Gu geu gara alternatiba

Page 1

Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak -1-


-2- GU GEU GARA ALTERNATIBA



Izarrak bakarrik gure gainetik. Eta azpitik zorua. Eta alboan lagunak. Eta aurretik? Aurretik zidorrak, leunak eta makurrak. Eta hutsuneak. Hutsuneak betetzeko inspirazio iturriak. Hutsune berriak eraikitzeko. Amaigabea den bide bat gara. Baina komunitatea sortzeko pertsonak behar dira, eta ezin da eraiki elkarrekin ez bada. Eraikuntza lanetan hasi ginen geure gainetik izarrak bakarrik daudelako, eta eraikitzen jarraituko dugu alternatiba gu geu garelako.

Euskal Herriko Gazte Mugimenduen Autogestio Topaketan sortutako proiektuak 2016ko Abenduak 9-10-11 BaraĂąain


AUTODEFENTSA ELIKADURA BURUJABETZA Autodefentsa. Euskal Herria. 2016. Zer Elikadura-burujabetza ikuspegi politikoa egin? Nola egin? Alternatiba bat eraiki? Ba ez... gure lana beste norabide batean kokatu dugu, gure ekarpena xumeagoa izan da. Lehen minututik jabetu gara gure erronkaren tamainaz, eta proiektu zehatzen sorrera baino, eztabaida eta kokapen kolektiboa bilatu dugu dinamika ezberdinen bidez.

Autodefentsa transbertsala da, hori izan da gure lehen ondorioa. Hari horri tiraka argi ikusten dugu GM osoaren ardura izan beharko duela filosofia honen lanketa, ez baita proiektu zehatz batean derrigorrez islatu beharko, gure jardun guztietan baizik, teoria eta praktika ezberdinetan. Autodefentsa jardun kolektiboan, eta pertsonaletan, ahalduntzea ezinbesteko prozesua dugularik. Autodefentsa mota guztiak zilegi dira, tresna guztiak erabilgarri izan daitezke momenturen batean, baino ezin dugu ahaztu praktika bakoitzaren zergatia eta helburua, hau da, tresna bakoitza zertarako erabiltzen dugun, eta erabilera bakoitzarekin lortzen ditugun irabaziak eta galerak. Arazo hauetan bueltaka ibili gara asteburuan zehar, eta oinarri amankomunak jartzea lortu dugu, ahaztuta genuen eztabaida bat berreskuratu dugu. Eztabaidak mila ertz dituela argi ikusi dugu, ondorio borobil eta bakarrak ateratzea antzua dela jabetu gara, baino gauza polit bat ateratzeko gai izan gara. AUTODEFENTSA GU GEU GARA. Eztabaida ez da zilegitasun handia edo txikia, alternatiba ez da borroka molde bat edo bestea, ALTERNATIBA GU GEU GARA.

da, herriak euren elikadura sistema definitzeko duten eskubidea du oinarri, eta merkatuen zentralitatea, bizitzaren pribatizazio eta desberdintasunen orokortzea oinarri dituen eredu bakarrari egiten dio aurre; ikuspegi horrek bizitza eta elikadura erdigunean ipintzea, eta denon artean apustu horri erantzungo dioten eredu sozial eta ekonomikoak eraikitzea proposatzen du. Esku artean dugun proiektua nekazaritza iraunkor baten lan egiten duten nekazarien gida bat da. Nekazarien bizimoduari, hurbiltasunari loturiko eta ekologikoki, sozialki, politikoki eta ekonomikoki sostengagarriak diren nekazaritza eta elikagaigintza sistema horiek aurkituko ditugu bertan. Horretaz gain gida tresna gisa kokatzen dugu era praktikoan lan egiten hasteko. Gure jarduna ordea maila lokalean egin behar dugula argi dugu eta horretarako herrialdeka antolatzeko apustua egiten dugu, bai gida bera aurrera ateratzeko bai eta bestelako lanketa eta dinamika batzuk egiteko. Hori horrela, beharrezkoa ikusten dugu nahiz eta herrialdeka antolatu, Euskal Herri mailako komunikazio eta koordinazio bat egon behar dela. Gidaren kasuan, egoera askotan bazkari zein afarietan gazte mugimenduak ez du ikuspegi hau aurrera eramaten arrazoi desberdinengatik; Izan daiteke ezjakintasunagatik, kontzientzia faltagatik edota erosotasunagatik. Berebiziko garrantzia dauka esparru honek kontsumo mota honi bultzada ematea, eta horregatik iniziatiba har dezagun erraztasunak eman nahi dira.

Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak -5-


Gida paperean zein modu digitalean egongo da. Lehen pausua, liburuxka Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen eskuetara heltzea bermatzea izango da. Hala eta guzti, beste kolektibo zein norbanakok eskuragarri izango du.

arren, gauzatzeko ezintasunak ditugula ondorioztatu genuen.

Elikadura-burujabetza, proposamen alternatibo integral eta ireki gisa ulertuta, antolatzeko bestelako moduak eraikitzeko markoa izango litzateke, eta gazte mugimenduaren xedea iraultza izanik, arlo honetan ezinbestean eragin behar dugu. Horretarako, gazteok kolektiboki zein norbanako moduan ikuspegi politiko honen baitan kokatzea ezinbestekoa da. Beraz, maila lokaleko lan lerro honekin, elikadura burujabetza beharrezko ikuspegi gisa ulertarazi eta honekin ahalik eta koherenteen izateko borroka abiarazi nahi dugu.

Oinarrizko diagnostiko horretatik hasi genuen bidea. Hala, egun ditugun mugak gainditu eta borroken arteko elkarlanean oinarrituta, alternatibak garatzeko bitartekoak eskaini eta sareak zein harremanak eraikitzeko tresnak sortu nahi izan ditugu: Etxegabeon Etxea web orrialdea eta Emantzipazio Bulegoa sortzeko Gida.

Bestalde gure herrian ditugun produktu, ekoizle, proiektu eta dinamikak ezagutzera eman nahi ditugu, kontsumoa eraldaketarako tresna gisa ulertuta, erantzukizunak partekatuta eta ekoizleen eta kontsumitzaileen artean, landa eremuaren eta hiri-eremuaren artean, hurbileko harremanak sortuz.

ETXEBIZITZA Etxebizitza eskubidea

aldarrikatze hutsetik, eskubidea gauzatzeko anbizioz lan egin behar dugu. Hori da prozesu honetako asanblada eta eztabaidetan nagusitu den ideia. Arazo bat identifikatu dugu, ordea: herri zein esperientzia desberdinetako kide gehienok, etxebizitza borroka ezberdinak aldarrikapenetik gauzatzerako urratsean blokeatuta geratzen direla ikusi izan dugu. Maila teorikoan alternatibak edo aterabideak nolakoak izan daitezkeen badakigun -6- GU GEU GARA ALTERNATIBA

Aldarrikatzetik gauzatzerako saltoa emateko adibide praktikoak eta laguntza beharrezkotzat jo ditugu, baita jakintza eta esperientziak saretzea ere.

ETXEGABEONETXEA.EUS

Etxebizitza eskubidearen aldeko borrokak sortu, bultzatu eta jakintza zein esperientzia ezberdinak ikusarazi eta saretuko dituen web ataria sortu dugu: etxegabeonetxea.eus Bertan, gaur gaurkoz, honako atalak jasotzen dira:

OINARRIZKO

JAKINTZA: Atal honetan etxebizitza eskubidearen inguruko oinarrizko jakintza teorikoa jasotzen da. Zergatik da eskubide bat? Okupazio zein alokairuaren inguruko oinarrizko azalpenak, etxe hutsen edota etxebizitza politiken eskumenen inguruko zertzeladak... ALDARRIKAPENAK:

Etxebizitza eskubidearekin loturiko aldarrikapen ezberdinak biltzen dira.

NOLA PIZTU BORROKA BAT?: Herri batean etxebizitza eskubidearen aldeko borroka bat pizteko irizpide sorta, inolako dinamikarik ez dagoen herrientzat baliagarri izan daitekeena,


baita behin piztuta aurreraurratsak eman nahi dituztenentzat.

BORROKA ETA LEIHOA: Euskal

PROIEKTUEN

Herrian zehar existitzen diren proiektu, dinamika, plataforma, kooperatiba... ezberdinak eta beraien kontaktuak jasotzen dira.

BORROKARAKO KUTXA: Bitarteko

komunikatiboak (kartelak, pegatak, txantiloiak, etab.) zein baliagarri izan daitezkeen dokumentu eta gida desberdinak bildu ditugu bertan. Guztion ekarpenez handitzen eta sendotzen joango den kutxa izango da honakoa.

FOROA: Zalantzak

argitu edota harremanak eraikitzeko sare birtuala izatekotan sortu da. Web orrialdea herri desberdinetako esperientzien ekarpenez osatu nahi da, eta horregatik, garrantzitsutzat jotzen dugu erabilgarria izan daitekeen material eta ekarpen oro etxegabeonetxea@ riseup.net helbidera bidaltzea.

EMANTZIPAZIO BULEGOAK SORTZEKO GIDA

Txantreako Emantzipazio Bulegoak, Emantzipazio Bulegoak sortzeko gida sortu du Euskal Herrian etxebizitzaren inguruan lanean ari diren edo hasi nahi duten herrientzat. Bertan, Txantreako esperientzian oinarrituta, halako proiektu bat sortzeko gakoak jasotzen dira, herri bakoitzak bere errealitatearen arabera moldatu, egokitu eta Emantzipazio Bulego propioak sortzeko. Gida honen helburua, Emantzipazio Bulegoak Euskal Herrian zehar hedatzeko aitzakia eta tresna izatea

da. Lagungarria izan nahi du jada problematika lantzen ari direnentzat zein lehen pausuak eman behar dituztenentzat. Asteburu honetan ikusi dugu halako proiektuak posible direla eta Euskal Herriko beste txokoetan posible izan daitezkeela, herri bakoitzak bere errealitatera egokitutako alternatiba eraikiz.

EUSKARA Sarri esan dugu

euskara dela gure territorio libre bakarra. Jarri gara inoiz hitzen korapilo hori askatzeko ahaleginetan? Hitzak praktika bihurtzera gatoz. Euskaraz ari garen uneoro herri bat eraikitzen ari garela aldarrikatu nahi dugu. Herria eraikitzen ari garen uneoro euskaraz bizi garela erakusten dugu. Euskalgintzaren erronka berriak zehazten ari diren honetan, gazteok euskara borrokaren lehen lerrora eraman nahi dugu eta gure jardun politikoa euskaldundu. Euskara izan behar da botere harreman oro suntsitu eta alternatibak eraikitzeko arma.

ZERTARA GOAZ?

Euskaratik eraikitako Euskal Herri aske eta euskaradun bat sortzea da gure asmoa. Euskara tresna iraultzailea dela aldarrikatu eta askapen prozesuaren klabeen erdigunean kokatuko dugu.

NOLA EGINGO DUGU?

Helburu hori lortzeko Gazte Mugimendu euskaldun baten beharra daukagu. Eta euskalduna diogunean ez diogu soilik euskaraz mintzatzen den GMa nahi

Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak -7-


dugula, euskaraz aritzetik haratago bere jardun politikoa euskaraz pentsatzen eta sentitzen duen GMa behar dugula diogu. Izan ere, egun, gure praktika militantea ez da euskaratik sortua, ez dugu euskaraz pentsatzen eta horregatik hausnarketa sakon bat egiteko beharra daukagula pentsatzen dugu. Euskara onartzetik euskara ulertzera egin behar dugu salto. Ondorengo eztabaida jorratzea proposatzen dugu: Gazte Mugimenduaren praktika militantea eta jardun politikoa ez dira euskaraz lantzen, ez dira euskaratik pentsatzen. Zergatik? Eztabaida hau, baina, ez da egun bateko kontua. Fase ezberdinen bitartez egikarituko dugu. Lehenik ildo honetan interesa daukaten GMko kideen artean diagnostiko orokor bat osatuko dugu gainontzeko lagunengana eztabaida iristeko bide eraginkorrena diseinatzeko. Lehen inflexio puntua izango da. Behin hau igarota, hainbat baliabideren bitartez, eta aldi beren kanpo proiekzioa bermatuta, herriko gazte antolatu orok hausnarketa prozesuan parte har dezan konpromiso zehatzak hartuko ditugu. Bigarren inflexio puntuaren ondoren, eztabaidak emango dira GMaren espresio guztietan antolatuta gauden kideen artean. Behin hausnarketa prozesu osoa gauzatuta (euskara tresna iraultzaile bezala ulertuta), euskararen gatazka borrokaren lehen lerroan jarriko duen fase bat mahaigaineratuko dugu. Prozesu bien arteko mugarria 2017ko abenduaren 3a izango da.

NOLA ELIKATU PROZESUA?

Herrietako errealitate desberdinetan hausnarketa prozesuak aberasteko kanpora begirako ekimenak eta proiektuak gauzatzea beharrezkotzat jo dugu. -8- GU GEU GARA ALTERNATIBA

Alde batetik eztabaidaren erritmoak markatzeko bi inflexio puntu markatu ditugu: KORRIKAren ekimenak sortzen duen olatua eta uda erdialdera antolatuko ditugun ildoko balorazio topaketak. Bestalde, dimentsio nazionala izango duten proiektu puntualak aurkeztuko ditugu: -Gazte prespektiba batetik, euskararen inguruko eztabaidak aberasteko baliabideen g a r r a n t z i a azpimarratu da (eztabaidarako dokumentuak, webgunea, bideoak, bestelako multimedia edukiak, iruditegi komuna‌) -Euskalduntze brigadak: Euskararen erabilera urria oinarrizko arazotzat irudikatzen ez dugun arren, beharrezkoa dugu gune ez euskaldunetan honen inguruko lanketa abiaraztea. Horretarako elkartutrukeak proposatzen ditugu errealiate ezberdineko gune euskalduneko jendearekin, bakoitzaren esperientzietatik ikasi eta elkar elikatzeko. -24 ordu euskaraz: Bi dimentsio izango ditu proiektu honek. Batetik, Euskal Herriko hainbat txokotako lagunek parte hartuko dute. Ekimen honen helburua zegamarrek Tuterako gazteen errealitatea edo bilbotarrek Maulekoena ezagutzea da. Bestetik, herrietan garatu daitekeen ekintza interesgarria iruditzen zaigu, norbere eguneroko jarrerak taldean aztertzeko aukera ematen duelako.

FEMINISMOA Azaletik sakonera, marea gora, marea behera, bat eginik hotzari aurre eta


hortzak erakusteko lotsarik gabe. Indartsu, ahul, ausart, bihurri, aurpegia estalita edo biluzik. Neska gazteok baturik ez dago gu gelditzerik!

GAZTE UDALEKU FEMINISTAK

Neska gazteok gure arteko ezagutza, komunikazioa eta ahalduntzea ahalbidetuko dituen tresnak sortu edo geureganatzeko balioko duen espazioa izango da. Horrez gain, gazte eta feminista bezala, mugimendu feministaren zein gazte mugimenduaren baitan ditugun erronkak definitzeko aukera eskainiko digu.

EDUKIAK: Tailerrak, eztabaidak, mahai-inguruak, aisialdi eta kultur eskaintza, denbora libreaz elkarrekin gozatzeko aukera egongo da. Antolatutako egitarauaz gain ekintza edota proposamen espontaneoek bere lekua izango dute ere bai. DATA: Irailak 1etik 5era, Euskal Herriko txoko goxoren batean. BIDEA: Data iritsi bitartean ez da aspertzeko denborarik egongo. Komisio desberdinak osatu dira eta udalekuen antolakuntza asanblada bidezkoa izango da. Beraz, gorde hurrengo data: Otsailak 4 goizeko 10:00etan Gasteizen (laster informazio gehiago).

TALDE OSASUN GIDA ZER DA?

diren egoera deserosoei aurre egiteko, baina batez ere hauen prebentziorako tresna izango da. Militantzia bera eraldaketarako esparru moduan ulertzea eta norabide honetan jarduteko hausnarketa eta tresnak eskaintzea da liburuxka honen oinarrian dagoen filosofia. Baliabide hau gazte talde misto zein ez-mistoei bideratuta egongo da.

ATALAK

Liburuxkak atal ezberdinak izango ditu. Ondorengo gaiak izango dira atal ezberdinen oinarriak: botere harremanak, zaintza orekatua (kidea-taldea-proiektua), militantzia ereduaren sostengarritasuna eta taldeetara harrera, agur eta gero arteak.

BILTEGI DIGITAL FEMINISTA

Biltegi digital feminista topaketen ostean gorpuztuko den proiektua izango da. Honek, hainbat informazio, baliabide pertsonal zein material bilduko ditu eta uneoro joango da berritzen; amaierarik ez duen plataforma izango da, denbora aurrera joan ahala osatzen joango baita.

HURRENGO ERRONKA

Hurrengo erronka proiektua definitzea izango da, honek izango dituen helburu, eskaintza zein erabilpenari buruz hausnartuz. Urtarrilak 20, arratsaldeko 17:00etan Gasteizen.

KONTAKTUA:

Talde osasunerako liburuxka honek atal ezberdinak izango ditu, bakoitzean hausnarketa, galdera, proposamen, kontraesan, dinamika‌ ezberdinak jasoko direlarik. Militantzian ematen

Proiektuaren sorreran interesa duzuenok eta urtarrileko asanbladara bertaratzeko asmoa duzuenok, jarri gurekin harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: feministonbiltegia@gmail.com

Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak -9-


HEZKUNTZA Hezkuntzako ildoaren aurrera begirako

asmoak ulertzeko, bi gauza hartu behar ditugu kontuan: lehenik, hezkuntza formalean zentratu garela, hezkuntza ez-formalaren inguruko hausnarketarik eman ez dugularik; bigarrenik, eztabaidak bi taldetan banatuta eman ditugula, hezkuntza ertainetako ikasleok alde batetik (dbh, batxilergoa eta lanbide heziketako ikasleok) eta unibertsitateko ikasleok bestetik. Eremu hauetako bakoitzak ezaugarri ezberdinak dauzkala ulertzen dugulako egin dugu bereizketa hau. Bi taldeok egun bizi dugun egoeraren analisi batetik abiatu ditugu eztabaidak, eta ondorioztatu dugu ikasle mugimendua eratzeko zein alternatiben eraikuntzari ekiteko pausu ezberdinak eman beharrean gaudela. Zentzu honetan, aurrera begirako asmoak ezberdinak dira hezkuntza ertainean eta unibertsitateetan.

IKASLE SAREAK ETA DESOBEDIETZIA

Hezkuntza ertainetako ikasleok, eraikuntzari ekingo dion ikasle mugimendu sendoa artikulatzeko zailtasunak egon daitezkeela ikusi dugun arren, egunerokotasunean pairatzen ditugun zapalkuntzei erantzuteko premia larria sentitzen dugu; zentzu honetan, arazo eta eraso ezberdinei (bai arazo indibidualei, bai arazo kolektiboei) erantzun kolektiboa emateko tresnak eskaini behar ditugula erabaki dugu. Erantzun hori bi modutan bideratu dugu: batetik, desobedientziaren logikan eta praktikan sakontzeko beharra dugula ikusi dugu, honek mila forma har ditzakeela kontuan izanik (ikaskideen kanporaketa bat desobeditzea, azterketa inposatu bat desobeditzea‌), egun bizi dugun egoerari buelta emateko -10- GU GEU GARA ALTERNATIBA

baldintzak sortu nahi baditugu. Bestetik, ikasle sareen eraikuntzari garrantzi handia eman diogu, eta hau kokatzen dugu aurrera begirako proiektu edo erronka nagusi gisa. Ikasle sare hauek elkarlaguntza sare gisa ulertzen ditugu, bizi ditugun zapalkuntzei aurre egitean (izan egunerokotasunean pairatzen ditugun zapalkuntzak, izan desobedientzia ekimen baten ondorioz sufritutakoak) ikasle andanaren babesa eta laguntza izan dezagun, eta ikasle mugimendua artikulatzeko aurrera pausuak eman ditzagun.

ESKOLA KOLEKTIBOAK

Unibertsitateko ikasleok argi eta garbi ikusi dugu egungo unibertsitatearen helburu eta interesak ikasleon behar eta interesekiko antagonikoak direla, logika guztiz kapitalista heteropatriarkal batean oinarritzen baita unibertsitate eredua bera. Era berean, jakintza teorikoaren garrantzi eta potentzialitateaz ohartu gara, baita hura Euskal Herri Langilearen mesedetara kokatzeak sor ditzakeen aukeretaz ere. Honen aurrean ikasleok, autogestioan oinarrituz eta analisi marxista batetik abiatuta, jakintzaren subertsioa emateko hautua hartu dugu. Hau gauzatzeko, modu ezberdinak jarri ditugu mahai gainean: Eskola Kolektiboak, eta gradu amaierako lanen (GRAL) funtzioaren aldaketa. Eskola Kolektiboak filosofia gisa ulertzen dugu. Eskola Kolektiboen helburua Herri Mugimenduari haren beharren araberako tresna eta gaitasun teorikoak eskaintzea da, beti ere independentzia, sozialismoa eta feminismoa lortze bidean. Euskal Herriko Herri Mugimenduko eragile ezberdinak politizatu daitezen eta epe ertainera estrategia kolektiboak diseinatzeko gaitasuna eskuratu dezaten, Eskola Kolektiboen bitartez


gure ekarpen txikia egin nahi dugu. Honetarako beharrezkoak izan daitezkeen tresnen eta eginbeharren inguruan ere hausartu dugu. Azkenik, hiru ildo bereizi ditugu, hemendik aurrera landu beharko ditugunak: TALDE KRITIKOEN ERAIKUNTZA: Talde hauen zeregin nagusia, egun hezkuntza formalak dauzkan ezagutzaren kolektibizazioa eta subertsio lana egitea izanen da. Antolaketa esparru nagusia eremu unibertsitarioan egonen dela ondorioztatu dugu. FOROEN ERAIKUNTZA: Foro hauek, askapen mugimenduan dihadutenen behar politiko-estrategikoei erantzutea izanen dute helburu. Hau da, Euskal Herriko askapen prozesua aurrera egin ahal izateko (klase ikuspegi batetik), Euskal Sozialismoa eta Feminismoa lortzera bidean, Herri Mugimenduak beharrezkoak ikusten dituen proiektu politikoaren zehaztapen eta argipen horiei erantzutea izango dute helburu foro hauek. HERRI BOTEREA ERAIKITZEKO, HERRI MUGIMENDUA KOHESIOANATU ETA AHALDUNTZEKO TRESNAK ESKAINTZEA: Euskal Herriko askapen prozesuari ekarpena egiten dion militante zein kolektibo orori praxi marxista eta iraultzailea burutzeko beharrezkoak diren baliabide politiko eta ideologikoak eskaintzea. Ildo hauetako bakoitzak funtzio ezberdinak betetzen ditu, eta fakultatez fakultate, unibertsitatez unibertsitate, herriz herri eta auzoz auzo forma eta erritmo ezberdinak izanen ditu. Honetaz gain, eta logika berdinari jarraiki, artxibategi teorikoaren eta formakuntza politikorako mintegien sorrera ere

planteatzen ditugu, proiektu hauetan sakontzeko asko geratzen zaigun arren. Azkenik, lehen aipatu bezala, GRALen inguruko proposamen bat ere luzatu nahi diogu ikasleriari: gradu amaierako lanetan esfortzu handia egiten dugu, eta hura Herri Mugimenduaren eta euskal eragileen mesedetara jarri nahi dugu, beti ere nazio eraikuntzaren perspektiba batekin: Ikerbiltzak zubi lana eginen duelarik, herri mugimendu eta eragileen beharrak asetzeko helburua izanen duten gradu amaierako lanak egitea. Hezkuntzatik ere alternatibak eraikitzeari ekin diezaiogun!

IKERKETA LABORATEGIA Gazte Mugimenduen inguruan

hausnarketak ematea bultzatuko duen espazio bat izango da. Horretarako Gazte Mugimenduek momentuan edo epe labur-ertainean dituzten hutsune zein erronka posibleak aztertu eta horien lanketa bultzatuko du. Proiektu hau beharrezkoa ikusten dugu Gazte Mugimenduetako eragile gehienetan, egunerokotasuneko lanek gaindituta, orokorrean ez dugulako gogoetarako tarterik hartzen. Hori dela eta, askotan, akatsak errepikatu edota belaunaldien arteko ondare politikoaren transmisioa albo batera uzten dugu, besteak beste. Helburua ez da eruditu batzuek Gazte Mugimenduei hausnarketa batzuk transmititzea, baizik eta identifikatzen dituzten kezken arabera eztabaida prozesuak martxan jartzea.

ETA HONEKIN GUZTIAREKIN... NOLA HASI?

Ikerketa

laborategiaren

oinarrizko

Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak -11-


funtzioa Gazte Mugimenduen beharretatik abiatuta eztabaida eta hausnarketa espazio zein prozesuak abian jartzea izango litzateke. Beti ere, hausnarketa teorikoak plasmazio praktikoa izan beharko lukeela ulertuta. Bestalde, esperientzia, baliabide zein hausnarketa ezberdinen bilketa eta zabalpena zein elkartrukea gauzatzeko zubi lanak egitea ere beharrezkotzat jotzen dugu. Hausnarketa eta prozesu hauek erdigunean autoeraketa eta autogestioaren jarrita norabidetuko ditugu, horiek Gazte Mugimenduetan daukaten garrantziaz jabetuta. Gure praktikan asmatzeko xedez, laborategiaren izaera dinamikoa eta aldakorra behar du izan, momentuko errealitatea zein egoeretara moldatzeko gaitasuna izan dezan.

ETA GURE ARTEAN ZER?

Antolaketaren kasuan, nahiago izan dugu zehaztasunetan ez sartzea momentuz. Geure bidea eginez goazen heinean, sortzen diren behar eta egitekoen arabera, erabaki hauek hartzen eta zehaztasunetan sakontzen joango gara. Hala ere, zenbait ideia jadanik landuak ditugu; esaterako, talde motore baten beharra, eremu geografikoetan antolaturiko nukleoak edota gai zein hausnarketa espezifikoen arabera antolatuko liratekeen lantaldeak.

ETA NOLA EGINGO DUGU LAN?

Metodologia moldeen inguruko lanketa egitea beharrezkoa ikusten dugu. Hau da, metodologia bera hausnarketaunitate bilakatuko dugu. Honen itzulpena, metodologia askatzaileen inguruan ahalik eta jende gehiagorekin tailerrak antolatzea izango litzateke; bertan kolektiboki sortzen dena gero bakoitzak bere esparrura eramateko. -12- GU GEU GARA ALTERNATIBA

Aurretik aipatutakoaren harira, jakintza sistematizatu, bildu, batu eta elkartrukatzeko bide berriak ireki beharko ditugu. Bide honetan, badugu jada proposamen zehatz bat: internet bidezko baliabide edo euskarri bat, zeinari esker foro ireki moduan, eztabaidarako espazioa zabalduko den eta baliabide zein esperientzia anitzen bilketa egingo den.

ETA NOREKIN?

Gazte Mugimenduaren espresio lokal zein orokorragoak diren horiengana guztiengana iritsi eta guztien arteko elkarlanerako bideak irekitzea dugu helburu. Beti ere, guk geu geure burua Gazte Mugimenduaren baitan kokatzen dugularik. Azkenik, gure funtzioen antzekoak dituzten beste eragileekin ere komunikazio jarraia izatea beharrezkotzat jotzen dugu.

JAI-EREDUAK Urte askotako tradizioa

dira jai herrikoiak Euskal Herrian, sistema kapitalista patriarkalaren logikan kokatzen den jai ereduarekin apurtzen duen filosofia, hain zuzen ere. Herritarrok herritarrontzako antolatuak, ez dira aisialdi alternatiborako eskaintza soila. Izan ere, badakigu tradizioa eta kulturaren transmisiorako bermea direla, baita egungo borrokak eta aldarrikapenak plazaratzeko tartea ere. Jai herrikoiek, hortaz, etorkizuneko Euskal Herria eraikitzera bidean funtzio garrantzitsua betetzen dute, eta zentzu honetan duten garrantzia ematea ezinbestekoa da. Helburua, beraz, argia da: egun nagusia den jai ereduarekin errotik apurtu eta gurea propioa eraiki, autogestioan


eta herritarron parte hartze zuzenean oinarrituta. Hala ere, badakigu gaur egungo gure herrietako jaiak nahiko urrun daudela eredu horretatik, eta nahiz eta azken hamarkadetan aurrerapauso handiak eman diren norabide horretan, urrats kualitatibo berriak ematea ezinbestekoa da.

EKOIZLEAK: Tokiko ekoizleen eta bertoko produktuen aldeko apustua egingo dugu.

KONPROMISOEN GIDA

BORROKA!: Urteko borrokak jaietan era kolektiboan plazaratzeko konpromisoa hartzen dugu, baita jai herrikoien aldeko filosofia transmititzeko ardura ere.

Jai herrikoiak barnebiltzen dituzten eremuetan pauso berriak ematera bidean, jai herrikoien alde lan egiten duten kolektiboentzako konpromisoen gida garatu da.

MUSIKA: musika eredu euskaldun,

ez sexista, parekide eta lokalaren alde egingo dugu, bai txosnetan zein guk kudeatutako kontzertuetan ere.

ZABORRA: jaietan ekoizten den zaborra murrizteko planteamenduak martxan jarriko ditugu, bai berrerabilpen eta birziklapenean zein bilketa selektiboan oinarrituta. EUSKARA: jai eremuetan euskararen erabilera handitzeko planteamenduak martxan jarriko ditugu, antolatzaile eta partehartzaileei zuzenduak. HARREMANAK ETA ERASOAK:

zaintza erdigunean jartzeko apustua egiten dugu; horretarako, espazio askeen aldeko lana areagotu eta protokoloak martxan jartzea ezinbestekoa da.

PARTEHARTZEA: jaietan parte hartzeko espazioak irekitzearen aldeko apustua egiten dugu. Horrez gain, egunean zeharreko planteamenduetan desoreka egitea beharrezkoa da.

KONTSUMO EREDUA: kontsumo eredu burujabearen aldeko lana areagotuko dugu, horri begirako dinamikak martxan jarrita.

Horrez gain, konpromiso horiek betetzen direla ziurtatzeko eta Euskal Herriko errealitate guztietara moldagarriak direla bermatzeko, bitarteko konkretuen sorrera planteatzen da. Zentzu honetan, topaketek oinarri sendoa utzi dute bitartekoen sorrerari dagokionean, eta konpromiso gehienei begirako tresna proposamen ugari utzi dituzte, hurrengo hilabeteetan definitu beharko direnak.

AURRERA BEGIRAKO BIDEA

Topaketen osteko panoramari helduz, bi erronka nagusi ditugu ildoan: konpromisoak errealitate bihurtzeko tresnen definizioa eta konpromisoen gidaren zabalpena ahalik eta leku gehienetan burutzea. Lehenengo erronkari erantzuteko, eta topaketetan eztabaidatutakoa ordenatu ostean, otsailean ildoaren asanblada orokorra egitea planteatzen dugu. Gidaren zabalpenari dagokionean, aldiz, baldintzak ditugu gaurdanik martxan jartzeko lanketa hori. Nolakoa izango da zabalpen hori? Bi eremu ezberdin identifikatzen ditugu.

MAILA LOKALEAN BEHARREKO ZABALPENA

EGIN

Argi dago konpromisoak herriz herri Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak -13-


eta auzoz auzo eraman beharko direla aurrera, eta horregatik, maila lokalean egiten dugun lana ezinbestekoa izango da. Lan hori lau eremu ezberdinetan banatuko dugu: -Herrietako jai eremuetako kolektiboekin gida landu eta atxikimendua adierazitea lortu. -Zonaldekako sareak sortu, inguruko hiri, herri eta auzoetara konpromisoen gida zabaltzeko. -Herri bakoitzeko errealitatea aztertuta eta proposaturiko konpromisoak era gradualean beteko direla argi izanda, herri bakoitzak gidaren egokitzapen ariketa egin beharko du. -Proiektuaren hedapen komunikatiboa jai guneetan, bai gida bera zein konpromisoetan ematen diren aurrerapausoak bisualizatuz.

MAILA OROKORREAN BEHARREKO ZABALPENA

EGIN

Herrietan egiten den zabalpen lanaz gain, proiektuari proiekzio orokorra emango dion lanketa edo planteamendu berezituak beharrezkoak dira. Norabide horretan kokatu dugu plataforma digital baten beharra, herrietako tresnak elkarbanatu zein konpromisoak betetzeko hartzen diren neurrien elkar ezagutzarako, batez ere. Bestetik, deialdien zabalpena, agenda komuna, Euskal Herriko jaien mapa interaktiboa eta bestelako ideiak agertu dira.

KIROLA ETA JARDUERA FISIKOA Lana, gogoa eta ilusioa. Horiek dira

gaur BaraĂąainen atzera begira burura datozkigun hitzak. Topaketetara bitarte hamaika pauso eman ditugu batzuetan besteetan baino hobe asmatuaz eta -14- GU GEU GARA ALTERNATIBA

ederra izan da ildo honetan parte hartu dutenekin eta beste ildoetako kideekin bide hau egitea.

ILDOAREN LABURPENA

Euskal Herriko txoko ezberdinetako gazte ezberdinek burututako eztabaidetan egungo Jarduera Fisikoen eta Kirolen ereduari begiratu zorrotza botata, gizartean identifikatzen ditugun hainbat zapalkuntza eta kate ikusi ditugu bertan isladaturik. Gauzak horrela, oinarri teoriko bat eman nahi izan diogu gure alorrari proiektu jakinak eraikitzen hasteko norabide bat markatu nahian. Uste dugu Jarduera Fisikoek eta Kirolek gizarte eraldaketarako tresnak eskaini ditzaketela gazte esparruan, besteak beste, pertsonen emozioetan eta pertsonen arteko harremanetan duten eraginagatik. Azken urtean arlo honi dagokionez aurrerapausoak eman ditugun arren, badakigu ildo honetan oraindik ere hausnarketa eta eztabaida asko daudela emateko.

PLATAFORMA DIGITALA

BaraĂąaingo topaketak izan dira gure tontorra eta bertan sortutako atmosferak ikararagarrizko ekarpena egin dio ildoari. Egindako lanaren aho zapore ona berehalakoan gal ez dezagun eta hausnarketa eten ez dadin tresna bat jarri nahi izan dugu mahai gainean. Horretara dator parte hartzaileen artean sortuko dugun plataforma digitala, material eta hausnarketa ezberdinak elkar trukatuz lanean jarraitzeko. Eduki hauek jaso edo besterik bidaltzeko gogoa duenak ere gorajfkz@gmail.com helbidera bere ekarpena egiteko aukera dauka. Gure ildoaren tenpoak ez du berehalako proiektu errealik eraikitzeko baldintzarik orain baina, hala ere, epe luzerako


helburuak zehazten Topaketetan.

ausartu

gara

GAZTE MUGIMENDUARENTZAKO JARDUERA FISIKOEN GIDA

Orain arte burututako eztabaidetan kontzeptu abstraktuetan ibili bagara ere, epe ertain luzera, ezarritako eredu teorikoa jarduera fisiko eduki zehatzetan islatzea da intentzioa. Gida honen helburua Gazte Mugimenduari botere harremanak, genero bereizketa, sexualitatea, aisialdia‌ balore askatzaileak erreproduzituko dituen jarduera fisiko konkretuekin lantzeko metodologia eta irizpideak ahalbidetzea da.

MAILA LOKALEKO SAREAK

Gazteria kirolaria errealitate bat da gure herrian eta errealitate hau egungo sistema mantentzen duten baloreak erreproduzitzen ari da. Jarduera Fisikoek eta Kirolek ordea badute ongizatean eta burujabetzan oinarrituko diren bizi ereduak erreproduzitzeko potentzialik. Gazte Mugimenduak tresna eraginkor bat dauka harremanak sustatu eta beste bizi ohitura batzuen oinarria izango diren baloreak praktikara eramateko. Potentzial hau herri eta auzoetan gazteek autogestionatutako asanbladekin aktibatu beharra dago tokian tokiko baldintzak probestuz.

HERRI ARTEKO ERRONKAK

Maila lokaleko taldeak bultzatu eta ingurukoekin elkarrelikatzea emateko aurrez pentsatu eta zehaztutako irizpide batzuen araberako erronka sanoak sustatzeko baldintzak sortzea izan da irten den beste ideietako bat. Hau aurrera eramateko tresna eraginkorra litzateke Gazte Mugimenduarentzako

Jarduera Fisikoen gida. Mugarria izan da hiru egun hauetan BaraĂąainen egin duguna. Balio beza honek aurrera begira eraiki beharko ditugun proiektu sendoen zimentuak altxatzeko. Iraultza Jarduera Fisikoa ere badelako, Aurrera!

KOMUNIKAZIOA Gazte mugimendu berri

bat sortuko badugu, guk geuk kontatu behar dugu geure oraina. Topatu da gaur egun Euskal Herriko gazte mugimenduen bozgorailu izan nahi duen tresna, baina haren gabeziak ikusirik, indartu eta osagarritzeko hainbat proiektu sortuko ditugu. Aldi berean, militantzia komunikatiboa azaleratu eta duen garrantzia aitortzea dagokio gazte mugimenduari, ardura hori ardura kolektibo gisa ulertu eta garatuta, askotan itzalean gelditzen den lana baita.

TOPATU ERABERRITUA

Topatu gazte mugimenduen deialdiak eta albisteak zabaltzera mugatu ohi da gaur egun, eta, gainera, ez da Euskal Herriko txoko guztietara heltzen. Hori dela eta, gazte komunikazio proiektu eraberritua sortuko dugu, ahalik eta eskualde gehienetara iritsiko dena, eta parte hartzaileagoa.

INFORMAZIOTIK HARATAGO

Informazioaz gain gazteen nahiak asetzeko edukiak sortuko ditu, eragileekin elkarlanean: eztabaidak sustatu eta formakuntzan sakontzeko, besteak beste.

Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak -15-


TOPATUREN SAREA

Topatu ahalik eta eskualde gehienetara iristeko ezinbestekoa izango da Euskal Herriko gazte komunikazio proiektua elikatuko duten pertsona sare bat osatzea.

LURRALDEKA

Tokian tokiko errealitatearen arabera, Topatuko lantaldeak edo norbanako informatzaileak saretuko dira Euskal Herriko leku ugaritan. Lekuko taldeak indartzeko Topatuk komunikazioari buruzko formakuntza eskainiko die informatzaileei.

GAZTE TELEBISTA

Aktibo eta kritiko behar du gazteriak. Horretarako telebista: gazte problematikari erantzungo dion eta bere baitan gazte esparru zabala hartuko duen formakuntza zein entretenimendurako euskarazko tresna.

KATEBEGIETATIK KATERA

Telebista kate digitala izango da Gazte Telebista, katebegi autonomoz osatutakoa: albistegia, umorezko saioak, mahai-inguruak, aisialdia, sukaldaritza, mikro zirikatzailea... Talde motor batek kudeatuko du Gazte Telebista, katebegi bakoitzaren lanak koordinatu eta aurrerapausoak finkatzeko. Zabalpenerako bide ugari erabili daitezke: Youtube, herri komunikabideak... Gazte anitz behar dira telebista aurrera eramateko: gidoigileak, kameralariak, aktoreak... eta eskura dauzkagun baliabide materialak erabiliko ditugu. 2017ko otsailaren hasieran elkartuko gara proiektua martxan jartzeko.

-16- GU GEU GARA ALTERNATIBA

LANA ETA PREKARIETATEA NORTZUK GARA?

Prekarietatera kondenatutako gazteak gara. Eskola partikularrak ematearen truk hiru-lau sosa ateratzen ditugunak. Egunero tonaka elikagai zaborretara botatzen duten bitartean, orduko lau euro ordaintzen diguten supermerkatuetako langileak. Lanik topatzen ez dugunak. Ikasketak lan merkatutik at kokatzeko borrokatzen dugun ikasleak. Egun batez munduko gizon aberatsena izan zena aberatsago izan dadin Bangladeshen jositako arropak tolesten ditugunak. Gurasoen etxean bizi beste aukerarik ez dugunak. Lanpostu iraunkorrak bekadunekin betetzen dituzten enpresarientzat doan lan egitea praktikatzen dugunak. Lan merkatuak mespretxatzen gaituen emakumeak. Behin behineko kontratua izanagatik behien behineko egoeran bizi garenak.

PREKARIETATEAREN KONTRAKO MUGIMENDUA

Prekarietatearen kontrako mugimendu sendo eta zabala, gazteak prekarietatearen kontra kontzientziatu eta aktibatu nahi dituena. Arazo indibidualak arazo kolektibo bilakatu behar ditugu, herriz herri eta auzoz auzo sortutako babes sareen bidez.

MAILA LOKALEKO ANTOLAKUNTZA EREDUA

Herri, auzo edo eskualdeetan ondorengo funtzio batzuk edo guztiak beteko dituzten langileon babes sareak proposatzen ditugu.

BABES SAREA:

-Langileon babes sarea -Mobilizazioa/aldarrikapena -Bitartekaritza lana -Alternatiben inguruko informazioa


Langileok, gazteok, emakumeok, prekariook, gure arteko sareak behar ditugu arazo indibidualei era kolektiboan erantzuteko. Kaleak berreskuratu eta gure aldarriez beteko ditugu. Gure eskubideak ezagutu eta babesteko tresnak sortuko ditugu.

AURRERA BEGIRA

Asteburu hau inflexio puntutzat hartuta gure herri, auzo eta eskualdeetan babes sareak eraikiko ditugu. Bakoitzak bere beharren araberako proiektuak martxan jarriko ditu eta maiatza edo ekaina aldera mugimenduaren 0. Asanblada egingo dugu. Honen aurretik, gure arteko saretzea bermatuko dugu eta eztabaidatu beharreko gakoak finkatuko ditugu.

ororekin(sortzaileak identifikatu). Eta pixkanaka eskualde, probintzia zein nazioarte mailan zabaltzen joatea. Harremanak sustatzeko kedadak egingo ditugu herri, eskualde nahiz herrialde mailan: Giro destentsionatua, erosoa, konfiantzazkoa eta intimoa izango dutenak. Sortzaileon elkar ezagutza eta trukaketaz gozatzeko. ;-) Sortzaileon kontaktu zerrenda sortuko dugu: sortzaile norbanakoek kontaktua eman eta aurrera begira, sare honek egingo dituen ekintzak eta hauen antolaketan parte hartzeko gonbitea jasoko dute.

SORKUNTZA Sarea sortzea,

Ez dugu txiringito bat sortu nahi, hartu emana sustatuko duen sare zabala eta anitza nahi dugu, zeinean inplikazio maila desberdinak egongo diren, izaera kolektiboa eta komunitate sortzailea sortze bidean.

Apuntatu, deitu, Enter

Gaztetxeetako oholtzetan hazi eta hezi gara sortzaile gehienak. Baina ikusten dugu, badirela aldatu ezin ditugun zenbait inertzia. Ikuskizun handiak antolatzerako orduan (hemen musikak du hegemonia osoa) talde eta estilo berdinei deitzen diegu, jendea ekarriko dutelako, kontsumitu‌ eta honek dituen logika kapitalistez gain, gustu musikal eta estetiko bat saritzen ari gara eta gurpil zoroa elikatzen.

jendea ezagutu, ( ) handia dago EHn, potentzialitatea ez da explotatzen, aukera asko interdisziplinitatean, disziplina denontzako proiektu irekia, behar, motibazio eta gabezi amankomunak. Horregatik, ElKARKARlana sustatu, batu, elkartrukatu, formatu, kuestionatu, orekatu eta saretu. TUTURUTU Eraiki deseraiki. Nahi duzun moduan esan, baina ESPLORATU.

Hurrengoan topa.

eta glup.

SORTZAILEEN SARETZEA

Sortzaile gazteon topaketak hurrengo urtean egitea proposatu dugu. Gaurtik aurrera, herri mailan saretzen hastea, sortzaile norbanako

SORTZAILE ASKEON GIDA

Sortu berri den sortzaileaskeak.eus gidan gazte mugimenduarentzat tresna ezinbestekoa izango dugu. Lizentzia askeetan oinarritutako sortzaileak batu eta ikustarazteko. Gida honi gazte ekarpena egitea proposatzen dugu eta ondoren gazte mailna zabaldu eta erabiltzera konprometitzen gara.

Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak -17-


IKUSKIZUNAK ANTOLATZEKO PRAKTIKA ONEN BILDUMA

Liburuxka formatuan kaleratuko dugun gida honekin gazte mugimeduan antolatzen ditugun ikuskizun eta eskaintza kulturaletan ematen diren desoreka eta eskubide urraketetan eragitera dator. Ez da biblia bat izango, noski, antolatzaile eta sortzaileen -18- GU GEU GARA ALTERNATIBA

arteko komunikazioa errazteko tresna konpartitu bat baizik. Gazte mugimenduak sortzen duen eszena (izan musikal, bertso, antzerki...) osasundu eta baldintzak duintzeaz gain, bestelako hausnarketa eta mugimenduen abiapuntu izatea nahi dugu. Mugimendu autogestionarioek eta Sortzaile autogetionatuok bat egin dezagun, kultur askea sustatuz.


FORMAKUNTZA

GMetatik ez dugu sorkuntza kultura sustatzen. Nola jarri GM artearen mesedetan? Ed alderantziz? GMko jendeak ez du bere burua sortzailetzat hartzen. Sortzaile eta gazte mugimenduaren artean dagoen zatiketa gainditzeko tresnak garatu nahi ditugu. Sortzaileon sarearen bitartez lantalde bat sortu dugu saioka formakuntza hori

garatu, eta herrika formakuntza hori bermatzeko. Ildo honetan interesa baduzu, gonbidatzen zaitugu gurekin saretzera: sorkun_tza7@gmail.com

Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak -19-


-20- GU GEU GARA ALTERNATIBA


Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak -21-


-22- GU GEU GARA ALTERNATIBA


Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak -23-


-24- GU GEU GARA ALTERNATIBA


Millions discover their favorite reads on issuu every month.

Give your content the digital home it deserves. Get it to any device in seconds.