2022ko Jardueren Memoria

Page 1

GAUTENA

2022ko Jardueren Memoria > Gipuzkoako Autismo Elkartea

>
2 | 2022ko Jardueren Memoria 2022
AURKIBIDEA
2022ko Jardueren Memoria | 3 2 1. AURKEZPENA 4 2. GURE ERAKUNDEA 6 3. ZERBITZUAK 8 3.1. DIAGNOSTIKO ETA TRATAMENDU ZERBITZUA 8 3.2. HEZKUNTZA ZERBITZUA 12 3.3. EGUNEKO ARRETA ZERBITZUA 16 3.4 AZPEITIKO BALIABIDEA 19 3.5. ETXEBIZITZA ZERBITZUA 22 3.6. FAMILIENTZAKO LAGUNTZA ZERBITZUA ETA ELKARTE EKINTZAK 26 4. 2022KO EKINTZAK 30 5. URTEKO KONTUAK 38 5.1. EMAITZEN KONTUAK 38 5.2. EGOERAREN BALANTZEA 39 6. FINANTZATZAILEAK 40

Lagun agurgarriak, Orrialde hauen bidez 2022ko ekitaldiko memoria aurkezten da. Ekitaldi hori argi eta garbi markatu dute, batetik, Ukrainako inbasioaren ondorioek eta, bestetik, inpaktu globaleko gizarte- eta ekonomia-ondorioek, eta Gautenak ere pairatu ditu horien ondorioak. Ildo horri jarraikiz, pandemiaren ondoren gure ohiko jarduerari eusteko ia denborarik izan gabe, aurrez aurre aurkitu gara zalantzazko gizarte-testuinguruarekin.

Horrez gain, egoera ekonomikoari dagokionez, azkeneko urteetan erakundeko gastupartida nagusiek urte askoan izan ez ditugun hazkuntzak izan dituzte, eta, ondorioz, kudeaketa gehiago egin behar izan ditugu, planifikatua zegoenaz gain.

Hala eta guztiz ere, alderdi hori ez da oztopo izan gure zereginean aurrerapausoak emateko, eta AENa dutenei babes egokia ematen jarraitu dugu. Zehazki, bi mugarri azpimarratu nahi ditugu: alde batetik, Andoainen helduentzako eguneko zentro berria ireki dugu, eta, horri esker, zerbitzu horren gero eta behar handiagoei erantzun diezaiekegu; beste alde batetik, Gizartean programa finkatu dugu. Gizarteabilezietako tailerrak dira, Gipuzkoako zazpi kokagunetan egiten dira, eta, horietan, 12 eta

16 urte bitarteko ia hirurogehi gazte inguru laguntzen ditugu.

Gure zeregina betetzea gure administrazioekin estuki lotuta dago, eta gure esker ona eman behar diegu gure pertsonekin hartu duten konpromisoa dela eta. Konpromisoaren adierazle paregabea da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik Galesko Gobernuari egindako erakunde-bidaia, haien autismoplanaren oinarriak ezagutzeko. Izan ere, hamabost urtetik gora daramatza indarrean, eta gaiaren erreferentea da nazioartean. Bidaia horretatik ideiak eta kontaktuak ekarri genituen, eta, zalantzarik gabe, AENa duten pertsonei laguntzeko etorkizuneko politikak diseinatzean baliozkoak izango dira.

Gure lana finkatzeko beste elementu nagusi bat da sektoreko sareetan dugun presentzia. Horren harira, 2022a urte bizia suertatu da, zenbait urtez urruneko jarduera izan ondoren. Martxoko INICOren Biltzarra (Salamanca), urriko Autismo Europa Biltzarra (Krakovia) eta azaroko AETAPIren Biltzarra (Madril) hiru topagune garrantzitsu bihurtu dira gure munduan esku hartzeko orduan azkeneko aurrerapausoak, ikerketak eta metodologiak nahiz programak ezagutu eta partekatze aldera.

>
AURKEZPENA
4 | 2022ko Jardueren Memoria

Noski, gure erakundearen funtsa familiak dira, eta haiekin eta haientzat egiten ditugu urtean zehar zenbait jarduera, hala nola familien eskolak, familia berrientzako harrera-saioak, laguntza-taldeak eta Urdinduzko martxa tradizionala –aurten Donostian egin zen–.

Gure erronkak dira oraindik ere gure familien esentziari eustea eta gure hastapenetako elkartemugimenduaren espiritua indartzeko lan egitea.

Familia gisa, ezin dezakegu ahaztu gure profesionalen balio izugarria: gure izateko arrazoiarekin, hots, gure seme-alabekin beti konprometituta eta eskuzabal. Horiek aintzatetsi nahi ditugu, bihotzez.

Administrazioek, inguruneak, familiek eta profesionalek AENa duten pertsonen eskubideen aldeko konpromiso irmoa dute, eta erronka bera partekatzen dute; hots, bizitza betea eta zoriontsua gero eta inklusiboagoa den gizarte batean.

Batzar Orokorra

Batzar Orokorra

Presidentea

Patxi Agirre Arrizabalaga

Presidente ordea

Blanca Aranguren Achótegui

Idazkaria

Francisco Javier García Perez

Diruzaina

Lourdes Lluis Panella

Batzordekideak:

Juan Carlos Etxepeteleku Mindegia

Gema Aramburu Lasquibar

Carmele Sarasola Aguirregomezcorta

Jose Arrizabalaga Lasa

Javier Herranz González

M. José Isturiz Aguinaga

Susana López Arzac

Marcos Pablo Curto

Jose Conejo Alonso

Alberto Saenz de Buruaga Yurramendi

2022ko Jardueren Memoria | 5

GURE ERAKUNDEA

> 6 | 2022ko Jardueren Memoria
Datu ekonomikoak 13.381.110€ 4.935 jarraitzaile 2021an baino 105+ (2.2%) 2.422 jarraitzaile 2021an baino 58+ (2,5%) 2.400 jarraitzaile 2021an baino 405+ (20%) Sare sozialak - 198.879€ Zerbitzuak eta onuradunak 263 Datu orokorrak 92 140 94 666 Aisialdia eta Denbora Librea Eguneko Arreta Diagnostikoa eta Tratamendua Hezkuntza (gela egonkorrak) Etxebizitza Guztizko dirusarrera Ekitzaldiaren emaitza 208 Emakume 75% 69 Gizon 25% 277 225 Emakume 19% 960 Gizon 81% 1185 Profesionalak Artatutako pertsonak

Eskerrik asko, Juan

Gautenak eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak Juan Cidek 30 urtez adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta beren familien eskubideen alde egindako lana eskertu nahi izan dute.

Gautenak 16 urtez bere presidente izan dena agurtu zuen Bazkideen Batzar Orokorrean. Bertan Nestor Basterretxea eskultorearen artelan bat eman zitzaion urte guzti hauetan egindako lanaren eta erakutsitako maitasunaren eskertza gisa.

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreko eragileek Juanek Euskadi solidarioago, kohesionatuago eta sozialki inklusiboago baten alde egindako lana aintzatetsi zuten. Hain zuzen ere, Gautenako presidente ohiak Sareen Saria 2022 jaso zuen Sareen Sarea elkartearen eskutik –elkarte horrek Euskadiko hirugarren gizartesektoreko sareak eta 4.000 GKE biltzen ditu–.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere Cid agurtu nahi izan zuen Donostiako Foru Jauregian egindako ekitaldi batean.

2022ko Jardueren Memoria | 7
Juan Cid bere agurrean Bazkideen Batzarrean. Juan Cid Sareen Saria jasotzen Iñigo Urkulluren eta Borja Doval Sareen Sarea elkartearen presidentearen eskutik. Juan, Markel Olano ahaldun nagusiarekin, Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuarekin, Amaia Lopetegui Gautenako zuzendariarekin eta Patxi Agirre erakundeko presidente berriarekin.

ZERBITZUAK

Diagnostikoa eta Tratamendua

Deribazio berriei dagokienez eta joan den urteko datuekin alderatuz gero, 152 adingabe berriri eman zaie arreta. osasun zerbitzu publikotik bideratuak izan direnak. Hau horrelako izanik, modu erregularrago eta egonkorrago batean iritsi direla esan dezakegu. Pandemiaren aurreko erritmoak berreskuratu dira.

Guztira 666 adingabe artatu ditugu, eta horietatik 152 aurten bideratu dira zerbitzura.

> 8 | 2022ko Jardueren Memoria
554 Mutil 666 adingabe artatuak 112 Neska 83% 17% 26,4% 24% 36,8% 12,8%
izaten jarraitzen
Artatutakoen %83 gizonezkoak dira. 5 urte baino gutxiago 5-9 urte 10-14 urte 15-17 urte
Generoaren araberako banaketari dagokionez, aldea oso handia
du.

Koordinazioa

Artatzen ditugun pertsonei ematen diegun erantzun integralaren zati gisa, koordinazio estua mantentzen dugu gure berezko zerbitzuekin, bereziki Hezkuntzarekin eta

Familiei Laguntzeko Zerbitzuarekin, Era berean, koordinazio ona eta arina dago Osakidetzako Haur eta Gazteen Psikiatria eta Neuropediatria Zerbitzuekin, baita Aldundiarekin ere, deribazioei eta arreta goiztiarreko kabineteek kasuen jarraipena egiteari dagokionez.

Gainera, erregulartasunez koordinatzen gara gure zerbitzuan artatzen ditugun adingabeak matrikulatuta dauden ikastetxeekin.

Praktiketako ikasleak

Hainbat unibertsitatek eskaera asko egiten dituzte masterreko eta graduko ikasleek praktikak egin ditzaten.

Batzuetan ez gara eskaera guztiei erantzuteko gai, baina gure zerbitzuan praktikak egiteko interesa izatea eskertzen dugu.

Harrera eta prestakuntza familia berriei

Aurreko urteetan bezala, gure zerbitzuko

profesionalek sartu berriak diren familiei harrera egiteko eta prestakuntza emateko programari dagokion bigarren saioan parte hartzen dute –urtean hirutan egiten da–.

Prestakuntza

Talde klinikoak prestakuntza desberdinak jaso ditu:

• Autismoa duten haur txikientzako Arreta Goiztiarreko Denver eredua.

• Autismoaren diagnostikorako ADI-R froga.

• Etapa sentsoriomotorrean dauden AEN duten haurren jolasaren bidezko estimulazio tailerra.

• Hizkuntza Natural Lagundua.

• Autismoaren arloko Profesionalen Espainiako Elkartearen (AETAPI) Biltzarrean parte hartu dugu.

2022ko Jardueren Memoria | 9

ZERBITZUAK

Diagnostikoa eta Tratamendua

Esku hartzeko modalitateak eta

taldearen espezializazioa

Adingabeekin egiten ditugun esku-hartzeak hobetzeko, 2022ko amaieraz geroztik talde klinikoa berrantolatu dugu. Barne-lan handia egin behar izan du lantaldeak, eta denbora asko eskaini behar izan dio. Gainera, handitu egin da lantaldea bera. Nolanahi ere, azken helburua da gure esku-hartzeen kalitatea hobetzea eta gure zerbitzuan sartzen diren gero eta familia gehiagori erantzun ahal izatea.

Donostialdean taldea bitan banatu da: 6 urtetik beherakoak eta 6 urtetik gorakoak. Hala, esku-hartzea espezifikoagoa izan daiteke, adingabeen eta beren familien beharren arabera, eta haien bilakaera-garapena kontuan hartuta.

2022ko amaieraz geroztik

talde klinikoa berrantolatu

dugu adingabeen esku

hartzea hobetzeko

helburuarekin.

Oinarria familia ardatz duen esku-hartzea izaten jarraitzen du. Esku-hartze mota horretan, profesionalak lan-helburuak ezartzen ditu familia bere osotasunean kontutan hartuz, eta ez soilik AEN duen pertsona haintzat hartuta. Zaintzaileak prozesu terapeutikoaren parte nagusiak dira.

> 10 | 2022ko Jardueren Memoria
Adinbage bat saio teraupeutiko batean.

Arreta klinikoa helduei

2022an, helduentzako arreta klinikoa berregituratu eta indartu da, eskaera areagotu egin baita, nahiz eta finantzaketa publikorik gabe zerbitzua izaten jarraitu.

Formatu berriaren arabera, 41 pertsonari egin diegu diagnostiko-prozesua, eta emakumeen presentzia garrantzitsua izan da (guztira, 19).

Adingabeekin

kontrajarrita, 2022an diagnostikoprozesua egin diegun helduen ia erdia emakumeak dira.

Hala, baiesten da AENaren goranzko joera dagoela emakumeetan eta, horrekin, baliozkotu diren diagnostiko-tresnak hobetu behar direla.

Helduentzako talde klinikoa Ignacio Eguireun mediku psikiatrak, Jesús García psikologoak eta Eneritz Balerdi psikologoak osatzen dute.

Diagnostikoak egiteaz gain, esku-hartze klinikorako aukera ematen da, bai Donostian, bai Zumarragako, Arrasateko eta Eibarko bulegoetan.

Lan klinikoa terapia-kontsulten bidez garatzen da eta, gainera, pertsonaren ingurunearekin koordinatzen da. Azpimarragarria da hezkuntza-zentroekin (LH eta unibertsitatea) nahiz lan-munduarekin (Gureak eta beste enpresa batzuk) egiten den jarraipena.

2022ko Jardueren Memoria | 11
22 Gizon 41 artatutako pertsona heldu 19 Emakume 54% 46%

Hezkuntza

2022. urteari ikasturtearen hasieran COVID19a prebenitzeko markatutako protokoloekin ekin genion. Epidemiaren egoerak onera egin eta neurriak malgutu ahala, ordea, ikasturtea amaitu baino lehen gure ohiko jarduera berreskuratu genuen.

Posible izan den egoera eta momentu guztietan, gure ikasleek ikastetxeek antolatu dituzten txangoetan parte hartu dute, eta hezkuntza-ingurunean gizarteratzea bultzatzeko balizko aukera guztiak aprobetxatu dira.

2022/2023 ikasturtea hastean eremu komunen erabilera partekatua berreskuratu da. Bereziko garrantzia dauka horrek guretzat, berdinen arteko harremanak sustatzen laguntzen baitu.

2022/2023 ikasturtea

Pandemian zehar gure ikasleen inklusioa bultzatzeko edozein aukera aprobetxatzen saiatu gara, baina ikasturte berri honetan itzuli dira gure ikasleak beren erreferentziako ikasgeletara.

Berriz erabili ditugu ikastetxeko gainerako ikasleekin partekatzen diren espazioak (patioa, jangela, gimnasioa, etab.), eta berriz hasi dira

egiten ikastetxean egiten ziren jarduera eta ospakizun guztiak.

Ikastetxearen testuingurutik kanpoko jarduerak indarrez itzuli dira. Gure hezkuntza-zerbitzuko adingabeen eta gazteen ikaskuntza-gaitasunetarako oso

garrantzitsuak dira, eta oso inpaktu positiboa dute.

> ZERBITZUAK
12 | 2022ko Jardueren Memoria

Praktiketako ikasleak

Praktika-programa desberdinen bidez, praktikalarien prestakuntza osatzen dugu AENaren alderdi espezifikoetan. Azpimarragarria da eskaria handia izan dela eta gela askok hartu dituztela praktiketako ikasleak.

Koordinazioa ikasgelekin eta

ikastetxeeekin

Zerbitzuaz arduratzen den taldea koordinatuta dago ikasgeletako profesionalen taldearekin. Bilera tematikoak egiten dituzte, eta, ahal den neurrian, aurrez aurre joaten dira ikastetxeetara.

Era berean, koordinazio estua eta etengabea dago ikastetxeko zuzendaritza-taldearekin lankidetza sustatze aldera.

Gure bi ikasgelatan Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren proiektu bateko praktiketako ikasle batzuk izan dira.

Federazioaren proiektu honen helburua da hezkuntzaren eremuan kirol-jarduerak egokitzea erraztea eta ikaskuntzan txerta daitezen sustatzea.

Horretarako, ikasleek bi ikasgela horietako kideentzat kirol-saioak antolatu eta gidatu dituzte ikastetxe bakoitzeko gimnasioan.

Ate irekien jardunaldia eguneko

zentroetan

Jardunaldi honen helburu nagusia da eguneko arreta-zentroen funtzionamendua, zentro horietan egiten diren jarduerak eta zerbitzu horretara bideratzeko prozesua azaltzea. Hezkuntza-etapa amaitu duten hurrengo urteetan eguneko arretako zerbitzu batean sartuko diren ikasleen familientzat izan da jardunaldia. Haien ustez, oso ondo egon da.

2022ko Jardueren Memoria | 13
Ikasle 21 gela egonkor 99 Profesional
94

Hezkuntza

Prestakuntzak

Hezkuntza-zerbitzuko profesionalei zuzendutako zenbait prestakuntza-jarduera egin dira.

• BERDINTASUNA: maiatzaren 11n eta 18an zerbitzuko profesionalek bi saiotan parte hartu zuten. Idoia Lekue genero-gaietako aditua izan zen saio horien arduraduna.

Prestakuntza erakundeko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planean dago, eta helburu zuen dauden desberdinkeriez kontziente izatea eta horiek detektatzea berdintasuna eraikitzen jarraitzeko.

Prestakuntza-jardunaldi berean aurkeztu zen Gautenako Planaren barruko Sexujazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari buruzko Protokoloa.

• LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOA: Cenforpre prebentzio-zerbitzuak bi saio egin

zituen langileen osasuna, osotasuna eta segurtasuna babesten laguntzeko, eta beharrezkoak diren tresna guztiak eta informazioa eman zizkien.

• LAGUNGIZA PLATAFORMA: urtearen amaieran barne-kudeaketako tresna hau erabiltzeari buruzko prestakuntza egin zen, azken urtean sartu diren profesionalentzat.

Prestakuntzaren helburua izan da tresnak eskaintzen dituen aukerak eta hura gure eguneroko jarduerak nola aplikatu ezagutzea. Bisita instituzionala gela batera

Joan den azaroaren 14an La Salle Loiolako zentroa bisitatu genuen Amaia Urzelai (Lurralde ordezkaria), Juanjo Agirrezabala (Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria) eta Oihana Egañaren (teknikaria) eskutik. Bertan, ikastetxeko zuzendaritza taldearekin batera, gure gela eta ikasleak ezagutzeko aukera izan zuten.

Gipuzkoako hezkuntza-mapari buruz dugun ikuspegia eta koordinaziorako eta lan partekaturako gure proposamenak partekatzeko aukera ere izan genuen ordezkariekin.

>
ZERBITZUAK
14 | 2022ko Jardueren Memoria

Beste urte batez, Gautenako gelek bat

egin dute apirilaren

2ko Autismoaren

Kontzientziaziorako

Nazioarteko

Egunarekin, eta

sentsibilizazio-jarduera

ugari egin dituzte beraien ikastetxeetan.

Hau da Autismo Europa eta Autismo España elkarteen kanpainaren leloa. AEN duten pertsonek eta haien familiek bizitza zoriontsuaz gozatzeko duten eskubidean jartzen du arreta.

Hainbat gelek bat egin dute kanpainarekin eta haientzat “Bidaia zoriontsu bat bizitzan zehar” esan nahi duena partekatu dute, bizitza zoriontsua izateko behar dituzten laguntza eta zerbitzu espezifikoak azpimarratuz.

2022ko Jardueren Memoria | 15

ZERBITZUAK

Eguneko arreta

Ohiko funtzionamendura buelta

2021. urtean COVID-19aren ondoriozko pandemiak eta etengabeko araudi-aldaketek berebiziko eragina izan zuten zerbitzuaren ohiko funtzionamenduan; 2022. urtean, berriz, pixkanaka eta modu mailakatuan, eguneko arreta-zerbitzua normaltasunera itzuli da.

Ezinbestez nabarmendu behar da familien, profesionalen eta laguntzen ditugun pertsonen ahalegin bateratuarekin bakarrik gainditu direla arrakastaz azken urteetako zailtasunak.

Neurri sanitarioak arintzeari esker, berriz heldu ahal izan diegu lehen egiten genituen jarduerei, eta berriz hasi gara erabiltzen baliabide komunitario ezberdinak.

Astiro berreskuratu dira jarduerak eta dinamikak, baina ez da prozesu lineal bat izan, eta, beste behin, babesten ditugun pertsonek,

familiek eta profesionalek ahalegin handiagoa egin behar izan dute.

Dena den, ingurune inklusiboetan ibilbide pertsonalizatuak sustatzen jarraitzeko gure nahia aurrera jarraitzen du, babeste ditugun pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin beti.

> 16 | 2022ko Jardueren Memoria
6 Eguneko unitate eta zentro 140 artatutako pertsona 41 Profesional

Praktiketako ikasleak

Erakundeak ikastetxe eta prestakuntzadiziplina desberdinetako ikasleen prestakuntzan duen konpromisoa eguneko arretako zerbitzuan gauzatu da joan den 2022an; izan ere, 36 pertsonak egin dituzte praktikak zerbitzua osatzen duten zenbait zentrotan eta unitatetan.

Hogehita hamasei pertsonak egin dituzte

praktikak zerbitzua

osatzen duten zenbait zentrotan eta unitatetan.

eta ikasleentzako praktika-programa aberasgarriagoa eskaintzeko aukera ematen digu. Aldi berean, laguntzen ditugun pertsonen banako intereseko jarduerak ia ikasturte osoan gauzatzeko aukera handiagoak ematen dizkigu.

Azkenik, historikoki praktiketako pertsonak gure zentroetara eta unitateetara etorri dira praktikak egitera; 2022. urtean, ordea, laguntzen ditugun pertsonak prestakuntzazentroetara hurbildu dira ikasleekin jarduerak egitera. Modu horretan, ikastetxeetako eta zentro komunitarioetako instalazioak aprobetxatu dira.

Prestakuntza-zentroen eta babesten ditugun pertsonen beharrei behar bezala erantzuteko formula berrien bila, formatu-aldaketa egin genuen luzaroan lankidetzan aritu garen prestakuntza-zentro batekin. Ikasleak gure eguneko zentroetara eta unitateetara egunero etorri ordez, astean bitan baino ez dira etorriko. Formatu hori gehiago luzatzen da denboran Aerobik

2022ko Jardueren Memoria | 17
eta sukaldaritza ekintzak praktiketako ikasleekin.

ZERBITZUAK

Eguneko arreta

Andoaingo

eguneko zentroa

Zentroa egokitzeko obrak egin ondoren, martxoan ekin genion jarduerari Andoainen.

Erakundeak eguneko arretako zerbitzuaren

bidez familiei eskura jartzen dien eskaintzaren

barruan beste unitate bat da orain.

Eguneko arreta-zerbitzuaren

egunerokoa jardueraz beteta dago, bai zentroan bertan, baita kanpoan ere.

> 18 | 2022ko Jardueren Memoria
Dantza jarduera inklusiboa (KUKAI). Madrilera eta Warner Bros parkera bisita. Pintura eta marrazketa jarduera inklusiboa. Hipika jarduera. Baratza jardueraEcológica Zabalegui. Guggenheim museora bisita. Ezkerra: egongela | Eskubia: informatika gela.

Azpeitiko baliabidea

Aurten handitu egin dugu laguntza ematen diegun pertsonen kopurua: eguneko arretazerbitzuan 17 pertsonei laguntza eskaini ahal izan diegu eta hurrengo urteetan laguntza horiek handitzen jarraituko dugu.

Igoera hori kontutan hartuta, eta etxebizitzazerbitzuko 14 plazekin batera, gaur egungo Azpeitiko helduen zerbitzua osatzen da.

2021ean zerbitzua

irekitzeak egokitzealdi bat suposatu

zuen pertsonentzat, familientzat eta baita profesionalentzat ere.

gure zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea izan da eta, horretarako, oinarrizko lan-ildo bat ezarri dugu pertsonen eta eskaintzen ditugun zerbitzuen bilakaera elkarrekin ebaluatzeko.

2022. urte honetan, laguntzak eta konpetentziak banaka garatu eta adostu ditugu. Bilerak egin ditugu pertsonekin, legezko tutoreekin, zuzeneko arretako profesionalekin eta jokabide-laguntza positiboko taldearekin. Lan honen helburua Zerbitzuko

2022ko Jardueren Memoria | 19
17 Eguneko zentroan 14 Etxebizitzan Plaza kopurua
helduak Azpeitiko zentroan.

ZERBITZUAK

Azpeitiko baliabidea

Honakoak dira gure zerbitzuak erabiltzen

dituzten pertsonen gizarteratzea sustatzeko eta pertsonen arteko harremanak hobetzeko abian jarritako ekintzak:

• IZARRAITZ LANBIDE HEZIKETAREKIN LANKIDETZA

Martxoan, Izarraitz Lanbide Heziketarekin batera, lankidetza-entsegu bat egin genuen.

Saiakera horretan, Gizarteratzeko goi mailako zikloko ikasleek jarduera bat egin dute eguneko zentroko pertsonekin, saioak hainbat zentrotan txandakatuz eta, beti ere, Gautenako arreta zuzenean lan egiten duen profesional batek gainbegiratuta.

Entsegu honek oso harrera positiboa izan du, beraz, urritik abendura bitartean, asteko saioak ezarri ditugu Azpeitiko baliabideko pertsona guztiek parte har dezaten.

• AISIALDI JARDUERAK KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZEAREKIN

Aisialdiko jarduerak (dantza, musika, yoga...) egin dira eguneko zentroan, zentroaren ohiko ordutegitik kanpo. Jarduera horiek komunitateko pertsonei zabaldu zaizkie. Horrela, Gautenarekin harremanik ez duten eta aniztasun funtzionala duten bost pertsonaren alderantzizko integrazioa burutu da, Gautenan dauden pertsonen harremansarea handituz eta komunitatean lotura berriak eginez.

20 | 2022ko Jardueren Memoria
>
Aurrera eramandako ekintzak Azpeitiko bizilagunak herriko taberna bateko terrazan.

• BOLUNTARIOTZA ZERBITZUA

Boluntarioen zerbitzua jarri da abian, batez ere, Gertuan Fundazioaren (lehengoko

Fundación Tutelar Atzegi) laguntza jasotzen duten pertsonekin.

Zerbitzutik laguntza hau eskaini nahi izan diegu familia-sarerik ez duten eta beren arteko harremanak sustatzeko aukera handirik ez duten pertsonei.

Bi boluntario ditugu lehenengo hilabeteetan arreta zuzeneko profesionalekin aisialdiko

jarduerak burutu dituztenak. Hala, euren artean harreman pertsonal ona ezartzen ote zen aztertu ahal izan da.

Egokitzapen eta lotura pertsonalak sortzeko denbora baten

ostean, dagoeneko hasi dira bakarka aisialdiko jarduerak egiten.

2022ko Jardueren Memoria | 21

2022an bi alderdi aipagarri daude: batetik, eguneroko bizitza haren dimentsio guztietan berreskuratu da eta, bestetik, etxebizitzataldeak finkatu dira –etxebizitza berriak ireki ziren, eta horrek aldaketa garrantzitsuak eragin zituzten–.

Hala eta guztiz ere, familien eta erreferentziazko profesionalen laguntzari esker, berregokitu egin ahal dira, eta, azkenean, emaitza positiboa izan da.

Berriz hasi da harremanen sozializazioa, bai familiekin, bai komunitatearekin, eta pertsona ororen ongizaterako oso positiboa suertatu da. Sozializazioa berreskuratzeak egokitzeko zailtasun txiki bat ekarri die pertsona gutxi batzuei.

Bizikidetza-taldeen osaeran aldaketak planteatzeak arreta eta babes handiagoa eskatzen duten egoerak sor ditzake, baldin eta emaitzak pertsona bakoitzaren beharretarako ahalik eta egokienak izatea nahi badugu. Igaro den denboraren ondoren, positiboki baloratzen ditugu aldaketak.

Dena den, beti erreparatzen diegu pertsona guztien ongizate emozional onena bermatzeko gure esku-hartzea behar duten balizko egoerei.

> 22 | 2022ko Jardueren Memoria
Familien eta profesionalen laguntzari esker, sozializaziora itzultzea oso positiboa izan da pertsona guztien ongizaterako. 7 Viviendas 92 artatutako pertsona 92 Profesionales
ZERBITZUAK Etxebizitza

Plaza iraunkorrak

Duela urte batzuetatik hona, etxebizitzazerbitzua urteko 365 egunetan erabiltzea aurreikusten duten plazen kopurua areagotzen ari da. Hala ere, oraindik ere zenbait etxebizitzatan 319 eguneko egutegia dago.

Helburutzat dugu gurekin bizi diren pertsonei eta haien familiei estaldura handiagoa ematea; hori horrela izanik, sortzen diren etxebizitza berriak iraunkorrak dira, urteko egun guztietarako.

92 plazetatik 69k urteko 365 egunetan aurreikusten dute etxebizitzazerbitzuaren erabilera, nahiz eta oraindik 319 eguneko egutegia mantentzen duten etxebizitzak dauden.

Kudeaketa

Zerbitzuaren oraingo ezaugarriak aintzat hartuta (plazak areagotu dira, eta zentro berriak ireki ere bai), zerbitzu-kudeaketaren berezko eginkizunak bere gain hartuko dituen figura berri bat sortu dugu. Hiru pertsona identifikatu dira ordezkari gisa, eta zeregin horietan aritzen dira. Horrela, taldea nabarmen indartu da gure helduen beharrei ahalik eta hoberen erantzuteko.

Laguntzak

pertsonalizatzea eta familiekiko hurbiltasuna

sustatzea funtsezko elementuak dira gure etxebizitzetan.

2022ko Jardueren Memoria | 23

Etxebizitza

Ekintzak

Jarduerak antolatzeari dagokionez, urte batzuk lehenago hasitako planteamenduari eutsi diogu. Hona planteamendu horren helburuak:

• Baliabide komunitarioak erabiliz jarduerak ezarri eta bultzatzea. Horretarako, aisiaeta erlaxazio-jardueretan parte hartzen jarraitzen dugu.

• Jarduera fisikoa sustatzea, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren eta zenbait diziplinako eskarmentu handiko profesionalen laguntzarekin.

• Ur-jarduerak egitea. Jarduera horiek zenbait abilezia eskatu arren, garrantzitsuena gozatzea da, eta helburu

Zahartzea

Gurekin bizi diren 55 urtetik gorakoen –beraz, zahartze-prozesuan daudenen–kopurua handitu egingo da epe laburrean eta ertainean, eta, ondorioz, erantzun

hori ziurtatuta dago. Horretarako, Zurriola Surf Eskolaren partaidetzarekin kontatzen dugu. espezifikoak, errealitate berrietara egokituta daudenak, eman beharko ditugu, eta bizizikloaren etapa horretarako arreta-eredu bat diseinatu beharko dugu.

> ZERBITZUAK
24 | 2022ko Jardueren Memoria
Hainbat kirol eta aisialdi jarduera etxebizitzetan.

Errealitate horri erantzun onena emateko lanean jarraitzen dugu. Lehenik eta behin, beren bizitzako etapa honetan Txarako etxebizitza batean dauden bizikideen talde baten behar zehatzei erantzuteko laguntzak egokitu dira.

Bestalde, lantalde bat osatu da, adimendesgaitasuna duten pertsonen eta AENa

duten pertsonen zahartzarorako zaintzaproiektuak diseinatu eta proposatzeko.

Egokitzapen horren testuinguruan sartzen ditugu Caser Residencial en eskutik etxebizitzetako profesionalek –eskarmentu handia dute zahartze prozesuan dauden pertsonen zainketetan– egin dituzten prestakuntza-ekintzak.

Laguntza-programak garatzeko finantzaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiak MECI - Matriz

Evaluadora de Conducta Inadaptada proiektuaren zati bat finantzatu du Berrikuntza Sozialeko Proiektuetarako dirulaguntzen deialdian.

Proiektu honek tresna berri baten bidez jasotako datuen analisian oinarritutako jokabide-laguntza positiboko programak eraginkortasunez aplikatzea bilatzen du.

Bestalde, Fundación ONCEri esker, desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako proiektuak

finantzatzeko deialdi orokorraren baitan eta FEVAS Plena Inclusión Euskadiren bitartez, artatzen ditugun pertsonen bizi-proiektua kudeatzeko erabiltzen dugun plataforman -Lagungiza-, funtzionalitate berriak garatu ahal izan ditugu. Funtzionalitate berri hauek jokabidelaguntza positiboko programak gauzatzera bideratuta daude.

Fundación ONCEk, oraingoan Autismo España Konfederazioaren bidez, diruz lagundu gaitu elkartearen egoitza eraberriturako altzariak erosteko.

2022ko Jardueren Memoria | 25

Familientzako Laguntza eta Elkarte Ekintzak

GIZARTEAN programa

«Gizartean» gizarte-abilezien entretenimenduprograma gero eta sendoagoa da, eta presentzia zabaldu du probintzia guztian.

2021-2022 ikasturtean, gizarte-abileziak entrenatzeko bederatzi

talde eratu dira eta, guztira, 44 partaide aritu dira. 2022-2023

ikasturtean, berriz, hamahiru talde izan dira, Irunek bat egin du, eta

58 gazte onuradun izan dira.

Zentrotik kanpoko talde-jarduerak oso garrantzitsuak dira ikaskuntzaren barruan. Horregatik, zenbait taldek, ikasturtea amaitzean, hainbat tokitara bidaiatzen dute aisialdiaz eta jarduera desberdinez batera gozatzeko.

Zumarragako taldeak Nafarroako Senda Viva

parke naturalean izan dira, Urretxuko Onure ile-apaindegiaren egutegi solidarioak saltzean jaso zen dohaintzari esker. Gainerako taldeek egun ederra igaro dute Bilbon. Bola-jokoan aritu ziren, eta Guggenheim museoa bisitatu dute.

Lehenengoz udalekuak antolatu dira programa honen onuradunentzat. Elgoibarko zentroan egin duten astebeteko egonaldian, gazteek zenbait aisia-jarduera egin dituzte: hondartzara eta igerilekura joan dira, ihes-gela batean dibertitu dira, surfa egin dute, ginkanan eta altxorra bilatzen jardun dute, besteak beste.

> ZERBITZUAK
26 | 2022ko Jardueren Memoria

Elkarri laguntzeko taldeak

Urteko lehenengo hiruhilekoan, aurreko bi

urteetan Gautenan sartu ziren familiek elkar laguntzeko taldea sortu zuten. Harrezkero, hamabostean behin biltzen dira Donostian

profesional batekin, esperientziak partekatu eta guztion artean ikasteko. Zumaian ere talde finkatu bat dago, eta hilero biltzen da helburu bera betetzeko.

Familientzako prestakuntza Familiei Laguntzeko Zerbitzuaren funtsezko alderdia da. Helburu du ezagutza eta abilezia espezifikoak beregana ditzaten sustatzea eta familiei jarduketajarraibideak ematea.

Urteko lehenengo prestakuntza-zikloa hiru saiok osatu dute. Donostian, Zumarragan eta Eibarren izan dira, eta AENa duten pertsonen anai-arreben beharrak eta esperientziak gehiago ezagutzea izan dute helburu.

Hitzaldiak Eneritz Balerdik, Familientzako

Laguntza zerbitzuko psikologoak, gidatu ditu eta orientazioak eman dira familiaren ingurunean beharrei eta bizipenei aurre egiteko moduari buruz.

Bestalde, Marlene Horna psikologoak gizarteelkarrekintzen konplexutasunari eta naturainguruneetan lan egitearen garrantziari buruzko tailer bat eman du, eta Vanesa Casals trebatzaileak, DIR®/DIRFloortime ereduan liderrak, lehen haurtzaroan haurrak jolasaren bidez estimulatzeko prestakuntza eman du.

2022ko Jardueren Memoria | 27
Guraso Eskola Jokoaren inguruko prestakuntza Vanesa Casalsekin.

Familientzako Laguntza eta Elkarte Ekintzak

Familiei Laguntzeko Zerbitzuan hamalau urtez lan egin ostean, Ainara Sanz gizarte-langileak agur esan zion Gautenari 2022an, lanbidebide berriari ekiteko. Hemendik onena eta arrakastarik handiena opa dizkiogu.

Hura irten, eta Maite Aizpurua sartu da taldean. Urte askotan Gautenarekin harremana izan du, eta, gizarte-langile gisa hasi aurreko etapan, Azpeitiko zentroko hezitzaileetako bat izan zen.

Funtsezkoa izaten jarraitzen du Familientzako Laguntza Zerbitzurako neska-mutilek ingurune normalizatuan bere aisialdiaz batera goza dezaten bermatzea.

Eskolaz kanpoko programak igerilekuko jarduerekin (astegunetan) eta aisia-taldeekin (larunbat eta igandeetan) osatzen dira. Bestalde, udako programen barruan daude uztaileko udaleku irekiak eta abuztuko kanpamentuak. Azkenik, «Atseden» programak asteburuko hogeita hamar egonaldi ditu ikasturtean zehar.

> 28 | 2022ko Jardueren Memoria ZERBITZUAK 28 | 2022ko Jardueren Memoria 107 Partaide Eskolaz kanpoko jarduerak Aisia eta Denbora Librea 36 Begirale 156 Partaide Udarako programak 92 Begirale
55 Partaide Atseden programa 9 Begirale

Berdintasunaren alde lanean

Lan munduan emakumeen

eta gizonen arteko

benetako berdintasuna

lortzeko konpromisoari

eutsiz, urtean zehar

hainbat prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintza

garatu ditugu.

Emakunde

Emakumearen

Euskal Erakundeak

ematen duen «Berdintasunerako Lankidetza Erakundea»

aintzatespena dugu.

2022an ekintzarik aipagarrienetako bat izan da erakundeko langileek berdintasunaren arloan jaso duten lehenengo prestakuntzasaioa.

60 Ahobizi

Gautenan, profesionalen eta familien artean euskararen erabilera sustatzen saiatzen gara. Horren erakusgarri da Euskaraldian bigarrenez parte

hartzea. Euskaraldia euskarari

bultzada bat ematea eta hizkuntzaohitura berriak ezartzea helburu

duen ariketa soziala da.

6 Belarriprest

2 kanpo-arigune

10 barne-arigune

Emakumearen Nazioarteko Egunean Gautenako geletan egindako jarduera.

Urtarrila

Egutegi solidarioaren salmenta

Urtearen hasieran, «Forma ugari, irudi anitz» egutegi

solidarioa saltzen jarraitu da. Irudiak Autismoaren

Espektroko Nahastea (AEN) duten pertsonek egin dituzte. Diseinuaren ideia

Martxoa

Autismoari buruzko

Hitzaldien zikloa

Pandemiaren ondorioz urtebetez ez zen egin, baina

2022an berriz itzuli da Kursaal

Auditoriumera autismoari

buruzko hitzaldien zikloa.

Hiru saiotan oso gai

desberdinak landu dira, hala

nola autismoa duten haurren

esku-hartzea, Joaquín Fuentes

eta Irma Isasa medikuen

eskutik; desgaitasuna duten

pertsonak babesteko legedi

zibilaren eta prozesalaren

erreforma berria, Javier Pardo

abokatuarekin; eta, azkenik, autismoa duten haurrentzako

«Nire lagunak AENa dauka»

liburuxkatik atera zen eta, hura egiteko, Joana Uriarte ilustratzailearen laguntza

izan dugu. Gautenaren partez eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu.

eskola lagunkoia eraikitzeko proposamenak, Aitor Larraceleta Entzumen eta Hizkuntzako maisuarekin.

>
EKINTZAK 30 | 2022ko Jardueren Memoria
2022KO
Aitor Larraceletaren hitzaldia hezkuntza diseinuei buruz.

Desgaitasuna duten Pertsonei buruz Ikertzeko XI. Nazioarteko

Jardunaldi Zientifikoetan parte hartu dugu

Erakundeko profesionalek

Desgaitasuna duten Pertsonei buruz Ikertzeko XI. Nazioarteko

Jardunaldi Zientifikoetan parte hartu dute «Bizi-kalitatea

eta babesak: ebidentziaren ahalmena» goiburuarekin.

Salamancako Unibertsitateko

Integrazio Komunitarioko Unibertsitate Institutuak

(INICO) antolatu ditu.

Jesús Garcíak eta Iñaki Garcíak

Portaera Moldakaitzaren Ebaluazio Matrizea proiektua

aukeztu dute. Helburua da datuak bildu eta aztertzeko prozesua gehienera sistematizatzea, zuzeneko arretako talde profesionalek eta jokabide-laguntza positiboko (JPL) teknikariek AENa duten pertsonen balizko jokabide desafiatzaileei objektibotasunean eta zorroztasunean oinarritutako estrategien bidez aurre egiteko. Jardunaldietako partaideek grina handiz hartu zuten proiektua.

Apnadi Autismo Bizkaia

elkarteko lankideei bisita egin genien, eta esperientziak nahiz ezagutza trukatu genituen, besteak beste, AENa duten pertsonen bizitza independentea bultzatzen duten proiektuei buruz. Etxebizitza bat bisitatzeko

aukera izan genuen eta bertan bizi den pertsona batek azaldu zigun nola den beren egunerokoa, nola antolatzen diren, zer dinamika dituzten

eta Apnabi Autismo Bizkaia elkartearen laguntzaz modu

independentean bizitzearen abantailak zein diren.

2022ko Jardueren Memoria | 31
Jesús García Portaera Moldakaitzaren Ebaluazio Matrizea proiekturen aurkezpenean. Apnabi Autismo Bizkaia elkarteari bisita Bi erakundeetako profesionalak Apnabi Autismo Bizkaiaren egoitzan.

Apirila

Autismoa ikusgai egiteko eta

nahaste hau duten pertsonekiko eta beren familiekiko

elkartasuna agertzeko, Donos-

tiako, Zumarragako, Ermuko, Getariako, Idiazabalgo eta

Errenteriako udalek, Zarauzko

Lizardi pabiloiak, Tolosako

Zerkausia azokak, Azpeitiko

barazkien plazak eta Zumaiako

“2030 Baso Magikoa” guneak

Maiatza

Light It Up Blue kanpainarekin bat egin zuten, eta, apirilaren

2an, Autismoaren Munduko Egunean, urdinez argiztatu ziren.

URDINDUZ, autismoaren aldeko ibilaldi solidarioa

Autismoa agerian uzteko ibilaldi tradizionala Donostian egin zen, eta ehunaka pertsona bildu ziren.

URDINDUZ ekimena, ordea, egun bat lehenago hasi zen.

AENa eta desgaitasuna duten pertsonen zenbait musikaemanaldi antolatu ziren Alderdi Eder plazan.

> 32 | 2022ko Jardueren Memoria
2022KO EKINTZAK
Gipuzkoako hamar eraikin urdinez argiztatuta Autismoaren Egunean.
‘Light it up Blue’ kanpaina
URDINDUZ 2022ko taldeko argazkia

Azpeitiko zentroko

helduek Korrikan

parte hartu dute

AteneAsp antzerki taldearen emanaldia

Donostian eta Zumarragan

Gautenako antzerki-taldeak, maiatzean, Planeta Ateneasp

antzezlana antzeztu zuen

Donostiako Lugaritz kulturaetxean. Antzezlan horretan

Asperger-en sindromea duten pertsonek beren unibertso propioa sortzen dute, eta casting bat egiten dute pertsona neurotipikoak planetan bizitzeko.

Azaroan, taldeak beste emanaldi bat izan zuen, baina, orduan, Zumarragan –lehenengoz aritu zen hiriburutik kanpo–. Antzezlan bera

aurkeztu zuten, eta, hori baino lehen, La familia eman zen, AteneAspeko hamabi aktore protagonista dituen komedia kutsuko film labur bat.

Marea Urdina elkartearen

kudeaketari esker, Azpeitiko

ordezkaritzako zenbait kidek

Korrikan parte hartu zuten.

Inklusioaren aldeko “Kilometro

Urdina” korritu zuten, Lagun

Onak eta Maria Urdina elkarteko pertsonekin batera.

Ekaina

Bazkideen Batzar Orokorra

Elkartearen kudeaketa-plana eta

2021eko finantza-egoera onetsi

ziren. 2022ko eduki nagusiak

azaldu ziren, urte horretarako

aurrekontuak aur-keztu ziren, eta Zuzendaritza Batzordearen

osaera baietsi zen –zenbait

aldaketa izan ditu aurten–.

2022ko Jardueren Memoria | 33
Azpeitiko zentroko helduak. Donostiako emanaldia. Zumarragako emanaldiaren amaiera.

Uztaila

Cardiffera bidaiatzen dugu Galesko autismoaren arreta-eredua ezagutzera

Udan Cardiffera bidaiatu

genuen, Bizkaiko Foru

Aldundiko zenbait ordezkarirekin batera, autismoari arreta

emateko Galesko eredua ezagutzeko, mundu mailan erreferente dena.

Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko gure ereduak

partekatu eta alderatu

ondoren, ondorioztatu genuen bi lurraldeak parekoak

direnez (tamaina, biztanleen

kopurua, eskumenen banaketa, lurralde-banaketa eta gizarte-kontzientzia) Galesko estrategiaren zenbait alderdi Gipuzkoan errepika daitezkeela.

Maite Peña diputatuak

azpimarratu duenez: «Galesko eta Gipuzkoako gizarteereduak eusten dituzten ardatz nagusiak bat datoz». Bi lurraldeetako ordezkariek

denboran lankidetzari eus-

tearen aldeko apustua egin zuten.

Donostiako Hipodromoko lasterketa baten patrozinatzaile gara

Gautena Donostiako hipodromoko udako denboraldiko

bigarren zaldi-lasterketaren babesle izan zen.

Gure elkarteko presidente den Patxi Agirrek Nestor Basterretxea eskultoreak

Gautenarentzat gure 25.

urteurrenean egindako artelanaren erre-plika txiki bat eman zion irabazleari.

Hori hipodromoarekin dugun lankidetzaren beste ekitaldi bat baino ez da. Haiek doako gonbidapenak ematen dizkigute lasterketetara joateko.

> 34 | 2022ko Jardueren Memoria
2022KO EKINTZAK
Julie Morgan Galesko gobernuko Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako ministrordea, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gautenako ordezkariekin batera. Patxi Agirre zaldi irabazlearen jabeari Nestor Basterretxearen pieza ematen.

Iraila

Spyro Sari Solidarioa jaso dugu

Autismo Europaren XIII. Nazioarteko Biltzarrera bidaiatzen dugu

Gautenako ordezkariek

Krakoviara bidaiatu zuten Autismo Europak antolatutako Nazioarteko XIII. Biltzarrean parte hartzeko. Biltzarra “Feliz Viaje por la vida” izenburupean ospatu zen eta ikertzaileak, profesionalak, ikasleak, AEN duten pertsonak eta senideak biltzeko aukera eskaintzen du.

Gautenak sari solidarioa jaso zuen Spyroren eskutik. Spyro softwarea fabrikatzen duen konpainia gipuzkoar bat da, eta AENa duten pertsonen eta beren familien alde egindako lana aintzatetsi nahi izan zuen.

Patxi Agirre presidenteak jaso zuen saria XXII. Spyro Software Biltzarrean, eta bertaratutakoei erakundearen lana aurkeztu zien. Horrez gain, egiten dugun lanean laguntzera animatu zituen enpresak.

Red Compartir-en jardunaldian parte hartzen dugu

Red Compartir sarea desgaitasunaren sektoreko erakunde desberdinak bildu eta beren lanak azaldu nahiz lankidetzapuntuak bilatzeko gune bat da. Hala, topagunea eta elkarlaneko eremua sortzen da.

Jardunaldi honen helburua zen erakundeek ematen dituzten zerbitzuak kudeatzean kali-

2022ko Jardueren Memoria | 35
Patxi Agirre Spyro Sari Solidarioa jasotzen.
Urria
Susana López, Amaia Lopetegui eta Joaquín Fuentes Krakovian. Amaia Aizpurua eta Imanol Rodriguez Red Compartir-eko jardunaldian. tatea neurtzeko adierazleak partekatzea.

Autismo BATA erakundeak bisitatzen gaitu

Urrian Autismo BATA elkarte galiziarraren lagunen bisita jaso genuen. Esperientziak eta ikaskuntzak partekatu genituen beraiekin bi egunetan zehar.

2021ean inauguratu genituen Azpeitiko egoitza- eta eguneko arreta-baliabideak ezagutu ahal izan zituzten.

Beste erakunde batzuekin

esperientziak eta ikaskuntzak partekatzea

funtsezkoa da eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatea hobetzeko.

Azaroa

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen etorkizuneko agenteei prestakuntza

Gautenak adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza eman zuen Arkauteko

Polizia eta Larrialdietako

Euskal Akademian sartzen

diren Euskal Poliziako ia 800

agenteei. Saio hau FEVAS

Plena Inclusión Euskadik

koordinatutako ikastaro baten

parte izan zen non Aspace

Bizkaiak, Aspace Gipuzkoak, Apnabi Autismo Bizkaiak eta Atzegik ere parte hartu zuten.

Prestakuntza hau lankidetza aukera paregabea izan da Segurtasun Indarrek eta

Kidegoek adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonak hobeto ezagutzeko eta herritar guztien esku-

bideen defentsaren alde aurrerapausoak emateko.

> 36 | 2022ko Jardueren Memoria 2022KO EKINTZAK
Euskal Poliziako agenteak prestakuntzan. Autismo BATA eta Gautenako ordezkariak Donostiako egoitzan.

AETAPIko XX. Biltzar Nazionalera joan gara

Azaroan Aetapiren XX.

Kongresu Nazionala egin zen

Madrilen, Autismoaren arloko

Profesionalen Espainiako

Elkarteak antolatuta. “Autismo: ante el desafío comunitario”

lelopean, seiehun profesional inguru bildu ziren AENaren inguruko azken aurrerapenak eta berriak partekatzeko.

Abendua

Joaquín Fuentes doktoreak

“Actualización del conocimiento y la evidencia en los TEA” gaiari

buruzko hitzaldi bat eskaini zuen eta Agustín Illerak, 30 urte baino gehiagoz gure

elkartean lanean egondakoak, biltzarrari amaiera eman zion

“Profesionales y Autismo: una reflexión” hitzaldiarekin.

Txistorra postua Donostiako San Tomas Azokan

Bigarrenez, Gautenak

txistorra postua izan zuen

Donostiako Santo Tomaseko

azokan. Postua zozketaz

esleitzen da feria egin baino aste batzuk lehenago. Txistorpintxoak eta -ogitartekoak

eta edariak arrakastaz saldu

ziren familien eta profesional

boluntarioen lankidetzari esker.

Horrelako jarduerak ezin

hobeak dira

Gautena osatzen

dugun pertsonak elkartzeko.

2022ko Jardueren Memoria | 37
Gautenako profesionalak AETAPIko Biltzarrean Autismo Sevillako eta Autismo BATAko lagunekin. Boluntario taldea Santo Tomas azokako txistorra postuan.

Emaitzen kontua 2022 2021

> 38 | 2022ko Jardueren Memoria
URTEKO KONTUAK
1. Berezko ihardueraren erakundearen sarrerak 12.994.954 11.461.169 2. Laguntzagatiko gastuak eta bestelakoak 3. Jardueraren bestelako sarrerak 3.519 25.075 4. Pertsonal-gastuak - 10.004.568 - 8.858.988 5. Ustiapeneko bestelako gastuak - 3.227.994 - 2.725.903 6. Ibilgetuaren amortizazioa - 336.145 - 341.203 7. Ekitaldiko emaitzari egotzitako kapital dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak 324.116 330.523 8. Ibilgetuaren narriadura eta besterentzearen emaitza 9. Bestelako emaitzak 58.521 84.964 A) JARDUERAREN EMAITZA - 187.597 - 24.363 10. Sarrera finantzarioak 11. Gastu finantzarioak - 11.282 - 7.470 B) ERAGIKETA FINANTZARIOEN EMAITZA - 11.282 - 7.470 C) ZERGA AURREKO EMAITZA - 198.879 - 31.833 EKITALDIKO SOBERAKINA - 198.879 - 31.833

Egoeraren balantzea

2022ko Jardueren Memoria | 39 AKTIBOA 2022 2021 A) AKTIBO EZ-KORRONTEA 5.385.362 5.148.631 I. Ibilgetu ukiezina 1.595.842 1.723.560 III. Ibilgetu materiala 3.580.682 3.209.866 V. Epe luzeko finantza-inbertsioak 208.838 215.205 B) AKTIBO KORRONTEA 1.596.358 2.193.783 III. Erabiltzaileak eta berezko iharduerako zordunak 157.015 176.401 IV. Zordun komertzialak eta kobratzeko bestelako kontuak 972.389 1.034.903 V. Epe laburreko finantza inbertsioak 29.495 29.495 VII. Epe laburreko periodifikatzeak 15.065 16.139 VIII. Eskudirua eta bestelako aktibo likido baliokideak 422.394 936.845 AKTIBOA GUZTIRA 6.981.720 7.342.414
ONDARE GARBIA ETA PASIBOA 2022 2021 A) ONDARE GARBIA 5.019.362 5.225.362 A-1) Fondo propioak 80.089 278.968 I. Sorrerako zuzkidura/Fondo sozial 278.968 310.801 IV. Ekitaldiko soberakina -198.879 -31.833 A-2) Balio aldaketen doikuntzak -6.367 A-3) Hartutako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak 4.945.640 4.946.394 B) PASIBO EZ-KORRONTEA 118.983 89.576 I. Epe luzeko hornidurak 118.983 89.576 C) PASIBO KORRONTEA 1.843.375 2.027.476 II. Epe laburreko hornidurak 18.822 18.822 II. Hartzekodun komertzialak eta ordaintzeko bestelako kontuak 1.716.247 1.299.419 II. Epe laburreko periodifikatzeak 108.306 709.235 ONDARE GARBIA ETA PASIBOA GUZTIRA 6.981.720 7.342.414

FINANTZATZAILEAK

> 40 | 2022ko Jardueren Memoria
Udalak Administrazioa

Enpresen dohaintzak

Emaile partikularrak

Eskerrik beroenak urte honetan lagundu diguten emaile partikular guztiei. Beraien

laguntzek gure jarduerari eusten lagundu digu sentsibilizazio, familientzako laguntza zerbitzuko, prestakuntza eta ikerketa arloetan.

2022ko Jardueren Memoria | 41
GAUTENA Gipuzkoako Autismo Elkartea EGOITZA SOZIALA Francisco López Alen, 4 20009 - Donostia-San Sebastián Tel: 943 21 53 44 / 717 795 144 info@gautena.org www.gautena.org Gautena @gautenagipuzkoa @gautena 2022

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.