Page 1

GAUTENA AUKERAK SORTZEN

Jarduera Txostena

2016


AURKEZPENA

2

1.- ZERBITZUAK

4

1.1.- DIAGNOSTIKO- ETA TRATAMENDU-ZERBITZUA

4

1.-2. HEZKUNTZA ZERBITZUA

4

1.3.- EGUNEKO ARRETA ZERBITZUA

6

1.4.- ETXEBIZITZA-ZERBITZUA

8

1.5.- FAMILIEI LAGUNTZEKO ETA ELKARTZE EKINTZAKO ZERBITZUA

10

2.- 2016. URTEKO MUGARRIAK

11

3. URTEKO KONTUAK

22

3.1. EGOERAREN BALANTZEA

22

3.2. EMAITZEN KONTUA

23

1


MEMORIA 2016ko Memoria hau aurkeztuta, urtero bezala atseginez bete dugu kideei informazioa emateko dugun eginbeharra. 2016. urtean nabarmendu diren gertaerak azaltzen dira. 2015. ur teko bigarren zatian familiek eta zuzendaritza-erantzukizunak dituzten profesionalek par te har tu zuten 2016-2019 Plan Estrategikoa prestatzeko lanean. Lan horri esker, 2016. urteari zegokion Urteko Kudeaketa Plana abiatu zen. Diagnostiko eta Tratamendu Zerbitzuan jasotako kasuek gora egin dute 2016an ere;

Hezkuntzan, berriz, laguntza ematen segitu zaie GAUTENAren hemezortzi gela egonkorretan eskolatuak diren ikasleei eta baita EAN diagnostikoa izanik eskolak beste inklusiomodalitate batzuetan ematen zaizkienei ere, gure Ekipo Klinikoaren laguntzaz. Irailetik laurogeita hamabost ikasle dabiltza GAUTENAren gela egonkorretan. Eguneko Arreta Zerbitzuan, dagoen lau tokietan jardun izan dugu lanean eta irailetik hona ehun eta bederatzi per tsonei eman diegu zerbitzua.

Hiru emakumek (Enara, Leyre eta Nerea) eman zioten irteera Urdinduz 2016ri

horren aurrean, konponbide egoki bat eskatzen gabiltza administrazio publiko eskudunari. 18 urtez azpiko 500dik gora familiari ematen diegu laguntza Zerbitzu honetan.

2

Etxebizitzan sei etxe eta hirurogeita hamar plaza horiekin segitu dugu, administrazioak apurkaapurka irekitze-egunak gehitzen joatea lortu delarik, eta oso ona da hori.


GAUTENA Familiei Laguntzeko eta Elkartze Ekintzako Zerbitzuan ildo eta laguntza-programa berriak garatzen segitu da, EAN duten pertsonei eta haien familiei zuzenduak, autonomia gehien duten pertsonen profila dutenei, batik bat Administrazio publikoarekin ditugun harremanei buruz, 2016a urte garrantzitsua izan da. Izan ere, Aldundiko Gizarte Politiketako Sailarekin lotu egin dugu Eguneko Zerbitzua eta Etxebizitza Zerbitzua zabaltzeko legegintzaldi honetan erakunde horretatik jasoko dugun laguntza, egun diren itxarote-zerrendetatik hasita. Planteamendu horretan zerbitzu horien lurraldedeszentralizazioa ere izan da kontuan. Bestalde, GAUTENAk ur te honetan ere erakunde-harreman aktiboak izan ditu, bai Gipuzkoa mailan, bai EAE, Espainia zein Europa mailan. Era berean, kalitate-ereduak –EFQM eta FEAPS Erabateko Inklusioa– aplikatzeko lanean aritu gara, gure esku-hartzearen ardatz etikoa garatuz eta EAN duten pertsonei eta haien familiei laguntzean bizi-egitasmoak duen zeregina bultzatuz. Ikerketa-ekimenetan eman dugun lankidetza kontuan, azpimarratu beharrekoa da, beste batzuen artean, ASDEU proiektua abiarazi dela Europako Batasunaren laguntzaz. Eman dugun laguntza Gipuzkoa mailako EANren prebalentzia aztertzera zuzendu da, Helduen Zerbitzuari buruzko atalean.

2016ak ezusteko atsegin bat ekarri digu; izan ere, Europar Parlamentuak GAUTENAri eman dio 2016ko Europar Hiritar Saria. Horren sari garrantzitsua jasotzeko Madrilen eta Bruselan elkarren segidan egindako ekitaldiek eta komunikabideetan izan duen harrerak aukera ezin hobea eskaini digute Elkartea egiten ari den lana eta hori posible egiten duten guztien laguntza baloratzeko. Sari horren harira, ur tearen hondarrean, azaroaren 4an, IĂąigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren eta Edurne Uriarte eta Jon Darpon jaunen, Hezkuntza eta Osasun sailburu hurrenez hurren, bisita izan genuen. Gurekiko hurbiltasun eta interesaren erakusgarri gisa hartu genuen. Memoriaren sarrera hau ezin dugu amaitu gure lana egunez egun posible egiten duten pertsona guztiei benetan eskerrak eman gabe, izan profesionalak izan boluntarioak, hots: EAN duten pertsonen familiak, administrazio publikoak (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, udalak), laguntza ematen diguten beste agentzia batzuk, eta gure erakundearen helburuak betetzeko ekarpenak egin dituzten enpresa zein partikularrak. Horiei guztiei, eskerrik asko bihotz-bihotzez!

ZUZENDARITZA BATZORDEA

3


MEMORIA 1.1.- DIAGNOSTIKO- ETA TRATAMENDU-ZERBITZUA Osasun Sailaren txostenaren arabera, 2016ean 118 kasu berri diagnostikatu ziren, 18 urtera arteko pertsonen artean. Guztira, 150 pertsonak eduki zuten lehenengo harremana GAUTENArekin. Horietatik guztietatik, % 70 inguru Diagnostiko eta Tratamendu Zerbitzura bideratu ziren.

GAUTENAren Diagnostiko eta Tratamendu Zerbitzua Zumarragan, Eibarren, Arrasaten eta Donostian eskaini da urte honetan ere, mediku psikiatra batek eta 6 psikologok osatutako talde bati esker. Urte honetan Talde Klinikoaren eskuhartzeak gora egin du helduei zuzendutako zerbitzuetan (EJZ eta Etxebizitza) eta barne-berregituraketa bat egin da GAUTENAren Hezkuntza Zerbitzuaren gela egonkorren ar teko koordinazioan. Ekipo Klinikoko profesional batzuek parte hartu dute Edinburgon egin zen Europako Autismo Biltzarrean, eta baita Genevan, Errioxan, Pauen eta beste zenbaiten egin direnetan ere.

GAUTENAren ordezkariak Europako Autismo Biltzarrean

1.-2. HEZKUNTZA ZERBITZUA 2016ko urte honetan ere lanean jardun dugu Gipuzkoako probintzia osoan banaturik diren 18 ikasgela egonkorretan, ber taratzen diren ikasleak beren bizitokietatik ahalik gutxien urrundu beharra izan dezaten. Irakasle, hezitzaile, heziketalaguntzako espezialista eta zaintzaileen ar tean, guztira 75 profesional dira ikasgeletara etortzen diren95 ikasleei-laguntza ematen. Uda ondoren ikastur te berria hasteanikasgela egonkorreko psiko4

GAUTENAko Ekipo Klinikoa osatzen duten psikologoek prestakuntza eskaini dute Gipuzkoako zenbait ikastetxetan eta Berritzeguneko profesional taldeei.

logoen zeregina aztertu zen, eta ikasgeletako jarraipena bi psikologoren esku uztea erabaki zen. Lydia Mendizabalek Bergara, Eibar eta Elgoibarko ikasgeletako ikasleak artatu ditu eta JesĂşs GarcĂ­a egin da kargu beste 15 ikasgela egonkorretan arreta psikologikoa emateaz. Hezkuntza Sailarekin aurten ere askotan egon izan gara ikasleen orientazioa eta jarraipena dela-eta, Berritzegune horietako aholkularien bitartez. Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako arduradunekin elkartu gara hainbat aldiz, ikasgela egonkorretan egiten


GAUTENA den lana nahiz hori zuzendua zaion ikasleria zehazteko xedez. Gema Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkariarekin ere harremana izan dugu hainbat aldiz, eta bi ikasgela egonkor bisitatu ditu.

Profesionalenprestakuntzajardueraz denaz bezainbatean, irakasle talde bat eratu zen 2016ko lehen partean psikologoarekin batera desafio-jokabideen gaia lantzeko, batetik teoria landuz eta bestetik benetan gertatutako kasuak aztertuz. Uda eta gero irakasle taldeak lanean hasi dira ikastetxe arruntetako irakasle, ikasle eta gurasoak sentsibilizatzeko xedez materialak prestatzeko.

PECS prestakuntza Hezkuntza Zerbitzuko profesionalentzat

hitzaldiak egin ziren, ate irekiko jardunaldiak, eta errelebo-lasterketak. Ikastetxeek egin izan dioten harrera oso positiboa izan da, eta beste horrenbeste GAUTENAko profesionalek egindako balorazioa; beraz, hurrengo urteetan ere zenbait ekintza prestatuko ditugu ildo horretan apirileko hilabetean.

Garrantzi berezia ematen diogu ikasgela egonkorrak dauden eskoletan sentsibilizazioa lantzeari. Hori dela eta, ikasgela egonkorrek sustatutako ekimen Herritarrek oro har EANi buruz duten ugari burutu ziren apirilaren 2an Autismoaz sentsibilizazioa eta ezagutza Kontzientziatzeko hobetzeko asmoarekin M u n d u k o segituz, Donostia 2016k Egunaren harira, hautatutako ipuin kontalari EAN eta ikasgela batekin kolaboratu egonkorretan genuen Kontukontanitz egiten den lanari D S S 2 0 1 6 E U b u r u z k o programaren barruan. e z a g u t z a Programa horren xedea hobetze aldera. zen ipuin bat egitea Jarduera hauek autismoaren eta proposatu ziren, ezberdinarekiko besteak beste: errespetuaren gainean. Urdinduz logoa Intxaurrondoko ikasgela egonkorreko Haur txikien ikasgela zeramaten ikasleen horma-irudia batean eman zuen eguna 5.000tik gora horretarako, gazte batekin pegatina banatu ziren, baita globoak ere, elkarrizketatu zen eta Asperger-a duten ikastetxeak ÂŤHurbildu gure munduraÂť gazte heldu batzuekin egon zen. Egin zuen lemarekin apaindu ziren, informazio5


MEMORIA ipuina abenduan Tabakaleran aurkeztu zen, eta beste hainbat kultur etxetan eta eskolatan ere kontatu izan da. 2016-2017 ikasturte honetan,29 pertsonak egin dituzte praktikak ikasgela egonkorretan. Zentro hauetatik etorri dira:

Eibarko Ikasgela Egonkorrak egindako jarduera Urdinduz 2016an

Mondragon Uniber tsitateko Irakasle Ikasketak; EHUko Irakasle Ikasketak; EHUko Pedagogia; EHUko Gizar te Hezkuntza; eta Tolosako Lagundi Sortzez Garbia, Andoaingo Leizaran, Bergarako Mariaren Lagundia eta Nazaret ikastetxeetako Goi Mailako Gizarteratze

Modulua. Horrez gainera, baita Easo Institutuko Haur Hezkuntzako Modulutik eta Deustuko Uniber tsitateko Gizar te Inklusioko Masterretik ere. I+D+G alorrean, hiru ekintzatan hartu dugu par te: TSARA aplikazio informatikoa aztertzen jardun dute ikasgela egonkor bateko irakasleak, bi amak eta Hezkuntza Zerbitzuko arduradunak, Orange Fundazioak luzatutako proposamen bati erantzunez. Aplikazio hori herrialde frankofonoetarako diseinatuta dago, eta herrialde honetarako duen baliagarritasuna eta itzuli eta moldatzeko dagoen aukera baloratu dute. SMART-ASD aplikazioaren diseinu eta testaketan ere lagundu dugu. Gerardo Herrerak eta Adapta Fundazioak bultzatutako aplikazio horrek EAN duen per tsona batek tabletak eta telefono adimendunak erabiltzerakoan erakusten dituen trebeziak aztertu ditu. Hirugarren elkarlana EHUko ikerlari batekin izan da, zeina ÂŤEAN duten pertsonen sexualitatea eta nerabetasunean behar duten laguntza zabal eta orokorraÂť izeneko azterlana egiten ari baita.

1.3.- EGUNEKO ARRETA ZERBITZUA Aurten 109 pertsonak jaso dute gure zerbitzu honen laguntza, eta 27 langile izan ditugu plantillan guztira. Izan ere, bi profesional berri iritsi zaizkigu, barne-igoerako prozesu baten bidez. Profesional horiek ongi ezagutzen zuten Zerbitzuaren baliabideen funtzionamendua, aurretik ordezkapen ugari egindakoak baitziren. Bost plaza berri sortu direnez aukera eman digu beste talde bat sortzeko Aieteko Unitate Integratuan; era horretan, bi profesionalekin zazpi erabiltzaile zituen 6

unitatea izatetik 4 profesional dituen 14 erabiltzailekoa izatera pasatu da. Talde hori abian jartzearekin unitate bana kendu da Artolamendi eta Oriamendiko Eguneko Zentroetan, gainezka zeuden-eta. Erabiltzaileen gorakadak beste profesional bat kontratatzeko aukera eman digu; era horretan, taldeak berrantolatu egin dira eta profesionalek aukera gehiago dute orain errotazioak egiteko. Ur te honetan laguntza aktiboaren metodologia ezarri da ELZan, sendoago ari gara hori aplikatzen unitateetan, eta


GAUTENA

egin duen ekarpena izan da urte honetan hasitako beste ekimen bat. Beste ekimen interesgarri bat Tenis Elkarte Errealaren laguntzaz ikasleek tenisen jokatzen ikasteko aukera izan da Elkarte horrek bi profesional eskaintzen dizkigu astean bi orduz, tenisa praktikatzeko, eta 12 per tsonak hartzen dute parte, egun, guztira.

Â

Errenteriako Unitateko gure mutilak baratzean

Erabateko Inklusioak bultzaturiko erakundeak aldatzeko egitasmo batean ari gara parte hartzen. Aipatu behar da baita erabiltzaile erdiak baino gehiago komunitatean integratutako unitateetan daudela, testuinguru inklusiboago bat eskaintzen zaielarik. Ekobaratzean izan den esperientziari buruz, esan behar da handitu egin dela zentroek eta baliabideek horretaz egin duten erabilpena, eta Aieten lehendik zeuden bi eremu txiki eta Artolamendi Zentrokoa gehitu direla.

Labur tzeko, esan behar da taldeen malgutasuna bultzatzen jarraitzen dugula eta murrizketa gutxiagoko eta inklusio handiagoko giroaren alde; eskuhartzeko eta ebaluatzeko metodologia berri batzuk ezartzen ari gara, San Martin Bizitza-kalitatearen Eskalaz baliatuz bizitzakalitatea ebaluatzeko erremintaren aplikazioa, kasu. Euskarri teknikoaren alorrean, Plan Estrategikoan jasotzen da psikologo bat denbora gehiagoan egongo dela gure zentro eta unitateetan, eta halaxe izan da. Laguntza tekniko garrantzitsua izan da hori ikasleen esku-hartzerako, bai profesionalei laguntzeko bai familiak artatzeko.

Jarduerak azaltzen segituz, 12 per tsonak osatutako talde batek OSEren aurtengo proiektu batean parte hartu izana aipatu behar. 2017an egingo diren kontzertu batzuekin emango zaio amaiera egitasmoari. Aieteko Unitateko talde batek Aranzadi Elkarteak Miramonen dituen lokaletan administrazio-lanetan

Soinuen Mosaikoaren saioei hasiera eman zaie OSEren egoitzan

7


MEMORIA Urte honetan, hainbat Lanbide Heziketako ikastetxetako eta unibertsitateko 16 ikaslek prestakuntza-praktikak egin dituzte gurekin, Eguneko Arreta Zerbitzuan, eta

egin duten ebaluazioan esker ona adierazi dute Zerbitzuko praktiketan aritzean burutu dituzten jarduerarengatik.

1.4.- ETXEBIZITZA-ZERBITZUA EJZn eta Etxebizitzan Koordainketaren 15/ 2015 Foru Dekretu berria hasi dira aplikatzen 2016ko urtarriletik; arau horri jarraituz, etxebizitza-zerbitzua eta eguneko jardueren zentroa erabiltzen dituzten per tsonek kuota bat ordaintzen dute zerbitzuagatik, dituzten diru-sarreren arabera. Era horretan, pertsona horiei kuotak ordaindu ondoren erabilera libreko diru bat izatea ziurtatzen zaie. Ur te honetan plaza kopuru berberaz jarraitu dugu, ez da bajarik ez altarik egon. Horrek asteburuetarako aldi baterako egonaldien programa berezia mantentzen segitzera garamatza, gure zerbitzuan sartzeko itxarote-zerrendan diren erakunde honetako familientzat. Urte honetan bost familiari eskaini izan diegu aukera hori, eta etxeetan diren taldeetan norbanakoen profilak egokitzen ahalegindu gara. Goizaldeko etxebizitzak pertsona bat hartzen du,

8

Beriokoak beste bat eta Azkorten, berriz, bi pertsona dira. Programaren maiztasuna familiaren beharrak eta etxebizitza bakoitzak eskaintzen dituen aukerak kontuan hartuta erabakitzen da. Pertsona bakoitzak osasun alorrean behar dituen laguntzak eskaintzeko eginahalean dihardugu. Jarduerak bi norabideetan burutzen ditugu, batetik prebentzio-kontuetan, eta bestetik, berriz, pertsona bakoitzak dituen beharretara zuzendutako arreta espezifikoan. Aipatu behar da prebentzio kontuan lehenetsitako bi jarduerekin segitzen dugula, analisiak egiten eta txertoak jartzen, alegia. Banan-banako arretan, jarduera gehienak gaixo-tasun arruntak artatzeko familiamedikuntzako kontsultak izan dira, eta gero odontologiako eta neurologiako ohiko azterketak. Ildo horretan, aipatu behar da zenbait etxebizitzetako altzariak aldatzen segitzen dugula, ohe artikulatuak eta laguntza teknikoak erosita.


GAUTENA Zerbitzuaren atalik adierazgarrienetakoa, inolako zalantzarik gabe, etxebizitzetan egiten diren aisialdi-jarduerak dira. Taldeetatik planteatzen dizkiguten behar

Urnietan burutu ziren GAUTENAren lehen Olinpiadak

eta eskarietara moldatzen saiatzen gara. Hortik abiaturik, bi ekintza esanguratsu markatu dira: komunitatean jaiegunetan aisialdi-jarduerez gozatzen laguntzea, batetik, eta astegunetan jarduera ludikoak programatzea, bestetik. Pertsonak hartzen doazen eskarmentuarekin geroz hobeto egokitzen ditugu bakoitzaren interesetara. Joan deneko udan olinpiada jardunaldi bat burutu genuela azpimarratu nahi dugu, eta etxebizitza guztietakoak hartu zuten parte. Profil ezberdinei moldatzen ziren probak prestatu ziren, eta sariak banatu ondoren afari bat egin zen guztiak elkarrekin. Esperientzia oso positiboa izan zen, zentzu guztietan, eta aipagarria da Zerbitzuko profesionalek egindako ekarpena, jarri zuten inplikazioagatik, eta Urnietako Udalaren laguntza, jardunaldia burutzeko

instalazioak eta materiala utzi baitzizkigun. Udan Kontxako hondartzan egiten den kanoa jarduerari ere eusten diogu, eta, ikusten dugunez, gogobetetze maila oso handia da. Instalazio kontuan, bi jarduketa oso garrantzitsu egin ditugu urte honetan zehar, Goizaldeko eta Oriamendiko etxebizitzetako ur beroaren eta berokuntzaren sistemak hobetuta. Etengabe egiten ari garen beste gauza bat gune amankomunetako altzarien berritzea da, sofak eta aulkiak batik bat. Instalazioetan hobekuntzak egiten jarraitu dugu urtero lez; zehazki, etxebizitzetako altzariak, pintura, lastairak eta ohe artikulatuak berritu dira. Azkenik, esan beharra dago Bizitza Proiektua aplikazioaren garapen eta heda-pena funtsezko lanabesa dela, eta bertan erregistratzen ditugula, banaka, per tsona bakoitzaren bilakaera- eta segimendu-alderdiak, alorrik garrantzitsuenetan. Oso gogobetetze-maila altua jaso izan dugu adostutako programetan, eta aurrera egingo dugu laguntzak eskaintzeko ildoak hobetzeko ahaleginean.

9


MEMORIA 1.5.- FAMILIEI LAGUNTZEKO ETA ELKARTZE EKINTZAKO ZERBITZUA Aurten, GAUTEAren Familiei Laguntzeko eta Elkar tze Ekintzako Zerbitzuan

ARASAAC-en ikastaroan parte hartu duen familia taldea

profesionalak aldatu dira. Maider Iparragirre talde klinikora pasatu da eta GarbiĂąe Goikoetxea psikologoa sartu da bere ordez. Familiei Laguntzeko eta Elkar tzeko Ekintzako Zerbitzua sendotzen doa joan den urtean hasitako jarduera-ildo berriak. HEZIBIDE (heziketa alorreko laguntza) eta LANALDE (lan alorreko laguntza) programen bidez ibilbide per tsonalei ematen zaien laguntzetan nabarmen egin du gora laguntza ematen zaien kasu kopurua, eta baita harremanak dituzten zentro kopurua ere. Zerbitzuak ohiko jarduerak burutzen jarraitu du. Familien laguntzari dagokionez, ÂŤGURASO ESKOLAÂť Familien Prestakuntzarako Programa aipatu nahi dugu, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari baita. Gauzatutako ekintzen artean, nabarmentzekoak dira anai-arrebentzako tailerren hasiera, aitona-amonentzako hitzaldiak eta ongizate emozionalaren 10

gainean ARASAAC-eko profesionalek eta Angels Poncek emandako tailerrak. Pertsonei emandako laguntza kontuan, azpimarratu beharrekoa daGizarte Integraziorako eta Parte-hartzeko jarduera guztietan (aisialdia eta denbora librea) eman den garapena, laguntza-premia ezberdinak dituen geroz pertsona gehiagorengana eta toki gehiagotara iritsi izan baita. Beste batzuen artean, Olatza Lizarralde, Juanlu Escudero eta Mikel Sagarzazuk egindako lana ekarri nahi dugu hona, antzerkitailerra gidatuz bi jarduera arrakastatsu egin dituztelako Donostia 2016ren harira, urtero GAUTENAko familia guztientzat egiten dutenaz gain. Ezin aipatu gabe utzi, halaber, Mirari Sagarzazuk Arte Tailerrean egindakoa, Europako hiriburutzaren eremuko zenbait ekintzatan egindakoaz gainera. Elkarteari laguntza emateko kontuan, familientzat antolatutako jarduerez gain, erakundea hobera egiten ari da komunikazioaren alorrean, sare s o z i a l e n bultzadari esker eta gure elkartekideekiko komunikazioildoak hobetzen ari dira.

Zaldian ibiltzen


GAUTENA

2.- 2016. Urteko Mugarriak Urtarrila

ESKUBALOI-SELEKZIOAREN BISITA Espainiako Eskubaloi Selekzioa GAUTENAren Artolamendi Eguneko Jarduera Zentroa bisitatzera etorri zen joan den urtarrilaren 8an. Eskubaloiko nazioarteko txapelketa bat jokatzen zuen Irunen, eta BIDASOA Eskubaloi Taldeak bisita hau antolatu zuen. Selekzioko eta Bidasoa Taldeko kamisetak eman zizkioten GAUTENAri.

Espainiako Eskubaloi Selekzioak Artolamendi Eguneko Zentroa bisitatu zuen

AUTISMO ESPAÑAren BISITA Autismo Españako teknikariak GAUTENAk helduentzat dituen zerbitzuak bisitatzen egon ziren EAN duten per tsonen ZAHARTZEARI buruzko lankidetza-esparru baten baitan. Agustin Illerak GAUTENAren izenean hartu zuen parte INSETEA azterlana (Espektro Autistaren Nahasmendua –EAN– duten pertsonen zahartzeari buruzko ikerketa soziala) egin zuen lantaldean

MATERIALAK EGITEKO ERREMINTA TREBAKUNTZA DAVID ROMERO eta JOSE MANUEL MARCOSek, ARASAAC (Komunikazio Handigarri eta Alternatiboaren Aragoiko Ataria) elkarteko teknikariek hainbat tailer koordinatu zituzten, eta GAUTENAko 80 profesionalak eta 40 senidek hartu zuten parte.

11


MAITE PEÑAren (Gizarte Politikako Foru Diputatua) BISITALDIA Maite Peñak, Gizarte Politikako Foru Diputatuak, bisitaldi bat egin zuen GAUTENAren zenbait zerbitzutara urtarrilaren 21ean, GAUTENAren beharrak hurbilagotik ezagutzeko asmoz.

Maite Peña Foru Diputatuaren bisitaldia GAUTENAra

2016-2019 PLAN ESTRATEGIKOA 2016ko urtarriletik 2016-2019 Plan Estrategikoa garatzeari ekin zitzaion, eta urtearen hondarrerako prestatu zen erakundeko profesionalek eta familiarrek osatutako talde misto bati esker. Planak hiru lerro estrategiko nagusiidentifikatzen ditu:

«Pertsonak, familiak eta gizartea» Elkarteak EAN (AGD) duten pertsonei eta haien familiei erantzuna emateko duen gaitasuna areagotzea eta zerbitzuen eta eskuhartzeko ildoen eskaintza zabaltzea, laguntza-beharrizanen profiletara egokituz eta, banakako laguntza-programen bidez, EAN (AGD) duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitaterik onena bermatzeko helburuz. Horretarako, hurbilketa etikoak eta eskubideetan oinarrituak baliatuko dira, eta EANk Gipuzkoako gizartean ikusgarritasuna bermatuko dion gizarte-inpaktuko lerroak ezarriko dira.

«Laguntza-zerbitzuak» Plaza berriak eta laguntza-lerro berriak irekitzea, EAN (AGD) duten pertsonen eta euren familien premiei bizitza-ziklo osoan ahalik eta erantzun zabalena ematen zaiela bermatzeko.

«Erakunde-garapena» Kalitate-ereduen, per tsonen kudeaketaren, ezagutzaren kudeaketaren eta I+G+b-ren aplikazioan sakontzea eta aurreratzea, inguruko beste erakundeekin lankidetzan. 12

MEMORIA

2.- 2016. Urteko Mugarriak


GAUTENA Otsaila

HEZKUNTZA DELEGATUAREN BISITALDIA Otsailaren 26an GAUTENAko zenbait ikasgela egonkorretara bisita egin zuen GEMA GONZALEZ DE TXABARRIk, Hezkuntza Delegatuak, Ramon Barinaga eta Marijo Gonzalez-ek lagunduta.

Gema Gonzalez de Txabarri Hezkuntza Delegatuaren bisitaldia

DESGAITASUNA ETA LAGUNTZAK PRESTAKUNTZA AINARA SANZek Desgaitasuna eta Laguntzei buruzko hitzaldi bat eman zuen otsailaren 16an GURASO ESKOLAren barruan.

Martxoa

ETIKARI BURUZKO HOBEKUNTZA TALDEA Etikari Buruzko Hobekuntza Taldeak, GAUTENAko zerbitzuetako profesionalek osatuak, jarraitu du esku-hartzearen ardatz garrantzitsu hori garatzen. Urte honetan GAUTENAren kode etikoa berritzeari ekin zaio eta familien taldea dinamizatzeari, harremanaren arlo etikoaz era bateratu eta koordinatuan lan egiteko xedez.

Etikari Buruzko Hobekuntza Taldea

KOMUNIKAZIOAREN HOBEKUNTZARAKO TALDEA

Urte honetan beste hobekuntza-talde bat ere eratu da, oraingo hau Komunikazio Sistema Handigarri eta Alternatiboei buruzkoa. Arlo horretan esku-hartze egokia egite aldera egoeraren ebaluazioa eta beharren balorazioa egiteko helburuarekin sortu da. 13


Apirila

BISITALDIA EUSKO LEGEBILTZARREKO PRESIDENTEARI Joan den apirilaren 15ean GAUTENAko delegazio bat, JUAN CID presidenteak, RAMON BARINAGA zuzendariak eta JOAQUIN FUENTESek osatutakoa, Eusko Legebiltzarreko presidente BAKARTXO TEJERIAk hartu zuen bertan.

PECS-en PRESTAKUNTZA GAUTENAko 50 profesionalak PECS ziurtagiria lortu zuten ostiral arratsalde eta larunbat egun osoko prestakuntza-jardunaldia burututa.

FAMILIENTZAKO EKINTZAK Beste jarduera batzuen artean, apirilaren 24an Izotz Jauregian bizipen zoragarri baterako tartea izan genuen TXURI URDINeko monitore taldearen eskutik.

Izotz Jauregian gozatzen

ARTE ETA GIZA ESKUBIDEEN HAUR ETA GAZTEEN XII. EDIZIOA GAUTENAren Intxaurrondoko ikasgela egonkorreko ikasleak izan dira irabazle Arte eta Giza Eskubideak edizioko 13tik 15 urtera bitarteko kategorian eta Taldeko horma-irudian. ZORIONAK!!!

14

MEMORIA

2.- 2016. Urteko Mugarriak


GAUTENA

URDINDUZ 2016 Berriz ere arrakasta izan du URDINDUZek, GAUTENAk autismoaren alde antolatutako elkartasunezko ibilaldiak. Urte honetan Donostian egin zen, eta berrikuntza larunbat osoan autismoari eta GAUTENAri eskainitako erakusketaren karpa bat izan da. Ibilaldia igandean egin zen eta parte-hartze arrakastatsua izan zuen.

URDINDUZen beste arrakasta

Maiatza

ANAI-ARREBENTZAKO TAILERRA Maiatzaren azken asteburuan 8-12 urte bitarteko anai-arrebei zuzendutako tailer bat egin genuen, eta aparteko arrakasta izan zuen. Tailerra Maider Iparragirrek eta Laura Morenok koordinatu zuten.

Anai-arreben Tailerrak oso harrera ona izan zuen

UGLE - GAUTENA UGLE Lanbide Eskolako ikasleek dohaintza egin zion GAUTENAri, ikasturte honetan egindako lanen salmentarekin lortutako diruaz.

FAMILIENTZAKO EKINTZAK Tolosako Udalak MUSIKHERRIA jaialdia antolatu zuen, eta Laskorain Ikastolak GAUTENAren aldeko bazkaria prestatu zuen. 15


Ekaina

LANGILE PLANTILLA 2016ko ekainean egindako barne-sustapen baten bitartez 3 langile berri hautatu ziren. GAUTENAko plantilla (222 langile) honela zegoen banatuta abenduaren 31n:

LANGILE PLANTILLA - 2016 Gizona

Emakumea

Guztira

Zuzendaritza

1

0

1

Teknikaria

1

11

12

Hezkuntza

5

80

85

Eguneko Jardueren Zentroa

10

21

31

Etxebizitza Zerbitzua

24

38

62

Administrazioa

0

3

3

Ofiziozko profesionalak

3

10

13

Arduradunak

5

2

7

Laguntzako monitoreak

2

6

8

GUZTIRA

51

171

222

DONOSTIAKO HIPODROMOA Donostiako Hipodromoak ehun urte bete ditu eta denboraldiko lehenengo ekitaldian sarreran bildutako diru-kopurua GAUTENAri dohaintzan eman zion.

Uztaila

GAUTENAREN UDALEKU IREKIAK Uztailean zehar, GAUTENAren Familiei Laguntzeko eta Elkartze Ekintzako Zerbitzuak Udaleku Irekien Programa antolatu zuen. 80 haur eta gaztek hartu zuten parte, 46 monitorek lagundurik. Programa Donostian, Irunen, Hondarribian, Andoainen, Zarautzen, Arrasaten, Elgoibarren eta Zumarragan gauzatu zen.

16

MEMORIA

2.- 2016. Urteko Mugarriak


GAUTENA Abuztua

UDALEKUAK Abuztuan zehar GAUTENAren Familiei Laguntzeko eta Elkartze Ekintzako Zerbitzuak Udaleku Programa antolatu zuen, eta 165 haur, gazte zein helduk hartu zuten parte, 95 monitorek lagundurik. Programa 7, 12 eta 15 eguneko txandatan burutu zen, Donostian, Altsasun, Donezteben, San Asension eta Lizarran.

200dik gora haur eta gaztek hartu dute parte gure udalekuetan

Iraila

INSETEA TXOSTENA Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen zela baliatuz, Autismo Españak INSETEA (Espektro Autistaren Nahasmendua –EAN– duten pertsonen zahar tzeari buruzko ikerketa soziala) txostenaren emaitzak aurkeztu zituen ostegunean Osasun, Gizar te Zerbitzuen eta Berdintasunaren Ministerioan. Txostenean, zerikusia duten eragile guztiei (EAZ duten pertsonak eta haien familiak, espezializatutako erakundeak, adinekoei lotutako erakundeak, profesionalak eta Administrazio Publikoa) ohartarazten zaie premiazko jarduera batzuei heldu beharraz 40 urte baino gehiago dituzten EANdun pertsonek zahartze aktibo bat izateko duten eskubidea bermatua izan dadin. GAUTENAk ere parte hartu du azterlanean eta Agustin Illera egon zen ekitaldian Elkartearen izenean.

Agustin Illerak GAUTENA ordezkatu zuen INSETEAn

17


EUROPAKO AUTISMO BILTZARRA EDINBURGO GAUTENAko familia eta profesionalek parte hartu dute Europako Autismoaren XI. Biltzarrean. Biltzarra National Autistic Society-k antolatu zuen Edinburgon, joan den asteburuan. Biltzarrak aukera ezin hobea eskaini du ikasteko, partekatzeko eta egunerokotasunetik irteteko. Halatan, Gipuzkoan EAN duten pertsonei laguntzen segitzeko ideia eta proposamen berriak identifikatu dira.

2016ko EUROPAR HIRITAR SARIA GAUTENAk 2016ko Europar Hiritar Saria jaso zuen IZASKUN BILBAO europarlamentariaren –berak bultzatu zuen gure izendapena– eskutik. Bruselako urriaren 12ko sari-ematearen aurretik zeremonia bat antolatu zen Madrilen, eta GAUTENArekin batera izan zen MAITE PEÑA, Gipuzkoako Gizarte Ekintzako diputatua.

Europar saria ematea Madrilen egindako ekitaldian.

Urria

2016ko EUROPAR HIRITAR SARIA Urriaren 12an GAUTENAk 2016ko Europar Hiritar Saria jaso zuen Europako Parlamentuan (Brusela) egindako ekitaldi polit batean. Saria gizarte kohesioari eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunari ekarpen nabarmena egin dioten pertsona edo erakundeei ematen zaie. Ekitaldian honako hauek izan ziren: Juan Cid, GAUTENAko presidentea, Joaquin Fuentes medikua, Gipuzkoa Poliklinikako Haurrentzako eta Gazteentzako Psikiatria Zerbitzuko burua eta GAUTENAko ikerketa-aholkularia, eta Ramon Barinaga, GAUTENAko zuzendaria. 18

MEMORIA

2.- 2016. Urteko Mugarriak


GAUTENA

Saria emateko ekitaldiaren aurretik, saritutako Europako 50 erakundeak argazki baterako elkartu ziren. Espainiako Estatuko beste bi erakunde saritu zituzten: ONCE Fundazioa eta Proactiva Open Arms.

Europar saria jasotako taldearen argazkia

Argazkiaren ondoren JUAN CIDek, gure presidenteak, aukera izan zuen Europar Parlamentuko presidentearekin, MARTIN SCHULZekin, hitz batzuk partekatzeko. Juan Cid eta Martin Schultz

JUAN CIDek Europako Parlamentuko presidenteorde SYLVIE GUILLAUMEren eskutik jaso zuen saria, eta IZASKUN BILBAO europarlamentaria izan zuen alboan.

Saria ematearen 1 argazkia

Ekitaldia amaitu zenean GAUTENAko ordezkariek, Joaquin Fuentes, Juan Cid eta Ramon Barinagak argazki bat atera zuten

JoaquĂ­n, Juan eta RamĂłn

19


HITZALDI ZIKLOA Aurten ere arrakasta izan du GAUTENAk urtero antolatzen duen Hitzaldi Zikloak, bai parte-hartzean bai gogobetetze mailan. Halaxe diote parte-hartzaileek egindako ebaluazioen emaitzek. • Urriak 13, «Espektro autistaren nahasmenduko oinarri genetikoak», IVON CUSCO MARTIren (Bartzelonako Unibertsitateko Biologiako doktorea) eskutik. • Urriak 20, «EAN: Eskubideetan oinarritutako laguntzak», FELIX ARREGIren (GAUTENAKO egoitza zerbitzuko arduraduna) eskutik. • Urriak 27, «EAN: Bullying-a eskolan», ISABEL GALENDE LLAMAS-en (Hezkuntzaren Psikologian lizentziatua) eskutik.

Azaroa

IÑIGO URKULLU LEHENDAKARIAREN BISITALDIA Azaroaren 4an IÑIGO URKULLUren bisita izan genuen, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariarena. Hezkuntza eta Osasun sailburuekin etorri zen, EDURNE URIARTE eta JON DARPONekin.

Urkulluren bisitaldia GAUTENAra

HEZKUNTZA-BALIABIDEEN NEWSLETTERRA HEZKUNTZA SISTEMAKO LANGILEENTZAT Hezkuntza-baliabideen gure newsletterrak oso harrera ona izan du. Tresna horrekin hezkuntza arloko profesional guztiei autismoa duten pertsonentzat dauden baliabideak ezagutarazi nahi dizkiegu. 20

MEMORIA

2.- 2016. Urteko Mugarriak


GAUTENA Abendua

PARTEKATU SAREKO PARTE-HARTZEA GAUTENAko profesionalek parte hartu dute Partekatu Sarean, hots, kalitate-ereduak aplikatzeari begirako esperientziatrukaketan. Burgosen egin zen eta Aspanias erakundeak egin zigun harrera.

AUTISMO ESPAÑA GAUTENA Madrilen izan zen joan den abenduaren 17an Autismo Españako erakunde-bazkideko presidenteen Foroan. Ekitaldian Autismo Españako erakunde-bazkideko 50 ordezkari baino gehiago bildu ziren, zuzendaritza-batzordetako presidente eta kideak batuta.

DONOSTIA 2016 – GURE ERARA Abenduaren 4an «GURE ERARA» proiektuaz gozatzeko aukera izan genuen Kursaaleko Ganbara Aretoan. Inklusioaren alde egiten duen haurrei zuzendutako ikuskizun honetan koro batzuk eta GAUTENA ATENEASP antzerkitaldeak hartu zuten parte.

ATENEASP gure antzerki-taldearen emanaldia Donostia 2016an

21


1.184.450

5.887.121

AKTIBOA GUZTIRA

20.849

424.298

73.796

1.703.393

VIII. Eskudirua eta bestelako aktibo likido baliokideak

VII. Epe laburreko periodifikatzeak

IV. Zordun komertzialak eta kobratzeko bestelako kontuak

III. Erabiltzaileak eta berezko iharduerako zordunak

B) AKTIBO KORRONTEA

38.997

3.474.499

III. Ibilgetu materiala

VI. Epe luzeko finantza-inbertsioak

670.232

4.183.728

2.016

I. Ibilgetu ukiezina

A) AKTIBO EZ-KORRONTEA

AKTIBOA

5.583.344

484.508

20.839

578.889

50.964

1.135.200

38.997

3.692.320

716.827

4.448.144

2.015

ONDARE GARBIA ETA PASIBOA GUZTIRA

VII. Epe laburreko periodifikatzeak

VI. Hartzekodun komertzialak eta ordaintzeko bestelako kontuak

II. Epe laburreko hornidurak

C) PASIBO KORRONTEA

I. Epe luzeko hornidurak

B) PASIBO EZ-KORRONTEA

A-3) Hartutako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak

IV. Ekitaldiko soberakina

I. Sorrerako zuzkidura/Fondo sozial

A-1) Fondo propioak

A) ONDARE GARBIA

ONDARE GARBIA ETA PASIBOA

2016ko ABENDUAREN 31n ITXITAKO EKITALDIA (eurotan)

EGOERAREN BALANTZEA

PERTSONEN GURASOEN GIPUZKOAKO ELKARTEA)

5.887.121

89.187

1.031.816

48.973

1.169.976

47.250

47.250

4.366.180

4.751

298.964

303.715

4.669.895

2.016

GAUTENA (AUTISMOA ETA BESTELAKO GARAPEN NAHASMENDU OROKORTUAK DITUZTEN

3. URTEKO KONTUAK 3.1. Egoeraren balantzea

5.583.344

3.875

928.313

22.026

954.214

65.972

65.972

4.264.194

4.651

294.313

298.964

4.563.158

2.015


10.316

A) JARDUERAREN EMAITZA

4.751 4.751

D) EKITALDIKO SOBERAKINA

(5.565)

B) ERAGIKETA FINANTZARIOEN EMAITZA

C) ZERGA AURREKO EMAITZA

(5.565)

15. Gastu finantzarioak

14. Sarrera finantzarioak

13.502

308.601

14. Bestelako emaitzak

11. Ekitaldiko emaitzari egotzitako kapital diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak

(289.459)

(2.209.883)

9. Ustiapeneko bestelako gastuak

10. Ibilgetuaren amortizazioa

(6.637.226)

3.121

(31.168)

8.852.828

2.016

8. Pertsonal-gastuak

7. Jardueraren bestelako sarrerak

2. Laguntzatiko gastuak eta bestelakoak

1. Berezko ihardueraren erakundearen sarrerak

2.016KO ABENDUAREN 31n ITXITAKO EKITALDIA (Euro-unitateak)

ALDU-IRABAZIEN KONTUA

PERTSONEN GURASOEN GIPUZKOAKO ELKARTEA)

GAUTENA (AUTISMOA ETA BESTELAKO GARAPEN NAHASMENDU OROKORTUAK DITUZTEN

3.2. Emaitzen kontua

4.651

4.651

(5.375)

(5.380)

5

10.026

9.095

292.057

(287.787)

(2.127.833)

(6.431.673)

1.591

8.554.576

2.015


GAUTENA ASOCIACIร“N GUIPUZCOANA DE AUTISMO GIPUZKOAKO AUTISMO ELKARTEA

Francisco Lรณpez Alen, 4 20009 - Donostia-San Sebastiรกn Apartado 1.000 - 20080 Tel.: 943 21 53 44 / 717 795 144 Fax: 943 21 52 39 info@gautena.org www.gautena.org

Jarduera txostena 2016  

GAUTENAk urtero argitaratzen duen memoria 2016ko urteko gai garrantzitsuenekin.

Jarduera txostena 2016  

GAUTENAk urtero argitaratzen duen memoria 2016ko urteko gai garrantzitsuenekin.

Advertisement