko duela nabarmendu du Goiekik.

DIRU LAGUNTZAK // Eraikinak

eta etxebizitzak birgaitzeko diru laguntzak %40 eta %50 artean handituko dituela jakitera eman zuen pasa den astean Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailak. Hiru urtetan, urteko 33 milioi euro bideratuko dituzte, guztira, programa honetara. Gainera, familien diru sarreren mugak ere malgutu dituzte, pertsona gehiagorengana iristeko.

Gazteen emantzipazioa arazo da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gazteak Europako gainontzeko lurraldetakoak baino beranduago emantzipatzen dira Gazteen Euskal Behatokiak egindako azterketa baten arabera. 2019an, 18 eta 34 urte bitarteko gazteen %36 soilik bizi zen gurasoen bizitokitik at, Europa Batasuneko batez bestekoaren (%51,8) azpitik. Datuak sakonago aztertuta, 18 eta 24 urte bitarteko gazteen %91,9 gurasoekin bizi da oraindik, 25 eta 29 urte arteko gazteen kasuan %66,9ra jaisten da datu hori, eta 30 eta 34 urte artekoan kasuan %29,9ra.

Ordaintzeko zailtasunak

Azpimarratzekoa da, baita ere, etxebizitza bat jabetzan ordaintzen duten gazte emantzipatu guztien %21,1 gomendatutako gehieneko zorpetze mugaren gainetik dagoela; alokairuen dauden gazteen kasuan %40ra arte igotzen da datu hori.