Issuu on Google+

5.Buletina 2013ko azaroaren 12an ABSENTE BAINA GURE ARTEAN OSO PRESENTE Noizean behin, isiluneak hitzak baino adierazgarriagoak dira. Edo, absentziek euren borondatez ikusezin bihurtu direnen presentzia indartzen dute. Euskal gazteriaren aurkako epaiketaren garapenak egiaztapen horren hainbat modu ikusarazi dizkigu beste behin ere. Urriaren 24an berrabiatu zen auzipetutako 40 gazteren aurkako ahozko kausa. Lehen saiora joanak zirenek aldez aurretik ohartarazi zuten ez zituztela torturatu zituztenen adierazpenak entzungo. Are gehiago, aditu moduan, justiziaren aritzeko modua salatu zuten, gazteen inkulpazio eta akusazio deklarazioak lortzeko irainetara bortizki jo zutenen adierazpenak entzuteko prest zegoelako justizia hori bera. Uste zutenaren kontra, auzitegiko lehendakariak gazteen eskaria onartu zuen; torturatzaile bezala seinalatutakoen deklarazio saioetara hurbildutako pertsonak bertan egotetik salbuetsi zituen. Auzipeturik gabeko aretoaren irudia zirraragarria izan zen. Isilune espektral hartan are patetikoago gertatzen ziren balizko adituen adierazpenak. Inkomunikazioan irainduak izandako gazteen salaketa gordinek areto deslai hartan burrunbatzen jarraitzen zuten. Torturatzaileek zerrendatzen zituzten gezurren erreplika ukaezinena zen. Hitz hauetan bertan, gero eta presenteago dago lehen egunetik ahozko bistara agertu ez zirenen absentzia. Estatua eta polizia talde guztiak berriz ere oker daude. Ez dute gertatzen ari denaren salaketa modura interpretatzen, baizik eta men ez egitea iruditzen zaie. Jada jarduera arraroak nabaritzen hasiak dira agertu ez ziren lau pertsonen inguruneetan. Polizia talde bakoitza lau ikusezinak estalgabetu asmoz bere trebeziak erakusten saiatzen da, berehala atxilotzeko. Laurak egon ziren sinbolikoki presente urriaren 26an Bilbon egin zen manifestazioan; euren izenak zeramatzaten lau puxika handik gogorarazten zituzten. Amaierako ekitaldian haien izenak aipatu zituztenean, txalo-zaparrada batek euren erabakia berretsi zuen. Baina beraien presentzia sinbolikoagoa izan zen. Ibilbidea poliziaz gainezka zegoen arren, absenteetako bi presente egon ziren, Idoia Iragorrik eta Irati Mujikak ezkutalekuak utzi eta euren lagunekin ibilaldiaren hasierara batu baitziren. Are eta ikusgarriagoak bihurtzen ditu ezkutatzearen ekintzak. Arratsalde hartan hartu zuten erabaki arriskutsua, Eleak-ek euskal gizarteari aurkeztu dion “Erreminta-kutxaâ€?n azaltzen den tresnetako bat da. Talde horrek desobedientzia zibilaren askotariko esperientzien inguruko 22 orrialdeko txostena argitaratu berri du. Horietako bat nahita egindako ezkutatzea da, analisi labur honen ardatz, hain zuzen. Txerra Bolinagak, Eleak-eko kide ezagunak, mugimenduaren helburuak honela adierazten ditu: ÂŤOraingoz, helburua da Euskal Herrian bizi dugun egoera ikusgarri egitea, baina azken helburua salbuespen-politikak bertan behera uztea eta epaiketekin eta atxiloketekin bukatzea daÂť.


Boletín nº 5 12 de Noviembre de 2013.

AUSENTES PERO MUY PRESENTES En ocasiones, hay silencios más elocuentes que las palabras. O ausencias que refuerzan la presencia de quienes voluntariamente se han invisibilizado. El desarrollo del juicio contra la juventud vasca ha vuelto a confirmar de distintas formas estas constataciones. El día 24 de octubre se reinicio la causa oral contra los 40 jóvenes encausados. Quienes habían acudido a la primera sesión ya advirtieron por adelantado que no iban a escuchar las declaraciones de quienes les habían torturado. Más aún, denunciaron el proceder de una justicia que se aprestaba a oír, en calidad de peritos, a quienes habían recurrido de forma brutal a las vejaciones para arrancarles declaraciones inculpatorias y acusatorias. En contra de lo que se pudiera imaginar, la presidenta del tribunal aceptó la demanda de los jóvenes; eximió a las personas encausadas que habían acudido a la causa de estar presentes durante las sesiones en las que se tomaba declaración a los señalados como torturadores. La imagen de la sala sin encausados era impactante. En aquel silencio espectral todavía resultaban más patéticas las declaraciones de los supuestos peritos. Las crudas denuncias de las jóvenes que habían sido ultrajadas durante la incomunicación seguían retumbando en aquella sala semi abandonada. Era la más irrefutable réplica a las mentiras que iban desgranando los torturadores. En esta misma línea, cada vez se hace más presente la ausencia de quienes no comparecieron desde el primer día a la vista oral. El Estado, y todas las múltiples policías se han vuelto a equivocar. No interpretan la medida como una denuncia de lo que está sucediendo sino como un desacato. Ya se van notando movimientos extraños en los entornos de las cuatro personas no comparecientes. Cada cuerpo policial intenta exhibir sus destrezas descubriendo a estas cuatro personas autoinvisibilizadas para, inmediatamente, detenerlas. Las cuatro estuvieron simbólicamente presentes en la manifestación que tuvo lugar en Bilbao el día 26; cuatro grandes globos con sus respectivos nombres las recordaban. Cuando fueron mencionadas en el acto final, una salva de aplausos refrendo su determinación. Pero su presencia fue bastante más que simbólica. A pesar de que el trayecto estaba repleto de policías, dos de las ausentes se hicieron presentes: Idoya Iragorri e Irati Mujika abandonaron los escondites en los que se ocultan y se unieron a sus compañeras y compañeros al inicio de la marcha. Episodios de ocultamiento que contribuyen a una mayor visualización. La arriesgada decisión que adoptaron aquella tarde, es otra herramienta más que se incorpora a la “Erremintakutxa” que ha presentado Eleak a la sociedad vasca. Este organismo acaba de publicar un dossier de 22 páginas relativo a las diferentes experiencias de desobediencia civil. Una de ellas es la del ocultamiento intencionado, eje de este breve análisis. Txerra Bolinaga, persona significada en Eleak, expone los objetivos de este movimiento: “Por ahora, el objetivo es visibilizar la situación que se da en Euskal Herria aunque, el objetivo final es acabar con las políticas de excepción y poner fin a los juicios y a los arrestos”.


Boletin 5