Page 1

7. Buletina 2013ko Abenduaren 5ean. HAUSNARTU ETA EKIN Teoria eta praxia, errealitatean eragin eta eraldatzea helburu duen edozein mugimenduren oinarrizko elementuak dira. Errealitate hori aztertzea beharrezkoa da, honen bidez, dituen zailtasun eta indarrak ikusteko. Hausnarketa ekintza zehatzetan gauzatzen bada, proposaturiko aldaketaren helburuetara hurbiltzen da eta hausnarketa prozesu etengabea azkartzen du. Gasteizko Harresiaren esperientzia oso interesgarria izaten ari da, besteak beste, aipaturiko bi elementuak konbinatzen ari delako. Ez du desobedientzia zibilaren inguruko teorizazio sakona egiten, ezta erabateko praxia ere. Modu orekatu eta osagarrian lantzen ari dira bi elementu hauek. Gasteizko Harresiak, bere bizitza motzean, egin dituen proposamen interesgarri guztiak ikustea besterik ez dago. Aurreko buletinetan aipatutakoak ahaztu gabe, lan honek berrienak biltzen ditu: •

Pasaden Azaroaren 29an beste bideo bat kaleratu zen, zeineta, epaiketan agertu ez diren lau gazteek desobedientziara gonbidatzen gaituzten ikasgela bateko arbelaren bidez. Euren erabakiaren arrazoiak errepikatzen dituzte: Epaiketa modu isilean eta borrokatu gabe ez dadila pasa. Epaiketaren kausa politikoa eta zilegitasun falta salatzea. Torturatzaileak seinalatu eta Estatuaren krudeltasuna ikustaraztea. Desobedientzia jendetsu eta herrikoia izan dadin, gizartea konpromisora bultzatzea proposatzen dute. Abenduaren 8an, Durangora mozorro desobedientea jantzirik izango duen jendearen artean agertuko direla iragarri dute. Euren mezua esaldi iradokitzaile batekin amaitzen da: “Zuek gu zaretelako”. Abenduaren 4eko goizean, 2014ko Urtarrilaren 5ean egingo den Giza Kate erraldoia aurkeztu zuen prentsaurrekoa burutu zen. Talde honek, Giza Kateari buruzko datu gehiago emango ditu aurrerantzean. Oraingoz, nahikoa da planteaturiko helburuetako batzuk lortzearekin: “Gasteizko talde konpromisoen eta gasteiztarren konpromiso pertsonalen adierazpenerako proposamena izatea”. Egun bereko arratsaldean, maskara tailerra burutu zen Gaztetxean.

Abenduaren 5ean Gasteizko Harresiaren web orrialdean (www.gasteizkoharresia.com) bideo berri bat ikusteko aukera izan genuen, bideo koloretsua genuen, zeinetan mozorro desobedientea zeraman gazte talde batek bere egiten zuen ezkutaturiko lau gazteen gonbidapena eta Abenduaren 8an Durangora joateko deia egiten zuten, lau gazte intsumisoak babestu eta laguntzeko.

Web orrialde honetan beste bideo bat ikusteko aukera ere badugu, ironia fin eta asmo onez eginiko bideoa. Lan bikaina benetan: “desobedientzia zibilean aditua den emakume batek” Abenduaren 8an Durangora ez joatea aholkatzen digu. Kontrako esanahi horren bidez, bideoak bere helburua betetzen du.

Azkenik, Abenduaren 13rako elkartasun jaialdia antolatu dute Alde Zaharreko Auzolana Pilotalekuan. Pilota partiduen eta kontzertuen arteko konbinaketa egingo da, musikaren presentzia nabaria izango da, beti ere, kuadrilan afaltzeko beharrezkoak diren elementuak falta gabe.

Gasteizko Harresiak antolatutako etapa hau amaitzen den egunean, Euskal Herrian desobedientzia zibilaren inguruan sortzen hari den mugimenduaren zati garrantzitsutzat hartu ahal izango dugu.


Boletín nº 7 5 de Diciembre de 2013. REFLEXIÓN Y ACCIÓN La teoría y la praxis son dos elementos fundamentales de cualquier movimiento que aspire a incidir en la realidad para transformarla. Es necesario analizar dicha realidad, descubrir las dificultades que ofrece y las fuerzas de que se dispone. Si la reflexión se materializa en acciones concretas, aporxima los objetivos de cambio propuestos y acelera el proceso de reflexión permanente. La experiencia de Gasteizko Harresiak está resultando muy interesante ya que está combinando ambos elementos. Ni pura teorización sobre desobediencia civil, ni praxis alocada. Ambos elementos están siendo desarrollados de forma equilibrada y complementaria. Basta ver las numerosas e interesantes propuestas que Gasteizko Harresiak va haciendo en su corta vida. Sin olvidar las reseñadas en boletines anteriores, este trabajo recoge las más recientes: •

• •

• •

El 29 de noviembre se publica otro video en el que las cuatro personas que no han comparecido en el juicio invitan a la desobediencia desde el pizarrón de un aula. Reiteran las razones de su decisión: No dejar pasar el juicio de manera silenciosa y sin luchar. Denunciar la falta de legitimidad de la justicia y la raíz política del juicio. Señalar a los torturadores y visualizar la crueldad del Estado. Proponen que toda la sociedad se comprometa para que la desobediencia sea masiva y popular. Anuncian que el día 8, mezclados entre las muchas personas que acudirán a Durango con el rostro cubierto, también estarán ellas. Reclaman protección y complicidad social. Su mensaje termina con una frase sugerente:”Vosotros sois nosotros”. En la mañana del día 4 tuvo lugar una rueda de prensa en la que se anunció una gran cadena humana que se realizará el día 25 de Enero de 2014. Este servicio aportará más datos sobre la anunciada cadena. Por hoy, baste con recoger alguno de los objetivos que se plantea: “Ser una propuesta para la expresión de los compromisos personales y colectivos de las y los gasteiztarras”. Por la tarde de ese mismo día, tuvo lugar un taller de máscaras. El día 5 se pudo visualizar en la web de Gasteizko Harresia (www.gasteizkoharresia.com) otro vídeo colorista en el que un grupo de jóvenes debidamente ataviadas, hacían suya la invitación de los cuatro invisibilizados y animaban a estar presentes el día 8 en las calles de Durango para respaldar a las cuatro personas insumisas y darles cobertura. En dicha web se puede visualizar otro vídeo cargado de ironía fina y buen hacer. Excelente trabajo: una “experta en desobediencia civil” aconseja no acudir el día 8 a Durango. Por contraste, el vídeo consigue lo que pretende. Para el día 13 de diciembre se ha organizado una fiesta solidaria que tendrá lugar en el frontón Auzolan del Casco Viejo. Se compaginaran partidos de pelota y conciertos; abundará la música sin que falten los elementos necesarios para cenar en cuadrilla.

Cuando se de por finalizada esta etapa promovida por Gasteizko Harresiak se la podrá considerar como un gran aporte en el movimiento de desobediencia civil que va tomando cuerpo en Euskal Herria.

Boletin 7  

Gasteizko Harresiaren 7. Boletina // Boletín num 7 de Gasteizko Harresia.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you