Aurre egin zurrumurruari

Page 60

01

02

03

04

ZURRUMURRUA ZURRUMURRUA ZURRUMURRUA ZURRUMURRUA

05 ZURRUMURRUA

Euskal gizartea erreferente mota handi batek eratzen du, eta erreferente horiei esker konbinazio asko egin daitezke nortasun-atxikipenei dagokienez. Horrela nahi izan dute barne-immigrazioko eta emigrazioko prozesu historikoek XX. mende osoan. Honako hauek dira prozesu horien adibide batzuk: gizartea pixkanaka sekularizatzea, erlijio- eta sexu-askatasunaren alorreko aurrerapenak, gizonen eta emakumeen arteko gizarte-harremanen etengabeko eraldaketa, egun dagoen aukera politiko zabala edo EBn integratzea. Pertsonek nahi duten bezala definitzen dute bere burua, eta bereizten dira ez dituztelako ideologiaren, erlijioaren edo sexualitatearen alorreko balio berak partekatzen beti. Beraz, pertsona bat nazionalista izan daiteke eta ez-nazionalista den beste pertsona baten erlijio-atxikipen bera izan dezake, sexu-orientazioaren askatasunaren defentsa bera egin dezake, euskal kulturarekiko konpromiso bera izan dezake, gutxiengoaren defentsa bera egin dezake edo lan-eskubidearen alorreko antzeko kontzeptua izan dezake. Edo bi pertsona horiek eta bere burua ateotzat daukan norbaitek iritzi bera izan dezakete gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borrokari dagokionez. Hau da: nortasunaren edo partaide izatearen dimentsioak edo erreferenteak ez ezik, horien arteko konbinazio desberdinak ere aintzat hartzen baditugu, ezin da esan euskal gizartean nortasun egonkorra eta homogeneoa dagoenik, ezta gizarte horren inguruneko antzeko gizarte bakar batean ere, beharbada. Pertsonen nortasuna hainbat atxikipen abiapuntutzat hartuta eratzen da. Horren ondorioz, nortasun konplexuak sortzen dira, eta nortasun horiek horrela ulertuta, ez dira osotasun bateraezinak, bateragarritasunak eta antzekotasunak ez ezik, aldeak, toki komunak eta xehetasunak ere badaudelako.

Egokiena aldatzen ari den eta beti prozesuan dagoen agertoki batean sortzen ari diren nortasun konplexuei buruz hitz egitea da, eta agertoki horretan, gustatzen ez bazaigu ere, talde arteko eta talde barruko gatazka gerta daiteke Gure eta haien arteko harremana, gizarte osoa eratzen duena, ezin da absolutua izan, eta ezin da gutxietsi. Era berean, ezin da ukatu, gizartean eragiten duelako eta taldeak, desberdintasunak eta aldeak sortzen dituelako. Konstante antropologikoa, unibertsala eta estrukturala da.

aurre egin zurrumurruari

61


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.