Page 1

6. Buletina 2013ko azaroaren 25ean

EZ KORRI EZ GELDI, TXIRI-TXIRI Ezin dugu esan intsumisioaren aldeko mugimendua nonahi eta bizi-bizi dagoenik, baina ez da egia utopia hutsa denik. Momentuz ez da izugarrizkoa, baina ez dago geldi. Gasteizko Harresia kanpaina abiarazi zenetik, Euskal Herrian hainbat ekintza egin dira aipatu baieztapenaren ildotik. 2007an legez kanpo utzi zituzten Jarrai-Haika-Segi gazte erakundeak. Ebazpen horren aurrean emandako erantzunetako bat izan zen A8 errepidearen moztea, eta horrek autoilara luzea sortu zuen. Ekintza horren bidez, Euskal Herriaren aldeko militantzia politikoa jarduteko eskubidea aldarrikatu nahi izan zuten. Aurtengo urriaren bukaeran ekintza hartan parte hartu zuten pertsonen aurkako ahozko epaiketari ekin zioten Donostian. Auzipetutako bost pertsonetatik bi epaiketan jarrera desobedientean parte hartzea erabaki zuten; horietako batek (Saioa Zerain) gutun bat argitaratu zuen erabaki haren berri emateko. Beste hirurak (Ainara LadrĂłn, Aritz Azkona eta Naroa Ariznabarreta) ez ziren epaiketara agertu; auzitegiko eraikinen aurrean bideo bat grabatua zuten erabaki haren zergatiak azaltzeko. Epaileak haiek bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen, eta epaiketa atzeratu. Ugariak izan ziren bost auzipetuei babesa emateko egindako mobilizazioak eta kontzentrazioak. Urriaren 30ean, Frantziako kasazio-auzitegiak atzera bota zuen Pauko Gortearen aurkako helegitea, zeinaren bidez onartu egiten baitzen Jokin Aranalde euskal militante politikoaren Espainiaratzea. Aranaldek, komunikabideei bidalitako eskutitz batean, ebazpen judizialaren aurrean intsumiso aurkeztu zuen bere burua, eta adierazi zuen lanean jarraituko zuela ÂŤerbesteratu eta deserriratu guztiok Euskal Herrian bakean bizi ahalko dugun arteÂť. Polizia haren etxe inguruan ibili zen goiz hartan, baina ez zuten eta ez dute atxilotu. Urriaren 31n Sanfermin egunaren bezperan ikurrina erraldoi bat jartzea leporatuta auzipetu zituzten sei pertsonei DNA frogak egitera dei egin zien auzia daraman epaileak. Seiak agertu ziren epaitegian, hitzordua betez, baina adierazi zuten ez zutela laguntza emango, haien ustez auzia ez datorrelako bat zuzenbidearekin. Azaroaren 5ean, Emilie Martin, Herrirako eleduna Iparraldean, Espainiako Auzitegi Nazionalean agertzeari uko egin zion, Eloy Velasco epaileak bertan aurkezteko agindu ondoren. Azaroaren 16an, larunbata, 5.000 pertsona bildu ziren IruĂąeko manifestazio batean. Yolanda Barcinari aurpegian tartak bota zizkioten horien ekintza babesteko bildu ziren. Nafarroan AHTaren bultzatzaile nagusienetako baten kontra egindakoa desobedientzia zibileko ekintza zela ulertu zuten manifestazioan parte hartutakoek. Azaroaren 18an, ezkutuan dagoen Irati Mujika gazte intsumisoa bere sorterrian egindako azokan agertu zen, Amezketan. Azaroaren bukaeran ere interes informatibo handiko bideo bat zabaldu zen. Goizane eta Pou Gasteizko Harresiko asanblada batean parte hartu zutela agertzen du bideoak. Irudiek erakusten dutenez, harrera beroa egiten diete han bildutakoek. Batzarrean tarte


batez egon ondoren, bi gazteak handik atera, eta babesten dituen sare horretara itzuli ziren. Agertze labur horien bidez, Idoya Iragorrik azaldutako helburua betetzen ari dira gazteak. Herrikolore.org atariak kaleratutako elkarrizketa batean agertu da berriz sestaoarra, azaroaren 22ko bideoan. Elkarrizketa horretan, agertze laburren bidez egiten ari diren estrategia ulertzeko gako batzuk ematen ditu Idoyak: Ez gara kalera aterako gu atxilo gaitzaten soilik‌ Nahiz eta ezin garen kalera atera atxilo gaitzaketelako, zenbait jardueratan parte hartu nahi dugu, hori baita gure militantzia aldarrikatzeko beste modu bat‌ ez diogu utzi nahi izan garena eta bagarena izateari.


25 de Noviembre de 2013.

SIN PRISA Y SIN PAUSA No podemos decir que el movimiento a favor de la insumisión tenga una implantación generalizada, pero tampoco que sea una vaga utopía. No es, de momento, arrollador pero tampoco está paralizado. Desde que se puso en marcha la campaña Gasteizko Harresia, se han producido en Euskal Herria varios hechos que confirman estas apreciaciones. El año 2007 se decretó la ilegalización de las organizaciones juveniles Jarrai-HaikaSegi. Una de las respuestas a dicha medida fue el corte de la A-8 dando lugar a una importante retención del tráfico. Con dicha acción se reivindicaba el derecho a practicar la militancia política a favor de Euskal Herria. A finales de octubre de este año se abrió en Donosti la causa oral contra las personas que habían participado en aquella acción. De las cinco encausadas, dos habían decidido comparecer en la vista manteniendo una actitud desobediente; una de ellas -Saioa Zerain- publicó una carta en la que informaba de la decisión que habían adoptado. Las otras tres - Ainara Ladrón, Aritz Azkona y Naroa Ariznabarreta- no comparecieron; previamente habían grabado un vídeo delante del edificio de los juzgados en el que exponían las razones por las que adoptaban dicha medida. El juez dictó en su contra orden de búsqueda y captura y aplazó el juicio. Hubo numerosas las movilizaciones y concentraciones en apoyo a los cinco encausados. El día 30 de octubre, el Tribunal de Casación francés rechazó el recurso contra la Corte de Pau que había admitido la extradición a España del militante político vasco Jokin Aranalde. Este, en una carta remitida a los medios de comunicación, se declaró insumiso a la resolución judicial y manifestó su intención de «seguir trabajando hasta que el último de los exiliados y deportados podamos vivir en paz en Euskal Herria». La Policía merodeó aquella mañana alrededor de su domicilio sin que se produjera ni se haya producido su detención. El día 31 de octubre los seis imputados por la colocación de la ikurriña gigante en la víspera de San Fermín fueron requeridos por el juez que instruye su causa para que aportaran las correspondientes pruebas de ADN. Los seis comparecieron el juzgado a la hora en la que habían sido citados para advertir que no iban a colaborar con la justicia por entender que la causa no se ajustaba a derecho. El 5 de noviembre, Emilie Martin, portavoz de Herrira en Iparralde, rechaza comparecer en la Audiencia Nacional española tal y como se le exije el juez Eloy Velasco. El sábado 16 de noviembre 5000 personas se manifestaron en Iruñea. Raspaldaban la acción de quienes habían estampado un tartazo en el rostro de Yolanda Barcina. Interpretaban la acción como un acto de desobediencia civil contra una de las principales impulsoras del TAV en Nafarroa. El 18 de noviembre, la insumisa y escondida Irati Mújica hace acto de presencia en la azoka que se celebra en su pueblo natal, Amezketa.

También a finales de noviembre se divulga un vídeo de gran interés informativo. Goizane y Pou comparecen en una asamblea de Gasteizko Harresia. Según reflejan las


imágenes, los dos compañeros insumisos encuentran una gran acogida en el grupo reunido. Tras compartir un tramo de la reunión, ambos jóvenes abandonan la reunión volviendo a perderse en la red que los protege. Con estas comparecencias fugaces se cumple el objetivo que expone Idoya Iragorri. Esta joven sestaoarra también reaparece en una entrevista que publica herrikolore.org con fecha 22 de noviembre. En dicha entrevista, la joven da algunas claves para entender la estrategia que están llevando adelante mediante las comparecencias: “No vamos a salir a la calle solo a que nos detengan… Aunque no podamos salir públicamente por correr el riesgo de ser detenidos, queremos tomar parte en diferentes actividades por ser una manera de reivindicar nuestra militancia,…no queremos dejar de ser quienes hemos sido y quienes somos”.

Boletin 6  

Gasteizko Harresiko 4. Boletina // 4 Boletin de Gasteizko Harresia.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you