Page 1

Â

Ander Makazaga Conde 4.DBH

LOTSA KENDU Nahi dut, Maite zaitut Laguna zaitudan neska hori Poema edo olerki Berdin zait niri Zuretzat baita opari. Neguak pasa dira Udaberriak etorri Oraindik jarraizten dut Zugatik dantzari. Musikari bezala Begira nago, Itxaroteko asmoz, Pentsalari Lotsa kendu Eta aurkeztuko natzaizu Ni ezpatari.

Hasi zen Bukatu da Zure begien erregetza Abesbatza edo dantzari Berdin zait niri Â

130


 Jaso izan ez dudan laguntza, Mundua aurrera doa Heldu da ordua Aitormenaren zain dago jendetza, Azalduko dut nire jakintza. Zu, niri bezala Begira dago Jasoteko asmoz bizitzaren eskaintza Lotsa kendu Eta esango dizut Nik egia hutsa.

Txikia ninzten Nagusia naiz Baina ahaztuko ez zait zure edertsuna Telebista edo irrati Berdin zait niri inspirazio-iturriaren batasuna. Ezin izango dut Gorde isiltasuna Argi erakusten didazulako Zuk edertasuna. Bihotzari bezala Begiratzen zaitut Ezer ezkutatzeko ez dut gaitasuna Lotsa kendu Eta azalduko da argitasuna.

Â

131


132


Angela Larrabeiti Zarrandikoetxea 4.DBH

ITXAROPENEZKO BIZITZA BATEKO AZTARNAK 1975eko apirilaren 22a: Tik-tik. Euri tanten hotsa heltzen zait leihotik. Tik-tik. Ohe gainean etzanda nago, begiak itxita eta beso bat aurpegi gainean dudala. Besoa alde batera baztertu eta zabaia arakatzen dut zehaztasunez. Burua oroitzapenez betetzen zait, bat besteak baino argitasun handiagoz agertzen da. Bapatean burua leihorantz zuzentzen dut eta imaginazioak kanpoko eguraldi kaskarra zeharkatzen du. Lainoek atzera egin eta eguzki-izpiak ageri dira, zuhaitzetako adar bilusiak kolorez janzten dira eta hainbeste mirezten ditudan txorien kantuak iristen zaizkit. Zuhaitz handi baten azpian eta lurrean kokatutako mantel txuri-gorri baten gainean eserita daude nire bakardadearen errudunak. Zenani eta Zindzima eserita daude elkarrekin hizketan. Winnie janaria kokatzen ari da mantel gainean, patata purearen usaina heltzen zaidala sumatzen dut. Winniek burua altxatu eta bere begirada sakona nerearekin elkartzen da; bere ezpainak atzera egiten dute eta irribarrea marrazten zaio aurpegian. Keinu bakar horrekin bihotza gelditu egiten zaidala sumatzen dut, arnasa ez zaidala biriketara iristen. Pixkanaka hurbiltzen nakio‌ TAN-TAN-TAN-TAN!!! Paisaia desagertu egiten da, nere familia urrunean galtzen da eta eguraldi kaskarra berriz bilakatzen da jaun eta jabe bakarra. Begiak leihotik aldentzen ditut eta logelaren beste aldeko burdin trangetan kokatzen zaizkit. Bapatean Terry agertzen da, kartzelarietako bat, bere borraz burdin trangak kolpatuz. TAN-TAN-TAN-TAN!!! - Denok jangelara!- bere hitzak burura sartzen zaizkit. Hankak jaisten ditut ohetik eta eskuen laguntzaz bultzatzen naiz zutik jartzeko. Burdin trangetara hurbiltzen naiz, Terry beste aldean dago. Irribarre batekin agurtzen dugu elkar, betidank sentitu izan dut Terry pertsona ona dela. - Egun on- hitzak naturaltasunez irtetzen zaizkio. Hori seinale ona da, zeren hemen igaro nuen lehen egunean ez zidan ezta begirada zuzentzen. Beno, ezin diot errurik atxikitu horregatik, txikitatik irakatsi diotelako arraza beltzeko pertsonak beheragoko maila batean gaudela - Egun on Terry, zer moduz zaude gaur? - Oso ondo, eskerrik asko- bai, bakoitzean naturaltasun handiagoz zuzentzen zait. Irribarre berri bat eskaintzen diot eta berak modu berean erantzuten dit. Terryk eskuak eramaten ditu gerrira eta eskegita dituen miloika giltzen artean nire atea irekitzen duena aurkitzen du. Atea ireki egiten da eta zeharkatu egiten dut. Terryk oraindik beste presoen ateak ireki behar ditu, beraz buruko keinuaz agurtu eta jangelako bidea hartzen dut. Bidetik tristesiaz janzten zait arima. Ezkerraldean borrokan ari dira kartzelari bat eta preso bat, baina borrokak gutxi irauten du kartzelari gehiago hurbiltzen direlako eta borraz eraisten dutelako presoa. Beno hori gutxi balitz, eskumaldean ageri den ikuspegiak bihotza txikitzen dit. Jantokira sartzeko ate aurrean presoen bi 133


ilara begiztatzen ditut, alde batean arraza zuriko pertsonak eta bestean arraza beltzekoak. Tentsio labanaz ebaki daiteke. Birritan pentsatu gabe, zurien ilaran jartzen naiz. Denen begiradak sumatzen ditut gorputzean baina horrek ez nau kikilduko. Arraza desberdinen arteko ezberdintasunak kokoteraino naukate. Atzetik sakakada bat datorkit. Buelta ematen dut. - Aizu, ilaraz erratu zarela uste dut- gizon erraldoaia da, sudur fin eta begi urdinak dituena. Tatuajez josita du gorputza, eta horietako batean honako hitzak irakurtzen ditut: Zurien Erreinua. - Ez gizona, ez naiz erratu- bere begiak marra fin batzuk bihurtzen dira eta goitik behera arakatzen naute. - Kontuz zeure hitzekin, argi izan beti gu zuen ganetik gaudela- zurien artean barre algara sortzen da. - ONGI ESANA! Jajaja! - Zergatik? Guztiok gara pertsonak eta eskubide berdinak ditugu, errespetuzko gizarte bat proposatzen dizuet, elkarren arteko adiskidetasuna- hitz horiek algarak mututu dituzte. - Hori ez da inoiz gertatuko, eta argi geratzen zaizula ikusi nahi dut. - Ongi da, gizabanako bakoitzak sozietatearen ikuspuntu desberdina du eta zeure iritzia errespetatuko dut nahiz eta konpartitu ez. Berriz buelta eman eta jangelarantz zuzentzen naiz. Oraingo honetan ere, zuriekin jezartzen naiz, baina gaurko honetan ni zirikatzea alde batera utzi dutela ikusteak irribarea eragiten dit. Gizartean pausu garrantzitsu bat eman dela sentitzen dut. 1981eko abuztuaren 13a: Eguzkiak kokota laztantzen dit. Segundu batzuez aske naizela sentitzen dut, baina kartzelarien ohiuek errealitatera bueltazen naute. - Aizue andere単ook, jarraitu lanean! Gogo txarrez burdinezko xafla hartu eta aurrean dudan harria kolpatzen hasten naiz. Hemen sartu nindutenetik, eguneroko ekintza bilakatu da. Kartzelariek harri bloke berdinak egitera behartzen gaituzte ondoren bloke horiekin itsasotik baztertzen gaituen harresi bat eraikitzeko. Izugarrizko mina sentitzen dut eskuetan. 18 urtetan zehar lan berdina egitearen ondorioz eskuetan geratu zaizkidan aztarnak begiratzen ditut. Aztarna horietaz guztiz harro nago zeren kartzela honetako preso izatera bultzatu ninduen ekintzaz guztiz harro nago. 1962ko egun euritsu bat zen, lanerako bidean nindoala autobus batera igotzea erabaki nuen. Garai hartan zuriek beltzen gainean zuten botere eta gehiagotasunak bultzatuta autobusaren aurreko jesarlekuetan esertzea erabaki nuen, nahiz eta hori legearen aurkakoa izan. Gidariak ikusi ninduenean kentzeko agindua eman zidan, baia firme jarraitzen nuenenez poliziari deitzea erabaki zuen. Hauek ziztu bizian agertu ziren eta hainbat kolpe jaso ondoren, atxilotu egin niduten. Aske irtetzea lortu nuen baina mehatxu batekin, berriz edozein autobusen aurreko jesarlekuetan jesartzen banintzen preso hartuko ninduten eta ez gau bakarrerako.

134


Hurrengo egunean atxilotu ninduten bigarren aldiz. Bai, asmatu duzue, jesarleku berdinean eseri nintzen. Biziarteko katea atxikitu zidaten horregatik. Izan ere, beltzen eskubideak defendatu izan ditut beti eta momentu hura iruditu zitzaidan gure eskubideak adierazteko momenturik egokiena. Orain, ezagutzen duzue lan hau egitera bultzatu nuen kausa, eta horregatik diot guztiz harro nagoela. Ez naiz hiltzaile ezta lapurra, nere delitu bakarra beltzen eskubideak aldarrikatzea izan da. 1990eko otsailaren 11a: Inoiz ahaztuko ez dudan eguna. Egunero bezalaxe, patioan nago, dudan denbora librea aprobetzatzen. Beste kideak zelaian daude, baina oraingo honetan begiratze hutsak poztasuna sortzen dit. Futbol partida jokatzen ari dira, eta taldeak pertsona zuri eta beltzez osatutakoak dira. Noizbehinka, golen bat sartzean adibidez, elkarri eskua kolpatzeko joera ere dute, eta horrek txaloak ematera bultzatzen nau. Nola aldatu diren gauzak, lehen ezinezkoa zen horrelako ikuspegia imaginatzea, orain aurrean dut eta iñoiz pentsatu izan dezakedana baino askoz hobea da erralitatea. Nere pentsamenduetan murgilduta nagoela, kartzelari bat hurbiltzen zait. - Koronelak bere despatxuan ikusi nahi zaitu. - Ongi da, eskerrik asko.- kartzelariak buruaz keinu egin eta alde egiten du. Azkeneko begirada zuzentzen dut zelairantz eta irribarre handi batekin despatxurantz bideratzen naiz. … Despatxuko atea bigarren aldiz zeharkatu dudanean, ez dut barruan entzundakoa ezta sinestu ere egiten. Minutu batzuk behar ditut informazio hura barneratzeko… libre naiz! Logelara abitazen naiz hankak ia sentitzen ez ditudala. Sartu eta ohean esertzen naiz , begiak leihora zuzendu ditut eta oraingo honetan eguzkia begiztatzen dut kanpoan, badiru eguraldi onak ere, egun honetan lagundu nahi nauela. Malkoak sentitzen ditut aurpegian zehar irristatzen… libre naiz. Ingurura begiratu eta nirekin eramango ditudan hondasunak aukeratzen hasten naiz, ez dago askorik, zenbait liburu eta idazki hartuta berriz zuzentzen naiz aterantz. Burdinezko trangak azkeneko aldiz zeharkatu ditut… libre naiz. Korridorean barrena, poztasuna tristesiarekin tartekatzen da, libre naiz bai, baina berriz ikusiko ez ditudan kideak, hobeto esana, lagunak bertan daude niri begira eta irribarrea aurpegian marraztuta dutela. Eskuaz keinu egiten diet, noizbehinka hurbildu egiten dira eta besarkadaren bat ematen didate, malkoak gero eta erraztasun handiagoz irristatzen dira ene aurpegian. Azkeneko atea. Zeharkatu bezain laster eguzkia sentitu dut aurpegian, baina oraingo honetan, disfrutatzeko aukera dudala pentsatzeak zoriona sortzen dit. Itsasontzi bat dago nire zain, izan ere, hori da Robben Island-etik irtetzeko modu bakarra. Terry ere zain daukat. Hurbildu bezain laster bere besoak inguruan ditut. Besarkada bueltatzen diot. - Guztia ondo joan dakizula espero dut- malko gehiago. - Eskerrik asko Terry, zure bidea ere oparoa izan dadila espero dut.- eskua astindu eta itsasontzira igo egiten naiz. … Itsasontzian noala, askatasuna gero eta hurbilago sentitzen dut. Nahiz eta libre izateko irrikaz egon, atzera zuzentzen zait begirada. Bertan daude kideak, den-denak, eskuekin agur esaten. Keinu berdina egin eta irribarre batekin aldentzen naiz, iragana gero eta urrunago doala…

Nelson Rolihlahla Mandela 135


136


Olatz Armaolea Martija 4.DBH

AMAREKIN HASERREALDIA Bakarrik nago nire barneko oihuak entzuten, barneko oihuak askatzeko prest. Gauza asko ditut kontatzeko, eta nori kontatzea erabakitzen ari naizen bitartean , pentsatu dut horri zuri bateri baino hobeto nori?, horri zuri batek zure pentsaera guztiak errespetatzen ditu, eta nire gauzei buruzko istorio bat idaztea pentsatu dut. Baina, nondik hasi? Gauza asko ta asko dira.Ken 7-ko CD-a jartzea erabaki dut, beren kantuen letrek,identifikatu egiten naute ,niri kantatzen didatela pentsa dezaket alde batetik. Maitasunari buruz kantatzen du,eta horretan arrazoi osoa dauka: behar dudanetan ezin naiz babestu zure besoetan… ,baina beno, arazo hori gutxienekoa da. Etxean daukat panoramarik handiena. Etxekoa kontatzeko ez dago kanturik, nik gordetzen dut bakar-bakarrik nire barnean. Haserrea alde batera uzteko,dantzatzen eta kantuan hasten naiz bihotz taupadekin batera. ku-kum,ku-kum eta”behar” hitza ateratzen zait. Honekin batera pausu luze eta lasai bat eskuinera. Berriz ere ku-kum,kukum eta “dudanetan” hitza irteten zait bi oinak bateratuz. Hitz bat, pausu bat, pausu bat, taupada bi. Halako batean telefonoak jotzen du, ama da, makarroiak egiteko, ez dela etxera 4etara arte helduko.Goizean biok haserretu eta berak kristonak bota eta gero (ez duzu ezertarako balio, oporretan ez duzu ezer ikasi eta alaba txarra zara, bizirik egoteko gogoa ere kentzen duzu!...),makarroiak egitea eskatu! morroa dauka galanta! Etxean 4 izan eta niri esan gainera. Beste behin ere isildu eta makarroiak egin ditut.Nire gelara joan eta berriz ere ku-kum eta pausu bat,ku-kum eta kantatu,a rnasa sakon hartu. Itzelezko gorrotoa hartu diot amari noski. Ama heldu da etxera eta lehenengo esan didan hitza hau izan da: -egin ahal dituzu makarroiak? -Bai,eta oso goxoak irten dira. -Bale ba. Jan eta sofan etzaten da ezer esan gabe. Eskerrik asko ez ezer. Telebista piztu klik, atzamarrak sofan banan- banan ukitzen dute, trukutum,trukutum. Haserrea gero eta ugariagoa da nire barnean. Berriz ere ku-kum eta abestu, kukum eta pausoa. Ama trukutum eta isilik, trukutum eta isilik. Haserrea baretu zaiola dirudi. Bat-batean arnas sakon bat hartzen du, pentsatzen ari denaren seinale. NI,gelara itzuli eta idazteari ekiten diot. Denbora dexente igaro eta gero, norbaitek atea jotzen du: -Alazne? (ama berriz ere) hor al zaude? Gorputza biratu eta begietara zuzenean begiratzen diot erantzunik gabe. Gelara sartu, ohean eseri eta hitz egiten hasten da:

137


-Lehen…,goizean izan dugun hizketa saioa… -Bai, egia osoa esan duzu, ez dut ezertarako balio, bakarrik makarroiak egiteko! Erantzun diot berak esaldia bukatu aurretik. -Ez , ez da egia. Eguna gaizki hasi dut, eta zu potrojorrean ikusi zaitudanean….baina egia da ez duzula ezer egin opor guzti hauetan!eta.. -Ama!( berriz ere eten diot) -Barkatu… -Benga, esan esan behar didazuna ez duzu ikusten lanpetuta nagoela? - Bai,bai barkatu -Beraz… -Barkamena eskatzen dizut. Begirada bat bota diot eta irribarre txiki bat irten zait. Oraindik haserretuta jarraitzen dut, baina gutxitzen doa pixkanaka-pixkanaka. -Apropos…,zertan zabiltza? -eeeeemmm…ezertan ere ez ama. -Erakutsi orri hori! -Ez!, hau da, nire gauza pribatuak dira… Hau irakurri izan balu…beste” hizketa saio bat” izango genuke,berak esaten duen bezala. Ama urruntzen doan einean, pena ugaritzen doakit…,galdetzen hasten natzaio nire buruari: gaizki erantzun diot? orain nire erruz geratuko al zen triste? betiko galdera tontoak. 5minutu pasa eta jakin gabe zertan nabilen, altxatu eta amarengana joan naiz barkatu esatera, beste norbaitek nire gorputza kontrolatuko balu bezala. Ni neure buruarekin flipatzen…berak neuri aldarri egin eta oraindik neuk eskatu barkamena? tontotuta nago!. Lehen izan dudan amarekiko gorroto hura desagertu da.Orain,erratuta nago.Zer gertatzen zait?Ama erdi triste ikusteak neu ere triste jarri ote nau? Argi dago, ama maite dut. Nahiz eta noizbehinka haserrealdiak izan, ama bakarra dago eta gorroto nahiko nuke askotan baina maitasuna handiagoa da gorrotoa baino eta honek dena irabazten du. Bere indarra oso handia da. Maitasuna baldin badago bi pertsonen artean, ezin du ezerk apurtu biok daukagun erlazioa, geuk nahiko bagenu ere ez!

138


Gorka Etxeberria Gomez 4.DBH

HESI BATEK BANATURIK 1940eko iraila, Stuttgart −

Roger! Jaitsi segituan! Tearen ondoan helduberria den gutun bat dago zure izenean. Ni lagunekin geratu naiz zertxobait hartzeko. Zu, okindegia joan zaitezke pasteltxo batzuen bila. Laster ikusiko gara...- amaren hitzen amaiera heltzean eta kanpoko atea ixtean, Rogerrek ziztu bizian jaitsi zituen eskailerak gutun haren idazlea nor zen jakiteko asmoz.

Begiak paperean zegoen idazkeran finkatzean argi jakin zuen noren eskutitza zen, eta nahigabe edo nahita izen bat xuxurlatu zuen: Elizabeth Borgen... Hirugarren kaxoitik aizto bat atera eta kartazala puxkatu zuen segurtasun handiz. Eskutitz bat zen, mutikoa irakurtzen hasi zen: 1940eko irailaren 15a, Stuttgart‌ 1940eko irailaren 15a Stuttgart, Alemania Roger, Berri bat emateko idazten dizut: nire aita eta ama banatu egin dira. Nire amak ez du lanik aurkitzen hirian eta aitarekin joan beharko dut nik ere ez dakidan herrira bizitzera. Beharbada amaiera da, baina poztasun amaiera... Malkoek orrira iristeko laberintoa gurutzatzea galerazi didate, baina gidari seguru bat izan dut nire bihotza... zure bihotza. Joan egingo naiz edo jada nire bizileku berriaz egongo naiz gozatzen, baina ez izan dudarik zure arimako luxuzko gelarik hoberenean aurkituko nauzulako edozein momentutan. Eskerrak ematen dizkizut munduko hiririk politenera etortzeagatik bizitzen, eskerrak maitasuna zer den irakasateagatik (zu), eskerrak Maitasunaren mundu misteriotsuko ate mugiezinak erreztasunez botatzen laguntzeagatik eta bertako errege- erreginak bihurtzeagatik, eskerrak poztasuna mutil baten ezpainetan aurkitzen dela esateagatik, eskerrak nire arimako kristalezko zatitxo guztiak ahalegin askorekin eta maitasunarekin jozteagatik, eskerrak‌ Noizbaiten aurkituko gara, ez egin negar, ez zaitut ahaztuko, momentu onak gogoratu, txarrak... ez dago txarrik, badakizu nire bihotza zure bizilekua dela eta bertatik ez zarela kanporatuko. Laster arte, Elizabeth Rogerren malkoek Elizabethen eskutitzaren hitz guztiak ezabatu zituzten. Amaren agindu guztiak ez ziren ausartu Rogerren kezkei ukitu ere egiten. Zer egin? Etxean geratu? Neskaren bila joan? Mutikoak argi zeukan bere nahia. Etxeko giltzak hartu zituen, beharbada Stuttgarteko eraikinik luxuzkoena itxi, eta kalean barrena murgildu zen. Zazpi kaleren ondoren aurkitzen zen beharbada luxurik gutxieneko apartamentua. Amaigabeak egin zitzaizkion bere etxea eta neskarena lotzen zituen kaleen multzoa, baina iritsi zen. 2.

139


pisuko B letra sakatu zuen erantzun arrunt baten bila. Inork ez zuen erantzun. 30 minutu jardun zituen etxe haren aurrean pazientzia agortu zitzaion arte. Etxerako bidea hartu zuen. Amorruaz harri batzuk hartu eta inora begiratu gabe botatzen hasi zen. Denbora tarte labur baten ostean ofizial nazi bat agertu zitzaion bere muturren aurrean: − −

Kaixo mutiko, zer zabiltza egiten? Harriak botatzen. Espero ez nuen berri bat jaso dut eta.

Ofizial hark harri txiki bat hartu eta aurpegira bota zion Rogerri. Isilik geratu zen mutikoa. Masailean odol tanta bat zuen, gero eta handiagoa bilakatu zena segunduak aurrera joan ahala. − −

Nik ere beste berri desatsegin bat jaso dut... Nire kideak eta nik istripu bat izan dugu orain dela minutu erdi, harri batek gurpila zulatu eta gero. Baina lasai egon, jada deitu diogu eta beste ofizial bati beste kotxe batekin zu etxera eramateko eta zure gurasoekin hitz egiteko. Nire gurasoak orain bertan irten dira, eta gainera 15 urte ditut, nahikoa zurelako txerri batzuekin hitz egiteko.

Ofiziala isilik geratu zen, agian listua alferrik ez botatzeko. Jarraian, naziek eskatutako kotxea agertu zen. Roger barruan sartu zen inork ezer esan gabe. Beste hirurak harriturik kotxean sartu ziren, komisaritza helmuga bezala zutela. Roger benetan urduri zegoen komisaritzan. Elizabethen irteeragatik eta baita gizon desatsegin haien artean aurkitzeagatik. Milongwer sarjentuaren aho zabal hartatik hitz ez egonkorrak ateratzen ziren, mutikoak, bere barnean zuen tentsioa areagotuz. Sarjentuak batzar batera joan behar izan zuen, eta Roger bakarrik geratu behar izan zen berdez margoturiko lau pareten artean. Bere inguruan orriak bakarrik zeuden. Mahaitik deigarriena iruditu zitzaion orria edo orrien multzoan, hau jartzen zuen: Dachauko kontzentrazio zelaia. Gela beldurgarri hartako kide bakarra Roger izatean, orriak hartu eta irakurketa arin bat egin zuen. Batbatean Milongwer agertu zen, esaldi argi hau esanez: “Roger Makinsden nire kideak eta nik aske ustea erabaki zaitugu. Zure gurasoen eskuetan uzten dugu zu epaitzeko beharrezkoa den zigorra, baina gogoratu, berriro ikusten bazaitugu gela honen barruan, zigor gogor bat jasoko duzu. Orain alde hemendik.” Gaztea harriturik zegoen ez zutelako zigortu ezta haien orriekin harrapatu. Arrapaladan eraikin hartatik korrikan alde egin, eta etxerako biderik lasterrena hartu zuen bere gurasoei gertatutakoaren berri kontatzeko. Rogerren gurasoen umorea ez zen egokiena, ezta umearena ere. Afari ahaztezin hartan ez zegoen kontaketarik egon, isiltasuna zen entzuten zen izaki bakarra. Inork ez zuen bere aurpegia erakutsi nahi, eta janaria zen familiako hiru kideen ikuspuntu bakarra. Gauza ugari zeuden esateko, baina mezuak ez ziren beraien ahoetara iritsi... edo iritsiak ziren baina, nork zuen adorea soinurik txikiena ateratzeko? Isiltasuna eta arnasketaren soinuak aurki suntsitu ziren faktore txiki bati esker: Mr. Makinsdeni platerra erori zitzaion. Beira zatien oihuek, tentsioa apurtu zuten Mrs Makinsdenen ahoko bi ezpainak lotzen zituen soka ikusezinarekin batera: −

Hau guztia zeure errua da mutiko, nire mandatuak egin beharrean harriak botatzen dituzu ezta? Eta gainera arroarena egiten duzu legearen aurrean... kontuz ibili nirekin eta baita jendearekin entzun duzu?

Rogerrek ez zion erantzun galdera horri beldurragatik, ondorioak jarraian agertu ziren, oraingoan soinu altuagoarekin. − − −

Erantzun! Bai.- Hori izan zen amak espero zuen erantzuna, baina argi zegoen hasiberria zen elkarrizketa hura ez zela Rogerren hitz batekin amaituko. Orain! Istorio osoa kontatuko diguzu etxean zeuden momentutik orain arte, argi al dago?!!!

“Zu joan zinen momentuan eskailerak jaitsi nituen kartazal haren barruan zer zegoen jakiteko asmoz. Itxaron momentu bat orain erakutsi dizuet zer zegoen barruan... “ “Hauxe da jaso nuen mezua.” Amak ahalik eta arinen irakurri zuen eskutitza eta begiak gorri zituela nabaritu zitzaizkion.

140


“Jarraituko dut ezta? Berri desatsegina irakurtzean ziztu bizian atera nintzen neskaren etxerantz, tinbrea jo nuen laupabost alditan, baina urduritasunak bakarrik erantzun zuen. Amorruaren amorruz harri batzuk hartu eta eskuak gidatzen zidan tokira jaurti nituen, Ofizialen kotxe bati emanez. Hauek istripua eduki zuten. Komisaritzara eraman ninduten eta galdeketa bat egin zidaten, nik egia esan nien. Gero zuri deituko zizueten, eta amaieran leku beldurgarri hartatik bota ninduten.” −

Roger ohera joan zaitezke.

Rogerrek ezker eskuarekin eskutitza hartu zuen eta bere gelara igo zen. Gelako atea lasaitasunez itxi zuen, jarraian eskutitza apal gainean utziz. Ohean etzan zen. Eta lehen malkoak aurki agertu ziren berde koloreko bi begien barnean. Beheko pisuan ama eta aita kexkaturik zeuden.

− Roger, zelan egin duzu lo? Rogerrek ez zuen erantzun. − Gaur ez da irakaslea etorriko, atzo deitu genion. Nik lanera joan behar dut, bakarrik egongo zara etxean. Atera nahi baduzu baina ez egin barrabaskeriarik, badakizu zer gertatuko den eta. Ni banoa, lasai egon, itzuliko naiz, maite zaitut... Maitasun mundutik urrun aurkitzen zen, tristeziaren basorik ilunetako baten erdian hain zuzen. Ez zitzaion ardura irakaslea ez etortzerik. Aurreko gauean zeregin bat proposatu zuen: Komisaritzan hartutako orriak irakurtzea eta aztertzea: “Roger Makinsden Hakke; Harri baten bidez, 32 ofizial kotxeko gurpila zulatu du, istripu bat sortaraziz.; 40-4-17 (7:52 PM)/Stuttgart hiria; Ez du zigorrik” Rogerrek barre egin zuen hori ikustean, baina ez zen oso barre segurua. Nahiz eta bere inguruko agiri garrantzitsu bat bere muturren aurrean izan ez zion jaramonik egin. Orriak pasatzen aritu zen, eta epaituen izenak, pekatuak eta zigorrak irakurtzean malkoak ateratzen zitzaizkion. Malkoak aurpegian edukitzeak indarra eman zion, eta Elizabethengan pentsatzea eragin zuen. Beste orri bat pasatu zuen. Lehen bi hitzak irakurtzean ezin izan zuen bere gorrotoa adierazi, negar jarioa gelditu egin zitzaion, buelta erdia eman eta ateari ostiko bat eman zion, segituan lurrera erori zen atsekabeturik. Paper zati hura hartu eta ozenki irakurri zuen: “Elizabeth Borgen Claudius; Judua izatea ezkutatu du 15 urtetan.; 40-4-15 (3:54 AM)/ Stuttgart hiria; Dachauko kontzentrazio zelaian 20 egun eta heriotza zigorra.” Roger etxetik atera zen, komisaritzan hartutako orri guztiekin. Harriak hartu, kotxe nazi bati apuntatu eta hura ematen saiatu zen. Oraingoan kristalean eman eta apurtu egin zuen, kotxeko gidariak kontrola galdu eta horma baten kontra talka egin zuen. Beste eguneko sarjentu berdina atera zen ibilgailutik: Milongwer, baina oraingoan haserretuagorik. “Roger Makinsden!!! Zurekin ez dago zereginik, zigorra zurea da: Dachauko kontzentrazio zelaia. Nire kotxea apurtu duzu, paperak ostu dizkiguzu, ez dizugu zigorrik jartzen, baina oraindik gaiztakeriak egiten jarraitzen duzu, berriz ere harriak botatzen dizkiguzu, eta oraingoan nahita, kotxea apurtzen diguzu berriro eta gainera, nire kidea hil.” Rogerrek ez zuen inor hiltzeko asmorik, baina bere nahia lortu zuen: Dachauko kontzentrazio zelaira joatea. Komisaritza, handik hurbil zegoen, eta 5 minututan eraikin haren barruan zeuden, berriz ere epai paperak betetzen. Rogerrek heriotza zigorra jaso zuen. Roger eta bere gurasoak hizketan ari dira kontzentrazio zelaiko ateen aurrean:

141


− −

Agur semetxo, txintxo portatu hemen, ez zaizu jarrera aldetik ezer barkatuko eta. Maite zaitut! Ai nire mutiko ausarta, ausarta izan hemen ere, eta saiatu alde egiten, ez egin beharrezkoa ez den ezer, badakizu nolakoak diren, zaindu zaitez, agur seme...

Rogerren sentimenduen atea irekita zegoen eta negarretan ito zen bere arima. Bazekien zergatik sortarazi zuen istripu hura, eta zertara joan zen infernura, bere maitasunarekin berriz aurkitzeko eta handik askatzeko. −

Agur aita, agur ama. Itzuliko naiz ez dudarik izan!

Ofizial batek besotik hartu zion mutikoari, eta 30 atxiloturekin konpartitu behar zuen gela erakutsi zion. Gizonak ez arduratzeko esan zion gelagatik bere lan tokia beste aldean aurkitzen zelako. Harri koskorrez osaturiko bide zabal batetik zihoala, kartel bat begiratzen geratu zen: Emakumeen kartzela. Rogerrek jarraian pentsatu zuen Elizabeth leku haren barruan egon behar zela, toki beldurgarri hura identifikatzen joan zen. Ofizialak lan prozesua arin kontatu zion denborarik ez galtzeko. Segituan jarri zen Roger lanean.

Gau hartan ezin izan zuen lo egin. Beste preso guztiak lo zeuden Preo izan ezik. Preok Rogerrek baino urte bat gehiago zeukan, judua izateagatik zegoen bertan eta heriotza zigorra zuen bere gelako guztien bezala. Denak lo zeudela konprobatu zuten, eta kalera irtetzen saiatu ziren. Zaintzan ez zen inor ikusten. Txabolatik kanpo atera ziren. Oso urduri zeuden bi gazteak, baina konfiantza zeukaten bata bestearengan. Egiten zuten pausu bakoitza, zehatza izan behar zen, inork ez entzuteko beraien oin kirriak. Preok estropezu egin zuen eta lurrera erori zen zaratatxo bat ateraz. Jarraian linterna baten argia ikusi zuten hurrengo txabolaren ostean. Korrikan etxetxoaren atzean jarri ziren. Nazia zarataka hasi zen, eta alarma bat piztu zuen. Ez baziren korrikan hasten, hil egingo ziren. Orduan korrika hasi ziren iluntasuna zegoen tokietarantz. Lau etxe zeharkatu zituzten, bertan nabaritzen zen argi bakarra linternena zen, eta entzuten ziren hots bakarrak tiroenak. Lau eraikin haiek oso luzeak egin zitzaizkien, baina irribarre txiki bat atera zitzaion Rogerri, kartel ahaztezin bat irakurri zuenean: Emakumeen kartzela. Preori ikututxo bat egin zion leku hori ikus zezan, eta ea zaindaria hor zegoen ziurtatu zedin. Ez zegoen inor. Non zegoen zaindaria? Auskalo. Ate handi hura itxita zegoen. Salto egitea zen aukera bakarra. Preok ez zuen bitan pentsatu eta salto egin zuen Rogerri ezer esan gabe. Rogerri beldur ematen zion ate hori igotzeak, baina ez zegoen denborarik, nazia gainean zutelako. Lurrera erori ziren biak, gorputzean zauri ugari zituzten. Jarraian nazi bi agertu ziren, gizonen aldean hizketan. Batak haserretuta zirudien: − −

Honelako gezurrik ez da esaten bestela zu ere haiekin ustelduko zara infernuan. Entzun!!! Egia da, oinatzen soinuak entzun ditut.

Tiro batek elkarrizketa amaitu zuen. Emakumeen zonan Rogerrek eta Preok ez zekiten zer egin. Lo egitea zen aukerarik onena, baina Preo keskatuta zegoen alferrikako ausarkeri bat egin zuelako. Rogerrek lasai egoteko esan zion, bertatik bizirik aterako zirela eta. Handik hurbil hodi batzuk ikusi zituzten eta haien barnean sartu ziren lo egin ahal izateko. Euri tantek lo sakonaren hasiera adierazi zuten.

Preok Rogerri esnatu zion goiz hartan. Eguzkia ateratzeko denbora gutxi falta zen, eta zerbait egin behar zuten, emakumeak bihurtzeko. Rogerrek kamisetako oihal zati bat hartu zuen buru gainean jarriz, Preoren eredu bilakatuz. Ez zegoen inor altxaturik, eta txabola baten barruan sartu ziren, emakumez beterik zegoen. Haietariko batek edo bik begiak ireki zituen, mutikoek atera zuten soinuaren ondorioz. Rogerrek buruari galdetzen zion, ea Elizabeth bertan aurkitzen bazen. Mutikoak, txabolako ertz batean bota ziren disimuluz, eraikin txiki hartako partaide izango balira

142


bezala. Ordu erdira sarjentu batek atea ireki zuen, haserre zirudien, denak kanpora atera ziren lasterka. Ez zuten gosaldu. Jarraian joan ziren artilea lantzera, presoentzako arropak egiteko. Tamalez, Roger eta Preo sakabanatu egin behar izan ziren. Rogerrek ez zeukan ideiarik txikiena ere josketaren munduan, baina bere ondoan aurkitzen zionak zertxobait lagundu zion, isiltasunean. Emakume hura oso alaia zen, atsegina, baikorra eta berak pentsatzen zuen handik bizirik aterako zela; judua zen. Mutikoak goizaldean gertatutakoa kontatzea erabaki zuen. Emakumea harrituta zegoen zergatik egin zezakeen hori mutiko batek neska bategatik. Emakumeak galdera bat egin zion isilean: “nola deitzen da zurekin etorri den mutikoa?”. Rogerrek Preo Kalun izena aipatu zuen segituan. Emakumea oso pozik jarri zen, hori entzutean, malko bat atera zitzaion begitik, Preo bere semea zen. Beraien bien arteko elkarrizketa amaigabea izan zen. Preo urduri zegoen, amaren bila aritu zen bere begiradaren bidez. Begiak gela txiki hartan zeuden bakoitzaren begietan enfokatu zituen, neska gazte bat ere hari begira zegoen. Mutila neskarengana hurbildu zitzaion, eta goizaldean gertaturikoa kontatu zion belarrira. Neska harrituta zegoen mutilen ausardiarekin. Neska gazteak galdera bat egin zion: “nola deitzen da zurekin etorri den mutikoa?”. Preok Roger Makinsden xuxurlatu zion. Neskak begiak zabal zabal jarri zituen, baina ez zuen hitzik ere bota, bere arimako ateari norbait deitzen baitzegoen. Azkenean ezin izan zuen esaldi bat bere buruari esatea saihestu. “Ez nuen zure bizitza arriskuan jarri nahi Roger, baina ausarta zara, eta badakit zure ametsengatik borrokatu eta helmuga zoriontsu batetara iritsiko zarela, ez zaitut ahaztu, nahiko koldarra naiz, baina pozten naiz berriro ikusiko garela jakiteak, eta maitasun munduko tronua berreskuratuko dugula pentsatzeak... Elizabeth.”

Gaua iritsi zen, eta Rogerrek izugarrizko gosea zeukan. Ofizial bat agertu zen lan egiten zeuden lekuan eta ogi puxka bana banatu zien. Jarraian bakoitza bere logelara joateko esan zuen, Roger eta Preo berriz elkartu ziren txabolako atean. Rogerrek lo egiteko ordura arte itxaron zuen, berri polit hura kontatzeko. Bi mutikoak hizketan zeuden, Preoren amaren begiradapean. Preok tentsioa areagotu zuen, elkarrizketa berri bati hasiera eman zionean: “Nik ere lehen neska bat ezagutu dut, honen izena Liza da. Gelako emakumeen artean zuri bilatzen nengoen amatxo, eta neska hari begiratzen egon naizenean berak ere begiratu dit. Beharbada, gaizki begiratu nau, baina hurbildu egin natzaio, eta sekretua kontatu diot. Neska, oso ederra zen, beharbada maitemindu egin da nirekin! Baina egia esan, oso neska alaia zen, pertsona moduan ikeragarria eta bihotz handi bat zuela nabarmentzen zitzaion. Zure izena aipatu diot, eta harrituaren aurpegia jarri zaio, guk genuen ausardia ikustean... Pentsatu dut, ez duela merezi sagu bat balitz bezala hiltzea, eta hemendik bizirik aterako dela hitz eman diot.” “Zer izen zuen neskak?” galdetu zuen Rogerrek belarriak zabal- zabalik. “Liza, Elizabeth Borgen” erantzun zuen juduak, irribarre batekin. Rogerrek hitz bat esan baino lehen norbaitek bere burua laztandu zion, buelta erdi eman eta Elizabeth musukatu zuen ezpainetan. Biak besarkatu ziren, Preo eta bere amaren bezala. Infernua jai lekua bilakatu zen bi segundutan. Gau hura beharbada Rogerren gogokoena izan zen. Laurak kartzelatik joateko zerbait pentsatzen ari ziren, egun gutxi geratzen ziren Preo eta bere amaren hilketa gertatzeko, baina zer egin hori galerazteko?

Preoren amak bakarrik hitz egiten zuen. Istorio bat hasi zen kontatzen bat-batean: “Orain dela aste bat gizon batek alde egin zuen Dachautik. Gizon hau nire senarra da edo zen. Preoren aita. Nire senarrak beti izan ditu, arazoak justiziarekin, gainera ez zen hemen sartu judua izateagatik. Berari harrapatzeak guri hona ekartzeak eragin zigun. Lucasek urteak zituen, 56 txarto ez badut gogoratzen, baina beti esaten zituen eduki zituenak baino 15 gutxiago. Modu honetara ez zuten jarraian akabatu baizik eta lanera bota zuten. Egun batean ofizialaren kuartel batera joan zen, zerbitzari moduan. Han aste bat pasatu behar izan zuen, baina ongi moldatu zen, nahiz eta ofizialak beti errua bota. Azkenengo egunean ofiziala ez zen agertu bere kuartelean, eta Lucasek alde egiten saiatu zuen. Ez zen erraza izan, zeren kanpoko atea gurutzatzen zegoela

143


naziek tiro egin zioten batek besoan eman zion, eta kanpora erori zen. Pozik jarri zen, zarataka. Baina, ateko zaindariak ahoa itxi zion bere bihotzarekin batera.” “Ez da erraza hemendik ihes egitea nahiz eta kanpoan egon. Lucasek zorte pixkat eduki zuen, baina ez nahikoa.” Denak ari ziren tristeziaz pentsatzen zer egin alde egiteko, segurtasun larregi zegoen. Roger eta Preo baikorrak ziren eta handik alde egitea ez zela ezinezkoa pentsatzen zuten, beste biak zertxobait ados zeuden, mutikoen jarrerekin. Jarraian, Rogerrek kartel bat ikusi zuen, josteko gelaren atean; hau jartzen zuen: Ofizialok, gaur 22etan batzar nagusia daukazue 1435 edifizio zaharrean. Preoren amak burugogorki esaten zuen gau hartan alde egin behar zutela, ez zutelako beste aukerarik izango. Azkenean denek baieztatu zuten kartzela beldurgarri hartatik egun hartan ihes egingo zutela.

Txabolako emakume guztiak lo zeuden lau ausartak izan ezik. Txabolako zaindaria, beste etxetxo baten aurrean zegoen, iskanbila bat zegoelako. Momentu hartan laurak atera ziren, beharbada eraikin txiki hura ikusten zuten azken aldia zen, eta hori zen espero zuten gauzetariko bat. Kanpoan zeuden, mugako hesiaren ondoan, urduri, nekatuta, haserre baina batez ere gogoz infernutik alde egiteko. Ate nagusiko zaindaria argiarekin zebilan jolasten edo kasualitatez norbait harrapatzen saiatzen. Honek soinu batzuk entzun zituen, oin soinu batzuk hain zuzen. Jarraian bere linterna argitsu hura, zarata zetorren lekura apuntatu zuen, Preoren ama aurkitzen zen lekura, eta tiro bat eman zuen, zortez ez zion ikutu ere egin, baina zaindariak alarmak piztu zituen kontsentrazio zelai osoan. Laurek eskua emanez bata besteari hesia igotzen hasi ziren, Preoren amak zailtasunak zituen igotzeko, bere pisu eta indar faltengatik. Guztiak ahul zeuden, eta gainera militarrak zituzten haiengandik 40 metrotara tiro egiten. Preok bere amari heldu zion, eta bizkar gainean jarri zuen, bere indar guztiak aprobetxatuz. Rogerrek berdina egin zuen Elizabethekin. Gora igotea lortu zuten biek, baina goian zeudenean Preoren ama lurrera erori zen, kontsentrazio zelaikoen aldera, Preo ere erori egin zen eskuetan zauri ugari zituelako, baina kanpoan zegoen. Militarrek tiro egin zioten Preoren amaren bizkarrari, kanpoan Preok dena ikusi zuen. Baina berriz igo nahi izan zuen amaigabeko hesia, amarekin egoteko. Igotzen zegoela zaindariak tirokatu egin zion bularrean, berriz ere behera jausi zen. Amak eskua luzatu zion Preori, eta honek heldu egin zuen, biak hil ziren momentu haretan, Lucasen heriotza gertatu zen leku berean. Rogerrek hori ikusita, ez zuen amore eman, eta hesia igotzen jarraitu zuen, nahiz eta likido gorri eta desatsegin horrek gorputz osoa estali. Goian atsedena hartu zuen, honek burua mugitzea eragin zion Elizabeth nola zegoen ikusteko, mugimendu hark hitzik gabe utzi zion mutikoari; norbaitek tiro egin zion Elizabethi izterrean, honek zorabiatuta utzi zion. Rogerrek atzera begiratu zuen, eta han ikusi zuen Milongwer sarjentua irribarre batekin ahoan. Ez zuen Elizabeth erortzen utzi nahi izan, eta hesiaren kanpoko aldea utzi zuen salto batean. Jarraian hesia igo zuen, hasieran baino arinago, eta salto egin zuen beste aldera. Lurra ikutzen zegoenean berriro Milongwerri begiratu zion, eta amorruaren amorruz korrika hasi zen, berarengana. Metro bat eman baino arinago Roger lurrean zegoen Milongwerrek emandako tiro baten ondorioz. Elizabethek min zuen bere zangoan, baina altxatu egin zen, eta Roger ikusi zuen lurrean etzanda, bere eskua luzaturik zeukan hesiaren beste aldean. Elizabethek eskua laztandu zion bost segundu luzetan eta amaigabeak ziren soinu zaratatsuen artean. Neskak jarraian susmatu zuen, Rogerrek ez zeukala pultsorik, eta agurrik politena eskaini zion gau hartan. Elizabethek eskua askatu zuen, eta basoan barrena sartu zen. Inork ez zuen ikusi neskatoa geroztik. “Denbora asko igaro da, egun ahaztezin hartatik. Pozik nago berriz ere indartsu zaudela susmatzen dudalako, familiarekin aurkitzen zarelako, nire gurasoak ezagutu dituzulako, Preo eta bere amarekin jolasten ari zarelako eta batez ere inoiz ahaztu ez didazulako. Hemen aurkitzen naiz orain, amaiera eta hasiera definitu ziren tokian, hemen ikusi zintudan azkenengo aldiz. Baina hemen hasi zen biziberria. Laster ni ere zurekin aurkituko naiz, baina pixkatxo bat itxaron beharko duzu sasoi betean baitnago. Nire arimako atea josirik dago jada, zu barruan zaude, ni ere bai; maitasun munduko errege zara, eta nahiz eta zeruan egon, zure izenak zure familia ordezkatuko du. Stuttgartek badaki zer egin zenuen nigatik, oso harro dago zutaz, ni nagoen bezala. Ez joan, itxaron pixkat, biok batera hartuko dugu eta, maitasunaren erreinurantz doan autobusa. Elizabeth Makinsden.”

144


Ainara Zenigaonaindia Peña 4.DBH

EZINEZKORIK EZ DAGO Tolon, tolon, tolon… Beste bederatzi kanpai eta 2011-an sartzen ginen, beste urte bat atzean uzten genuela. Mahatsekin itotzeko zorian nengoela, mobila txilioka hasi zen, jakina nire lagunen mezuak: “URTE BERRI ON! Zorionak eta urte zoriontsu bat hasi deizun!! Muxx..jj XD” Ondoren bolandera batzuk bota, zarata pixka bat atera, bengala batzuk piztu eta nire aitaren txiste eta txantxak ziren hurrengo. Dena zihoan berdin, gauza bat izan ezik. Hamabi eta erdiak izatear ziren eta lehenengo aldia zen lagunekin urte berri gauean irteten nintzela. Egia esan izugarrizko gogoak nituen eta ordu bat eman nuen ispiluaren aurrean azkeneko ukituak ematen. Palabra de honor soineko bat neraman itsas urdin kolorekoa eta takoidun zapata batzuk konjuntora. Ilea, txirikordez eginiko motots batekin neraman batuta. Eta amaitzeko makilatzea bakarrik falta zitzaidan, begiak eta ezpainak margotu, kolorete pixka bat eman eta kolonia botatzean etxeko atea ireki eta arnasa sakon hartu nuen. Nire sabelean inurriak jolasean zebiltzaten gora eta bera gelditu gabe, eta petardoen danbatekoak nire bihotzaren erritmora zihoazen. Lotsaren preso nintzen. Bakarrik nindoan eta inguruko gazte guztiak niri begira zebiltzala iruditzen zitzaidan. Urrunean lau silueta bereizi nituen, Ihintza, Ekaitz, Izaro eta Edurnerenak ziren. Minutu gutxira beraien ondoan aurkitzen nintzen. - Kaixo panpoxa! Parrandarako prest! Ea gaur arrainen bat harrapatzen dudan.Ekaitz beti bezala bere munduan mutilekin ametsetan. - Ai nire maritxu, zelako konplimendu ederrak esaten dizkidazu.- Beno, pena da zuen hizketaldia etetea baina “Galaxy” izeneko diskoteka berri bat ireki dute gaur eta dakidanez 2.batxilergoko guztiak joango dira.- Edurnek, taldeko buru bezala jokatzen zuen, arduratsuena zelako alegia. - Zeri itxaroten gaude bada, animo!- gure martxosa Ihintza festa hasteko irrikaz.

Tipi- tapa, tipi-tapa. Takoien hotsa aditzen nuen zarata nabarmena zen arren. Diskoteka aurrean geunden, jendearen burrunba eta musika zen nagusi. Halakoan mozkor batek ireki zuen atea. Ezker eskuin, ezker eskuin, alde batera eta bestera zihoan lurrera erori zen arte. Bere gainetik igaro ginen eta Bob Marley-en antza zuen gizon batek lagundu zigun sarrerara.

145


Barruan, nire adineko gutxi batzuk besterik ez zeuden, gehienak nagusiak ziren 19-21 urte ingurukoak alegia. Begirada labur bat eman nuen. Jarraian Ekaitz kubata batzuk eskatzera hurbildu zen barrara. - Aupa, guapeton! Bost kubata mesedez. Oh My God! Non erosi duzu kamiseta hori, maitea?- Ekaitz zerbitzariarekin ligatu nahian zebilen eta ez zen bakarra. Ihintzari segidan berarekin dantzatzeko proposatu zion Urko izeneko Tolosar batek. Berehala, Edurne pixagura zela eta komunera joan behar izan zuen, ondorioz bakarrik geratu nintzen.

Ez nekien zer egin, bakarrik, bueltaka jendartean nenbilen, mutil koadrila batekin topo egin nuen arte. Aurkezpenak egin eta bakoitzarekin bi musu. Ezustean tontakeriak besterik ez zitzaizkidan burura etortzen, alkoholaren poderioz. “Sarriago moztu beharko dute bizarra hauek, masaila gorrituta, minduta utzi didate.”Edo bestelako esaldiak ahotik ihes egiteko zorian zeudelakoan alde egin nuen, badaezpada ere. Edaria, alkohola burura igo zitzaidan. Ezagunen bat aurkitu beharra nuen, ez bainekien mutilen aurrean nola jokatu. Bultzadak jasotzen nituen behin eta berriro, halako batean mutil baten besoetan erori nintzen. - Ei, kontuz! Laguntzarik behar?Oso tipo arraroa zen eta gero eta gehiago hurreratzen zela zirudien. Halako batean bere atzaparrak nabaritu nituen nire gerrietan, geroago aldiz, nire ipurdian. Zaplazteko batekin erantzun nuen. -Higuingarria zara benetan! Inozoa! Aaaaahh!!Ezinezkoa zen, ez nuen inor aurkitzen. Lur jota nengoen. Musikak, bertako beroak, alkoholak eta tabako usainak buruko mina eragin zidan. Beraz, kalera haizea hartzera irtetea pentsatu nuen. Honezkero kalean nintzen eta ez nuen infernu hartan berriz sartzeko asmorik. Sastraka artean gazte bat zegoen ezin zutik mantendu, botaka egin nahian. Ezin okerrago zihoan gaua. Ustekabean zurrumurruak entzun nituen. Horman kontra jo eta ertzera abiatu nintzen, begi-bazterretik aztertu nuen ingurua. - Zer? Hau da dena! Aspaldian nire nagusia haserre dago, ez baituzue tratua bete. 4:30-etan, amaitzen da zure epea, Galaxy-ko atzeko atean itxarongo dizut. Ordurako merkantzia ez badago nire eskuetan…Zure familiarengan pentsatu, badakizu gu edozer gauza egiteko kapaz garela.Pausu bat hurbildu eta kraxxx! Kristalen bat zapaldu nuen. Harri bihurtu nintzen. Segundoak luze egiten zitzaizkidan. Bat-batean gizon gihartsu batek oratu ninduen, ahoa eskuaz itxi eta zaku bat ateratzear zihoala, ostiko bat eman nion barrabiletan. Gizona burusoila zen, belarritako bat zeraman ezkerreko belarrian eta lepoan orbain luze bat zapi batez erdi estalia. Ez zidan astirik eman zehaztasun gehiago jasotzeko segidan hanka egin bainuen. Urduri, diskotekara sartu nintzen, komunetara. Gertatutakoaz hausnartu nuen, eta momentu hartan nire bila egongo zirelakoan nengoen. Ondoan bikote bat neukan, zirrika, musuka, erdi biluzik. Ez nuen bi aldiz pentsatu, neskatoaren arropa hartu, nirea erantzi eta aldaketa egin nuen. Horrela zailago egingo zitzaien ni aurkitzea. Arriskuan nengoen, eta baita gizon hura ere. “Badakizu edozer gauza egiteko kapaz garela.” Hitz horiek burura etorri zitzaizkidan. Izua nire jabe bilakatu zen. Laguntza eske Ekaitzen bila joan nintzen. Ez zen zaila izan bera aurkitzea, barraren gainean baitzebilen dantzan eta abesten. Horrek bai zeramala egundoko mozkorra. Bertatik jaitsi nuen, eta gertatutako guztia kontatu nion. Alferrikakoa izan zen, ez zidan jaramonik egiten, begiak erdi itxita zituen eta tontokeriak besterik ez zituen esaten.

146


Baina barraren beste aldean zegoen gazteak, Ekaitzen amodioak, elkarrizketa aditu zuen kasualitatez. - Zelatan?- erantzun nion umore txarrez. - Jo, barkatu, ez zen nire asmoa. Baina lagun ahal badizuet, nire kide baten gurasoak ertzainak dira, beraien eskuetan uzten baduzue hobe izango da.Arrazoi zuen. Ez zen nire arazoa eta komeni zen profesional baten eskuetan uztea.

Aulki baten eserita itxaron nien ertzainei, beraiekin hitz egitea onuragarri izango zela uste nuen eta. Baina nire amona Mirenek dioen bezala “usteak erdi ustel.� Nire begien aurrean uniformez jantzitako emakume dotore bat zegoen, adats luze eta ilehoria zuen. Ondoan bere senarra, aurpegia orbainez betea zuena, gaztetan aknea izandakoa, Robin izenaz erantzun zuen. Ordu erdi lehenago heldu zidan burusoilarekin mintzatzen zegoen. Aurretiaz elkar ezagutzen zutela zirudien, besarkada batez agurtu baitzuten elkar. Oraingoan bai ez nuela ezertxo ere ulertzen. Barraren atzean ezkutatu nintzen, ate bat aurkitu nuen bertan, “ez pasatu, langileentzat bakarrik, eskerrik asko� ez jakinarena egin eta bertara sartu nintzen. Ez zirudien oso pribatua, atseden hartzeko tokia, mahai bat aulkiekin kartetan aritzeko eta takila batzuk horman kontra besterik ez zegoen. Lurrean amantal bat aurkitu nuen, non Galaxy jartzen zuen, hau da, diskotekako uniformea. Hortaz, berriz ere arropa erantzi eta amantal hura jantzi nuen. Barrara irten, eta bertan zeuden solasean ertzain bikotea. - Bi birra mesedez.Niri eskatu zidan, argi zegoen. Banekien nola egiten zen, askotan lagundu bainion nire aitari tabernan. Bi garagardoak prestatzen nenbilela, Robinek esandakoa entzun nuen. - Neskato inuzente harekin akabatu behar dugu, gehiegi daki eta. Gainera ez du irtenbiderik, zerbitzari, garbitzaile guztiak gurekin daude, baita musika maneiatzen duena eta parrandan hemendik dabiltzan gazte askotarikoak ere.Garagardo biak eman eta barraren beste aldetik deia jaso nuen. - Ei, hemen, kalimotxo bat mesedez.- jaramon egin behar nion derrigorrez momentu hartan bertako langileetako bat bainintzen. Momentu horretan konturatu nintzen, ni zerbitzariz jantzita nengoen eta nahi izan ezkero beraien alde dagoenetako bat bezala jokatu nezakeen. Oso arriskutsua zen. Nire bila zebilzkidan gizonek ez zekiten nolakoa nintzen, ezaugarri gutxi batzuen berri besterik ez ziren, gakoa, gizon burusoilaren ondotik ez ibiltzea zen. Lanera bueltatu, eta kalimotxoa prestatzen hasi nintzen, coca-cola, ardo pixka bat eta kito. - Hemen duzu eskatutakoa.Plan bat bururatu behar zitzaidan, ordurako dena bat-batean egindakoa zen, eta dena horrela jarraituko zuen susmoa nuen. Txilio bat entzun zen komunetik irteten. Neskato bat zen, gizon batzuk besoetatik helduta zeramaten diskotekako gela pribatu hartara. - Lasaitu neska-mutilok dena kontrolpean dago, ez da ezer gertatzen.- bota zuen Robinek. Ez nuen ezertxo ere sinesten, neska hori ezaguna egiten zitzaidan. Egia, gogoratzen nintzen, komunean mutil batekin zirrika ari zen neskatxa zen, berarekin egin nuen arropa aldaketa eta horregatik zegoen gizon horien menpe, ni eta bera nahasi gintuzten.

147


Ezin nuen neska hura morroi haiekin utzi. Hortaz, gelara sartu eta hortxe zegoen, ahulki batean loturik, begiak eta belarriak tapatuta zituela. Zerbait esan beharra nuen. - Leloak al zarete? Ez al zarete konturatzen hau ez dela gu aurkitzen ari garen neska?- Nolatan dakizu zuk hori?- esan zuen morroietako batek. - Oso erraza, begira lepoan zelako zupada-aztarna duen, eta egin berria delakoan nago. Zuek zer diozue? Ez dut uste bilaka gabiltzan neska gure atzaparretatik ihes egitean mutil batekin musukatzera joango zenik.

Zur eta lur geratu ziren denak. Jarraian neska askatu zuten, gezurren bat kontatu zioten, hala eta guztiz, ez zuen elkarrizketa aditu, beraz morroiek ez zuten arazorik izan libre uzterakoan. Ezustean, Ihintza ikusi nuen atearen leihatilatik zelatan. Berriz ere barrara bueltatu nintzen. Ihintza barraren atzean zegoen disimulatzen, ez zen konturatu oraindik ni nintzela mozorroturik. - Zerbait nahi al duzu?- esan nion. - Ez eskerrik asko- erantzun zidan berak. Orduan belarrira xuxurlatu nion. - Ihintza ni naiz Kattalin.- harrituta begiratu zidan orduan. Ondoren gertatutakoa kontatu nion. Bere laguntza behar nuen eta jadanik ideia bat nuen. Berak baiezkoa eman zidan buruaz. Erlojuari begiratu nion, 4:25-ak ziren, bost minutu besterik ez nituen. Galaxy-ko atzeko atea eskailerak bera aurkitzen zen, ez oso urrun. Bertara iristean, Robin eta bere emaztea ikusi nituen, merkantziaren zain. - Ei, hor barruan behar zaituztete, antza gure neska aurkitu dute.- ez zitzaidan ezer gehiago bururatu. - Ongi da, 4:30-etan gure merkantzia etorriko da, beharrezkoa da zu hemen zain egotea. Ongi da?- erantzun zidan, eta buruarekin baiezkoa eman nion. Aldi berean Ihintza diskotekan zehar korrika zebilen, morroiak distraitu nahian. Ihintzak bikain antzezten zuen, hainbat antzezlanetan parte hartu baitzuen. 4:30-ak puntuan ziren, gizon argal eta ahul bat urreratu zitzaidan. Dardarka, aurrean nuen Toyota Land Cruiser bat atzamarraz seinalatu zidan. Bertara hurreratu eta autoaren maletategia ireki zuen. Barruan 200kg kokaina zegoen txanpan kaxetan gordeta, Galaxy-n arreta gehiegi deitu barik sartzeko. - Non dago dirua? Dirua jaso arte ez dugu kaxarik mugituko. Non aurkitzen da zure nagusia? Eraman berarengana.- agindu zidan gizonak. Ez nekien non aurkitzen zen iskanbila honen egilea. Hausnartzeko sasoia, non aurkituko zen Galaxy-ko jabea? Jokoan jarri nuen nire sena. Lekurik dotoreena eta baita debekatuenera abiatu nintzen. Bete-betean eman nuen, ate aurrean bi bizkartzain ikusi nituen, biak bi metro inguruko altuerarekin, beltzez jantzita eta betaurrekoak zeramatela estatuak ziruditen. Ez zidaten utzi pasatzen. - Merkantzia iritsi da, nagusiarekin hitz egin beharra dut.- segidan ireki zidaten pasua. Atea bultzada batez zabaldu nuen. Eta bertan zegoen bere besaulkian eserita. Bere aurpegia ezaguna egiten zitzaidan, nonbaiten ikusia nuen.

148


- Barkatu etenaldiagatik, baina merkantzia iritsi da jada eta gizon hau diruaren zain dago.- berri eman nion. - Ziur zaude dena dagoela eta merkantzia purua dela? Horrela ez bada zure buruarekin ordainduko didazu. Tori dirua, arduratu zu, zure eskuetan uzten dut dena.erantzun zidan. Une hartan merkantzia autotik ateratzeko agindua eman nuen eta kaxa guztiak sotora eraman zuten. Banan-banan aztertu nituen eta diruz beteriko maleta eman nion gizon ahul hari. Bitartean, Ihintza diskoteka hankaz gora jartzen zebilen, alkohol botilak jaurtika. Eta azkeneko mezua ematea falta zitzaion.

- Denok aditu mesedez garrantzitsua da! Hemendik hurbil beste diskoteka bat dago, Flamingo. Dakidanez azpiko arropako lehiaketa dago! Norbait apuntatzen al da?Denak irten ziren Galaxy-tik ziztu bizian. Gazte guztiak kanpoan zeudela ikustean, ateak itxi, pospolo bat piztu, barrara jaurti eta alkoholak su hartu zuen. Korrika hasi nintzen ke usaina nabari bainuen, ziur aski Ihintzak bere lana beteko zuen. Arnasestuka hasia nintzen jada, birikiak nekatuta nituen. Larrituta, ez nuen mugagabeko zulo goibel horretatik irteterik. Bakarrik, barnean ikara eta urduritasuna zabaltzen zitzaidan, bihotza punpaka neukan gero eta azkarrago. Ez nituen belaunak nabaritzen, lurrean botata nengoen. Gelditzen zitzaidan indar puskarekin garrasi bat bota

nuen. Begiak ixtear nituen. Nire argia itzaltzeko zorian zegoen. “Ahal izan dudan guztia egin dut, hainbat pertsonari bizia salbatu diot, orain lasai joango naiz mundu honetatik.”

Ihintzak erabaki bezala diskotekaren aurrean itxaron zuen, baina oso arraroa zen Kattalin hain beste berandutzea. Hori dela eta, Ihintzak bere lehengusuaren lagun bati dei egin zio. - Sustrai! Etorri! Lagundu! Nire lagunak barruan jarraitzen du! Bizkor, berandu izan baino lehen!-

“Zeruan al nago? Nor dago nire ezpainei itsatsita? Sustrai! Baina…Nolatan…Ez dut ulertzen.” - Arnasten ari dela dirudi! Bizirik dago! Kattalin esan zerbait!- adierazi zuen Sustraik. - Sustrai!Auskalo, zerbaiten hasiera izan ahal da, ezinezkorik ez dago.

149


150


152


Iraide Jaio Ormaetxea                                                                          4.DBH 

          AMESGAIZTO HURA      MIKELEN EGUNEROKOA     1988ko  abenduaren  15a.    Negu  hotz  eta  ilun  honetan  nire  logelan  sartuta  igarotzen  ditut egunak. Ezer egin gabe, nire egunerokoan idazten.   Ez dut kalera irteteko gogorik, ez dut inorekin egoteko gogorik, ez dut jateko gogorik  ezta lo egiteko gogorik. Nire arima txikituta dago.  Horrela pasatzen ditut nire bizitzako egun guztiak, presio hau jasanezina egiten zait.  Gaur ere aita mozkor eginda iritsi da etxera, eta amari jipoitu bat eman dio, egunero  bezala.  Paretaren  atzean  ezkutaturik  nengoela,  dena  entzun  dut;  aitaren  garrasi  eta  hitz  mingarriak,  amaren  negarrak  eta  baita  ukabilkaden  golpeek  amaren  aurpegia  jotzerakoan egiten zuten soinu gogorra.   Neu ere negarrez hasi naiz orduan.   Gaur  libratu  naiz,  ni  ez  nau  jipoitu.  Askotan  amaren  negarrek  eraginda  berarengana  joaten naiz golpeen erdian jarriz, eta orduantxe golpea niretzat izaten omen da.  Horregatik, lehen esan dudan bezala, ez zait kalera irtetea gustatzen, inork nire zauriak  ikus ez ditzan.     1988ko abenduaren 16a. Gaur gehiegizkoa izan da.  Aita atetik sartu orduko, niri hankak dardara bizian hasi zaizkit.  Nire ezusterako, gaur ez da mozkor iritsi. Baina amak egindako afaria gustuko izan ez  duenez, eztabaida gogorra izan dute.  Murphyren  legeak  dioen  bezala,  zerbaitek  okerrera  egiteko  aukera  badu,  okerrera  egingo du.  Eta halaxe izan da; eztabaida gutxi balitz, gero biolentzia hasi da.  Aita, ogia mozteko labana eskuan hartuz, amari mehatxuka hasi zaio.  Nik momentu horretan bihotza geldituko zitzaidala sentitu dut. Arnastu ezinik.  “Shock” egoeran nengoen.   Orduan  aitak  beste  eskuarekin  ukabilkada  bat  eman  dio  amari  aurpegian  eta  baita  sabelean.   

153


Gero aita  nire  albotik  pasatu  da  eta  begirada  lurretik  altxatu  gabe  “gabon”  esan  dit  ahots sarkorrarekin. Ohera abiatu da ezer gehiago esan gabe.  Ama berriz, sukaldean gelditu da negarrez, lurrean eserita.  Berarengana  joan  eta  hitz  egiten  saiatu  naiz.  Ez  diola  horrelakorik  egiten  utzi  behar  esan diot. Baina berak behin eta berriz errepikatu dit “Ezin dut, ezin dut…”  Nola jasan dezake hau nire amak? Zergatik ez dio aurre egiten eta guzti honi amaiera  eman?  Aita gorroto dut.    1988ko abenduaren 20a. Aita ez dago etxean. Asteburu osoa kanpoan izango da.  Ama lasaiago nabaritzen dut. Ni ere halaxe nago, presioa gutxitu da.  Etxean  giro  hobea  dago,  eta  unea  aprobetxatuz  amarekin  hizketa  luze  bat  edukitzea  pentsatu dut.  Sukaldeko mahaian eseri eta ezer galdetu baino lehen isilik gelditu gara eta bera hasi  zait hitz egiten.  “Sentitzen dut laztana, nik ere ez nuke nahi zuk horrelakorik ikusterik, baina aita horrelakoa da. Nik ezin dut ezer egin. Badakit zuk ulertuko duzula, 11 urte dituzu eta horrexegatik kontatzen dizut hau. Ez da nik nahi ez dudalako, beldurrak uzten ez didalako baizik. Gainera gure egoera ekonomikoa oso latza da eta aitarengatik izango ez balitz ez genuke jatekorik edukiko. Barkaidazu , beldur naiz.” Nire  logelara  igo  naiz  pentsakor.  Zeri  beldurra?  Amak  salatu  beharra  dauka.  Beldur  madarikatua!    1988 abenduaren 22a. Etxean dago gure amesgaiztoa.  Gaur lur jota sentitzen naiz. Ama ospitalean  dago ingresaturik eta ni bakarrik geratu  naiz etxean aitarekin.  Logelako atea armairuarekin blokeatu dut badaezpada. Ez dut nahi aita sartzerik.  Negarrez pasatu ditut orduak, ama ondo egongo ote den pentsatzen. Aita putasemea!  Kolpe batez konorte gabe utzi du ama.   Era  batera  edo  bestera  emakumeen  aurka  eragiten  den  bortizkeria  eraso  larria  da  haien osotasun fisiko eta moralaren aurka, eta eraso zuzena pertsona gisa dagokien  duintasunaren aurka.  Nire amaren duintasuna zapalduta gelditu da. Aitaren irainek amari min egiten diote.  Eta zer esanik ez, bere kolpeek.   Gaur ez dut lorik egingo. Ezingo dut. Ama azkar itzultzea behar dut.    1899ko abenduaren 28a. Ama ongi dago.  Aitak ez dio harrera oso ona egin. Alderantziz, berriz iraindu du nire ama gizajoa.   Amaren begirada itzalita dago. Tristezia edota esperantza galdua adierazten dute bere  begiek.  Aitarenak ordea, haserrea, gorrotoa eta harrokeria adierazten dute.  Hobe infernuan ustelduko balitz. Sua emango nioke, sua!  Egunak pasatu behar ditu amak ohean etzanda. Guztiz sendatu arte.   Nik berarekin pasatuko ditut egunak. Argi daukat. Bestela aitak berriz jipoituko du, eta  hori gertatzen bada, ama galduko dudalakoan nago. Eta nik, nire alboan behar dut.  Hau buka dadin edozer egingo nuke. Edozer, kartzela bihurtu den etxe honetako giroa  aldatzeko.   

154


Ez dut ulertzen aita nola ez den lotsaz hiltzen amari aurpegira begiratzerakoan.   Nik uste dut harro sentitzen dela ama jipoitzen duenean. Kabroia!    1989 urtarrilaren 2a. Urte berria hasi da eta ama ohetik altxa daiteke.  Gaur beste eztabaida bat izan dute; aitak alkohol kiratsa zekarren.   Ez  dut  gogoratzen  zeri  buruz  eztabaidatu  duten,  nire  buruan  amaren  irudia  bakarrik  dago. Amaren irudia, lurrean botata, aurpegia odolez beterik.  Garrasiak kaletik entzuten ziren, ni sukaldeko mahai azpian ezkutatu naiz, negarrez.  Madarikatua aita. Ama zaurituta eta berari bost axola!   Halako  batean  atea  jo  dute,  aitak  ez  zuen  irekitzen  eta  amak  ezin  zuen.  Nik  berriz,  beldur nion mahai azpitik irteteari.  10 minutu igaro ondoren, atea bota eta polizia sartu da korrika.  Nik ez nekien nondik agertu diren hauek. Uste dut auzokide batek deitu diola poliziari.  Eskerrak!  Aitari lehen abisua eman diote, hurrengoan berriz gertatzen bada…  Ez nuen inola pentsatuko hau esango nuenik baina, berriz gertatzeko gogoz nago; aita  behingoz bistatik kentzeko.   Azken aldia izango da. Ama librea izango da.  Amak jasan dituen indarkeria guztiei amaiera emateko unea noiz iritsiko zain nago.  Inork  ez  du  merezi  horrelakorik.  Ama  putaseme  horren  erruz  hil  zorian  egon  dela  pentsatzeak gorrotoz betetzen nau.  Noizbait izango du bukaera egoera honek, noizbait….   

14 URTE BERANDUAGO     2002ko Ekainaren 5a. Badira urte asko egunerokoan idatzi ez dudanetik.   Honezkero  esan  beharra  daukat  amesgaizto  hura  bukatu  zela.  Aita  espetxeratu  egin  zuten eta orain amarekin bizi naiz.  Orain  idazlea  naiz  eta  emakumeen  aurkako  indarkeriari  buruzko  liburu  bat  idaztea  pentsatu  dut  horregatik  nire  egunerokoa  garbira  pasatzen  arituko  naiz.  Denak  konturatu  daitezen  zenbat  sufritzen  duten  emakume  horiek  eta  haien  inguruko  guztiek. Hori saihesteko ezer egin ezinik. Munduari aldarrikatu nahi diot honi amaiera  eman behar zaiola.  Liburuaren  hasiera  hau  izan  daitekeela  pentsatu  dut:  “ Mikel naiz, 25 urte ditut. Txikitan bizi izan ditudan injustiziak argitara emateko garaia dela uste dut. 1988ko abenduaren 15a...”

155


156


Mikel Zabala 4.DBH

Hilketa Gernikan Negu hotzeko gau ilun batean Xabi Larrinaga deituriko gizon bat lurrean botata zegoen odola zeriola,Gernikako liburutegiaren aurrean. Liburutegiko arduradunak gertaera ikusi egin zuen,baina urrunetik eta ezkutatuta,beldurrak airean baitzegoen. Arduradunak ertzaintzari deitu zion eta hauek liburutegira joan ziren. Liburutegiko arduradunak ikusitako guztia kontatu zien: − Maskaradun pertsona bat hilda dagoen pertsonarengana joan da eta eta elkarrizketa luze bat izan dute. Nik ezin izan dut dena entzun baina entzun dudan gauza bakarra izan da “egin dituzun maltzurkeria guztiengatik merezi duzun ZIGORRA HAUXE DA!”eta labana sartu dio bihotzean. Ertzainak oso harrituta gelditu ziren gertakizunarekin eta pentsatu zuten kasu hori beraientzako lar garrantzitsua eta zaila zela eta horregatik Gorka detektibe ospetsuari mezu bat bidali zioten laguntza eske. Gorka ere oso harrituta gelditu zen iritsi zitzaion mezuarekin eta Gernikara joateko eskakizunari baietza eman zion. Bitartean, ertzainak Xabiren familiari berri latza ematera joan ziren. Xabiren familiakoek hasieran ez zuten sinistu baina geroxeago konturatu ziren ez zela txantxa eta tritezian murgilduta gelditu ziren. Apur bat baretu ostean, ertzainek esan zieten beraien semearen hiltzailea laster aurkituko zutela eta , seguruenik, beste egun batean detektibe bat etorriko zitzaiela Xabiri buruzko informazioa bilatzeko. Gorka ertzainek deitu eta ordu gutxi batzuetara etorri zen Gernikara eta segituan joan zen liburutegi aurrera,oraindik Xabiren gorpua bertan zegoelako. Xabiren lagun asko zeuden inguruan. Orduan, Gorkak jendetza hori baztertzeko eskatu zien ertzainei. Ertzainek bere agindua bete zutenean Gorka Xabierren hilotza ikertzen hasi zen. Lehenengo ikusi zuen gauza hiltzaileak Xabiri bihotzean egindako zuloa izan zen. Gorkak pentsatu zuen hiltzaileak sekulako gorrotoa izan beharko ziola Xabierri halako hilketa bortitz bat burutzeko. Gero, Xabiren gorputza apurka- apurka eta atalez atal hasi zen aztertzen;orduan konturatu zen ez zeukala ezer poltsikoetan eta hori oso datu interesgarria zela iruditu zitzaion, horrek esan nahi zuelako Xabiri hltzaileak hil ostean poltsikoetan zeuzkan gauzak (kartera, mugikorra...) lapurtu egin zizkiola. Beste ordu bete jardun zuen beste pista baten bila baina hiltzaileak ez zuen pista gehiago utzi. Gorka harrituta zegoen hiltzailearen arrastorik ez uzteko abilieziarekin eta bere odol hotzarekin, Gorkak uste zuen hiltzaileak gauzak ondo planifikatuta zituela eta bazekiela zer egin. Gorpua aztertu ondoren, hotel batera joan zen lo egitera baia ezin izan zuen lo askorik egin buran pentsamendu eta emozio gehiegi zituelako. Hurrengo egunean goizetik jaiki zen Xabiren familiaren etxera joateko. Xabiren familia guztia zegoen bertan: bere gurasoak, semeak... Denak oso triste zeuden baina Gorkak galdera batzuk egitea ezinbestekoa zela pentsatu zuen, orduan galdetegia hasi zen: − Zertan egiten zuen Xaierrek lan? − Allende Salazarreko maisua zen.-erantzun zion aitak. − Eta bazuen hobby edo ohitura berezirik? − Bai, tenisean jolastea gustatzen zitzaion baina ez dut uste ohitura berezirik zuenik.- erantzun zuen amak. Eta Xabiren bizitzari buruz galdera asko egin ondoren, Gorkari gehien interesatzen zitzaizkion bi galderetara iritsi zen.


Ba al du Xabierrek etsairen bat lanean edo lanetik kanpo? − Ez, nik dakidala behintzat, Xabier ez da inoiz izan liskarretan eta arazoetan sartzen zen mutila.erantzun zion amak. − Ba al du Xabierrek neska lagun edo emazterik? − Momentu honetan ez dauka emazterik, baina orain dela lau urte bai baina minbiziz hil zen.- erantzun zuen amak berriro.- Baina orain dela gutxi neska batekin irteten hasi dela uste dugu baina ez gaude seguru,ez digulako ezer esan. Neskaren izena Ane dela uste dut eta pentsatzen dut institutuko irakaslea dela. − Eskerrik asko zuen laguntzaregatik. Dena argituko da eta hiltzailea harrapatua izango da. Denak agurtu ondoren Gorkak imajinatu zuen Xabiren familikoei entzun ondoren Xabi gizon langile eta buruargia zela eta, gainera, ez zuela inorekin arazorik izaten. Xabiren familiarekin izandako solasaldiaren ondoren Gorka institutura joan zen Ane delako horren informazioa biltzera. Baina ez zegoen han;orduan, institutuko beste irakasle batek esan zion baja hartu zuela eta etxean gelditu zela. Gorkak Ane non bizi zen jakin zuenean haren etxera joan zen segituan. Etxera iritsi zenean atea jo zuen eta Anek atea ireki zion institututik abisatu ziotelako isnpektore bat joango zela bere etxera seguruenik. Bere etxera sartu zen eta Anek sofan jesartzeko eskaintza egin zion eta Gorkak eskaintza onartu egin zuen.Gorkari iruditu zitzaion Anek bi egun haiek negarrez eman zituela begiek urezko bi bola ematen zutelako, baina Gorka adorez josita galderak egiten hasi zen. − Nola ezagutu zenuten elkar zuk eta Xabik? − Ni bakarrik nengoen egun batean egin genuen topo . Ni orain dela gutxi dibortziatu naiz eta horregatik oso triste nengoen baina Xabik laguntza handia eman zidan egun hartan, konpainia egin zidalako. Egun hartatik aurrera gelditzen hasi ginen eta gure artean konfiantza pizten joan zen. - erantzun zion Anek. − Dibortziatuta zaudela esan duzu,ezta? Nola eta zergatik gertatu zen dibortzioa? − Borja Zuasti izan zen nire senarra baina ez zidan kasurik egiten eta,gainera,uste dut beste neska batzuekin ibiltzen zela;orduan dibortzioa eskatu nuen. − Non bizi da Borja? − Enrique Amurrio kalean bizi da, 2. atarian, 1c solairuan. − Eta zuk uste duzu Borja dibortzioaren ostean haserretuta gelditu zela? − Beharbada bai, dibortziotik ez dit berbarik egin eta . − Beno,hori izan da guztia. Eskerrik asko emandako informazioagatik eta asko sentitzen dut Xabiren heriotza. Gorka Aneren etxetik irten ondoren, Borjaren etxera abiatu zen. Txirrina jo zuenean,atea irekitzeko agindua eman zion Borjari poliziaren baimena zuelako hori egiteko. Borjak ireki egin zion eta Gorka etxe barrura joan zen. Borjak egongelara gonbidatu zuen eta jesartzeko aukera eman zion. Gorka jesarri bezain laster galderak egiten hasi zen. − Ba al dakizu nor den Xabi Larrinaga? − Baietz uste du.Ez al da orain dela gutxi asesinatua izan den gizona? − Hemen nik egiten ditut galderak, aizu- Gorkak susmagarriak ziren personei autoritate handiarekin hitz egiten zien presiopean jartzeko- eta bai,gizon hori da. Zu non egon zinen atzo goizaldean? − Egongela honetan bertan egon nintzen ordenagalutik txateatzen nire lagun batekin. − Probatu al dezake zure lagun horrek hori? − Bai, nahi baduzu oraintxe bertan deitu ahal diozu. Gorkak bazekien Borja ez zegoela gezurrik esaten,ez baitzen urduritzen eta bere erantzunak sendoak zirelako. Borjak bere lagunaren telefonoa eman zion eta bere lagunari deitu zion. Imajinatzen zuenez, Borjaren lagunak Borjaren erantzun berdinak eman zituen. Borjaren etxetik joan egin zen baina bijilatua zegoen abisu batekin, nahiz eta berak bazekien ez zela hiltzailea. Hurrengo egunean Xabiren funerala izango zen eta Gorkak oraindik ez zeukan ideiarik ere nor izan ahal zen hilzailea. Egun osoan ez zuen ezer jan eta oraindik ez zuen goserik, horregatik ogi pusketa bat hartu zuen okindegitik eta hotelera joan zen lo egitera. Baina egun horretan ere ezin izan zuen lo egin buruak buelta larregi ematen ziolako.


Xabiren hileta eguna iritsi zen eta Gorkak bertara joateko erabakia hartu zuen. Sekulako lo aupegirekin joan zen funeralera, han ikusi zuen Xabiren familia guztia Ane ere beraien ondoan baitzegoen. Gero beraien ingurura begiratzen hasi zen eta Xabiren lagun guztiak ikusi zituen, denak zeuden oso triste eta berari ere tristezia kontajiatu zioten. Funerala aurrera zihoala,Gorka jendearegan fijatzen hasi zen.Eliza guztian denak zeuden oso triste,pertsona bat izan ezik.Gainera, pertsona horri batzuetan barretxo bat irteten zitzaiola iruditu zitzaion Gorkari. Mutil gazte bat zela iruditu zitzaion,19-20 urte bitartekoa;gainera, bera zen gazte bakarra eliza osoan. Oso susmagarria iruditu zitzaion gazte horrek erakutsitako jarrera; gainera, zertarako etorriko zen gazte bat Xabiren funeralera? Hileta bukatu zenean Gorkak ideia bat izan zuen, lasterka batean Anerengana joan zen eta Xabiren mugikorreko zenbakia eskatu zion. Gorkak deitu egin zuen eta espero zuena gertatu zen, mutil gazte horren mugikorra zarataka hasi zela. Mutila oso urduri jarri zen eta segituan eskegi zuen.Gorkak hori kusi ondoren, mutilarengana joan zen eta harrapatu egin zuen. Gero elizatik kanpora eraman zuen eta Gorka galderak egiten hasi zen. − Zergatik daukazu Xabiren mugikorra? -galdetu zion Gokak − Ez da Xabiren mugikorra, nirea baizik- erantzun zion mutilak. Oso urduri zegoela zirudien. − Gezurrik ez esan gero! Badakit mugikor hori ez dela zurea eta- esan zion Gorkak- eta orain emadazu zure kartera. − Bai, oraintxe. Baina kartera ematera zihoanean korrika hasi zen. Gorka oso harrituta gelditu zenez asko kostatu zitzaion errekzionatzea;beraz,mutilak abntaila handia atera zion. Baina mutila arrazoi bategatik, beharbada urduri zegoelako,eliza aldera joan zen.Orduan, Gorkak egin behar izan zuen guztia elizan zegoen jendeari mutil hori harrapazeko agindua ematea izan zen. Xabiren aitak harrapatu zuen mutila.Bere burua egoera hartan ikusita,mutilak ez zuen zer eginik eta Gorkari kartera eman zion. Bere karteratik interesatzen zitzaion gauza bakarra Nortasun Agiria zen. Mutila Borja Etxeandia zen eta 20 urte zituen. Gero Gorka, Borja, Ane eta Xabiren familia komisariara joan ziren. Gero Gorka eta Borja gela pribatu batera joan ziren Borjari galdera batzuk egiteko. − Zergatik hil zenuen Xabi?- galdetu zion Gorkak. − Nire aitari bizia erabat izorratu ziolako.- erantzun zion Borjak − Nola izorratu zion? − Xabi eta nire aita adin berekoak ziren eta ikastola eta gela berean ikasi zuten.-Borjak dena kontatzeko asmoa zuen bazekielako ez zeukala arazo hartatik irteteko aukerarik-Baina ez ziren lagunak, guztiz kontrakoak baizik. Xabik nire aitari gorrotoa zion eta horregatik nire aitari abusatu egiten zion. gainera Xabik azterketa guztiak kopiatzen zizkion nire aitari eta ezetz esaten zionean sekulako golpeak ematen zizkion. Horregatik nire aitak herriz aldatzea erabaki zuen eta Bilbora joan zen bizitzera. Baina nire aita herrian bizitzera zegoen ohituta eta orduan ezin izan zuen jasan hiria eta honek eragiten zuen estresa. Aitak berriro nahi izan zuen etxez aldatu baina nire aiton-amonek ez zuten izan diru nahikorik herri baten etxe bat erosteko eta orduan baserri bat erosi behar izan zuten, zibilizaziotik urrun. Orduan han nire aitak baserri lan gogorretan jardun behar izan zuen.Geroago,nire ama ezagutu zuen eta urte batzuen ondoren ni jaio nintzen. Baina nire aitak beti esaten zidan gure bizia askoz ere hobea izango zela Xabi bere bizitzan egon ez balitz. − Baina oraindik ez dut ulertzen zergatik hil duzun. − Nire aitaren azken anhia izan zelako, orain dela bi aste hil baitzen- Borjari negar apur bat irten zitzaion begietatik. − A! Beste gauza bat: zergatik izan duzu mugikorra zurekin? − Nire amari deitzeko hartu nuen.Deitu ostean, gustatu egin zitzaidan eta niretzat hartu nuen. Baina ez dut izan mugikorrean pentsatzeko denbora akorik,oso urduri nengoelako eta ezin nuen hiketaz aparte beste gauza batean pentsatu. − Eta zergatik etorri zara funeralera? − Inork ez duelako sospetsatuko funeralera joan den mutil batez, baina orain badakit tontokeria izan dela Galdetegia amaitu egin zen. eta Gorkak dena kontatu zion Xabiren familiari. Orduan,Gernikan gertatutako misterioa bukatutzat eman zen.


PATXI ZUBIZARRETA IDAZLEA INSTITUTUAN Apirilaren 11an etorri zen institutura ,4.DBHkoek bere aspaldiko liburu bat,“Atlas sentimentala”, eta aurten Euskadi saria eta Ala Delta saria izan den “Xia Tenzinen bidaia miresgarria” irakurriak genituelarik . Duela hamaika edo hamabi urte, Gernikako institutura etorri zenean, ikasle batek bertso bat bota ziola eta, aurten ez genuen ordukoek baino gutxiago izan gura, eta Iñaki Rafaelek hartu zuen erronka. Honela kantatu zion: Patxi Zubizarreta hemen gauz zurekin Barre eta algara eiteko alkarrekin Hitzaldia hasiko gara galdera batzuekin Espero dut gustora egotea gurekin Iñakik urduri egon zela adierazi zuen, baina polito egin zuen. Eta hurrengo lerroetakoak dira egin genizkion galderak eta eman zizkigun erantzunak.

160


1) Ugutz: Zertan oinarritu zara “ Xia Tenzinen bidaia miresgarria” idazteko? Eta “Atlas sentimentala” idazteko? Olatz: Zure esperientziaren batetan oinarritu zara? Ander B: Zeuk ere izan duzu zure “Atlas sentimentala” edo Xia Tenzinen bidaia miresgarria? Nire liburu askotan irudikatzen dudan munduaren mapa edo irudia erakutsiko dizuet. Xanpaina kopa baten antzekoa da, xanpana noski goiko alde zabalean dago, eta behean kirtena izango genuke. Orain, bost zatitan banatzen badugu, hau izango litzateke munduaren irudia. Hau da, krisia krisi, gu bizi gara xanpaina dagoen koparen alde zabal horretan, eta gainerako lau zatiak, guri eusten bizi dira, gu horrela bizi gaitezen eusten. Eman dezagun, “Atlas sentimentala” ean agertzen den mundu arabiarra, Maroko Bereziki, Marokoko lehengo erregea (oraingoa ere ziur asko) munduko pertsonarik aberatsenetarikoa zen. Zergatik? Marokon interes ekonomiko handiak daude, gasa eta meategiak, besteak beste. Sekulako aberastasunak daude Afrikan, baina gehienak guk baliatzen ditugu. Gaur egun ere begiratzen badiozue Afrikako mapari, dena da erregela batekin egindakoa. Kolonizatzaileok halaxe banatu genuen Afrika, gure interesen arabera. Ni, lehenbiziko nobela idazteko, lehenbiziko nobela txar txarra idazteko, Alemaniara joan nintzen, Koloniara, hantxe jaio zelako Heinrich Böll idazlea , “Pailazo baten iritziak” liburaren egilea. Baina Alemaniak ez ninduen bereziki liluratu. Gero Marokora bidaiatu nuen, Maroko osoa zeharkatu nuen, eta hor aldatu zen nire munduaren ikuspuntua. Jendea oso eskuzabala zen, ahozko tradizioa oso presente dago, etb. Harrezkero mundu arabiarrean jarraitzen dut, erabat murgilduta, nahiz eta Euskal 161


Herrian bizi. Eta gainera egun hauetan bukatzen ari naiz idazle marokoar baten nobelaren itzulpena: “Erregearen eguna”. Aldiz, Xia Tenzinena, kasualitate bat izan zen, aldizkari baten argazki bat ikusi nuen eta erabat liluraratu ninduen, argazkian munduko pertsonarik altuena agertzen zen. Pertsona arraroek erakarri, txunditzen naute. Askotan bezala, nire liburu askoren jatorria hori da: irudi bat. 2) Iñaki: Nondik datorkizu mundu arabiarrarekiko maitasuna? Ziur asko aipatu dizuedan bidaia horretatik, baina batez ere, Euskal Herria ia beti oso itogarria gertatu zaidalako, oso txikia, eta mundu arabiarrak beste mundu batera eramaten nau. Ez dut idealizatzen, badakit han ere sekulako barrabaskeriak eta gauza itsusiak daudela, esaterako erlijioaren presentzeia obsesiboa dela eta abar. Baina literatura arabiarrak harrapatu egin nau, askoz sensualagoa da. Zuek liburu bat irakurtzen duzuenean gurean “esan zion Ainhoak” agertzen da esaterako, baina mundu arabiarrean adierazpen horiek askoz sentsualagoak dira: begi lizunekin begiratu zion edo begi zeharkatzaileekin begiratu zion. Begiradak mundu arabiarrean hitz egiten du, hitzak esaten du gauza bat eta begiradak laguntzen dio edo beste zentzu bat ematen dio. Hori oso ederra dela uste dut. Mohamed Chukri idazle arabiarraren “Ogi hutsa” liburua da euskarara itzulitako lehena. Gustavo Martín Garzok esaten duen bezala bizitzan bi hitz mota daude, batzuk egunekoak eta beste batzuk gauekoak. Eguneko hitzak dira, azterketetakoak, eskolako lanenak, notenak, gestioenak eta abar. Berriz gaueko hitzak, ametsenak, obsesioenak, amesgaiztoenak…; eta literaturak gaueko hitz horiek erabili behar ditu. Eta hori, bereziki, literatura arabiarrean aurkitzen dut nik.

162


3) Sara: Badago idazle izatera bultzatu zaituen liburu edo gertaerarik? Asier E. : Betidanik izan duzu idazteko afizioa? Ez, zuen adinean idazleen mundua estralurtarrena zen niretzako. Euskarazko libururik ez neukan, dena gaztelaniaz ikasi genuen, komikiak, liburuak… gaztelaniaz ziren. Telebistarik ez zegoen, garai hartan ahozko tradizioa zen nagusi, etxeko kontuak, amaren kontuak, gerrako kontuak, nik oso presente dauzkat. Esan bezala, garai hartan ez nuen pentsatzen idazle izango nintzenik. Hogei urterekin ezagutu nuen lehen aldiz idazle bat, unibertsitatean, Juan Mari Irigoien, lagun egin nuen eta gaur arte. Orduan hasi nintzen pentsatzen posible zela idazle izatea. Guk zuen adinean nahi genuen… maisu izan, irakasle izan, gure munduan bizi. Eta noizbait, txikitan misiolari izan nahi genuen, abentureroak ziren, munduan zehar ibilten zirenak. Zerbait nahi bagenuen, hori zen, Euskal Herritik aterako gintuen zerbait. 4) Andoni: Nola da zure idazteko prozesua? Aldean apunteak hartzeko libreta daramazunetarikoa zara? Eraman izan dut bai, askotan, baina ez aspaldian ez.. Baina nire poltsan beti egoten da libururen bat, koadernoren bat eta karpetaren bat. Nire idazteko prozesua, bertsoak botatzerakoan bezala, inprobisatua da. Eskuz idazten dut, lumaz, haurren ipuinak tinta berdez, eta gazteenak edo nagusienak berriz urdinez. Eskemak, apunteak , fotokopiak, irudiak eta abar erabiltzen ditut normalean idazterako orduan. Hamar bat aldiz errepasatzen dut idatzitakoa; irratia piztuta dudala, polita iruditzen zaidan hitzen bat deskubrituz gero, hitz hori gehitzen diot testuari. Astiro idazten dut, eskuz. Luma onak eta paper berezia ditut gustuko Egunero orrialde bat idazten dut, ez gehiago Astiro idazten dut. Gero pasatzen dut makinaz, ordenagailuz. Paragrafoak ikusten ditut, estetikoki oso astuna izan ez dadin. Saiatzen naiz txikientzat eta, paragrafo laburtxoak egiten. Behin eta berriro inprimatzen dut, behin eta berriro zuzendu, hamar bat aldiz. Horixe izaten da prozesua: “ASTIRO DATORREN IBAIA DA”.

163


5 )Bihotza: Liburu bat bukatzean norbaiti erakusten diozu argitaletxeari baino lehen? Beno batzuetan bai, gehien bat Juan Cruz Igerabide idazleari erakusten dizkiot. Berak astuna den, edo kontraesanik dagoen adierazten dit, eta bere iritzia ematen dit.. Lau begik hobeto ikusten dute, ziurtasuna hartzeko egiten dut, askotan obsesionatuta egoten baikara. Baina inprenta ondoren ere akatsen batzuk eskapatu egiten zaizkigu. 6) Paul: Zein gai mota aukeratzea gustatzen zaizu? Gaur eguneko istorioak edo lehenagokoak? Ikusi duzuen bezala, lehenagokoak gustatzen zaizkit. Nik uste dut, lehenagokoekiko errespetu mota bat dela. Nire liburu batean, adibidez, sorginkeriari buruzko ipuinak jasotzen dira. Baina batzuetan pixka bat ito eta mundu hartatik irten beharra dut, eta kasu horietan mundu arabiarrera ihes egiten dut. Noizbait, Estatu Batuetara ere. Hala ere, gero eta gehiago nator gaur egungo gaietara. Azkenaldian, idatzi ditut gaur egungo harremanak lantzen dituzten liburuak. Esaterako, “Mundua lo dagoen bitartean”, zuei gomendatzen dizuet. Laburbilduz, bi gaiak erabiltzen ditut, bai gaur egungoak, baita ere lehenagokoak, aspaldikoak. 7) Gorka: Zer sentitzen duzu liburu bat bukatzean? Donostian, martxoaren 13an, argitara eman nuen nire azken nobela: “Joan”. Ia ia gaixotuta nengoen, fisikoki gaixorik. Esan nahi dut, ipuin batekin, obsesionatu egiten zarela, eta eramangarria den arren, azkenean jota bukatzen duzu. Aldiz, berrehun bat orrialdeko nobela bat itogarriagoa da. Hainbat aldiz zaude nobela horrekin, nobela horri

164


bueltak ematen. Nobela hau idazteko Lisboara joan nintzen. Nobelak, bideo bat du barne. Nobela bat niretzat neumonia bat izan daiteke. Ez dizuet gomendatzen (barre algarak). Oso nekagarria da. Hala ere, poza ere sentitzen da, lasaitua. 8) Mikel: Zer gurago duzu, idaztea ala irakurtzea? Jone: Zein liburu edo autore duzu gustuko? Ni idazlea baino gehiago irakurlea naiz. Egunero bi ordu idazten pasatuko ditut askoz jota. Baina asko irakurtzen dut. Eta denetik irakurtzen dut, batez ere nobela eta zinema asko gustatzen zaizkit, antzerkia ere bai, batez ere inspiratzeko. Eta idazle asko gustatzen zaizkit, eta bereziki zuei David Truebaren “Cuatro amigos” gomendatzen dizuet, oso literatura ganberroa, komila artean, baina oso indartsua. Mutil baten neskalagun ohia ezkontzekoa da Galizian, eta mutil hau oraindik ere maiteminduta dago. Asko gustatzen zaidan beste liburu bat, Paul Austerren “La música del azar”. Idazle euskaldunen artean, gaur egun beharbada ez nau hainbeste erakartzen, baina Bernardo Atxagak “Obabakoak” atera zuenean, bonba bat izan zen guretzat. Ikaragarria. Eta gaur egun oso idazle onak ditugu Euskal Herrian, euskaraz dagoen liburu on bat esaterako, Juan Cruz Igerabideren “Begi ninien poemak” eta hemendik hurbilekoa asko gustatzen zait Manu Leginetxe kazetaria. Beraz, literatura ona aurkitzeko, ez dago Madrilera, edo Parisera joan beharrik. Euskal Herrian idazle oso onak daude, baina arazoa da oso irakurle gutxi daudela.

165


9

9) Atma: Liburuetan zerbaiten kritika egiten saiatzen zara? Bai, kritika bai. Batez ere, kritika soziala, edota autokritika, pixka bat harremanetan zein eskasak garen ikusteko. Baina kritika esan beharrean, gaur egungo egoera islatzea deituko nioke. “Mundua lo dagoen bitarteanâ€? nobelan egiten dut esaterako. Oso mundu manipulatuean bizi garela iruditzen zait. Erroak izatea ezinbestekoa da. 10) Unai G. : Harro zaude idazle izateaz? Harro, ez; batez ere, ondo nago, eta batzuetan pozik. Korean ere argitaratu dira nire liburu batzuk, eta jakina, saria jasotzean pozik. Xia Tenzinekin saria irabazi nuenean esaterako, semearekin nengoen etxean, bera gaixorik zegoen, bariku arrasti tristea zen, eta Ala Delta saria irabazi nuela jakiteko deitu zidaten. Ikaragarri poztu nintzen. Gero Madrilera joan behar izan nuen saria jasotzera, eta oso txarto pasatu nuen, zirku bat zen hura. Idazlea normalean nahiko pertsona bakartia da, niri bakardadea asko gustatzen zait. Ekonomiari dagokionez, beti ibiltzen naiz gora eta behera. Xia Tenzinen liburua erosten baduzue, hamar euro balio dituen liburu horretatik, idazleak bat kobratzen du. Eta orain ari gara jasotzen egile eskubideak. Lehen kafe bat hartu dut, eta kafe hori ordaintzeko, Xia Tenzin bat eta erdi saldu behar izan ditut , edo Atlas sentimental bat. Beraz, hortik nekez bizi daiteke. Orduan, harro baino gehiago pozik oro har. Esaten dute idazle batek ondo idazten duela 40 urte bete ondoren. Zergatik? Asko irakurri eta idatzi duelako. Saria jasotzean, beraz, pozik. Aldiz, kritika gogor bat egiten dizutenean‌ gogorra da, hainbeste denbora idazten eman ondoren zure lana pikutara botatzea. Orain dela gutxi BERRIAn eman dute nire azken nobelaren kritika eta ondo jarri dute. Irakurri nuenean, lasaitu ederra hartu nuen. Baina normala da gaizki irtetzea, idazleok ez baitugu formularik.

166


11) Angela: Zer sentitu zenuen Ala Delta saria irabaztean? Eta Euskadi Saria irabaztean? Ainara: Sariak irabazteak asko laguntzen du? Bi sari potolo irabazi ditut Xia Tenzinen istorioarekin, izugarria, sinestezina. Oker ez banago, hamazortzi mila euro Ala Delta saria, eta hamabot mila, berriz, Euskadi Saria. Beno, baina egin kontu nik ez daukadala soldatarik, ez dudala beste lanik egiten. Eta sariak irabazteak asko laguntzen du, baina era berean ez irabazteak ere lagundu dit. Zeren aipatu baititugu irabazitakoak, baina askoz gehiago dira irabazi ez ditudanak eta hartu ditudan txaskoak, eta hori ere ondo dago, hortik ere ikasten da. Horregatik sari bat irabazten duzunean festa bat egiteko aukera daukazu, parrandatxo bat egiteko aukera. 12) Xia Tenzinek itsasoa ikustekoa daukan moduan, badaukazu helburu zehatzen bat bizitzan? Ez dakit, gero eta gehiago identifikatzen naiz Manu Leginetxerekin, gauza txikiez gozatu behar da. Eta diruarena konpontzeko dirua poltsikoan dudala kukua entzutea da nire hurrengo helburua. Bestalde, bidaiatzeak asko erakartzen nau. Oso gustura egingo nituzke bidaia batzuk, Europara, mundu arabiarrera, orain iraultzaz betea dagoen hori. 13) Idazle izatea gomendatuko zenuke? Bai, bai, bai, dudarik gabe. Beharbada batez ere neskei, idazle gehienok oraindik ere gizonezkoak baikara eta irakurle gehienak neskak dira. Gomendatzen dizuet zuen egunerokoa idaztea, askatzen asko laguntzen duelako. Edota marraztea ere, marrazkiak ere garrantzitsuak dira, helduentzako liburuetan ere sartzen ditut nik, kontua barrua askatzea da. Gazteek literatura abandonatuta dutela pentsatzen dut.

167


14) Maialen: Hiru Euskadi Sari dituzu, baina kritika gogorren bat izanda edo beste arrazoiren batengatik pentsatu duzu inoiz idazteari uztea? Oraindik ez. Ez didate horrelako kritika gogorrik egin, zorionez. Baina pentsatu izan dut, noizbait, zer egingo nukeen idaztari utziko banio. Eta ez dakit zer egingo nukeen, ez dut pentsatu nahi. Hori uste dut behintzat. Baina bizitza buelta asko ematen ari da. Ikusten ditut musikariak oso larri, ekonomikoki txarto. Beraz, nik uste dut, idazleoi ere tokatuko zaigula. Kontua ez da idazteari utzi nahi izatea, baizik eta behartuko gaituztela. Ez naiz apokaliptikoa, baina aldaketa handiak datoz. Etorkizunari begira, ni dinosaurua naiz, prehistorikoa, oraindik eskuz, lumaz idazten dut, eta ez dakit moldatuko naizen. 15) Aday: Zenbat liburu idatzi dituzu? Laura: Idatzi dituzun liburuetatik zein duzu gogokoen? Urtero bi liburu idazten ditut, bat lodia eta beste bat finagoa. Hogei urte daramatzat idazten, beraz, berrogei bat liburu idatzi ditut, gehi itzulpenak. Nire liburuetan salduena “ Eztia eta ozpina” da. Urtero salduko dira mila liburu. Gutxi gora behera, mila euro jasoko ditut urtero liburu horri esker. Beste batzuk oso gutxi saltzen dira, hogeita hamazazpi ale bakarrik beharbada. “Eztia eta ozpina” da salduena, baina horrek ez du esan nahi nire liburu gogokoena denik. Ez daukat liburu gogokorik, denak maite ditut berdin, denekin liluratu naiz idazteko orduan, baina beharbada “Usoa” izena duenari diot atxikimendu berezia. Oso gutxi saldu da, baina berri oso onak eman dizkit, irakurria izan da hainbat lekutan, itzulita dago, pelikula bat ere egin zuten, luzemetraia bat.

168


16) Iraia: Zein plan daukazu etorkizunerako? Oraintxe, Debako udaletik eskatu didate liburu bat sorginkeriei buruz, baina baleei buruzko bat irten zait. Egia esan, ez zaizkit batere ondo ematen enkarguak. Berriz, arte museotik eskatu digute, Elena Odriozola eta bioi elkarlanean liburu bat, album bat. Eta oraindik azken nobela dela eta, hain nekatuta nago, ez dudala pentsatu ere egin nahi nobelez. Orain irakurtzen ari naiz, eta hala edo zinemara pelikulak ikustera joanez ematen dut denbora. Poloniara joatekoa naiz, udazkenean, bertako unibertsitatera. Ikusiko da denborarekin, horrelako gauzak ustekabekoak izan behar dira, batbatean gertaturikoak. Ez dut plan handirik, etorriko dira bakarrik, pixkanaka-pixkanaka.

EIDER ORTUONDO ETA AINARA ZENIGAONAINGIA (4.DBH)

169


LITERATUR KRITIKA 4.DBH

XIA TENZINEN BIDAIA MIRESGARRIA CRISTINA PEREZ Egia esan, Patxi Zubizarretaren liburu hau asko gustatu zait. Klasean hainbatetan entzun dudan bezala, Xia Tenzinen bidaia honek oso ongi adierazten ditu, bizitza batean gerta daitezkeen gauzak. Kasu honetan, bizitzaren alderdi biak agertzen dira: momentu onak, poztasunez beteak, sentimendu atseginak, eta bestalde, momentu txarrak. Xia Tenzinek, mendian bizi dela, itsasoa ikusi nahi du, baita aita topatzera joan. Bidaian, hainbat gauza berri biziko ditu. Kartzelan egongo da gobernadoreak bere bihotza nahiko du, maitemindu egingo da... Bizi osoan gerta dakizkigukeen gauzak gertatzen zaizkio. Hainbat orrialdetan errepikatzen den bezala, igarlearen hitzek , honen bidaia ezinhobeto azaltzen dute. Liburua aurrera doan heinean, honen lehenengo esaldiari gero eta gehiago gehitzen zaizkio, eta horrek jakinmina pizten du. Liburuaren amaieran, Xia Tenzinek bere bidaia egiterakoan ikasi dituen gauza guztiak adierazten dira. Honekin guztiz ados nago. “Bizitzaren hainbat alderdi ezagutu zituen; atseginak eta atsekabeak, kartzela eta ekaitzak, ikasi zuen zer zen askatasuna, zer edertasuna, zer maitasuna...� esaldi hau asko gustatu zait. Liburutik gehien gustatu zaidan zatia izan da. Liburu hau metaforaz josia dago, eta nire ustez, bizitza nolakoa den pentsatzeko ezinhobea da.

170


ASIER ASKONDO << Bidaia gora beheratsua izango da, arriskutsua ere bai, eta ustekabez betea. Izango duzu poztasunik, izango duzu tristeziarik, izango duzu minik, izango duzu esperientziarik. Harrituko dituzu, eta harrituko zara. Norbaitek itxarongo dizu, benetan maite zaituen norbaitek….>> Hauek dira igarlearen hitzetan Xia Tenzin, Sakyako erraldoiak biziko duen bidaia laburtzen duten hitzak. Baita ere, liburutxo honen gaia eta mezua laburbiltzen dutenak: Liburua bizitzaren errepresentazio argia da nire ustetan, eta errepresentazio hori gure protagonistaren bidaia luzean ematen da. Gai hori benetan hurbila eta denok sentitu dezakeguna da. Oso ulerkorra eta erakargarria, izan ere bi sari jaso dituen liburu baten aurrean aurkitzen gara( Ala Delta saria aeta Euskadi saria). Bizitzan hainbat eta hainbat gauzarekin aurkitu gaitezke, eta guk ere gure buruaz espero ez ditugun gaitasunekin topo egin dezakegu. Gure inguruan eta gure barnean inoiz esperimentatu ez ditugun gauzak deskubritu ditzakegu. Beraz, Xia Tenzinek itsasora bidean ilusioz egiten duen bidaiak “ bizitza altxorren kutxa dela” transmititzen du, beti bezala originaltasun osoz. Beste alde batetik, Patxi Zubizarretak baliabide oso eraginkorrak erabiltzen ditu horren orrialde gutxitan, irakurleak mezua argi jaso dezan, eta lerro tartean irakurriz, norberak bere interpretazio pertsonala egin dezan. Adibidez, nire kasuan, liburuko gertaerak nik bizi izan ditudan esperientziekin lotu ditut, neu ere liburuan barneratuz. Gainera ziur nago, nire antzera beste irakurle askok ere sentsazio berdina jaso izan dutela. Pertsonaiak gutxi dira liburuen orrialdeen bezala, baina guztiak funtsezkoak izan dira. Adibidez, Xia Tenzinek ausardia eta bihotz ona sinbolizatzen ditu, Yaoniang Ping-Ping-ek zure bizitzako maitasuna, eta gozotasuna, eta Dode itsuak, munduan eta bizitzan arazodun pertsonekin aurkituko gaitezkeela, baina ezberdintasunen gainetik denok berdinak garela errepresentatzen du. Gainera, irakurketa are errazagoa egin didate idazleak baliatu dituen errepikapenek. Edertasun ukitua eta maila poetikoa eman diote liburuari. Adibidez, kontakizunak erritmoa lortu du pasarte guztien tituluak “ euri” hitzarekin sortuz: “Tximeleta euria”, “Harri euria”… Titulu horiek erlazio zuzena izan dute pasarteekin, hots, pasarte bakoitzeko bizipenak bi hitz horietan islatzen direla esan daiteke. Hauez gain, errepikapen gehiago ere goraipa ditzakegu liburuan: << sekulako hotzikara eragin zion, burutik oinetako behatz ttikieneraino zeharkatu zuena. >> Ordea, hauek ez dira liburuak azalen artean ezkutatzen dituen bitxikeri bakarrak. Aipagarria da baita ere, bertan aurki ditzakegun esaldi eta metafora ikusgarrien bilduma: Horien artean: << Izan zaitez banbua bezalakoa, haizearen eta ekaitzaren eraginez jausten bazara ere, altxatu, jaso burua>> edo<< Hitza zilarrezkoa da, isiltasuna urrezkoa>>… Ez ditut inoiz entzun, eta benetan egunerokoak iruditu zaizkit eta norberak kontuan hartu eta hausnartzekoak. Beraz, hizkuntzaren kontrol paregabea duelako, beti detaile txikienei ere garrantzia ematen dielako eta eguneroko bizitza bezalako gai handia horren era labur eta zehatzean kontatzeko gai izatearren,,. goi mailako ipuin liburu bezala definituko nuke Patxi Zubizarretaren obra. 171


ANDER BUTRON  Liburu  honetan  itsasoa  ikustea  bizitzako  helburu  duen  gazte  baten  istorioa  kontatzen  da,  Xia  Tenzinen  istorioa  alegia.  Xia Tenzin Tibeteko mendietako  herrixka  batean  bizi  den  gazte  bat  da  eta  bere  altuerarengatik  denek    iseka  egiten  diote.  Istorioa bere herritik ateratzen denean hasten da, eta bertara  iristen denean bukatzen, tartean  bederatzi hilabete eta hamar mila kilometro inguru daude.  Liburu  hau  oso  irakurterraza  da,  8  urteko  umeentzat  idatzia  dagoelako,  baina  adin  horretako  umeek  ulertuko  ez  duten  eduki  poetiko  bat  du.  Adibide  bat  dira  kapituluen  izenburuak, denak dira eurien izenak, eta euri izenak erabiltzen ditu kapitulu horretako egoera  islatzeko.  Hasi  eta  bukatu  tximeleta  euriarekin  egiten  da,  horrela  idazleak  zirkulu  bat  osatuz,   istorioan gertatzen den moduan.  Istorioa  bera  oso  nabaria  da  umeentzat  idatzita  dagoela,  sinplea  delako,  konplikazio  gabe, erraz ulertzeko, eta horregatik gustatu zait liburu hau, ordu erdian irakur daitekeelako.  Birritan  irakurri  dut  kontakizuna.  Lehenengoan,  hamar  urteko  ume  baten  pentsaera  izaten saiatu naiz eta bigarrenean poetikotasunean eta liburu honen filosofiaren bila ibili naiz,  hau  da,  nire  benetako  pentsaerarekin.  Bi  eretara  irakurrita  oso  ipuin  ona  iruditu  zait  eta  nire  ustez mereziak ditu irabazi dituen sariak.  Atlas  Sentimentala  lanaren  eta  liburu  honen  artean  lotura  bat  dagoela  ikusi  dut,  ez  da  oso  nabarmena,  baina  hor  dago.  Xia  Tenzin  enperadoreak  hil  nahi  duenean,  berak  lo  egiten  duen  etxearen  atea  margotzen  dutenean  eta  norbaitek  ate  guztiak  margotzen  dituenean.  Pasadizo hori Ali Baba eta Berrogei Lapurrak istoriotik aterata dago eta istorio hau Mila Gau eta  Gau bat Gehiago lanaren parte bat da. Beste istorio batzuk ere txertatzen ditu, elefantearena eta  sei itsuena eta enperadorearena, adibidez.  Liburu  interesgarria  iruditu  zait,  umeentzako  istorioa  ematen  du,  baina  sakonago  begiratuz konturatzen gara esanahi filosofiko bat duela. Horretan Printze Txikiaren antza dauka.  Gustatu  ez  zaidan  atal  bakarra  aitaren  istorioa  izan  da,  nire  ustez  hobeto  geldituko  litzatekeelako aitaren patua airean utziko balu. 

172


MARIA APRAIZ Patxi Zubizarretak idatzitako liburu honek 2’40 m-ko txinatar baten historia kontatzen du, Xia Tenzin. Milaka abentura izango ditu hainbat leku desberdinetan, guzti horiek onak, txarrak eta hala ere bakarrak izango dira. Dena itsasoa ezagutu nahi duelako hasiko da, izan ere mendian bizi izan da eta inoiz ez du ikusi, eta horrekin batera noski bere aita bilatzen saiatuko da, hura ere intentzio berarekin joan zelako itsasora, baina inoiz itzuli ez zelako. Istorioan nabarmentzen diren gaiak tristezia, amodioa, poztasuna… dira nahastuta. Guzti horiek batera istorioari laguntza ederra ematen diote, nahasketa ona sortuz. Horrez gain, egitura ere oso ondo dagoela egokituta ikus dezakegu, istorioa kapituluaren tituluan laburtzen delako: tximeleta euria, kristal euria, apo eta suge euria, izar euria etab. Horrela, kapitulua nolako izango den pentsa dezakegu, polita, tristea… Istorioan gehiago sartuz, pertsonaien izaera ere istorioaren sentzazioekin batera datorrela esan dezakegu, Xia Tenzin pertsona zintzo eta maitakorra, bidean ezagutuko duen neskatxa ederraren berdina; Ping Ping. Bien artean maitasun sendo bat sortuko da, batera mendira itzuliko dira. Idazleak hizkuntza aldetik oso ongi egin du lan. Oso ondo dago idatzita, poetikoki ederto idatzia, gauza ederrak hitz liluragarriz idatzita. Honako esaldi hauetan ikus daiteke idazlearen esperientzia eta lehenago esandako poesia maila: - Ehundaka, milaka koloretako euria ari zuen. - Eta paisaia hain zen berdea, euria egiten zuenean ere tantek berde kolorea hartzen baitzuten. - Xia Tenzinen besoak bi errota hegal ziren, beraren ukabilkadak tximistak ziren, beraren ostikoak kanoikadak… - Izan zaitez banbua bezalakoa, haizearen eta ekaitzaren eraginez jausten bazara ere, altxatu jaso burua. Bukatzeko, istorio hau oso polita iruditu zaidala esan nahi dut, poesia erabiliz, esaldi soil batzuk erabiliz milaka sentzazio eragiten dituelako, milaka hitzez esan ezin daitekeena. Jende askori gomendatuko nioke, batez ere abentura gogoko dutenei.

173


ALEX ERRASTI . Liburu hau nire gustukoa izan da, une oro jakin mina piztu dit, bukaera nolakoa zen jakin nahi nuelako. Oso interesgarria irudi zait batez ere Marokoko historia eta kultura jakiteko, baina tartean agertzen diren Martinen amodio eta tirabirak bizitasun puntua ematen diote istorioari.Zatirik emozionanteena Martinek hanka apurtu eta ondoren datorrena da, egunerokoan bere tirabirak idazten hasten denekoa, bertan hasten da benetako istorioa. Nobela honetako gaietariko bat, hasiera batean nabarmentzen ez den arren, amodioa eta sexua dira, protagonistaren adinari dagokionez, sexua erdiguneko gaia da. Baina bestalde, gazte baten ikuspuntutik ematen zaigun arabiar kulturaren berria, hango bizimodua, ohiturak, paisaiak, terrorismoa, egunerokoak etb oso interesgarriak egin zaizkit. Gai hauek, bai kulturalak zein amodiozkoak, interesgarriak izan dira, eta beraietatik asko ikasi dut. Egiturari dagokionez, nobela hau Martinek bost egunetan zehar egindako egunkari bat da. Edozein unetan koadernoa hartu eta jasotakoak, burutapenak, etb idazten ditu. Baina Euskal Herriko lagunei bidaltzeko eskutitzak, entzundako ipuin eta kontakizunen bat ere aurki daitezke, besteak beste. Eta elementu guztien artean eginiko nahastea ederto egosita agertzen zaigu. Nobela honetan pertsonaiak ez dira ugariak, baina bat nabarmentzekotan Martin, protagonista, nabarmenduko nuke. Martin 16 urteko nerabea da, Marokora doa bere gurasoekin batera eta bertan, bere amodioa ezagutzen du, Naima. Gurasoek bigarren papera hartzen dute nobela honetan, gurasoak mendian gora dabiltzanean Martin bere nerabezarokerietan dabil, eta horren inguruan murgiltzen da nobela gehinbat. Patxi Zubizarretaren euskara oso atsegina egin zait irakurtzeko orduan, barre egitea ere eragin dit. Bertako jendearekin hitz egiten ari direnean hitz batzuk marrokieraz agertzen dira eta horrek bizitasun puntu bat ematen dio nobelari. Gehien gustatu zaidan esaldia hau izan da: -â&#x20AC;&#x153;Hona hor neure sentimenduen geografia berria, horra hor neure Atlas Sentimentalaâ&#x20AC;?Esaldi honek Marokon bizi izan duen esperientziak sentimendu berriak dastatzeko aukera eman diola esan nahi du, eta horrekin bat dator nobela guztia eta bere titulua. Nobela honekin Euskal literaturaren plazera dasta daiteke. Gazteen benetako interesak (maitasunak, sexua, lagunak, norberaren garapenaâ&#x20AC;Ś) besteak barne, ederto landuta agertzen dira nobela honetan. Horregaitik nik nobela hau edozeini gomendatzen diot, baina bereziki gazteei.

174


JONE LOPEZ DE GAMIZ Hasteko, Atlas sentimentala izeneko liburua izugarri asko gustatu zaidala esan behar dut. Argudioari dagokionez, oso ondo dagoela uste dut. Beste kultura bateko sineskerak, ohiturak… azaltzen dira, baina liburu historiko eta pisutsu bat izan beharrean, maitasunezko istorio entretenigarri bat da. Gaia asko gustatu zait. Maitasunezko liburuak asko gustatzen zaizkit, baina betiko istorio berdinak izan beharrean, euskaldun eta afrikar baten arteko maitasuna da nobelakoa. Gainera, beste azpigai bat nabarmendu nahi dut: bertako bizimodua. XXI. mendean egon arren, munduan zeharreko herrien arteko desberdintasunak oso handiak dira, eta hori, oso ondo isladatzen da liburuan; adibidez, umeak beti boligrafo bat, goxoki bat edo txanpon bat eskatzen dutenean, Naima eta gure edadeko gainerako neskek belarra ebakitzen dutenean… Egitura aldetik, Patxi Zubizarretak erabilitakoa gehien gustatzen zaidala onartu behar dut. Eguneroko bat legez dago idatzita eta horrek hurbiltasuna eta arintasuna ematen dio nobelari. Esan beharra dut, nire ustetan sentimenduak increscendo doazela, hasieran, protagonista lekuz kanpo sentitzen delako, baina gero maitasuna, bertan geratzeko gogoa… agertzen dira. Pertsonaiei dagokienez, denek gehitzen dute zerbait berezia liburuan; adibidez: Naimak eta Martinek maitasuna, Saidek adiskidetasuna, Abdelkrimek jakituria… Idazleak hizkuntza egokia erabili duela uste dut. Batueraz dago idatzia, baina batzuetan, berberez edo frantsesez tartekatzen ditu zenbait hitz: labas, bejair, stylo, bombon… Aukeratu ditudan esaldi gogokoenak sentimenduak oso ondo adierazita daudelako da, bai maitasunarengatik eta bai nostalgiarengatik: “Eguzki erloju bat egun hodeitsu batean bezala sentitzen naiz, edo zapatilak kontrako oinetan jarriak banitu bezala, edo arabiar bat teontzirik gabe dagoenean bezala…” (11.or) “Noranahi begiratzen dudala, haren isla ikusten dut; zernahi pentsatzen dudala, haren arrastoa nabaritzen dut.” (34.or) “Irrati bat edozein tunelen barnean bezalaxe nago, neure buruaren sintonia harrapatu ezinik…” (71.or) “Zalantza egiten dut, irrealitatea herrialde bat balitz, ez ote nintzatekeen ni hango biztanlea izango. Zalantza egiten dut nire amodioaren zinezkotasunaz. Zalantza egiten dut hura errealitate bihurtzeko dudan aukerez…” (87.or) “Adierazi diot nahiago izan dudala Toubkalera baino beraren bihotzera igotzea, eta igoera horretan beraren begiradak argi egin didala eta musuak bideseinale izan ditudala; esan diot beraren irribarrea, beraren kantua laket ditudala; adierazi diot ahoa teontzi baten muturtxoaren antzekoa duela, eta handik irtendako hitz eta kantuak, nahiz ulertu ez, bihotz altxagarri gertatu zaizkidala; adierazi diot, Marokora bihotza ilgoran nuela etorri nintzela, berarekin ilbetean izan dudala eta orain ilbeheran dudala, baina laster, Iruñean, berriro ere ilgoran jarriko zaidala, eta ilgora horrek beraren igitaia, beraren irribarrea oroitaraziko didala.” (123-124.or) “Aireratu ondoren, hegazkinaren leihatilatik Marrakex ikusi ahal izan dut, Hiri Gorria. Hala ere, horri baino gehiago, urrunean agertu zaigun gaztanbera, ezti eta intxaurrezko paisajeari begiratu diot. Horra hor neure sentimenduen geografia berria, horra hor neure Atlas sentimentala…” (130.or) Amaitzeko, adin guztietako pertsonei gomendatzen diet liburu hau, arin irakurtzeaz gain eta entretenigarria izateaz gain, berezia delako, berriro irakurtzeko gogoa ematen dizun liburuetako bat delako.

175


ANDER BUTRON  Ikasturte  honetan  irakurri  dudan  bigarren  liburua Patxi Zubizarretaren Atlas Sentimentala izan da,   Alberdania argitaletxeak argitaratua 1998ko azaroan.  Liburu  honetan  Marokoko  Atlas  mendikatera  oporretan  doan  gazte  baten  istorioa  kontatzen  digu  idazleak.  Protagonista  Martin  izeneko  mutil  gazte  bat  da,  16  urte  inguru  izango  dituena.  Atlas  mendikatera  doa  gurasoekin,  Toubkal  mendia  igotzeko  asmoarekin,  baina  orkatila  okertzen  du  eta  bertako herrixka batean geratzen da gurasoak bueltan etorri bitartean. Berebereen familia  batek  hartzen  du  etxean  eta  lauzpabost  egun  horietan  gertatzen  zaiona  kontatzen  du  Martinek.  Niri  liburua  asko  gustatu  zait,  oso  erraz  irakurtzen  delako,  baita  irakurtzen  jarraitzeko  ematen  duen  gogoarengatik  ere,  oso  liburu  interesgarria  baita;  arabiar  edo  musulmanen kultura den moduan erakusten duelako, eta ez albistegietan komunikabideek  gobernuen eraginez erakutsi nahi digutena. Hauetan, kultura hau integrismo erradikalera  mugatzen  dute,  eta  ez  dizkigute  erakusten  dituen  edertasunak,  zein  interesgarria  den  edota beraren aberastasunak, eta liburu hau irakurtzean konturatzen gara zein ezezaguna  zaigun kultura hau. Hurbil daukagun kultura bat izanagatik ere, ez dakigu gauza handirik  berari  buruz  eta  niri  behintzat  asko  interesatzen  zaizkit  kultura  ezberdinak.  Arabiar  kultura  eta  budismoa  oso  interesgarriak  eta  erakargarriak  iruditzan  zaizkit,  eta  liburu  honek bultzatu nau informazioa eskuratu eta irakurtzera.  Istorioari  dagokionez,  liburu  hau  ez  da  nik  espero  bezala  bukatu,  nik  uste  nuen  Martinen eta Naimaren artean zerbait gertatuko zela, musuren bat edo.  Espero ez nuen beste kontu bat, sexuaren gaineko atalak ere badaudela eta gainera  detaileekin  kontatuta.  Hau  ez  zait  beste  inoiz  gertatu,  institutuan  irakurtzeko  agindu  dizkiguten liburuetako baten ere ez da gai honi lotutako ezer agertu, eta harritu egin nau.  Liburu  honetatik  hainbat  pertsonaia  gustatu  zaizkit,  baina  interesgarriena  Abdelkuim  irakaslea  iruditu  zait,  dituen  ideiengatik,  orain  inguru  horretan  dauden  herrietan  halako  ideiak  zabaldu  direlako  eta  pertsonaia  honek  bertako  errealitatea  islatzen duelako.  Oso  liburu  interesgarria  iruditu  zait  eta  aurkituko  banu  antzeko  libururen  bat,  irakurriko nuke. Liburu honetan gustatu ez zaidana gazteluko gertaerak dira, ez zutelako  zerikusi handirik istorio nagusiarekin. 

176


ASIER ASKONDO Patxi Zubizarretaren “Atlas Sentimentala” liburu hezigarri bezain entretenigarria iruditu zait. Martin deituriko gazte irundar batek eta haren gurasoek, Aste Santuetako oporraldia baliatu dute eguneroko errutinatik alde egiteko eta Marokora haien bizitzan egin izan duten bidaiarik luzeena burutzeko. Behin han daudela, gauzak okertu egiten dira Martinentzako, izan ere orkatila bihurtu du, eta ez da gurasoekin batera Atlaseko Toubkal mendira igotzeko gai sentitzen. Ondorioz, gure protagonistak, Imi Oughlad herrixkan geratu beharra dauka gurasoek mendia igo, eta bueltatu bitartean. Horrela, asperraldiak jota eta inguruetako monotoniaz gogaituta Martinek liburuko pasadizoak eta kontakizunak igortzen dizkigu eguneroko baten bitartez. Bertan laster egingo ditu lagunak, eta haiek Martini kontatuko dizkieten kontakizun, eta istorioak liburuan batzen dira bilduma bezala. Horrela liburu honek gugandik oso urruti zabaltzen den kultura batean murgiltzen gaitu, Arabiar munduko erlijioari buruzko bitxikeriak eta bertako bizitza ezagutzeko aukera emanez. Baita ere bertako ohiturak eta pertsonen mentalitate zein izaerak nolakoak diren ezagutu ditzakegu. Gainera, nabarmena da baita ere, liburuak mundu horrekin eta gurearekin egiten duen konparazioa. Bi gizarte kontrajarriak alderatzen ditu sozietatearen aurrerapenean. Niri behintzat Abdelkrim maisuaren hitz hauek deitu didate atentzioa: “Esango nikek Mendebaldean ez gaituztela garen bezala ikusten, ikusi nahi gaituzten bezala baizik.” Bestalde, gure inguruan aurkitzen ez dugun emakume baten figura deskribatzen du: Emakume langilea, apala, lotsatia baina aldi berean kantaria, hitz gutxikoa eta zuzena….Nik esango nuke liburuan emakumea sekretu baten antzera deskribatzen dela. Laburbilduz, kultura ezberdin bat deskribatzen da. Beraz, gai bidaiari hau oso garrantzitsua izan da argumentua biribila izan dadin. Hala ere, liburuari ukitu entretenigarri eta xarmagarria eman dion beste gai bat ere aurki daiteke. Horri esker askoz gehiago murgildu naiz irakurketan, eta liburuak misterio txiki bat mantendu du bukaera aldera arte. Bigarren gai hau “maitasuna” da. Naima eta Martinen arteko maitasuna. Gainera bi horiek izan dira hain zuzen ere, liburuan zehar gehien gustatu zaizkidan pertsonaiak. Lehen aipatu dudan misterioa Naimari esker lortzen dela uste dut. Horren da langilea eta isila, ez duela hitzik ere esaten istorioan zehar. Ordea, Martinek behin eta berriro aipatzen du eta ondorioz Niamaren sentimenduekiko jakingura pizten du irakurlearengan. Beste alde batetik hizkuntzari dagokionez, positiboki harritu nau Patxi Zubizarretaren euskarak. Batez ere “hiketan” mintzatu delako liburuan zehar. Gainera esan dezaket liburu honek aberastasuna lortzen duela deskribapenei esker. Liburua inguru eta pertsonaien deskribapenez josia dago konparazio landuak erabiliz, metaforak…. Goraipatuko nuke, liburuaren hasieran inguruari buruz egiten den deskribapena txikia: “Gaztanbera, ezti eta intxaurrekin. Gaztanbera, Atlas Handiko gailurretako elurrarena; eztia, lur malkartsu honen kolorearena; eta intxaurra, herrixka hauetan nabarmentzen diren intxaurrondo ugariengatik.” Goraipatzekoa da baita ere 100. orrialdean egiten den merkatuaren deskribapen zehatza. Oso ederra da, usainei, inguruari, koloreei eta hotsei buruz hitz egiten duelako. Gainera, istorioa laguntzen zuten ilustrazioak detaile txikiak izan arren, atseginak eta interesgarriak izan dira liburuan kokatzeko. Laburbilduz,“Atlas Sentimentala” liburua, munduari buruz gehiago jakin eta aldi berean aparteko pasarteekin alaitu nahi diren gazteei gomendatzen diet.

177


178


Naroa Ares Ortuzar 2. DBH

ZUBIA DA NIRE TEILATU Egun arrunta gaurkoa ere, zubipean ezer gabe, ez janari ez urik, errekako ura soilik, lagunak auskalo! familia ez dut inoiz izan, egun batean dena zubitik behera bota nuen, harremanak, gurasoak, atzean utzi eta kalea ezagutzera irten nintzen. Drogak lagun nituen, eta dauzkat, behin mundu horretan sartzen bazara, ikusezin izango zaizu irtetzeko atea, ez duzu giltza inondik aurkituko.

Antzina, orain dela urte batzuk, pertsona arrunt eta langilea nintzen. Goizero ondo jantzita, ekiten nion eguneroko lanari, lanbide izugarri ederra neukan, drogekin eta adikzioekin arazoak zituzten pertsonei laguntzen zetzana. Gurasoak maite nituen, nire lagun, maitale eta irakasle ziren. Gaur egun nire lagun eta maitale bakarrak alkohola, drogak eta zubipea dira...Gurasoak zoritxarrez ahaztuak ditut, eta beraiek ere ni...ez dut inolako laguntzarik jasoten, orain ni naiz lanbide horretako laguntza jaso behar duena, etxeko giltzak errekako ur korronteak eraman zituen.

Zubia da nire teilatu baina soilik marea bajatzerakoan daukat non babestu, non nire burua zaindu, non drogekin tratatu eta non nire boteilarekin lo egin.

Goizeko zazpiak eta laurden dira, marea igotzeko ordua iada iristear dago, eta ito ez nadin lehenbailehen beste kale batera diru eske joatea izango da hoberena. Nekez, zubiko eskilaretan gora noa, nire botila eskuan eta motxila lepoan daramatzadala, zubiko gainazaletik herritarren begirada maltzurrak jasan beharra daukat, nahiz eta ez didan ardura, barrutik sentsazio deseroso bat sentitzen dut. Nire pentsamendu bakarra, nahiz eta drogen munduko parte hartzaile izan, lehen printzipioa 179


gizabanako arrunta eta biziduna naizela da, besteak bezalakoxea nolabait azaltzeko.

Mateo Zabala kaletik noala, pertsona ugarirekin gurutzatu naiz, gehienak lanera doazenak eta antzina ni nintzen pertsona gogora ekarri dut: ordu hauetan nire lanera abiatzeko prest nengoen, nire janzkera elegante hura soinean neramalarik, amets hutsa da. Orain telefono kabina baten barnean babestuta nago.

Familia franko ikusten dut irrifarrea ahoan dutelarik, kalean barre algara artean doaz goizeko ordu hauetan ere, umeak pilotekin jolasten, txakurrak kaleko eskinetan txiza egiten, gurasoak eskutik helduta oinez, eta adinekoak tabernetan lagun artean eserita karta jokoan Ducados paketea mahai gainean utzita dutelarik...eta ni beti bezala bakarrik eta mozkorturik....beste mundu batean murgildurik....

Ustekabean zarata sumatu dut ene belarrian. â&#x20AC;&#x153; EEEEEEHH! Irten hadi hortik! Joan hire zubipeko txarrikortara!â&#x20AC;? Nik izuturik eta defentsa gabe korrika egiteari ekin diot, lepoko pisuaren ondorioz estropezu egin eta eskuan neraman botila baliogarriak lurrarekin talka egin du, horrela 1013 zatitan txikituz, goizeko 11:12an nire ondoko laguna galdu dut, Don Simon botila.

Triste eta lagun bat gutxiagorekin jauzi batean lurretik zutundu eta bidean jarraituu dut. 180


Zubirako 100 metro soilik falta dira, eta oraindik ez da marea guztiz jaitsi; 12etan helduko da beheko tope-topera, hortaz minutu gutxirako zubirantz jotzen duten eskilaretan jesarri naiz.

Nire pentsamenduak nahasiak ziren, amets gaiztoen multzoa neukan burua zorabiatzen, gurasoak, maitasuna, sexua, lagunak, botila, jeringila, pastilak, teilatu bakarra, segurtasuna, arriskua, eta nabariena, bizia berreskuratzeko desira eta itxaropena...PIIIIIIIIIII PIIIIIIIII! Kamioi bozina entzundakoan, begiak bat batean ireki ditut eta segidan nire begirada errekako uraren mailara eta neurrira abiatu da. BAT, BI ,HIRU, LAU eskilara jaitsi ditut eta errekako ur zikinak bustitako belar kutsatuan etzan naiz.

Goizetik ni nintzen, ez nengoen drogen menpean, iada ordua da lo pixka bat egiteko eta laguntza moduan zortzi pastilez baliatu naiz, berehala lo sakon batean sartu naiz, inoiz esnatuko ez naizen lo batean.

Sei ordutan lo egin dut, eta nahikoa izan da mareak nire gorputza estaltzeko, baita ozeano bukaezin batera urruntzeko. Indarrik eta taupadarik gabe, noizbait nire teilatu izan zen zubia hilerri bilakatu da, mareek eta drogek, nituen lagunek amaierara eraman naute... Behintzat lasaitasunez....

181


182


Lourdes Ondaro Mallea 2.DBH

GORRIA ZURIAN Goizeko zazpiak bueltan jo zidan iratzargailuak. Loguraz oraindik, jagi eta leihoa zabaltzera joan nintzen, pixka bat itzartu guran. Ingurua zelan zegoen ikustean, ostera, eskolara ezingo nintzela joan ondorioztatu nuen, gutxi gora-behera belaunerainoko elur kapa zegoela zirudien eta. Horrela, berriro sartu nintzen izara artera, apur bat gehiago deskantsatzeko asmoarekin.

Hamarrak inguru izango ziren bigarrenez altxatu nintzenean. Oraingoan, etzanda geratu nintzen apur batean, nagituta nengoelako, oheko epeltasun hartan. Jagi nintzenean, (kostata, ez pentsa) leihoa zabaldu eta neguko egun hotz horietakoa zela ikusi nuen, dena elurtuta, eguzki zuritan distiratsu. Naturak soineko zuria jantzia zuen gauean zehar, oraindik sasoi hartan zuhaitzek mantentzen zituzten hosto arreen artean tartekatuz. Oiz mendia ere zuri-zuri zegoen, tontor aldea lainopean. Han goian ez zela giro izango oldoztu nuen, elurra mara-mara eta haize errotek sortzen zituzten aire zurrunbiloekin, eta babestuta sentitu nintzen etxeko goxotasunean. Egunean

zehar egingo nituen gauzak pentsatzen hasi nintzen ondoren, janzten nintzen

bitartean. Gosaldu eta gero, basoan ibilaldi bat ematea pentsatu nuen, naturaz gozatzeko. Desiratu nuen bakarra elurra kentzeko makina ez etortzea izan zen, paisaia eder hura eta bide batez nire egun librea ez hondatzeko.

183


Hala ba, sukaldera joan eta gosaria prestatzeari ekin nion. Lehenengo, laranja-zukua edan nuen, egunkaria irakurtzen nuen bitartean. Bertan, azalean, krisi ekonomikoaren gorabeherak zetozen, barnealdean , aldiz, Ipar Koreako armada Estatu Batuetakoarekin batera egitera zihoazen maniobren berri ematen zuen. Pentsatze hutsarekin hotzikara sentitu nuen bizkar hezurrean gora, eta esnearekin batera hartzeko tostadak egiten hasi nintzen, pentsamendu haiek burutik kentzeko asmoz. Horretan nengoela, lagunen bati deitzea bururatu zitzaidan, goiz hura nirekin pasa zezan. Estiri deitu nion.

Gosaltzea bukatu nuenean, kanpora atera nintzen elurretako arropak jantzita. Botak ipini eta Motroilorantz abiatu nintzen. Dena zuri-zuri zegoen, eta tenperatura zeropetik, nire kalkuluen arabera. Paretik orkatz puska bat pasatu zitzaidan, txikiago bat atzetik zekarrela goizean paseatzera atereak.

Estirekin geratua nintzen lekura heldu eta oraindik ez zegoela ohartu nintzenean, izkina batean eseri eta inguruari so geratu nintzaion. Leku hura basoaren ondoan zegoen, eta pago eder baten adarrei begira nengoela, katamixar bat ikusi nuen bertan, guztiz izututa niri begira. Isats luze iletsua zuen, gorri-gorria, gorputzaren luzeraren erdia baino gehiago bera. Ni zer motatako izakia nintzen galdetuko zion bere buruari. Animalia zoragarri hari begira nengoela, Esti atzetik hurbildu zitzaidan, isil-isilik, susto bat emateko asmotan, eta baita lortu ere. Ia erori nintzen elurtzara arineketan hasi nintzenean zer zen ez nekien gauza harengandik ihesi.

Estualdia pasatzean eta ongi segurtatu ostean atzetik hurbildu zitzaidana Esti zela eta ez munstroren bat, biok batera jarraitu genion bideari, noizean behin izotz plakak saihestuz, gauean egin zuen hotzak leia ekarri baitzuen.

184


Abenduaren hasieretan, natura erretiratzeko prestatua zegoen jada, neguarekin batera lokartzeko. Halaxe, puntarantz hurbiltzen gindoazen heinean, gero eta elur gehiago zegoela konturatzen ginen, jada belaunen pareraino heltzen zitzaigunez boten barruraino sartuz. Laster geneuzkan hankak guztiz blai.

Tontorrera heltzean, paisaia eder hura bistaratu genuen, eta bokadiloak jaten genituen bitartean ez genuen ia hitzik ere egin, gure inguruarekin liluratuta. Horretan geundela, gu konturatu orduko ekaitza gainean geneukan. Dena ilundu zuen, eta laster jo zuen trumoiak ere, oinaztuaren ondoren. Berehala hasi zen elurra mara-mara. Ahal bezain bizkor beherantz jo genuen, etxera heltzeko gogoz, ordurako nahiko hoztuta geundelako. Pare bat ordu lehenago geratuak ginen lekura heltzerako, busti-bustita geunden, elurrak, lehorra izan arren busti egiten baitu.

Orduantxe, tximistak zuhaitz zahar bat jo eta su hartu zuen. Ikaragarria izan zen, gure gain aldean zegoen zuhaitz lehortuaren adarrak alde guztietatik erortzen ziren sutan. Berotasun gorri haren erdian, lehenagoko katagorriaz oroitu nintzen, eta zer nolako sustoa hartuko zuen pentsatzen hasi nintzen. Horretan nengoela atzera begiratu etaâ&#x20AC;Ś â&#x20AC;&#x153;kontuz Esti!â&#x20AC;? lagunari esateko denbora izan nuen, sutan zegoen enbor zati bat ondora erortzean. Segundo batzuk zer egin ez genekielarik geldi, elkarri begira egon ostean, libre zegoen alderantz abiatu ginen korrika, hau da, nire etxerantz, beste aldea sutan zegoen adar batek oztopatzen zuelako.

Arineketa batean gindoazela, buztan gorri luze eta eder bat zuhaitz artean ezkutatzen ikusi nuela iruditu zitzaidan. Lasaitu makala hartu nuen!

185


186


Markel Esain Casta単ares 2.DBH

AMETSEI KASU

Gaua heldu zen eta Jokin lokartu berria zen. Baina norbait sartu zen bere logelara, ez zen pertsona bat, ez, milaka ziren, baina oso-oso txikiak. Hegan sartu ziren eta, inork jakin gabe nola, Jokinen belarrietatik, ahotik eta sudurzuloetatik sartu ziren. Gau hartan Jokinek inoiz edukitako ametsik gozoenak eduki zituen: hegan zihoan zeruan zehar eta mundu osoa ikusi zuen goitik. Piramideak ere ikusi zituen urrunean eta hurbiltzea erabaki zuen: primeran pasatu zuen lurralde ezezagun eta arraro hura ezagutzen.

Horrela ibili zen aste osoan zehar, gauero herrialde zoragarri bat bisitatzen, baina ez al zitzaion iruditu arraro xamarra zela guzti hura? Ez jauna! Jokin oso mutiko tontoloa zen, umore gutxikoa eta maltzurra, gainera notak txarrak ateratzen zituen.

Begi urdin ederrak eta lotiak zituen eta azpiak peka piloa inurriak izango balira bezala, tamainaz txikia eta oso argala zen, beti neke itxurarekin zegoena.

Bere ametsak gogoko zituen Jokinek baina bere buruan zeuden pertsonatxo haiek ez zeuden batere gustura mutiko horren buruaren antolaketarekin. Pertsonatxo horiek ez ziren gu bezalakoak, milimetro batekoak ziren gutxi gora behera; hortz handiak zituzten

187


eta belarriak hortzak baino handiagoak, buztan motz eta iletsua ipurdiaren gainean eta gehienak potoloak ziren.

Pertsonaia hauek buru barruan bizi ziren, ideien gainean egiten zuten lo eta pentsamenduak jaten zituzten. Horren trukean buru horren jabeari amets zoragarriak eskaintzen zizkioten. Baina Jokinen burua guztiz hutsik zegoen.

Pertsonaia hauen nagusiak Jokin deitu zuen: -Nork hitz egin du?-erantzun zuen Jokinek. -Zure ametsak sortzen ditugunak gara eta zure buruan zerbait egin beharko duzu laster amets polit horiek galdu nahi ez badituzu. -Baina zer egin dezaket? -Jakinduria pixka bat gehitu, ideiaren bat izan eta zure iritziak jorratu. -Eta nik nola egingo dut hori, ba?. -Zeuk ikusi! Aste bateko epea ematen dizugu, bizkor ibili.

Jokinek ez zion garrantzirik eman eta bere alferkeriarekin jarraitu zuen. Astebete barruan bere lehenengo amets zorragarri haiek desagertzen ari zitzaizkiola konturatu zen.

Inoiz egin ez zuen zerbait egin zuen momentu hartan, burua erabili! bere bizitzako lehenengo erabakia hartu zuen: letrak begiratzen jarri zen, letra bakoitza buruan sartzen hasi zen eta irakurtzen ikasi zuen. Hamabi urterekin ordu pare batean irakurtzen zekien. Geroago matematika liburua hartu zuen eta ordu batean bere adinekoen mailan jarri zen.

188


Zerbait falta zitzaion baina, iritziaren kontu hori hain zuzen.

Etxera joan zen eta ez zuen alferkerietarako gogorik, ez zuen telebista piztu, ez zuen meriendatu, baina han zegoen gaua noiz iritsiko irrikitanâ&#x20AC;Ś

Baina gau hura ahaztezina izan zen. Gau hartan ez zuen hegan egin, ez, ez zen herri zoriontsu eta alaietara joan, ez. Toki sinestezin batean zegoen, ametsetako lagunek inguratuta, ametsetako paisai zoragarriek inguratuta eta nahi adina gauza eskatzeko moduan.

Handik aurrera Jokinek bi bizitza ezberdin izan zituen: alde batetik etxeko bizitza, benetakoa, eta beste alde batetik ametsetakoa, kanpokoa bezain erreala zena. Notak pilo bat hobetu zituen eta bai bera bai pertsona arraro haiek pozik bizi izan ziren Jokinen buru barruan.

189


JOXE MARI ITURRALDE IDAZLEA INSTITUTUAN “Lehen amodioa Suedian” liburua asko gustatu zait, interesgarria izan da. Gazteentzako gai egokia du, nire kasuan behintzat berehala lotu nauena, askotan identifikatuta sentiarazi nauena. Erraza da irakurtzeko, nahiko laburra, irudi gutxi batzuekin… liburu aurrean jartzeko ohiturarik ez duen jendeak gustara irakurtzekoa. Gaia, izenburuak dion bezala, oporretako amodio baten inguruan da. Opor hasieran kanpora joan eta baten bat ezagutu, bat batean maitemindu, berarekin abenturaren bat bizi beste arazo eta gorabehera batzuen artean… Eta oporrak amaitzerakoan, bakoitza bere etxera itzuli behar. Kapitulotan banatuta, erraz irakurtzeko moduan idatzita daude 202 orrialde, aspertzeko betarik eman gabe. Joxemari Iturraldek antzeko gaien inguruan dabiltzan liburu gehiago ere baditu, institutura etorri zenean azaldu zigun bezala. Nire gusturako oso idazle ona da, bere liburuak oso entretenigarriak dira: “Kaliforniako neskak”, “Santiago bidean”…

190


Lehen esan dudan bezala, irakurtzen joan ahala, bere liburuetan identifikatuta sentitzen zara, pertsonaia batekin edo bestearekin. Agian horrek bihurtzen ditu hain interesgarri bere kontakizunakâ&#x20AC;? LOURDES ONDARO (2.DBH)

â&#x20AC;&#x153; Lehen amodioa Suedian oso interesgarria iruditu zaigu gehienoi. Suediako ohitura batzuk ikasi ditugu, eta liburu hau hasiera bertatik oso polita denez, interesatu egin gara eta hasieratik bukaera arte irakurri dugu. Dena oso interesgarria den arren, amaiera laburregia iruditu zait, oso gutxi kontatzen da, hurrengo jarraipena egitea gustatuko litzaidake. Gogoaz geratu naiz. Orain Joxe Mari Iturralderen beste liburu batzuk ere irakurri nahi ditut.â&#x20AC;?

LIBE GOMEZ (2.DBH)

191


â&#x20AC;&#x153;Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Oso polita da abenturak gustuko dituen pertsonentzat, baita amodioa gustuko dutenentzat ere. Liburu honek Suedia ezagutzera ere ematen du., eta ni ez naiz inoiz Suedian egon, baina idazlearen deskribapen hauekin polita dela dirudi. Gauza asko ikasi ditudalako ere gustuko izan dut.â&#x20AC;?

IRAIDE VALLS (2.DBH)

192


â&#x20AC;&#x153; Liburua irakurtzen hasi eta segidan atzeman nuen lilura. Risky bere herrian ez zen mutiko lirain eta arrakastatsua, hala nola esatekoâ&#x20AC;Ś, baina beste bizi bat hasi beharra zuen, 17 egun Suedian. Riskyrentzat abentura bat, baina hori baino gehiago maitasuna aurkitzeko aukera paregabea. Liburua irakurtzen joan ahala konturatu nintzen pertsona arrunt baten bizitza arrunta zela, nire bizitza bezalakoa. Nik bezala, Riskyk ametsak zituen, Risky errealitatearekin borrokan zebilen. 16 urteko mutilo gazte baten legez bezperako maitasunezko begiradek itotzen zuten, eta bere bizitzaren zentzua aurkitzeko maitasuna aurkitu behar zuen, bestela nora ezean zebilen, orientatu nahian. Pertsonaiak bizitza azkenera arte bizi nahi duten pertsonak dira, nolabait azaltzeko, pertsona arruntak beraien pozekin nahiz tristurekin. Liburu hau ez da betiko liburu sinple eta aspergarri horietako bat ez horixe, liburu honen zentzua bizitza bera dela dirudi. Idazlea ere paregabea da. Guregana etorri zenean, bere begietan irakur nitzakeen hitzak, ideiak, pentsamenduakâ&#x20AC;Śâ&#x20AC;? NAROA ARES (2.DBH)

193

129 pdfsam peto petoa 2011  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you