Page 1

2013ko abendua 31. alea

Gazteberria Gaztekide eta betigazteen Barne-buletina


EDUKIAK Urquijoren artelana

3

Euskararen Eguna

4

Kanpainiak

5

Gazte kalean

6-7

Afiliatuen txokoa

8 - 11

AGENDA Abenduak 26

Mahai ingurua 18.30etan (Zeanuri)

Abenduak 28

Seaskaren alde manifestazioa 12.00etan (Baiona)

Abenduak 28

Euskal selekzioaren partida 20.30etan (San Mames)

Urtarrilak 11

Tantaz tanta itsasoa (egun osoko egitaraua ixtear) apuntatu data agendetan!!! Korreoz bidaliko zaizue informazioa.

2


Urquijoren artelana Artelan berezi bat eskaini genion Carlos Maria Urquijo jaunari. Espainiar gobernuko ordezkari da Urkijo jauna Euskal Autonomi Erkidegoan, baina jakin badakigu, bere gogoa zinez litzakeela Baskongadetako erregeorde izendatu izana. “ Euskal lurretan espainiar inperioko erregeordearen papera ezin hobeki jokatzen duen bitartean, argi eta kolore biziz agerian uzten du, behin eta berriz, espainiar koroak gure lurretan betearazi beharreko mandatua zein duen: euskal lurretako kokaleku ezberdinetan dituzten tropen mantentzea ziurtatzea, eta hauen gorespena egitea. Baskongadetako instituzio desleialetan ikur hori-gorri sakrosantuaren ezarpena, kosta ahala kosta. Eta noski, herri honetan eraikitzen ari den normalizazio prozesu arriskutsuari aurre egitea, dituen arma ororekin”. Gure aldetik, erretratu bat egin nahi izan diogu, ez dezagun ahantzi zein den itzal handiko espainiar handiko espainiar bozeramaile honek zabaldu nahi duen irudia, bere buruaren maiestatea eta ahalmena azalerazten dituena hain zuzen. Artea, errealitatea irudikatzeko modurik jasoenetakoa da. Gizon honek eta bere gobernuak ere artea erabiltzen artistak dira, baina beste modu batean. Osasun eta hezkuntzan murrizketak bata bestearen atzetik ezartzen dituzte, baina era berean, gutun-azal, ustelkeria eta despotismoan inbertitzeko ahalmena dute, beti ere “denaETAda” koloreko bukaerako pintzeladak emanaz artelanari. XXI. mendeko hasierako erretratu auliko baten aurrean aurkitzen gara. Erregeordeak indarraren boterea irudikatzen duen bastoian eusten du gorputza, errebeldia zantzu orori aurre egiteko gai dela adierazten duena. Mahai bat du alboan, mahai zurruna, edozer jasateko gai den mahaia. Gainean, dena ongi baino hobeto ipinita dago, eskularru zuriek sinbolizatzen duten gisara, Giza Eskubideen urraketen zantzurik ez uzteko asmotan edo. Begitartea errealegia da akaso, nortasun falta nabarmenaren zantzua, egileak hala nabarmendua. Ziur asko, beste edozein erregeorderen grabatuan inspiratua dago; normala dena, bestalde, figura hauen esentzia susterbakoa ezagututa. Baskongadentan izandako bufoi papera argi dakusagu, bere aurrekari izan ziren On Jaime Mayor Orejak edota On Carlos Iturgaitzek berak, herri xumearen artean “Eskusoinule” ezizenaz ezagunagoa dena, eraiki zuten ideal eta esfortzuen oinordeko duina.

3


Euskararen Eguna Euskararen eguna izan zela dakigun bezala, ez datorkigu gaizki gogoratzea atzo eta bihar Euskararen eguna izan eta izango dela ere. Euskarak euskaldun egiten gaituen hizkuntza da: izateko modua, pentsatzeko modua eta bizitzeko era ezberdindu bat da. Euskaraz hazi, euskaraz ikasi eta euskaraz bizitzeko aukera ematen digulako. Baieztapen hau ordea ez da zuzena egungo errealitateari so egiten badiogu. Urteetan mintzatu garen egoera diglosikoan jarraitzen dugu, ez atzera, ez aurrera‌ jarraitzen dugu. Hamaika urrats eman ditu Euskal Herriak euskararen alde baina “Euskararen Herriaâ€? oraindik urrun gelditzen da. Gure aldamenean dauden bi Estatu indartsuek ito nahi gaituzte. Frantziak bere zentralismoarekin, frantses kulturatik beste nortasunen gailentzea ahuldu nahi ditu legez: ikastolen auzia hortxe dago adibide gisa. Espainiak aldiz, kulturarekin erlazionatzen den edozer gauza mehatxu da: ez dira egun aproposak kultura maitatzeko, sustatzeko, bizitzeko Cervantesen herrian. Azken aste hauetan Espainiatik datozen labankadak, Nafarroako Gobernuaren maskara azpian, Euskal Herriko nazio eraikuntza zutabea den D ereduaren inguruko lanketa zulatu nahi izan dute. Baina herri hau ez da kikilduko horrelako trikimailuekin ezta mehatxuekin ere.

4


Urteetan gure herrian arrotz sentiarazi nahi izan digute. Erdara oinarri, euskara erabiltzen zutenei fusilatuz, baztertuz edota garai berriagotan mespretxatuz. “Háblame en cristiano” oraindik entzun dezakegu hainbaten ahotan, euskararen erabileraren aurka, mespretxua zabalduz, txikiagotu nahian euskara darabilen horri. Gazte askok euskararen erabilera baztertzen dute erdara “modernoagoa” delakoan; “guaiago” gelditzen delakoan; “beste nibel batean” sentiarazteko haien burua. Baina eurek ez dute errua, norbaitek/zerbaitek irakatsi baitie horrela sentitzen. Duela mende bat geure senideek, etxeetatik irteten zirenean euskara sutondoan utzi eta karriketan erdaraz mintzatzen saiatzen ziren: alfabetatuak zirenaren erakusgarri. Hori saldu egin baitzieten eskoletan, elizetan, erakunde publikoetan… eta orain zer? Gaitz horien aurka borrokan jarraitzen dugu egunero. Horregatik, Gazte Abertzaleaketik, 365 egunak euskararenak izan behar direla ozen esan nahi dugu; 365 egunek balio baitute Euskararen Herria eraikitzen jarraitzeko. Euskara ez da galduko hitz egiten, sentitzen, ikasten eta kantatzen dugun bitartean. Senti gaitezen euskararen herritarrak eta jarrai dezagun egunero euskalduntzen geure ingurua.

Kanpainiak

5


Gazte Kalean

en alde r a e t a t i olektib K e d l a r n, Lur Maule

Donostian, Sevilla II SOS Bilbon, Arriren hitzaldia

Gasteizen, Espainiar delegaritzaren aurrean

6


Gasteizen, Espainiako indar armatuak DOAZELA Euskal Herritik!

Durangon, independentistak!

Durangon, tantaz-tanta

Donostia ,

Iru単ean, D ereduaren alde!

abortu l ibre eta doa

koa

7


Afiliatuen txokoa

Euskal gazteria Urkulluren egutegian Arri Zulaika (Parlamentaria) Enpleguari eta zehazki Jaurlaritzaren enplegua erreaktibatzeko planaren inguruan daukan iritzia emango dizuet. Lehen momentutik azaldu genuen programa horrek ez zuela balio ez enplegu berria sortzeko, ezta dagoen enplegua mantentzeko ere ez. Enpleguaz hitz egiterakoan, ezinbestekoa da gazteriaren egoerari buruz hitz egitea. Hego Euskal Herrian gazteriaren langabezi tasa %42ra heldu da eta egunez egun igotzen doa. 2012an, 22.500 gazte inguruk alde egin zuten beste hiri batzuetara, baina ez gustuko zutelako, baizik eta beharragatik, enplegu baten bila, hemen ez dutelako aurkituko , eta, larriagoa dena, ez enplegu duin baten bila, baizik eta konformatzen dira edozer kontratu prekarioarekin, hori baita beste herrialdeetan aurkitzen dutena. Eta horren aurrean Urkulluren gobernuak zer egiten du euskal gazteriak egoera larri honetatik ateratzeko? Ezer ere ez! Are gehiago, kontrako norabidean doazen neurriak baino ez ditu hartu. Zehazki erreaktibatzeko planari eutsiz, hiru ekintzetan abiatzen da programa hori : - Gazteen artean ekintzailetza sustatzea - Gazteen eta enpresa arteko hurbiltasuna - Gazteen “talentua� sustatzea. Hiru helburu nagusi horiek lortzeko hainbat programa martxan jarriko zutela iragarri zuten, eta sakonduko ditugu lerro nagusi horietan. Ekintzailetza sustatzeko hainbat programa diseinatu dute: bekak, Lanbideko Heziketako ikaszentruan ekintzailetza kultura sustatzeko programak, negozio bat jartzeko ahulkaritza, eta abar. Gure ustez, ekintzailetza sustatzea eta benetan ekintzaileen perfila garatuta dutenei laguntzea oso garrantzitsua, da eta horregatik EHBilduko programan barne zegoen. Hala ere, langabezi tasan dauden gazteei negozio bat irekitzera bultzatzetik konponbidea etorriko dela pentsatzea okerra da.

8


Bigarren helburarekin lotuta dauden programak ere, orain arte egon direnetatik ez dira asko ezberdintzen. Bi ildotan nagusitzen dira, alde batetik, Heziketarekin lotuta, ikasketak amaitu baino lehen enpresatan lan-praktikak sustatzea. Hau da, orain arte egindakoa. Eta bestetik, hainbeste alditan iragarri duten LEHEN AUKERA Programa, gazteentzako prekarietate gehiago ekarriko duen programa da. Inolako lan esperientziarik izan duten gazteei kontratzen dituzten enpresei 200€ emango dizkie hilabetero (hiru hilabetez) horietako kontratu “Programa bakoitzeko. Baina arazoaren larritasuna nagusitzen da, lan baldintzen aldehauekin ez da tik ez delako ezartzen inolako baldintzarik diru laguntza horiek jasotzeko; beraz baliteke gertatzea gazte hauentzako lan baldintza duinak ez berma- lortuko gazteriaren tzea. enplegua sustatzea, Azkenik, hirugarren helburua lortzeko abian jarri diren programak. Heziketan inbertitzea hainbat jardueretan gazteen heziketan bikaintasuna lortzeko eta kanpoan praktikak egiteko bekak. Beraz, beste behin ere hemengo gaztei atzerrira alde egitera bultzatzen dituzte.

gero eta gehiago suntsituko da”

Jakina da programa hauekin ez dela lortuko gazteriaren enplegua sustatzea, eta , larriagoa dena, gero eta gehiago suntsituko da. Egoera larri honetan, ezinbestekoa da neurri ausartak hartzea. Ausartak eta arlo guztiak kontuan hartuz, zeharkako neurriak hartzea eta Urkulluren Gobernuak, lehen esan dudan bezala kontrako norabidean doana, sektore publikoko langileei jaurnaldia luzatzen, bajan dauden langileei ez ordezkatzen eta horrelako beste hamaika adibide jarri genezake, beharrezkoak diren OPEak ez iragartzen, eta abar. Horrelako erabakiak gazteei Administrazioan enplegu bat lortzeko ateak ixten dizkie. Sektore pribatuan enplegua sortzeko neurriak ez dira eraginkorrak , beraz arlo pribatuan ere Urkulluk adierazten duenaren kontrako, ez du inolako apusturik egiten gazteek enplegu duin bat lortzeko.

Europaren norabidea zure esku! Haritz Perez (Idazkari Nagusia) Merkel, Troika, Barroso, Europar Batzordea… egunkarietako titularretan irakurtzen ditugun hitzak, azkenaldi honetan murrizketei lotuak gehienetan. Horrela da, ezin da ukatu Europatik (edo zehazki Europar Batzordea, Europar Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsak –NDF- osatzen duten Troikatik) etorritako neurriek eredu neoliberala indartzen dutela, boteretsuenei botere gehiago eman dietela eta gizartea pobretzen dutela. Klase dominanteak argi du bere helburua, ez du inoiz iparra galdu eta berean jarraitzen du: edozein beharretik negozioa lortu, bertan espekulazioa bultzatu eta horretarako noski, behar diren neurri neoliberal edo desregulatzaile guztiak hartzea exijitu Gobernuei, (euren) ekonomiak hori behar baitu.

9


Argi utz ditzagun gauzak: NDFa, Europar Batzordea eta Europar Banku Zentrala (estatu bakoitzeko banku zentralen bidez) estatuetako gobernuek aukeratzen dituzte eta ez dute herritarren berrespenik. Ez da ekonomian aditua izan behar konturatzeko zeintzuk diren, besteak beste, langileen soldata jaistearen (Troikaren neurri izarra) ondorioak. Izan ere, urteetako borrokaz lortutako langile-eskubideak hobiratzeaz gain, ehun produktiboari egiten dion kaltea neurrigaitza da: Nork erosiko du ezer, jatekoa erosteko ere arazoak dituenean? Nork landuko du jateko juxtu juxtu duen horrek erosiko ez duena? Elur bola honen ondorioak izugarriak izan daitezke eta izaten ari dira. Gertukoa zaigun adibide bat jarriko dut: Gipuzkoako Aldundiari zahar erresidentzien aferan gertatutakoa ere ikusgarria da. Aldundiak kontratatuta ditu zenbait enpresa (ereduaren inguruan hitz egingo dugu beste batean, bai, aurrekoen herentziak oraindik pisu handia baitu) zahar erresidentzien kudeaketarako. Enpresa horiek, Espainiako Gobernuaren lan erreformaz baliaturik langileei soldataren %40a murriztu nahi izan zien, enpresaren kontratua mantentzen bazen ere. Enpresak (dagoeneko irabaziak dituenak) beharrezkoa zuen aurrera egiteko soldaten jaitsiera? Ez noski, baina legedi berria aprobetxatuz langileak zapaltzeko eskubide osoa dute. Esan beharrik ez dago Gipuzkoako Aldundiaren interbentzioaren ondoren langileei euren baldintzak bermatu zaizkiela, eta hori Bilduk aurrera eraman duen politika zehatzei esker lortu dela. Europarrek zuzenean aukeratutako erakunde bakarra Europar Parlamentua da. Hemen dago gakoa, ez guk eta ez beste europarrek ez dugu aukeratu Europaren izenean hitz egiten (omen) duen Troika hori. Hori aldatzeko Europar Parlamentuari eman behar diogu ahots eta indarra; Europa eraldaketaren tresna bilakatu behar dugu, langilego zapalduaren esku, sin papeles-en esku, aitortuak ez diren nazioen esku, egunero eskubideak urratzen zaizkien emakumeen esku, etxetik bota dituztenen esku, lan erreformak kaleratutakoen esku, nire esku eta zure esku. Horrek aldaraziko du Europaren norabidea eta zuk lagundu dezakezu hori lortzen. Ekin lagun bideari!

10


Kez beteriko lainoa… Parot doktrina! Ander Bilbao (Harreman Nazionaleko Idazkaria) Azken hilabete hauetan, ikaragarrizko fartsa baten berri izan dugu. Estrasburgoko Auzitegiak soilik Inés del Río eragiten zuen baina praktikan Parot Doktrinaren abolizioa ekarri zuen epaia eman zuenetik, Estatuak bere esku zegoen guztia egin du askatutako euskal preso bakoitzarengan bere mendekua gauzatzeko. Bere Espainia maitea sutsu defendatzen duen sistema berbera da, bere Konstituzio sakro santuan oinarrituz; orain espainiar eskuindar erradikalaren mendeku nahia asetzeko arau hau etengabe urratzen duen sistema berbera. GAZTE ABERTZALEAKetik Parot Doktrinaren deuseztapena defendatzen dugu, giza eskubideen defentsaren kontzepzio globala dugulako, eta ez ditugulako alde batetik askatasuna predikatzen eta bestetik faxismo penitentziari zaharkituena defendatzen dutenen lezio moralik onartuko. Gure penitentziari sistemaren eredua, birgizarteratze erreala xedetzat duena, aurrez aurre egiten du talka arrazoirik gabe eta irizpide politikoak erabiliz zigorren areagotzearen aldekoak diren sistemekin. Modu berean, onartezintzat ditugu ETA-ko presoen birgizarteratzerako laguntzen ezabatzeak edota Estrasburgoko Auzitegiak Inés del Ríori emandako indemnizazioaren “bahiketa” espetxean behar baino urte gehiago egon izanagatik. Izan dezagun argi: bere zehapena bete duen preso batek, ETAkoa izan ala ez izan arren, gizartearekin bakean dagoen presoa da eta bere ekintzen ondorioak ordaindu dituena. Azken finean, bere bizitza berreskuratzeko eskubidea duen pertsona bat da. Horregatik, espetxe irteeren inguruan edo ongi etorrien inguruan sorturiko ikuskizun mediatikoak, iritzi publikoa pertsona hauen aurka jartzeko sentsazionalismoa besterik ez dira, eta modu honetan haien ekintzengatik zigortzen jarraitzeko. Amaitzeko, gaztekide guztiei galdera bi luzatzeko aprobetxatzen dugu: 1.- Atxilotze ilegala delitua bada, zergatik ez da delitutzat hartzen ordenamendu juridikoaren aurkako nahitako zigorren luzapena? Gogorarazi behar dugu kasu hauetan preso ugariei haien zigorraz gorako urteak betearazi egin zaizkiela, arau zigortzaileen konstituzioko atzeraeragin ezaren printzipioa urratuz… 2.- Noren onurakoa da gai hauei buruz hitz egitea, eta ez herritarren eguneroko egunean ikaragarrizko eragina dituztenen buruz?

11


GAZTE ABERTZALEAK DONOSTIA: Portuetxe bidea 23 1º –20018 BILBO: Areatza 2-3 –48005 GASTEIZ: San Prudentzioa 3 –01005 IRUÑEA: Gaztelu enparantza 49-1º –31001 BAIONA: Pannecau kalea 34 64100 Telefonoa: 943020130 Korreoa: info@gazteabertzaleak.org Materiala eskuratu nahi duzu? Zure herrian pegatina hauek izan nahi dituzu? JAR ZAITEZ GUREKIN KONTAKTUAN ETA ESKURATU SALGAI DUGUN MATERIALA!

info@gazteabertzaleak.org

Hurrengo egunetan zehar, web -gune berria inaguratuko dugu! ADI!

Gazteberri abendua 2013  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you