Page 1


EGILEAK:Gernika BHIko ikasleak eta irakasleak

Lastozko kapeladun neskatila (Renoir) 4 Nire logelako leihotik…/Monet 5 Inguma antzerki taldea 6 Ongi etorri 8 Poema eder bi 26 Hezkidetza 28 Institututik indiara 30 Baleen abestiak 32 Seattle buruzagi indiarraren hitzak 33 Ikasle abertzaleak 36 Gernikako Bonbardaketa 38 Phorzeim 40 Mina-poza 42 Garazi Pablogorrani elkarrizketa 44 Oinekin, bihotzarekin 46 Institutuko literatura eta postal sariak 48 8. idazlan koadernoa 52 Institutuak saritutako literatura lanak 53-123 Xabier Amurizari elkarrizketa 77 Emakumearen kontrako tratu txarrak Azalpen miszelanea psikoanalisiaren bidetik 124 3. DBHko zenbait poema 130 Maitasuna 132 Idazleak institutuan 134 Karmele Jaio 135 Sormenaren plazer betean 140 Joxemari Iturralde 141

Jon Arretxe 145 Hamaika irakurgai eder zein plazer iturri 150 Miren Agur Meabe 154 Urtebete itsasargian 155 Zer da, ba, maitasuna? 157 Krisia 162 Olinpiada matematikoak 164 Pelikula kritika 174 Udaberriko desfilea 175 Ikasketa bidaia 180 Haimar Arejita (Gatibu) 184 Apurtu arte 188 Sarkor 190 Okasientes 195 Kotxe lasterketak (Ander Learretari elkarrizketa) 199 Rugbya (Gonzalo Mazari elkarrizketa) 200 Txapelduanak (Saskibaloi neskak) 201 Txirrindularitza (Asier lartitegi) 202 Manga 204 7 ezberdintasunak 206 Tenperaz egindako paisaiak 98,114,118,208 Dali 209 Neskatila irakurtzen (Renoir) 212 Irudimenezko mundua /Chagall 213

Antolatu, bildu, egituratu... Yolanda Elorriaga Ariketa artistikoen ardura eta argazki Jon Urizar Aritze teknikoan laguntzaile: Lola Goirizelaia Azalaren jatorrizko diseinua: Javier Urrutia Azalpen artikuluak/Saioak Amagoia Lauzirika, Libe Villa, Hezkidetza taldea, Maria Diaz, Yasmina Landa, Teresa Zaballa, Ikasle Abertzaleak, Nerea Lopez, Amaia Zearra, Oihane Zuzaeta, Legendika Zuazua, Josean Kerexeta, Eneritz Ares, Cristina Sancho, Daniel Lopez Pablos, Maria Ojanguren, Ainara Zenigaonaindia, Sara Perez, Begoña Melcon, Bingen Chamorro, Olga Egia, Andere Zalbidea, Irene De Pablo, Ainara Chamorro, Fernando Garatea, Sergio Melcón, Jon Ander UrizarAkaiturri. Deskribapena: Laura Cubas, Anne Larruzea Elkarrizketak: Irati Leniz, Eneko Zabala, Isabel Hernandez, Ane Camara, Daniel Martinez, Alaine Barruetabeña, Nerea Morales, Mikel Fidalgo, Ibon Ugalde, Ainara Lopez, Nahia Gomez,Garazi Izagirre, Irene Ortiz, Mikel Retolaza, Borja Txertudi, Gorka Zearreta, Irati Omaetxebarria, Amets Gandarias, Teresa Larruzea, Aitor Ortuondo, Jon Mikel Ordorika, Asier Irazabal, Ivan Muñoz, Bingen Gutierrez, Maite Laka, Amaia Lafuente, Nile Arroita, Ane Abaskal, Anne Larruzea, Ainhoa Mintegi, Lore Olaizola, Aintzane Ajuria, Jone Bilbao, Ainhoa Ordorika, Garazi Zarraga. Iritzia, kritika: Mikel Zubiaurre, Sofia Montero, Eneritz Ares, Cristina Sancho, Yolanda Elorriaga, Jone Bilbao, Nerea Morales, Mikel Fidalgo, Ainhoa Ordorika, Alaine Barruetabeña, Igor Rivera. Kronika: Goretti Aranaz, Ane Galan, Jone Bilbao, Amaia Candina, Garazi Izagirre, Anne Larruzea, Nerea Morales, Irene Ortiz, Ibon Ugalde,Leire Bergara. Margolana: Iraide Anduiza, Miren Gardoki, Judith Elgezabal, Ainhoa Urkidi Narrazioa: Leire Izagirre, Sara Abaunza, Asier Askondo, Teresa Larruzea, Alaine Barruetabeña, Jone Bilbao, Garazi Olazar, Elena Elgezabal, Itsasne Lauzirika, Roke Ojanguren Poesia: Lore Olaizola, Ane Abaskal, Ainhoa Hernando, Itsasne Zarrabeitia, Oihane Ibarguengoitia, Ane Urrutxua, 3. DBHko poetak, Yasmina Landa, Lucia Mateiu. Zenbait lan bultzada edo ekarpen: Aida Beaskoetxea, Jon Egidazu, Sonsoles Garcia, Amagoia Lopez de Larruzea


4


NIRE LOGELAKO LEIHOTIK‌ Nire logelako leihotik belar idorra sartzen da mendebaldeko haize lehorrarekin batera. Haize sikua eta beroa da. Belar idorrarekin batera, udako usaina ere nabaritzen dut eta burura oporrak etortzen zaizkit. Beroa, hondartza, festak, kolore biziak, bizia, festa gehiago‌ barre bat piztu zait ahoan. Arnasa hartu eta usain goxo horiek sudurretik sartu zaizkit, poliki-poliki. Nire gorputz osora zabaldu da, oxigenatuz eta erlaxatuz. Aske sentitzen naiz. Txorien txio-txioen abesti apartak zuhaitzen mugimenduekin batera musika erlaxantea sortzen dute. Gorputza, aulki hotz batean dago atsedena hartzen, baina hegan egiten ari naizela ematen du, hegan, aulki hegalari batean. Nire aulki hegalariaz mendi guztiak zeharkatu ondoren leihotik sartzen naiz logelara, eta oinazpi biluztuarekin zorua utkitzen dut. Hotz dago, leuna eta irristagarria da, zura da.

Anne Larruzea Aspiazu (4.DBH)

5


                    6


INGUMA ANTZERKI TALDEA   

,QJXPD $QW]HUNL 7DOGHNR NLGHRN ಯ.DUUXVHOರ GHLWXULNR REUD DQW]H]WX JHQXHQ /L]HR

$QW]RNLDQ0DLDW]DUHQHDQHWDDQ 

,QVWLWXWXDQ$QW]HUNL7DOGHEDWVRUWXGD,QJXPD$QW]HUNL7DOGHD8UWHDN]HUDPDW]DQ

LQVWLWXWXNR JXUDVR HONDUWHDN KRQHODNR HNLPHQ EDW SUHVWX JXUDQ EDLQD LNDVOH DVNR WDLOHU KDX HJLWHQ H] ]HOD DQLPDWXNR XVWH ]XWHQ $XUWHQ RUGHD LNDVOH NROHNWLER EDWHN KRQHODNR ]HUEDLWHJLWHNRQDKLDDGLHUD]LHWDVHJLWXDQHUDQW]XQGLJXWH 

8UULDQ KDVL JLQHQ WDLOHU KRQHNLQ LQVWLWXWXNR JXUDVR HONDUWHDN DQWRODWX HWD SUHVWDWX

]XHQ JXN HUDELOL EHKDUNR JHQXHQ PDWHULDOD $UJL =DPH]DUHQ ]X]HQGDULW]DSHDQ XUULDUHQ KDVLHUDUDNR WDLOHUUD KDVL JHQXHQ /HKHQHJR VDLRHWDQ JXUH ORWVDN HWD NH]NDN DOGH EDWHUD X]WHNR MRODVDN HJLWHQ JHQLWXHQ *XN H] JHQHNLHQ RUGHD HEDOXDWXDN JLQHOD KDX GD DQW]H]ODQHDQSDSHOEDWORUW]HNRIURJDN]LUHOD 

.DUUXVHOH]GDDQW]HUNLDUUXQWEDW=X]HQGDULDNEHUDNDVPDWXHWDEDNRLW]DULRQGRHQ

HJRNLWXWDNRSDSHODHPDQQDKLL]DQGLJX*DLQHUDPH]XEDWGXHWDH]QRODQDKLNRD+RQD KHPHQ VLQRSVLD ಯEDW]XHWDQ RVR KXUELO GLWXJXQ JDX]D W[LNLDN H] GLWXJX NRQWXDQ KDUW]HQ EDLQD HJLD HVDQ JDX]D W[LNL KDXHQJDWLN L]DQJR H] EDOLW] H] JHQXNH JXUH EL]LD DXUUHUD DWHUDNR %HUD] EDGD JDUDLD LQJXUDW]HQ JDLWX]WHQ SHUWVRQD DQLPDOLD JDX]D HWD DEDUUDN NRQWXDQKDUW]HNRXVWHGXJXQDEDLQRJHKLDJRODJXQEDLNDLW]DNHWHODNRರ 

.DUUXVHO ]LUNX WDOGH EDW GD $QW]H]ODQHDQ KDXHQ ELGDLD DJHUW]HQ GD DUD]R

H]WDEDLGD HWD EDUUHDOJDUHNLQ 3URWDJRQLVWD JDOGX HWD JDLQRQW]HNR SHUWVRQDLHN KDX DXUNLW]HNRNRPHULDNGLWX]WHEHWLPLPLNDELGH]NRPXQLNDWXWD 

$UJL =DPH]D ]X]HQGDULDUHQ KLW]HWDQ ಯ(VSHULHQW]LD SROLWD L]DQ GD $VNRWDQ JDUUDVL

HJLQEHKDUL]DQGXWEDLQDPHUH]LL]DQGX2QGRLQWHUSUHWDWXGXWHELHJXQHWDQರ 

*HUQLND/XPRNR8PHHQ$QW]HUNL$VWHDGHODHWDPDLDW]DUHQHDQJRL]HNRHWDQ

/L]HR $QW]RNLDQ KHUULNR LNDVWHW[HHWDNR XPHHQW]DW DQW]H]WX JHQXHQ +XUUHQJR HJXQHDQ RVWHUD SXEOLNR JX]WLDUL LUHNLWD HJRQ ]HQ JXUH HPDQDOGLD 0DLDW]DUHQ DQ  .DOW]DGD (JRLW]DQLQWHUSUHWDWXJHQXHQJXUHDQW]H]ODQD 

HWDXUWHELWDUWHNRLQVWLWXWXNRKDPDERVWLNDVOHDXVDUWXJDUDLNDVWXUWHKRQHWDQ

/HKHQHQJR XUWHD L]DWHNR DVNR EDLQD KXUUHQJR XUWHHWDQ JHKLDJR DQLPDWXNR GLUHOD XVWH GXJX  $PDJRLD/DX]LULND,EDUOX]HD %DW[LOHUJRD(  7


Gurea euskararen jai honetan parte hartu duzuen guztioi dago dedikatuta, aldizkaria eskuetan duzun zeuri ere bai: Ongi

euskaraz bizi nahi dugunon herrira!! 8

etorri


ONGI ETORRI!!

Zorionak orrialde hauek eta hurrengoak zuen indar, lan, adore eta ilusioz bete dituzuen guztioi!

9


Aupa neskak! Gora emakumeak!!

10


Institutua Korrika 16ko lekukoa hartzeko prest

Lekukoa hartuta arrapalada pozgarrian

11


Errepideko lanak eta zabal estutzeak gorabehera, zein ondo pasatu genuen! Gora gu! Eta gora argazkian agertzen ez den argazkilaria! Hori da profesionala izatea!

12


Claudio Bravo (Argentina) Elkarrizketa egilea: Eneko Zabala 1-Deskribatu zure herria, jende, janariak‌ Ni bizi naizen lekuan bero handia egiten du, eta ia inoiz ez du euririk egiten, baina egiten duenean ur asko jausten da. Jai ugari daude, independentzi eguna , maiatzak 25. Ikasleen egunean jai itzela dago, udaberriaren lehen egunean izaten da. Eskola hemengoaren antzekoa da baina bi txandarekin, 8:30 tik 13:00etara eta 13:30 tik 18:30 tara. Eguneko txanda bat egiten da. Jendearen izaerari dagokionez, “jendea eta jendea dagoâ€? leku guztietan bezala. Janari tipikoa enpanada minalesak dira. Berdin, Quiksilver eta antzekoak leku guztietan daude. 2-Argentinan ondo pasatzeko zer egiten duzue? Ondo pasatzeko lagunekin futbolera jolasten dugu eta zapatuetan juergan irten. 3-Zer gomendatzen diguzu ikustea? Lincaren zubia eta Cacheutako ur termalak. 4-Zuenaren eta gurearen artean aurkitu duzun desberdintasunik handiena? Euskal Herrian gure herrian baino erreztasun gehiago dago jendea ezagutzeko. 5-Hona etortzerakoan gogorrena egin zaizuna? Gogorrena egin zaidana, lagunak eta arreba han uztea. 6-Euskal Herriak zuretzat izan duen erakargarriena? Euskal Herritik erakargarriena, paisaia, paisaia oso bizia da, eta jendea, jendea ezagutzeko erreztasuna dago hemen. 7- Eta gurean zailena egin zaizuna? Euskal Herrian zailena hizkuntza egin zait, eta gaztelaniaz hitz egiten zidaten arren nik ez nuen ezer ulertzen. 8- Nolako harrera egin dizugu euskaldunok? Harrera ederra egin didazue. Oso atseginak eta ederrak zarete.

13


Korrika 16ko jai honetan lekukoa Claudio Bravok eramatearen ohorea izan genuen, eta ondoren, berarekin batera beste herrialde batzuetako kolore eta haize onuragarri eta aberasgarriak ekarri dizkiguten Nikan SchĂśne, Jean Pierre PeĂąaranda, Ben Ben Jin, Gheorge Adrian Tomiaga , Lucia Mateiu, Mikel Arronategi, Irina Ruso eta Ricardo Dosrais , elkarrizketatzeko plazera izan genuen 4DBH B taldekoek. Oso ordu polita izan zen. beste herri eta kulturei buruz hainbat kontu ikasi genuenekoa. Aurreko eta hurrengo orrialdeetan daude batu genituen hitzak, guztiz hunkigarriak asko eta asko. Mila esker!

14


Irina Rusu (Moldavia)

Elkarrizketa egilea: Isabel Hernandez

1-Egingo al zeniguke zure herrialdearen deskribapen bat? Paisaia: Ez dago eraikin handirik, etxeak baizik. Zelai asko aurki daitezke. Jaiak: Aste Santuak dira jairik ospetsuenak. Arraultzak margotzeko ohitura izaten dugu. Eskola: Frantsesa eta Ingelesa ikasten dugu. Hemengo heziketa mailaren antzekoa daukagu, baina bertan ez da derrigorrezko hezkuntzarik existitzen. Janaria: “Rasituri” da gure janari tipikoa. Txerriarekin eta oilarrarekin egiten da. Hala ere, nire janari gustukoena, “Galluce” deitzen da. Aza da, bere barnean arroza,okela.. dituena. Erropak: Bertako arroparen ohitura dantzariengandik dator. Emakumeak gona luze zuria erabiltzen dute, gauza gorriez apaindua. Gizonezkoek berriz, prakak eta alkondara txuria erabiltzen dute, gerriko edota konplementu gorriekin. 2-Zer egiten duzue bertan ondo pasatzeko? Gazteak garenetik lan egiteko joera handia dugu, ez dugu denbora askorik ondo pasatzeko. Domeketan, irtetzen gara, hitz egitera.. horrela momentu goxoak pasatzen ditugu. 3-Zein toki edo ekintza gomendatzen diguzu? “Hristici” izeneko herria bisitatzera gomendatzen dizugu. Ni bertan bizi izan nintzen. Herri nahiko pobrea da baina hala ere, ikusgarria eta oso polita. 4-Zer desberdintasun nagusi ikusten duzu zuen jatorrizko herrialdearen eta gurearen artean? Desberdintasunik nabermenena, argitasunaren eta iluntasunaren kontua da. Hemen gauetan kaleetatik barrena ibil gaitezke, argia daukagulako. Baina bertan ez. Hala ere

15


hemen kontrako gauza batzuk ere ditugu, kutsadura alegia. Hemen kotxeen ondorioz, fabriken ondorioz.. kutsadura handia dago, baina Hiristici bezalako herri txiki batean ez dugu ia kontaminaziorik. 5- Zer egin zaizu gogorren zure herrialdea uztean eta beste inguru batean moldatzean? Gauza askotara moldatzea kostatu zait: Bertako lagunak uztea eta jende berria ezagutzea gogorra izan da. Euskal Herrian erabiltzen ditugun hizkuntzak ikastea gogorra izan da, bertoko kutsadura eta zarata jasatea gogorra izan da. Inguru honetara moldatzeko ahalegin handia egin dut.

6-Zer egin zaizu erakargarrien Euskal Herrian? Bertoko parke naturalak nire atentzioa erakartzea lortu dute. 7-Zein izan da zailtasunik handiena hemengo ohituretara moldatzean? Lagunak egitea eta hizkuntzak ikastea benetan kostatu zait. 8-Nolako harrera egin dizuegu Euskaldunok? Gernikara heltzean, jendeak galderak besterik ez zizkidan egiten, baina horren ostean inok ez zuen nire laguna izan nahi. Momentu txarrak pasatu nituen. 9-Zer da zure herrialdetik gehien botatzen duzuena faltan? Nire herria gogoratzen dut, nire lagunak bihotzean ditut eta bertako animaliak ere oroitzen ditut, hemen ez daude inguru haietan dauden animaliak.

16


Gheorghe eta Lucia (Errumania)

Elkarrizketa egilea: Ane Camara

Errumania Europar Batasuneko estatua da, Europa ekialdean kokatua. Mugakide hauexek ditu: Hungaria eta Serbia mendebaldean, Ukraina eta Moldavia iparmendebaldean eta Bulgaria hegoaldean. Hiriburua Bukarest da. Errumaniako Gheorge eta Luciarekin bildu gara solasaldi atsegin baten, beraiek Errumania utzi eta Euskal Herrira etortzeko bizi izan duten abentura kontatzeko. 1- Gheorghe: Eskola handiagoa da eta paisaiari dagokionez, mendiak ere badaude, paisaia berdea da. Bukarest eta Budapest dira hiri nagusiak. Bukarestetik 5km-tara bizi nintzen ni. Lucia: Blassen bizi nintzen ni. Errumanian paisaia berdea da, baina elurra egiten du, eta jendeak sarritan asma arazoak izaten ditu hemengo klimara ohitzerakoan, izan ere hemengo klima hezeagoa da. Gheorghe: Janari bezala, Sarmalea dago. Lucia: Sarmalea, uhaza egosiarekin egiten da, rollo bat bezala jartzen da eta barruan arroza okelarekin edo beste gauza batzuekin jartzen zaio. 2- Gheorghe: Elurra dagoenean trineoarekin ibiltzea gustoko dut. Lucia: Gabonak ere. Guk Paskuetan ohitura desberdin bat dugu: arrautzak egosi egiten ditugu eta gero tintan sartu. Ondoren bakoitzak arrautza bat hartzen du eta bestearenaren aurka joten du. Arrautza osorik mantentzen duenak irabazten du eta horrela jarraitzen du azkenean berarena apurtu arte. Honekin, Jesus berpiztu egin dela ospatzen da. Gheorghe: Batzuetan tranpak egiten dira : jendeak egurrezko arrautzak erabiltzen baititu (barreak) 3- Gheorghe: Bisitatu Burakesteko diskotekak! Lucia: Dracularen Gaztelua Transilvanian adibidez.

17


4- Lucia: Jendea ezberdina da, hemen jende gehiago ikusten da erretzen eta edaten adibidez. Errumanian domeketan denak joaten dira elizara eta hemen hori ez da gertatzen. Gheorghe: Eskola ere desberdina da, guk 12 maila ditugu. Lehendabizi 1etik 4-a egiten da, ondoren 4tik 8ra eta azkenik 8tik 12ra, gero unibertsitatera joaten da. 5- Lucia: Lagunak, familia eta eskola utzi beharra gogorra izan da, lagun berriak egin behar izatea‌ Gheorghe: Lagunak uztea, baina nik arin ezagutu nuen jendea patioan beraiekin jolasten. 6- Lucia: Erakargarriena Gernika herria Gheorghe: Lagun berriak eta Gernika. 7- Lucia: Izan dugun zailtasunik handiena Eurora moldatzea, guk Errumanian beste diru mota bat daukagu, Leu izenekoa. Gheorghe: Niri ez zait oso zaila egin hemengo ohituretara moldatzea, nire amak gizon adineko batentzako lan egiten zuen eta gizon horrek erakutsi dit euskaraz hitz egiten eta hemengo ohituren berri ere eman dit. 8- Gheorghe: Oso harrera ona egin digute! Lucia: Harrera ona egin digute. 9- Lucia: Familia, lagunak, eskola eta hango liburuen hutsunea somatzen dut, irakurtzea atsegin dudalako. Gheorghe: Lagunen hutsunea batez ere. Gheorghe Adrian Tomoiaga, aurtengo postal lehiaketako txapelduna izan da. Ikus ezazue berak ateratako argazki ezin ederragoa 51.orrialdean.

18


Ben Ben Jin (China)

Elkarrizketa egilea: Daniel Martinez

1.- Nire herrialdea oso handia da, ondorioz hainbat paisai mota ditugu bertan, hala ere, nire herriko eta inguruko paisaia nahiko menditsua eta landaretsua da. Nire herrialdeko jairik ospetsuenak, Urteberriko jaia, udaberriko festa, udazken erdiko festa eta dragoiaren barkuaren festa dira. Bertako jendea apur bat pijoa eta mimatua dela esango nuke. Eskola hemengoa bezalakoa da, ordutegi berak dituzte eta irakasgaiak ia hemengoak bezalakoak dira. Bertako janari tipikoena arroza da, era askotara prestatzen da, beste osagai batzuekin batera. Erropak hemen ditugun antzerakoak janzten dira. 2.- Ondo pasatzeko, hemen egiten diren bezalako ekintzak egiten ditugu bertan, hau da, lagunekin irten, jaietara joan etab. 3.- Nire herrialdetik tokiren bat edo ekintzaren bat gomendatu beharko banu, hainbat leku gomendatuko nituzke baina bat esatekotan, Txinako harresia ikustea. 4.- Nire herrialdeko eta hemengo kultura eta ohiturak desberdinak dira. 5.-, Hizkuntza izan da gogorren egin zaidan kontuetariko bat. 6.- Zerbait esatekotan, hemengo jendea eta giroa da gehien harritu nauena. 7.- Hemengo ohituretara moldatzeko zailtasunik handiena hizkuntza izan da, euskara ikastea nahiko zaila egin zaidalako. 8.- Batzuek ez didate oso harrera ona egin, beste herrialde batekoa naizenez nirekin eta gure kulturarekin sartzen zirelako.

19


20


Pierre PeĂąaranda (Bolivia)

Elkarrizketa egilea: Alaine BarruetabeĂąa

1. Egingo al zeniguke zure herrialdearen deskribapen bat? Paisaia: Epela, euritsua‌ Jendea: Jende ona eta txarra dago beste kulturetan bezala. Eskola: Bertan jai eta egun libre asko ematen dituzte, baina hemen baino gutxiago ikasten da. Erropak: Hemen bezala janzten dira baina bertan gehiago erabiltzen dira udako arropak urte guztian zehar klimagatik. 2. Zer egiten duzue zuen herrialdean ondo pasatzeko? Hemen egiten ditudan gauza berak. 3. Zer toki edo ekintza gomendatzen diguzu? Rap-a entzun, reggaeton, salsa, cumbia... 4. Zer desberdintasun nagusi ikusten duzu zure jatorrizko herrialdearen eta gurearen artean? Bertan haurrek azkarrago hazi behar izaten dute, bakoitzak bere bizitza ateratzeaz arduratu behar baitu, eta hemen berriz, dena ematen zaie eginda. 5. Zer egin zaizu gogorren zure herrialdea uztean eta beste inguru batera moldatzerakoan? Ez dakit. 6. Zer egin zaizu erakargarrien Euskal Herrian? Ez zait bururatzen. 7. Zein izan da zailtasunik handiena hemengo ohituretara moldatzean? Euskaraz ikastea, ia hitz egiteko gai ez garenean. 8. Nolako harrera egin dizuegu euskaldunok? Batzuk oso ondo portatu zarete, eta beste batzuk ez hain ondo. 9. Zer da zure herrialdetik faltan botatzen duzuna? Nire lagunak eta bertako jendea.

21


Mikel Arronategi (Mexiko)

Elkarrizketa egilea: Nerea Morales

-Paisaia: Hondartzatik hurbil bizi nintzen, etxez jositako hiri handi batean. -Jaiak: Guk independentziaren eguna (irailaren 12a) eta Erreboluzioa (martxoaren 15a) ospatzen genituen. -Jendea: Bertokoa bezalakoa -Eskola: Nire eskola pribatua zen, eta arbel elektrikoak genituen. Ez dago desberdintasun handirik, baina han klaseak goizeko 6 edo 7etan hasten ziren, eta eguerdiko 14etan bukatu. -Janaria: Mexicoko janari tipikoenak “tacos” eta “chilaquiles” dira, eta nire gustukoena, “chilaquiles”. -Erropak: Hemengoak bezalakoak dira. Festetan, kapela, alkandora eta praka zuriak eta sandaliak janzten ditugu. . Ondo pasatzeko han ere lagunekin egoten gara, futbolean jolastu… Bisitatzeko politak dira Tampico (ni bizi nintzen herria), Veracruz, Yucatan eta Rivera Maya. . Hemengo jendearen izaera hango jendearenaren desberdina da. Gainera, hemengo jendeak oso altu hitz egiten du. . Bertan geratu ziren amama eta lehengusina agurtzea oso gogorra egin zait . Euskara ikastea oso zaila egiten zait. . Batzuek oso harrera ona egin didate, baina beste batzuek oso txarra, batez ere hasieran. .Lehen aipatu ditudan amona eta lehengusinaren hutsunea sentitzen dut bereziki, eta baita lagunena ere.

22


.

Ricardo Dosrais (Portugal)

Elkarrizketa egileak: Mikel Fidalgo eta Ibon Ugalde

Portugaleko paisaia polita da, ibaiak, aranak, mendiak asko gustatzen zaizkit. Ez dut gogoratzen jai ospetsurik, baina gabonak bai ospatzen ditugu. Bertako jendea irekia da.Hori bai autoarekin oso arriskutsua!! Eskola txiki batean ikasi nuen eta 8:30 etatik 13:00 etara ematen genituen irakasgaiak. Bertako janari tipikoa arroza da baina nik nahiago ditut patata frigituak. Bizikletan ibiltzen nintzen, futbolean joloasten nuen, zinemara ere joaten nintzen‌ hemen egiten diren antzeko gauzak egiten nituen bertan. Lisboa bisitazea, denda ugari daude‌ oporto ere polita da. Hemen lagun gehiago ditut, hori oso garrantzitsua da niretzat. Janaria antzekoa da hemen eta Portugalen. Euskal herriko jendea jatorragoa da. Familia bertan uztea oso gogorra izan da niretzat. Paisaia oso politak daude. Bertoko hiztkuntzara moldatzea oso zaila egin zait. Ondo hartu ninduten Familia, lagunak‌ botatzen ditut faltan.

23


24


Nikan SchĂśne (Alemania)

Elkarrizketa egilea: Ainara Lopez

ALEMANIA: Hiriburua:Berlin, hiri nagusiak eta biztanleria:Hamburgo 1.728.806, Munich 1.228.000, Kolonia 967.900, Frankfurt am Main 641.100 eta Essen 591.900. Hizkuntza: alemana. Erlijio: protestanteak%41,2, katolikoak %40,6 eta musulmanak %3. Dirua: euroa. Gobernu-era:errepublika. -Nikan, egingo al zeniguke zure herrialdearen deskribapen bat? (paisana, jaiak, bertako jai ospetsuenak, jendea, eskola, janaria,tipikoena eta gustukoena). -Bai, Berlinen bizi nintzen, hirian bertan. Parke asko daude, Schlossbrg Park parkea adibidez, industriagune asko ere badaude.Nire herrikojai gehienak homosexualen aldeko jaiak dira, baina beste jai batzuk ere badaude Life8 adibidez, kontzertuen jaia da, bertan Green Day lako taldeek jotzen zuten. Jendea oso majoa da, baina mozkor eta drogata asko daude. Eskolak askoz estriktoagoak dira, andereùoari abizenaz deitu behar diogu adibidez. Janari tipikoena saltxitxak dira, gosaria asko jaten dugu baina afaria berriz oso gutxi. Nire janari gogokoena pizza da, salamiduna. Jendeak ez du markako arroparik eroaten eta markako erropak eroaten dituztenak pijotzat hartzen dira, txarto ikusita dago markadun arropaz jantzita joatea. -Zer egiten duzue zuen herrialdean ondo pasatzeko? -Lagunen etxeetara joaten gara, futbolera jolastu‌ -Zer toki edo ekintza gomendatzen dituzu? - Gauez diskotekatara joatea eta egunez skateko pistatara patinetearekin edo futboleko partiduak ikusten joatea, giro ona dagoelako. -Zer desberdintasun nagusi ikusten duzu zuen jatorrizko herrialdearen eta gurearen artean? -Hizkuntza, eta kaleetan biolentzia gehiago nabaritzen da, eta urtebetetze jaiak Alemanian etxeetan egiten dira. -Zer egin zaizu gogorren zure herrialdea uztean eta beste inguru batean moldatzerakoan? -Lagunak uztea. -Zer egin zaizu erakargarrien Euskal Herrian? -Familia (nire ama hemengoa da). -Zer izan da zailtasunik handiena hemengo ohituretara moldatzea? -Oso errez egin zait hemengo bizimodura moldatzea, zeren txikitatik etorri izan bainaiz hemengo familia bisitatzen. -Nolako harrera egin dizuegu euskaldunak? -Oso ona. -Zer da zuen herrialdetik faltan botatzen duzuna -Lagunak botatzen ditut faltan

25


BAZAN (GRANADA) PEDRO JIMÉNEZ MONTOYA IKASTETXEKO III. OLERKI LEHIAKETAN LUCIA MATEIUK LEHENENGO SARIA ESKURATU DU

Finalisten artean Yasmina Landa ere izan dugu. Bi olerkiak, finalera heldu diren lan guztiak bilduko dituen liburuan argitaratuko dira datorren urtean. Baza hirian (Granada), IES Pedro Jiménez De Montoya ikastetxeak urtero antolatzen duen ospe handiko literatur lehiaketak, Gernikako Institutuko ikasleak diren bi finalista izan ditu. Hamar finalista izan dira bostehun partaide izan dituen hirugarren lehiaketan. Gazteleraz irakurtzera eta idaztera bultzatzea du helburu lehiaketak. DBHko ikasleen artean LUCIA MATIEU izan da garailea. Lucía, gure institutuko 1 DBHko ikaslea da. Saria 700€, garaikiurra eta diploma bat izan da. Saria, hala ere, diruaz haratago doa, MONTOYA sariak, nahiz eta ibilbide laburrekoak izan –aurtengoa hirugarren urtea da- ez baizen sortu soilik eskola lehiaketa bezala. “Idazleak” argitaratzea du helburu, adina edozein delarik ere. Tribunaleko burua Julio Alfredo Egea da, olerkigintzan ibilbide luze eta ezaguna egin duen idazlea eta lehiaketari literatur kalitate ukaezina ematen diona. Sariak Baza hirian banatu ziren Maiatzaren 15ean. Gonbidatuen artean, IES Pedro Jiménez Montoya ikastetxeko zuzendaria, Julio Alfredo Egea tribunaleko burua, Hiriko alkatea eta Ana Gámez, Hezkuntzako Herrialdeko Ordezkaria. Errepidean izandako iztripu bat dela eta, Lucía Matieu ez zen Bazara heldu. Libe Villa, Luciaren Lengua eta Literatura Castellana irakasgaiko irakasleak hartu zuen saria haren izenean. Ekitaldian La luz de mi estrella, Luciaren olerkia irakurri zuen. Hori baino lehen, Lucía Mateiu omendu zuen berezko argia ematen zuela aditzera emanez: jatorri errumaniarreko neskatoa, bere herria, hizkuntza, kultura eta lagunak utzi beharrean aurkitu dena, beste testuinguru erabat ezberdinean integratzeko. Bere ekipajean, bakardadeari aurre egiteko, olerki liburu bat ekarri zuen gaztea. Poesia, Liberen hitzetan, ez pasaporterik ez eta nortasun ageririk behar ez den lurraldea da; gizaki bezala zor zaigun legalitatea balioztatuko duen bisarik behar ez den lekua; gure balioa frogatzen duen eskola agiririk behar ez den gunea. Poesia, askatasunean bidaiatu eta bizitzeko denbora eta espazioa da, sentimenduek bultzatuta; hizkuntza ezberdinak oztopo bihurtzen ez diren lurraldea da; gizakiaren egiak hartzen dituen forma ezberdinak. Bukatzeko, han bildu zirenei gogoratu zien zein garrantzitsua den ikasle etorkin oro hartzeko behar den inplikazio eta sentsibilitatea.

26


La luz de mi estrella En la noche, tu luz me da vida. Tú eres la única que me queda en la oscuridad cuando me siento sola, triste y vacía, cuando todos me han abandonado, cuando todas mis esperanzas han muerto, cuando todas mis ilusiones se han roto. Tú eres la única que baila sin cesar conmigo iluminando de magia mis ojos oscuros. Tú eres la que siempre guarda un abrazo fiel, para este corazón que late a veces, triste, a veces alocado. La que me acaricia si hay luna de lobos, la que me guía cuando estoy confusa. ¡Dame tu luz de diamante para mis días y mis noches! ¡Sé tú el talismán que necesito! ¡Haz que mis días sean más alegres y más felices! ¡Ojalá te quedases como un prendedor en mi pelo y lo llenases todo del color de tu luz! LUCÍA MATEIU, 1. DBH

PLEGARIA PARA EL OLVIDO

dolor,

Esto no es un poema sino un puñal

porque en cada gota de sangre te olvido; olvido el

que la memoria del desamor clava en mi respiración.

amor.

Desde que te alejaste sólo me consuela la luna,

Dime, ¿acaso quieres llevarme contigo

con lágrimas que llevan tú nombre.

y que juntos habitemos el olvido?

Pero ni ella, ni nadie responde.

¿Acaso es este dolor la insolente

¿Qué delito sin perdón he cometido?

invitación a una danza macabra?

¿Quién me condena a beber este veneno?

Ya no me queda nada, ni cuerpo ni alma.

Mi alma ya solo camina por senderos oscuros,

Soy un fantasma errante, un latido sin pálpito,

por caminos sin fin, lejos de ti, arrimada a la muerte.

un condenado a la cadena perpetua de tu nombre,

Mi corazón es el cementerio donde descansa mi amor,

un náufrago buscando exhausto una palabra que lo

- el que agonizó en un suspiro, a quien la niebla allí

salve,

sepultó- .

un aprendiz de la nada y de la náusea. ¡Ay amor¡, dime tú, ¿cómo se aprende a olvidarte?

Ya solo quedan los recuerdos, escondidos en rosas y perfumados con viejas canciones del sur.

YASMINA LANDA, 4. DBH

Intento coger aquellas rosas, pero acabo derramando

ZORIONAK NESKAK!!!!!!!!! ZUETAZ OSO HARRO GAUDE, BAI HORIXE. SEGI AURRERA IRAKURTZEN, IDAZTEN ... LIBE VILLA

27


EKINTZA HEZKIDETZAILEAK INSTITUTUAN Urtero bezala hezkidetza lantzeko arrakastatsu izan diren ekintza batzuk burutu dira aurtengo ikasturtean Azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta gogoeta zabaldu genuen ikastetxean AUTOESTIMUA BERDINTASUNA KOMUNIKAZIOA LANKIDETZA AUSARDIA ERRESPETUA ‌jarrerak bultzatzeko

AZAROAK 25 EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI TOLERANTZIA ZERO

Beste alde batetik, GIZONDUZ kanpaiarekin bat eginez institutuko hainbat mutil gizonen konpromisoa lortu da berdintasunaren aldeko apustua eginez

Guzti honen inguruan ikasleek egindako kartel adierazpenak herriko arkupetan eskegi zituzten, udaleko emakume zerbitzukoekin bat eginez.

28


MARTXOAK 8a EMAKUMEAREN EGUNA

“TANTAZ TANTA” lemapean,kurtsoz kurtso,ikasgaiz ikasgai,ikaslez ikasle, irakaslez irakasle ondorengo gaiak aztertu genituen: • Zergatik ospatzen da martxoaren 8a? • Eremu ezberdinetako emakume ospetsuak • Institutuan,urtez urte,martxoaren 8an egindako jarduerak • Feminismoaren historia • Ikasleek antolatutako mahai ingurua, tailerrak eta kontzentrazioa emakumeen eskubideak aldarrikatzeko Ur tantak hilabete osoan zehar egon ziren eskegita ikasleak irakur zitzaten.Helburu hau lortzeko lehiaketa bat antolatu zen ur tantetako informazioari buruz bost galdera jarriz.Parte hartzea handia izan zen eta erantzun zuzenen artean material eskolarra zozketatu zen irabazlea DBH1.mailako Olatz Dasilva Insunza suertatu zelarik

GERNIKA INSTITUTUKO HEZKIDETZA TALDEA

29


GERNIKATIK INDIARA Aurten, lehendabiziko aldiz, proposamen solidario bat aurrera eramatea erabaki nuen, DBH 3. mailako B eta C taldeko ikasleekin batera. Proiektuaren helburua Indiako zonalde pobreenetako batera, Anantapur-era hain zuzen, eskolako oinarrizko materiala bidaltzea zen, Vicente Ferrer fundazioarekin bat eginez. Beraz, otsailaren bukaeran hasi ginen koadernoak, arkatzak, boligrafoak, eta antzeko gauzak batzen. Hamar kilo inguru batzea nire lehendabiziko ideia bazen ere, ikasleen partaidetza bikainari esker, hogei kilo baino gehiagoko kutxa betetzea lortu genuen. Gauza berriak erosteaz gain, ikasleek egoera onean baina erabili gabe zeuzkaten beste hainbeste material ere, ekarri zuten. Aste Santuetako oporrak baino lehen kutxa bidali genuen. Posta bulegoan, ordea, kaxak hogei kilo baino zerbait gehiago zuela eta, bidaltzea ezinezkoa zela azaldu zidaten. Zorionez, bertako langileari kutxaren edukiera zer eta zertarako zen kontatu ondoren, bera arduratu zen datuak pizkatxo bat “aldatzen”, eta horrela, azkenik, kutxa Indiarako bidean abiatu zen. Gernikan, bitartean, itxaron besterik ezin genuen egin. Internet bidez kutxaren jarraipena egin genuen, eta horrela, egun bakoitzean non zegoen jakin genezakeen. Hala ere, bidaia nahiko luzea izan zen, gernikatik martxoak 16-an atera eta Indiano aduanara 31-ra arte ez baitzen heldu. Fundazioarekin harremanetan nengoenez, galdetu egin nien ea posiblea zen materiala hartutakoan argazki bat atera eta guri bidaltzea. Nahiz eta inoiz ez egin horrelakorik (argazkiak inprimatzearen kostua aurrezteko), salbuespen bat egin zuten gurekin eta, apirilak 30-ean beraien eskutitza jaso genuen.

Shantha Raj eskolako materiala jasotzen

Bertan Shantha Raj, bost urteko umetxoa, ageri da, eskola materialez osatutako “mendi” baten atzean. Ondo begiratuz gero, gure argazkia esku artean duela antzemango duzue. Bidalitako materiala ume horren eskolara joango da. Aipatu beharra dago Anantapurrek betetzen duen azalera Cáceres probintziaren bestekoa dela baina, biztanlegoari dagokionez, bigarrenean 400 mila biztanle inguru dauden bitartean, lehenengoan 4 milloi daude. Aldea nabarmena da, batez ere kontutan hartzen bada hango gabezia.

30


Zonalde horretan dalit izeneko kastako jendea bizi izan da beti, Indiako kastarik pobreena. Orain dela hamarkada batzuk, kasta honetakoek ez zuten inolako eskubiderik eta, zer esanik ez, ezin zuten ikasi. Gaur egun, ordea, 1.700 eskola daude, fundazioak eraikitakoak eta, baliabide askorik eduki ez arren, ume guztiek heziketa akademikoa jasotzen dute.

Anantapur-eko ume batzuk eskolan

Horregatik guk, Gernikako institutu pribilegiatu honetatik, eta baita gizarte oparo honetatik ere, ahal izan duguna helarazi diegu. Nahiz eta gure ekintza hau txikia izan den, pauso txikiak dira bide handiak egiten dituztenak. Nire ikasleen heldutasuna eta inplikazioa nahi nituzke azpimarratu. Eskerrak eman behar dizkiet beraiek barik guzti hau ez baitzen posiblea izango. Institutuko zuzendaritzari ere, eskerrik asko, emandako sostenguarengatik.

DBH 3 mailako B eta C taldeetako ikasleak

Maria Diaz. Informazio gehiago: www.fundacionvicenteferrer.org

31


BALEEN ABESTIAK Baleak munduko ugaztunik handienak dira. “Bale” izenak “itas monstruo” esan nabi du. Bi motatako baleak daude, odontozetoak (aginak dituztenak), eta mistezetoak (bizar itxurako aginak dituztenak). Ernaltzean kume bakarra izaten dute aldiro, eta amak laguntzen dio arnasten. Baleak sonarren bidez komunikatzen eta orientatzen dira, soinu epel eta goxoak sortuz. Orain dela asko, arrantzaleek uste zuten sirenen abestiak zirela, eta baleenganantz hurbiltzen ziren. Ugaztun hauen ahotsa hain da goxoa, gizakiarengan intriga sortu zela eta batzutan haiek ikusteko gogoa sortzen da. Baleen abestia opera bat bezalakoa da, nota altuak eta baxuak tartekatuz, gorputza errelaxatzeko modukoa. Gaur egun baleen bizilekua hondatzen ari da arrantza eta kutsaduraren erruz. Horrez gain, urtero bale asko hiltzen dituzte, hauen koipea eta okelagatik. 15 espezie baino gehiago ezagutzen ditugu, baina batzuk desagertuta edo desagertzeko zorian daude. Horrela jarraitzen badugu ugaztun harrigarri hauek ipuinetan eta museoetan bakarrik ikusi ahal izango ditugu. Eta denborarekin abesti goxoak ahaztu egingo ditugu. Itsasoko abestiak, baleen abestiak, hondarra bezala desagertu egingo dira. Yasmina Landa (4.B)

32


SEATTLE BURUZAGI INDIARRAREN MEZUA 1954an, Seattle buruzagiak gutun honekin erantzun zion Estatu Batuetako presidente zen Franklin Pierceri, lur batzuk erosteko proposamena egin zienean.

“Nola erosi edo sal daiteke zerua edo Lurraren beroa? Asmo hori ezezaguna da guretzat eta ezin dugu konprenitu. Ez bagara airearen freskotasunaren edo uraren distiraren jabe, nola erosiko duzue, ba, jaunak? Washington-eko Buruzagi Zuri Handiak gure lurra erosi nahi duela jakin arazi digunean, leku bat gordeko digula esan digu eta indioak han eroso biziko garela. Gure aita izango omen da bera, eta gu haren seme-alabak. Horregatik, aintzat hartu dugu lurrak erosteko eskaintza. Eta hori ez da erraza, guretzako lur sakratua baita hau. Lur honen zati bakoitza sakratua da nire herriarentzat. Pinu orratz distiratsu bakoitza, erriberetako hondar ale ttipiena. Baso ilunetako ihintza, eta baita intsektu bakoitzaren hotsa bera ere sakratua da nire jendearen gogoan eta bizipenetan. Zuhaitzen zainetatik doan izerdiak berarekin darama larrugorrion gogoa. Azal zuridunen hildakoek ahaztu egiten dute beren jaioterria izar artera paseatzera joaten direnean; gure hildakoek, aldiz, ezin dute ahaztu lur maitagarri hau, larrugorrien ama baita lurra. Lurraren parte gara gu, eta, aldi berean, guregan dago bera. Lore usain gozoak gure arrebak dira; oreina, zaldia, arrano handia ‌. gure anaiak dira denak. Haitz gogorrak, belaze bustiak, zaldiaren eta gizakien gorputzeko berotasuna, denok familia berekoak gara. Ibai eta erreketatik kantari datorren ur garbia, arbasoen odola da indioen gogoan. Gure lurra saltzen badizuegu, zuek ez duzue sekulan ahaztu behar sakratua dela eta zuen seme-alabei ere erakutsi behar diezue hori. Ez duzue ahaztu behar lakuetako ur gardenetan sortzen den isla bakoitzak gure jendearen gogoa eta bizitza kontatzen duela eta uraren murmurioa gure arbasoen ahotsa dela. Ibaia gure arreba da eta egarria asetzen digu; gure kanoak eramaten ditu eta jaten ematen die gure seme-alabei. Gure lurra saltzen badizuegu, gogoan hartu behar duzue, eta zuen seme-alabei erakutsi, ibaiak eta errekak gure arrebak direla eta baita zuenak ere, eta horregatik anaiak anaiari dion begirunea izan behar diozue ibaiari.

33


Badakigu azal zuriak ez duela gure bizimodua konprenitzen. Berarentzat gure lur zati bat eta hurrengoa berdinak dira, gauean etorri eta lurretik behar duena eramaten duen arrotza baita. Lurra ez da bere arreba, etsaia baizik, eta behin konkistatu duenean, bere bidean aurrera segitzen du, gurasoen hilobia atzean uzten duela batere axolarik gabe. Hondatuta lagatzen dio lurra semeari, eta ez dio axola; ahaztu egiten ditu bai aitaren hilobia, bai semearen ondarea. Ama lurra eta bere neba zerua saldu eta erosten diren gauzak balira bezala erabiltzen ditu edo hazi eta saltzen diren ardiak bezala. Bere antsiak Lurra irentsiko du eta bere atzean basamortu idorra besterik ez du utziko. Geure bizimodua oso bestelakoa da zuenaren aldean. Zuen hiriak ikusi hutsarekin penaz eta izuaz betetzen dira larrugorriaren begiak. Baina hau, beharbada, larrugorria salbajea delako eta ezer konprenitzen ez duelako izango da. Azal zuriaren hirietan ez dago toki lasairik; toki bat ere ez udaberrian zuhaitzetako hostoak nola irekitzen diren entzuteko edo intsektuen hegada aditzeko. Badirudi azal zuriaren belarriak iraintzen dituztela hotsek. Baina zertarako bizi, ezin badugu entzun hontzaren ulu zoragarria, edo ezin baditugu aditu igelen gaueko eztabaidak putzu baten ertzean? Larrugorria naiz eta ez dut ezer konprenitzen. Baina guk nahiago dugu haizearen ziztua entzutea eta eguerdiko euriak garbitutako pinu usain gozoez beteriko airea usaintzea. Airea oso preziatua da larrugorriarentzat, piztiak, arbolak, gizakiok‌ aire bera arnasten baitugu denok. Baina ematen du azal zuriak ez duela airearen hatsa sumatzen; hilzorian luzez dagoenaren antzera, ez du airearen hatsa sentitzen. Baina guk gure lurra saltzen badizuegu, gogoan hartu behar duzue airea gauza handia dela guretzat, gogoan hartu behar duzue airearen izpiritua biziarekin uztartua 34


dagoela. Gure arbasoei biziaren lehen hatsa eman zien haizea ere bere azkeneko arnasetan dago. Guk gure lurra saltzen badizuegu, zuek gauza aparteko eta sakratua bezala zaindu behar duzue, leku bat non Azal Zuriak ere dastatu ahal izango duen belazetako lore usain gozoa. Horregatik, aintzat hartu dugu gure lurra erosteko egin diguzuen eskaintza. Onartzea erabakitzen badugu, ordea, baldintza bat jarriko dut nik: Azal zuriak anai-arreba balitu bezala hartu behar ditu lur honetako animaliak. Ni salbajea naiz eta ez dut beste bizimodurik konprenitzen. Milaka bisonte ikusi ditut zelaietan usteltzen, gizon zuriak martxan zihoan tren batetik tiroka hilak. Salbajea naiz eta ez dut konprenitzen kea darion makina bat nola izan daitekeen inportanteagoa guk jateko bakarrik hiltzen ditugun bufaloak baino. Zer da gizakia animaliarik gabe? Animalia guztiak desagertuko balira, gizakia ere bakardadeaz hilko litzateke. Eta animaliei gertatzen zaiena gertatuko zaio gizakiari ere, dena lotuta baitoa. Erakutsi zuen seme-alabei zapaltzen duten lurra gure arbasoen errautsak direla. Erakutsi zuen seme-alabei izaki guztiak errespetatzen, guztion beharra baitu biziak. Erakutsi zuen seme-alabei guk geureei erakutsi diegun bezala, lurra dela gure ama. Gizakiak lurrari txistua botatzen badio, bere buruari botatzen dio. Hau da dakiguna: lurra ez da gizakiarena, gizakia da lurrarena. Hau ere badakigu: dena dago lotuta, familia bat elkartzen duen odola bezala. Dena dago lotuta. Lurrari gertatzen zaion guztia gertatuko zaie lurraren seme-alabei. Gizakiak ez zuen ehundu biziaren mataza; bera hari bat besterik ez da. Matazari egiten diona bere buruari egiten dio. Jainkoak lur honen jabetza eman dizue eta zuen menpean jarri du larrugorria. Patu hau misterio handia da guretzat, ez baitugu ulertzen zergatik akabatzen diren bufaloak, zergatik hezten diren zaldi basatiak, zergatik urratzen diren hainbeste gizakiren arnasekin basoko bazter sekretuak, edo zergatik itotzen diren mendiak kable hiztunekin. Honez gero, non da sastraka? Suntsitua. Non da arranoa? Desagertua. Bizia bukatu da eta biziraupena hastera doa�. TERESA ZABALLA

35


36


GERNIKA B.H.I.KO IKASLE ABERTZALEAK Ikasle eta Abertzalea... Ikasle gara, adimena lantzen dugu mundua ulertu eta arrapatzeko. Abertzale gara, mundua Euskal Herritik begiratu eta ulertzen dugu. Ezkertiarrak gara, mundua Euskal Herritik ulertu eta eraldatu nahi dugu. Gazteak gara. Nahikoa umeak gara, bestelako Euskal Herri eta mundu bat ekarriko duen hezkuntza imajinatzeko. Gazteak gara. Nahikoa helduak gara, bestelako Euskal Herri eta mundu bat dakarren hezkuntzaren alde erantzukizunak hartzeko. Ikasle Abertzaleak 1988an jaio zen Iru単ean hainbat Ikasle Abertzaleen Batzorde bilduta. Lehenengo urteetan herriko aferak( Golkoko Guda, OTAN, Intsumisioaren borroka, euskera, errepresioaren aurkako mobilizazioak...) landu baizituen ere berehala hartu zuen ikasle mugimenduaren gidaritza eta irakaskuntzako lana. Honela euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko borroka goiz piztu zen hala nola autoritarismoaren aurkako borroka. Bere III. Kongresuan Ikasle Abertzaleak Euskal Eskola Nazionala definitu zuen eta euskalduntzearen aldeko borroka martxan jarri zuen. 2002ko Apirilak 20 Ikasle Abertzaleakek beste pausu garrantzitsu bat eman zuen Euskal Herri osora hedatuz, pirineoen bi aldeetan hedatzen den herriak behar duen ikasleria batuz. Momentuotan IAk militante ugari ditu 100 ikastetxe baino gehiagotan eta Unibertsitate publiko guztietan zein pribatu guztietan batean ezik ( OPUSen unibertsitatea, non ezinezkoa den antolakuntza). Gernikako institutuan ere, HSNren bidean, hainbat ekintza eraman dira aurrera urte luzeetan zehar: Euskal Herriko Historia hautagai izatea, batzeko eskubidea, greba eskubidea, euskararen normalizazioa, egutegi euskalduna, azken bi urteetan dekretuaren eta Bologniaren aurkako lanketa... Dena ez da arrosa kolorekoa izan, arantza asko aurkitu ditugu bidean. Egutegi Euskalduna institutuan ezartzeko orduan, zuzendaritzaren aldetik orain bi urte egondako informzio falta eta, gaur egun, proiektua aurrera eramateko erakusten duten koldarkeria dela eta, oraindik egutegi arrotzen menpe gaude; gure herri izaera albo batean usteltzen utziz. Ikasturte honetan, aurrerapen txiki bat eman dugu greba eskubidearen arloan; D.B.H.ko 3 eta 4. mailako ikasleok greba edo mobilizazioetan institutuko eremutik kanpora atera ahal izaten lortu dugu, baina gurasoen baimenarekin. Hala ere, dena ez da zapore gozokoa, izan ere batxilergoko ikasleok gurasoen baimenaren menpe geratu baikara. D.B.H.koak kanpora atera ahal izatea aurrerapausoa izan arren, ez dugu gurasoen baimenaren beharrizana ulertzen. Uste dugu ikasleok nahiko helduak garela gure erabaki propioak era aske batetan hartzeko, beste arlo askotan egiten dugun bezela. Txupeteak aspaldi bota baigenituen sutara. Horregatik, egoera injustu hau aldatu bitartean borrokan eta lanean jarraitzeko konpromesua hartzen dugu. Amaitu aurretik eskerrak eman nahi dizkiegu gure ekintza ezberdinetan parte hartu duten ikasle guztiei. Haiek gabe gure hitzak ez lukeelako oihartzunik izango. Bihotz bihotzez mil esker guztiei!!! Ikasleria elkartu eta guztiok norabide bidean borrokatuz gero, inposaketa guztien gainetik gure herriaren oinarrietako bat den hezkuntza sistema propio eta euskaldun bat hurbilago izango genuke. IAk ateak zabaltzen dizkie ikasle erakundean parte hartu nahi duten guztiei, izan ere, helburuak borrokatuz lortzen dira!! Atzo, gaur eta bihar ikasleria jaiki eta ekin eraikitzeari!!!

Ikasle Abertzaleak

37


Urte honetako apirilaren 26an, Gernikako Bonbardaketaren 72. urte aurrena ospatu da. Gernikako Bonbardaketa (1937) jende zibilaren aurka airetik egindako bigarren erasoa izan zen historian, Durangokoaren ostean. 1937ko apirilaren 26a astelehena zen, azoka eguna eta inguruko baserritarrak hurbildu egin ziren, hiria bereziki jendetsua agertuz. Lehen hegazkinak arratsaldeko hirurak aldera hurbildu ziren Gernikara. Handik hamabost minututara hasi zen lehen bonbardaketa, hiru ordutik gora iraun zuen. Bota zituzten bonbak, 550 lb eta aluminiozko 2 lb hiru mila jaurtigai baino gehiago ziren. Arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera amaitu zen erasoa. Erasoek hiria larriki kaltetu zuten, honen hiru laurdenak erabat suntsituz. Eraikin gutxi gelditu ziren zutik: Gernikako Arbola, arma fabrika, Errenteriako zubia, juntetxea eta Andra Mari eliza.

38


Hilak 250-300 bitartekoak izan ziren eta 889 zauritu egon ziren.

Gehienak babeslekuetan hil ziren edo mendian zehar ihesi zihoazela metrailaturik. Gernika entsegu bat izan zen, gero bigarren gerra mundiala izango zenarena. Bonbardaketaren ondorengo hirugarren egunera sartu ziren tropa nazionalak Gernikan. Okupazioaren lehen egunetan soldaduek ogia eta janariak banatu zituzten jendearen artean, baina laster etorri ziren gosea eta errazionamenduak. Bonbardaketaren bizipena ikaragarria izan zen denentzat; beldurra, estutasuna, larrialdia, segurtasunik eza, zalantza eta babesik eza. Gernikar askok aireko erasoak iraun zuen ordu luze haiek beren inguruan ikusten ez zituzten lagun maiteen kezkaz bizi izan zituzten.

Goretti Aranaz Novalicher eta Ane Galan Martinez 4.DBH

39


    Proiektu honetan sartzearen arrazoia nire bidaiatzeko zaletasuna eta jende berria ezagutzeko gogoa izan ziren, baina esperientzia berriak bizitzeko irrika ere beti egon izan da hor. Beti gustatu izan zait alde batetik bestera bidaiatzen ibiltzea, herrialde berriak ezagutuz. Hala ere, ezin izango nukeen imajinatu nire amets hau errealitate bihurtuko zenik; argi baineukan oso zaila zela proiektu honetan sartzea, jende asko apuntatzen baita honelako gauzetara. Proiektu honetan sartzeko nire iazko notek eta baita nire zorteak ere ikaragarrizko eragina izan zuten. 80 bat pertsona izan ginen programa honetan sartu ginenak eta aukeraketa nahiko korapilatsua izan zen. Notek beren eginbeharra bete ostean zorteak ere egin zuen berea. Zozketaren ostean, eta bakoitzari zegokion neska edo mutil Alemaniarra esan ostean; denok espero genuen eguna iritsi zen eta neska-mutilak Gernikara iritsi ziren; nahiko urduri geunden guztiok ez baikenekien ezer Alemaniar haiei buruz, nahiz eta zenbait mezu bidali izan genizkion elkarri ; banekien zerbait bere bizitzaz baina benetan interesatzen zitzaidana kide moduan tokatu zitzaidan pertsonaren izaera zen, azken batean horrekin bizi behar bainuen. Gernikan egon zen aste osoan zehar hainbat gauza egin genituen elkarrekin eta hainbat elkarrizketa interesgarri izan genituen; pertsonalki ikaragarri lagundu zidan. Hainbat toki interesgarri bisitatu genituen: Gaztelugatxeko Doniene, Bermeo, Omako basoa, Gernika, Bilboko Guggenheim museoa, Bilbo hiria (zatitxo bat baino ez), Durangoko jaietan ere izan ginen eta baita beste hainbat tokitan ere. Bi hilabete igaro eta geure txanda zen, Alemaniara joatea tokatzen zitzaigun, joan baino pare bat aste lehenago ekitaldi batzuk prestatu behar izan genituen Alemaniako institutuko 30.urteurrena zelako eta� lau teilatu� eta “iluntzean� abestiak prestatu genituen

40


Alemaniara heldu ginen momentuan oso urduri geunden ez genekielako zein etxe, zer nolako familia, zer nolako lagunak‌ izango zituen kideak baina guztiz prestaturik geunden, hasieratik baikenekien proiektu honetan sartzean hauek pasatu beharreko faseak zirela. Gora behera askorekin batzuk, baina guztiok gustura sentitzen ginen bakoitza bere familiarekin, ni behintzat oso ondo tratatzen ninduten eta hainbat gauza egitera eraman gintuzten; gainera, beti lagun artean, bakarrik ez sentitzeko; beti ere gu ongi eta eroso senti gintezen nahi zuten. Niri behintzat zeukan guztia eskaintzen zidan, gehiago eskaintzen ez bazidan ez zeukalako zen. Benetan Alemaniatik lagun bat ekarri dut Euskal Herrira eta bihotzean daramat. Bertako irakasleek ere tratu ona eman ziguten eta kulturari buruz ere zenbait ikuspegi berri eman zizkiguten. Guztien artetik interes handiena sortu ziguna Pforzheim herriak bigarren mundu gerran jasan behar izan zuen bonbardaketa izan zen. Gernikak jasan behar izan zuen desastre bera jasan behar izan zuten haiek ere. Identifikaturik sentitu ginen beraiekin. Proiektu honi hainbat gauza on ikusten dizkiot eta batez ere pertsonalki: lagun berriak egin ditut, ingelesa praktikan jarri dut, oso esperientzia polita gerora begira lagunduko didala uste dudana, Alemania ezagutu dut, pertsona moduan hazten lagundu dit‌ hainbat gauza on ikusten dizkiot proiektu honi eta benetan zoragarria iruditu zait lan guztia. Oztoporen bat izatekotan, galdutako klase orduak eta gero horiek errekuperatu beharra izango litzateke; momentu honetan ez zait beste ezer bururatzen egia esateko zoragarria iruditu zait bidaia. Hemendik eskertu nahi nuke hamabost pertsonen ametsa betetzen lagundu izan diguten pertsonen ahalegina. Nire partetik eta baita guztion partetik eskerrak proiektua aurrera eramaten lagundu duten horiei. ESKERRIK ASKO!

Leire Bergara Latorre (1.batxilergoa)

41


MINA Nire ustez gaur egun munduan min asko dago. Nahiz eta iraganean gauzak askoz txarrago egon eta gauzak hobetzen joan diren, oraindik ere egiteko asko dago. Gerrek, gaixotasunek, goseak biolentziak‌ gaitz asko sorteen dituzte, eta horren ondorioz botikak, drogak edo medikamentuak hartu beharra dago arazoak konpontzeko. Harrigarria da gaitz gehienak ez direla berez sortu. Gizakiak sortu ditu. Gizakiak egiten ditu gerrak. Gizakiaren erruz gaixotasun berriak agertzen ari dira. Gizakiak ez du ezer egiten herrialde azpigaratuetan gosearekin amaitzeko. Argi dago gizakiak konpondu beharreko arazoak berak sortu dituela eta konpontzeko gauza berriak asmatzen dituela. Gauza berriak asmatu arren ez dira arazoak guztiz konpontzen, pertsonak oso berekoaiak gara. Gurean bakarrik pentsatzen dugu. Gure zoriontasunean, gure erosotasunean‌ Baina hala ere ez gara ondo sentitzen, beti gehiago nahi dugu. Hau gizakiaren berezko ezaugarria da, baina besteei laguntzea ere gure berezko ezaugarria da, eta hau ere kontutan hartu behar dugu.

Mikel Zubiaurre. (1. batxilergoa)

42


POZA Mina sentitzen ikasi behar dugu eta minarekin bizitzen ere, baina soluzio bat izanda zergatik ez erabili? Gauza ez da itsuarena egitea eta denetik paso egitea ahul ez sentitzeko, baina kontrakoa ezta ere, ezin gara arlo guztietan arduratuta egon ezta mina beti sentitu behar, poza ere hor dago eta horren bila joan beharko genuke. Gizakiok bizitzako momentu askotan kanpoko laguntza behar dugu, gure baitan ez dugulako indar hori topatzen. Oso indartsu eta osasuntsuak izan beharko genuke bizitzari inolako laguntza barik aurre egiteko. Ez dugu mina baztertu nahi baizik eta ahal den neurrian baretu, eta horretarako bideak izanda erabili egin behar dira. Badakigu mundu honetan injustizia asko dagoela, baina norbera ondo ez badago eta norberak bere bizian jadanik mina sentitzen badu ez da gai mundu mailako arazoak barneratzeko. Orain esan dudana pixka bat berekoia bada ere nik horrela ikusten dut. Norbera ondo ez badago, besteak laguntzea oso zaila izango da. Mina sentitzen ikasi behar dugu, baina baita ere min hori kentzen.

Sofia Montero Mentxaka (1. batxilergoa)

43


“GIMNASIAKO BALANTZAN ESPERIETZI ONEK PISU GEHIAGO DAUKIE TXARREK BAINO.” GARAZI PABLOGORRAN Xixili gimnasia taldean hasi zan baina urte batzuen ondoren Ipurua gimnasia taldeagaz entrenatzera joan zan, Eibarrera. Aurten konjuntoan Espainiako txapelketan urrea lortu dau. Oraintsu gimnasia erritmikoa utzi dau. •

Noiz hasi zinen gimnasia errritmikoa egiten? Zelan bururatu jatzun kirol honetan hastea?

8 urtegaz hasi nintzen. Txikia nintzanean polikiroldegian ikusi neban kartel handi bat. Ez neban jakin zer zan Gimnasian Erritmikoa, baina atentzioa deitu eustan, eta apuntatu egin nintzen. •

Gimnasia Erritmikoa egitea eta entrenamendu asko eukitea nonoz beste zeozertarako oztopoa izan dozu?

Ez, beti egin ahal izan dot egin nahi izan dodana. Ikasteko ta lagunekaz egoteko astia eduki dot. •

Urduri paretan zinen konpetizio baten tapiz-era urtetako momentuan? Lasaitzeko trukorik bazendun?

Hasieran bai, baina gero ohitu egin nintzen. Ez dot euki lasaitzeko trukorik, onena danak ondo urtengo dauala pentsetea da, eta buruari buelta askorik ez emotea . •

Zergatik utzi dozu gimnasia erritkmikoa? Zergatik hasi zara balleta egiten?

Gimnasia erritmikoan espero nebana baino gehiago lortu dot: Espainiako kanpeonatoa irabaztea lortu dot. Irabazi eta gero kirol hori uztea pentsatu neban, olimpiadatarako beste nibel ez nebalako euki. Kirolez aldatu neban eta listo, gauza barriak topetan.

44


Zer zan gimnasiako onena eta txarrena? Eta balletekoa?

Gimnasian gehien gustetan jatana, hainbeste denbora saiatzen egon eta gero. posizioak ondo egitea zan. Gitxien… gauzak txarto urtetea. Orokorrean gimnasiako balantzan esperientzi onek askoz be pisu gehiago daukie txarrek baino. Ballet-en gehien gustetan jatana barria dala da, eta ikasteko asko daukadala. Eta ballet-eko txarrena… ezer ere ez! Oraindik ez dot izan zer ez jaten gustetan jakiteko astirik. •

Gimnasiatik zer botaten dozu faltan?

Lagunak botaten dodaz faltan. Eta konpetizioetako giro ona; ballet-en ez dago konpetiziorik, teatro antzekoa da. •

Orain lasaiago bizi zara?

Bai. Gimnasia egiten nebanean ordu asko egoten nintzen ensaietan. Ballet-en ez nago estreseta, ez dago ezer egieko prisarik eta, oso gustora nago. Labur-labur… 1. Kolore bat? Lila. 2. Poltsikoan beti daraoazu…? Mobile. 3. Mendia ala hondartza? Hondartza. 4. Esan deutsuen piroporik politena? Mmm… erantzun egin behar dot?... Begi politak daukadazala. 5. Eguna ala gaba? Gaba! 6. Musika talde eta kanta bat? Ken zazpi , ta Gatibu-n single barria, “zeu, zeu,zeu”. 7. Liburu bat? “Crepúsculo”, Stephenie Meyer- ena. Entrebistatzaileak: Nahia Gomez, Garazi Izagirre eta Irene Ortiz. 45


OINEKIN ETA BIHOTZAREKIN “DANTZA DA ARTE BAKARRA NON GU GAREN ARTEA BERA EGINDA DAGOEN MATERIALA” (Ted Shawn, dantza modernoko dantzaria)

Lehenik eta behin, argibide bat egitea eta ohar bat ematea gustatuko litzaidake. Argibideari dagokionez, kontura gaitezen gaztelaniak bi hitz dauzkala euskaraz “dantza” hitzarekin batzen ditugun kontzeptu ezberdinak adierazteko: “danza” eta “baile”. Nire aburuz, gaztelaniak egiten duen era berean, geure buruan hauen arteko bereizketa bat egin beharra daukagu, lehen kontzeptua sakontasun handiagokoa baita. Jakin ezazue ni “danza” hitzak iradokitzen duenaz arituko naizela. Oharrari dagokionez, aurretiaz diotsuet gogoeta hauek dantzaren apologia izan daitezkeela. Eta izango direlakoan, eragin diezaiogun gogamenari eta has daitezela geure pentsamenduak dantzan.

“Dantzatzean adieraz dezakezuna biluzi oso bat baino askoz intimoagoa da” Honela esan zuen behin Maria Gimenez dantzariak. Ez zebilen oker, ez. Izan ere, dantzatzean gorputza lotura guztietatik askatzen da, geure barne mundua mugimenduen bidez adieraziz. Nire aburuz, dualismoa oso nabaria da dantzan: gorputzak hitz egiten du arimak diotsona adieraziz. Baina horretarako bi baldintza bete behar dira ezinbestean: dantzariak sentiberatasunez dantzatu behar du eta ikusleek mugimendutik abiatuz, honen esanahian sakondu behar dute. “Dantza egitea musikak zugan sortzen duena gauzatzea da” Nire ustez, dantzari onak ez du nahikoa trebea izatearekin, pasioa eta sentiberatsuna ere behar ditu. Izan ere, dantza ez da mugimendu hutsa, mugimenduaren eta aurreko bi faktoreen arteko lotura harmoniatsua baizik. Horrela, koreografia bat interpretatzerakoan urratsetan geratzen denak ez du inola ere pasioz egiten duenak beste gozatuko, bere dantza osatugabea izango da. Horregatik esan ohi da dantza bihotzarekin egiten dela, eta ez oinekin soilik. “Mugimenduak ez du gezurrik esaten” (Martha Graham, dantzari eta koreografa estatubatuarra) Dantzariak dantza egiterakoan sentitzen duena ezin daiteke hitzen bidez azaldu, bere mugimenduek iradokitzen dutena interpretatuz baizik. Baina pausuez haratatago ikusten jakitea ez da batere erraza ikuslearentzat, dantza saio baten

46


aurrean begiratzen irakatsi baitigute soilik. Ildo horretatik, pasiboki jokatzera mugatzen gara, ekintzaren protagonista bakarra dantzaria delakoan (eta ez dantzaria soilik, baizik eta artista orokorrean, artearen beste alorretan ere hala gertatzen baita). Baina honentzat ez dira nahiko saio bukaerako txaloak, bere ekintza artistikoa interpretatzea eskatzen digu. Beraz, ohitura falta daukagu, baina baita sentiberatasun falta; eszeptizismoa, ordea, soberan. “Dantzatzea eraikitzea da” Sarritan entzun behar izan dut, eta batzuetan mesprezu eta guzti, dantza kirol bat ez dela. Hasiera batean erasotzat hartzen nituen esamesgarri haiek, baina laster ohartu nintzen egi hutsa baino ez zirela. Izan ere, zein kirolak ematen du norbanakoaren barne mundua, hots, egoera animikoa, sentimenduak edota kezkak adierazteko aukera? Ez, dantza ez da kirola, kirolarekin balio asko komunean izan arren, hots, ahalegina, sakrifizioa, nekea, helmuga etb: dantza ekintza artistikoa da, subjektibo, emozional eta heterogeneoa. Emozionala diodanean ondorengoa ulertu behar da: dantzariaren mugimenduek sakontasun emozionala daukatela ikusleentzat, zerbait iradokitzen eta sentiaratzen dietela, alegia. Horrela, lehen ballet emanaldiak Italiako erregeen gorteetan egin ziren Errenazimendu garaian, herri xeheak ez baitzuen folkloretik urruntzen zen dantza berri hura ulertuko ez baloratuko. “Ez da txunditzeko dantzatzen, baizik eta adierazteko” Gaur egun modan jarri da dantza klaseetara joatea Fama bezalako programa arrakastatsuen ondorioz. Saio honi dagokionez, hasiera batean oso erakargarria iruditu zitzaidan, dantza zale gazte batzuen lana eta eboluzioa erakusten baitzuen. Zoritxarrez, saioaren arduradunen share gosea dela eta, edukin hauek bigarren plano batean geratzen ari direla iruditzen zait. Gose hori reality honetan eguneroko ogia diren alderdiek uzten dute agerian: dantzariak topean ibiltzen dira eta gainera, denbora neurtuarekin, horrek presioa edota estresa sortzen dizkielakoan, etxe barruko irudiei, hots, partehartzaileen eztabaidak edota amodio kontuak eraskusten dituztenei, (orokorrean dantzariaren ikasketa prozesuan eragiten duten faktoreei) klaseen besteko garrantzia ematen zaie… Hala ere, aitortu beharra dago programa honek era aktibo edo pasibo batean jende asko hurbildu duela dantza mundura eta hori onuragarria dela, telebista sukarrak eragindako zaletasun iragankor batez ari ez bagara behintzat. “Behin dantza egin ez dugun eguna egun galdua da” (Friedich Nietzsche, filosofo alemaniarra) Ezagun da dantzatzeak plazera eta ongizatea dakarzkigula. Izan ere, dantzatzean pil-pilean jartzen barre egitean, kirola praktikatzean,sexuaz gozatzean, txokolatea jatean edota maiteminduta egotean pizten diren endorfina izeneko zoriontasunaren hormonak. Hormona hauen produkzioak, gainera, antsietatearen eta estresaren gutxiagotzea dakarzkigu eta ondoezari aurre egitea ahalbidetzen digu. Frogatuta dago baita ere, jendea dantzatzen ikustearen ekintza hutsarekin ere, dantzariak geu izango bagina baino neurri txikiago batean baina, gozatzen dugula eta dantza egiteko gogoa pizten zaigula. Gizakiaren beharrizana da bere barne mundua era batera edo bestera adieraztea. Dantza horretarako balio duen ekintza gozagarria dela jakinik, ez al da paradoxa ederra beharrizana plazera bilakatzearena? LEGENDIKA ZUAZUA ROMERO (2.batxilergoa)

47


2008-09 LITERATUR LEHIAKETAKO IRABAZLEAK C KATEGORIA, PROSA IRABAZLEAK: 1. “Norat haize, harat lore” Leire Izagirre Urizar 2. “Egun ahaztezina” Sara Abaunza Urionabarrenetxea 3. “Egunerokoa” Asier Askondo Larruzea B KATEGORIA, PROSA FINALISTA GERATU DIRA: “Bazter batetik” Ivan Muñoz Ortiz “Mundu beltz bat” Amaia Candina Onaindia “Itsasoa ezagutzeko nahia” Garazi Zarraga Goirizelaia “Eserita” Ane Camara Barrenetxea “Bertsolari txikia” Amets Gandarias Madariaga IRABAZLEAK: 1. “Gizakia izakia?” Teresa Lopez de Larruzea Lobo 2. “Amesgaiztoa” Alaine Barruetabeña Erdaide 3. “Martzelino” Jone Bilbao Lopez de Armentia

48


B KATEGORIA, POESIA IRABAZLEAK: 1.“Askatasunerantz” Lore Olaizola Intxausti 2. “Maitia, soilik zu eta ni” Ane Abaskal Alberdi A KATEGORIA , PROSA FINALISTA GERATU DIRENAK: - “Hileta”- Maria Calleja Felipe - “Atzoko maitasunagatik gaurko gorrotoagatik”Alazne Billelabeitia Alvarez - “Zure azal leuna ferekatzen” Amaia Larrinaga Anasagasti - “Udazken arantzak” Xabier Iturraspe Gandiaga - “Fosis kasua, itxita ala ez? Ander Gorriño Ispizua - “Izokinaren ihesa” Legendika Zuazua Romero - “Astuna eta arina” Nagore Madariaga Zaldegi IRABAZLEAK 1. “Txantxangorria” Garazi Olazar Natxiondo 2. “Kameraren begiak” Elena Elgezabal Bilbao “Urak daramana itsasoak batu dezala” Itsasne Lauzirika Lafuente 3. “Errautsen arteko amodioa” Roke Ojanguren Gabikaetxebarria

49


POESIA , A KATEGORIA FINALISTAK -

“Hamazazpi urtez “ – Cristina Garcia de Marina Isasi “Jaiotzean hasten da” Jon Basterretxea Etxebarria “Ideietan galduta” Aitor Omaetxebarria Villa “Rock&Roll” Ibai Arritola Lopez

IRABAZLEAK 1) “Poesia” – Ainhoa Hernando Arakistain 2) “Hitzak soilik” – Itsasne Zarrabeitia Zabala 3) “Benetan”- Oihane Ibarguengoitia Barrena “Behar duzunean”- Ane Urrutxua Garai

8. IDAZLAN KOADERNOAREN PORTADA Ainhoa Urkidi Bilbao

50


GABONETAKO POSTAL LEHIAKETAKO IRABAZLEAK: DBH-n 1) Gheorghe Adrian Tomoiaga (Goiko irudi ederra berea da. Zorionak!) 2) Asier Askondo Larruzea 3) Ane Abaskal Alberdi

Batxilergoan: 1) Eman barik 2) Garazi Pablogorran Prieto 3) Ismene Alvarez San Jose.

51


8. idazlan koadernoaren portadaren egilea, Ainhoa Urkidi Bilbao (1.batxilerra)

52


Leire Izagirre Urizar DBH 1.maila Gernikako haritzaren azpian ekin gazte euskara bizian!

NORAT HAIZE, HARAT LORE Behinola, udazkeneko goiz haizetsu batean, hego haizeak gogor jotzen duenetariko hoietan, ni poz-pozik lorategi batean nengoen. Haize zakarra nire gorputz mehea makurtu nahian zebilen, baina zorionez handik eraman ninduten eta baseliza batean agertu nintzen bikote baten bihotzak alaitzen. Ni, usain gozodun krabelin larrosa, lirain eta xarmanta bainintzen.

Musika hotsak nire barrua pil-pilean jarri zuen, ni ere ezkontza batean parte hartzen ez ezik, benetan ezkontzeko irrikitan nengoelako baina ez nuen aurkitzen nire ametsetako printzea, euskaldun peto-petoa izan behar baitzuen. Baselizatik irten ostean, airean bota ninduten norbaitek har nitzan. Emakume baten eskuetan amaitu nuen eta honek ortusantu batera eraman ninduen. Han, erle hotsa nabari zen oso usain gozoa baineukan, baina berehala erle haiek ziztada bat eman guraz gerturatu zitzaizkidan. Zorionez, une hartan zebilen haize bolada bortitzak urrutira eraman ninduen. Hegaz nindoan, zerutik herrixka nimi単o guztiak ikusiz.

53


Azkenik kilometro mordia egin ondoren itsasoa gertu zegoela zirudien, kresal usaina somatu bainuen eta itsas portua zeukan Namibiako hegoaldeko herritxo batera iritsi nintzen, LĂźderitzera hain zuzen ere. Bertatik, norbait zebilela zirudien, pauso hotsak sentitu bainituen, gizontxo bat zen eta hark ni ikustean eskuetan hartu ninduen, baina Afrikarra zenez ezin izan genuen elkar ulertu bere hizkuntza eta nirea desberdinak ziren eta. Gizontxoa bihotz onekoa zela zirudien, betaurrekoak zeramatzan eta bibotea zuen. Arrantzalea zen, eta emaztegaia zeukan, Euskal Herrian.

Hiruzpalau egunez, aire beharra sentitu arren, kementsu jarraitzen nuen, esku onetan erori bainintzen. Biharamunean besteetan ez bezala, kaira irten gabe etxe barruan geratu zen gizona, papera eta luma hartuta nire aurrean idazteari ekin zion. Ordurako herrimina izaten hasia nengoen, egun asko neramatzalako herritik kanpo. Baina azkenik, gutun harekin batera, ni, arrano baten mokoan sartuta bialdu ninduen, malkoak zerizkion begietatik eta nik haren errukia sentitu nuen. Gizonak esan zidan bere neskalaguna Euskal Herriko baserri batean bizi zela soldataren truke familia bati lagunduz eta bera zoriontsu egin nahi zuela ni bere alboan izanda.

Ibilaldi luze-luzea egin eta gero “Nafarroa oinez� zeritzan kartel bat ikusi nuen, horrek esan nahi zuen, gure lurraldean nengoela. Hegaztiak baserri bateko atarian utzi gintuen. Hurrengo goizean, baserri hartako semerik gazteenak, eskutitzarekin batera hartu ninduen, mutilak, Benitok, gutuna irakurri bezain laster putz egin zidan, baina bat-batean, a ze, nolako miraria gertatu zen ! Neskatxa bihurtu nintzen ! Benitok, ni ikusterakoan eskua luzatu eta berarekin ezkontzeko eskatu zidan. Harrituta geratu nintzen ez nekielarik zer erantzun, baina aukera ukatu gabe etxe hartan geratu nintzen, berarekin eta bere familiarekin bizi izaten. Izan ere, ume nintzela azti batek lore bihurtu ninduen, euskaldun jator baten eskuetaraino iritsi arte !!!! 54


Sara Abaunza Urionabarrenetxea 2.DBH

EGUN AHAZTEZINA -Maite!! Jaiki zaitez! Berandu iritsiko zara eta!-oihukatu zidan amak bere logelatik. -Baaaii‌Oraintxe noa..!-erantzun nion erdi lotan eta presarik gabe. Goiz hartan berandu iritsi nintzen eskolara. Auskalo zein ordutan oheratu nintzen bart, gaua lagunekin igaro bainuen beldurrezko pelikula horietako bat ikusten. Lehenengo orduan gaztelera geneukan: irakurketa. Arrapaladan eta arnasestuka sartu nintzen gelara eta andereùoak ez zidan ezer esan. Nire lekuan eseri nintzen; Mikel eta Josebaren artean hain zuzen ere, gure tutoreak talde mistoetan jartzeko agindu zigun eta. Ordu hura laburra suertatu zitzaidan, andereùoak, nekatuta zegoenez, 10 minutu arinago amaitu baitzuen klasea. 10 minutu horiek Mikelekin berriketan eman nituen, nire auzoko marmartien moduan, esamesaka eta kuxkuxean. Gauza askoren berri izan nuen baina ez niola inori kontatuko agindu nion. Zorte handia izan genuen astelehen hartan, bigarren orduan musikako andereùoa ez baitzen agertu eta hirugarrenean txango bat egingo genuen basora, animalia eta landareak aztertzera. Lehenengo A eta B taldeak joango ziren eta gero C eta D. Hau entzutean bihotza poztu zitzaidan; ni C taldekoa bainintzen eta Gontzal D-koa. Gontzal nire ametsetako mutila zen. Atsegin nituen bere begi distiratsuak, bere ile leun eta argia eta baita bere izaera ere. Gero eta gehiago hitz egiten genuen, jantokian bere mahaikoa nintzelako, edo bera nire mahaikoa, eta horri esker konfiantza hartu genion elkarri. Basoa ez zen herritik urrun aurkitzen baina autobusez joan ginen hala ere. Lehoinabarra baino bizkorrago heldu ginen baso hartara, berandu iritsiko bagina landareak agortuko balira bezala. Bertara heltzean gizon bat hurreratu zitzaigun. Bizar zuria zeukan, eta burusoila zen. Begiak gerizak baino txikiagoak zeuzkan eta erabat puztutako masailak. Esan zigutenez, Karlos zen, gure monitorea, beraz, berarekin basoan barneratuko ginen. Oso baso alaia zen, berdea eta argia, zuhaitz eta zuhaixkaz betea. Txorien txorrotxioa besterik ez zen entzuten, Adrian, gelako bihurrienak, ahate bati harri bat bota zion arte noski. Laku asko zeuden bertan, denak animaliaz beteak. Asko gustatu zitzaidan paisaia hura, beraz, lagunekin batera argazkiak ateratzeari ekin nion. Ordu erdi generamatzan ibiltzen basoan zehar, eguzkiak buruan jotzen gintuelarik. Izerditan blai geunden. Halako batean Mikel hurreratu zitzaidan: -Maite, ausartzen al zara bestaldeko zelaira joaten?-esan zidan lakuaren beste aldean zegoen bide bat seinalatuz. -Nortzuk duzue joateko asmoa?-ihardetsi nion harrituta. -Ba..oraingoz Nerea, Josu, Ander, Jone, Gontzal, Adrian eta ni baino ez gara animatu. Pentsakor gelditu nintzen, baina azkenean baietza eman nion. Karlos bere istorio hunkigarrietako bat kontatzen ari zen bitartean, taldetik urrundu ginen inor konturatu gabe eta lasterka batean ur-jauzi txiki baten alborarte joan ginen. Bertatik aldapa gora egin genuen, zubi bat igaro eta zelaira heldu ginen. Denok lurrean eseri ginen eta bat-batean Nereak bere poltsatik Coca-Cola botila batzuk atera zituen. Harrituta, Mikeli begiratu nion, planaren zati hau ez baitzidan kontatu. Taldetik urrundu nintzen eta errekaren ertzean eseri nintzen ez bainuen mozkor batzuk zaintzen geratu nahi. Nire gauzetan murgildu nintzen laster, pentsakor, ez dakit zertan. Abesti bat abesten hasi nintzen baxuan, inork entzutea nahi ez banu bezala. Ez dakit zenbat denboraz egon nintzen bertan baina hirugarren abestiaren amaieran nengoela gutxi gorabehera, bigarren ahots bat entzun nuen. Hasieran ez nion garrantzirik eman baina laster konturatu nintzen norbait zela nirekin. Atzera begiratu nuen. Bertan zegoen Gontzal niri begira bere betiko irri ederrarekin. -Ez al zara besteekin gelditu?- galdetu nion lotsatuta.

55


1 pdfsam peto petoa 2009  
Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you