Issuu on Google+

MADDALEN OMAETXEBARRIA LANDA 2.DBH 13 urteko neskato baten egunerokoa. 2011.12.28 Banekien gaur gertatutakoa laster gertatuko zela, eta banekien, baita ere, nola gertatuko zen dena; baina hala ere gogorra egin zait. Egia esan, nahiz eta jakin zehatz-mehatz zerbait mingarria gertatuko zaizula, gertatutakoan min egiten du (egin iezadazu kasu, esperientzia daukat-eta). Oraindik ez dut nire burua aurkeztu… Maddalen dut izena, Maddalen Omaetxebarria. Egia esan, izen bitxia daukat; nahiz eta <<Madalen>> irakurri, <<Maialen>> esaten baitut. Beno gaitik atera gabe, Maddalen naiz, eta 13 urte dauzkat. Gernikan bizi naiz, herri polit eta oso parrandazale batean. Orain irakurtzen zaudetena 13 urteko neskato baten eguneroko antzeko bat da, baina isiltzen ez naizenez pixka bat kostatuko zaizue jarraitzea… Lagunen iskanbilekin aurrera eta atzera, ez dakit nola bukatuko dudan, egia esan, hau nekagarria baita. Askotan buruko minarekin sartzen naiz ohera egunean zehar gertatutako guztiarekin gogoratuz. Gaur, adibidez, eguna nahiko ondo joan zait; BARAKALDOko PINera joan gara, eta bertan primeran pasatu dut. Baina Gernikara bueltatutakoan… berriro eskatu dit barkamena!! Lehen esan bezala, banekien hau gertatuko zela, baina min egin dit. Bigarren edo hirugarren aldiz esan dit barkatu, eta nik, berriro, nola ez, barkatu diot… Gertatu zaidan guztia dakiten lagunek ulertzen ez didatela esaten didate, baina zer egingo dut? Ez diot barkatuko? Ezin dut. Ezin diot berak niri egindako minaren antzeko zerbait pasatzen utzi. Seguruenik ez duzue ezer ulertzen, ez da harritzekoa. Horregatik, zer iruditzen zaizue hasieratik hasten banaizen, gutxi gora-behera? 2011.01.15 Gaur, egun gogorra edukiko nuela sumatu dut; eta horrelaxe gertatu da. Txikiak ginenetik agintzen zigun, bildurra sortzen zigun, bera gu baino gehiago zela erakutsi zigun. Ni nekatzen hasia negoen; 13 urtetan jasan nion, nekagarria zen. Hori dela eta, berarenganako neukan bildurra kentzea erabaki nuen; eta lagunekin horri buruz berba egiten hasi ginen. Gaur, nekatuta geundela esan nahi genion, ez genuela bere “aginduei” jaramon egiten jarraituko. Baina esateko modua, ez da izan nik espero nuen

167


modukoa, egia esan. Gure adineko mutilak astokilo batzuk dira; eta nola ez, gaur berarekin hitz egingo genuela jakin dutenean, bertan agertu dira zarataka, iskanbila ederra bat sortuz. Azkenean, neska negarrez hasi eta etxera joan da. 2011.01.21 Lehengo egunekoa gertatu zenetik, ez dio inori deitu: ezta geratzeko, ezta lanen bategatik galdetzeko, ezta ezertarako ere. Ah! Bai; bakoitzari mezu bat bidali digu barkamena eskatzen, baina beste ezer ez. Gaur, bere ama etorri zaigu eserleku batetan eserita geundela. Hitzordu luze bat jasan ondoren, joan egin da; eta bere alabari barkatzeko eskatu digu. Egunak, hileak, ia urte bat pasatuta, jada dena konpondu dugu neskatxa honekin; asko aldatu da. 2011.08.09 Baina noski, arazo bat bukatu eta beste berri bat hasi beharra dago, edo horrek ematen du… (Hau hasieran kontatutakoarekin batera doa, pixka bat argitzeko.) Mutilen arazoak direla-eta, bi lagun nirekin haserretuta zeuden (haietako bat geroago barkatu eskatzen didana), baina nik hori ez nuen jakin hurrengo egunera arte. Antza denez, haserre hori oso handia zen, horren erruz gertatutakoaren ondorioak ikusita. Gaur gauean, 22:00en bueltan, film bat ematen zuten “Auditorium” plazan, eta hiru lagun gelditu gara ikusteko: haietako bat nirekin haserretuta zegoena (barkatu eskatzen didana ez, bestea). Filma gustatu ez zaigunez, ondoan dagoen “Pasealeku” plazara jaitsi gara hitz egitera; non gure adineko jende asko egon da; hala ere, gu banku batetan eseri gara besteengandik urrunduta. Lagun hori mugikorrarekin jolasten egon da eta beste biok, bitartean, hitz egiten. Elkarrizketa horretan, nire arazoei buruz egon gara hitz egiten, eta nik, halako batean, zera esan dut: <<Ikusten duzu hor dagoen neskato hori? (nire lagun bat seinalatuz) Ba berarekin hitz egin beharra daukat, nik jakin behar dudan gauza bat kontatu behar didalako.>> Mugikorrarekin “jolasten” zegoen lagun hori gure elkarrizketa entzuten egon da, baina nik ez dudanez jakin bere haserrea… 2011.08.10 Gaur arratsaldean kalera irten naizenean, ez dakit zergatia, baina lehen edukitzen nuen moduko beldur sentsazioa eduki dut; banekien zerbait ez zegoela ondo ateratzen… Bakarrik sentitzen nintzen. Atzo mugikorrarekin jolasten egon zen lagunak hau atera duenean eta grabazio bat jarri duenean gauzak ez ditut oso ondo ulertu; baina atzo gauean beste lagunarekin edukitako elkarrizketako zati bat entzun dudanean, nahiz eta ez den ia-ia ezer ulertzen izan, konturatu naiz… GRABATU EGIN ZIGULA!! Baina oraindik ez dut jakin, zer egin dudan gaizki… Eta orduan argitu didate; nire

168


lagunei (hitz egin beharra neukan lagunari barne) nik zera esan dudala kontatu diote, grabazioa gaizki entzuten zela aprobetxatuz: <<Ikusten duzu hor dagoen neskato hori? Ba berarekin hitz egin beharra daukat gauza batzuetaz jabetzeko.>> eta hori guztia lagunak nire aurka jartzeko esan dute; ni beraren laguna naizela bakarrik gauzen berri izateko moduan. Modu honetan, nire laguna (berarekin hitz egin behar nuena) eta beste asko nirekin haserretu ziren; baina beraiekin hitz egiten azaldu nien guzti hura gezur bat izan zela. Eta nirekin haserratuta zeuden biak, hile batetara heltzen ez zen denboran geroago ezer gertatu ez balitz bezala tratatzen zidaten; horrek egin zidan min gehien, dudarik gabe. 2011.11.20 Gero beste arazo bat eduki nuen beraiekin biekin niri burlaka zebiltzalako, eta azkenean (geroago barkamena eskatzen didana) egun batetan nigana hurbildu, negarrez hasi, eta barkamena eskatu zidan; eta nik, barkatu. Hala ere, ez iezadazue zergatia galdetu, baina azaroko egun batetan arrazoi gabe (nik dakidanagatik, behintzat) berriz ere nirekin sartzea erabaki zuten â&#x20AC;&#x153;nire lepoetaraâ&#x20AC;?, baina nik banekien nitaz hitz egiten ari zirela. Momentu batetan, eztanda egin nuen, eta beraiek egindako min guztia aurpegiratu nien, negarrez nengoen bitartean. Egun batzuk geroago mezu bat bota nien bakoitzari, gauzak konpondu nahi nituela esanez; baina mezu haien erantzun bezala, burlak bakarrik jaso nituen. Gaur tuentiaren bidez hitz egin dugu, oso gaizki pasatu dut. Bakarrik nengoen etxean, beraz inor ez da konturatu negar egin dudanala. Oso gauza motzak aurpegiratu dizkit, agian merezita neuzkan; hainbeste biderrez esaten dizutenean gauza bat, nahiz eta gezurra izan, sinesten bukatzen duzu eta. Orain ulertu duzue hasieran kontatutakoa, ezta? Ba, jakin ezazue, hau benetan gertatu dela; eta jende askok bakarrik beraien bertsioa dakielako kontatzen dizuedala, neurea ere jakin dezazuen. Badakit nire bizitza ez dela munduan dauden guztietatik txarrena, egia esan, ez da hurbildu ere egiten; baina hala ere gaizki pasatu dut. Badakit ni ez naizela aingeru bat, gauza txar asko egin baititut; baina nik behintzat, onartu egiten dut. Hau, puzleko zati bat besterik ez da, oraindik gauza asko falta zaizkizue nire bizitzatik jakiteko; baina gauza bakoitza bere denboranâ&#x20AC;Ś

169


2011ko urriaren 20a, eguena

hitza 3

‹ Gernika-Lumo

Zapatuan egingo dute Gernika-Lumoko XXVII. Milla Herrikoia Parte hartu gura dutenek egunean bertan emon dezakete izena 15:00etatik aurrera, Merkurion

dira azkenak korrika egiten. Guztira, bederatzi kategoriatan banatuta egingo dute lasterka korrikalariek. Izen-emotea, egunean bertan Gernika-Lumoko Milla Herrikoian parte hartu gura dutenek

izena emon beharko dute. Zapatuan bertan ipiniko dute izena emoteko mahaia Merkurio iturriaren aurrean, 15:00etatik aurrera. Lasterkari guztiek domina hartuko dute, eta jatekoa eta edatekoa be emongo diete antolatzaileek.

Gernika-AjangizGernika martxa egingo du Berbalagunek zapatuan

Barikuan kalera aterako dira Astelehentxutxu Egunaren barri emoteko

16 kilometroko ibilbidea egingo dute; horretarako, 09:00etan batuko dira Gernikako udaletxe aurrean

Auditorioan batuko dira gazteak, 19:30ean, eta gura duenak «errobeda gainean» joan daitekeela esan dute

Erredakzioa

Erredakzioa

Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatuta, Gernika-Ajangiz-Gernika martxa egingo dute zapatu honetan. 16 kilometroko ibilbidea izango da, eta 09:00etan aterako dira Gernikako udaletxe aurretik. Gernikako ibarra hartu eta Lurraskatik Mentxetara joango dira, handik Eperlandara, Elosura, Estilotzara, Solaurrenera eta Ajangizera helduta Gernikara buelta egingo dute.

Hilaren 29an egingo dute aurten Astelehentxutxu, eta egun horretarako antolatu dituztenen barri emongo dute bariku honetan Gernika-Lumoko gazteek. 19:30ean batuko dira, auditorioan, eta gura dutenei «errobeda gainean» joateko deia egin diete: «Bizikleta gainean, patinetan, korrika, paseoan edo nahi den moduan». Gazteen arteko harremanak indartzeko momentua be bilakatu gura dute barikukoa.

Oihana Cabello Zapatuan, hilaren 22an, egingo dute Gernika-Lumoko Milla Herrikoia. XXVII. lasterketa izango da aurtengoa, eta gazteek zein nagusiek parte hartu ahal izango dute. Merkurio iturrian izango da irteera, eta aurrebenjamin nesken lasterketagaz hasiko da lasterketa, 16:30ak aldera. Horien ostean emongo diete irteera hurrengo kategoriei, eta beteranoak izango

G XXVII. Milla Herrikoia KATEGORIAK ETA DISTANTZIAK pAurrebenjaminak. 250 metro. pBenjaminak. 500 metro. pAlebinak. 750 metro. pInfantilak. 1000 metro. pKadeteak. Milla osoa, 1609 metro.

pJubenilak. Milla osoa, 1609 metro. pSeniorrak. Milla osoa, 1609 metro. pBeteranoak 1. kategoria. Milla osoa, 1609 metro. pBeteranoak 2. kategoriakoak. Milla osoa, 1609 metro.

Irudia qGernika-Lumo

PFORZHEIMGO 15 IKASLERI HARRERA INSTITUTUAN Pforzheim hiriko (Alemania) Fritz Erler Schuleko 15 ikasle heldu ziren atzo Euskal Herrira. Goizean, Bilbo bisitatu ostean, Gernika-Lumoko Institutuan harrera egin

zieten hango ikasleek eta irakasleek. Gernika BHIk eta Gernika-Lumoko Udalak elkarlanean antolatzen duten Pforzheim ikasle trukea proiektuaren baitan heldu dira

Alemaniako ikasleak, eta astebete egingo dute bertan. Gernika-Lumoko institutukoak, barriz, datorren urtean bidaiatuko dute Pforzheimera, otsailean. OIHANA CABELLO


Gernika BHI-ko ikasleak gara eta gure irakasleetako bati egingo diogu elkarrizketa, Fernando Gazagari, frantsesa eta matematika irakasten dituen irakasleari. â&#x2122;Ś Noiz

hasi irakaskuntza ?

zinen

irakaskuntzan?

Zergatik

aukeratu

zenuen

Orain dela urte asko hasi nintzen irakaskuntzan, hasieran ez nuen pentsatu irakaskuntzan arituko nintzenik, baina urteak aurrera joan ahala karrera honetan sartu nintzen eta azkenean irakasle izaten bukatu dut. â&#x2122;Ś Gogorra al da irakaslearen bizitza?

Gauza askorengatik izan daiteke gogorra irakaslearen bizitza; batzuetan ikasleek ez dute kasurik egiten, edo beste batzuetan egun txarra eduki ahal da, baina nik aukeratu nuen irakasle izatea, eta ikasle batzuekin erraza ez izan arren, jarraituko dut nirean. â&#x2122;Ś Zenbat hizkuntza dakizkizu? Zeintzuk?

Jakin, jakin hiru hizkuntza dakizkit: frantsesa, euskera eta gaztelera, baina pixka bat mintzatzen naiz ingelesez eta alemanieraz, oraindik ikasten bainago. 171


♦ Zaila izan al zen hizkuntza horiek ikastea?

Ez da zaila izaten, baina denbora asko behar da hizkuntza bat ondo ikasteko, aldaketak egiten ez badira behintzat. Aldaketa horiek asko zailtzen dute edozein hizkuntza eta beti egiten da aldaketaren bat edo beste, hori da niri gehien kostatzen zaidana hizkuntzak ikasteko momentuan. Konturatu gara Alemaniarekin egiten diren elkartrukeetan parte hartzen duzula. ♦ Nola eta noiz otu zitzaizun elkartruke horiek egitea?

Elkartukeak egitea ez zitzaidan niri otu, ni etorri baino lehenago hasi ziren eta ni 2003an hasi nintzen honekin, asko gustatzen zitzaidalako alemaniera eta hura eta hango kultura ikasteko aukera ematen zidalako. ♦ Interesgarria al da urtero pertsona berriak ezagutzea? Bai, oso interesgarria izaten da jende berria ezagutzea, bai hemen eta bai han, bakoitzak dugun kultura aberasten duelako. ♦ Esperientzi ona izan al da zuretzat?

Bai, esperientzi ona izan da, hemengo eta hango gauzak lotura handia daukatela konturatu naizelako eta horrela hizkuntzaz aparte kultura berri bat ere ikusi ahal izan dudalako. ♦ Alemaniera gehiago ikasiko bazenu, joango al zinateke zu alemaniara bizitzera? Zer egingo zenuke joango bazina?

Bai joango nintzateke hango bizimodua gustatzen zaidalako eta lehen esan dudan bezala lotura handia dutelako hango eta hemengo kulturek. Han biziko banintz ziurrenik irakasle izaten jarraituko nuen, matematika edo dakidan hizkuntzaren bat irakasten. ♦ Zein hizkuntza gustatzen zaizu gehiago, alemaniera edo frantsesa? Zergatik?

Desberdinak dira eta ez dut uste bat aukeratuko dudanik, biak gustatzen zaizkit antzeran eta nire ustez garrantsitzuena hizkuntzak ulertzea eta haien atzetik datozen kulturak ezagutzea da.

♦ Nola da institutuan frantsesa irakastea? Eta matematika?

Hasieran esan dudan bezala ikasleen araberakoa izaten da klasea, badaude klase batzuk girorik ez dagoena ikasteko eta beste batzuk ez direnak hain txarrak, baina horretaz aparte ez dago hain txarto.

172


♦ Badakigu denbora askoan irakatsi duzula, baina gaztea zinenean, zein izaten zen zure klaserik gustukoena? Zergatik? Eta zein gorrotatzen zenuena? Zergatik?

Gustukoena ez dakit, baina asko gustatzen zitzaizkidan matematika eta ingelesa, hizkuntzak betidanik gustatu zaizkidalako eta beno matematika ere betidanik gustatu zaidalako. Eta gorroto…ez nuen ikasgairik gorrotatzen, baina ez zitzaidan asko gustatzen filosofia, beste modu batera pentsatu behar delako eta gainera, gehien ikasi behar zen ikasgaia zelako. ♦ Irakasle izatea zuk espero zenuena bezalakoa al da?

Beno ez dakit nik espero nuena bezalakoa den edo ez, baina lehen esan dudan bezala, ikasle taldearen araberakoa izaten da. ♦ Ikastetxe askotan egin al duzu lan? Zein izan da onena eta zein

txarrena? Institutuan irakasten hasi baino lehen Bilbon irakasten egon nintzen. Han ikasleak desberdinak ziren eta ezin da esan leku bat hobea edo txarragoa izan denik, esan daitekeena da desberdina dela besterik ez. ♦ Eta txikia zinenean, zer nahi zenuen ikasi edo zer lan nahi zenuen?

Txikitan ez naiz gogoratzen zer nahi nuen izan, gogoratzen naizena da ez nuela maisu izan nahi, hori urteak aurrera joan ahala pentsatu nuena izan da eta ez betidanik pentsatutako zerbait.

Egileak: Roke Irazabal, Ander Goienaga, Laura Coca, Ander Arrien eta Zihara Badiola ( 4DBH)

173


GERNIKA - PFORZHEIM

Urtarrilaren 26tik otsailaren 2ra bitarteko astean, Alemaniako hotz artikoa gogor besarkatzeko aukera izan genuen DBHOko 1.go eta 2.mailako zenbait ikaslek. Hala, gure beroki beroenak armairutik atera eta ezezaguna zitzaigun kultura batetan murgildu ginen, esperientzia berrien bila. Urtaro gorrian, kaleek inoiz baino ederragoak ziruditen logelako leihoetatik at: goizeko eguzki izpien garrasi ahulak, zoruko belartza izoztuaren agoniak eta zuhaitz biluzien bakardadeak kafesne zaporea zekarkidaten ahora. Inoiz sentitu gabeko kolore eta usain desberdinak dastatu genituen, ezpain artean hitz atzerritarrak ahozkatu bitartean. Hala ere, bada guzti horren gainetik, talde giroan arnas zitekeen sentipen bat; bertatik bueltatu ginenetik luzaroan iraun duen sentipena: gure artean sortu den adiskidetasuna. Elkarrekin etxetik kanpo bizitako momentuak izoztu balira legez, zerbaitek elkartzen gaituela nabari daiteke orain. Herbestera joatearen esperientzia politena beraz, lagunartea da, dudarik gabe.

SARA ABAUNZA 1-Batxilergoa

174


175


176


UDABERRIA PRESTATZEN

Ikasleak eta irakasleak: Mikel Arrien, I単aki Bartolome, Iraia Garcia, Aitor Olabarria, Iker Villa, Guruzne Aboitiz, Alberto Fernandez, Gotzone Aspiazu, Rosa Mejias, Marisa Malaxetxebarria, Leire eta Janire.

177


OIHAN VEGAri ELKARRIZKETA Oihan Vega telebistako aurkezle eta irratiko esatari ezaguna Euskal Herriko DJ erreferentean bilakatu da 100 herri baino gehiagotik igaro baita bere ‘diskofesta’ ospetsuarekin, ETB etaGAZTEAk sustatua, ‘Itzela’ bezalako diskoteka garrantzitsuetan ere izan da. Oihan Vega Bergaran (Guipuzkoa) jaio zen eta oso gaztetatik ekin zion musika ikesketei, bere prestakuntza akademikoa Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Goi Kontserbatorioan amaitu zuen perkusionista, pianojole eta konpositore gisa. Beranduago, Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, baita Publizitate eta Harreman Publikoetako lizentziaturan ere. Bere gaztetasuna agerikoa izan arren, alor ezberdinetan landutako curriculum sendo eta zabala du dagoeneko.

-Zenbat urterekin egin zenuen zure lehen irratsaioa? Lehenengoa 18 urterekin egin nuen,Arrasate, nire herriko irratian.Irrati txikia zen, bakarrik Arrasaten entzuten zena.Garai horietan oraindik ikasten ari nintzen. -Zerk bultzatu zintuen DJ-a izatera? Musikak, musikaren munduak bultzatu ninduen gehienbat, musikaria ere banaiz eta irratian aritzea gustoko dut, hortaz, gauza bietan aritzeko aukera daukat gazteako saioan. -DJ-moduan plazetan noiz hasi zinen? Kalean eta plazetan 2007.urtean aritu nintzen lehenengoz.Disko-festa deiturikoan, herrietako jaietan batez ere.

178


-DJ-aren lanaz aparte musika munduan aparteko lanik egin ahal duzu? Bai, musikal baten parte hartu nuen, hain zuzen ere, Olentzero izeneko musikalean. Nire lana, musikaleko kantak konposatzea izan zen. -Zer da zuretzat musika jarri eta jendea zurekin motibatzea eta ongi pastasen ikustea? Plazerra, plazer ikaragarria da,benetan. -Zer sentitzen da milaka entzule zure zain daudela jakinda? Poztasuna, poztasuna sentitzen da. Horrek esan nahi duelako lana ongi egiten ari zarela, gaizki egingo bazenu, jendea ez litzateke beste aldean egongo. -Sariren bat jaso al duzu? -Ez, oraindik ez dut saririk jaso. Profesional handiak daude mundu honetan,irratimusika munduan hain zuzen ere, baina nire saririk onena irratiaren beste aldean dagoen jende mordoa da.

Nora, Irati, June eta Maite 4A

179


Kurtso honetan zehar egin ditugun errezeten artean gure gustukoenak zein diren eta nola egiten diren erakutsi nahi dizuegu 1. SARRERA: ARRAUTZA BETEAK 2. PLATER NAGUSIA: SPAGETTI KARBONARA ERARA 3. POSTREA : TXOKOLATEZKO TARTA

ON EGIN!!!

180


Osagaiak: • • • • • • •

10g gurin 10g bacon Arrautza bat Gatza 100g espageti 20 g gazta birrindua 200ml esnegain likidoa • Tipula zati bat

Eginbidea: 1. Egosi espagetiak. 2. Zatitu tipula eta hirugiharra. 3. Bereizi arrautzaren gorringoa eta zuringoa. Irabiatu gorringoa. 4. Urtu gurina zartaginean. Gero, gehitu tipula. 5. Gehitu hirugiharra. Jarraian, bota esnegain eta irabiatu dena. 6. Gehitu gaztaren erdia. 7. Gehitu irabiatu duzun arrautza eta mugitu dena grumoak egin ez daitezen. 8. Espagetiak gehitu eta mugitu.

181


Osagaiak: • 5 arrautza • Lata bat atuna • Maionesa tarro txikia • 10 oliba berde(lata txiki bat)

Eginbidea: a) Lehenengo pausua 1. Jarri arrautzak egosten 15 minutuz eta ondoren utzi hozten. Arinago hozteko sartu arrautzak ur hotzetan eta itxaron 5minutu 2. Zuritu arrautzak eta erdibitu.Ondoren kendu iezaiozu gorringoa;utzi aparte bi gorringo amaieran erabiltzeko eta besteak bota bolean. b)Bigarren pausua 1. Zabaldu atun lata eta gehitu bolera 2. Zabaldu maionesa botea eta gehitu koilarakada handi bat bolera. 3. Hartu sardexka eta nahastu ondo gorringoa, atuna eta maionesa. Joan maionesa gehiago gehitzen nahaste krematsua lortu arte 4. Koilara txikia erabiliz bete arrautza egindako masarekin 5. Aparte utzitako gorringoak sartu birrintzailean eta birrindu arrautzen gainetik 6. Zabaldu oliben lata eta jarri paliloan inkatutako oliba bana arrautza bakoitzean 182


Osagaiak: • • • •

250g gurin 250g txokolate 250g azukre 6 arrautza

Prestaketa: -Labea berotzen ipini, 180C-tan. -Urtu txokolatea eta gurina. -Banatu arrautzen zuringoa eta gorringoa. -Nahastu arrautza gorringoa eta azukrea. -Ondoren, txokolatea eta gurina urtuta daudela, gehitu arrautza gorringo eta azukrearen bolera, eta nahastu dena ondo. -Lehen apartatutako zuringoa elur-puntura igo, irabiagailu elektrikoarekin. -Gehitu zuringoa ere nahastera eta nahastu berriz grumorik utzi gabe. -Bota nahastea moldera (gurin pixka bat gainetik ipini ondoren) eta sartu labera.20 minutuan eginda egongo da.

183


APRAIZ PILOTARIARI  ELKARRIZKETA 

 

1. Noiz eta zergatik piztu zitzaizun eskupilotarekiko interesa? Ni pilotaka zazpi urte nituela hasi nintzen eta adin bat iristean (13 edo 14 urtekin), beti egoten dira zalantzak, futbolean edo aritzen zara, eta niri galdetu zidaten “zu zer futbolera edo pilotara?” eta nik pilota aukeratu nuen, eta nahiko ondo nabilela ikusten da. (barreak) 2. Zein izan da zuretzat izan duzun partidurik gogorrena? Puff…, gogorrak igual asko ezta?, oraingo asteburuan txapelketako partida bat jokatu dugu, Bengoetxeak eta biok, Irujoren eta Barriolaren aurka, oso gogorra izan zen. Eta gogoratzen dudan partidarik gogorrena debuta egin baino lehenagokoa izan zen izan zen, Interpolos jokatzen hemen Gernikan, hemeretzi urte nituenean, Lezamaren aurka jokatu genuen partida, igual bi orduko partida luze bat izan zen, eta kriston beltzuneekin amaitu nuen 3. Gaur egun noren kontra gustatuko litzaizuke jokatzea? Gaur egun asko daude, baina igual nik beti izan dut Belokiren aurka jokatzeko gogoa, beti izan da nire pilotaririk gogokoena eta bueno, orain erretiratu egin da, baina behintzat izan ditut bere aurka jokatzeko aukera batzuk. 4. Nolakoa iruditzen zaizu gaur egungo eskupilotaren egoera? Ez da txarra ezta? Nahiko ondo dago, baina beharbada krisialdiarekin, frontoietan geroz eta ikusle gutxiago ikusten da. 5. Nola uste duzu hobetu daitekeela? Ba.., bueno, guk behintzat nahiko ondo daukagu ezta? zeren batez ere txapelketan beti ikusten baita frontoia topera, baina pilota taldeek arazo gehiago dituzte diruarekin. Egia esan, ez dakit egoera nola hobe daitekeen, baina espero dut gero eta jende gehiago animatzea honelako kirol bat ikusten eta jolasten. 6. Pilotarien artean erlazio ona al dago? Lagunak al zarete frontoitik kanpo? Bai, bai, denekin, beste enpresekin ere gure artean oso erlazio ona dago beti, eta pilotarien artean ere oso giro ona, eta espero dut horrela jarraitzea. 7. Aisialdian jolasten al duzu eskupilotara lagunen batekin? 184   


Bueno.., denbora librean pilotaka ez, frontenisean edo futbolean eta play stationera ere bai (barreak). 8. Zenbat ordu entrenatzen dituzu astean zehar? Ba… ez dakit igual egunero fisikoa, ordu eta laurden edo ordu ta erdi, eta gero pilota partidua daukadanean, egunero, beste ordu eta laurden inguru, beti jokatzen dudanean, bukaeran teknika apur bat, gantxoak,(bueno nik gantxoak ez) kortak eta gauza horiek lantzen ditut. 9. Zein frontoitan gustatuko litzaizuke jokatzea? Niri gehien gustatzen zaidana Labrit da, Pamplonan, eta Tolosakoan ere gustura nabil, Beotibarren eta Logroñoko baten bat ere gustuko dut. 10. Nor izan da zuretzat kiderik onena bikoteka ? Aimar Olaizola da niretzat onena, baina beharbada harreman hobeak ditut Berasaluze eta Bengoetxearekin. 11. Zer sentitu zenuen lehen aldiz bikoteka jokatzean? Zein? txapelketa? Ba.. hori pilotariak nahi duena, beti lehenengo mailan jokatzea onena, eta txapelketak badira hobeto. Nik behintzat lortu dut hor egotea, eta oso pozik nago, eta lanean jarraitzen dugu hurrengo urtean ere , ea hor segitzen dugun!. EGILEAK: Mikel Tolosa, German Egia, Eneko Izaguirre, Eneko Aldana eta Anuar Gomez. (4.DBH)

185   


Martin Elgezabalen margolana (1.batxilergoa) 

 

186


Patricio Long,  Argentinar  Rugbylaria  OLATZ DASILVA, NAGORE DIEZ, NAHIA FLORES, LAURA URRUTIA, AINHOA ZENIGAONAINDIA (4.DBH)

Elkarrizketa honen protagonista, argentinar rugbylari bat da; Patricio Long, ”Pato” ezizenez ezagutua. Mutil gazte hau, Argentina utzi eta Gernikara etorri zen orain dela sei urte rugbyra jokatzeko asmoz. Elkarrizketa honen bitartez, jokalari profesional honen esperientzia ezagutuko dugu. 1. Zerk bultzatu zintuen rugbyra jolastea? Argentinan rugby kirola oso ospetsua da. Rugbyra jolastea, nire familian oso ohikoa izan da beti. Nire aita rugbylaria zen eta lau urte nituenetik berarekin jolasten nuen. Nire lehen baloia aitak oparitu zidan nire urtebetetzean. 2. Familia eta lagunak Argentinan utzi eta Gernikara etorri zinen. Zer dela eta utzi zenuen zure herria? Nire bizitza guztiko erabakirik gogorrenetarikoa izan da. Argentinan lagunak eta familia uztea (gehien bat familia) oso gogorra egin zitzaidan, baina Gernikara lagun berriak egiteko asmoarekin etorri nintzen eta gainera familia bat ere aurkitu dut. 3. Gernikako Rugby taldean jokatzeko aukera nork eman zizun? Gernika Rugbyko kapitainak Argentinako jokalariak nola jokatzen genuen ikustera etorri ziren eta gutako batzuei Gernika Rugby taldean jolasteko aukera eskaini ziguten; nik erabaki zaila izan arren, onartu egin nuen. Esperientzia berri bat bizitzeko prest etorri nintzen. 4. Argentinan zein taldetan jokatzen zenuen? “Club Argentina Rugby” izeko taldean jokatzen nuen. 5. Gernikako Rugby taldean jolasten hastea gogorra egin zitzaizun? Gernika Rugby taldekoekin izan nuen lehen entrenamendua lasaia eta giro onekoa izan zen. Gernikarrok besoak zabalik hartu gintuzten, uste genuena baino hobeto. Ez naiz kexatzen.  

187


6. Erraza egin zitzaizun Gernikako taldean integratzea? Bai, aurreko galderan erantzun dudan bezala, taldekideak ongi etorri ezin hobea eman ziguten. 7. Argentinako eta Gernikako taldeen artean desberdintasun handia dago zure uztez? Egia esateko, bai, oso desberdintasun handia dago. Argentinako entrenatzaileak eta entrenamenduak Gernikakoak baino gogorragoak dira. Argentinan ordu gehiago eskaintzen genizkion kirol honi. 8. Zein da Gernikako Rugby taldearen logotipoari buruz duzun iritzia? Talde guztiek dute logotipo bat, normalean, talde horren izaera adierazten duena. Eta bai, gustuko dut Gernikako Rugby taldearen logotipoa. Argentinan baserri baten bizi nintzen eta oso animalia zalea naiz, beraz, oso identifikatuta sentitzen naiz logotipo honekin. 9. Zein kategoriatan eta posiziotan jokatzen duzu? Zagero edo Fulback (posizio berbera da) posizioan jokatzen dut. Zageroaren eginbeharra defenditzea da eta normalean, posizio honetan jolasten dugunok, hamabost zenbakia daramagu. Posizio hau lortzeko, oso garrantzitsua da erasotzaile ona izatea, aurkako taldearen azken erasoaz arduratu behar zarelako. Honez gain, jaurtiketan abila izan behar zara. 10. Zergatik da epailea horren garrantzitsua kirol honetan? Rugbyan, epaileak du azken hitza. Ia kirol guztietan bezala, epaileak kontrolatzen du jolasaldi guztia, beraz, berak dioen guztia errespetatu behar da. Honela ez bada, kaleratu egin zaitzake. Epailea ezinbestekoa denez, hau falta denean ezin da jolastu. 11. Azalduko al zeniguke gutxi gorabehera zeintzuk diren Rugbyra jolasteko errespetatu behar diren arauak? Eta jokaldi bakoitzak duen puntuazioa? Puntuatzeko mota desberdin ugari daude. Ohikoena hauxek dira: Try 2 puntu, Drop 3 puntu, Try penal 7 puntu, Ensayo 5 puntu, Transformacion 2 puntu eta Golpe de castigo 3 puntu. Errespetatu beharreko arau garrantzitsuenak: baloia aurrerantz ez jaurtitzea, talde orok hamabost jokalari izatea eta aurkariak ukitzen bazaitu baloia eskuetan duzula, lurrean uztea. 12. Zenbat ordu eskaintzen diozu zeure gorputzari? Horren garrantzitsua al da kirol honetan egoera fisiko onean egotea? Kirol honetan, egoera fisiko onean egotea ezinbestekoa da. Arina izan behar da, indarra ere ezinbestekoa da, baloia jaurti eta eskuetan mantentzeko, baita, beste  

188


jokalariei erasotzeko, eta azkenik, estrategiak egiteko. Nire kasuan, astean zehar zazpi- zortzi ordu ematen ditut ariketa-fisikoak egiten.

13. Kuriositate bat daukagu. Futbolean erabiltzen diren oinetakoak eta Rugbyan erabiltzen dituzuenak berdinak al dira? Jokatzeko erabiltzen ditugun oinetakoak, futbolean erabiltzen direnekin alderatzen baditugu, gureak bota itxura gehiago daukate. Hala ere, biak dituzte takoak.

14. Elkarrizketa bukatzeko, galdera bat falta zaigu. Argentinara bueltatzeko asmorik baduzu? Galdera hori askotan egin didate. Momentuz ez dut itzultzeko asmorik, lehen esan dudan bezala, hemen familia berri bat osatu dut. Noiz behinka Argentinara joaten naiz familia bisitatzera. Baina, Gernika Rugby taldeak eman didan jokatzeko aukera eta beste arrazoi askorengatik, Gernikan geratzeko asmoa dut.

 

189


Angela Lopezen margolana (1.batxilergoa)

190


Amagoia Lauzirika Gaur Amagoia Lauzirika elkarrizketatuko dugu, gazte, musikari eta ikasle eredugarria. Gernikako institutuan ikasitakoa da eta gaur unibertsitatean dihardu majisteritza ikasten. ● Musika arloan: 1. Zerk bultzatu zituen musika ikastera? Eta biolina aukeratzera? 3 urte nituenean hasi nintzen. Nire lagun talde hurbilena musika-eskolan hasi zen eta inbidi sanoa eman zidaten, horregatik nire amari esan nion, “Ama nik be bai nahi dot juan nire lagunek abesten joaten diren lekure”, eta horrela hasi nintzen musika-eskolan. 3 urtetik 6 urtera aurre-instrumentu ikastaroa deitzen dena egin nuen. Bertan instrumentu desberdinak erakusten zizkiguten, eta momentu hartan gehien gustatzen zitzaidana biolina zen, maisuari esker, Alfonso. 2. Gogorra al da horren ahots zoragarria lortzeko bidea? Ba … nik ez dut uste ahots zoragarria daukadanik, batzuetan pentsatzen dut ez dudala ondo abesten, baina ahal dudan hoberen egiten dut. Taula gainera igotzen naizenean, itzel pasatzen dut, eta hori da abesten dudanean gehien disfrutatzen dudana. 3. Zenbat denbora daramazu mundu honetan? Bizi osoa daramat abesten, eta biolina jotzen, ba … gutxiago. 4. Ausartuko zinateke talde bat osatzera? Eta kontzertuak ematera? Ba al duzu esperantzarik? Asko gustatuko litzaidake baina ezinezkoa dela ikusten dut, oso gaitza da. Nik gainera hau “hobbie” bat bezala ikusten dut. Gainera talde bat izateak, atzetik lan handia dauka eta momentu hauetan ez daukat denbora nahikorik. ● Ikasketa arloan: 5. Zein da gaur arte ikasle bezala gehien disfrutatu duzun momentua? Irakasle bat laguntzeko prest daukazunean eta zerbait azaltzen ari denean disfrutatzen badago, zeuk ere disfrutatzen duzu. 6. Zer da irakaskuntzan sartzeko animatu zintuena? Nik berez, mm … arte dramatikoa nahi nuen ikasi, baina ezinezkoa ikusten dut. Ama irakaslea da eta berak esan zidan lehenengo karrera bat egiteko eta gero arte  

191


dramatikoa ikasteko. Gainera hori ikasteko 21-22 urte izan behar dituzu. Azken finean, haur hezkuntzan, beste era bateko arte dramatiko egiten ari naiz. Egun ona daukazunean ondo, baina txarra denean, aurpegi ona ipini behar duzu umeen aurrean. 7. Beldurtzen al zaitu gaur egungo umeen jarrera desegokiak etorkizunera begira? Bai, umeena baino gehiago gazteena. Azken finean gehiago beldurtzen nau denen jarrerak, umeen portaera txarra gurasoen errua da. Gaur egungo gazteak, biharko gurasoak izango dira, horregatik beldurtzen nau gehiago gazteen portaerak. Eta nahiz eta ni umeen irakaslea izango naizen, gurasoekin ere hitz egin beharko dut, eta horrek beldurtu egiten nau. 8. Zer adineko ikasleak nahi dituzu? Ni haur hezkuntzan ari naiz ikasten eta hori 0-6 urte bitartean irakasteko da. Ezin dut adin bat aukeratu. Bakoitzak beren gauza dauka, ez dakit â&#x20AC;Ś bakoitzak beren enkantua dauka, azken finean ez da adin bat beste bat baino politagoa. 9. Hasi al zara praktikak egiten? Oraingo urtean 4 urtekoekin egon naiz 3 hilabete, urritik abendura. Eta pasadan urtean 5 urtekoekin hilabete 1. Egia esan, oso ikasle onak izan dira, oso langileak, nik flipatu egin nuen. Oso gustura egon naiz bi urteetan. Egun txarra daukazunean, ume batzuk igarri egiten dizute, eta hori eskertu egiten da. Ni oso gustura sentitzen naiz horrelako egoeretan. 10. Kezkatuta al zaude ikasketak amaitzerakoan bilatu beharreko lanpostua dela eta? Bai, badakit ez dudala aurkituko, oso gaitz dago. Eskola pribatuetara kurrikuluma bidali behar duzu eta zortea izan behar duzu. Nahiko klaru daukat ez dudala aurkituko, baina ingelesa asko gustatzen zaidanez, ingelesean espezializatzea ere pentsatu dut, baina lehenago musika arloko espezializazioan sartuko nintzateke. 11. Nola ikusten duzu Euskal gazteen etorkizuna? Hobetuko al du edo ez?Euskal gazteen etorkizuna? Nahiko gaitz. Dirurik ez dagoenez ezin zara independizatu, eta ezin bazara independizatu, ezin duzu familia bat sortu azkenean, nahiz eta mutil edo neska bat izan, ezin duzu nukleo bat sortu. Nik uste dut txarrerantz joango dela, krisia txarrago egongo da. Orain arte erabaki guztiak txarto eman dituzte,gobernariak dena ari dira alderantziz egiten. Denak dira gezurren zaku bat, aurpegi ona jartzen

 

192


dute eta gero atzetik nahi dutena egiten dute.

12. Aldatu al dira gauzak 15 urte zeneuzkanetik? Bai denetan, gizartea asko aldatu da, gazteak be asko aldatu dira, neu be bai asko aldatu naiz, altueraz izan ezik (barreka) 13. Zein da benetan lagundu zaituen pertsona? Idoloren bat, senideren bat â&#x20AC;Ś Idoloa, nire ama, lagundu didana, nire ama. Nire amak denetan lagundu zidan. Orain denbora faltaren ondorioz, biolin elektrikoa utzi behar izan dut, azken finean berak lagundu zidan erabakia hartzen. 14. Errespetatu eta lagundu zaitu familiak bizitzan hartu beharreko erabaki guztietan? Bai, errespetatzen ez nautenean, neure onerako da beti, nahiz eta momentuan ez konturatu, urte batzuetara eskertu egiten zaie. 15. Gustukoen duzun liburua? Eta musika? Liburua, saga bat da, Memorias de IdhĂşn. Hori irakurri nuen DBH 4.maila eta batxilergo 1.mailen artean. Neuretzako reto bat izan zen, nik ez nuelako asko irakurtzen eta liburu multzo horretan, liburu mehena 700 orritakoa zen. Hasieran ia hil egin nintzen, baina azkenean engantxatuta amaitu nuen. Musika arloan, momentu honetan obsesioa daukat Berri Txarrak-eko azken CDarekin, Adelen bi CD-ekin, Incubus-ekin eta Mus-ekin ere. Beraien artean ez daukate zer ikusirik, baina bakoitzak gauza bat transmititzen dit.

EGILEAK: Leire Guenetxea, Iera Olea, Uxue Ojanguren eta Emma Lopez de Armentia (4.DBH).

 

193


4.DBHko DESFILEA

Martxoaren 16an izan zen Gernikako institutuko ikasleok desfilea egin genuen data. Arratsaldeko seietan elkartu ginen Gernikako Jai-Alai aretoan. Ikaskideon artean urduritasuna eta zerbait gaizki irtetzeko beldurra oso nabaria zen. 80 pertsona inguru bildu ginen aretoan eta arratsaldeko zortziretako dena prest zegoen. Niri sukaldariaren jantzia eramatea suertatu zitzaidan eta Ander Arrienekin batera irtetzeko pribilegioa izan nuen. Nire gurasoak ikusleen artean zeuden kokatuta, hirugarren ilaran hain zuzen. Nire lehen aldia izan zen jende aurrean desfilatzen nuena eta ez nekien oso ondo zer egin behar nuen. Aldageletan nire gelako neska batekin egin nuen topo eta elkarrizketa luzea izan genuen. Oso urduri nengoen, nire hanken dardara oso nabaria zen eta bekokitik makina bat izerdi erortzen zitzaidan. Nire Lehengusua pankarta batekin agertu zen aretoan eta horrek haserrarazi egin ninduen. Nire bihotzaren taupadak, formula 1eko autoak baino azkarrago zihoazela zirudien, eta edozein unetan lurrera erortzeko arriskua nuen. Sarrerak oso arin agortu zirenez, areto barruko jendeak urduritasuna alde batera uzteko trikimailu ugari erabili zituen. Ni oso urduri nengoen eta urduritasun hori kentzeko, gelako izkin batera gerturatu eta Xabier Leteren abestiak kantatzeari ekin nion. Zortzirak eta hamabost minutu zirela adierazten zuen erlojuak eta nire txanda zela zirudien. Oholtzara sartu irten arin bat egin nuen, eta nire eginbeharra bost minututan burututa zegoen.

Eneko Aldana

194


2012KO INSTITUTUKO DESFILEA Lehenengo batzuk, ondoren besteak eta bazetorren, bazetorren nire txanda. Zer nolako urduritasuna neukan goiz goizetik bertako eszenatokira iritsi nintzen arte. Ai ama! Zer zen hori! Baina azkenean hainbat aldiz gauza bera errepikatu ondoren, bai institutuko gimnasioan eta bai Elai- Alaien, bere fruitu ederra eman zuen. Eskerrak nire lagun batekin irten behar nintzela, zeren eta ostantzean mundua gainera jausiko baitzitzaidan. Nire izena esan zutenean, kortina artean endredatuta egongo banintz bezala sentitzen nintzen, baina azkenean aurre egin nion monstruo beltz eta txar hari. Bertan nengoen ehundaka jenderen aurrean, denak niri eta Loreari begira. Biak geunden jantzi eder batekin, ederto baten makilaturik eta modelo profesionalak moduan desfilatzen. Azkenean barretxo txikitxo bat irten zitzaidan, lasaitu nintzen eta aske nengoen, libre! Udako txori bat bezala sentitzen nintzen, mendirik- mendi, Gorbeiatik, Urkiolaraâ&#x20AC;Ś aire garbi eta osasuntsua arnasten nengoena. Musika alaia ere entzuten nengoen, txorien txorrotxio lasaigarrien bezalakoa. Nire ustez horregatik lasaitu nintzen, eztia bezalako soinu dastagarria entzuten ari nintzelako. Azkenean bost pausu gehiago eman nituen, bost zuhaitz, eta dena amaitu zen. Libre nintzen espaziora joateko ere. Ane Elgezabal

195


Gaur ostirala da, martxoaren 16 a hain zuzen ere. Egun hau iristeko irrikitan egon naiz aste osoan zehar. Astelehenetik hasita, klasean kontzentratu eta adi egon beharrean, desfilerako zer falta den pentsatzen, arropetan, ileapaindegian, dekorazioanâ&#x20AC;Ś izan dut burua. Ez dut ia lorik egin, atzoko gizarteko azterketarako ikasi ezinean ibili naiz gainera. Baina azkenik, gaur, iritsi da eguna! Oso urduri nago, datorren astean ikasbidaian goaz Saloura eta maletan zer sartu ere jakin ezinik nabil. Jolasaldian, azkenengo entseiua eduki dugu eta egia esateko ez zaigu ondo atera. 14:10ak iristeko izugarrizko gogoekin nago, ileapaindegira goazelako bi lagun eta ni. Eguneko bigarren errekreoan, gure sentimenduak azaltzen aritu gara gure lagun koadrila, eta adostu dugun gauza bakarra, gaur gure eguna dela, dena ondo irtengo dela eta klaseko afarian denok ederto batean pasatuko dugula. Biologiako klasean, kromosomei buruz hitz egin beharrean, beste edozertan igaro dugu ordua, azkenean txirrinak jo duen arte. AndereĂąoak suerte ona edukitzeko esan eta denok batera irten gara korrika pasiloetatik, zer nolako jaia! Institututik irten eta segituan Busturira joan gara ilea ondo jartzera eta makilatzera, hain zuzen ere, gauza pila bat ditugulako egiteko oraindik. Banekien zer jarrito zidaten ilean, baina egia esateko ez nuen espero. Ispiluan begiratu eta ez dut ni ematen, ai ama zer egin didaten ilean! Mutila ematen dut, kresta eta guzti! Beraz, hau ikustean, oraindik nagoena baino urduriago jarri naiz, baina beno, minutuak igarotzen joan diren heinean konturatu naiz nor naizen eta zer egin behar dudan. 18:00etan geratu gara denok Elai-Alaien aurrean, baina betiko legez, berandu iritsi gara gure azken entsaiora. Azkenean iritsi dira gaueko 20:00rak eta jendea aretora sartzen zela ikusteak oraindik nagoena baino urduriago jarri nau. Hainbeste jende eta dena beteta dagoela ikusteak izugarrizko hotzikara eman dit bihotzean. A ZER POZTASUNA! Momentu honetan daukadan sentsazioa izugarria da! Heldu da ni irtetzeko momentua, eta ditudan nerbioekin izugarrizko txilioa botako nuke. Irten naiz eta ez dakit nora begiratu, oinez noa eta ez dakit hankak ere non ditudan. A ZER NOLAKO SENTSAZIOA! Desfilea bukatu eta orain argazkiak ateratzera, arropak aldatu eta 22:00etan institutuaren aurrean geratu gara denok. Orain denok elkarrekin afaltzera eta barre batzuk botatzera! Inoiz ahaztuko ez dudan eguna izango da, txalo zaparrada jaso dugu eta gainera desfilea perfektu irten da. Ze egun polita! Naia Jauregi.

196


Joan den ostiralean, Gernika BHI ko ikasleok desfilea izan genuen, Elai- Alai aretoan, arratsaldeko 20:00etan. Pasadisoz betetako eguna izan zen, benetan ahaztezina, bizitzan ez dugulako sarritan desfilatzeko aukerarik izango. Eguerdiko ordu bietan, institututik irten bezain laster, etxerantz abiatu nintzen, zerbait indar berritzeko hartu ostean, ileapaindegirantz abiatzeko. Bertan ilea garbitu eta orraztu ziguten ahal bezain dotoreen utziz. Beraz, ileapaintzailearen lana ere txalotzekoa izan zen. Behin dotore geundela, â&#x20AC;&#x153;Marleiâ&#x20AC;? deritzon dendara joan ginen Idoia eta biok, geure arropak hartzera. Arratsaldeko 18:00etan entsaio txiki bat egin genuen, ostean gauzak ongi irten zitezen. Aitortu beharra daukat, ez nintzela batere urduri egon, baina jendearen larritasunaren eta estutasunaren aurrean, neu ere kutsatua sentitu nintzen. Gainera, Idoiak eta biok azken â&#x20AC;&#x201C; azkenean desfilatu genuen, hortaz, tentsio handia bizi izan genuen amaiera arte. Zoritxarrez, guk ez genuen desfilea begiraleen tokitik ikusteko aukerarik izan, baina gure txikitako argazkiak erakutsiko zituztela esan zigutenean, ez bat eta ez bi!, bitan pensatu gabe, joan nintzen geure argazkiak ikustera. Orduan, negargura sentitu nuen une batez, baina nire sentimenduak kontrolatzen saiatu nintzen. Izan ere, txikitako hain oroitzapen hunkigarriak etorri zitzaizkidan gogora! Norbere burua hainbat urte lehenago ikustea hain da zoragarria! Benetan, nire bizitza osoan zehar, bihotzean eramango ditudan oroitzapenak sentitu nituen. Desfilea egin genuenok, ez genuen meritu gutxi izan, baina gainontzeko lanetan aritu zirenek ere meritu itzela izan zuten! Guztion laguntza izan zen behar- beharrezkoa, baita aurkezleena ere, bizi-poz berezia eman baitzioten erakustaldiari, eta oso ongi alaitu zuten festa. Ostiralekoa egun luze eta gogorra izan zen, benetan merezidu duen oroitzapena, betiko nire bihotzean amaiera arte eramango dudana!!! Leire Izagirre

197


Nik ez dut janzkeraz ezta makilajeaz ezta ileaz hitz egingo. Horiek gauza superfizialak dira eta gertaerarekin ez dute zerikusi handirik. Egia esan, niretzako egun tristea izan zen maitasun arloko gertaera batengatik, eta desfilatzeko oso gutxi falta zenean, etxera joateko irrikitan nengoen. Baina espero ez nuena gertatu zen, den-denek ni animatzeko saiakera guztiak egin zituzten, eta azkenean lortu zuten. Desfilatzera irten nintzenean munduko gauza txikiena sentitu beharrean, handienetakoa sentitu nintzen. Neure buruarekin harrituta geratu nintzen, sentsazio oso erosoa zen, berotasuna eta poztasuna sentitzen nituen. Aldatuko ez nukeen esperientzietako bat izan zen. Garoa Andia

â&#x20AC;Ś. Ekintza piloa egin ditugu ikasbidaiarako dirua lortzeko, baina hau izan da denetatik interesgarri eta politena. Gernikako hainbat dendak eta ileapaindegik hartu zuten parte. Denda bakoitzeko erropak 3 edo 4 pertsonen artean banatzen ziren eta ileapaindegia hautazkoa zen. Zuk nahi zenuena aukeratzen zenuen. Denetarik egon zela esan behar dut, batzuk oso normal jantzita joan ziren, baina beste batzuk ezkontza batera joango balira bezala. Ni oso kolore argiekin eta alaiekin joan nintzen jantzita eta orrazkera oso heavy batekin.

198


Jende piloa etorri zen ikustera, eta batzuk ezin izan ziren sartu, sarrerak bukatu egin zirelako. Ikuskizunak ordu bete inguru iraun zuen atsedenaldi eta guzti. Atsedenaldian ARES gozotegiko tarta bat zozketatu genuen, eta gero Maitek eta Ainhoak txiste batzuk kontatu zituzten. Esan beharra dago oso ondo pasatu genuela denok, eta errepikatzeko prest egongo ginatekeela. Gainera diru piloa lortu dugu. Eskerrik asko etorri ziren denei. Iera Olea

Ez dakit noiz hasi zen, ezta nor hasi zen, ezta nori otu zitzaion lehenengoz, baina oso egitasmo polita da. Urtean behin ikastetxe guztietako ikasleek ikas-bidaian joateko dirua biltzen dute â&#x20AC;&#x153;estrategiaâ&#x20AC;? hau erabiliz. Eta urteak joan ahala, heldu zen gure txanda. Martxoak 16, arratsaldeko zortzirak, dagoeneko aretoa beterik, jende asko geratu zen sarrerarik gabe, exitu totala. Aurkezle ezinhobeak, euren jantziez enpresario garrantzitsua eta bere dama dotorea ziruditen, publikoko jendearen harridurarako. Aurtengoari ukitu berezia eman nahi genionez, pixka bat berezi desfilatu genuen batzuk. Bertsolariok egin genuen gehien bat, bertso eskola baten ofizioka genbiltzala otu zitzaigun eta hor dago sekretua, ofizioa. Bakoitza lanbide ezberdin batez joan ginen, galari grazia pixka bat emateko. Eta ondo atera zen, publikoak barre egin zuen. Eta hori zen nire helburua, publikoari gozaraztea, eta eurek ordaindutako sarrera erosteaz ez damutzea.

Asier Galarza.

199


Gernikan, 2011ko otsailaren 16an.

Maite dut izena, eta DBHko ikasle bat naiz. Salou itxaroten daukagu ikasbidaia dela eta. Horretarako, nik eta nire ikaskideak, diru apur bat lortzeko, desfilea egitea erabaki dugu, gu protagonista izango garen desfile zirraragarri bat. Heldu da eguna!! Beraz, desfilatzeko arropak hartu, jantzi, nire ilea apur bat apaindu eta Elai-Alai aretorantz abiatu naiz. Ikusgarria izan da, hainbat pertsona nire begien aurrean, Koldo eta Irati aurkezleak, etorritako ikuslegoa animatzen. Koldok nire izena aipatu duenean txisteak kontatzen irtetzeko, bihotzak buelta osoa eman dit, nire oinak dar-darka hasi dira, baina ikuslegoarengana jo dute, eta nire barnean nituen txiste guztiak kontatu ditut, Ainhoarekin batera. Barre eta barre hasi da jendea, beraz, nerbio guztiak kendu eta nire alde alaia atera dut, ikuslegoa txisteak kontatzen igotzera animatuz. Pasatu da bai, egin dut egin behar izan dudana. Nire oinak trankildu eta nire bihotza bere onera itzuli da. Aurkezleek desfilatu behar duten modeloen izenak esaten dihardute. Baina ezetz jakin? Koldok Maite izena esan du berriro, eta oraingo honetan lotsarik eta nerbiorik gabe desfilatzera irten naiz, publikoari nor naizen eta zertarako natorren erakustera, nire oinak mugituz, sekulako neska naizela erakutsiz!!! Desfilea amaitu da, eta denon bihotzak dantzan hasi dira, gure bete beharra burutu baitugu eta Salou inoiz baino gehiago, beso zabalik itxaroten daukagula ohartu bailara. Hau bai hau eguna, ezin hobea, hobe ezina, ZIRRARAGARRIA! Maite Basterretxea Amutio

200


Elai- Alai aretoan geratu ginen denok arratsaldeko seietan entsaiatzeko. Ni segurata nintzenez, kanpoan itxaron behar izan nuen beste lagun batekin batera, barruan jende asko zegoelako jada. Entsaioa hasi zenean, ezin nuenez kanpoan gehiago egon urduritasuna zela eta, barrura hurbildu nintzen neska puxkak ikustera beraien orrazkera eta apaingarriekin. Bikain zeuden. Entsaio orokorrak ez zuen batere ondo urten, baina oso ona izan zen egindako akatsak berriz ez egiteko. Oso harro sentitzen nintzen desfilatzen zuen jendearekin. Zortziak heldu ziren, benetako probaren ordua. Nik ezin izan nuen askorik ikusi tiketak eskatzen nengoelako atean. Asko igartzen zen urduritasuna eta ezinegona. Amaitu zenean oso lan ona egin genuela eta inoiz baino diru gehiago bildu genuela esan ziguten. Denok oso pozik geunden , eta hori ospatzeko, afaltzera joan ginen familia bat bezala. Jon Arribalzaga. Argazkiak: Ander Goienaga

201


202


IKASBIDAIA 2012 Aurtengo 4.DBHko ikasleek Salou aukeratu genuen gure ikasketa bidaia burutzeko toki. Ikaragarria izan da bost egunetan elkarrekin bizi izan duguna, sekula ahaztu ezin izango zaigun zerbait. Elkar hobeto ezagutu dugu, dibertitu, primeran pasa, kirola egin, Salou eta Bartzelona ezagutu, eta baita bertako klima aprobetxatu ere, oso eguraldi ona izan baitugu. Egia esan, familia handi bat izango bagina bezala igaro ditugu opor hauek eta pozarren bizi izan ditugu. Gernikara bueltatzeko gogo gabe geunden azken egunean, gure oporralditxo hau laburregi egin zaigu eta kontu batean danok gatoz bat, dudarik gabe errepikatuko genituzte Salou aldean igarotako egunak! Irati Agorria

Argazkiak: Maitane Ortuzar

203


204


205


206


CARLOS GORRINDO IDAZLEA INSTITUTUAN

207


Gernikako institutuko ikasleen lip dub-a gizartea eraldatzearen alde Gernikako institutuko ikasleek Lip dub bat egin dute Picassoren â&#x20AC;&#x153;Guernicaâ&#x20AC;?ko zatiak jasotzen. Betagarriren abestiaren laguntzarekin, esaten digutenez, Gernika-Lumo, gure herria, gizartearen eraldaketaren sinboloa bihurtu behar dugu. Eta lan horretanâ&#x20AC;Ś gazteek zer esan badaukatela gogoratzen digute. Zorionak Euskadi Gaztearen Lip dub-en lehiaketan lortu duzuen sariagaitik. (3. saria).

Lip dub-a Gernikako kaleetara eramanda bonbardaketaren 75.urteurrenean

208


Iragana ahaztu gabe dantzan  75 urte igaro dira zeruetatik zorigaiztoko bonba haiek Gernikara jaurti zituztenetik, gure herria  gorpuz eta negar malkoz bete zutenetik, ondoren guri leporatu ziguten tragediaren lekuko izan  ginenetik,  baina oroimena lagun, ez dugu horren errez ahazten ezta ahaztuko egin zigutena.  Pasarte  ilun  eta  latz  horiek  omentzeko  lipduba  izan  zen,  seguruenik,    herria  batzea  eta  herritarron partehartzea lortu zuen ekintza nagusia. “Lipdub” hitzak ezpainen bikoizketa esan  nahi  du,  hots,  ezpainekin  atzetik  entzuten  den  abestiaren  erritmora  playback  egiten  jartzea.  Ariketa  honen  oinarri  nagusietako  bat  dibertsioa  da,  egia  da  ospatzen  genbiltzana  kontuan  hartuta ez zela giro, baina antolatzaileek poztasun puntu bat eman nahi izango zioten egunari,  gertatutakoa  gertatuta  bizirik  jarraitzen  dugula  adieraziz,  beraz,  aukeraturiko  kanta  “Zure  ingurua”  izan  zen.  Alaitasuna  nabari  zen  Gernikako  kaleetan,  benetan  momentu  miresgarria  izan zen herria dantzan ikusi ahal izatea, batuta, kausa garrantzitsu bategatik elkartuta.   Ekitaldi  hau  ez  zen  beste  munduko  ezer  izango  askorentzat,  baina  horrelako  ezaugarri  txiki  bezain  esanguratsuz  erakustarazten  da  oroimena  bizirik  dagoela.  Denok  gorputza  etengabe  mugiaraztea  lortu    zuen  lipdub  hau  Gernika  Batzordeko  eta  batxilergoko  zenbait  ikasleren  lanaren  fruitu  oparoa  izan  da,  gazteok  izan  behar  baikara  gertatutako  oinazeaz  jabetzen  lehenak eta herria sarraski hartaz beti akordatuko dela erakusten. Denbora aurrera joango da  baina horrelako opariak egiten dizkiogun bitartean herriak berezi izaten jarraituko du.   Koldo Gezuraga  4‐A  209   


210


GERNIKA SUTAN MAITE IZAGIRRE ALDAMIZ â&#x20AC;&#x201C;ETXEBARRIA (GERNIKA SUTAN

herri

antzerkiaren aktoreetako bat, institutuko antzerki taldekoa eta 2.DBHko ikaslea) _________________________________________________________________________________ Apirila, askorentzat urteko 4. hilabetea baino ez, Gernikarrontzat, ordea, hilabete tristea. Orain dela 75 urte gure herria bonbek suntsitu zuten. Hilabete honetan, herrira heldu diren bisitariek, egunkarietako berriek, telebistako oihartzunek, Euskaldun guztiontzat hain garrantzitsua den eguna gogorarazten digute Askotan entzunda daukat etxean, gernikar guztiak dakigun historia samin eta atsekabetsu hori bonbardaketaren inguruan. Askotan kontatzen didate ezin ahaztuko egun hartan zer gertatu zen, zer egin zuten nire aiton-amonek bonbak entzutean eta zer egin zuten beste gernikar guztiek. Inori ez zitzaiokeen gustatuko 1937ko apirilaren 26an Gernikan egotea, baina mila aldiz galdetu diot neure buruari zer egingo nuen nik egun hartan han egon banintz? Nora ihesi egingo nukeen? zer sentituko nukeen jakinda nire herria eta nire herriko lagun, familia eta biztanle guztiak bonba haien erruz hil zitezkeela? Nolakoa izango zen oraingo Gernika bonbardaketa hura egon ez balitz? Aleman haiek barkamen eskatu baligute barkatuko genituen? Milaka eta milaka galdera, baina erantzunik gabeak, inork inoiz erantzungo ez dizkigun galderen erantzunen bila gabiltza oraindik. 75 urte igaro dira baina ez dugu ahaztu hemen gertatutakoa. Gernikar askok daukagu gure etxeetan gordeta Piccaso-ren koadroaren irudi bat, egun hartan gertatu zena gogoratzeko eta hemen egin zen injustizia ez ahazteko. Harro nago, harro sentitzen naiz, harro sentitu behar gara oraingo gernikarrok errautsetan zegoen herri batetik jaio izanagatik. Gernika suntsitzera etorri ziren gizon beldurgarri haiek Gernika suntsitu zuten, bai herriko eraikinak eta baita Gernikarron bihotzak ere, horregatik, lehen izan ginenak baino indartsuago, adoretsuago eta inori beldurrik gabe jaio gara gu oraingo GERNIKARROK!!! â&#x20AC;?

 

211


212


ZAPALTZAILEEN BIOLENTZIA ETA ERRESPETU FALTA ITZELAZ YOLANDA ELORRIAGA ITURRI _______________________________________________________________________ Gernikako bonbardaketaren 75.urteurren honetan, gertaera hau nahiko hurbiletik eta beldurrez beteta bizi izan zuen familiakoa naizela aitortu behar dut, baina gaur egungoaz jardungo dut. Errigoitira amarenera joan naizenean, euskal telebistako lehenengo katean Elorrioko eliza ederretik ematen izan duten Bariku Santuko meza entzuten egon da. Ni sinestuna ez naizen arren, amarekin elizkizunaren ederra, Martin Aranbarri abadea eta beste irakurleen Bizkaiko euskararen ederra gozatzen egon naiz (elizak eta abadeek ederto gorde dute tokian tokiko euskara), bat batean gaztelaniazko bikoizketa antzeko batek, indartsu, euskarazko ahots guztiak guztiz estali dituen arte. Amorru bizia sentitu dut (elizkizunaren erdian ere behin behineko kristau arau guztiak apurtu behar). Eta bakarrik gozatu ahal izan ditut sermoiaren azken hitz gutxi batzuk Aranbarri abadearen ahotik, bere hizkera eta hizketarako gaitasun zoragarriaz zapalduen alde bizitza eman zuen Jesusi buruz. Telebistako beste kate baten ordea, inori ez zaio bururatu gaztelaniaz ari den abadearen ahotsa zapaldu edo estaltzerik (gero bere sermoia kritikatua izan den arren). Zelan gertatzen da Euskal Herrian norbere hizkuntzarekiko hain errespetu gutxi? Zelan baimentzen dira halako eta bestelako biolentziak? Data hauetakoa, hain zuzen ere, I帽igo Cabacas gaztearen hilketa lazgarria ertzaintzaren gomazko pilota batek burua hautsita. Eta telebistarena, beste guztiak moduan, kontu luzeagoa da. Oraingoan euskal telebistako 1.katean gaztelaniazko bikoizketak egin dira euskarazko jatorrizko ahotsak guztiz zanpatuz, eta beste batzuetan euskal telebista 1 ipini, eta natura dokumentala zein teletabiak ingelesez, garaitu eta garatu den espeziearen erakusgarri. Edo euskal kantariak euren kantu ederrak abesten barik, aurkezle modura edo beste batzuen kantak kantatzen operaci贸n triunfo modukoetan. Hurrengoan, euskal kulturarako dirurik ez dagoen bitartean, BERRIA (gure euskarazko egunkaria) zein euskaraz ari den edonor gorriak ikusten ari den bitartean, osasun zein hezkuntza sisteman ere murrizketak iragarri diren garaietan, hainbeste jende etxe barik geratzen eta gosez edo beste lehen mailako beharrizan batez hiltzen den bitartean, Espainiako erregeak bere soldata milonarioaz dibertimendurako elefanteak ehizatzen dituenekoa kontatu digute. Elefante gixajoak! (Gainera, daukaten oroimenarekin! ) Zer jasan behar duten! Zer jasan behar dugun! Zapaltzaileen biolentzia eta errespetu falta itzelaz gertatuak eta baimenduak dira hilketa guzti hauek, gazte athleticzalearena barne. Eta jakina, baita ere, euskararen bazterketa eta zapalketa eta une baten ezin entzutea euskararik telebista kate baten ere ez, euskal telebistako lehenengo katean ere ez, kultura, herri edo bizitza

oso bat inongo lotsa barik itzalaraziz. 213


214


GERNIKAKO BONBARDAKETA EVA MARTINEZ ISPIZUA

Gatazkak krudelak dira beti, eta inoiz ez justuak, irabazleak dira beti historia idazten dutenak beraiek arrazoia zutela guri sinestarazteko, eta galtzaileak errudun bezala uzteko. Gizakiak ez du bere akatsetatik ikasten eta gatazkak errepikatu egingo dira uneoro eta nonahi, denok lurretik desagertu arte. Gernikako bonbardaketa aurretik esandakoarekin bat datorren adibidea da. Gerra irabazi zutenei ez zitzaien axola kaleko jendearen sufrimendua eta beraien arabera: â&#x20AC;&#x153;euskaldunak dira errudun bakarrakâ&#x20AC;? Nire familiaren parte handi bat Gernika herrian bizi zen. Une hartan, zorionez, nire aitona itxasoan zegoen. Honi esker seguru zegoen eta gaur egun ni hemen nago. Baina bere amak eta arrebek ez zuten suerte bera izan. Hauek etxean zeuden bonbardaketa hasi zenean. Lehenengo bonbak jausi zirenean ahalik eta arinen irten ziren beraien etxetik babes bila. Ez zekiten nora jo, eta ez zuten pentsatzeko astirik. Etxetik irten ziren unean pilotu batek ikusi egin zituen eta horma garai baten kontra metrailatu zituen. 22 eta 25 urteko neska gazte biak segituen hil ziren era triste eta gogor hartan. Nire aitonaren ama bizirik irten zen, baina bere alaben patua jarraituz, bonbardaketako lesioak zirela eta, buruaren barruan zeukan metrailaren ondorioz itsu egon ostean, handik 10 urtera hil egin zen. Familiak salbu, ez ditu inork pertsona gaixo eta errugabe hauek ezagutzen edota gogoratzen. Beraien bizitza eta beraien familia- kideena suntsiturik geratu zen eta betirako aldatu zen. Hildako bakoitza errugabea zen, hildako bakoitzak familia bat zuen, eta guzti hauen historia ikaragarria izan zen. Aurten bonbardaketaren 75.urteurrena ospatu da. Jende askok hartu du parte prestatu diren ekitaldi, ekintza eta ospakizunetan. Data horretatik orain arte hainbat liburu, olerki edota kanta idatzi izan dira, baina horrela eta guztiz ere inork ez du pertsona hauen galera gehiago gogoratuko beraien senide zuzenek baino. Hurrengo belaunaldiek oraindik beraien aurpegiak gogoratzen ditugu, beraiek gogoratzen laguntzen gaituzten argazki gutxi batzuk gordetzen ditugu, gure izaeran eta aurpegietan beraien ezaugarriak daramatzagu, beraien oroitzapenak dauzkagu, beraienganako maitasuna, penaâ&#x20AC;Ś deskribatu ezin dugun sentimendua daramagu, eta honelako ospakizunetan inork baino hurbilago eta biziago sentitzen ditugu.

215


216


NIRE MUNDUA Urrunean txorien kantuak entzuten dira, eta soinu polit haiek zapuzten, autoen zarata desatseginak. Une batean beldur izan naiz, baina usain lasaigarria nabaritu dut

nire sudurzulo txikietan, ezaguna egiten zait usain hura. Lurrean eseri naiz, belarra besterik ez dut ukitzen, goizeko belar hezea. Bat-batean mustur umel batek besoa ukitu dit, mihi latz bat antzeman dut nire besoa miazkatzen, Otto da, nire txakurra. Poztasuna eta lasaitasuna aditu ditut, eta bere ile leuna laztantzen hasi naiz. Etxe inguruko zelai berdeetan nago nire txakurrarekin, mundu berri bat irudikatzen, nire mundua.

Nagore Diez Urrutia. 4.DBH

217


218


OROIMENAREN SUA KOLDO GEZURAGA SEIJIDO

1937an Gernika suntsitu zuten. Pilotuz jantziriko deabruek beldurrik gabe milaka bonba jaurti zituzten izua nagusi zen kaleetan. Sua nabari zen nonahi, zerutik zetorrena, etxebizitzak erretzen zituena, askoren begietan igarri zitekeena, leku guztietan zegoen sua, su itzalezina, hau itzaltzeko ura ere sutan baitzegoen. Gaur egun, oinazearen berri daukagu, konsziente gara gure herrian gertatutakoaz, arbasoek kontatu digutelako. Arbasoek eman digute agian parkatu bai baina sekula ahaztu behar ez dugun gertaera tragiko honen berri. Denboraren poderioz, egun hartako pasarte ilunak igaro eta kontatzeko bizi zirenak izarren hauts bilakatuko dira, egiak ordea hemen jarraituko du, denon artean bizirik. Guk aldarrikapenak, arte erakusketak eta egun hura islatzen duten mila ekintza egin behar ditugu, gure ahaideen kontakizunek bizirik jarrai dezaten. 1937an Gernika suntsitu zuten, hala ere salbu dago egia, guk geuk mantenduko baitugu, egingo eta egiten dugun moduan, gaur egun ere suz beterik baitago Gernika, oraingoan memoriaren garraz gainezka daude kaleak, su hori ez dugu itzaltzen utzi behar, eta seguru nago ez dela itzaliko.

219


Peto—Petoa


166 pdfsam peto petoa 2012