Page 1

INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA (Manuel Area Moreira) 1.- HITZ GAKOAK:     

Hezkuntza teknologikoa Web 2.0 TIC Sare sozialak E-learning

2.- GALDERAK:  Zeintzuk dira teknologia informatikoa erabiltzearen abantailak eta desabantailak?

ikaskuntza-iraskuntza

prosezuan

 Zer motatako jarduera pedagogikoak egin daitezke gelan, teknologia berrien erabilpenaz baliatuz? 3.- SINTESIA: Manuel Area Moreirak idatzitako liburu honek, hezkuntzan teknologia berrien erabilpena azaltzen du. Manuel, Heziketa Teknologikoan aditua da. Liburu honetan oso ondo laburbiltzen da heziketa teknologikoaren kontzeptu garrantzitsuenak, bai diziplina teoriko moduan eta baita praktika dozente moduan. Liburua 5 kapitulutan banatzen da, bakoitzean teknologiaren inguruko gai bat jorratzen delarik. 1.-Informazioaren gizartea, teknologiak eta hezkuntza: Hemen informazioaren teknologiak dituen arazo sozial eta kulturalak azaltzen dira. Ondorio positiboen artean; teknologia berriek espazio-denbora oztopoak apurtzen dituztela, teknologiak informazio anitzetara heltzea ahalbidetzen duela, lan askotan arintasuna eta efizientzia lortu dela, etxetik lan egitea posible dela.... Ondorio negatiboen artean berriz, gizarteak teknologiekiko dugun dependentzia handiegia dela, beldurra dugula teknologiak huts egitea, guztiak berdinak bihurtzen ari garela, kulturak desagertzen ari direla, desberdintasunak handitzen doazela..... Teknologia berrien aurrean dauden arazo berriak azaltzen dira; analfabetismo teknologikoa, informazio larregi, baldintza formazio berriak, aldaketen abiadura handiari ohitzeko zailtasuna.... Hezkuntzaren erronkak teknologia berrien aurrean hauek dira; teknologia berriak sistema kurrikularream sartzea; irakaskuntza helburuak eta metodoak berregituratzea; ikasleak teknologiaren erabilpena menderatzea;inprimatutako materialak dauden tokietan informatizazioari lekua uztea..... 2.-Hezkuntza teknologikoa diziplina pedagogiko moduan: Gai honetan Hezkuntza Teknologikoaren definizioa, jatorria eta garapena azaltzen da, hamarkada bakoitzean gertatutako gertaera garrantzitsuenak aipatuz. Diziplina pedagogiko moduan nola sortu zen, perspektiba kritiko batetik nola berregituratu zen.... Espainian, Hezkuntza Teknologikoaren jatorria eta eragina ere azaltzen du.


3.-Irakaskuntza baliabideak edo material didaktikoak. Kontzeptualizazioa eta motak: Atal honetan material didaktikoei eta irakaskuntzaren baliabideei buruz hitzegiten da, hauek baitira irakaskuntzaren elementurik garrantzitsuenak. Zer diren eta ze motatako material eta baliabideak dauden azaltzen du, bakoitzarentzat adibideak jarriz. Inprimatutako materialari buruzko azalpena ematen da. Ikus-entzunezko baliabideak eta baliabide digitalak ere aipatzen dira eta azkenik irakaskuntzarako baliabideei inguruko diseinu, erabilera eta ebaluazio egoki baterako pausuak errazten dizkigu. 4.- Teknologiak eta baliabideak hezkuntza mailan. Gai honetan kurrikulum baten erabileraren garrantzia azaltzen du. Kurrikuluma baliagarria izango da irakasleriak bere materiala osatzeko. Kurrikulum honen diseinua, horretan lan egiten duten teknikoei dagokio (hemen berritzeguneak garrantzi handia dute). Irakasleriak berriz, bere errealitatera egokituko du. Orain arte irakaskuntzan liburuaren erabilera ezinbestekoa zen, gaur egun teknologia berriekin batera erabili behar dira. 2007. urtetik aurrera oinarrizko 8 gaitasun agertu ziren, hauen artean, “Informazioaren erabilera eta gaitasun digitalaâ€? dago. Ikaslea gai izan behar da ez bakarrik informazioa bilatzen, kudeatzen ere jakin behar du (bilatu, kudeatu, elkarbanatu, etikoki erabili....). Horregatik irakasleak teknologia berriak osagarri moduan erabili behar ditu eta ez denbora pasa moduan. 5.- Hezkuntzan, informaziorako eta komunikaziorako teknologiak. Ordenagailu bidez egindako irakaskuntzatik e-learning-era. Oraingoan, geletan ordenagailua erabiltzera bultzatzen gaitu, hau da, ordenagailuekin irakatsi eta ordenagailuekin ikasi. Teknologia digitalen bidezko irakaskuntza metodoak aipatzen ditu, presentziala, semipresentziala, online formazioa (e-learning).... Azkenik, e-learning-aren definizio desberdinak azaltzen ditu eta bere inguruko kontzeptu garrantzitsuenak aipatzen ditu; gela birtuala, canpus birtuala, unibertsitate birtuala, moodle, web 1.0, web 2.0.... azken honen barruan aurkitzen dira blogak, wikiak, sare sozialak.... 4.- ONDORIOAK, EKARPENAK, IRITZI PERTSONALA‌. Hezkuntza teknologikoaren bitartez, irakaskuntza prozesu eraginkorrago bat lortu nahi da. Helburua, irakasle zein ikasleei laguntzea da, irakasleei teknologia berriak hezkuntza kurrikulumean sartzen eta ikasleari bere ikaskuntza prozesua aurrera eramaten.


Irakaskuntza prozesua baliabide informatikoei esker hobetzen doa, ikerkuntza askok dioten bezala. Ikasleari, bere burua ezagutzen laguntzeaz gain, irakaskuntza kooperatibo bat izaten laguntzen dio. Ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren subjektu aktiboa izan behar da, parte hartu behar du bere garapenean. Orain arteko ikuspegiak desmotibatu egiten du ikaslea. Klase magistralak alde batera utzi behar dira, non irakasleak bere jakintza guztiak adierazi eta ikasleak jaso egiten dituen. Askotan ez gara konturatzen ikaslearen heziketa jokoan dagoela eta berak ere baduela zer esana bere hezkuntza prozesuan. Beldurrak alde batera utzi behar dira eta ikaslea bere heziketaren agente pasiboa izatetik heziketaren sortzailea-partehartzaile izatera pasa behar da. Paper garrantzitsua jokatzen dute hemen Informazio eta Komunikazio Teknologiek. Jada hainbat tresna ezagutzen ditugu, hala nola, wikiak, blog-ak, webquest-ak‌ zeinetan ikaslea bera den bere ibilbidearen jaun eta jabe eta irakaslea bere ikasketa prozesuaren bidelagun. Hain ezagunak diren Sare sozialak adibidez, ate asko irekitzen diete, ikasle, irakasle, guraso, administrari‌, ez bakarrik eskola barruan komunikatzeko baizik eta munduko edozein eskolarekin komunikatzeko. Interneten dabiltzan erabiltzaile eta zerbitzu kopurua oso handia da. Sare sozialak dira erabiltzaileen atentzioa pizten dutenak, gehienbat gazteen artean, zeintzuk beraien gustuak eta preferentziak munduko beste edozein pertsonekin konpartitzen dituzte. Gainera, edozein motatako minusbaliotasuna duen ume batek ere, sistema informatikoei esker, komunikatzea, ikertzea, parte hartzea‌..posible du gainontzeko umeek bezala, sistema informatikoak beraien diskapazitateari egokitzen baitira. Esan daiteke, hezkuntzak, metodo informatikoen sarrera beharrezkoa duela leku ezberdinetara heltzeko, horrela , distantzia ez daitela integrazioaren oztopo izan. Baina hezkuntza teknologiko bat aurrera eramateko, hezkuntza komunitatea osatzen duten agenteak formatuak egon behar dira, teknologiaren etengabeko hobekuntza bati jarraituz, hau da, gaur berria dena bihar zaharra da. Hori dela eta formakuntza jaso behar dute dauden aurrerapen guztietan hezkuntzan ez atzeratzeko. Ikasle perfila aldatu egin da eta irakasleria prest egon behar da erronka berri honetarako. Prest eta gogotsu.


INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA  

IKTak gure eguneroko bizitzan eta lanean analizatzen duen liburu interesgarriaren sintesia.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you