Hirinet gehigarria

Page 1

Gasteiztar euskaldunok

sarean

Gasteizko euskaldunok badugu dagoeneko sarean gure ataria, www.hirinet.net. Hemen jasoko duzue gure hirian eta inguruetan gertatzen denaren berri eta euskara hutsean gainera! GEU elkartearen ekimenez jaio den proiektua izan arren, guztiok partaide izan zaitezten nahi dugu. Gasteizen euskara hutsezko komunikabide bat egitea posible dela erakusteko denon laguntza eta parte hartzea ezinbestekoa baita. Ez duzue aitzakiarik beraz, sartu, nabigatu eta parte hartu! Ongi etorri Hirinet!


|2|

gasteizko euskararen esparru berria

Hirinet.net gasteiztar euskaldunon sareko ataria GEU elkarteak 20. urteurrena egitasmo berriekin ospatuko du

GEU Elkartea 1992an sortu zen GEU aldizkariarekin batera, Gasteizko euskaldunon komunitatea trinkotu eta euskararen erabilera bultzatzea helburu zituelarik. Hogei urte hauetan hainbat eta hainbat egitasmo jarri ditu abian eta hiriko euskaltzaleon artean erreferente bilakatu da. Beraz, hogeigarren urteurrena ospatzen du aurten GEUk eta hori ez litzateke posible izango bazkideen babes eta inplikaziorik gabe. Gaur egun, 800dik gora dira GEU elkarteko bazkideak eta beraiei esker euskararen inguruko egitasmoak gure hirian abian jartzeko aukera izan dugu. Programazio finko baten bitartez hilean kultur emanaldi bat eskaintzen dugu gutxienez, izan musika, antzerkia, zinea, literatura edo ikus-entzunekoen ingurukoa. GEUrekin mendira taldekoek

“Gure helburua Hirinet Gasteizko euskaldunok sarean dugun topagunea izatea da, informazio eta entretenimendu iturri bezala erabili dezagun, atal desberdinetan banatuta� hilean behin gonbidatzen gaituzte naturaz gozatzera eta Gasteizko Irakurle Klubean irakurketaren jolasa dute helburu hilero antolatzen diren solasaldietan. Gasteizko Euskararen Agendaren bitartez gure hirian euskaraz egiten denaren berri ematen dugu eta Mintzalaguna egitasmoak ahalbidetzen du egunerokotasunean gure hizkuntza erabiltzeko zailtasunak dituztenei aukera bat eskaintzea, lagun berriak eginez gainera! Guztia euskaraz eta Gasteizen! Baina 2009 urte ondarrean GEU aldizkariak agur esan zigunetik hankamotz sentitzen genuen euskara gure hirian. Bertako hedabide euskaldun eta euskaltzale bat ezinbestekoa ikusten baigenuen.

Bi urte luze hauetan, GEUk hausnarketa sakon bat egin du, bai elkartearen berregituraketan baita tokian tokiko hedabideak euskararen normalkuntzan duten garrantziaren inguruan ere. Guzti horren emaitza da orain eskuartean eta hemendik aurrera sarean izango duzuna, Gasteiztik eta Gasteizerako hedabide euskaldun eta euskaltzalea, www.hirinet. net atarian aurkitu ahal izango duzuna eta etorkizunean paperean ere izango duzula espero duguna. Baina zer da Hirinet? Gure helburua Hirinet Gasteizko euskaldunok sarean dugun topagunea izatea da, informazio eta entretenimendu iturri bezala erabili dezagun.


gasteizko euskararen esparru berria

Horretarako atal ezberdinetan banatu dugu. Albisteen bitartez Gasteizen gertatzen denaren berri emango dizuegu. Egun jasotzen dugun informazio uholdea gainditu eta hurbileko berriak izango dituzu eskura. Informazio hutsaz gain ordea, herritarron iritzia jasotzeari ere garrantzitsua deritzogu. Horregatik emango du aukera Hirinetek nahi duenak bere iritzia eman dezan. Izan daiteke dagoeneko sarean dauden iritzi blogen bitartez edo espreski sorturiko artikuluekin. Gasteizko Euskararen Agendari ere aldatzeko garaia heldu zaio. Hemendik aurrera Araba osora zabalduko da, horrela, hiriburutik haratago dauden ekimenen berri izango dugu. Arabako euskaldunon komunitatea trinkontzeko urrats berria abian!! Era berean, arlo multimediak garrantzi

berezia izango du atari berrian: bideoak, audioak eta argazkiak aurkitu ahal izango ditugu. Batzuetan albisteekin lotuta joango dira, baina beste askotan aisialdi eta entretenimendurako.

diozu bizia Hirinet Gasteizko Euskaldunon

Entretenimendua aipatu dugu eta horrek ere garrantzi berezia izango du Hirineten: denborapasak, umorea, txoroskopoa, bertsoak, errezetak... denak du lekua!!

Gasteizko euskaldunontzat baita, nola ez,

Baina gure benetako protagonista hi haiz! Hiretzat egindako ataria! Horregatik hiri, Hirinet!

hoberik egitasmo berriak martxan jartzea

Eta parte hartzeko bideak asko dira. Lehen aipatu ditugu iritzi atalak, baina berdin bidal ditzakezue zorion agurrak, multimedia elementuak, argazkiak, irudiak, gutunak... bururatzen zaizuen edozer.

denen ahotan baizik eta horretarako

Esan bezala zu zara protagonista, zuk emango

handitzen lagunduko diguzuenoi ere.

GEU elkarteko bazkide izateko jar zaitez harremanetan gurekin; geuelkartea@grn.es helbidera idatziz, 945 222 153 telefonora deituz edo www.hirinet.net helbidean aurkituko duzun galdetegia betez.

Izan zaitez GEUkide!

Edo nahiago baduzu, bete ondoko fitxa zure datuekin eta bidali honako helbide honetara:

Helbidea

GEU elkartea. Pedro Asua, 2-3. 01008 Gasteiz Urteko bazkidetza kuota 25 â‚Źkoa da.

|3|

Atariari eta guztion artean hedabide erakargarri, interesgarri eta beharrezkoa bihurtuko dugu. Hortaz, ospakizun eguna da gaurkoa GEU elkartearentzat ere.

20 urte betetzen ditugulako aurten baina batez ere ez dagoelako ospatzeko modu baino. Bizi dugun testuinguru ekonomiko zail honetan euskara ez baitago krisian lanean jarraituko dugu. Eskerrik asko beraz, 20 urte hauetan lagun izan zaituztegunoi eta hemendik aurrera Gasteizko euskaldunon familia

Abizenak Izena

P.K.

Herria Tel.: Kontu zk.

E-Mail:

Alde batetik,


|4|

gasteizko euskararen esparru berria

EUSKARAREN AGENDA Euskarazko kultur eskaintza nabari hazi da azken urteotan gure inguruan. Antzezlanak, ikus-entzunezkoak, musika, lehiaketak... asko dira Gasteizen eta Araban euskaraz antolatzen diren emanaldiak eta horien guztien berri izateko jaio da Euskararen Agenda.

ONDDO PASA -eko giltzarrieEntretenimendua Hirinet rezia eskaitako bat denez, arreta be komiki tirak, niko diogu. Umorea eta arriak, errezeGasteizko bitxikeri harrig ko denbora-pata gozoak, burua hauste t nahastu eta sak eta txoroskopo ero ba tzarik gabe, “onddo� pasatzeko. Zalan rtigarriena! web guneko tarterik dibe

Orain arte Gasteizko Euskararen Agenda izan dena berritzea eta zabaltzea da GEU elkartearen erronka berrietako bat. Araba osoan euskaraz antolatzen diren ekitaldien informazio guztia aurkituko duzu Hirinet atarian kokatzen den Euskararen Agenda atalean.

MULTIMEDIA Gaur egun nork ez dauk a kalitatezko bideoak eta audi oak grabatzen dituen mugikor ra, argazki bikainak ateratze n dituena. Hirinet-en toki berezia izango du arlo multimed iak, edukiak askotan ikus-ent zunezkoen bitartez helaraz iko baitizkizuegu. Atal hau zu ek ere elika dezakezue, noski!

PROPOSAMENAK Literatura, musika eta ikus-entzunezko gomendio in teresgarrienak ezagutzeko txokoa izango duzu honakoan. Klik ba tera, ezinbestekoa k zaizkizun liburu, di sko eta filma guztien berri izango du zu.


gasteizko euskararen esparru berria

|5|

ALBISTEAK Gaurkotasuna eta ge rtutasuna jo puntu izanik, gure hirian ge rtatzen denaren berri emango dizu H irinet-ek. Gasteizko kultura, kiro l eta gizarte alorretako kontuak bild uko dituen gune informatibo honeta n elkarrizketak, erreportajeak, kron ikak eta azken orduko albisteak no nahi topatuko dituzu.

SARRERA ONTZIA Atal honetan zu zeu zara protagonista! Atera berri duzun argazki harrigarri hori, lagunekin grabatutako ikus-entzunezko barregarri hura, ezagutzera

IRITZIA Hirinet. Euskalgintzako gu du s ot ah a et ilu isp Gasteiztarren rtaeren inguruko ikusge , ak et go go n lee za alt eragileen eta eusk n iritziak atari berri re ar rit hi an re or ok or a puntu ezberdinak et rkekolaboratzaileek hausna re Gu . ra di o ng iza sa nt honen fu ea tero, baina zuk ere zeur as te zu di ko tu za lu a ite tarako gonb parte hartzera! bidal dezakezu. Animatu

eman nahi duzun blog pertsonala, betidanik egiten dituzun marrazki txukun horiek, maite duzun norbaiti bidali nahi diozun agurra‌ Finean, erakutsi nahi duzun hori guztia ongietorria izango da partaidetzarako ontzi honetan.


|6|

gasteizko euskararen esparru berria

Gasteiz, GEU eta hirurok IĂąaki Martinez de Luna

Nací en Vitoria a mediados del s. XX eta orain Vitoria-Gasteizen bizi naiz. Bistan da, denbora tarte horretan aldaketak gertatu direla, nigan zein nire jaioterrian. Izan ere, hiria bezalakoa nintzen garai haietan, erdaldun petoa eta gaur egun, aldiz, biok elebidunak. Elebitasunerako bide bera jorratu dugu, 2006ko gazte gasteiztarren datuek argi uzten duten bezala: Egia da gasteiztar euskaldun horien artean motak eta motak daudela: euskaraz gaitasun osoa dutenak zein hizkuntza hori kamuts dutenak; euskara sarri erabiltzen dutenak zein erdarazko harremanetan erabat murgildurik daudenak. Egia da, halaber, multzo koskortu bat –ia euskaldun delakoa erdibidean gelditu dela euskalduntzeko ahaleginetan. Hala eta guztiz ere, Vitoria erdal eta ilun hartatik bokazio elebiduna duen egungo VitoriaGasteizera alde ederra dago.

Erein eta ehundu Euskalduntzen hasi nintzenean, Vitoria basamortua zen euskaldun bakanentzat; soil eta bakar ibiltzen ziren, itolarrian sudur puntaraino hondar erdaldunetan murgilduta. Baldintza haietan euskaltegiek eta ikastolek kosta ahala kosta sortzen zituzten euskaldunberrien uzta galbidean zegoen; ale preziatu horiek alferrik galduko ziren. Urteak joan urteak etorri eta XX. mende bukaerako Vitoria-Gasteizen euskaltzaleen arteko harremanak ehuntzen hasi ziren. Lagungarri gertatu ziren autonomiaren eskutik ezarri ziren hizkuntza-baldintza berriak, batez ere hezkuntza sistemaren zein administrazio eta komunikabide publikoen inguruan. Aro berri horretan gasteiztartuen eta bertako euskaldunen arteko harremanak areagotu eta komunitate euskaldunaren lehen hazia erein zen.

Zurrunbilo euskaltzale horretan sortu ziren, besteak beste, GEU Gasteiz euskara elkartea (1992an) eta Arabako Bertsozale Elkartea (1993an); hortik gutxira, GEU aldizkaria kaleratu zen, beste eskualdetako herriprentsaren ereduari jarraiki. Halako ahaleginen eskutik urrats handia egin zen VitoriaGasteizen, hizkuntza baten biziraupena ez baita norbanakoen kontu hutsa, baizik eta soziala. Euskaldunok bagenuen zenbait helduleku, zenbait arnasgune gu geu izan ahal izateko.

Hedatu eta trinkotu Gaur egun, argi dago euskara gorantz doala Gasteizen, baita Arabako beste eskualdetan ere. Ez bakarrik elebidunen estatistiken eskutik, baizik eta zifretan jasotzeko zailak diren beste parametro batzuetan ere. Horren adibide adierazgarria da Arabako bertsolaritzarena. Bertso txapelketa inoiz baino arrakastatsuagoa izan zen 2011n eta aurtengo Koadrilen arteko saioak ere bide beretik joan dira. Arrakasta horrek ematen du zer pentsa: Zer dela-eta, Ă lava erdaldun batetik Ă lava-Araba elebidun batera

igarotzea? Nola izan da posible aldaketa hori? Joera arrakastatsu horren gakoa puntu hauetan datza: prestakuntza, antolamendua, motibazioa eta gizarte babesa. Azken buruan, horiek beraiek dira ezinbesteko baldintzak edozein herri-ekimenak arrakasta lor dezan. Bertsolaritzaren adibideari lotuz: prestakuntza, bertso-eskolen lan eskergaren eskutik dator; antolamendua, bertso-elkarteek abiatutako dinamika ongi planifikatu eta kudeatzetik; motibazioa, lan-eskerga horretan murgildutako engaiatuenengandik; gizartearen babesa, saioen jarraitzaileengandik. Ba dago beste ezer eskatzerik? Bai, horrela jarrai dezaten!

Oparotasuna begi bistan Hala ere, iragan hurbilarekin baino are baikorrago naiz datozkigun garai berriekin. Oraindik orain bertso eskolekin gertatutakoa, kasu: diru-laguntza osoa kentzeko mehatxuaren aurrean euskaltzaleei eta euskalgintza antolatuari laguntza eskatu eta aldeko erantzuna berehala jaso. Ondorioa, diru-laguntza parte handia berretsia izatea. Datozkigun garai oparoen beste zantzu batzuk ere badaude. Mintzalagun programan 600 partehartzaile aurten; alegia, euskaldunberri gaituen andana berria. Duela bi urte bertan behera gelditu zen GEU aldizkariak badu txanda hartuko dioen egitasmo komunikatibo berria: Hirinet aldizkari digitala, Hiri paperezko aldizkari berri baten aperitifa (paperezkoa, 2013rako?). Euskararen komunitatearen dinamika etengabea da, gero eta antolatuagoa zein sendoagoa. XX. erdialdeko Vitoria hartan euskaldunek pairatzen zuten bakartasuna uxatzen joan da. Euskaldunok jada ez gaude isolatu eta erbestean sentitzen gero eta elebidunago den Vitoria-Gasteiz honetan eta horren bidaide gogotsuen artean. Krisi garaian bada ere, baditugu motiboak ozenki esateko: euskalduna naiz, aberatsa(goa) naiz!


gasteizko euskararen esparru berria

|7|

Ongi etorri Hirinet!

“Gasteiz euskaradun batek bertako “Euskarazko hedabideak ederki datozkigu euskaldun berrioi. Gustura irakurriko ditugu Hirinet-eko berriak eta proposamenak. Euskarazko hedabidea

euskarazko komunikabidea ezinbestekoa du, zuri, niri, hari, guri, hiri... Gasteizko eukaldun guztioi zuzendua.. ongi etorri Hirinet!”

beti izango da ongietorria!”

“GEU aldizkariaren nostalgia sendatzeko modurik onena dela iruditzen zait. Gasteizko euskaldunok behar dugu kalitatezko produktu bat, anitza, indartsua eta erakargarria. Eta sarean funtzionatzen badu, askoz ere hobeto” “Kaleko giroa. Gasteizen, entzun, esan eta ikusten dena. Gasteizen pil pilean dagoena”


ONGI ETORRI ETA JARRAI euskalduntasunean lagun

Andre Maria Plaza Olagibel 33

GEU ELKARTEA

Hirinet www.hirinet.net

Pedro Asua, 2-3. 01008 Gasteiz

erredakzioa@hirinet.net

Araba

agenda@hirinet.net

945 222 153 geuelkartea@grn.es

publizitatea@hirinet.net