Issuu on Google+

1


galBIDEA 4-5 KK parrila

6-7 Vision de futuro

8-9 Dentadurak salgai

10 Egun bero baten atzetik, euria 11 Sustraiak jan 12-13 Ig-Nazioa 14 Kezko tantanak 16 Maputxe herriaren testu bat 17-21 KKomikia 22-24 Errespetua eta maitasuna 25 Han hemengo itzulpen batzuk

26 El sueño de Alejandria pelikulako puxketa 1

26-27 ‘La banda de la tenaza’ eleberriko zati politt batzuk 28-30 Emakumea eta Ebergetismoa Hispanian 34 Bertsoa: Euskalarri 35-36 Nork erre nahi ditu hondakiñak 38-39 Eguzkiaren jainkoak eta aztekei eta giza sakrifizioei buruz 40 Han eta hemen 41 Ordenagailu beharrean 43-45 Euskaldunak ez gea (hain) ezberdinak 46-47 KK Manifestua

48 Gezurrari lapurtu nahi diogun lur zati hau 50-52 Abortuaren legea urteetan zehar

55-58 Sevillako Kontratazio etxearen inguruko entsegua 2


3


KKinZONA PARR ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEG

7:00

KALE GORRIAN - INFO 7 IRRATIA 10:00 10:00

SUELTA LA OLLA - HALA BEDI / EGUZ 13:00 13:00-13:30

ALBISTEGIA - INFO 7 IRRATIA

13:30-14:00

5GUTX OHELIKO

14:00-15:00 15:00-16:00 16:00

ZEBRA BIDEAN - HALA BEDI / ANTXETA / IN 18:00 18:00-19:00

MATXURA BURUAN

19:00-20:00

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK

20:00-21:00

KATU KALE (R)

KOL GORA ETA BEHERA

HH

ESKULIBURU ILUSTRATUA ALBUM 1 KONFESIO 1

20:30

BARREN 1215. K

PARADISU

OBAB TESTIG

21:00-22:00

HITZEN LIOA IRUTAN (R)

22:00-23:00

IZARREN BIDEA

RZ

A DESALMBRAR

5GUTX OHELIKOP

23:00-00:00

IZARREN BIDEA

KUS KUS DOINUAK

KILIOREN BASOA

BERB

00:00-01:00

EUSKRATX

CELOSAMENTE GORDEA

JAR ITZAZU TAPOIAK

ARTAYO

01:00-02:00

ERRO TA BERRI

ARGIZIRIN AITALDIA

21:30

BERTAKO IRRATSAIOAK

4

KARTZELAK APURTZEN

BERTAKO IRRATSAIOEN ERREPIKAPENAK

BURD


RILA 2013-2014

GUNA

OSTIRALA

5GUTXITAKO OHELIKOPTEROA (R)

8:00-9:00

1215. KATEA (R)

9:00-10:00

BARRENKALE 11 (R)

TAUPADAZ TAUPADA

11:00-12:00

GORA ETA BEHERA (R)

12:00-13:00 BERTXOKO

HITZEN LIOA IRUTAN

ZURIA BELTZEZ

13:00-13:30 13:30-14:00 14:00-15:00

GU TA GUTARRAK (R)

NFO 7

10:00-11:00

KARTZELAK APURTZEN (R)

HITZEN LIOA IRUTAN (R)

XITAKO OPTEROA

NKALE 11 KATEA

IGANDEA 7:00-8:00

ZKI

LAX

LARUNBATA

R&R RADIO

15:00-16:00

KATU KALE

ZAHARRAK BERRI

16:00-17:00

POTTO

HARROBIA

17:00-18:00

ADI

3 KORTXEA

18:00-19:00

HAU MUNDU BITXIA

KATU KALE

19:00-20:00

GU TA GUTARRAK

U ZINEMA

20:00-21:00

BAKO GUAK

SALDA BADAGO

XITAKO PTEROA (R)

REVOLUTIONARY GROOVES

BENIR

KALEKO MOBIDA

23:00-00:00

KAIOLATIK

00:00-01:00

ORRAN

21:00-22:00 KONTZERTUAK KU/TXAPA

DINOLA

22:00-23:00

01:00-02:00 GAINONTZEKO IRRATSAIOAK: ARROSA SAREA

5


KKinzonako testu klasikoak 2007

Vision de futuro KKorleone

Tras pensar mucho, mucho, mucho… He llegado a la conclusion de que montar un grupo mafioso puede ser la solucion. Pero no un grupo cualquiera, un grupo mafioso de los recios, de los tercos, de los que se caga la perra! Con sus capos, sus soldados, sus consiglieres y sobretodo, con su Padrino… o sea yo! Ah! No te jode! Me lo monto yo y quieres ser tu el Padrino no? Pues a callar necio imbecil! Me dedicaria a extorsionar al pequeño comerciante empleando metodos no muy catolicos y les úntaria bien de guita a los txakurras de la base para que no pararan a mi hijo cuando esta poniendo carteles. Aunque, como supondreis, me los iria pasando poco a poco y uno por uno por la fosa común que montaria en el campo de batalla. Tambien compraría la UTB y mantendria a la rubia y al bigotes porque son gente de puta madre! Grabas un reportaje o lo que sea y lo hechan 30 veces. Eso es de respetar.

6

A Arbulu, le tendria secuestrado en las Eskuelitas de Eitza porque como supondreis, me quitaria a los dos alcaïdes del medio en dos diez. A Pello, le encerraria en el pabellon de las carrozas (y a unos cuantos carroceros tambien!). Que se pudra entre la mo que le produzca un hipotetico Rehuma producido por la humedad excesiva reinante en el dicho lugar o que se atragante con los ganglios de sus anjinas!


Tambien traeria Cds de Anestesia de contrabando. Venderia 500 cedes en una hora a una cuadrilla de necios que solo saben saltar y mover las greñas oyendo la guitarra desafinada del pelilargo ese! No me perderia tampoco la oportunidad de trapichear con Cds del Murruguza ese o de vender la discografia de Rocio Jurado en el mercau del sabado. Comprar el Golden seria otra inversion, hecha con vision de producir diversion! Crearia un grupo de Jip-Jop con mi nombre y me cagaria en los conciertos punkis y metaleros del Gaztetxe! Ilegalizaria el techno y meteria a los del PNV a currar a Irimo picando piedra como hijos de puta! Montaría un Ristorante Italiano en el Batxoki y sustituíria el queso de Idiazabal, las alubias y el bacalado al pil-pil por la pizza, la pasta fresca y los Spagetis a la carbonara! Quitaria al borracho-bastardo de Iparraguirre de la plaza de Urretxu y pondria a Don Francisco León “como hombre ejemplar” de nuestra villa. A Jesus Juan Imaz (porque siempre fue Jesus Juan), le tendria colgando de la pelotas del alto de la ermita de La Antigua un dia nevoso de Enero hasta que se le cayera el rabo a cachos. Le extorsionaria las pelis porno del bus a Barretxe, y dejaria robar licores en el Eroski. En San Juan, quitaria la mariconada esa de la hoguera y invitaria a toda la juventud a

quemar todas las entidades bancarias del pueblo. A Renato le pondria concejal de cultura y a Belmiro dando “manualidades ” en los talleres de ocupacion. Taparia el rio para que nadie supiera si esta en Urretxu o en Zumarraga y para callar las bocas de los putos nacionalistas Urrechuanos. Trasladaria el Txitxarro de Itziar al Aldiri y exigiria txapa de los presos para entrar. El dia de mi cunpleaños, esperaria los regalos de los ciudadanos y resucitaria a La Polla Records para que tocaran en fiestas de Etxeberri. En fin que como me salga bien te vas a cagar asqueroso bastardo maldito hijo de puta, porque tu; tú serias el ultimo eslabón de la mierda en mi pueblo, serias el hazmereir de tod@s, te escupirian los jubiletas y te humillarian los niños hechandote pikas con el balón, tío! La extorsion ya ha comenzado. Ten cuidado. Puede que el siguiente; seas tu!

7


KKinzonako testu klasikoak 2007

Dentadurak Salgai Gauza batzuk ez genituzke errepikatu behar, bazaete jende asko ilunpean bizi zaretenak! Bazarete asko ekintza okerren errepikapenak zaretenak, izatez gaitz, albokoaren parasito edota zerbitzari, albokoa bezain huts eta izakera propio gabeziaren erakusle. Hondartzak hondarra behar hondartza izateko, pagadiek ordea ez dute hosto beharrik pagadi izateko. Ni soilik neguan joango nintzateke pagadietara. Bizitza gustoko dut baina zuen konpainian ez hainbeste. Sarrera honen ondoren, gehiago errepikatu behar ez genituzken hitz batzuen hiztegitxoa:

8

ERRESPETUZ JOKATZEA= Albokoaren ongizatea kontutan hartu ondoren, norberarena aurrera eramatea eta nahi bada, albokoarekin konpartitzea.ETA EZ beharrezkoa bada albokoa zapalduz norberaren proiektua aurrera eramatea, EZ

“desde el derecho a la vida� esan eta horrekin kontraesanean bizi eta biziaraztea. BIZIDUN OROREN HELMUGA, ONGIZATEA= Norberaren pertsona proiektuarekin eroso sentitzea. Norberaren mundu ikuskerak, bizi estiloak, eta funtzioak behin argituta eta zalantzan jarrita, aukeratutako norabidean helmuga topatzen saiatzea.ETA EZ gainera eroritakoarekin ustez gustora,alai, probetxuzko sentitzea.EZ bizitza duina nahi dutenen gaixoaldi periodiko izatea. EROSOTASUNA= Egoera jakin batean, alai, lasai eta probetxuzko sentitzea.Petrechema mendia igo, jeitsi eta oin biluziak ibai prexkoan sartzea.Bizikletan aldapa behera joatea. Lo egitea. Benetan barre egitea.ETA EZ x-etik y-ra denbora gutxiagon (beraz abiadura handiagoan, beraz presaka) bidaiatzea. ABIADURA= Denbora eta distantziaren arteko erlazioa.ETAEZ bizi estilo bat.


ESTILOA= Zerbait egiteko moduaren, hau da, barne antolaketa baten kanpoko itxura.ETAEZ ondokoa azaletik imitatzea. ANTOLAKETA= Asmo baten osotasuna plano espazial eta tenporalean era zentzudunez zatikatzeaETAEZ besteak norberaren zerbitzura behartzea. ASMOA= Bizitza duin batek beharrezko duen inpultsu natural eta konsientea. ETA EZ aske izatea usteta, ibai baten derrigorrezko amaiera puntura iristeko ur laster bat edo bestea aukeratzea. Bizitzaren aurrean, urola ibaia bere garairik okerenean baina inorganikoagoa izaterik badago. BIZITZA= Ezagutzen den paradoxa handiena, bere burua definitzeko bere antonimoa behar duena. Kontsumo energetikoa. Denbora eta espazioaren bideo jolasa. Errudun gutxiegiri eta errugabe gehiegiri kentzen zaion “eskubidea�. Ardientzat, belarra jan, kopulatu, etzanda egon eta lo egitea. Neretzat, izan nahi dudana izaten saiatzea.ETAEZ soilik zahartzaroa prestatzea.

pertsonen multzoa. BESOAK GURUTZATUTA GERATZEA= Ekintza nuloa. Testu hau aurrean edukita, norberaren pertsonari ez aplikatzea.Mendebaldeko gizartean oso zabaldua dagoen hobbie-a. Egoera penagarri honen bigarren erantzule handiena. Musika deitzen zaion diru-musikataren irenstea. Mastikatu gabe barneratzea. ETAEZ desobedientzia zibilaren sinonimoa. MASTIKATZEA= Jaki bat irensteak merezi duen ala ez jakiteko, zaporeaz eta testuraz ohartzea. Norberaren testuinguru soziologiko, historiko, politiko, psikologiko, demografiko, zoofiliko eta filosofikoa baloratzea. Errespetuz jokatzearen, ongizatearen, erosotasunaren, abiaduraren, estiloaren, antolaketaren, asmoaren, bizitzaren, eta-ren eta besoak gurutzatuta edukitzearen inguruan esan ditudanen eta norberaren ikuspuntuaren arteko kontrastazioa egitea. Hortzak kontserbatzen dituztenak baliatuko dira idatzi honetaz zerbait egiteko. Gainontzekoei, zera esango niuzueke badira dentadurak salgai.

ETA= Bi proposizio lot ditzaken partikula. Horrela – E.T.A.m- idatziz gero, Euskal Herritarron eskubideak z/diren eskubideak berreskuratzeko xedearekin sortu zen erakundearen zati armatua, zeinak, biolentzia, azken erreskurtso bezala, hitz egiteko zortzi mila aldiz prest egon ondoren erabiltzen duen. Terrorismo estatal aktiboaren aurrean besoak gurutzatuta geratu beharrean biolentzia erreaktiboarekin erresistitzen duena.ETAEZ Euskal gatazkaren inguruan hitz egiteko derrigorrezko elementua.EZ plazerrez hil duen

9


Egun bero baten atzetik, euria Shaba単ones

Gustoko det egun bero baten atzetik, zeruak euria egingo duela iragartzen dueneko une hori. Lainoak zeruan pilatzen doaz eta eraikinetako paretak ilundu egiten dira, baina ez, ohiko moduan. Iluntzerakoan eguzkiaren kolore beroa ere islatzen dute, urdinxehe horren barrenean kolore guztiak gordeko bailiran. Jendeak pausuak bizkortzen ditu, zerurantz begirada bizkorrak botaz. Etxeak, bapatean, beste izaera bat hartzen du. Ohe bat, frigorifikoa, dutxa eta telebista baino gehiago bihurtzen da. Gordelekua da, babeslekua. Haurtzaroko oroitzapenak dantzarazten dizkizun eguraldi honetatik babestuko zaituen habia. Iragarri egin daiteke noiz datorren euria, etrxera bizkorrago joateko abisatuko balizu bezala. Egun bero baten atzetik euria datorrenean, gogoz egin ohi du. Malko lodiak erortzen dira zuhaitzetara, autoetara, eta pertsonetara. Euria ari baitu, baina hotzik ez, eta normalean, hotzik gabeko euriak ez baitu beldurtzen. Bada-

10

kizu laster apalduko dela, zikinkeriak garbituko dituela, eta lehen zegoena bere horretan egongo dela, bustiago agian.


Sustraiak X deituko dudan tabernako soto-lubakitik kkinzona irratiak uhin asaldatzaileak hedatzen kontzientziarik hor nonbait bada, zure ideiak kolokan jartzeko. Egia al da egiarik badela? Neurona kulunkariak, batzuetan deliriotik gertu garagardotan igeri, swing bat dantzan dabiltza eta gu pentsalari gerrillalariak lubakiko txikitasun xarmangarrian. Hemen gauzak ez dira direna; eta konspiraziozko nobela baten orrietan inprimaturiko hitzak gorpuztuko balira bezala lurrazpian gaude galdera unibertsalen sustraiak topatu guran, sustraiok jan guran...

jan (2008) Agian, primitiboago gara lurrean murgilduta, denbora gure berben bidez soilik neurtzen denean... Zerbaitera heldu bagara, nire faktoriaren mihise nabarra ilun-argi fantastikoa begien aurrean hedatuta. Eta bizi ditut koloreak, sentsazioen xirripak zertzeladen poesia. Poesia errealitatea da. “Neuronen gauerdiko estulean ahots bat entzuten dok... esentziatik gertu dan abotz zahar-zahar bat�. Inguru oraindik ezezagunean bidaiariak, etengabeko galdera da gure guda.

11


Ig-Nazioa (2009) Atxiken Fraiz

Banuen lagun bat, Ignazio izena zuena. Tipo umila zen, xelebrea baina jatorra. Bazuen berezitasunik, izan ere, nazio bat zela sinesten baitzuen, bere hizkuntza eta janzkera propioa asmatu zituen. Bere lurraldea unean une zapaltzen zuen lurra zen, oin bakoitzak lurrazalean okupatzen zuen espazioa, eta bere lurraldearen izena Ig zen, nazio izan aurretik geratzen zitzaion bakarra baitzen. Ignazioa. Pozik bizi zen Ignazio, bere lurralde propioan. Mundu osorako bistak zituen lur hartatik, egunero aldatu egin zitzakeenak. Txanpon sistema propioa ere sortu zuen, inprimatutako orriekin, baina bere lurraldeak ez zuen dendarik, eta diru horrek ez zion

12

askorako balio. Inguratzen zuen mundutik gustoko zuena hartzen zuen, poltsikoetan gordez eta bere herrialdearen errenta per kapita igoaz. Herrialdearen historia oroitzapena zuen; gaixo zegoenean barne gatazkak zituen, eta norbaitekin haserratzean nazioarteko gatazkak sortzen zitzaizkion, guda ere bihur zitezkeenak haserraldiak berotuz gero; edota bake hitzarmen, tartean produktuen inportazioak edo esportazioak gauzatuz, normalean kannabisarenak. Bakarra izanagatik ere, Ignaziok jarrera desberdinen arteko eztabaidak biltzen zituen bere gogoan, normalean inposaketa ez oso arrazoituekin gailentzen zen alderdi nagusiarekin. Baina bere herriak desabantailak ere bazituen, bera errege izan arren, esklabu ere izan, bazelako. Eta baita erregina, hasieran beldurtu egin zue-


na, baina ondoren, gustatu egin zitzaiona. Ignazioren herrialdean iritzi publikoa aldatzea erraza zen.

harremanik garatu ezin ahal izateko. Oposizioa, sortu aurretik ixilarazten zuten herrialdean.

Baina Ignazio ez zen herrialde zoriontsua. Herrialde indibidualista zen eta lan nekeza zen pertsona bakarrarentzat herri oso bat gidatzea. Lo ere ez zuen egiten, bakarrik sentitzen zen eta beldur zen, pertsona bakarreko lurralde hartan konspirazioak ere ikusten hasia baitzen. Beldur zen, diru gabe gelditzean herrialde osoa behera etorriko al zen, eta badaezpada, babesteko, bere buruarengandik baldin bazen ere, eskuak bizkarrean lotu zituen, poltsikoetatik urrun.

Baina bere beldur handienak egi bihurtu ziren. Elkarrizketak eztabaida bihurtu ziren, eztabaidak haserrealdi, haserrealdiak gatazka, eta gatazkak guda. Gudak herrialdea pobreziara eraman zuen, eta pobrezia hartan mugitzea beharrezkoa zuen, eskuak erabiltzea edota ikustea bezala. Eta Ignaziok oihu egin nahi izan zuen, baina ahoa ere josia zuen, eta ezin zuen herrialdearen barnean eztabaida antzu bat hasi besterik egin. Eta poliki poliki, itxituraren itxituraz, Ig-nazioa desagertuz joan, zen, Ignazioren oroimenean soilik zegoen espazio bihurtu arte.

Beldur zen, bestelako gizarte ereduek itsuturik, bizi zuen barne-sozialismoa kapitalismo bihurtuko al zen, eta begiak pegamentuz itsatsi zituen, pekatuek erakar ez zezaten. Hala ere beldur zen Ignazio. Beldur zen, oinen azpian zuen lur apurra desagertu egingo al zen, eta horrekin bere lurraldea. Eta oinak lurrera iltzatu zituen, inork bere lursailak kendu nahi bazizkion ere. Konspirazioen beldur, barrenak burua engainatu eta kanpolaguntza eskatu beharko z u e n are kin ikaraturik, ahoa jostorratzaz josi zuen Ignaziok, horrela elkartasunezko atzerri-

Eta ondoren ezereza. Ahaztura, inoiz existituko ez balu bezala jokatu zuen munduak, ez zuen europar parlamentuaren kondolezia gutunik jaso, ez zuen ONUren erresoluzio baten erdigune izaterik izan. Inor ez zen gogoratu Ig-nazioaz, bera ez baitzen nazio bat, bera, Ignazio soilik baitzen.

13


14


15


Maputxe herriaren testu bat

Etorri zirenean beraiek Biblia zeukaten eta guk lurra. Eta orduan esan ziguten: itxi begiak eta errezatu. Begiak ireki genituenean guk Biblia genuen eta beraiek lurra.

16


17


18


19


20


21


“Jainko Jauna, ez zaukaNat hire hipotesiaren beharrik” (Jainko Ateoa)

 

ERRESPETUA eta MAITASUNA

Bazen behin kaleak garbitzen jarduten zen langile baten etxeko liburutegian liburu berezi bat, inon ikusi eztako bizia zuena, inon sinetsi ezindako pasadizoa bizi izan zuena. Liburuak orri asko zituen, 284 zehazki esateko. Orri denetan aurkitzen ziren hitzak, beti izan ohi den bezala, lehen eta azken orrian izan ezik, hainbat hitz, hainbat esaldi eta hainbat bizipen agertzen ziren baina liburuaren historia ez doa hortik. Liburu honek hamahiru kapitulu zituen eta bakoitzak bere izenburua zeraman, idazpuru horietako bat ERRESPETUA zen eta beste bat berriz MAITASUNA.

22

ERRESPETUA urte mordoan liburuaren barne-barnean geldirik egon zen (bere izenaren jabe balitz bezala, gure kale garbitzaileak irakurtzea bukatu zuenetik, egiazki esateko), baita ere MAITASUNA eta gainontzeko 282 orriak. ERRESPETUA egun batetan hitz egitera iritsi zen, bere buruari ari zela uste zuen, isilik hainbeste denbora egoteak zerbait sortzen zion bere orri barrenean, kilimatxoez lagundua. Ez zekien zer zen baina bere burua bera existitzen ez zenaren sentsazioa zuen. Hitz batzuk jaurti ondoren txistua jotzen hasi zen inguruan inor entzuten ez zegoelakoan, gero zerbait errezitatu edo buruz esan zuen: “Errespeta


nazazu, errespetatu. Ni naiz, bai, ni, neure buruagan errespetua behar duen gizagaixoa, baina zuk, zuk errespeta nazazu!” zioten errespetua izenburuaren azpiko bi lerroek.

Hitz haiek esan orduko MAITASUNA esnatu egin zen, lokarturik zegoen, lehen esan dudan moduan denbora asko zen hitzik botatzen ez zuela, ezer adierazten ez zuela, urte mordoa, bai, zazpi-zortzi gutxienez orain estu-estu zegoen liburuan bizi zela. MAITASUNAk honela erantzun zion: “Maite zaitut bai, maite zaitut baina gure artekoa ez da inoiz egia izango nigana gerturatzen ez bazara”. Esalditxo hau esan ordurako ERRESPETUA izeneko orria ikara batean jarri zen, ez zekien orri batzuk aurrerago edo orri batzuk geroxeago zegoen zein orrik hitz egin zion baina aldi berean pozik zegoen bera ez baitzen liburuko bizilagun bizi bakarra. -“Heldu

al

zaitzaket?”

nazakezu!”. Kale-garbitzailearen liburutegi dena zegoen antzera, gaurko protagonisten bizilekua zen liburua ere estu zegoen, horren estu zegoen ezen ERRESPETUARI bere orri-gorputza mugitzea izugarri kostatu zitzaion, gainera gehiegi mugituko zen beldur zen, azaleko kolatik askatuko zen beldur. Horrela egokiena bere burua moztea zela pentsatu zuen, saiakuntzan

galdetu

zion ERRESPETUAk MAITASUNAri eta honek erantzun: “Maite banauzu heldu nazakezu, ni maitatzea espero baduzu heldu

23


aurrera ERRESPETUAk beso zuzen bat luzatzea lortu zuen

MAITASUNAren ondora. MAITASUNAk gauza berbera egin zuen, orri pusketa txikia baina erakargarrigoa nahikoa izan zuen ERRESPETUAgana gerturatzeko. Egunak elkarri lotuta igaro ohi zituzten eta ez dakigu nola, edo hemen behintzat ez goaz nola izan zen kontatzera, egun batetan MAITASUNA haurdun gelditu zen, orritxodun hobeki esateko. Sei egun igaro ziren eta MAITASUNAri dagoeneko liburutik kanpora irten zitzaion bere tripatxoa, garbi igartzen zitzaion inongo orriestalki batek ere estali ezin zuelarik. Hainbat orrik ziotenez (OSASUNA izenburudun orriak aipatu omen zien) MAITASUNAk erdituko zituenak bikiak izan zitezken eta horrela izan zen, bai. Bederatzigarren egunean, goizeko hamarrak eta hogeita hirugarren minutuko hamazazpigarren eta hamazortzigarren segundoetan ASKATASUNA eta ASKATASUNA II izenburudun bi orritxo jaio baitziren.

24

Hala ere, liburuaren estuaren-estuaz 284 orri haiek baino gehiago ezin zitezkenez liburu barnean sartu, bi orritxoak (orrikumeak) liburutik kanpora bota zituen MAITASUNA izenburudun orriak, horrela sortuz inoiz sortu zitezken bizidun autonomoenak.


HAN-HEMENGO ITZULPEN batzuk: “Publizitatea behin betiko arma duNK, bizitza eta kontzientziak berrantolatzen dizkiNan erlijio berria, bere iragarkietan azaltzen dizkiNan jomugak, bizimoduak eta jokaerak dituNK posible bakarrak, desiragarriak eta onargarriak (onartuak)” (José Manuel Rojo: Tal es la poesía esta mañana. Salamandra, 6. alea aldizkari surrealista)

<<Ea Anarresen berpizten haizen!>> <<Beraiek badakite han gobernurik gabeko, poliziarik gabeko, esplotazio ekonomikorik gabeko gizarte bat dagoela …>> <<Neure buruari galdetzen diot – Maeldda langileak Sheveki esaten dio- zuk benetan ulertzen duzun beraiek –boteretsuek- zer dela eta gordetzen zaituzten horren ezkutuan … ideia bat zarelako da. Ideia arriskutsu bat. Anarkismoaren ideia odol egina, gure artean oinez>> (Ursula Le K. Guin. Los Desposeidos)

“Nortzuk dituNK presoak? Nor duNK herria? Askatasunean batuak Denok gaituNK presoak eta gutako inor ez duNK aske Izango denok ez gaituNan artean” (“Digger-rak”)

25


EL SUEÑO DE ALEJANDRÍA pelikulako puxketa 1: “Gobernador Odio: Yo era un pajaro en una jaula de oro Al liberarme cautivaste mi corazón! ¿Crees que me llevaste cautiva? En realidad eres mi salvador”.

LA BANDA DE LA TENAZA eleberriko zati politt batzuk: ¡Fecundidad! ¡Prosperidad! Dulce vino envenenado, nosotros te adoramos. -Nos tienen atrapados con las maromas de hierro de un gigante tecnológico. Una maquina sin sentido, que en vez de corazón tiene un reactor nuclear. -Una industrialización planetaria […] se extiende como el cáncer. El crecimiento por el crecimiento. El poder por el poder. -Odio esta presa –dijo Smith-. La presa que jodió el cañón más hermoso de este mundo. -Lo sabemos –dijo Hayduke-. Sentimos lo mismo que tú. Pero tenemos que pensar en cosas más sencillas que

hacer primero. A mí me gustaría cargarme algunos de los postes d e electricidad que están por todo el desierto. Y esos nuevos puentes de estaños de Hite. Y la maldita carretera

26


que están haciendo para cruzar todo el territorio del cañón. Podríamos hacerla buena sólo con cargarnos las putas bulldozers que utilizan. -Oíd, oíd –dijo el doctor-, y no hay que olvidarse de las vallas publicitarias. Y de las minas. Y de las tuberías. Y de las vías del nuevo ferrocarril de Black Mesa a Page. Y de las plantas que queman carbón. Y las fundiciones de cobre. Y las minas de uranio. Y la planta nuclear. Y los centros de computación. Y las compañías de ganado vacuno. Y los envenenadores de vida salvaje. Y la gente que lanza latas de cerveza en las carreteras. -Nada de votaciones –dijo Doc. No vamos a permitir la tiranía de las mayorías en esta organización. Procederemos según el principio de unanimidad. Lo que hagamos lo haremos porque todos lo queremos hacer o no lo haremos. Esta es una hermandad, no una asamblea legislativa.

-Amigos […], no creo en la regla de las mayorías. Lo sabéis. Tampoco creo en que las minorías lleven razón. Estoy contra toda forma de gobierno, incluyendo el buen gobierno. Me quedo con el consenso de la comunidad. Sea cual sea. Y sea adonde sea adonde nos lleve. Eso sí, siempre que no quebrante nuestra regla cardinal: no violencia contra seres humanos.

27


Emakumea eta Ebergetismoa Hispanian Gizarte greko-erromatarrean ematen den jarrera sozial bat da ebergetismoa, baina eliteen artean ematen dena. Hiri-komunitatean donazioak egitean zetzan. Ikusi ahal izan dugu, nola ebergetismoaren munduaren barne emakumeak parte hartu izan dutela. Normalean bizitza publikoan ezagutzera emateko eta ondoren bere memoria bertan geratzeko intentzioekin eginik. Goi inperio garaietan bizitza publikoan emakumeen presentzia nabaria da eta hauen botere, prestigio eta influentzia soziopolitikoa agerian uzten digute. Goi inperioan zehar bizitza publiko munizipalean eliteetan emakumeen presentzia nabari dugu eta boterea, prestigioa, influentzia sozio-politikorako aukerak adierazten digute haien komunitateetan Iturri naguesiena informazioa lortzeko epigrafia dugu eta honekin informazio asko jakin dezakegu: zenbat donazio egon ziren emakumeen aldetik hispanian, ze donazio mota ziren, emakume horien egoera soziala zein zen, zeintzuk ziren hauen motibazio eta interesak eta nola izan ziren errekonpentsatuak. Bestalde, epigrafiak emakume askok beraien zein irudi utzi nahi zuten ere ikusi ahal dugu. Inskripzioek topiko literarioetatik baztertzen digute, horrela ikuspegi hobeago bat lortuko dugu emakumearen

28

papera gizartearen barnean ikusteko. Horrela, epigrafeek mater familiasen garrantziaz hitz egingo ditu hiritarren estatusa adierazterako orduan; emakumeek egin zuten ekintza guztiak familiaren estatusa eta prestigioa mantzentzeko; sazerdozioen betetzea eta donoazioak egitea bere bizitza publikoan; emakume batzuek lortutako prestigio soziala eta asunto ekonomikoetan barneratu izana aurkezten digute. Hispanian, 605 donazio aurkitzen ditugu eta 118 emakumeek eginak dira eta beste 34 familien donazioak, non emakumeak ageri diren perte hartzaileen artean. Probintzietan, Baetican emakumeen donazio gehiago jazo ziren Citerio eta Lusitanian baino. Lehenengoan %29.9a eman zen (107/358) eta beste bietan %18a (36/200) eta %19,2 (9/47). Ez dakigu zehazki zergaitik ematen den probintzien arteko ekilibrio ezberdintasuna, baina azpimarratu beharra dago gehien eman zen tokia Hispania Citeriorreko gune hegomendebaldean eman zela. Aipatzeako da nola orienten (ekialdean) emakumeek hiri-bizitzako parte hartzea oso garatuta zegoela, sazerdozioak, liturgiak eta magistraturak betetzera arte. Baina, Hispaniako probintzietako datuek erakutsi digute, mendebaldean emakumeak maila antzerakoan zeudela (baina ez hau baino gehiago). Oriente Mediterraneoko emakumeak oso garaiztik hasi ziren rol publikoak betetzen. P r o bintzietan, goi karguen emazte edo alabek


hartzen zuten parte. Hispanian, 2 testigantza aurkitzen ditugu administrazioko goi karguen bi emazteena. Nahiz eta k.o II.mendekoak diren, bata Emerita Augustakoa dugu, zeinetan Marteren tenplu baten handitzea eman zen Domitia Vettillaren partez (L. Roscius Paculus senatorearekin ezkondua) eta, bestalde, berriz, zubi baten eraiketa daukagu, Domitia Pressillaren eskutik, VII.legioaren kanpamendu militarraren ondoan. Hispaniako emakume asko, gehienak tokian tokiko aristokrazietako parte zirenak, gizonen antzeko donazioak egin zituzten eta, hau horrela delarik, donazioa hauek egiteko izan zituzten motibazioak gizonek izan zituztenen berdinak izango ziren: gloria eta ohorea lortzeko nahia, pertsona beraren edo bere gens-aren prestigio edo egoera soziala mantendu edo handitzea, bakoitzaren edo gens-aren memoria mantzentzea komunitatean, hiriak edertzea eta biztaleriaren beharrei erantzutea. Horrela, pax deorum-a garantizatzen zuten eta beste famili edo eliteen donazioak atzean edo itzaletan geratzeko.. Lehendabizi, emakumearen sarrera bizitza publikoan eta politikan greziako ekialdean eman zen, zeina garai helenistikoan emakumeek defenditzeko ahalegin legala zuten eta baita ekintza ekonimikoetan parte hartzeko aukera ere. Hala ere, faktore garrantzitsuenak, garai helenistiko-erromatarrean, sistema ebergetikoaren garapena izan zen, zeinak aportazio ekonomikoen beharra izan zuen eta hauek familia aristokratiko hauen eskutik eman zelarik eta emakumearen papera tokian tokiko eliteei jarraikotasuna eta legitimitate dinastikoa eskuratzeko. Emakumeek beraien boterea bistan eraman zezaketen eta baita beraien posizio soziala ere beraien komunitateetan eta honekin batera, ohore edo sazerdozioengatik

lehiatu eta beraien memoria komunitatean iraunarazi. Gizonezkoen ebergetismoarekin daukan ezberdintasuna da, emakumeek funtzio politikoetarako aukera itxita eukita, behintzat mendebaldean, hauen parte hartzea bizitza publikoan limitaturik zegoen. Ondorioz, emakume askok beraien promozio aspirazioak beraien gens-eko gizonetan jartzen zuten. Honekin, berriz ere, ikusten dugu nola emakumeen ebergetismoak helburu bikoitza zuen, hots, bere ohore eta prestigio soziala handitzeaz gain, bere gens-arena ere promozionatzen zuen. Hispanian, K.o I.mende erditik aurrera emango zen postu sazerdotalak betez, donazioak eginez eta haien familiak promozionatuz. Horrela, haien familiak beraien hirietan gobernu karguetan jarraitzea ahabideratzen zuten eta horrela beraien prestigio eta boterea belaunaldietan egonez, baita kargu gorenetara joanez ere. Askok ere bere prestigio eta ohorea (baita familiarena ere) adierazten zuten, ezkondu baina lehenago. Horrela, familia askok hau familien arteko loturetarako erabili zuten. Azken batean, emakumeen parte hartzea bizitza publikoan familiaren estrategia bat bezala ulertu ahal da, â&#x20AC;&#x153;regimen de los notablesâ&#x20AC;? delako sortzeko intentzioarekin, baina, logikoa den bezala, aberatsenak, garrantzitsuenak eta boteretsuenak soilik egin ahal izan zuten. Adibide gisa, Hispaliseko inkripzioan azaltzen zaigun Fabia Hadrianilla daukagu, zeina consularis filiae, senatoris uxori, senatoris sorori eta senatoris matri bezala definitzen den, hots, antzinatean emakume askok nahiko zuten distintzioa. (hija de consul, esposa de senador, hermana de senador y madre de senador).

29


30


31


â&#x20AC;&#x153; 32

Hona hemen OrduĂąan, nerbioi ibaiaren jaiolekua ikustera jun ginenen aurkitu genun komun xelebrea. Kanpotik normala ematen zun, baino hara! Ez dira arraroak, desberdinak dira! Komuneko taza re magikoa da, usai txarrak kentzen ditu. Inguru hortara juten bazeate ez ahaztu komuna bixitatzekin.


33


BERTSOA

EUSKALARRI Egilea: Larry Ibili

Euskararen egoerak jartzen nau askotan ernai erdera asko entzutet ta gutxiago entzun nahi. Egoera aldau nahi badeu guk ezin dugu egon zai norbaitek konpondukoula pentsatzen badeu degu jai, ohiturak aldatu beharra ta erabilerare bai, geuk proposauta eiteko hemen denok baigera gai, atzo, gaur, bihar ta beti eman ahotsa euskarai. Doinua: ETAren su-etenetik

34


35


36


37


EGUZKIAREN JAINKOAK ETA AZTEKEI ETA GIZA SAKRIFIZIOEI BURUZ Lehenik eta behin, aztekei buruz hitz egin beharko genuke, zeren hauei buruzko ideia bat egin beharko genuke eta testua edota haien inguruan analisi bat egin baino lehen. Aztecterminoa Mexiko zentraleko talde etniko batzuei erreferentzia egiteko da, berezeki  náhuatlhizkuntza zutenei egiteko erreferentzia. Aztec  terminoak ere  Tenochtitlaneko jendeari egiten dio erreferentzia,  Texcoco  lakuko isla batekoak. Hala ere, beste kontestu batzuetan hiri batzuen hartzeko aliantza dela eta deitzen zaie edo hiri batzuen arteko batuerari. XII.mendetik aurrera, Mexikoko harana Azteken zibilizazioaren nukleoa zen: emengo hiriburua Tenochtitlan zen. Azteken kulturak mitologia eta erlijio tradizio aberats eta konplexuak zituen. Hortik at, arkitekturari eta arteari dagokionez ere oso aberatsa zen. Azteken kulturaren elementu garrantzitsu bat giza sakrifizioak dira. 1521an, Hernán Cortés azalduko zaigu. Gainera, garai honetan Tenochtitlan konkistatua izango delarik Hueyi Tlatoani Moctezuma II.nak Azteken alintza hi-

38

rukoitzarekin amaitu zuen. Gertakizun guzti hauek “Azteka inperioaren erorketa” izenarekin ezagutzen da. Espainiarrek gero ezarmendu berria ezarri zuten (Ciudad de Mexico) Azteken hiriburua zegoen tokian. Ritual eta zeremonia garrantzitsuenak Tenplu nagusian jazotzen ziren. Eguzkiaren jainkoak Testuan zehar eguzkiaren jainkoengan zentratzen da. Talde honetatik jainko nagusia Tezcatlipoca da, zeinak itxura ezberdinak dauzkalarik. Tezcatlipoca beltza: gaueko zeruan da nagusi eta heriotzarekin, suntsiketarekin eta bidelapurrekin lotuta dago. Tezcatlipoca zuria: edo Quetzalcoatl, mesoamerikako figurarik edo irudirik komplexuena da. Honen beste izen bat Xolotl da. Jainko hau Venus planetarekin alderatzen da. Hau horrela delarik, Xolotl arratsaldeko izarra litzateke eta Quetzalcoalt, aldiz, goizeko izarra (eta azken honek orduan Tlahuizcalpantecuhtli izena hartuko du, zeinak “egunsentiaren etxeko jauna” esan nahi duen. Merkatarien jainko papera ere hartzen du. Tezcatlipocan mitoetan duen posizioa da ongiaren


jainkoarena, gizakiaren ongiaren jainkoa, zeinak honi lantzen, egutegia, astronomia eta ehuna erakutsi zien. Tezcatlipoca urdina: Huitzilopochtli izenarekin ezagutzen da (eta gure pertsonai nagusia da testuan). Talde honetako jainkorik ospetsuena da. Tribu-jainkoa da, zeinak migrazio garaietan gidatu zien eta Tenplu nagusia berari eskainia da. Eguzkiaren, gerraren eta sakrifizioen jainkoa dugu hau eta Azteken enblema litzateke. Huitzilopochtli giza sakrifizioekin dago erlazionatuta. Honi egiten zizkioten odol eskaintzat hauen bizitzak aurrera egin zezan. Tezcatlipoca gorria: Xipe Totec izen duena (suaren jainkoa) eta jainko zaharrena dena. Ugalkortasunaren eta berrikuntzaren jainkoa da. Hortik aparte ezin dugu utzi alde batera Tonatiuh (beroa ematen duena), zeinak eguzkia errepresentatzen zuen eguzki-diskoarekin, egunero ikusten dugun eguzkia litzateke. Gaur egun, jainko honi Lurraren jaun gisa erlazionatzen zaio.

Huitzilopochtliren jaiotza Coatlicue jainkosa behin tenplua garbitzen zegoela, luma sorta bat aurkitu zuen. Honek gorde egin zituen poltsikoan eta hortik denbora gutxira haurdun gelditu zen. Haurdunaldi horretatik Huitzilopochtli jaioko zen. Coatlicueren haurdunaldiak hasarretu egin zituen bere 400 seme-alabak eta hauek bere ama hil nahi zuten. Hori dela eta, Coatlicuk mendietara egin zuen ihes eta bertan jaio zen Huitzilopochtli, bere arma guztiekin. Huitzilopochtlik bere anai-arrebei aurre egin zien. Giza sakrifizioak Bernardino de Sahagunen idazkietan esaten zuenez, Aztekek ziotela giza sakrifizioak Europearren gerra egiteko moduarekiko antzekoa zela: Europearrek gerratean gizakiak hiltzen zutuztela eta aztekek gerratea eta gero sakrifikatzen zituzten haien gerlariak. Gainera, batzuentzat ohore bat zen sakrifikatua izatea.

Titlacahuan Tezcatlipocako izenetako bat zan zeruaren eta lurraren sortzaile gisa jartzen zutena, jainko gardena, iluntasunarena eta airearena, zeinak gizakien bihotzen sekretuak ezagutzen zitue eta aberastasunak eta ezbeharrak zabaltzen zituen depende bere egoera. Cihuacoatl, Ilamatecuhtli izenekoa, belar sendatzaileen laborantzako jainkosa zen.

39


HAN ETA

HEMEN

Egilea: Larry Ibili

Kriminalak gurean, airean dena Airean, dena kriminalak gurean Dena gurean, kriminalak airean Gurean, airean, dena kriminalak.

40


Ordenagailu beharrean Egilea: Kakofonia

Badaukat irudipena azken urteetan kostatzen zaigula sortzea, idatziz, ahoz, edonolako instrumentuez lagunduta... nolanahi delarik, baina sormena sotoan gordetzen dugula. Beharbada, ez hala nahi dugulako, edo horren erabat kontziente garelako, baina giro egokia aurkitzean, gustura sortzen dugu, adibide gertukoenak fanzine honetarako idatzi duten ehundaka gazteak edota KUko bertso eskola ditugu. Ez dakit zein den ordea espresatzeko arazo horren oinarria. Beharbada, mezua argi ez dugulako izan liteke. Nahastuta gauzkate. Milaka putakume eta trepalarik azkena gertuago sentitzen dute, berdin legelari ugarik, eta euren postu gorenetatik lege retrogrado, inozo edota txatxuekin saturatzen gaituztelako; hostiak nondik datozkigun ez dakigula tentelduta utziz. Jakina da garai ilunenetan pizten dela sormenaren bonbila indar handienaz, pixkanaka espresatzeko bide berri hoiek aurrera egitea besterik ez dut espero. Beharbada, eman behar dugun mezua ez dugu aski ondo antolatuta. Eta bukatzeko, bada garaia komunikatzeko bide berriei etekina ateratzeko, gure espresioak kanalizateko-edo. â&#x20AC;&#x153;Whatsappa edo nola desnaturalizatu komunikazioaâ&#x20AC;? ere izan zitekeen testutxo honen titulua, baina nahiago dut ordenatzeko gailuren bat behar dugun hori jarri. Beharbada, ideiak ordenatzeko premia larria badugu eta. PD: Zer sentitzen duzu mahai baten inguruan dauden lagun gehienek ixilik mobila eskuartean dutenean?

A) Pena. B) Nazka. D) Amorrua. E) Ezerrez.

Azkena aukeratzekotan, hau da, ezer ere sortzen ez badizu, kontuz...

41


42


EZ GEA

EUSKALDUNAK (HAIN) EZBERDINAK Jarraian idatzia dagon hau euskaldun baten gogoeta xixtrin bat besterik ez da, buru barruan emandako gogoeta-eztabaida baten ondorengo “botaka”. Euskaldun gisara askotan tokatu izan zait “munduari” azalpenak ematea nola euskal herritartzat dudan nere burua eta ez espainiartzat. Between spain and france gaudela, kultura eta hizkuntza ezberdin bat dakagula (una de las lenguas más o la más antigua de europa)... Hau da, betiko 10 minutuko espitxa.

Momentu honetan, pareko atzerritarraren harridura aurpegia ikusita, euskal-extaxi momentu altuenean pentsatu oi det: Jode la ostia gea euskaldunak! Ze puto amoak/puta jefak! Baina benetan Euskal Herria horren ezberdina al da? Horren iraultzaileak al gea? Beste jendarte eredu bat sortzen ari al gea? Galdera hau buruan bueltaka darabilt azken hilabeteetan eta nahiz eta ondorio zehatzik ez dedan atea (se-

43


kula ez det ezer zehatzik ateratzen ezertan, la ostia!) uste det erantzun moduko gauza batzuk ikustera heldu naizela. Ezkortasunean erori aurretik esan beharra dago gure herri hontan beti egon dala eta dagola biztanleriaren zati bat bere bizitzaren parte eta energia handi bat senak esaten dionaren alde borrokan eman/ematen duena. Askotan borroka honen ondorioz burukominak, espetxea, malahostiak, isunak, erbestea... topatu dutelarik bidean. Bakoitza bere kontraesanekin, bakoitza bere akatsekin baina beti hor, beti fin lanean! Puntu honetara iristeak poza eta harrotasun pixka bat ematen dit (ezin uka!), baina berriz ere galdera: horren ezberdinak al gea?

44

Zoritxarrez beste alde batzuetatik begiratuta, irakurketa ez da hain pozgarria suertatzen. Pixkat â&#x20AC;&#x153;zeo-

zertanâ&#x20AC;? aritu dan orok badaki zoritxarrez gure herri hontan mobida guztitan ia beti antzeko jendea dabilela. Esan nahi da, ezdakitzer-en aurkako mobidan dauden berdinak, irrati librearen alde, presoen eskubideen alde, jaialdiak antolatzen,... topa ditzazkezula. Berdin bertsolaritza sustatzen dabilena dantza edota euskal musikaren alde. Laburbilduz, nahiz eta irudipena izan ekintza eta ekitaldi asko darela gurean: betiko lau katuak, betiko kontuetan. Honez gain biztanleriari erreparatuz gero etzait iruditzen ezberdintasun handirik daukeunik beste edozein naziorekiko. Izan euskaldun ezkertiar edo eskuindar espaĂąol egunerokoan biak bizitza estilo berdina eraman dezakete gurean: saltoki erraldoietako produktu berdinak kontsumituko dituzte, autoa pixa egitera joateko ere erabiliko


dute, ezkondu-etxea erosi- umeak izango dituzte, lanari eskeiniko diote bizitzan energia gehien, futbol partida berberak ikusiko dituzte, punta-puntako mobil berbera izango dute, larunbat gauetan mundua konponduko dute tabernetako barra iskinetan...Beno bai, pentsatzen jarrita badaude ezberdintasun nabari batzuk: euskal jaietan batzuk baserritarrez jantzi ta tsoznatan triki-berbena d ant z atu k o dute eta besteak ez, lau urtez behin kutxa batean papertxo â&#x20AC;&#x153;osoâ&#x20AC;? ezberdinak sartuko dituzte biek edota umei edo txakurrei batzuk euskeraz hitz egingo diote eta besteek ez (nahiz eta helduen artean denak espainolez egin). Lurraldeari begiratu bat emanda ere ez det oso ezberdina ikusten Euskal Herria beste edozein herrirekiko: autobidez eta tunelez jositako bailarak, zikinkeriaz betetako errekak, langileen etxe pilatuz

betetako auzoak eta kanpo aldean dirudunen txaletak, fabrika gris erraldoiez inguratutako herriak edota mila antenaz jositako mendi puntak. Eroki kontsumituz, gure bizitzak espezialisten(irakasle, mediku, politikari...) esku utziz, seme-alabak edukatu ditzaten betiko eskola/ ikastoletara bidaliz, errua bestei

botaz edota krisitik aterako gaitun jainkoaren zai jarraituz, azken finean kolore ezberdineko kaka berdina izaten jarraituko degulakoan nago. Gure buru barruan soilik dagoen Euskal Herria eraikitzen alegia.

45


KK MANIFESTUA Kaka mokordo hutsa zara, zurullo puska deitoragarria. Bai, zu, handiuste hori. Forma konkreturik gabeko masa likatsu marroi eta usaintsua, likido eta solido tarteko esentzia, gas pilarekin sortua izaten den zera. Egia esan, zuk ere ez dakizu oso ondo zer zaren, egun bakoitzean izate desberdina baituzu: batzuetan trinkotasuna adierazten duzu, beste batzuetan aldiz hobe irten ere egin ez bazina, eta badago etxeko goxotasunean gordetzeko indarrik ez eta inguruak zikintzera irten beharra daukazun egunik ere, baita momenturik okerrenetan ere, inork espero edo deseo ez zaituenean. Egia esan, egunerokotasunaren eraginez zehaztasun oro galtzen dugu. Ez ahaztu, elikagai finenak ere gizakiaren galbahetik 46

pasatzerakoan horixe bilakatzen dira, kaka. berdin du gizaki eredugarriena edo ezdeusena izan, komun zuloak denok berdintzen gaitu. Garbi izan beraz, kaka zara, kaka besterik ez. Nahiz eta markako galtzontziloak eta galtza garestiak erabili, uzten duzun arrastoak salatzen zaitu. Gorotzki hutsa zara, ez saiatu forma konkreturik ematen zure buruari. Emakumea, gizona, berdin zait, sorkuntzak definitzen badu gizakia, kaka zaharra besterik ez garela ondorioztatzeko ordua ere bada, gure ondare bakarra kaka dela. Onartu, kaka da mundu honetan uzteko kapaz izan zaren bakarra, komun erraldoi eta dizdiratsu bilakatu dugu mundu honetan, geure esentzia ezkutatzera zuzendutako


gezurra besterik ez den itxurakeri honetan. Diximulatzea alperrik da, antzeztea hutsala eta erridikulua. Bai, egia da asmatu ditugun printzipioen arabera, ezdeus, nazkagarri, itsusi eta okarazle deitzen ari natzaizula baina agian garaia duzu burua makurtu eta hostiak alde batetara uzteko. Ez zara inor, ez zara ezer. Ezer zehatzik ez, interes putarik ez duten kurba pertsonalez osatutako gorputz amorfoa, beste gorputz amorfo desberdin eta interes gabekoz inguratua. Izan ezazu garbi, kaka puska bat ez da hurrena baina hobea, kaka puska segida amaigabe honetan.

gehiena eta bultza dezagun gogor, sor dezakegun gauzarik handiena etortzeko dagoela pentsatu beharra baitaukagu. Oihuka dezagun duintasunez eta harro: KAKA GARA! KAKA IZAN NAHI DUGU!

Garena ezkutatzeak ez du zentzurik, ezin dugu ate baten atzean eta erabateko bakardadean giltzapetu gure gizatasunik handiena. Ez gara gaitzesgarriak, gu gara. Hortaz, erakutsi dezagun gordeta daukagun duintasun apurra, bil dezagun ahal dugun indar 47


Gezurrari lapurtu nahi diogun lur zati hau Zer da historia eta zer dira oroitzapenak, zer kontatuko du munduak bihar, herri txiki honetaz. Hau ez delako borroka bat, aspaldi galdu baitzuten, ezin zutelako irabazi,

ez zutelako irabazteko ezer,

baina bai galtzeko asko.

Gure aurka ez badaude, ez direlako ezer,

ahaztu

egin baitzaie nor diren, ahaztu egin baitzaigu nor garen, eta horretarako ez dago aldarrikatu beharrik, soilik, pentsatu, gogoratu, egiak

ez duela existitzen, baina bai gezurrak,

eta historiak, eta gezurrari lapurtu nahi diogula lur zati hau, historiak den modukoa gogoratu dezan, Hori behintzat, zor diogu gure buruari.

48


49


ABORTUAREN LEGEA URTEETAN ZEHAR 1936: abortuaren legearen erreforma onartu zuen Kataluniako Generalitat-eak. 4 kasutan aborta zitekeen: • Arrazoi terapeutikoengatik: emakumearen arazo psikiko edo fisikoengatik umearen zaintza bermatzen ez zenean • Arrazoi eugenikoengatik: Sexu bidezko gaixotasuna hartzeko arriskuaga. • Jaiotzaren kontrola egiteko gogoagatik (Txinaren estilora) • Arrazoi etiko eta sentimentalengatik Honekin batera iritsi ziren: • Emakume langile eta euren semealaben osasun asistentzia • Planifikazio familiarrerako zerbitzua • Amatasunerako laguntza. Hiru puntu hauek amen bizi kalitatea hobetzeaz gain, abortatzeko aukera zabaltzen zien emakumeei.

1937: Maiatzean Frankok pikutara

bidali zuen aurreko legea, martxan jarri eta hilabeteetara. 1937 eta 1985 artean emakumeek zigorrak jasotzen zituzten abortatzen harrapatu ezkero. 8 aste baino lehenagoko haurdunaldiak etetera Miarritzera joaten ziren. Gainontzekoak, Londresera joan ohi ziren. Bidaiatzea

50

gutxi batzuen esku zegoen garai hartan.

1985:

Abortatzeagatik emakumeak zigortzeari utzi zitzaion hiru kasu hauetan: • Medikuak baloratu badu haurdunaldiak eta amatasunak emakumearen osasun psikiko-psikikoa arriskuan jartzen dituela (zenbaitetan abortua praktikatzeko kasu arruntak arriskutsu bezala etiketatzen ziren aurrera eraman ahal izateko). • Bortxaketa baten ondoriozko haurdunaldietan, 12 aste baino lehen. Horretarako bortxatzailea salatu behar da. • Umekiak malformazio larriak bazituen. Lehen 22 asteetan baimendua bi mediku desberdin diagnosiarekin ados egonez gero.

1995: Legez kanpoko abortuak praktikatzearekin lotutako zigorrak finkatzen ditu:

• Abortua 1985eko legeditik kanpo praktikatzen duenari, emakumearen onarpenarekin bada ere, urte bete eta hiru urte bitarteko kartzela zigorra ezarriko zaio. Gainera ezingo du osasungintzako alor bakar batean ere lan egin urte betetik sei urtera irits daitekeen bitarteko


epe batean. • Legeditik kanpo gelditzen diren kasuetan, bere buruari abortua eragiten dion edo beste pertsona bati egiteko eskatzen dion emakumea zigortua izango da sei eta 24 hilabete bitarteko isunarekin. ...

2010: erreprodukzioaren eta sexualitatearen eta haurdunaldiaren borondatezko etetearen legea. Haurdunaldia eteteko baldintzak: • 14.astea baino lehen: emakumeak modu askean, prozesuari eta amatasunean jaso ahalko lituzken laguntzei buruzko informazioa jasota haurdunaldia eten dezake. • Informazioa jaso eta hiru egun pasa behar dira haurdunaldia eteteko (erabakia

ondo pentsa dezan). • 22.astea baino lehen: Emakumearen bizitza arriskuan jartzen denean haurdunaldia etetea legezkoa izango da, mediku batek hala adierazi badu. • 22. astea baino lehen: bi medikuk umekiak malformazio larriak dituela ziurtatzen badute edota medikuak umekiak umetokitik kanpo bizitzeko ezaugarriak betetzen ez dituela badio. Inor ez da legetik kanpo gelditzen (etorkinek ere eskubidea dute) 16 eta 17 urteko neskek ez daukate gurasoen baimen beharrik baina behintzat bietako bati esan behar zaio, hau neskaren kontra bihurtu daitekeenean ezik.

2014: GALLARDONEN LEGEA:

Ley Orgánica de Protección de la Vida del Concebido y de los Derechos de la Mujer Embarazada

51


• Bortxaketa baten ondoriozko haurdunaldiak eteteko epea 12 astekoa da eta bortxatzailearekiko salaketa egon behar da • 22 asterarte legezkoa da abortua, baldin eta haurdunaldiak emakumearen osasun psikiko-fisikoa edo bizitza arriskuan jartzen badu. Arrisku hau abortua praktikatuko ez duten bi mediku espezialista desberdinek ziurtatu beharko dute. Mediku hauek ezin dira abortua praktikatzen den zentru berekoak izan. • Abortua egitekotan, emakumeari beste alternatiben inguruan ahoz informatuko zaio eta zazpi egun itxarongo ditu abortua praktikatu aurretik (lehen 3 egun ziren). • Abortua praktikatzen duten klinikek debekatua dute publizitatea egitea. • 18 urte azpitik asistentzia gurasoekin batera emango da derrigorrez. Emakumea ez da zigortua izango abortu ilegalaren kasuan (nahikoa zigortu da jada legearekin berarekin). Bestalde, oraindik ez da zehaztu abortua praktikatzen duten medikuei ezarriko zaien zigorra

52

1995.urteko legedia aplikatuz egingo den ala beste neurri batzuk hartuko diren. GURE GORPUTZA GUREA DA, EZ GALLARDONENA, EZ BESTE INORENA EMAKUMEOK ERABAKITZEKO GAITASUNA DAUKAGU, EZ GAITZATELA GUTXIETXI TONTOLAPIKO HOIEK


53


54


Sevillako Kontratazio etxearen inguruko entsegua

Gai honi buruzko hitz egiteko eta hasiera bat emateko, honen inguruan ditugun ideia nagusiak aipatuko dira: monopolioa, merkantilismoa eta kontratazio etxea. Noski hiru horiek batera erlazionaturik doaz. Hasiera batean aipatu beharko litzateke Espainia eta Amerikaren arteko merkataritza modu pribatu batean jazo zela, baina beti korearen menpe. Alde batetik, sistema monopolisten barnean, hasieran batean esan beharko genuke nola Espainiak Portugesen sistema monopolisten irudia segitu nahirik, beraien kabuz eginiko monopolioa erakitzeko iniziatiba hartu zuten. Hortik irten ziren ondorioetako bat Sevillan ezarri zuten gune ekonomikoa izango dugu, zeinetan kontratazio etxea ezarriko den hasiera batean, nahiz eta beranduago Cadizera aldatu (1717).

Kontratazio etxeak XVII.menderarte lehen mailako elementu gisa egon zen, baina hortik aurrera jada lehen postutik kentzen zihoan, hots, Sevillako kontsulatuak nagusitzen joan ziren poliki poliki. Azken batean, bi instituzioek monopolioaren kontrolaren gidaritza partekatu zuten. Azken batean, Espainiak eta Gaztelako koroak nahi zuena zen Ameriketatik lortzen zituzten produktuen kontrol bat bideratzea. Bertatik lortzen zituzten metal, produktu,... guztiak instituzio baten eskuetatik pasa eta kontrol antzeko bat ezartzea. Hildo hau jarraituz, lortzen zituzten aberastasunak zertarako nahi zituzten? GERRARAKO. Gerrak ordaintzeko beharrezkoak zituzten aberastasun horiek. Veitiak denbora zeraman seguraski horrelako liburu bat idazteko intentzioarekin. Konturatu behar dugu, garai hortan jende gehiena analfabe-

55


tua zela, eta horrelako liburu bat ez zela jende askorentzat zuzendua. Hori dela eta, helburu nagusi batetik idatzi nahi izan zuen Veitiak  Norte de Contratación de India Occidentales liburua. Liburu hau talde zehatz bati zegoen zuzenduta, hots, indietako merkatuaren eta trafikoarekin zerikusia zuten pertsonei zuzendua zegoen, hauek ilustratzeko intentzioarekin. Bestalde, merkantilismoari dagokionean, kontratazio etxearen sorrerarekin eta Sevillan Gaztelako koroaren monopolioaren ezarkuntzarekin bat, Indietako merkatu gaztelari erreserbaturik izateko intentzioa zegoen. Espainiatik at jazo zen praktika merkantilista bat Ingalaterrak aurrera eraman zuen izan zen. Honen helburua zen Amerikatan soilik lehen mailako produktuak lortzea eta hauek manufakturetan lantzea (baina manufakturan Ingalaterran zeudelarik). Produktu hauek manufakturetatik pasa ondoren, berriz ere Ameriketara bidaltzea bertan merkaturatzeko.

56

Kontratazio etxearen barnean ere sortu ziren beste hainbat gauza: txanpona, idazkera numerikoa, pisatzeko pesak,... garatu ziren. Hauek Amerika-

rekin zuten sistema ekonomikoa hasi zenetik ezarri zuen Koroak eta gero garatzen joan ziren. Hala ere, aipatu beharra dago, kontratazio etxeak ere badituela bere alde kontrajarriak. Alde batetik, ongizate publiko bat dugu zeina koroak sortu zuen merkatarien egitekoak edo aktibidadeei laguntzeko Indietako karreran eta bestalde, erregearen aberastasunak handitzeko erregearen organizazio pribatua zen. Koroak, gainera, kontratazio etxea erabili izan zuen bere errenten estrakzioaren politika aurrera eramateko instrumentu bezala. Entsegu honetan beste galdera bat ere egin beharko genuke.  Benetan lagundu ote zuen kontratazio etxeak Ameriketako merkatua garatzen edo aurrera eramaten? Benetan Ameriketako merkatua garatu edo aurrera eramateko balio izan bazuen atlantikoko agente ekonomikoaren instituzio bezala ezagutu edo azalduko genuke, eta ez indietako karrera bezala. Izatez oso garesti irteten zitzaion koroari aktibitate ekonomikoa ordaintzea. Hori dela eta, koroa neutral geratu zuen garapen ekonomikoari dagokioneez, agente


ekonomikoen eskuetan utziz. Asuntoa da XVI-XVII.mendeetako espainian agente ekonomikoek apostu egiten zuten begiak estalita izango balituzte bezala, bata bestearen inguruan konfidantzarik izan gabe. Hori dela eta, koroak kontratazio etxearen bitartez transakzio gastuak gutxitzera lagundu zuen. Honekin guztiarekin bat, korsarioen eta piraten asuntoa zela eta, barkuei babesa ezarri zitzaien eta 1561tik aurrera askoz ere gehiago indartu zen babes hau, zeinetan ez zuten uzten barkuak solte joatea, baizik eta urtean 2 barku joaten eta solte joan gabe. Babes honek ere lortzen zuena zen beste barkuren batek, zeina ez zegoen koroak bidalitako barkuen artean, parte ez hartzea. Hainbeste asunto ekonomiko gora eta behera, argi dagoena da monarkiak neurri eta lege batzuk ezarri zituela, zeinak ez zitunak bete. Kontratazio etxea ez zen izan bakarra espainiar eta amerikar merkatua erregulatu zuena. Askotan arazoak direla medio organizazioak limitaturik zueden control orokorra aurrera eramateko. Kontratazio etxeak ez zituen baliabide nahikoa espazio geografikoa eta trafiko horretan egiten ziren gauzak kontrolatzeko.

Gainera, kontratazio etxeak, lehenago aipatu dugun ideia batekin jarraiki, alde positivo eta negatiboak izan zituen. Alde positiboan ezarriz gero, erlazio ekonomikoetarako arauak ezarri zituen, Indietako karrera. Honek ere kontratu pribatuak betetzen zirela kontrolatu zuen. Beste hainbat gauza on ere egin zituen alde honetatik jarraiki. Bestalde, alde negatiboari begiratuta, 4 asuntu leudeke: 1.  Lehenik, monarkiak arauak ezarri zituen amerikan egiten ziren ekintza ekonomikoetan, baina bere ongizatea soilik bilatuz, agente ekonomikoena baino. 2.  Bigarrenik, monarkiak ez zituen berak ezarritako arauak errespetatu, lehen esan bezala, denbora gutxiko irabaziak lortzeko intentzioarekin. 3.  Hirugarrenik, aurrekoaren antzera bere boterea erabili zuen merkataritzan ibiltzeko sarrera extraordinarioak izatekotan. 4.  Laugarren bezala, erret ofizialek erregeak emandako botereak saldu zituzten benefizio pertsonala lortzeko intentzioarekin. Hau guztiaz aparte,  Mare Clausumaren ideia datorkigu eta egia esan

57


ideia horrekin batMare Liberatem  ere bai. Alde batetik,  Mare Clausum  ideia espainiarren aldetik zetorrenItsaso itxia  esan nahi zuena eta horren arabera horrek uzten zien espainiarrei beraien monopolioa ezartzen Ameriketan nahi zuten beste esplotatzeko. Bestalde, beste lurraldeek,Mare Liberatem ideiarekin bat zeudenak, hots, Itsaso irekia, horrela espainiak zituen aberastasunetan parte hartu ahal izateko. Azken ideia gisa,  Novatoresen presentzia genuke. Hauek, XVIII.mendean, indietako merkatua liberalizatu zuten, eta hori horrela izanda, Kontratazioa etxea deseuztu egin zen. Azken batean, liburu honek ilustratzeaz aparte erakutsi nahi zuena zen nola gidatu gobernu on bat eta erret haziendaren administrazioa.

58

BIBLIOGRAFIA ACOSTA RODRIGUEZ, Antonio y GONZALEZ RODRIGUEZ, Alfoson y VILA VILAR, Enriqueta (Coord.). La casa de contratación y la navegación entre España y Las Indias.Sevilla. 2004. HERNANDEZ SANCHO- BARNA, Mario. La real hacienda de los Borbones de España y de America. Iturria: http:// revistas.ucm.es/ghi/02116111/articulos/QUCE8282120191A.PDF. Azken bisita: 2011/02/21. DEL VAS MINGO, Marta Milagros. La justicia mercantil en la Casa de Contratación de Sevilla en el siglo XVI. Iturria: http://www.ejournal.unam.mx/ehn/ ehn31/EHNO3103.pdf.Azken bisita: 2011/02/22.


59


60


61


62


KKinzona 2014 martxoa