Page 1

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA ZIKLOA Gares, 2014

OTSAILAK 17, astelehena, 19,30etan Garesko liburutegian.

“Batzarrak, jatorrizko antolaketa”, Patxi Azparren. Liburuxka honek iturri askotatik edaten du, ezkerreko korronte politikoetatik, euskal kulturatik, zein zientzia sozialetatik. Iturri horien guztien argitan, batzarraren eredua eguneratu eta berrinterpretatu da. Euskal Herrian Europako antolaketa zaharrenaren aztarnak auki daitezke batzarrean eta, bide batez, aldaketa garai hauetan antolaketa eredurik berritzaileenak sor daitezke batzarratik.

OTSAILAK 27, osteguna, 19,30etan Garesko liburutegian.

“El proyecto Jauzarrea”, Xabi Otero. JAUZARREA proiektuari esker mundu osoko hainbat unibertsitatetan euskararen kultura aztertzen ari diren zientifikoak elkarlanean aritzen dira. Lan egiteko moduak aldatuz lan emaitzak ere aldatzen dira. Euskal kulturan sakontzea eta gainontzeko kulturekin izan duen harremana aztertzea helburuak ditu proiektuak.

MARTXOAK 20, osteguna, 19,30etan Garesko liburutegian.

“Euskal mitologia”, Ixabel Millet. Sarritan, euskal mitologiaz hitz egiten dugunean gauza asko pilatzen zaizkigu buruan, dena batera eta nahasia: Mari, Basajaun, Urtzi, Sorginak, Ilargi, Galtzagorriak, Amalur, Lauburua, Gernikako arbola etb. Baina nortzuk dira? Zein dira haien arteko harremanak? Nolako izanen zen garai hartako mundua? Pertsonaiez eta mitologiaren antolamenduaz hitz eginen dugu gure arbasoen mundura hurbilduz.


MARTXOAK 26, asteazkena, 17.00etan Garesko liburutegian “Galtzagorriekin dantzan”, Ixabel Millet (Umeentzako saioa). Ipuin saio honetan euskal mitologiako ipuinak eta bertan inspiratutakoak entzuteko aukera paregabea izanen da txikitxo guztientzat. Ilargia, Izarrak eta Katutxoa azalduko dira galtzagorriak dantza egiten duten bitartean...

APIRILAK 10, osteguna, 19,30etan Garesko liburutegian.

“Euskararen kate hautsiak”, Dabid Anaut "Bazterketa, debekua, mespretxua, zigorra, jazarpena... errepresioa. Euskarak eta euskaldunok asko sufritu dugu, luzez, gure hizkuntza indarrez desagerrarazi nahi izan dutelako". Euskararen zapalkuntza ez da gauza abstraktu bat, norbaiti gertatu zaio, hiztunari eta herritarrari gertatu zaio. Ezinbestekoa da, beraz, horien ahotsa jasotzea.

Garesko Udala

Euskara eta euskal kultura zikloa euskarz  

Garesko Udalak antolaturiko neguko euskal kultura zikloa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you