Page 1

Okupazioaren aurrean 2009ko maiatza

6.Zk

E

kialde Hurbileko egoerak arinago bilakatzen dira buletin hau egiten dugunok kontatzeko dugun ahalmena baino. 2008ko bukaeran eta 2009ko hasieran Gazako lurraldean gobernu sionistak eragindako giza tragedia “demokraten” mugimendu taktikoa baino ez zen izan eta bere helburu bakarra zen Palestinako indar politikoekin egin beharreko negoziazioetan egoera estrategiko egoki batean kokatzea. Gazako tragediak ez ditu ezkutatzen, ezta estaltzen ere, Mendebaldeko indar militarrak eta euren bertoko laguntzaileak Ekialde Hurbilean eragiten ari diren gehiegikeriak; nahikoa da gogoaraztea Irakeko okupazio hilkorra, Afganistaneko guda bukaezina, Pakistango eraso berria edo Kurdistango herriak bere aitorpena lortzeko egiten duen borroka. 6. buletin hau Palestinari buruzko monografikoa da. Bertan adierazi nahi izan dugu bai Gazako sarraskiaren horrorea, bai emandako zenbait azalpenen hipokresia, baita Palestinaren aldeko Bizkaiko Plataformaren elkartasun jarduera ere. Interesgarria iruditzen bazaizu, zabaldu. Esker mila.

L

a situación en Oriente Medio evoluciona mucho más deprisa que la capacidad que tenemos los y las creadoras de este boletín para contarlas. La tragedia humanitaria provocada por el gobierno sionista a finales del año 2008 y comienzos del 2009 en la franja de Gaza, no fue más que un movimiento táctico de los “demócratas” para colocarse en una buena posición estratégica ante una nueva negociación con las fuerzas palestinas. La tragedia de Gaza no oculta ni enmascara el resto de los abusos que las fuerzas militares tanto occidentales como sus acólitos naturales están produciendo en el Medio Oriente; basta recordar la cruenta ocupación de Irak, la inacabable guerra Afganistán, el reciente ataque a Pakistán o la lucha del pueblo kurdo por su reconocimiento. Este 6º boletín es un monográfico sobre Palestina, donde hemos querido reflejar tanto el horror de la masacre de Gaza, como la hipocresía de algunas de las justificaciones que se dieron, así como la actividad solidaria de la Plataforma de Bizkaia a favor de Palestina. Si piensas que este boletín es interesante difúndelo. Gracias.

www.gite-ipes.org

ipes.bilbao@euskalnet.net


Okupazioaren aurrean

2

Amorrua eta lotsa

H

oriek dira burura datozkidan sentipenak, joan den abenduaren 27an Palestinan azken sarraski sionista hasi zenetik, Gaza erdigune duena.

Amorrua sentitzen dut, biztanleria zibila helburu duen genozidio honi komunikabide handiek ematen dioten trataera ikustean. Hain demokrata, hain hipokrita dira, ezen maila berean jartzen saiatzen baitira borreroa (Israelgo Estatu sionista) eta beronen biktimak (palestinarrak). Beraien helburua lortzeko amaigabean gezurretan aritu behar izaten dira eta lotsa izpirik gabe dihardute. Hona hemen adibide batzuk:

 Eraso inperialista hau maila bertsuko bi etsairen arteko guda gisa aurkeztu gura digute, baina edozeinek daki palestinar erresistentziak ez duela baliabide egokirik sionisten tresneria militarretik babesteko. Gazan burutzen den terrorismo bakarra F16-k umeen eta palestinar populazio zibilaren aurka zuzentzen dutena da, eraildako eta zauritu ia guztiak palestinarrak direlarik.

 «Hamas-ek menia apurtu duela» esan ohi digute, eta gezurra da, inoiz ez delako treguarik egon. Unilateralki hainbat palestinar miliziek (ez soilik Hamas-ek) deitu zuten su-etena indarrean egon den bitartean, sionisten erasoek ez dute etenik izan. Hilabete horietan Israelek hamarnaka palestinar erail ditu, eta elikagai eta medikamenduen blokeo hiltzailea mantendu du Gazako biztanleriaren aurka.

 Gezurretan ari dira gertatzen ari dena Israelen eta Hamasen liskar gisa aurkeztu gura digutenean. Hamas Gazan oinarri sozial handiena duen erakundea da, baina ia palestinar alderdi politiko guztiek eta milizia denak munstro sionistaren aurka borrokatzen ari dira. Zergatik ezkutatzen digute Palestina Askatzeko Herri Frontea (PAHF), Fronte Demokratikoa (PAFD) eta Al Aksako Martirien Brigadak bezalako erakunde laikoak ere borrokan ari direla? Nori komeni zaio erlijio arrazoiak oinarri dituen gatazka baten aurrean gaudela irudikatzea?

 Hamasek zibilak giza-ezkutu gisa darabiltzala esatean berriro ere gezurretan ari dira. Sionismoa da palestinar populazio zibila errukirik gabe zigortzen duena, berau Hamasen kontra bihur dadin. Israeldar Estatu faxistak 1.500.000 biztanle 320 kilometro koadrotan bizitzera zigortzen ditu, gero berauek bonbardatzeko. Hori bai, beraien kolonoak 2005ean Gazatik kendu ostean. Ezer ere ez da kasualitatez gertatzen.

 Hamasek 2006ko hauteskundeak demokratikoki irabazi zituela ezkutatzen zaigu. «Mendebaldeko demokraziek» beti exijitu izan diete herrialde arabiarrei gure gizartean ematen den demokrazia tankerakoa indarrean jar dezaten. Horregatik, sasoi batean palestinar hauteskundeak eredu gisa erabiltzen zituzten Europar Batasunak eta AEBek, Hamasek 2006an irabazi zituen arte. Orduan agerian geratu ziren «mendebaldeko demokrazien» hipokrisia eta faltsukeria. Emaitzak onartu beharrean, Hamasen gobernuaren lana oztopatzen aritu direlako, eta Abbas-i Zisjordanian bidegabeki botereari eusten lagundu diote, Gazan orain gauza bera egin nahi dutelarik. Irakaspen argia: «demokrazia» bai, baina interes sionisten eta inperialisten alde baldin bada.

www.gite-ipes.org

ipes.bilbao@euskalnet.net


Okupazioaren aurrean

3

Baina amorruaz gain, esan bezala, lotsa ere sentitzen dut. Lotsa NBEk eta nazioarteko komunitatea osatzen duten 190 gobernuek genozidio honi bukaera emateko ez dutelako ezer egiten, hitz hutsaletatik haratago. Estatu sionistak jakin badaki indartsua dela, NBEko ebazpen gehien bete gabe daramatzan estatua izan arren eta harresi arrazista bat eraiki arren, badakielako inongo agintarik ez duela ezer egingo bere aurka. Chavez-en keinua gobernu guztiek egin izan balute, egoera bestelakoa litzateke. Halaber, lotsatzen naiz gure etxeetako sofa erosoetatik ikuskizun hau lasai asko dakusagulako eta horrek, neurri batean, gertatzen denaren konplize bilakatzen gaitu. Duela hiru urte, Palestinan nintzenean, Hebrongo mediku batek ondorengoa esan zigun: ÂŤHiltzen gaituztenean gogorra da, oso gogorra. Baina gogorrena egunero bizitza ezinezkoa egiten digutela ikustea da, helburu bakar batekin: gure lurretik alde egin dezagun. Eta txarrena lortzen ari direla baieztatzea da, urtero gure arteko milaka batzuk alde egiten dutelako honela bizitzen jarraitzea ezinezko egiten zaielakoÂť. Historia liburuetan herri indigena asko sakailatuak izan zirela irakurtzen dugunean, eta amerikar indiarrak edo Australiako aborigenak erreserbetan, herri gisa ia desagertuak, bizirauten dutela irakurtzen dugunean eskandalizatu egiten gara, baina egunen batean herri palestinarra ezabatua izan zela esaten bada, erantzukizunaren zati bat gurea ere izango da, bizi izan ginen momentu historikoan tragedia honen aurka behar beste ez ginelako borrokatu. Ez dezagun geure burua engaina; erantzukizuna gurea ere bada, zeurea eta neurea eta uste duguna baino askoz ere gehiago egin dezakegu: Palestinarekin elkartasuna adieraziz, kaleetara atereaz eta urrats bat harago eginez, erruduna den Estatu sionista seinalatuz. Hori era askotan egin daiteke: 729 barra kodea duten produktuak ez erosiz, Tel Aviv-eko Maccabi-k Euskal Herrian jokatzen duenean gure desadostasuna plazaratuz, MayumanĂĄ edo Noa taldeen musika ez erosiz eta euskal kapitala duten enpresei Estatu sionistan ez dezatela inbertitu exijituz. Finean, sionismo zantzu oro borrokatuz. Euskal Herria sionismorik gabeko lurraldea; horixe da gure lotsa harrotasuna bihur dadin biderik egokiena. Euskal Herriak Israeli boikota! Igor Urrutikoetxea Palestinan brigadista egondakoa

www.gite-ipes.org

ipes.bilbao@euskalnet.net


Okupazioaren aurrean

4

HANTHALA

N

aji al Ali, creador de Hanthala, nació en el pueblo en Galilea (Palestina) en 1937. En 1948, tras la declaración del Estado de Israel y la primera guerra israelo-árabe, se vio obligado a exiliarse junto a su familia en Líbano, en el campamento de refugiados de Ain al-Helwa. Entre los últimos años 50 y los primeros 60 fue encarcelado en diversas ocasiones en las prisiones libanesas. En algún momento de esa época, el novelista Gassan Kanafani -que sería asesinado por Israel en 1971- vio algunos dibujos suyos durante una visita al campamento y consiguió que Ali publicara sus primeros trabajos en la revista al-Hurriya. Según narra el propio Ali: "Tan pronto como fui consciente de lo que estaba sucediendo, de la destrucción de nuestra región, me di cuenta de que tenía que hacer algo. Primero lo intenté en política, pensando en incorporarme a un partido. También participé en manifestaciones, pero ese no era realmente yo. Los agudos gritos que sentía en mi interior necesitaban un medio de expresión diferente. En algún momento en los años 50 comencé a dibujar en los muros de nuestro campamento, y aprendí a hacerlo en prisión: mientras otros aprendían a hacer manufacturas, poesía, etc, yo dibujaba en los muros de la cárcel. En ese periodo, los refugiados habían comenzado a desarrollar cierta conciencia política como reacción a lo que sucedía en la región: una revolución en Egipto, una guerra de independencia en Argelia, muchas cosas bullían a lo largo del mundo árabe. Sentí que mi trabajo era hablar a esa gente, a mi gente de los campos de refugiados, en Egipto, en Argelia; y a los árabes corrientes de toda la zona, que tenían pocas posibilidades de expresar sus puntos de vista. Sentí que mi trabajo era incitarlos. En mi opinión, la función de un dibujante político es proporcionar una nueva visión. Es, en cierta manera, un misionero. Y es tan sólo un poquito más difícil censurar un dibujo que un artículo".

Los asentamientos

A principios de los 60 empezó a cursar estudios en el Instituto de Arte de Beirut, pero los abandonó poco después para trabajar en Kuwait. Comenzó participando en la limpieza del local y en las tareas de edición y corrección de la revista at-Talía, donde pronto consiguió un espacio para sus viñetas. No obstante, la mayor parte de sus trabajos de esta época los realizó para el diario al-Qabas, donde nació Hanthala:"Tuve amigos con los que compartí trabajo, protestas y días de prisión, hasta que un día se convirtieron en tanabel [hombres pequeños] y se dedicaron a los negocios. Me preocupaba convertirme también en un tanbal y consumirme. En el Golfo alumbré este niño y se lo ofrecí a la gente. Quise dibujarlo inquietante, incluso feo; con el pelo erizado, porque los erizos utilizan su pelo como arma.

Hanthala no es un niño gordo y mimado y va descalzo como el resto de los niños de los campamentos de refugiados. Es un icono que me protege de ciertas conductas y del desarraigo. Hanthala es leal a Palestina y no me permitirá ser diferente. Me protege de la cobardía y me impide recular. A pesar de su aspecto, tiene un corazón puro, con una conciencia que huele a almizcle y a ámbar y estaría dispuesto a matar a quien intentara hacerle daño. Tiene las manos a la espalda como señal de rechazo, en un momento en el que circulaban las soluciones propuestas por EEUU y el sistema. Se las dibuje así tras la Guerra de Octubre de 1973, cuando comencé a olfatear el olor de lo que Kissinger llevaba en su cartera. Hanthala nació con diez años y siempre tendrá diez años. Esa es la edad que yo tenía cuando dejé mi país. Hanthala sólo crecerá cuando retorne a Palestina. Las reglas de la naturaleza no se cumplen en él. Es una

www.gite-ipes.org

ipes.bilbao@euskalnet.net


Okupazioaren aurrean

5

excepción y las cosas sólo serán naturales cuando retorne a su tierra. Este niño es una representación simbólica de mí mismo y de todos los que viven y sufren la misma situación. Se lo ofrecí a los lectores y lo llamé Hanthala, como símbolo de la amargura (en árabe alhandal, conocida por la extrema amargura de su fruto). En un principio lo presenté como un niño palestino y con el desarrollo de su conciencia adquirió una perspectiva patriótica y humana". Las continuas protestas de gran parte de los regímenes árabes por las caricaturas de Ali consiguieron que fuera deportado a Líbano en 1971. Allí trabajó para el diario as-Safir, soportando constantes amenazas de muerte de casi todas las partes implicadas en la guerra civil, a las que criticó por igual con sus caricaturas. "La época de trabajo para as-Safir en Líbano fue la mejor de mi vida y la más productiva. Allí, rodeado por la violencia de las diversas facciones y finalmente por la invasión israelí, afronté todo con mi pluma día a día. Nunca tuve miedo, ni me invadió la sensación de fracaso o la desesperación; nunca me rendí. Me enfrenté a los ejércitos con caricaturas y dibujos de flores, esperanza y balas. Sí, la esperanza es esencial, siempre. El trabajo en Beirut me hizo acercarme una vez más a los refugiados de los campamentos, a los pobres y los oprimidos". "La caricatura es un recurso de los oprimidos y excluidos, de quienes pagan un alto precio por sus vidas, llevando sobre sus hombros la carga de los errores cometidos por las autoridades. Todo lo que tienen fue difícil de obtener y todo lo que es duro y cruel recae sobre ellos. Luchan por sus vidas y mueren jóvenes, en tumbas sin ataúdes. Han de vivir siempre a la defensiva. Yo estoy con ellos en las mazmorras, observando y sintiendo el pulso de sus corazones, el flujo de la sangre en sus venas". Tras la invasión israelí de Líbano en 1982, la posibilidad de que acabaran con su vida le pareció demasiado grande y se marchó a Kuwait, donde volvió a trabajar para al-Qabas. Tras la Israel pasó por aquí invasión de Líbano, Hanthala cambió un poco: aún sin mostrar su rostro, comenzó a mover la cabeza hacia la gente que lo miraba, comenzó a desenlazar las manos de la espalda y a levantarlas con rabia, agitó en ocasiones la bandera palestina e incluso lanzó alguna piedra. "¿Cuándo podrá la gente ver su rostro? Cuando los árabes no vean su dignidad amenazada y recuperen la libertad y la humanidad". En el año 1985, tras nuevas presiones a las autoridades kuwaitíes, en este caso de la OLP -a cuyo máximo dirigente, Yaser Arafat, había criticado severamente-, hubo de marcharse a Gran Bretaña, donde continuaría trabajando para el mismo diario y sería asesinado dos años después. "Hanthala es el testigo de una generación que no ha muerto ni morirá; por ello él tampoco abandonará la vida. Es eterno. Hanthala, a quien yo creé, no morirá tras mi fin. Espero que no sea una exageración decir que continuaré viviendo a través de Hanthala, incluso cuando me llegue la muerte". Basado en el texto publicado por Javier Barreda, arabista y profesor de la Universidad de Alicante "Nación Árabe", núm. 47, año XV, verano 2002 www.nodo50.org/csca

www.gite-ipes.org

ipes.bilbao@euskalnet.net


6

Okupazioaren aurrean

Gazako sarraskiaren ikaskizunak

G

eorge Bushek berak esatera -zergatik ez sinetsi!-, kontzientziak gidaturik jokatu du, eta AEBentzat onena egin du azken zortzi urtean. Hiru mila hildako eragin zituen atentatu haren ondotik AEBetako gobernuak harturiko erabakien ondorioetako batzuk denok ezagutzen ditugu: ehun mila hildako inguru Iraken -haiek ere gu bezalako gizabereak, izen-abizendunak, aitaren eta amaren seme-alabak, ez kopuru hutsa-, estatubatuar tropek inbaditu zutenetik, Afganistanen batek daki!, eta Gazan hiru astean, AEBen aliatu guztizkoena den Israelgo armadak AEBetako gobernuaren sostengu erabatekoarekin mila eta bostehun bat erail ditu gurasoen seme-alabak horiek ere, asko umetxoak; ETAk berrogei urtean baino halako bi hortxe nonbait-, lauzpabost mila zaurituak alde batera, gehienak zibilak. Edukiera handikoa inondik ere G. Bush bezalako estatubatuar nazionalistaren kontzientzia. Vocento taldeko hedabideentzat, soldadu israeldarrak Hamaseko terroristen aurka aritu dira gerran eta biktima zibilak albo-kalte tamalgarriak dira, onenean. Haatik, denok dakigu hauteskunde guztiz demokratikoak irabazi zituztela Gazan agintean diren hamaskideek, dakigun bezala Israelek Palestina guztia Israelgo estatu bilakatu arteko onik ez duela, arrazista dela behialako naziak bezainbeste, bere mugen barruan dituen palestinarren aurkako legeak dituela, 650 kilometro luzeko lotsaren harresia lekukorik adierazgarriena, eta AEBek beren interesengatik defendatzen dutela Israel, hor ez dagoela parekotasun, proportzio eta benetako gerrarik, are gutxiago justiziarik. Irakurleoi uzten dizuet, hiru astean mila eta bostehun palestinar armarik gabeak, gehienak zibilak, erail dituzten israeldar leporaino armatuak soldadutzat eta kohete bidez lau zibil hil dituzten hamaskideak terroristatzat dituzten hedabideen zuzentasuna eta inpartzialtasuna balioesteko lantegia. Baina hedabide zabalduenak goi-kargu politiko-ekonomikoen oihartzun ohi dira. Europar Batasuna Israel eta AEBekin hertsiki lotua ikusi dugu. Nolako harrera Israelen ordezkariari! Arabiar Ligaren eragina hutsaren hurrengoa gertatu da. Errusia eta Txina, funtsean, isildu egin dira, ez alferrik Errusiak Txetxenian Israelek Palestinan bezala jokatzen du, eta Txinak Tibeten, edo bere mendeko uigur musulmanen aurka. Irakekoan AEBek bezala, Gazan NBEri iseka egin dio Israelek lotsagabeki, eta delako harresi ezin onartuzko hori nazioarteko legediaren aurkakoa dela ebatzi duen Hagako Nazioarteko Auzitegiari beste horrenbeste -AEBek ere ez dute onartzen-. Gizakion bizitza ez da sakratua, baizik estatuak dira sakratuak -zenbat eta armatuagoak orduan eta sakratuagoak-, haietako agintariak eta armadak eta dirudunak, eta horiek dira beren nagusitasunaren mozorrotzat erabiltzen dituzten askatasunaren eta demokraziaren izenean, ehun mila hildako sei urtean, edo mila eta bostehun hildako hiru astean paretik kentzeko eta zuritzen ahalegintzeko lotsarik ez dutenak. Ez ditut Al Kaeda, Husseinen erregimena, talibanak, edo Hamasekoek Israelera botatzen dituzten koheteak aipatu. Horien hilketak ere bidegabeak dira eta potentzia militar-ekonomiko anker horiei euren ekintza ezin zurituzkoak justifikatzen laguntzeko lagun bikainak dira.

www.gite-ipes.org

ipes.bilbao@euskalnet.net


7

Okupazioaren aurrean

Gurera etorririk, aldeak alde, Espainiako estatua eta Frantziakoa prest egongo lirateke Euskal Herriaren aurka Israel Palestinaren aurka ari den bezalatsu aritzeko beren buruak behartuak sentituz gero. Gogora Franco eta Mola; gogora Frantziak Aljerian egindako sarraskia. Oraingoz nahikoa dute egiten dutena egitearekin: elkarri eskua emanda ibili ETAren eta bizia baino sakratuagotzat jotako estatuari otzantzen ez zaion ororen aurkako zapalkuntzan, tortura baliatzearekin eta disidentzia politikoa kriminalizatzearekin, estatuaren botere guztiak batean, Alderdien Lege, ilegalizazio, politika egin nahi dutenen atxiloketa guztiz antidemokratikoekin, presoen gaineko mendeku politika eta gainerako osagarriekin. Ez dago borroka armatuari zilegitasuna kentzeko argumentu eta batez ere praktika moralik nazioarteko komunitatean, NBE eta Hagako Nazioarteko Auzitegia potentzia handienek indargabetuak dituztenez gero, ez eta Frantzia eta Espainiako estatuetan ere. Horrek esan nahi du berdin jarraitu behar dugula? Ezetzean nago. Gurea bezalako nazio deseuskaldundu eta erabakitzeko eskubidez gabetuak ezin du jarraitu bi estatu zapaltzaileukatzaileei aukerak ematen beren bidegabekaria ezin zurituzkoak justifikatzen laguntzeko. Bidea ez da soka tenkatzea, boto zilegien bidez udaletara heldu den ezker abertzalea kanporatzeko atakan jartzen ahaleginduz, baizik eta indar metaketa independentziazale zabal bat antolatzea, gizartea euskalduntzen eta erabakimenez hornituz joateko, politika eginez burujabetasun eta gizarte justu eta solidarioago bati buruz. Pako Sudupe Idazlea

www.gite-ipes.org

ipes.bilbao@euskalnet.net


Okupazioaren aurrean

8

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea Instituto Promoción Estudios Sociales Erronda kalea 25, 1goa. 48003 BILBO  94-479-04-30 

www.gite-ipes.org

ipes.bilbao@euskalnet.net

Laguntzailea


6. buletina: Okupazioaren aurrean  

6. buletin hau Palestinari buruzko monografikoa da. Bertan adierazi nahi izan dugu bai Gazako sarraskiaren horrorea, bai emandako zenbait az...

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you