Issuu on Google+

5. Praktika Ona: Erresuma Batua ZEIN DA ESPERIENTZIAREN IZENA? “This is abuse”/ “Hau abusua da” NONGOAK DIRA PARTE HARTZEN DUTEN GAZTEAK?

Erresuma Batua

GAUR EGUNGOA AL DA?

Bai, abian dago. Azken tweet biak irailaren 24koak dira!

NORK ANTOLATU DU?

Erresuma Batuko Gobernuak: Department, Home Office

Secretary of State for the Home

Honako webgunea Erresuma Batuko neska-mutilentzat baino ez da.

NORK PARTE HARTZEN DU?

ZER LORTU NAHI DA?

Gazteekin lan egiten duten elkarteek, taldeek, irakasleek edo beste pertsona batzuek, generoko indarkeriari buruz pentsarazteko asmoz. Lehenbailehen ohartarazi, prebenitu, identifikatu eta konponbidea eskaini gazteen arteko tratu txarrei, batik bat, bikoteko harremanetan, baina baita harreman sozialetan, ikasgeletan edo taldeen barruan.

http://thisisabuse.direct.gov.uk: ZERI BURUZKOA DA?

GIZARTE SAREAK EDO BESTE EZER ERABILTZEN DA?

DISEINATUTAKO IRUDIA POLITA EDO DIBERTIGARRIA AL DA?

Jolas interaktiboak, Simulaziozko bideoak, Benetako kasuen azalpena, tratu txarrei buruzko informazioa, gazteekin edota generoko zein bestelako indarkeriaz lan egiten duten erakundeak.

Facebook eta Twitter. Foroa: “Have your say”.

Diseinua erakargarria, dinamikoa, xumea eta argia da. Bideoak oso interesgarriak dira. Jolasak interaktiboak dira.

1


Filmak: Rape _ Zoeren istorioa _ Logela _ Eskola _ Party _ Eramateko _ Sam & Alice _ Ryan & Jade _ Liam eta Bet

LIBURU, FILM, MUSIKA EDO GAIA LANTZEKO MATERIALIK AL DAGO?

Benetako Kasuak: Luke* Adina: 16 _ Lucy* Adina: 15 _ Amber* Adina: 16 Jolas interaktiboak: Respectometer _ Consent & consequences _ Excuses _ Pyramid game _ Ever gone too far on line? Relationship Checklist

Neska-mutil askok webgunean ikusitako guztiari buruz serio pentsatu eta inkestetan haien bozka eman dute. Ikusi zer erantzun duten!

ZER LORTU DA?

Haien iruzkinak utzi, Forora haien kontsultak bidali eta haien zalantzetarako erantzuna lortu dute. 1.391 lagunek tweet edo txioak idatzi dituzte.

Erraza dirudi, bertsioa egiteko egokitu behar da, bideoetan beste protagonista batzuk ipinita.

NOLA APLIKATU DEZAKEGU GURE INGURUNEAN?

Bideoak grabatzea edota jolas interaktiboak diseinatzea oso interesgarria izan daiteke!

2


PRAKTIKARI BURUZKO XEHETASUN GEHIAGO http://thisisabuse.direct.gov.uk/ This is abuse Erresuma Batuko Estatu Idazkariak Etxebizitza Sailarentzat prestatu du. Saila Barne Ministerioari atxikita dago (Secretary of State for the Home Department). Webgunea Erresuma Batuko neska-mutilentzat sortu da eta gazteen artean eman daitezkeen tratu txarrei erreparatu, horiek prebenitu, goiz identifikatu eta horietarako konponbidea eskaini nahi du, bai bikote barruko harremanetan, gizartean edo lagunartean.

“Polls and activities” atala dauka. Bertan, hurrengo tresnak daude: jolas interaktiboak (Respectometer, Relatioship Pyramid …), egoera simulatuei buruzko inkestak neskamutilei harremanen barruan egon daitezkeen abusuez ohartarazteko, eta neskak eta mutilak gizarte-harremanetan nolakoak diren jakiteko, non kokatzen duten haien burua beste neska edo mutil batzuekin alderatuta, jokamolde batzuen osasun edo lege arloko ondorioak, bikotekideari tratu txarra emateko aitzakia ohikoenak eta horiek nola desegin. Tratu txarren inguruko hainbat abururi buruz eztabaidatzera gonbidatu dituzte gazteak. Horretarako, testuak, jolas interaktiboak, adibideak eta ikus-entzunezko materiala erabili dute. Gainera, abusuzko harremanen lekukotzak erakutsi eta online inkestak egin dituzte Erresuma Batuko neska-mutilek hurrengo gaiez duten iritzia jasotzeko: tratu txarraren ezaugarriak, zer ez den tratu txarra eta harremanek nola ekarri dezaketen abusua.

This is abuse tresnak modu ulergarri eta ikusgarrian hurrengo arazoei buruzko informazio legala eskaintzen die gazteei: bortxaketak, bullyinga edo bikote barruko eta lagunarteko harremanetan eman daitezkeen beste abusu-mota batzuk. Gainera, arazo horiek nola gainditu daitezkeen erakusten du. “Need Help?” atalean, abusuen edo tratu txarren biktima direla susmatzen duten gazteek lagundu dezaketen erakundeei buruzko informazioa lortu dezakete. Gainera, foroan mezuak utzi ditzakete eta aholkulari batek geroago erantzungo ditu.

http: //thisisabuse. direct. gov. uk/ webgunea osatzeko haren berri emateko kanpaina burutu zen, bere helburuak, tresnak eta zerbitzuak azaltzen ditu Youtuben edo gazteentzako webguneetan, esate baterako, “MTV”.

3


Ficha de bbpp 5 uk praktika onei buruzko fitxa 5 erresuma batua