Issuu on Google+

A I R R E B E T GAZ a in t le u b n e k a te Abertzale

Gaz

33 2015eko maiatzA


www.gazteabertzaleak.eus Eskubide batzuk erreserbatuak


GAZTEBERRIA // 3

AURKIBIDEA 1// Ibon Garciarekin elkarrizketa

04

2// Hassanna Aaliarekin elkarrizketa

06

3// Emakume iraultzaileei buruzko 10 historia

08

4// Europan ere erabakitzeko eskubidea

12

5// EH Bildu, etorkizuna geurea delako

13

6// Elikadura burujabetza

14

7// Gaztekalean

16

8// Syrizarekin bat

18

MUGIKORREAN IKUSTEKO

@gazte


4 // GAZTEBERRIA

Gatazkaren konponbidea gazteen parte hartzerik gabe ez da osoa izango Jarrera proaktiboa izan behar dugu, martxan segi eta ez gelditu inongo aitzakia parean dugularik Nola ikusten duzu Euskal Herrian ireki den garai politiko berria? Eta Madril eta Pariseko gobernuen jarrera? Lehenengo galderari erantzunez, gure ikuspuntua oro har positiboa da, indar abertzaleen metaketagatik eta sistema neoliberalaren aurka borrokan dihardugun indarrak sendotu egin garelako, baina hala eta guztiz ere jakin bada-

Ibon GarcĂ­a Uriarte, Gazte Abertzaleak-eko Idazkari Nagusia

kigu lan asko dagoela egiteko eta egoera oso etsigarria dela, euskal gazteentzat bereziki. Horrexegatik hain zuzen ere, inork egungo egoerari izenburu bat jartzeko eskatzen badit, sufrimendu - eta frustrazio - une batean gaudela esango nuke, baina egoera hori, aldi berean, aldaketarako eta itxaropenerako zabalik dagoen ate bat ere badela azpimarratuko nuke.


GAZTEBERRIA // 5

Ikuspegi sozio-ekonomikotik, gizartearekiko kontrol basatia eragiten duen eta gizarte hori zanpatu egiten duen sistema baten barnean bizi eta garatzen gara. Azken urteetan betikoei hain oparotasun handia ekarri dien statu quoarentzat mehatxua izan daitezkeen mugimenduak errotik ebakitzen ditu sistema horrek. Testuinguru horretan, sistema anker horren eragina biziki jasaten ari den kolektiboetako bat gazteria da: lan-kolokatasuna, etxebizitza lortzeko zailtasun handia, eta frustrazioa bizi-proiektuak eta proiektu profesionalak garatzerakoan. Analisi hori abiapuntutzat hartuz, nire ustez geure burua antolatzea eta geure erara kudeatzea da irtenbidea, eguneroko borroka alde batera utzi gabe, noski. Ahalegin askoz handiagoa egin behar dugu merkataritza, kultura, kirola, enpresa-ekintza eta abar helburu izango dituen erakunde -sare bat sortzeko, azpian daudenek kudeatuko duten sarea, jakina, jarduera-sektore desberdinen demokratizazio- eta kolektibizazio-printzipioak oinarritzat hartuz. Horrela bakarrik lortuko dugu gizarte-subiranotasuna berreskuratzea, eta aldi berean gure gazteek etorkizun duin bat izatea.

belaunaldi asko pairatu behar izan dituzte euskal gatazkaren ondorioak, eta horrek berak, gazteak konponbide honen parte bihurtu gaitu. Baina argi dugu gauza bat dela parte aktiboa edo pasiboa izatea; eta gu lehenengo hori aldarrikatzen dugu. Eta zer nolako ekimenak burutu daitezke krisiaren ondorio larriei aurre egiteko? Burutuko ditugun ekimenak anitzak izango dira, baina hasierako irizpide garrantzitsua jarri dugu mahai gainean: Gazte Abertzaleak-ek beste eragile batzuekin bilduko da krisiaren ondorio horiei heltzeko, batasunak eta elkartasunak indartsuago egiten baikaitu boteretsuaren aurka. Sistema oso batek ezartzen dituen joko-arauen aurka jo behar dugula pentsatuta ezin dezakegu norbera bere kabuz ibili. Bakoitzak bere posiziotik hasita, helburu bera duen bidea hartu behar dugu, alde batetik eta bestetik egoera iraultzeko.

Eta bakegintzaren ikuspuntutik, nik inoiz baino argiago ikusten dut: bakea ez zaie inoiz interesatu erakunde espainiarrei. Lehenik estatu-terrorismoa izan zen, eta orain, zuzenean eta inolako disimulurik gabe, polizia-errepresioko mekanismo faxisten aplikazioa. Eta faxistak diot hitz horren esanahiaren jakitun izanik, izan ere, abokatuen azken atxiloketek argi uzten baitute Estatuak defentsa-eskubideari dion errespetua, zuzenbide-estatu demokratiko baten funtsezko zutabeetako bat izan arren. Eta horren aurrean zer? Eutsi eta borrokatu. Ez isildu, eta esparru horretan hain ohikoa den isiltasun konplizera jotzen ez duen nazioarteko agenteren bat bilatzen jarraitu. Zalantzarik gabe, Gazte Abertzaleok beti salatuko ditugu horrelako estrategiak, eta estrategia horiek jasaten dituztenek bidelagun izango gaituzte, lehenik eta behin, onartezinak iruditzen zaizkigulako, eta bigarren, ekintza soilik politikoak egiteagatik inputatuta dauden edo ikertuak izaten ari diren erakunde honetako hainbat kide ere eraginpean hartu dituztelako. Zer egin ahal dute gazteek euskal gatazkaren konponbidearen alde? Jarrera proaktiboa izan behar dugu, martxan segi eta ez gelditu inongo aitzakia parean dugularik. Hamaika kolpe jasoko dituen bidea da, baina gogor eutsi behar diogunari. Gazte Abertzaleaketik aspaldian daramagu eskatzen gazteen parte hartzea eta inplikazioa sakontzeko mekanismoak martxan jar daitezen; gatazkaren konponbidea gazteen parte hartzerik gabe ez da osoa izango. Gazte

Ibon GarcĂ­a Uriarte, 25. Urteurrena ospatzen Galdakaon


6 // GAZTEBERRIA

Hassanna Aalia: Sahara libre bat lor dezakegu!

Ibon García Uriarte eta Hassanna Aalia

Hassanna Aalia berria izan da azken hilabeteetan Marokoko gobernuak bere estradizioa eskatu baitiote Espainiako gobernuari. Ibon García, Gazte Abertzaleak-eko Idazkari Nagusia berekin izan zen solasean. Hassannak Iboneri galdera guztiak erantzun zizkion eta bere esanetan, kartzelan dauden bere lagunek mezua bat bidali zioten espetxetik esanez “itzultzen bazara kartzelan sartu eta ez duzu ezer gehiago egingo” eta horregatik “beren ahotsa zabal nezan eskatzen zidaten”, dio 26 urteko Saharar aktibistak, azken aldian hitzaldi eta elkarrizketa askotan izan da hizlari. Saharar Mendebaldeko historiaz galdetu zion Garciak, zerk ekarri duen Sahara Mendebaldea egoera honetara eta zein egoeratan dagoen gaur egun. Aaliak 1860an Espainiar kolonia bihurtzera iritsi zela azaldu zion eta nola Maroko, Mauritania eta Espainiaren artean, Saharar

Mendebaldea bitan zatitzeko asmoz. Gogorarazi zion Marokoko sarrera nolakoa izan zen bere herrialdean “sarrera bortitza eta omizida bat gertatu zen okupante Marokiarren eskutik, edonolako armak botaz eta jendea Napalm eta Fosforoz bonbardatu zituzten Sahararrak”. Frente Polisarioaz ere mintzo zen, bere azalpenetan zioenez “Saharar herriarentzat balio duen ordezkaritza bakarra, Fronte Polisarioa da eta gure gobernuak borrokan dirau gatazkari irtenbidea bilatzeko, erreferenduma eta autodeterminazioa Saharar herriarentzat alegia”. Gdein Izikeko kasuaz eta bere egoeraren berri ere eman zigun. Ez dugu ahaztu behar Izikeko kanpamendua okupaziotik izan den protestarik handiena izan dela eta Rabatek aginduta, isiltasun mediatiko bat ezarri zuela herrialdean. Aaliak unkiturik kontatu zion protestaren zergatia eta askatasun momentu haietan “inoiz ahaztuko ez ditu-


GAZTEBERRIA // 7

gun momentuak bizi genituen”. Momentu pozgarri haiek urriaren 6ko 6:30etan bukatu ziren, militar marokiarrak kanpamenduan sartu eta edonolako armak erabili, haimak erre eta sahararrak erailtzen hasi ziren arte. Triste gogoratzen du 15 urteko gazte bat kanpamenduan sartu nahian hil zutela, kanpamenduetara sartzeko bost kontroletako batean kotxe baten barruan aurkitu zutenean. Marokoko militarrek egindako sarraskiaren ondoren Aaiuneko saharar herritar asko kalera ateratzera eraman zituen, hiria paralizatuta geratzera lortu zuten. Hau ikusita ordea, marokiar kolonoak, marokiar militarrekin batera “sahararrak torturatzen, sahararren etxean sartu ere egin ziren, familiak torturatzen eta tratu txarrak ematen. Ez duzu imaginatzen umeak torturatzea gurasoen aurrean, jakinda ezin dutela ezer egin, edo gurasoak torturatzea umeen aurrean. Egun eta hilabete latzak izan ziren” gogoratzen du. Bere kasuari buruz dio, handik hilabetera atxilotu eta tortura eta tratu txarrak eman zizkiotela. Gogoan zuen interrogatzera eraman zutenean esan ziotena paretetako odolari buruz “odol hau zure kideen odola da, zuk bukatuko duzun kartzela berean daude”. Lau hilabetez preso egon zen kondenatua, heriotza zigorrik gabe. Harriduraz hartu zuen bere bigarren sententzia “dagoeneko epaitu naute Gdeim Izikeko kanpamenduarengatik, zergatik bidaltzen dute berriz ni bilatu eta atxilotzeko agindua?”. Bilatu eta atxilotzeko agindua iritsi zitzaionean, 2012ko urtarrilean asiloa eskatu zuen eta 2015arte Gobernu Espaniarrak ez zion erantzun, bere ustez “urte asko dira 2012tik 2015era kasu bat aztertzeko” dio Hassanna Aaliak, ordurarte dokumentu asko bidali zizkion espainiar estatuari bere asiloa onar zezaten. Urtarrilaren

19an ordea asiloa ukatu eta herrialdetik kanporatzeko agindua eman zioten, nahiz eta gobernuak onartu torturatua izan zela. Era berean epai militarra ere onartzen zuten. Bukatzeko bi mezu bidali zituen, bata Euskal gizarteari eta Euskal Herriko gazteriari esker onak emanez, eman dioten babesa eta elkartasunarengatik Sahararen gatazka dela eta. Bestetik Sahara okupatuan eta Argeliako kanpamenduetan daudenei ere mezua bidali zien esanez “lehenik agur bat bidali nahi nieke Sahara Mendebaldeko lurralde okupatuan egunero borrokan diharduten Saharar gazteei eta kanpamendutan dauden eta asko sufritu eta borrokatzen duten gazteei. Eta denoi Sahara libre bat lortu dezakegula esan”.

Ez duzu imaginatzen umeak torturatzea gurasoen aurrean, jakinda ezin dutela ezer egin, edo gurasoak torturatzea umeen aurrean. Egun eta hilabete latzak izan ziren


8 // GAZTEBERRIA

Eskolan erakutsi ez zizkiguten emakume iraultzaileei buruzko 10 historia Milaka dira historian zehar iraultza ezberdinetan parte hartu duten emakumeak, askok gainera berebiziko garrantzia zuten paperak jokatuz. Honatx 10 adibide munduko emakume iraultzaileen inguruan. Kathleen Harrisen artikulua.

tasuna eta bizitzaren sakrifikatzea sistema goitik behera iralutzeko garaian. Kolore eta garai ezberdinetako emakumeak izan dira, batzuk fusilez armaturik, beste batzuk bolalumaz, baina guztiak sinesten zuten horretan borrokatzeko lehen lerroan.

Mundu guztiak ezagutzen ditu gizon gerrilari eta iraultzaileak, Che Guevara kasu, baina historiak orokorrean ahaztu egiten ditu emakumeen ekarpena, hauen denbora, ama-

Nadezhda Krupskaya Jende askok Nadezhda Krupskaya Leninen neskalagun soil gisa ezagutzen dute, ezagutzen badute, baina berau politikari eta iraultzaile boltxebikea izan zen bere kabuz. Zeharo sartua zegoen ekintza politiko ezberdinetan ala hezkuntza poriektuak garatzen; Sobiet Batasuneko Hezkuntza ministro izan zen 1929tik hil zen arte, 1939an. Iraultza baino lehen, Iskra egunkari politikoko idazkari legez, europar kontinentea zeharkatzen zuen gutuneria eta informazioa kudeatzen zuen, gehienetan kodifikatu beharrekoa. Iraultzaren ostean, langile eta nekazarien hezkuntza garatu eta hobetzera eman zituen bere esfortzuak, liburutegiak biztanleria guztiaren esku jartzeko borroka kasu.

Lakshmi Sehgal

Nadezhda Krupskaya (1869-1939)

Lakshmi Sehgal, “Lakshmi Kapitaina� bezala ezaguna, Indiako independentziaren aldeko mugimenduko iraultzaile bat izan zen; Indiako gudarosteko ofizial lehenbizi, eta Azad Hind-en gobernuaren Emakumeen Gaien Ministro ondoren. 1940ko hamarkadan Rani de Jhansi errejimendua komandatu zuen; emakumez soilik osatutako errejimendua, India kolonialeko Raj britaniarra postutik kentzeko helburua zuena.


Asmaa Mahfouz Asmaa Mahfouz gaur egungo iraultzaile bat dugu, bere “curriculumean” Egiptoko 2011ko altxamendua habiaraztea izanik lorpenetako bat. Internetera igotako bideo baten bitartez, milaka pertsona mugiarazi zituen berarekin batera Tahrir plazako protestera batzeko. Egiptoko Iraultzako liderretako bat kontsideratua dago, eta “Egiptoko Iraultzako Gazteen Koalizioko” kide da egun. Nwanyeruwa Nwanyeruwa, Ibo etniako nigeriarra, guda motz baina esanguratsu baten erantzule nagusia izan zen, hain zuzen autoritate britaniarrei lehenbizikoz aurre egitea kolonialismo garaian. 1929ko azaorak 19an Nwanyeruwak liskarra izan zuen erroldako ofizial batekin, Mark Emereuwarekin, azken honek “ardiak, ahuntzak eta familia” kuantifikatzea eskatzean, zergak ezarri nahian, eta Nwanyeruwak tribuko beste emakumeei honen berri eman zienean. Bi hiletan zehar protestak egin ziren eskualde osoan. 25.000 emakume baino gehiagok hartu zuten parte zerga legeen aldaketaren eta botere kolonialaren gehiegikerien aurkako manifestaldietan. Azkenean, emakume hauen borrokak bere fruituak eman zituen eta Britania Handiko autoritateek zerga berririk ez zuten ezarri.


10 // GAZTEBERRIA

Blanca Canales

Constance Markievicz

Blanca Canales Puerto Ricoko abertzalea zen, “Askatasunaren Alabak”- Puerto Ricoko Alderdi Abertzalearen emakumeen taldearen- antolatzaileetariko bat. Blanca Canales izan da historian zehar Amerikako Estatu Batuen aurkako errebolta bat lideratzen emakume bakarrenetakoa, “Jayuya Altxamendua” bezala ezagutzen den errebolta hain zuzen. 1948ko urtean lege zorrotz bat sartu zen indarrean Puerto Ricon, Mordaza legea edo 53 legea izenez ezaguna. Lege honek irlako gobernua “suntsitu edo geldiaraztea” helburu zuen edozein materialen inprimatzea, plazaratzea, saltzea edo erakusketa kriminalizatzen zuen.

Constance Markievicz konte anglo-irlandar iraultzaile bat izan zen: abertzalea, sufragista, sozialista eta Sinn Féin bai Fianna Fáil alderdi politikoetako kidea. Irlandako independentzia lortzeko borrokalari tinkoa, 1916ko Pazkoko Altxamenduaren buruzagietako bat izan zen. Altxamendu horretan bertan preso hartu zuten, frankotiratzaile britaniar bat zauritu ondoren. Kartzelaratu zituzten 70 atxilotuetatik emakume bakarra berau.

Lege gogor honi erantzuteko, abertzaleek iraultza armatuari ekin zioten. 1950eko urriaren 30ean, Blancarekin batera hainbat lagunek, anderearen etxean ezkutatuta zeuden armak eskutan Jayuyako hirirantz egin zuten. Polizia etxea hartu, postetxea erre, telefono lineak eten eta Puerto Ricoko bandera astindu zuten hiritik zehar publikoki lehenbizikoz Estatu Batuetako diktaduran, 53 Legeari aurre eginez, eta Puerto Ricoko bigarren errepublika aldarrikatuz. Ondorioa berehalakoa izan zen: Estatu Batuetako Truman presidenteak Lege martziala ezarri eta ejerzitoari zein aireko idarrei hiria erasotzeko agindua eman zien. Abertzaleek ahal izan zuten gehiena eutsi zioten, baina hiru egunen buruan preso hartu eta bizitza osoko kartzela zigorra ezarri zieten. Jayuya hiriko zati gehienak deuseztatu zituzten, eta Estatu Batuetako prentsan oihartzun gutxi izan zuen “Puertorikarren arteko liskar” gisa azalduz.

Celia Sanchez Jende askok ezagutzen dute Fidel Castro eta Che Gevara, baina gutxi batzuek soilik entzun dute Celia Sanchezen izena, Kubatar Iraultzaren bihotz eta burua, erabaki garrantzitsuenak hartuz ituena. 1952ko martxoaren 10eko Estatu kolpearen harira, Celia Fulgencio Batistaren aurkako borrokara bildu zen. Uztailak 26ko Mugimenduko sortzaileetako bat eta iraultza osoan zehar borrok ataldeen liderra izan zen Celia. Baliabide ezberdinak antolatu eta kontrolatzen zituen, eta Granmako desenbarkoa ere berak ideatu zuen, Mexikotik Kubara 82 gudari ekarri zituena Batistaren aurka egiteko. Iraultzaren ostean, Celiak Castroren ondoan jarraitu zuen bere heriotzara arte.

Heriotz zigorrera kondenatua, bizitza barkatu zioten, emakume izateagatik. Akusazioko buruaren hitzetan, beren negar hitzek eraman zuten erabaki hori hartzera “emakume xume bat naiz soilik; etzazutela mesedez emakume bat tirokatu”. Epai horretako erregistroaren arabera, ordea, hauek izan ziren bere hitzak “Niri zuzendutako beruna jasotzeko dezentzia besterik ez dut espero”. Markievitz munduan lehenetariko emakumea izan zen ministro postua lortzen, 1919tik 1922ra Irlandar errepublikako Lan Ministro hain zuzen, bai eta Londoneko Komunen Ganberan hautaturiko lehen emakumea ere, 1918ko abenduan. Azken kargu honi muzin egin zion Sinn Féin alderdi irlandarrak Londonekiko zuen abstentzio politika arrazoi. Sophie Scholl Sophie Scholl iraultzaile alemaniarra “Arrosa zuria” nazien aurkako erresistentzia baketsuko taldeko sortzaileetako bat zen, Adolf Hitlerren errejimenaren aurrean erresistentzia aktiboa sustatzen zuena panfleto eta grafittien bidez. 1943ko ostailean, bera eta taldeko beste hainbat kidea txilotu eta gillotinaz hiltzera kondenatu zituzten Municheko Unibertsitatean “Municheko Ikasleen Manifestua” izenburutzat zuten panfletoak banatzeagatik. Manifestu honen kopia batzuk kontrabandoz atereak izan ziren Alemaniatik, eta milaka aberri guztitik zehar jaurtiak Aliatuen abioien bidez.


GAZTEBERRIA // 11

Petra Herrera

Kathleen Neal Cleaver

Mexikoko iraultzan emakumezko borrokolariak “soldaderas” izenez ezagutzen ziren, eta gizonen pare borrokatzen ziren, nahiz eta kideen eskutik ere gehiegikeriak jasaten zituzten. Soldadera ezagunetariko bat Petra Herrera da, gizon itxurak hartu eta Pedro Herrera ezinena hartu zuena. Pedro gisa ospe handia lortu zuen buruzagitza eta lidergoan, bai eta zubi boladuran ere, eta famaren gailurrean zela, bere emakumetasuna agertu zuen.

Kathleen Neal Cleaver Pantera Beltzen alderdiko kide eta “erabaki hartzaileen” lehen emakumezko partaidea izan zen.

1914ko maiatzaren 30ean Torreóneko bigarren batailan parte hartu zuen, beste 400 emakumerekin batera, eta bere lidergotzari eta aginte senari esker garaitu zuten bataila. Pancho Villa ordea ez zegoen aitortza hori egiteko prest, eta ez zuen beraz Petra “general” izendatu. Horri erantzunez, Herrerak Pancho Villaren gudarostea utzi zuen, emakumez soilik osatutako brigada berri bat sortuz.

Taldeko bozeramaile eta “inprentarako” idazkari karguak zituen, eta Panteren Defentsa Ministro Huey Newtonen askatasuna lortzeko kanpaina nazionala antolatu zuen. Bera eta beste emakume asko, Angela Davis tartean, Panteren taldearen bi heren izatera heldu ziren, nahiz eta alderdi horretatik dugun irudia gehienbat maskulinoa izan.


12 // GAZTEBERRIA

Europan ere erabakitzeko eskubidea elkartasunetik aldarrikatzen zentziak bertan behera lagatzea eskatu diogu espainiar gobernuari. Konturatzen gara zein den Frackinaren negozioa? Estatu espainiarrak bere eskumenetik at dauden lurrak eta lurrazpiak saltzen ditu, bertan bizi diren herriak betirako arraklatuz, pozoituz eta lehortuz, hau pagotxa! Ez ahaztu Frackina aurrera eramateko lizentziak Mallorcan onartu direla, Aragoin, Euskal Herrian eta Catalunyan aztertzen ari dira. Orain Arabako eta Gipuzkoako Alderdi popularrak dio Frackinaren aurka agertzen direla, baina hori hemen esatea baino, Madrilen aldarrikatzea hobe lukete.

Gazte Abertzaleak taldeko ordezkaritza bat Bautzen herrian izan da, sorabiar nazioan, Gazteen Aliantza Libre Europarrak (EFAy, ingelerazko elez) ospatu duen Goi Bileran. Sorabiarrak nazio gisa antolatzen eta borrokatzen laguntzera joan gara bertara. Izan ere herri gisa existitzen mendeak daramaten arren, oraindik beraien hizkuntza eskubideen edota eskubide sozialetan ezin izan dute aurrera egin. Bi gaiek izan dute garrantzi berezia asanblea honetan. Batetik estatuak nazioak desitxuratu eta pobretzeko nahien aurrean, guk defendatzen dugun autonomia edo burujabetza politiko, ekonomiko eta soziala eztabaidatu da. Adibide gisa frantziar gobernuak aurrera eraman duen zentralizazio administratiboaren kanpaina. Departamenduak guztiz era artifizialean eraldatu dituenak nazioak errespetatu gabe, eta are gutxiago departamendu bereizi bat eman barik (hori izan da aho batez onartu dugun mozioetako baten muina). Beste adibide bat Galesen dugu, non Britania Handiak “devolution tax” delakoaren bidez eskumen gehiago emango zizkien Gales eta Eskoziako parlamentuei, baina oraindik orain ez dute inongo erantzunik jaso. Bestetik ingurumena eta Trasatlantic Trade and Investement Partnership-aren (TTIP ingeleraz) aurkako adierazpena onartu dugu: Frackingaren mamuari aurre egiteko, li-

TTIPa guztiz eta erabat arbuiatzen duen Adierazpena onartu dugu, hain justu, aho batez gainera: ez delako deontologikoa, demokratikoa, justo edo ekitatiboa, herritarren bizkarrera egin delako, gutxi batzuren onuara eta asko batzuren zama izateko diseinatutako akordioa delako, etab. Diote Estatuek oraindik ez direla akordiotara iritsi; iritsi dira, hala ere, Europar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuen arteko inbertsio hitzarmenaren lehen zantzuak: Monsanto enpresa estatubatuarrak izango du arto transgenikoa Europan sartzeko eta saltzeko monopolioa. Ez da negozio makala, eh? Euskal Herriaren egoera politikoaren berri ere eman genuen gure kide europarren aurrean: Bake prozesuaren “stand-by”eko jarrera espaianiar eta frantziar estatuena, eta horren aurrean Bake Bideatik ekainaren 11an Parisen antolatuko den ekitaldia, udal eta foru hauteskundeek duten garrantzia, politika berriak, ezkerrekoak eta subirautzara bideratutakoak egiten jarraitzeko, edo Fronte Zabalaren nondik norakoak izan ziren azaldu genituen gaietako batzuk. Aberatsa izan da gure egonaldia Budyšin edo Bautzenen. Euskal Herria gaztea kanpora atera dugu, eta Europa gazte, ezkertiar eta soberanistan sinisten duten, eta beronen alde lan egiten duten hainbat kideren bultzada eta indarrarrekin etorri gara etxera. Bidea luzea da independentziara, baina bidaide onak ditugu Europako hiriburu handi eta txoko ezkutatuenetan ere.


GAZTEBERRIA // 13

Eh bildu, etorkizuna geurea delako!

Tolosan EH Bilduk egin zuen ekitaldi nazionalean

Etorkizuna geurea delako, hilabete honetan egingo diren hauteskundeekiko ezin gera itsu geratu, ezta mutu ere. PNV, PSN/PSE eta UPN/PPk euren makinaria guztia martxan jarri dute maiatzaren 24ean EH Bildu instituzioetatik botatzeko. Eta gazteok, gure etorkizuna defendatzen jarraitu behar dugu, alternatiba erreal bakarra dena defendatuz. Europako Banku Zentraleko eraikin berrian 1.000 milioi euro xahutzen zituzten bitartean, gazteok lana ezin aurkitu gabiltza. Euskal Y-a eraikitzen duten bitartean, gazteok gasolina bota ezinean gabiltza. Nafarroko CANen dietaka zebiltzaten bitartean, gazteok emantzipatu ezinean gabiltza. Gure eskubideak baitu dituztenek eta larru gorritan kalera bota gaituztenek alternatiba den bakarra ezabatu nahi dute Euskal Herriko mapatik.

Justizia soziala, partaidetza eta herritarrekiko konpromisoa babestera atera behar gara igandean. Urteko beste egun ezberdinetan kaleak aldarrikapenez betetzera ateratzen geran bezala, egun honetan ezin gara etxean geratu, geure etorkizuna jokoan dago eta.

Maiatzaren 24an, bestera! denok EH Bildu ba


14 // GAZTEBERRIA

Gure mundua eraldatzeko, beste gizarte mota bat eraikitzeko, ezinbestekoa da geure ingurua aldatzea. Iraultza txikietatik datoz aldaketa handiak, eta horretarako ezinbestekoa da inguratzen digun guztia elkar lotuta dagoen sistema erraldoi baten zati bezala irudikatzea. Euskal Herriaz ari garela, herri bezala eraiki nahi dugun bide horretan aukeraketa asko egin behar izanen ditugu herri molde berri bat osatu ahal izateko. Aho askotan entzun dezakegu politika neoliberalek gure bizia determinatzen dutela, ez dugula aukeratzeko eskubiderik gizartea antolatuta dagoen bezala, guk aukeratu ez dugun sistema baten gatibuak garela; beraz, sermoi honen guztiaren ondorena gure esku dagoena egitea izanen litzateke, ezta? Kapitalismoak eta patriarkatuak dakarten kateak hautsi behar ditugu, lankidetza sustatu, norbanakoari eta ama lurrari zor digun errespetua azaleraziz. Horretarako ezinbestekoa da ekonomiak egun jartzen dituen baldintzekin haustea, pertsonetan eta elkartasunean oinarritutako ekonomi- sistema oso bat antolatzeko. Beraz, gaurkoan bi zertzelada eman nahiko genituzke elikadura burujabetzaren inguruan, beste oinarrizko jokabideekin batera (energia ereduaren aldaketa edo kultura alternatiboaren errotzea) gure ingurua aldatzeko urratsa izan daitekeena.

Gosetea eta elikagaien espekulazioa Gosetea mundu osoan aurki dezakegun gaitza da, hego hemisferioan bereziki urteetan larriki eragin egin duena, kronikoa bihurtu dena. Globalizazioaren eskutik etorritako nekazal eta elikadura politiken deuseztapenarekin batera, txirotzea estrukturala bilakatu da eta elikagaiak pertsonen oinarrizko sustengarria izatetik, espekulazio elementu bihurtu dute, enpresa erraldoien mesedetan eta pertsonen kaltetan. Elikagaiak kopuru aldetik mundu osoarentzat sortzen diren bitartean, munduko biztanle zati batek ezin eskura ditzazke salmenta prezioa dela eta. Gure ingurua besterik ez dugu ikusi behar sistemaren gabezi hau detektatzeko: zenbat jaki saltzen dira, zenbat amaitzen dute gure mahaietan eta zenbat zaborontzietan? Gabezi honek badu izen abizenak: borondate politiko falta. Nekazal sistema erregaien menpe Elikagaien espekulazioarekin batera, elikagai horien prezioaz ari gara, erregaien prezioagatik erabat baldintzatuta. Egungo nekazal sistemak petroleoarekiko dependentzia estua du. Batetik, elikagaiak ekoizteko eta banatzeko ereduak bere fase guztietan mekanizazioaren laguntza izaten du; beraz, petroleoaren prezioa goraka egin ezkero, elikagai basikoen prezioa gora doa ere. Bestetik, azken


GAZTEBERRIA // 15

Euskal Herria burujabe, elikaduran ere. Elikadura burujabetzareN gakoak

urteetan petroleoaren gorakada izan dela eta, arrazoi ezberdinak medio direla, nekazal- erregaien une gorenera eraman gaitu. Nekazal- erregaietaz ari garenean biodiesel eta bioetanoletaz ari gara, zeinak azukrea, artoa besteren artean, oinarrizko osagai bezala dituzte. Honek berak elikadura eta erregaien beharra bata bestearen frentean jarri ditu, elikagaien prezioa espekulazio egoeran sartuz; latza da gero, zerealen produkzioak lehia sortzea automozioaren sektorea kontsumoaren beharraren artean. Beraz, gazte, zure ingurua aldatzeko, bestelako Euskal Herria eraikitzeko, elikadura burujabetzako oinarrizko ezagutza eta praktikan jartzea beharrezkoa dugu. Datozen gomendioak on egin deizula: 1. Tokiko nekazal guneen alde egin dezagun, nekazaritza ekologikoa sustatuz eta bertako produktuak erosiz. 2. Ziur gaude zure herrian kontsumo talderen bat antolatuta dagoela; bertan izena eman eta bereizten ikasi denboraldiko lurrak ematen dituen fruituen zapore ona. 3. Gure herrietako komertzio txikia sustatu behar dugu bertan erosiz; gertutasuna eta kalitatea gailentzen diren guneak dira. 4. Beharrezkoa da gure inplikazio osoa burujabetzaren adar honetan; gune txikienetik hasita, ohiturak sortuta, egun munduan dagoen sistema irauli baitezakegu.

5. Hau horrela, ezinbestekoa da elikaduraren kudeaketa gureganatzea, pertsonak biltzen diren guneetatik ahalik eta gertuen egotea ekoizpen guneak sustatzea eta nola ez, elkartrukatzea aukera den guneetan komertzio justua oinarri dutenetara jotzea. Gure esku dago burujabe izatea; gure esku dago antolatzea; gure esku dago sistema iraultzea.

Ezinbestekoa da ekonomiak egun jartzen dituen baldintzekin haustea


16 // GAZTEBERRIA

GAZTE KALEAN Askapenaren ilegalizazio eta espetxe eskaeren aurrean Zarautzen burututako ekitaldian egon ginen gure babesa emanez. Internazionalismoa ez da delitua!

Etxeratek Iru単ean ospatutako Batzar Orokorrean egon ginen, denen artean giza eskubideen urraketei bukaera emango diegu.

Euskal Herriko herri zein hiri ezberdinetako kaleak hartu genituen Maiatzak 1ean langileen eskubideak aldarrikatuz, argazkian Baiona kasu. Gure etorkizunaren jabe, gazteok kalera!


GAZTEBERRIA // 17

Iru単eko kaleak bete genituen Mozal legearen kontra, frankismoaren garaietara itzultzen gaituen eta oinarrizko eskubideen urraketa ahalbidetuko duen legea delako. Ez gaituzte isilaraziko!

Gora Gasteiz herri ekimenak antolatutako egunean parte hartu genuen, bertan denontzako eskubideak eta aukerak defendatu genituen, jatorria, generoa, orientazio sexuala edota erlijioa alde batera utzita.

Tolosaldean AHTak egiten ari den txikizioak salatzeko asmoz, prentsaurreko bat osatu genuen martxoan. Ingurugioraren defentsan, AHTrik EZ!


18 // GAZTEBERRIA

SYRIZAREKIN BAT! Europako itxaropena, Euskal Herriko islada Inposatutako krisi sozioekonomikoa dela eta, “Merkatuek� eta Troikak, Europako gizartea eta, bereziki, langileriaren gehiengoa pobrezia hutsera bultzatzen ari dira. Austerizidioa dela medio, Europako agintariek murrizketak eta desberdintasunak areagotzen ari dira inolako lotsarik gabe. Politika neoliberalak laborategietan bihurtu dituzte Europako hegoaldeko estatuak euren politikak martxan jartzeko asmoz.

Horregatik, Gazte Abertzaleak-etik argi daukagu Syriza dela botere ekonomikoei aurre egin diezaiokeen bakarrenetarikoa. Internazionalismotik eta elkartasunetik: Gora Syriza!

Horren aurrean, Europako hainbat lekutan era askotako herri-mugimenduak sortu dira egoera eta agintari zekenei aurre egiteko. Baina Grezian bereziki ikusi dezakegu alternatiba itxaropentsu hori. Herri mugimendu gisa, burujabetza eta elkarlana sustatzen duen Syriza dugu eredu. Ahulen pobretzea eta giza-prestazioen murriztea gogor salatzen dute egunero eta xenofobiaren, desberdintasunen eta langabeziaren aurka jo dute antolakuntzaz eta elkartasunez.

ria e l i g n a l Europako ! aurrera


www.gazteabertzaleak.eus


www.gazteabertzaleak.eus


GAZTEBERRIA 2015 maiatza