Page 1

karia 2.Zkia

Gaz

ntisten Aldiz te Independe


Gazte Independentisten Aldizkaria 2.Zkia

2

URRUN BEZAIN HURBIL

Indarrez beteriko irribarreak Iepa gazteak! Pasa da bai denbora zuen aurpegiak azkenengoz ikusi nituenetik. Gogoan dauzkat oraindik Izpuran jasotako maitasun keinu guztiak. Ordukoak eta kaleko beste mila oroitzapen dira hemengo egun hotzetako euri epela. Ezin duzue imajinatu behin esandakoak edo emandako laztan harek zenbat eguneko bizi luzea daukan. Eskertzeko da egunez egun helarazten diguzuen laguntasuna. Aupa zuek! Etxetik urrun bagaude ere ez pentsa gutaz hain erraz libratuko zaretenik! Jeje, bertan izango bagina bezala bizi ditugu Euskal Herriko gora behera guztiak. Momentu historikotzat azpimarratzen dugu egungo hau, eta egia da, hainbeste desio dugun askatasunetik geroz eta hurbilago baikaude. Oraindik bide luzea dago egiteke baina euskal preso politikook askatasuna lortu arte eman beharreko urrats guztiak emateko prestutasunez eta indarrez gaude. Prozesu demokratikoa muturreraino eraman behar dugu eta bide horretan ezinbestekoa izango da: gaixo larri daudenen berehalako kaleratzea, presoon eskubideak errespetatzea, baldintzapeko

askatasunean egon beharko genukeenak askatzea, bizi arteko espetxe zigor politikarekin amaitzea, eta dispertsioarekin behin betikoz bukatuz euskal preso politikoak etxeratzea. Kartzeletan bizi dugun salbuespenezko egoera gainditzera bidean eta Euskal Herriari dagozkion eskubideak aitortzera bidean subjektu aktiboa izan behar da EPPK. Kolektibotik haratago, baina, herria izan behar da egungo eszenatokia eraldatuko duen uholdea. Euskal Herri ezkertiar eta askea dugu zain, goazen bada guztiok batera bidean. Gaurdaino heltzea lortu badugu konbentzimendu osoa daukat, lanean jarraituz geroz, aurrerantzean ere gure helburuak lortuko ditugula. Borrokak ekarri gaitu egungo testuinguru politikora eta borrokak eramango gaitu garaipenera. Ez gara makalak ekipo, guztion artean lortuko dugu! Besterik gabe, indarrez beteriko irribarre bana helarazten dizuet! Jo ta ke independentzia eta sozialismoa lortu arte! Irati Tobar, Soto del Realetik

Je. Bizi gara bai. Aspaldi nire berririk izan gabe ezta? Hainbeste gauza gertatu dira hain denbora gutxian... ez dakizu nola bota zaituztedan faltan. Ea laixter dugun aukera elkarrekin egoteko, izugarrizko gogoa dut zuek besarkatzeko. Beti hain gertu ta hain urrun... Egun batetik bestera, nire bizitza eta nire inguruko lagun askorena bukatzen zela sentitu nuen. Hala sentitu nuen nire barrenean, nahiz eta noski, ez zen hola izan, ez literalki behintzat. Abentura eta desbentura ugari tokatuko zitzaigun gau hartatik aurrera. Nik, dakizun bezala alde egin behar izan nuen errepresioaren atzaparretatik ihes egin ahal izateko. Ahal izateko bai. Gauza asko gelditu zitzaizkidan egiteko, esateko... Han utzi nuen nire bizitza. Eta han utzi duzun zure bizitza han da, ez hemen. Orain hemen nago, eta orain, hemengo ni naiz. Baina ni ez naiz hemengoa.

Zuri: Dagokion horri‌ zuri: Zure etxe pareko bankuan eseri naiz aspaldiko partez, ahaztuta neukan jada izarrei begiratzeko gure talaia berezia zela banku marroi hau. Hotz egiten du. Aurten kosta zaio neguari Euskal Herriko haizeak konkistatzea baina azkenean joan ziren udazken koloreko hostoak eta gelditu dira zuhaitzak biluzik. Lasai, ez dizut zuri neguaz hitz egingo badakit eta zure udak gazteak izan arren egundoko negu gogorrei aurre egin behar izan diezula. Sudur punta gorri honekin pailazo itxura dudala esango zenidake orain hiru urte eta gaur barre bakarra entzuten dut, nirea. Erraz esaten da, barre bat gutxiago‌ eta argazki bat gehiago paretaren gainean. Ez da erraza ordea. Ezta hain sinplea ere, argazki horren ondoan beste 700 baitaude eta jada falta den barrea ez delako bakarra. Aukeratua zu izan zinen, baina izan nintekeen ni edo parean dudan hori, delitua gaztea eta askea izatea denean guztiok baikara sospechoso. Zerrailaren beste aldean zaude orain, zerumuga leihoetako barroteek marrazten duten ezlekuan. Hariek lotzen gaituztela zioen Sarrionandiak, hari bat bestearen alboan jarrita ordea, soka bihurtzen da. Eta nik lotzen gaituen horri, portuan ikusten diren barkuetako soka potoloen antza hartzen diot. Ez zaude bakarrik, kolektibo baten laguntasuna duzu babes eta milaka hariren indarra arnas. Soka geroz eta zurrunago dago, geroz eta potoloagoa, baina oraindik tira egin behar da. Barroteen artetik kabitzeko baino lodiagoa denean soka, aise botako ditugu gatibu zaituzten hormak lurrera. Ez da denbora kontua, ahalegin kontua da. Gure eskuetan dago, horretan ez da zalantzarik. Ez etsi, laister zara hemen ondoan sudur gorriari barrezka. Bitartean, heldu sokari gogor eta tiratu. Zuek barrutik eta guk kanpotik, gogor. Maitasunez betetako mila muxu! Aurrera bolie!

Bai, bitxia da nola sentitzen ahal zaren zure herrian arrotz. Ez nuke jakingo lerro hauen bidez azaltzen. Euskal Herrian nago, baina hemengo gehiengoarentzat atzerritarra naiz. Frantziako iparraldetik oporretan datozen turistak baino atzerritarrago. Eta egoera honetan suposatuko duzunez ez da erraza bizitza berregitea... Oztopoak oztopo, lantxo bat lortu dut, eta pixkanaka nire lekutxoa egiten ari naizela sentitzen dut. Ni ez naiz hemengoa, baina ni izatearen aldeko borrokan segitzen dut hemen. Sinesten dudanaren aldeko borrokan segitzen dut, han egiten nuen bezala. Horregatik egin nuen ospa, eta askatasunaren aldeko borrokaren bidez biziko naiz, biziko gara noizbait etorkizunean amesten dugun herrian. Noizbait, biziko baitugu amesten dugun herri askea. Eta egun hori, zure eta nire, zuen eta gure lanari esker iritsiko da, ez izan zalantzarik. Bitartean, segi borrokan, segi aitzina, nik, guk ere hala jarraituko dugu ta. ;)


Gazte Independentisten Aldizkaria 2.Zkia

3

JAZARPENA

REC Hamar urte, hamarkada osoa igaro da Espainiako Estatuak ilegalizazio estrategia abiatu zuenetik. 2001ean poliziak Haika gazte antolakundearen aurkako polizia operazioa burutu zuen. Hurrengo urteetan ezker abertzale osoari zetorkion oldarraldi urdinaren lehen tanta izan zen. Urtebete geroago Segi gazte antolakundearen aurkako operazioa eta honen ilegalizazioa etorri ziren. Berdin gertatuko zen Ekinekin, Batasunarekin eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduarekin. Hamar urte operazio polizialen, epaiketen eta espetxeratzeen zurrunbiloan murgilduta. “Dena ETA da” zioten. “Entorno” delako hari-muturrak soka luzea ekarri du. Pisuzko arrazoirik? Kantak dioen lez, “justifikagarria da argi gabeko itzala, arrazoiak bilatzen jakin behar.” 2004an egin zen Entzutegi Nazionalean lehen makroepaiketa. Haika eta Segi auzian auzipetutako gazteak espetxera bidali zituzten erositako arbitroek. 2007ko urtarrilean, Gorenaren berrespena eta Jarrai-Haika-Segi gazte antolakundeak terrorista izendatzea etorri ziren. Aipatu zurrunbiloaren ondorio larriak begi bistakoak dira: gazte antolakundeko kide izate hutsagatik sei urte espetxean pasatzeko arriskua onartu beharra izan dugu militanteok. Gazte antolakundea begi-puntuan jartzeaz gain, bere inguru guzia kutsatu nahi izan dute, gazte mugimendu osoa kriminalizatuz. Izua hedatu nahi izan dute, euskal gazteriarekin behin betiko amaitzeko. Eskubideen murrizketa bortitza izan da: adierazpen askatasuna, biltzeko askatasuna, kalean lasaitasunez ibiltzea, jarduera politikoa askatasunez gauzatzeko eskubidea... ia amets bilakatu zaizkigu. Badira ordea, ilegalizazio estrategiatik at Espainia eta Frantziako estatuen politika antiterroristak praktikan ekarri dituen bestelako jardunbideak ere. Poliziaren eta sasiepaileen inpunitatea. Ilegalizazioak hauei bidea errazteko trikimailuak izan dira. Iritzi sortzaile mediatikoak eurekin oheratuko direla jakinda, noski, esne saltzaileak egunero pozoi merkea gure etxeetaraino ekarriz. Inpunitatea aipatzean burura datorkigun lehen jarduera tortura da. Estatuaren estoldetako jarduera kirastunena izango da hau, baina estolda sare osoa da ikusi beharrekoa. Poliziaren jazarpena, express bahiketak, jipoiak, mehatxuak, kolaborazio eskaerak... gerra zikina. Gazte askoren eguneroko ogi bilakatu da guzi hau. Etxetik atera orduko begi ezezagunak laserrez zure aurpegira begiratzen. Kotxea hartu eta atzetik uneoro beste bi auto dituzu, bakarrik buelta bat emateko ere bi aldiz pentsatu beharra edozer gerta dakizukeen ikaraz... Eta ez da egutegietan

Teatroko gidoia aldatu da baina batzuek bere horretan mantendu nahi dute gaur gaurkoz, argi-ilun sekuentzia berberekin.

orri asko atzera ipini behar halako kasuak hemeroteketatik ateratzeko -hemeroteka jakin batzuetatik noski, hemen erregea begibakarra dela aspaldian baitakigu-. Lanetik etxerako bidean polizia autoek inguratu, bortizki harrapatu eta baso ilunen batera eraman. Kolpe eta mehatxu artean beraiekin kolaboratzeko eskatu. Etxera iparra galduta. Salaketa publikoa jartzeko beldurrez irabazteko ezer gutxi duzula uste izanda, galtzeko asko duzula jakinda. Hamar urte izan dira. Hatzekin kontatu ditzakegu. Ezker abertzalean hamaika ez izateko hautua egin dugu, hortik aurrera kontuak galtzea errazegia baita. Zezenari adarretatik heldu eta aldebakarreko prozesua abiatu genuen eskubide guztiak eskuratzeko asmoz. Etsaiaren eskema sinplistaz kontatuta, botoak ala bonbak esan ziguten. Botoak hautatu genituen. Ondoren ez nahikotasuna etorri zen eta orain... Oraindik aitzakia bila jarraitzen dute. Jazarpena, mehatxuak, kolaborazio eskaerak, tortura... Etsaiak disidentziarekin behin betiko amaitzeko asmoz erabili dituen tresnak dira. Norbera deuseztatzeko eta ingurukoak kakazteko helburu garbiarekin erabili dituzte estoldetako lagunek. Eta horretan gazteok bereziki kolpatuak izan gara. Esperimentazioko arratoien gisa erabili gaituzte, guk bezain ongi baitakite haiek, gurdiari tiraka dabilen astoa gu garela. Zutik Euskal Herria ebazpenak teatroko gidoi literarioa goitik behera astindu du, baina batzuk dirudienez, iraganeko paperarekin jarraitu nahi dute. Teatroko burdinazko ateko giltza gorde nahi dute. Maiz esan dugu hemen inork ez digula ezer oparituko eta estatuek bere horretan tematuta jarraituko dute. Gidoi literarioa aldatu da baina gidoi teknikoa bere horretan mantendu nahi dute gaur gaurkoz, argi-ilun sekuentzia berberekin. Poliziaren jazarpena, mehatxuak, bahiketak... ez dira eten. Gure esku dago atea botatzea, giltza sartzeko sarrailarik izan ez dezaten. “Euskal Herriak hitza eta erabakia” izeneko geltokira iritsi aurretik bide luzea dugu egiteko oraindik. Bide horretan ezinbesteko baldintza da guztiok gure jarduera politikoa askatasunez gauzatzeko eskubidea izatea, hau da, jazarpena eten eta, biltzeko askatasuna eta adierazpen askatasuna berreskuratzea. Sorturen legalizazioa pausu garrantzitsua izango da norabide horretan, baina ez da geltokia. Besteren artean, gazteok ere libreki antolatzeko eta jarduteko eskubidea izan behar dugu eta hala exijitu behar diegu estatu zapaltzaileei. Gu baikara gurdia tiratzen duen astoa, eta dakizuenez zainetan daramagu gure burugogorkeria ere. Jo ta ke irabazi arte! Gora euskal gazteria!


Gazte Independentisten Aldizkaria 2.Zkia

4

BILAKAERA

1979-1988 1969-1978 1959-1968 Gerraostean EAJren inefikazia eta pasibotasunaren aurrean, gazte talde batek 1959an ETA sortu zuen.

Franco hil ondoren fase politikoan herri bezala erantzun eta erregimenarekiko haustura demokratikoaren planteamendua lortzeko, 1977an Xibertako elkarrizketak bultzatuko ditu ETAk. Bertan, KASeko antolakundeek eta PNVk parte hartuko dute. 1978an Herri Batasuna hauteskunde koalizio gisa sortu zen

1968an ETAko lehenengo militantea hil zuten. Txabi Etxebarrieta, 23 urteko gaztea.

Espainiako Konstituzioari buruzko Erreferendum-ak Hego Euskal Herrian hautezleen %34,55eko babesa lortu zuen bakarrik. HB-k aurkako botoa eskatu zuen.

1979an Jarrai Gazte Antolakunde Iraultzailea jaio zen.

1989-1998 1989an Aljerreko negoziaketa prozesua izan zen Espainiako Gobernua eta ETAren artean.

1999-2008 199an lehen erakunde nazionala jaio zen 1.778 hautetsiren babesarekin: Udalbiltza

Urte berean, Josu Muguruza erail zuten. Urte berean EAEko Autonomia Estatutua onartu zen hautesleen %53ko babesarekin. 1982an Nafarroako Foru Amejoramendua onetsi zuten. Herri Mugimendua puripurian zegoen: Nuklearren kontrako borroka, industria langileen borroka, ‘‘Rock Radical Vasco-a”...

1994tik aurrera estrategia berria definitu zen. Eraikuntza nazionala eta eraldaketa soziala ziren ardatz nagusiak. 1995ean ETAk Alternatiba Demokratikoa izeneko bake proposamena iragarri zuen, ETA eta Estatua eta euskal gizarteak erabaki beharrekoa ezberdinduz. 1997an ETAk Miguel Anjel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hil zuen. Honek, Ezker Abertzalearen kontrako oldarraldia bortitza sorrarazi zuen.

Sasoi honetan kokatzen dira ZEN plana, GAL, Joxe Arregi eta Santi Brouard-en estatu-erailketak, lehenengo estradizioak, NATO-ri ezetza... Garai honetan Todo es ETA teoriaren errotzea eman 1988an Ikasle Abertzaleak zen eta errepresioa gogortu sortu zuten Iruñean. zen: zuzendaritza politikoen espetxeratzea, manifestazio odoltsuak, Egin eta Egin Irratiaren itxiera...

Gazte borrokak Iruditan 1979, 2000, 2001... ta aurrera goaz!

1998an Lizarra-Garaziko Hitzarmena sinatu zuten hainbat alderdi politikok eta sindikatuk euskal gatazkari amaiera emateko asmotan.

Azaroan ETAk su etenaren amaiera iragarri zuen. 2000. urteko Gazte Topagunean Haika gazte antolakundea aurkeztu zen: Jarrai eta Gazteriak taldeetako kideak biltzen zituen erakunde nazional berria. Errepresioak ordea, hasieratik kolpatu zuen antolakundea.

2001eko udan Segi gazte erakunde nazional, independentista eta iraultzailea jaio zen. Eta Batasuna sortu zen Iruñean.


Gazte Independentisten Aldizkaria 2.Zkia

Hamarkada honetan errepresioak mugimendu abertzale zabalaren aurka jo zuen inoiz ezagutu gabeko bortizkeriarekin: amnistiaren aldeko mugimenduaren, gazte antolakundeen eta Batasunaren kontrako operazioak eta ilegalizazioak, Herriko tabernen itxiera,Egunkaria-ren itxiera... 2003an Nazio Eztabaidagunea Euskal Herria eratzeko eta gatazka konpontzeko xedeaz sortu zen. Martxoaren 11ko atentatuek sortutako zurrunbiloan Angel Berrueta eta Kontxi Sanchez hil zituzten. 2004n Orain Herria Orain Bakean bake proposamena aurkeztu zen Anoetako Belodromoan.

Loiolako negoziaketa prozesua eman zen.

5

2008-Gaur egun Ezker Abertzaleak, zezenari adarretatik eutsi, eta zurrunbiloaren erdian egoera politiko berrira egokitu eta estrategia berdefinitzera eramango duen hausnarketari ekingo dio. Honen emaitza izango da, milaka militante emandako eztabaidaren ondoren, Zutik Euskal Herria ebazpena. ETAren ekimenak ezker abertzalearen borroka hauspotu du.

Estrategia berriaren hastapenek egoera politikoa astindu dute. Blokeo egoera gainditu da, Estatuak urduri daude, eta herritarrok prozesu demokratikoa nahiz askapen borroka bururaino eramateko hautua egina dugu, ilusioz eta gogotsu. Bide honetan oinarri gisa aurkezten zaigu Gernikako Akordioa. 2010eko irailaren

25ean Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozial andanak sinaturikoa. Akordioa, bake eta aterabide demokratikoa eskuratzeko marraztutako bideorria dugu. Geroztik hainbat urrats eman dira; 2011ko urriaren 17an Aieten buruturiko Nazioarteko Bake Konferentzia, eta ondoren, ETAk borroka armatuaren faseari amaiera emateko erabakia. Urrats asko daude emateko oraindik, ordea. Askapen prozesuaren fase berri batean sartu gara eta estrategia berritu dugu. Hemendik aurrera ere lanean jarraitu behar dugu, aurrerapausuak ematen jarraitu ahal izateko gazteok izan behar dugu motorra. Herriaren esku dago abiatu dugun bide honetan aurrera egitea, eta horretarako gazteok indar osoz egin behar dugu bultza! Borrokak aurrera darrai!


Gazte Independentisten Aldizkaria 2.Zkia

6

Xutik! Euskal Herriak behar duen aldaketa politikoa bultzatzen aritu da urtez urte SEGI. Aldi honetan ere, irekitzen diren aukera politiko berrietan euskal gazteria engaiatu behar da, arduraz eta konpromisoz, erronka hau irabazteko. Aldaketa politiko eta soziala ez da gazteria gabe eginen, aldaketa ez da antolakuntza eta borrokarik gabe eginen. Hortaz jabeturik, bi estatu zapaltzaileek, gazte militante anitzen kontra jo dute. Horien helburua argia da, gazteria isolatu eta aldaketarako indarrak desegitea. Ipar Euskal Herrian gazteriaren kontrako polizia operazioak, kartzelaratzeak, epaiketak eta jazarpenak errepikatu dira belaunaldiz-belaunaldi. Frantses estatua ere, beti jarraitu duen ildoari eutsiz, urtez urte ezker abertzalea desagerrarazten saiatu da jokamolde maltzur eta koldar batez : Frantses estatuak Euskal Herriarekin arazo bat duela ukatzen du eta ukazio hori Ipar Euskal Herriaren zapalkuntzan oinarritzen da. Zapalkuntza horrek aurpegi ezberdinak ditu : lurraldetasunaren ukapena, euskararen heriotz-kondena, zentralismoa, gerla zikinaren erabilpena, euskal preso politikoen eskubideen urraketa,...

Gaur egun, Frantses estatuan 150 euskal preso sakabanatuak dira. Larriago ere, beraien izaera politikoa ukatua zaie. Nazioarteko bake konferentzian, Frantses estatua zuzenki

Pentsamolde hori arduragabekoa eta lanjerosa da euskal herritar ororentzat. Azken hamarkadetan, jarrera horren ondorioak bizi izan ditugu, GAL garaietatik Jon Anzaren erahilketa arte, euroaginduetatik pasatuz... Bi estatuen arteko kolaborazioa aitzaki bat besterik ez da, Ipar Euskal Herriak defendatzen duen aitortza politikoa, beldurra eta kriminalizazioaren bidez oztopatzeko.

Alta, XXI.mendeko bigarren hamarkadan gira eta Ipar Euskal Herriaren aitortzaren aldeko ahotsak handitzera zailago izanen zaiola orain arte erabilitako doaz. Azken urteetan, Euskal Herriak bizi duen gatazka mespretxuaren politika onartaraztea bai irudikatuz geroz, Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Xiberoan euskal herriari, baita nazioarteari ere. jende kopuru zabal eta konbentzitu bat elkartu da, Parisek dio Madrilen urratsak segituko dituela. Batetik, bi aspalditik ezker abertzaleak duena bere estatuen arteko kolaborazioa berresteko, eta bestetik, ga- defendatzen tazkan duen ardura politikoa behin eta berriz ttipitzeko. eginez. Gatazkaren ondorioen

interpelatua izan zen eta argi da geroz eta

konpontzearen aldea izatetik, gehiengo bat gatazkaren aterabide demokratikoaren alde izatera pasa da. Aitzin urrats horiek, hastapenetik emaitekoak baziren ere, gaurko kontestu politikoak arduraz aritzera behartzen gaituzte denak. Bake prozesuaren bidean emandako urrats ausartak kontutan hartuta (ezker abertzalearen pausoak, nazioartearen engaiamedua, ETAren erabaki historikoa‌), ez du gaur egun inork aitzakirik pasibotasunean jarraitzeko. Aterabide demokratikoak, guzien partehartzea behar du, ezinbestekoa zaigu beraz, bere aldeko uhaina azkartzea eta egonkortzea.

Pariseko gobernuak, guzien askatasuna onartzeko bidean, presoei dagozkien eskubideak errespetatuz, arazo politiko bat badela aitortuko luke de facto. Aterabide demokratikoaren bidean gure ardura izanen da frantses estatua, gatazkaren jatorri politikoa onartzera behartzea.

Apustu horren baitan, gazteriak funtsezko papera jokatzen du. Guk ere, gazte gisa, frantses estatuaren mugiarazteko aukerak indartu ditzagun. Bi estatu zapaltzaileek gure herriaren eskubideak errespetatu bitartean, indarrez eta konpromisoz aritu beharko gira, bataila guzietan lehenetarikoa baita Frantses estatuak, euskal euskal preso eta iheslarien preso politikoen izaera po- amnisti osoa egi bihurtzea. litikoa aitortzea gako bat da. Kartzelaratuak diren euskaldunek estatus hori Gazte indarraz preso berreskuratu ondoren, eta iheslariak etxera!


Gazte Independentisten Aldizkaria 2.Zkia

7

AGERRALDIA

“Gazte guztion eskuetan da orain arteko uzta jaso eta gaurtik hasita, etorkizun berria eraikitzeko erronka� Gaur hemen bildu garen gazte independentistok Euskal Herrian ireki den ziklo politiko berriaren balorazioa egiteko asmoz aurkezten gara. Aldaketa politiko sakonen zurrunbiloan murgilduta gauden honetan, gazteok indarrez hartzen dugu bizi dugun momentu historikoa. Irmotasunez diogu: ezker abertzaleak azken hamarkadetan egunez egun aurrera eramandako borrokak ahalbidetu du egungo eszenatoki politikoa. 50 urteko borrokak ekarri gaitu ukazio egoera gainditueta askatasuna eskuratzeko une honetara eta, Zutik Euskal Herria ebazpenak askapen borrokan urrats berriak emateko aukerak ireki ditu. Ez da bide erraza izan, arantzaz betea izan da baina etorkizunari baikor begiratzen diogu. Zentzu horretan, azpimarratu nahi dugu ETA

erakunde armatuak bere jar- eszenatoki politiko berrian ez duna behin betiko eteteko gara gutxiago izango. hartutako erabaki ausart eta Egungo aro politikoak eta pisutxua. Euskal Herriak dituen erronIbilbide horretan, ezinbes- kek inoiz baino gehiago tean ekarri behar da gogora eskatzen du euskal gazteri gazteriak belaunaldiz belau- konprometitua. Bizi dugun naldi egindako borroka, eta uneari tamainan erantzuteko testuinguru ezberdinetan eta arduraz jokatzeko garaia egindako ekarpen mami- da. Gazteriaren antolakuntza tsuak. Begi bistan dauzkagun eta lana ezinbestekoa da Eusaukerak nekez ulertu daitezke kal Herria burujabe izango euskal gazteriak ilusioz eta den eta bestelako eredu sozial konpromisoz, urte luzeetan eta ekonomiko bat eraikiko egindako lana kontuan hartu duen agertokira eramateko. jotzen gabe. Gatazka egoeran jaio Lehentasunezkotzat eta bizi garen gazte belaunal- dugu gure herrian gaur gaurdia gara. Oztopo ugari jarri koz ukaturik jarraitzen duten dizkiguten arren, ez gaituzte eskubideak bermatzea: norgeldiarazi. Helburuak argi, banako zein kolektiboenak. orain arte egindako lanaren Zentzu horretan, gazteok fruituak jasotzeko garaia da gure jarduera politikoa askaeta baita gure bidean harri tasunez garatzeko dugun berriak jartzekoa ere. Gazte- eskubidea bermatzeko exiriak beti jakin izan du egoera jitzen diegu egunero ahoa berrietara moldatzen. Aban- demokraziaz betetzen duten goardia izan garela esatera politiko horiei. Ezinbesteko ere ausartuko ginake, eta baldintza da hori Euskal

Herriaren aitortza eta eraba- daukagu. Borrokak ekarri kitzeko eskubidea errespe- gaitu hona eta borrokak eramango gaitu garaipenera: tatzeko bidean. independentzia eta soziaEuskal gazteriak berezkoa lismora. Bukatzeko, euskal duen grina eta irudimenaz gazteriari deia luzatu nahi behin eta berriz erakutsi du diogu askapen prozesuan testuinguru sozial eta poli- aktibo izateko. Sormenez, eta errebeltiko ezberdinetan eragiteko alaitasunez, ahalmena. Orain, indar han- diaz bestelako eredu sozial diagoz berretsi behar dugu batean oinarritutako Euskal hori. Sarri entzuten dugu Herriaren alde indarrez ekigazteria dela etorkizuna, teko garaia da. Gaur hemen baina oraina ere bagara eta bildu garen eta bortxaz falta gazteria subjektu politiko diren gazte guztion eskueaktibo gisa egituratu behar tan da orain arteko uzta jaso da. Zentzu horretan, sistema eta gaurtik hasita, etorkizun kapitalista eta patriarkala- berria eraikitzeko erronka. ren zapalkuntzei aurre egi- Guztion jardunaz soilik lorteko, zein nazio eraikuntzan tuko dugu Euskal Herri aske sakontzeko antolatzen eta eta sozialista. borrokatzen jarraituko dugu. Lantegian, ikastetxean, gaz- Gora euskal gazteria! tetxean, tabernan, kalean zein sarean, hori, gorri, more Gora Euskal Herri aske eta nahiz berde. Pertsona askez sozialista! osatutako herri askea, hori da independentzia. Gazte independentistak, Beraz, lekukoa gure eskuetan Donostian 2011ko azaroaren 5ean


Gazte Independentisten Aldizkaria 2.Zkia

8

LURZORUA LANTZEKO...

Gaurdanik hasi, gugandik hasi Pertsona askez osatutako herri askea. Hala irudikatzen dugu gazte independentistok etorkizuneko Euskal Herria. Norbanako askerik gabe ez baita izango herri askerik. “Eta zergatik ez gara ba aske egun?� galde lezake norbaitek. “Gure herria zapalduta dagoelako� erantzun lezake hango hark. Eta bai, hala da. Baina arazoa haragokoa ez ote da? Euskal Herriak independentzia lortzean de facto askeak izango ote gara ba? Ezezkoan gaude. Sistema kapitalista eta patriarkalak de facto pertsonak zapaltzen dituelako. Gure ekintzen edo bitarte-

koen balioa diruaren arabera neurtzen duelako, askatasuna bere neurrira mugatu duelako, gizon/emakume rolak definitzen dituelako patriarkatuak agintzen jarrai dezan, hezkuntza gaur egungo status quoa bermatzeko eta lurzorua leuntzeko darabilelako -instituzioak zer esanik ez!-, ezadostasuna azaltzeko behatza altxa orduko polizia gainean duzulako, kontsumoaren biktima zarelako... eta zerrenda amaiezina litzateke.

Guk alternatiba badaukagu: independentzia eta sozialismoa, baina lelo huts izatetik harago egunero praktikan jarri beharreko printzipioa da hau. Gure herria gaurdanik eraikitzen

AUZOLANA da eskura dugun tresna eraginkorrena. Eskuz-esku jardunda errazago eraikiko ditugu alternatibak. Ezadostasunak alde batera utziz bat egiten dugun horretan bildu eta bidegurutzeraino batera joan gintezke. Hala, bidegurutzetik aurrera bakoitzak egiteko izango duen ibilbidea ere arinagoa izango da. Hori bai, bidegurutzerainoko bidea ez dadila gurutze-bide bilakatu. Interes kolektiboaren baitan pertsona bakoitzak eman

hastea da gure askatasuna eskuratzeko dugun bermerik behinena. Eta nola egiten da hori? Ba hasteko, norbere buruaren azterketa egin eta gure kontraesanez jabetuz. Gazteok berez gara errebelde, inkonformista. Odolean daramagu. Jabetzen gara mundu madarikatu honen desorekaz, dena kakaztuta dagoela diogu, gaizki egina... eta zer? Diskurtsotik harago zer? Gure esku dago zergatiez jabetu eta berau aldatzeko lanari ekitea. Nondik? Ba, kontraesanetatik hastea ez legoke gaizki. Iraultza gure baitan hasten da! Guk ditugun kontraesanez jabetzea eta eguneroko bizitzan hauek gainditzen saiatzea ez da ahalegin makala. Baina nahikoa ote? Zuk dituzun arazoak ez al ditu izango zure ondokoak ere? Denok batera jardunda ez al ditugu arazoak errazago gaindituko? ez gara indartsuago izango?

marraztu zure bidea.

Askatasuneraino!

dezakeena ikusi eta onartzea ezinbestekoa da. Bakoitzak bere hondar alea jarriz eraikiko dugu gaztelua. Ura lurrun bilatu aurretik, mailaz maila tenperatura berotzen doa, aldaketaren unea iristen den arte. Ez ahaztu irakaspena. Mugaz betetako jendartean bizi gara, baina mugak gainditzeko daude. Hasi norbere mugak gainditzen, bidelagunak ere bilatu, batasunak indarra ematen du. Errespetua, laguntasuna, begirunea...

ERROTIK  

Gazte independentisten aldizkaria 2.zkia