Page 1

Kultur Errota

urtez

20

Gasteizko Irakurle Kluba Noiz? Hilero, azken ostegunean 20.00etan Non? Ignacio Aldecoa Kultura Etxean Koordinatzailea: Iban Zaldua (iban.zaldua@ehu.es) Irakurketa jolas dugu Gasteizko Irakurle Klubean, eta, izan ere, Amos Ozek aipatzen duen hori baino ez dugu egiten: liburuak irakurri, liburuez hitz egin. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan.

Noiz? Hilero, azken asteartean, 20.30ean Non? Parral tabernan Kontaktua: agenda@hirinet.net Euskararen erabileraren normalizazioa eta Gasteizen euskaraz bizitzeko aukerak sortu, landu eta lortzea ditu helburu GEU elkarteak. Euskara sustatzeko kultura eta aisialdi jardueren programa sendoa da Kultur Errota.

DOKUsarea GEUrekin mendira 1995eko otsailaren 15 horretan Ezkibeleko mendi tontortxoan norbaitek azaldu zuen polita zitekeela euskaraz jardungo zuen mendi taldetxoa sortzea Gasteizen. Ordutik ehun txangotik gora egin ditu GEUrekin mendira taldeak.

Noiz? Hilero, hirugarren igandean, goizeko 8.30ean Non? Mendizorrotzako aparkalekuan (Beďż˝ Jai frontoian) Kontaktua: geurekinmendira@gmail.com

Noiz? Hilean behin, asteazken batean, 19.00etan Non? Montehermoso kulturunean Argia aldizkariak eta Eguzki Bideoak kolektiboak euskarazko dokumentalen emanaldiak antolatzeko sare bat sortu dute. Tokian tokiko elkarteek kudeatzen dituzte emanaldi hauek, eta nola ez, Gasteizen GEU elkarteak hartu du ardura.

Nahi baduzu, euskaraz EKIMENA nahibaduzueuskaraz@gmail.com Gasteizko mapa: www.hirinet.net atarian Gasteizko merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz jarduteko gai diren langileen artean "Nahi baduzu, euskaraz" pina zabaltzea du helburu ekimen honek.

Euskararen Agenda Pedro Asua 2 - 3 (Seminario Zaharra, 3. solairua) 01008 Gasteiz - geuelkartea@grn.es 153 945222 www.hirinet.net

Non? www.hirinet.net atarian Facebook, twi�er, tuen� Kontaktua: agenda@hirinet.net Asko dira Gasteizen eta Araban euskaraz antolatzen diren emanaldiak eta horien berri emateko jaio da Euskararen Agenda. Horrez gain, kultur eragileen komunikaziorako eta koordinaziorako gunea izan nahi du; elkarlanerako bideak uztartu eta euskal komunitatea trinkotzeko erreminta.

Gasteizko Mintzalaguna Gasteizko mintzalaguna

www.gasteizkomintzalaguna.com 945205661 / mintzalagun@gmail.com

Euskaraz mintzatzeko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen egitasmoa da. Aukera ezinhobea da gasteiztarrontzat harreman sare euskaldunak sortu eta lagun euskaldunak egiteko. Guraso zein gazteentzako talde berezituak.


GEU elkartea  

GEU elkarteak 20 urte beteko ditu aurten.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you