Page 1


Herrialdetako asanbladak Maiatzean gazte mugimenduko hainbat kidek dinamika berria aurkeztu genuen Intxaurrondoko Letaman gaztetxean Euskal Herriko gazte mugimendua indartzeko helburuz eta sistemaren aurkako gazte uholdea osatzeko bidean. Hortik aurrera hainbat asanblada burutu ditugu herrialde ezberdinetan eta udatik aurrera

“

Gazte Mugimenduko eremu ezberdinetan lan egiten dugun gazteak gara: gaztetxe eta gazte asanbladetan, neska taldeetan, unibertsitateko zein ikastetxeko ikasle asanbladan, musika taldeetan, proiektu komunikatiboen garapenean, jaietako gazte konpartsetan edo sexualitate askearen inguruko batzarretan antolatzen gara besteak beste. Sistemaren aurka gaude! eta eremu desberdinetatik egiten diogu aurre. Kapitalismo patriarkarrak eremu guztietan zapaltzen gaitu. Itotzen gaituen sistemaren kateak oso desberdinak dira, sarritan oso sutilak bai, baina gazteok aspaldi ekin genion ofentsiba eraikitzeari. Gazte gara gazte! eta ez gaude konforme! Errebeldeak gara, feministak, amalurra defendatzen dugu, ikasleon eskubideak defendatzen ditugu, sexualitate askea bultzatzen dugu, independentzia eraikitzen dugu, herri kultura defendatu, lan duina aldarrikatu, espazio askeak eraikitzen ditugu. Eta honek denak egiten gaitu indartsu. Badakigu sistemaren joku arauak gutxi batzuen boterea bermatzeko sortuak daudela eta horregatik eraikitzen

auzoz auzo eta herriz herri bateragune zabalak osatuko ditugu ere. Sistemaren inposaketa eta zapalkuntza grisen gainetik gazteok alternatiba koloretsu eta anitzak eraikitzen ditugu, halaxe adierazi eta irudikatu nahi izan genuen agerraldiaren bidez. Orain indarrak biltzeko garaia da.

ditugu egunero gure joku arau propioak, herriz herriz eta eremu guztietan. Hori da gure indarra, milaka dinamika eta ekimen abiatzen ditugu bestelako jendarte libre bat eraikitzeko. Beraz, indar horiek guztiak bateratuta, garaitezinak bilakatuko gara. Ekin dezagun batera, topatu gaitezen! Bai, badakigu: gure helburua handia da oso: sistema kapitalista-patriarkala suntsitu eta bestelako jendarte eredua eraikitzea. Norabide honetan, ezinbestekoa da kontrako gazte uholdea osatzea. Indar guztiak topatzeko bidean, ekin dezagun

batera Euskal Herriko herri eta txoko guztietan, sistemaren joko arauak zapuztu eta geureak mahai gainean jartzera. Bide honetan, gazte mugimendua indartzeko, elkarlanean topaketa batzuk burutuko ditugu hurrengo ikasturteko azaroan. Hala ere, hemendik eta azarora bitarte ez gara geldirik egongo. Gazte mugimendua elkarlanean martxan jartzeko herrialdeetan eta eskualde zein auzo/herietan bateragune irekiak burutu ditugu. Beraz adi deialdietara eta parte hartu! Eraiki dezagun gure jokaldia! Bota hordagoa sistemari!

Letaman Gaztetxeko agerraldiaz geroztik hainbat herrialdetako asanblada izan dira Gasteizko Gaztetxean, Kukutza Gaztetxean, Esparru Gaztetxean eta Letamanen bertan ere. Asanblada hauetan ekimena bera aurkeztu da eta gazte mugimenduan gaudenon indarrak biltzeko potentzialitateaz hausnartu da, eta guztiok batera eginez eta elkarlanean aurrerapauso komunak emateko gaitasuna dugula ikusi da.

Dena den elkarlan honen oinarria batez ere auzo eta herrietan dagoela ondorioztatu da, eta hala, datozen hilabeteetan auzo eta herrietan elkarlan hori bultzatzeko dinamikak marrazteari ekingo diogu. Modu honetan, Euskal Herriko gaztetxe ezberdinetan eginiko asanblada hauetan praktikarako ideiak eta elkarlana bideratzeko hainbat proposamen azaldu dira baina badira bururatu ez zaizkigun asko ere, eta hemendik aurrera eskualdez eskualde sortuko diren bateragune berrietan ideia horiek guztiak eta bururatzeke dauden beste asko garatzeko aukera gure esku dago.


Sistema hor dago... baina Gu hemen gaude! Asko gara eta elkarrekin indartsuagoak izango gara! Behin ahalik eta gazte gehien bilduta, herri, auzo edota eskualde bakoitzaren errealitateari begiratu bat eman eta gure egoeraren inguruko ariketa edo analisi txiki bat egingo dugu denon artean, ahalik eta parte hartzaileena izatea bermatuz: Nolakoa da gure herri/ auzo/eskualdeko gazteria? Zeintzuk dira amankomunean izan ditzakegun arazo edo zailtasunak? Egunerokoan badugu harremanik gure artean? Arazoen aurrean elkartzen al gara? Lehenago esan bezala asko gara egunero zapalkuntzei aurre egiten diogunak eta alternatibak eraikitzen ditugunak eta indarrak batuz, batera ekinez, sistemaren aurkako gazte uholdea osatzeko gai gara!

Gazte mugimendua indartzera goaz... bai, oso ongi... baina nola? Zer esan nahi du horrek? Eta nire herrian? nola egingo dugu? nondik hasi? Herriz herri, eskualdez eskualde garatuko den dinamika bati buruz ari gara beraz. Gazte mugimendua bateratu eta indartzera bidean, azaroko topaketak geltoki gisa ulertuta, izaera errebelde, sortzaile, parte hartzaile, sistemarekiko apurtzaile eta eraikitzaile ... iraultzailea izango den bideari ekingo diogu. Sistemaren aurkako frontea herriz herri indartuz eta beste jendarte baten eraikuntzan herriz herri urrats praktikoak emanez ekingo diogu elkarlanean oinarritutako bideari.

Ekin dezagun batera sistemak inposatzen dizkigun joku arauak pikutara bidaltzeko! Bota hordagoa sistemari! Topaketak esan bezala, geltokia besterik ez dira izango bide honetan. Egunerokoan dispertsatuta ditugun indarrak batu eta herriz herri gazte mugimenduaren bateraguneak sortuz, topatu egingo gara geltoki nagusi horretara iritsi artean ere. Beraz, gazte mugimenduko topaketen aurrelanketaren bidez, gure herrian gazte mugimendua osatzen dugun gazte eragile zein norbanakoek elkarlanean aritzeko erronka dugu. Batera ekiteko ordua da, gure herriko gazteok elkartu, eztabaidatu eta indarrak hartzeko garaia da!

Batera ekin?

Gazte asanblada, lonjak edo bajerak, ikastetxeko gazteak, dantza taldekoak, musika taldeak, irratiko gazteak, etorkin gazteak, nesken taldea, gaztetxean ibiltzen direnak, bertso eskolakoak, herri kiroletakoak edo futbitokoak,

tabernazuloan egoten direnak... Eragileetan antolatuta egon ala ez, asko gara, eta denak gara beharrezkoak! Dinamikaren baitan, herriko gazte mugimendua indartzeari begira hainbat urrats proposatzen dira, lehena, batera ekiteak duen garrantziaz bustitzea da, azken finean, denok sistemaren zapalkuntza jasaten dugu bizitzaren esparru guztietan, eta honi erantzunez beharrezkoa dugu herrian bertan sistemaren kontrako gazteen blokea osatzea. Honen baitan sentitu daitekeen gazte ororengana dinamika abiatu duen irakurketa zabaltzea denon esku dago, egunkari hau pasaz, tabernan utziz, lonjara eramanez, jaietan banatuz, gaztetxeko kortxoan eskegiz, epostak gure ingurukoei berbidaliz, kuĂąak jarriz, gazte egunean mezua islatuz, pegata zein kartelak jarriz...

Hamaika aukera daude!

Egiten dugun irakurketa jendarteratu eta dinamika bera zabaltzeko helburuz hainbat bitarteko desberdin izango dira gure herrian erabiltzeko, kartelak, pegatinak, plantillak, bideoa... Baina honekin batera gure mezua za-

Euskal Herriaren luze zabalean, herriz herri, zapalkuntzari aurre egin eta alternatibak eraikitzeko... ekin dezagun batera!

baltzeko bestelako uneak aprobetxatu ahal ditugu, adibidez: - Jaietan: txosnetan dinamikaren ikurra izango den “gâ€? bola jarriz, gazte mugimendu osoaren bazkaria antolatuz, herriko gazte guztien familia argazkia ateraz, jolasak eginez, kuĂąa jarriz... - Gazte Egunak modu bateratuan eginez edo gazte egunetan ekimenaren promozioa eginez. - edota udan zehar Gaztesarean eskegiko diren mural eta bestelakoak egiteko deiak eginez. Hauek ideia batzuk dira bakarrik baina ziurrenik zuei ere ideia gehiago bururatuko zaizkizue, beraz buruari eragin eta bide berriak bilatu itzazue, sorkuntzak ez dezala mugarik izan!

Tokian tokiko errealitateari erreparatu ostean ekimenak egitea proposatu daiteke ere, bai zapalkuntzen salaketa egiteko, baita problematika zehatzei aurre egiteko ere. Modu honetan Euskal Herriko txoko ezberdinetan topaketen norabidean izango diren hamaika ekimen burutuko ditugu. Eta horrela, azarora hurbildu ahala topaketetarako gobitea ahalik eta gazte gehienei luzatuko diegu, horrekin batera topaketen aurkezpenak eginez eta autobuska antolatuz. Antolatuta egon ala ez, gazte, parte hartu! Ekin dezagun batera! Bota hordagoa sistemari!


Iruindarrok gazte peña, Iruñea Iruñeko udalak apustu irmoa du herri kulturarekin zerikusia duen edozerri oztopoak jartzeko. Garrantzitsua iruditu zitzaigun San Fermin jaien inguruan antolatzea, udalak proposatzen duen jai eredua ez datorrelako bat Iruñeko berezko kulturarekin. Jai eredu herritarra, parekidea , parte hartzailea eta euskalduna bultzatzeko sortu genuen 3indarrok Gazte Peña. Badira beste peña asko ere, baina hauetan

sartzea zaila izaten da, eta diru kopuru handia ordaindu behar izaten da. Inoiz baino beharrezkoagoa da iruindar gazteok kaleak gureak direla aldarrikatzea, ekintzak antolatuz, kolorea emanez. Dagoeneko 5 urte igaro dira gazt epeña sortu genuenetik eta 400 peñakide baino gehiago biltzen gara bertan. Eta ibilbide honetan batez ere parte hartzea bultzatzen duten ekintzak antolatu ditugu Sanferminen baitan: trikipoteoak, dianak, kaleko kontzertuak, bazkari herrikoiak, batukadak, Argaren jeitsiera...

Gaztehgam

Kaskagorri, Bilboko gazte mugimenduaren konpartsa

Bilbon, Euskal herriko beste txoko askotan bezala, instituzioetatik eskaintzen den jai eredua, eta oro

ingoz, bakoitza bere kabuz aritu delako orain artean. Ehgam Itotzen gintuzten muga afe- izanik erreferente borrokan, ktibo eta sexualekin amaitu diskurts oa eta ekintzak gaztebeharra ikusten genuelako agotzea ere bada asmoa, ulerhasi ginen antolatzen, eta tzen bait ugu azken finean gazbaita homofobiaren eta tole- teok gur e mekanismo propioak rantzia faltsuaren aurka bo- behar ditugula gure borroka rrokatzeko. propioak lantzeko, eta bide Talde bezala pertsonen iraul- batez gazte mugimenduan eratza sexuala dugu helburu giteko. Orain arte propaganda nagusi, homosexual garen kanpain ak egin ditugu, nahiko aldetik agian gehiago gure eragile mediatikoa garela esan ikuspuntua jorratzen du- dezake gu. Festa erreibindikagun arren. Borroka hau ho- tiboak ere antolatu izan ditugu rrenbestean hain lurperatuta eta eras o homo-les-transfoboei egotean indarrak metatzeari erantzun a ematen saiatzen eman diogu garrantzia ora- gara.

har, kultur eredua, pribatua , kontsumismoan oinarritua, turismoa ri begirakoa, eta ordaindu beharreko a da. Honen aurrean alternatiba baten beharra ikusi genuen, beste eredu parte hartzaile, dohako, publiko eta euskald un bat eraikitzeko. Herritik eta herri arentzat sor-

turiko jai eredu berri ba t lortzeko beharretik abiatuta, garrantzizkoa zen eremu honetan antolatzea. Beste alde batetik, herri kulturaren inguruan gazteon aportazioa ezinbestekoa ikusten genuen, gure ikuspegia eta errebeindikazioak bildu ko zituen proiektu baten beharra; Bilboko gazteon elkargunea bilakatuko zena, eta gazte belaunaldi eta esparru ezberdinetako gazte ak norabide berean eta batera lan egiteko bid ea marraztuko zuena. Herri kultura irudik atu eta gazte espresio desberdinen elkargun e bilakatuz, kultura antolatzetik, kultura sortz era igaro nahi duen proiektua da Kaskagorri. Ekimenei begira, ezagun enak Aste Nagusia, Ihauteriak eta konpartser o eguna izanik, Kaskakanpadak, irteerak , afariak, poteoak... burutzen ditugu urtean ze har ere.

Zergatik erabaki z tan antolatzea? Zein eta ze nolako ekimen

Iduna, Santutxuko emakume taldea (Bilbo) Gaur egun patriarkatueren zapalkuntza oso era sotilean gauzatzen da eta horregatik gazteoi oso zaila egiten zaigu egoera batzuk identifikatzea. Horregatik patriarkatua identifikatu eta salatzeko eta honen aurrean feminismoa alternatiba eta bizimodu gisa aldarrikatzen duten emakume taldeak daude. Hauetaz gain bestelako eragileen, taldeen… praktika eta diskurtsoa feminista izatea ere ezinbestekoa da. Guk emakume gazte bezala gure artean antolatzearen beharra ikusten dugu borroka honen motorea garelako. Gure helburu nagusia Euskal Herri libre eta feminista bat lortzea da. Horretarako gure ingurutik hasita, hau da, gure auzotik hasita pixkanaka

Euskal Herriko gazte mu tan gaude antolatuta. Asko aurrean eraikitzen ditugun indar hauek guztiak batuta Hor dago gure indarra! Be te uholde bat sortzea dagok arauen gainetik gure joko a mari hordagoa botatzeko o Orrialde hauetan gazte m berdinak topatuko dituzue, herri eta eskualdez eskuald du alternatiboen isla. Gure

Ikasle mugimendua, Ikasle Abertzaleak Unibertsitateko ikaslea

jendea kontzientziatu, jarrerak aldatu, zapalkuntza salatu… Auzo mailako taldea gara eta horregatik ekimenak bertan burutzen ditugu, bertako lagun,

ezagun eta auzokideentzat. Batez ere kontzientziazio kanpainak, indarkeria sexistaren salaketa eta jai parekideen aldeko lana burutzen dugu.

Aurten hasi ditut unibertsitateko ik ketak UPVn, eta bertaratu bezain ter, lehenago urrutitik entzuten nit kontuak, Bologna Prozesua, in saketak… zuzenean pairatzea ego zait. Ikasleon hitzaren ukapena, de gorrezko klaseak, presioa, kanpus liziala… hau ikusirik, egoera ho aurrean ikasleok antolatzeko be ginela sentitu nuen, unibertsitate nen aurka eta bestelako unibertsi


Ideia zabaldu

keten kopurua kolpe batez iganez. Gu, gazte gisa, hunkituak izan gira Gaurko Ipar Euskal eta gure geroa segurtatzeko momenHerriko egoera aski larria iduritze tua dela erabaki dugu, euskaldun n zaigu; euskara ta kultura polik gisa bizi nahi bait genuke Euskal i poliki ezabatzen diren anartea Her rian; lehenik jendea informatuz n lurrak salduak dira edo turism eta kon zientzizatuz eta gero ekimen oarentzat berriz antoltuak laborants batz u eginez. Frantziar estatu zena eta hemengo jendea ahantziz. tral izat u baten bortizkerieri aurre Bestalde zerbitzu publikoen priba egit eko . tizazioaen ondorioz guttitua dira he Guk geu k nahi ginituzke erabakiak rritxoetan bortsatuz jendea hirietara hart u eta autonomia defenditzea joaiten eta ikasketentzat herritik erab aki dug u uste dugulako gaurko gazteak urrunduak dira. egoeran honek segurtatzen ahalko Arazo guzi hauen gaine digula alde batetik orain arte iratik, azken momentu hauetan Fran bazitakoak segurtatzen eta bestetik tziar estatuaren politika gogortu gur e erabakiak hemen eta bakarrik da atxilohartuak izango direla segurtatua izango zaigulako.

Gazteak pasibotasun handiko kolektibo bat ginen, bakoitzak bere bizimoduan isolatuta bizi zen,

ugimendua hamaika eremudira sistemaren inposaketen n ekimen eta alternatibak eta a garaitezinak izan gaitezke. eraz indarrak bildu eta gazkigu orain, sistemaren joko arau propioak eraikiz. Sisteordua iritsi da! mugimenduaren espresio ez, egunerokotasunean herriz de garatzen ditugun bizi ere-

ea da hitza!

zenuten eremu honen da zuen helburua nak burutu dituzue?

kaslastuen npookitu erris poonen ehar hoitate

“ “

Oibarko gazte asanblada

eredu baten alde borrokatzeko. UPV, unibertsitate español eta antidemokratikoa da. Gure helburua bestelako unibertsitate eredu bat eraikitzea da, demokratikoa, euskalduna, Euskal Herriaren araberakoa eta ikasle askeak sortuko dituena. Norabide horretan egiten dugu lan, eta ekimen ezberdinak antolatzen ditugu: bolognaren aplikazioen kontrakoak, ikasle asanbladak, parodiak…

egin genuen, ahalik eta gazte gehien biltzeko nahiarekin. Asanbladak isolamendu hori apurtzeko eta gazteriaren egoera hobetuko lukeen edozein ekimen antolatzeko sortu zen, jada 5 urte daramatzagu asanbladarekin eta 4 urte gaztetxearekin.Gaur egun barne hausnarpen batean gabiltza asanbladaren funtzionamendua eta helburuak sendotzeko, lanerako bidea hobe markatzeko.

gazte sentimendua desagertua zegoen eta ez zegoen inolako iniziatibarik edozein motatako ekimenak antolatzeko. Gazteriaren egoera latz honen aurrean gazte asanblada sortzeko proposamena

Kkinzona Komunikazio proiektua

finean, ganberro baten beharretik, sortu zen Kkinzona.

Urretxun eta Zumarragan gazteen komunikazio arloan hutsune handi bat zegoen. Gazteok asko dugu esateko, baina ez dago gure neurri eta beharretara sortutako mediorik. Gazteok esan nahi genuena, guk nahi genuen moduan esan nahi genuen, eta horretarako ezinbestekoa da gazteok sortu eta kudeatuko ditugun medioak sortzea. Esparru bereizi, alternatibo, gazte eta baina desberdin; azken

Fanzine batekin sortu zen proiektua, web batekin jarraitu zuen eta irrati batekin luzatu da aurten. Garen modukoak izateari utzi gabe eta ondo pasatzeko aprobetxatuz, gazteoi adierazteko bideak ematea da helburua. Bide honetan, gazteon artean ilusioa sortuz, komunikazio proiektuaren garapena kalean ere ematen da, eta bertso desafioak, joku zoroak, txapelketak, abesti lehiaketak edota zozketak antolatu ohi ditugu.

Ikasle Abertzaleak Ikastetxeko ikaslea Gure ikastetxean bai DBH eta baita batxilergoko ikasleok ere greba eskubidea ukatua daukagu, beste zenbait eskubide batzuen artean. Kurtso hasieran

paro bat konbokatu nahi genuen gure ikastetxeko ikasleok protesta egiteko, eta zuzendaritzatik jaso genuen erantzuna ezezko borobila izan zen. “Umeak” omen gara eta gurasoen sinadura behar

Helburu argi batekin gabiltza lanean Oibarko gazteriaren kontzientzia eraldatzea hain zuzen, modu hontan gure egoera hobetzeko pausuak eman ahal izateko. Kontzientzia kritikoagoak eta partehartzaileagoak sotzea dugu helburu, gazte izaeraren isla izango diren kontzientziak. Errealitate justuago bat izan dezagun gai desberdinak jorratu ditugu. Hortaz aparte Oibarren aisialdirako dauden aukera eskasak ikusita gazte asanbladak aukera ona eskaintzen digu eremu hontan jarduteko.

omen dugu greba egiteko. Gure institutoko ikasleak nahikoa

helduak gara greba egin nahi dugun edo ez erabakitzeko! Ikasturte honetan zehar gure helburua greba eskubidea lortzea izan da, baina ez hori bakarrik, ikasleon artean gure buruak antolatu eta borrokak aurrera ateratzeko eskubidea dugula sinestarazteko kanpaina ere egin dugu. Ekimen ezberdinak egin ditugu, asanbladak, eskuorri banaketak, zuzendaritzan kontzentrazioa…


Etxegorri

2003-2004 ikasturtean donostiako arkitektura eskolako ikasle talde batek eman zion sorrera Etxegorri proiektuari. Ideia nagusia autoformakuntzako talde bat sortzea zen, arkitektura munduan balore sozialistak landuko dituena. Arkitekturak, arlo zabal eta desberdinak hartzen ditu bere baitan. Hauen artean aipagarriena: sistema honen tresna izatea da. Hau da, pertsonen jokaera, bizitza sozioekonomikoa, kulturala eta politikoa, besteak beste, baldintzen dituela esan

liteke eta honegatik, gaia bere dimentsio guztiekin hartu behar dela ikusten dugu. Arkitektura tresna eragile potentea izanik, egungo errealitatearen alternatiba proposatzea izango da beti ere azken helburua. Arkitektura eta hirigintza ikuspuntu ezkertiar batetik garatzea dugu helburu. Izaera sozialeko arkitektura eta herri antolamendu baten bila egiten dugu lan, egungo sistemak garaturiko emaitzaren alternatiba baten bila hain zuzen ere.

Iurretako gazte Asanblada

Gazte asanblada bat gure iritziz, herri osoari irekita dagoen marko bat da, egunerokotasunean eta maila indibidual batean burutu ezin daitezkeen proiektuak, elkarlanean eta autogestioz gauzatzeko eremua. Herri baten gazte mugimenduaren osasunari begira eta gazteria aktibo, kritiko eta sortzaile bat bultzatzeari begira guztiz beharrezko ikusten

dugu herri bakoitzean gazte asanblada bat ikustea eta horregatik erabaki genuen esparru honetan jardutea. Gure helburua herriko gazte guztien bilgune izan eta herri gisa asanbladan proposatzen diren erronka eta proiektu guztiak gauzatzea da. Ildo horretan gaztetxe bat izateak lanak asko errazten dituen arren, kalean gauden asanbladok ere aurrera ja-

KAMARADAK Gazte Internazionalisten Sarea Sarearen sorrerak bi helburu nagusi izan zituen, alde batetik Gazte mugimenduan ematen ziren internazionalismoaren espresio ezberdinak jaso eta antolatzea eta bestetik internazionalismoa Gazte mugimenduan hedatzea. Egun sareak lan ildo ezberdinak dauzka, Israeli eta Cocacolari boikot! Kanpainak, Euskal inperialismoaren kontrakoa,

Euskal Herria Zuzenean festibala Ipar Euskal Herrian hainbat eta hainbat gazte daude, euskara, Euskal Herria zer diren apenas dakitenik. Orain 14 urte, EHZk bere bidea hasi zuelarik, musikaren amua erabili nahi zuen, Euskal Herriaz, bere kulturaz, bere borrokaz, bere egoera sozial eta politikoaz deus ez zekien jendea hurbiltzeko. EHZ, hainbat gazteren topaleku izateko hasi zen,

eta funtzio garrantzitsu hori betetzen du gaur egun ere. Kostaldeko eta barnekaldeko jendea gurutzatzea ere ahalbidetzen du, laguntzaileen bidez gazteak inplikatuz. EHZk hainbat helburu ditu. Lehenik, auzolanaren bidez, konforme ez gauden sistemaren aurka egin nahi dugu. Sistemari alternatiba konkretuak ere plantatzen dizkiogu (ingurugiroan lan egin, auzolana, kontsumismoari paso egi-

Musikherria www.musikherria.org Urte batzuetatik hona musikaren munduan ematen ari den eredua ez da batere herritarra. Enpresa handi eta ez hain haundiek kontrolatutako merkatu bihurtu da euskal musika eta munduko musika orokorrean. Euskal kultura jabetza pribatukoa izatera pasatu da, herriaren garapen kulturalari horrek egiten dion kaltearekin.

tea...). Horrez gain, mundu osoan azaltzen diren kulturak gure artean izaten saiatzen gara, haien herrietako egoeraren lekukotasuna ematen baitigute. Musika aldetik, estilo guztiak batzen ere saiatzen gara, jendeari idekidura kultural bat emateko. Auzolanaren bitartez ere, euskara, euskal kultura, Euskal Herriko borrokak, idekidura horretan eta elkartruke horretan uztartzen ditugu. Elkar ezagutza horretan, atzerriko aktore kulturalei Euskal Herriko egoera ezagutzeko parada ematen diegu.

Musikherriako kide garen musika taldeon helburua musikaren bitartez jendartean eragitea da, eta beraz, gure kolektiboko taldeok amankomunean ditugun oztopo edo zailtasunei aurre egiteko bitartekoak sortzen ditugu. CDak argitaratzeko eta banatzeko erraztasunak, kontzertu ezberdinen antolatzea, mugimendu herritar ezberdinekin elkarlana...

rraitzeko indarrik badugu. Ekintza ezberdin ugari antolatu izan ditugu bertso saioak, kontzertuak, antzerkiak, ikastaro ezberdinak, baina ekintza hauek ezaugarrituko dituen elementuren bat bada hori beti herritik herriarentzat pentsatutako ekintzak direla da, herri guztiari irekitako ekintza partehartzaileak.

Globalizazioaren aurkako mugimenduan parte hartzearena, aurtengo udan bereziki Cocacolari boikot kanpainan eta prozesu bolivariarrarekiko elkartasunean emango ditugu lanean, lehenengo mugarria, uztailaren 22an izango dugunik (Cocacolari nazioarteko boikot eguna).


Elkarrekin marraztutako bidea izan da, aurrerantzean ere denon artean marrazten eta aberasten jarraituko duguna. Hau dela eta, gazte mugimenduak abiatutako dinamikaren baitan paper garrantzitsua jokatuko du proiektuak, eta gaztetxe, lonja eta bajera, txoko, kalea, ikastetxea... eta abarretan garatzeaz gain, gaztesarean ere hartuko du

lekua dinamikak. Gazte mugimenduaren internet ataria goitik behera aldatuko da datozen hilabeteetan dinamikaren mesedetan. Pixkanaka pixkanaka, udan zehar berrikuntza nabarmena jasoko du atariak, diseinu berri eta erakargarri batekin jantziz, oraingo Gaztesareak dituen hutsune eta gabeziak gainditu eta gazte mugimendua indartzeko ariketa egiten dugun honetan, gazteon sare birtuala ere indartuko dugu! Egungo guneak indartu eta egokituz, gune eta espazio berriak sortuz, parte hartzaileago eginez, atal eta zerbitzu berriak eskainiz... orain arte ezagutu dugun gunea irauli eta elkarlanean berreraikiko dugu!

Tresna zehatzak ere sortuko dira gaztesarearen baitan, esaterako, gazte mugimenduaren sareko loturen biltegia. Eragileen blog eta webak, musika taldeen myspace eta webak, gazte asanbladenak, norbanakoenak, herrietako gazte komunikazio proiektuak... bilduko ditugu denon artean, gazte mugimendua osatzen dugun denon orrialde horiak sortuz! Esan bezala, Gaztesarea dinamikaren mesedetan kokatu, eta tresna garrantzitsua bilakatuko da herriz herri egiten dugunaren berri eman eta jasotzeko, dinamikaren berri jasotzeko, ekarpenak egiteko, bitartekoak (afitxa, soinu-dei, bideo...) jeisteko...

OHARRA: ez ahaztu Gaztesareako Informazio Agentziara albisteak, argazkiak, bideoak... bidaltzeaz!

Twitter sarea

Twenty, Facebook, Fotolog... internet bidezko sare sozialak etengabean hedatzen ari dira gure inguruan eta ekimenari begira Twitter sare sozialak eratzeko plataforma erabiliko dugu ere. Honetan parte hartzea ere ezinbestekoa da, beraz, erabiltzaile bilakatu eta egin jarraitzaile! www.twitter.com/topatu

Gazte mugimenduaren posta zerrenda osatuko dugu! Dinamikari buruzko informazioa jaso, bitartekoak zabaldu... Gaztesarean izango da aukera gazte mugimenduaren posta zerrendan izena emateko. Eragileak, asanbladak, norbanakoak... Jasotzen ditugun mezuak ingurukoei berbidaliz, denon artean sistemaren kontrako mezua hedatu eta harreman sare berriak sortuko ditugu. Eman izena!

* Ziurrenik ezezaguna egingo zaizu tresna hau, ez bazara enteratzen lasai! Oso erraza da, eta tutoriala Gaztesarean izango da eskuragarri!

1.- ... dezagun batera! 2.- gazte internazionalisten sarea 3.-ideia ... 4.-Urretxu-Zumarragako komunikazio proiektua 5.-Santutxuko neska gazteak 6.-Ekin dezagun... 7.-zer indartu behar dugu? 8.-herri disketxea 9.-arkitektura eta hirigintza 10.-gay-les askapen mugimendu gaztea 11.-gazte ... 12.-3indarrok gazte ... 13.-bota sistemari zer? 14.-Euskal gazteon ataria 15.- Kaskagorri ...

(soluzioak: 1-ekin, 2.-kamaradak, 3.-zabaldu, 4.-kkinzona, 5.-iduna, 6.-batera, 7.-herria, 8.-musikherria, 9.-etxegorri, 10.-gaztehgam, 11.-asanblada, 12.-pe単a, 13.-hordagoa, 14.-gaztesarea, 15.-konpartsa)

Gazteok gazteontzat sortutako komunikazio proiektua da, besteak beste egunerokoan euskal gazte mugimendua lotu eta batzen duen komunikazio tresna, elkarren berri eman eta jasotzeko erabiltzen duguna. Izenak dioen bezala, gazteon sarea izateko jaio zenak ibilbide luzea egin du 6 urtetan zehar.


Ekin dezagun batera!  

Euskal Herriko gazte mugimedua sistema kapitalista patriarkalak eragiten duen zapalkuntzaren aurrean erantzuteko antolatzen da eta bide bere...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you