Issuu on Google+

UPV-EHU

IKT-ak HEZKUNTZAN Eskola 2.0, Ikasys eta Heldutasun proiektuan sakonduz. Masha Sistiaga, Kidira Nolla eta Garazi Jauregi 16/11/2010


Aurkibidea

1. SARRERA……………………………………………………………………3

2. GARAPENA ............................................................................. 4

2.1

ESKOLA 2.0 ..................................................................... 4

2.2

IKASYS .......................................................................... 16

2.3

HELDUTASUN PROIEKTUA……………………………………..20

3. ONDORIOAK……………………………………………………………..21

4. BIBLIOGRAFIA..…………………………………………………………22


1.- SARRERA

Eskola 2.0, Ikasys eta Heldutasun proiektua pertsonen eta makinen elkarreraginaren

ondorioz

sorturiko

hezkuntza

proiektuak

dira.

Beraien helburua, IKT-ak erabiliz hezkuntza erraztea eta hobetzea da. Helburu hauek lortzeko pauso asko eman behar izan dira, bai Europa , Espainia eta Euskadi mailan.

Irudia 1 : Mapa kontzeptual honetan, Espainia, Europa eta Euskadi mailan emandako garapena aztertzen da.

Lan honetan Ikasys, Eskola 2.0 eta Heldutasun proiektuak zertan datzan azalduko dugu. Eskola 2.0 proiektuan gehiago sakonduko dugu.


2.- GARAPENA

2.1.- Eskola 2.0 2.1.1.- Zer da?

Ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da, eta IKT Informazio eta Komunikazio Tekonologiak heziketan eragiteko beharrezko baliabideez hornitzen ditu. 2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren

eta

Komunikazioaren

teknologia

berriak

sartzen

ditu.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.

2.1.2.- Zeini zuzendua dagoen

Hezkuntza sistema publikora, esaterako, Eskola 2.0 proiektua iritsi da Eusko Jaurlaritzaren bitartez. Hala, memento honetan eskualdeko ikastetxe publiko guztiak eta pribatu asko sareari lotzen ari dira. Ez nolanahi ere, gainera. Gaur egun ikastetxe bakoitzak bere webgunea du martxan, eta bertan informazio zabalaz gain, ikasleen lanak eta argazkiak eskuragarri dituzte gurasoek. Ikasgeletan ere, informatika eskolak hartzen dituzte haurrek, eta txikitatik gertukoa dute Internet tresna. Hemendik aurrera, ordea, ordenagailu eramangarriak eta arbel digitalak ere izango dituzte. Mementoz, LH Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek izango dute sistema berriaz gozatzeko pribilegioa, baina badirudi hezkuntzaren


etorkizuna bide horretatik ikusten dutela agintariek eta, dena dela, gizartearen eta merkatuaren martxak ere norabide horretan bultzatzen du ezinbestean. Ikastetxe gehienek badute jada tresna berriekin lanean hasteko beharrezko materiala, baina eskoletako arduradunek argi dute hau ez dela egun batetik bestera martxan jartzeko moduko ekimena. Denbora eskatzen du teknologia berriak gelara eramateak eta, nola ez, formazio egokia behar-beharrezkoa da irakasleentzat. Horretan ari dira une hauetan, eta bakoitza bere erritmoan, baina aurtengo ikasturtean emango ditu lehen pausoak Eskola 2.0 sistemak. Gehienentzat, ordea, «hurrengo ikasturtea iritsiko da» lanak behar bezala egiten hasteko, «zalantzak asko baitira hasiera honetan», irakasleen esanetan.

2.1.3.- Helburuak

Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea. Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea. Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea Eten digitala murriztea Lan dinamikoa, parte hartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea Heziketa kalitatea hobetzea.

2.1.4.- Zein da Irakasleen prestakuntza?

Gaur egun hiru irakasle mota bereizten dira eskola 2.0 proiektuari buruz hitz egiten dugunean: Informatika ezagupen urriak dituztenak, gutxitan erabiltzen dituzte IKT-ak ikasgelan. Ordenagailu erabiltzailea, baina dokumentu eta kudeaketa pertsonalak burutzeko, tarteka bere ikasleekin informatika gelan lan egiten duena. Erabiltzela arituak, goi mailakoak, irakasgaiak emateko IKT- ak erabiltzen dituena.


Irakasle baten maila zenbatekoa den jakiteko erabiltzen dituen baliabideak kontuan hartu behar dira: Oinarrizko IKT nagusiak: ofimatika, internet eta sistema eragilea. Arbel digitala: arbela digitala erabiltzen jakitea. Web 2.0 tresnen multzoa eta beren erabilera ikasgelan.

LH 5. Mailako irakasleentzat nahitaezkoa da prestakuntza jasotzea, proeiktu hau aurrera modu egokian eraman ahal izateko. Prestakuntza hau: ingeleseko irakasleak, tutoreak eta PTe irakasleak.

2.1.5.- Zein da gela bakoitzeko ekipamendua? Eta ikastetxe bakoitzekoa?

Armairu elektrifikatua eramangarrien bateriak kargatzeko eta berauek gordetzeko, 28 ekiporentzat. Arbela digital elkarreragilea: 77�-ko azalera aktiboduna eta altuera doigarria

duena.

Minieramangarri bat ikasle bakoitzeko eta bi minieramangarri + TFT + teklatua irakasleentzat Wifiko sarbide gune bat, gelako ordenagailuak bai intranetera bai internetera konektatzea ahalbideratuko duena

Ikastetxe bakoitzekoa: Wifi kontrolagailu bat sare birtualak definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta egiaztapena eta segurtasuna kontrolatzeko


2.1.6.- Ikastresnak

Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: GNU/ Linux eta Microsoft Windows XP Profesional. Bi sistema eragile horietan, gutxienez, ofimatikako softwarea (OpenOffice), nabigatzailea (Mozilla Firefox), antibirusa eta plataforma anitzeko bestelako aplikazioak instalatuko dira, eta horiek euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskaintzen dituztenean lizentzia librean, lehentasuna emango zaie. Ikastetxeak uste badu egile-eskubideen legeak babestutako softwarea erabili behar duela, Hezkuntza Sailari eskatu beharko dio. Honek berriz, egoki irizten badio, lizentziak emango dizkio ikastetxeari. Guztiz debekatuta gertuko da jabetza intelektualeko eskubideak softwarerik

urratu

dezakeen

instalatu

eta

erabiltzea. Interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu da eta Agrega sarearekiko loturak ezarri.

Sare

hori

autonomia-

erkidegoek eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak partekatzen dugu, eta Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzulita dago. Era berean, metodologia-proposamen guztiak aurrera ateratzeko material bereziak egongo dira.


2.1.7.- Zer modutan eragiten du eskola 2.0-k metodologian?

Eskola 2.0k ikaspraktika hobetzen du. Horretaz gain curriculumeko lana indartzea sustatzen du eta horretaz gain lankidetza proiektu telematikoak abian jartzen ditu: Euskadin zehar: asmakilo, pelutxeak eta viskida eus. Horretaz gain ikasgealn eman behar diren materia didaktikoak irekiak dira irakasleak egin nahi dituen aldaketak egin ahal izateko.

2.1.8.- Zeintzuk dira hornikuntza datuak?

Eskola 2.0539 herri ikastetxeetan jarri da abian eta 401 itunpeko ikastetxeetan. Horretaz gain guztira 18.159 ordenagailu erabiliko dira eta biltegian 1841 ordenagailu egongo dira. Nahiz eta hainbat empresa egon kontratatuak ordenagailuak konpontzeko, beharrezkoa da hainbat ordenagailu biltegian edukitzea baten bat apurtzen bada ikasleak hauek gabe ez gelditzeko. Dena den, ikasleei ordenagailuak zer modutan zaindu irakasten zaien, ahalik eta ordenagailu gutxien apur daitezeen.


2.1.9.- Zer irakasgaietan erabiltzn da?

Eskola 2. 0 proiektua hainbat irakasgaietan erabiliko da: Ingurune arloa Matematika Euskara Gaztelania

2.1.10.- Eskola 2.0 erabilitako pertsona batzuen iritzia

Atzo minieramangarriak atera genituen berriro, baina Interneta eta sarea ez zebilenez pentsatuta genuen ekintza aldatu genuen eta Writer testu prozesatzailea erabiliz 5. mailako ikasleei Eskola 2.0 programari buruzko iritziak idazteko esan genien. Batzuei euskaraz idaztea eskatu genien eta besteei gaztelaniaz blog honetan jartzeko asmoz. Hona hemen erantzun batzuk ( guztiak jarri ez izatea sentitzendugu):

Niretzat oso ideia ona izan da ordenagailu txikiak ikastolara ekartzea. Baina ez zait asko konbentzitzen wifiarena ,bere uhinak buruko mina ematen dute eta ni buruko minarekin ez naiz fiatzen. Ideia hau ez da txarra baina umeen seguritatez hobeto da a.d.s.l jartzea horrela umeak osasuntsu egongo dira. Ere arbel digitalarena, irrikaz gaude gelan eukitzeko eta oso pozik egongo gara ekartzen digutenean. Paretak ez dira oso gogorrak eta igual ezin dute jarri arbel digitala erori ahal delako

eta

arriskutsua

delako.

AITOR

Oso ideia interesgarria iruditu zait eskola 2.0 ordenagailuak ekartzea. Esan digute arbel digitala eukiko dugula klasean, nire ustez gehiago ikasiko dugu arreta gehiago

jarriko

dugulako

eta

dibertigarriagoa

izango

delako.

Iker

Oso ondo iruditu zait. Ordenagailuak oso politak eta erosoak dira eta horrela


erabiltzen ikasiko ditugu. Wifia ez dabil oso ondo eta ez daukagu arbel digitalik (espero dugu azkar jartzea) Ordenagailuaren gauza onak: Erabiltzen ikasiko dugula, liburuak bakarrik ez ditugula eukiko(...) Ordenagailuaren gauza txarrak: Ez du

gauza

txarrik.

Iテ選GO

Ikastolara ordenagailuak (txikiak) ekarri dizkigute, oso politak dira eta txikiak izanik beste ordenagailu handien lan berdina egiten dute. Interesgarria izango dela uste dut baina... niri behintzat ohitzea kostatuko zait. Wifia ez dute jarri, bueno, jarri jarri bai baina ez dabil. Arbel digitalaren zai gaude, ezin digute jarri arazo handi bat dugulako: pentsatzen dute gure gelako paretak ez duela arbelaren pisua jasango.

Esperierientzia

polita

izango

da!!!

Martin

Nire iritziz portatilarena ondo iruditu zait, baina esan zuten urtarrilerako egongo zirela eta orain dela gutxi estreinatu ditugu. Eta gainera oraindik ez dugu internetik. Nire ustez, internet izateraino denbora pilo bat falta da. Eta kokoteraino nago

egoera

honegatik.

IRATI

Orain oso pozik gaude baina oraindik ez digute jarri internet eta... Baina oso politak dira eta xagua ere oso polita da. Portatilak oso berandu ailegatu dira, esan zuten otsailaren azkenengoko egunetan ailegatuko zirela baina ez da izan horrela. Sarea esan ziguten funtzionatuko zela baina wi-fia ondatuta zegoen baina azkenean etorri dira konpontzera. Espero dut ez hondatzea ezer ze bestela... JON


2.1.11.- Proiektuak LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKO-ek lan kooperatiboa, informazio trataera, ezaguera sorrera, diziplinartekoa, zehar lerroak, globalizazioa, harremanak ...lantzeko aukera aparta eskaintzen dute. Oinarri sozio konstruktibistekin bat egiten dute eta gehienetan gelako proiektuak, zein erronka kognitiboen metodologian

oinarritzen

dira.

Ikasleek

gaitasun

digitala,

hizkuntza

komunikaziorako, ikasten ikastea, autonomia eta ekimena, eta beste oinarrizko gaitasunak lortzeko bitarteko estrategikoak eskaintzen dituzte. Egun internet-ko web 2.0 tresna berriek lan aukera zabalak bezain erabilerrezak ematen digutenez, esate baterako: blog-ak, wikiak, webquest, txat mezularitza, sare sozialak... izugarrizko indarra har dezakete, ikas-irakas prozesuetan estrategikoki txertatuz gero. Horrenbestez, IKT- kontzeptutik IJT klabean, Ikaskuntza eta Jakintzarako Teknologiak, hitz egiten hasi beharko ginateke aurrerantzean, teknologiari protagonismoa gutxitu eta Didaktika 2.0 metodologian murgiltzeko. Beraz, Lankidetza Proiektu Telematikoak, etorkizun handiko proiektuak dira baldin eta ondo garatzen baditugu. Besteak beste, proposamen hauek luzatu nahi dizkizuegu: Pelutxeak, Asmakilo eta Euskadin zehar.

2.1.11.1.-

PELUTXEAK

"Ositos de Peluche" IEARN sareak antolatutako proiektuan

oinarritzen

da.

Proiektu

hau

Haur

Hezkuntzako 5 urteko ikasleei zuzendu ohi zaie, posta elektronikoaren bitez komunikazioa bultzatzearren. Pelutxe baten trukaketa dela medio, teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dira, eskolen arteko komunikazioa zabalduz. Egun, Web 2.0 tresnak txertatu nahi ditugu proiektu honetan, eta horietatik BLOG aplikazioa erabiltzen ari gara. Izan ere, ekarpen guztiak denok partekatzea dugu xede, ikasleek zein nagusiek familiak barne, benetazko 2.0 jarrerak bultzatzeko asmoz.


Helburuak: •Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatzea. •Hizkuntza idatzia modu esanguratsu batean garatzea, testu multimedien bitartez. •IKTak modu funtzional batean erabiltzea. •Lankidetza jarrerak bultzatzea. Edukiak: •Gelako lan proiektuak. •Blogaren erabilpena eta kudeaketa. •Programa infomatikoak: testu prozesadorea, marrazki trataera... •Multimedia aplikazioak: argazki digitalak, soinu-bideo txertaketa… •Bideotxata edo bideokonferentzia


2.1.11.2.-

ASMAKILO

Sarrera

Asmakilo pertsonaiak, igarkizunak proposatzen ditu hasiera batean eta partaideak asmatzen saiatuko dira. Gero, ikasleek eurek sortutako igarkizunak BLOGean argitaratzen joango dira, beste ikastetxetako ikasleek asmatzen joango direlarik. Helburuak: 路 Ikasle ezberdinen arteko harremanak zabaltzea. . Hizkuntza sormena eta alderdi ludikoa sustatzea. . Igarkizun testua lantzea. . Herrrietako aho korapiloak, jolasak, kantak eta bitxikeriak ezagutaraztea. 路 IKTak modu esanguratsuan erabiltzea. 路 Lankidetza jarrerak bultzatzea.

Gaitasunak: Hizkuntza komunikazioa, Giza eta arte kultura, Ikasten ikastea, Autonomia zein ekimen pertsonala eta IKT gaitasun digitala.

Nori zuzendua Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleei zuzenduriko proiektua da.


2.1.11.3.-

EUSKADIN ZEHAR

Sarrera Proiektu honen helburu nagusia IKTak modu eraginkorrean erabiliz Euskadiko errealitate ezberdinen ezagutza partekatzea da, ikastetxe desberdinen arteko ikasleen lankidetza eta harremanak sustatuz.

Lehen Hezkuntzako 2.-3. zikloko ikasleei zuzentzen zaie proiektua. Bi ikastetxeen artean gela-bikoteak antolatzen dira. Ikastalde bakoitzak bere herri-auzo eskualde inguruko ikerketa-lana (natura-historia-kultura-soziala) burutuko du eta beste taldearekin partekatu/erkatuko ditu ezagupen horiek. Ekoizpen guztiak blogean argitaratuko dira. "Proiektuaren arrakasta ikastetxe bikote edota parte hartzaileen artean suertatutako harreman kalitateak eta elkarlanak baldintzatuko dute. Izan ere posta emailen edo blog posten bitarteko komunikazio etengabea

eta

lan

produkzioekiko

feedbacka

ezinbestekoa gertatu behar da. Arrakastaren maila gorena elkarren arteko bisita txangoa burutzea izan daiteke, bertatik bertara ikusiz ikertutako errealitateak"

Helburuak 路Ikasleek IKTak, Informazioa eta Komunikaziorako Teknologiak, modu esanguratsu eta funtzional batean erabiltzea. 路Ikastetxe eta herri ezberdineko ikasleen arteko harremanak sortzea eta bultzatzea, posta elektronikoa eta blogaren bitartez. 路Ikasleek bere herriko/auzo/eskualde ingurua (natura-historia-kultura-soziala) ezagutzea eta ezagutza partekatzea ekoizpen digitalak burutuz. 路Ikasleen ekoizpenak lankidetzatik erdiestea.


·Ikaseleek beste errealitate batzuk ezagutu eta baloratzea, beste ikastaldearen ekoizpenak partekatu, interesa azalduz eta feeck-back bidaliz. Edukiak ·Herria, eskualdea edo auzoko ingurune naturala, historia, kultura, gizartea.. ·Posta elektronikoa eta ofimatika ·Google aplikazioak: docs, blogger, youtube, picasa ... ·Multimedia aplikazioak: argazki digitalak, soinu-bideoa ... ·Beste herrietako bisita birtualak edota in-situ eginak

2.1.12.- Etorkizuna

Ikastetxe gehienek badute jada tresna berriekin lanean hasteko beharrezko materiala, baina eskoletako arduradunek argi dute hau ez dela egun batetik bestera martxan jartzeko moduko ekimena. Denbora eskatzen du teknologia berriak gelara eramateak eta, nola ez, formazio egokia behar-beharrezkoa da irakasleentzat. Horretan ari dira une hauetan, eta bakoitza bere erritmoan, baina aurtengo ikasturtean emango ditu lehen pausoak Eskola 2.0 sistemak. Gehienentzat, ordea, «hurrengo ikasturtea iritsiko da» lanak behar bezala egiten hasteko, «zalantzak asko baitira hasiera honetan», irakasleen esanetan.


2.2.- Ikasys

2.2.1.- Zer da?

Ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen sistema berriztatzailea da. Proiektua, ikasleak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak, aplikazio informatikoak eta estrategia kurrikularrak uztartzen dituen tresna da. Proiektu honek hiru zeregin ditu: Trebatzeko: Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,‌

Memorizatzeko: Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, ‌

Nor berak egiteko: Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.


2.2.2.- Helburuak

Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia. Ikasys Proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdinak lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien

garapenera

bideratutako

hezkuntza

aprendizaia

puntualen

sistematizazioa lortu nahi da.

2.2.3.- Zeintzuk dira bere osagaiak?

Hardware aldekoak: eskola beharrei erantzungo dien eta erabiltzeko erraza eta merkea den IKASBOOK tresna informatiko mugikorra. Tresna hau gela arruntean integratuko da eta ikasle bakoitza

bere

ordenagailuarekin

arituko da. Software aldekoak: atal honek hiru web aplikazio biltzen ditu, jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa, tresna informatiko mugikorrean jarduerak exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko aplikazioa. Eduki kurrikular aldekoak: arloaren eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira, 225.000 ariketa bost arlotan banatuta (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).


2.2.4.- Zein da bere prozedura?

Kontratu didaktikoa: ikaslearen gaitasuna eta ahalmena kontuan izanik kontratu didaktikoa egingo da, bertan, irakasleak ikaslearekin batera adostuko du zer lan egin behar duen (zenbat ariketa, gainditu beharreko zailtasun maila, denboralizazioa,‌). Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren arabera landuko ditu aurrez hitzartutako ariketak. Bitartean, irakasleak lana gainbegiratuko du eta behar duen laguntza emango dio. Dibertsifikatzea: aurrekoarekin batera, behar bereziak dituzten ikasleen jarraipenean edota etorkinen hainbat beharretan ere lagundu dezake proiektuak. Ebaluazioa: ikasleak ariketak egin ahala, aplikazioak zuzendu egingo ditu; aldi bereko zuzenketa da. Lana bukatutakoan, ikasleak, irakaslearekin batera, jardueraren balorazioa egingo du, zer zailtasun izan duen, eta egiten duten balorazioaren arabera, bien artean erabakiko dute zein neurri hartu behar dituzten eta zein lan konpromiso ezarriko duten hurrengorako.

2.2.5.- Zein da bere funtzionamendua ikasgelan?

Ikasgela arruntean jarduteko sortu da. Ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko

da;

ordenagailua

tamaina

txikikoa eta prezio merkekoa da. Oraingoz, Lehen Hezkuntzara zuzenduta dago, hau da, 6-12 adin bitartera. Denbora gutxi barru 12-16 adin bitartera ere zabalduko da. Sortutako 200.000 jarduera espezifiko landu ahal izango dira Lehen Hezkuntzako bost arlotan (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).


Jarduera hauek ordenatuak eta sekuentziatuak egongo dira. Ikasle bakoitzari dagozkion jarduerak eskainiko zaizkio. Jarduera

hauen

bidez

konpetentzien

garapenera

bideratutako

aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da. Ikasleen auto-erregulazioa eramatea ahalbideratuko du. Irakasleak ikaslearen eta gelaren aprendizaiaren jarraipen zuzena egin ahal izango du.


2.3.- Heldutasun proiektua

2.3.1.- Zer da? Zeintzuk dira bere ezaugarriak?

Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren eredua erreferentziako esparrua da: Orokorra, helburu komuna finkatzen duelako IKTen aprobetxamendu teknologikoa dela eta, ikastetxe guztientzat baliozkoa dena. Malgua, ikastetxe mota guztietara egokitu daitekeelako, ikastetxe bakoitzak bere plan propioa izan dezan IKTei buruz, bere benetako beharretara eta konpromisoetara egokitutakoa. Neurgarria, irizpide objektiboetan oinarritzen delako. Kalitate

ereduekin

bateragarria,

haiek

osatzeko

irizpideekin

buruzko

nazioarteko

bateragarria eta, are gehiago, osagarria delako. Sendoa,

IKTen

erabilera

pedagogikoari

jardunbiderik onenetan oinarritzen delako. Publikoa: Ereduaren parametroak, ebaluazio-irizpideak eta helburuak publikoak dira baita hezkuntza komunitatearengandik jakina. 2.3.2.- Zeintzuk dira bere helburuak?

Erreferentziazko esparru izatea, konparatzeko eta guztion jomuga izateko. Ikastetxeko prozesu pedagogikoak eraginkortasunez digitalizatzeko gida izatea. Eredua bera ez da helburua, bitartekoak baizik, Europako eta Espainiako plan guztiek, komunean duten helburua lortzeko: “….. Herritarren hezkuntzan eta gaikuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak ahal duten gehien aprobetxa ditzaten, egungo eta etorkizuneko herritarrak hezteko….”


3.- ONDORIOAK

Lan hau egin ondoren atera ditugun ondorioak honako hauek dira: Proiektuak aurrera eraman ahal izateko, irakasleen prestakuntza beharrezkoa da. Prestakuntza hau ikastetxe guztietan eta bertako irakasle guztiei eman beharko litzateke. Eskola 2.0 proiektuari dagokionez, iruditzen zaigu proiektu horretan 5.mailako ikasleak bakarrik sartzea ez dela zentzuduna, batik bat datorren ikasturteetan ez baitute erabiliko.

Proiektu guztiak laguntza ekonomiko handia suposatzen dute, eta hau ere zailtasun bat iruditzen zaigu hauek aurrera eraman ahal izateko. Ikasys proiektuan IKTak bereganatu baino lehen irakasleek material horiekin egingo dutena planifikatzen dute. Eskola 2.0-n ez da prozesu hori eramaten eta gure ustetan eskola 2.0k alderdi horretan hutsune bat du. Izan ere, baliabideak badituzu eta ezagutzek ere, baina ez badakizu horiek nola bideratu ez dago zer egiterik.


4.- BIBLIOGRAFIA

http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest;jsessionid=0EB372A97F BCD3AACB1FC3E7AC2A72E5.liferay http://www.inika.net/eu/berriak/133?task=view http://www.slideshare.net/jprodri/ikastetxeen-heldutasunteknologikoaren-eredura http://www.ikasys.net/wordpress/?page_id=3&langswitch_lang=es http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/presentacion_proyectos http://www.slideshare.net/eskola20/eskola-20-proiektua-eus-openurria-2331920 http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/asmakilo http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/euskadin-zehar


IKT