bizitza sinboloak, symbols of life, símbolos de vida

Page 1

Erdi Arokoa

Erdi Arokoa


Katalogo honen helburuak Objetivos/ Objectives • Duela urte gutxi arte bazterturik egon den Izarbe eta Mañeru ibarreko hilarrien herri artea katalogatzea, ahal den neurrian, eta herritarrei ezagutzera ematea. • Hilarri gehienak erromaniko eta gotiko garaikoak direnez Erdi Aroko hil artearekiko sentsibilizazioa sortzea eta euren baliotasun artistikoa, historikoa, arkeologikoa eta antropologikoa goraipatzea. • Nafar kulturaren jatorrizko ekoizpen bat da. Izan ere Nafarroa osoan agertzen den hilarrien dentsitaterik munduko handiena da. • Erdi Aroko sinbolismoa magiko-erlijiosoa eta heriotzaren erritoa eta bizitzaren zentzua hobeki ezagutzea. • Izarbe eta Mañeru ibarretan dagoen altxor hau ezagutaraztea. • Hemen aurkezten diren irudien gozamen estetikoa sortaraztea.


Bizitza • •

Bizirik daudenak dira sinboloak egiten eta erabiltzen dituztenak. Hilarrietan azaltzen zaizkigun sinboloen esanahipean berpiztea edota beste bizitza bat dago, gizarte baten lekukoa izanik.

Sinboloa • • • • • • •

Aspaldtik datozkigu, zabalpen handia dute eta geroago kristautasunarekin nahasten dira. Errealitate transzendentalak ordezkatzeko gai da sinboloa. Arrazoiz ulertu ezin dena ulertzen laguntzen du sinboloak. Munduaren kosmobisio oso bat islatzen du sinboloak. Sozializazioa, meditazioa eta kontemplazioa bultzatzen du. Denboraren poderioz sinboloak babessinboloak bihurtzen dira. Interpretaziorako zailtasunak: esanahia aldatzen da kultura taldearen arabera,jarririk dagoen tokiaren arabera, garaiaren arabera eta pertsonen jakintzaren arabera. Ezin dugu ahaztu berez balore estetiko batekin ere egina dagoela eta agian beti ez dutela esanahi bat.


Harria eta zirkuloa/ Piedra y Círculo/ Stone and Circle • • • •

Zergatik harria? Harriak dituen berezko ezaugarriak: iraunkortasuna eta gogortasuna. Aurrehistoriatik harriek hilobia babestu ohi dute. Aurrehistoriatik harriz eginiko monumentuak ditugu: trikuharriak, menireak (Ka 4700 urtetik), hilarri antropomorfikoak, baratzak (Ka 700 urtetik), hilarri biribilak (Ka III-I), hilarri laukiak (erroma garaian), Biribilak (I-IV), (IX-X), (XI-XIX).

• • •

Zergatik zirkuloa? Nahita eginiko forma da: astrala, antropomorfikoa, estetikoa. Zirkuloaren esanahiak hainbat kulturatan: – – – – – – – – –

Zerua Perfekzioa Espiritualtasuna, psikea Mandalak Denbora Unibertsoa, osotasuna Gizakion burua Unitate nagusia Babestokia Jaio-hil-jaio-hil, berpiztea


Azterketa eremua Territorio estudiado/ Studied territory


Katalogoko hilarrien ezaugarriak Características/ Features •

Izarbe eta Mañeru ibarretan katalogatu ditugun hilarri biribilak 67 dira. Haietako 35 katalogaturik zeuden dagoeneko argitaraturiko hainbat lanetan. Denboran zehar galdu diren beste 21 hilarri gehiagoren berri izan dugu, gutxienez.

Datazioa: XI-XIX bitartean, gehienak erdi arokoak izanik. Datazioa egiteko kontestu arkeologikoa eta datazioa hartu dugu kontuan.

Materiala: gure zonaldeko kare-harrizko hilarri bat kenduta gainontzeko guztiak are-harrizkoak dira (66).

Tekniken aldetik irudien %58,6 erliebean egina, %10,3 ebakia eta %31,3 inskulturan. Hiru kasutan ertza dekoraturik dago eta bederatzitan oina.

Kokapenaren arabera. Bideko hilarriak 14 dira. Gainontzekoak hilerrietakoak dira, nonbait. Hala ere haietako asko kontestutik at aurkitu dira.

Motiboen harira esan beharra dago 10 hilarritan gurutzea ez dela agertzen. Hau hilarriaren antzinatasunaren zantzua izan liteke.

Katalogo honetan hilarrien irudiei protagonismoa ematea erabaki dugu. Hilarriak, bere osotasunean ulertzeko, bibliografian aipatzen diren artikuloetara jo beharko duzu. Katalogazio hau 2007-2012 urte bitartean egina dago. Zirauki, Artazu, Artaxoa


Hilarri biribilen historiaren laburpena• Historia/History

Hilarrien zabalpena mendebaldean

Ucla 1990. lauburu

Hilarriak hilobian jartzen ziren harriak dira.

Hilarri biribilak eta antropomorfikoak Burdin Arotik ezagutzen ditugu Euskal Herrian. Hala ere, Nafarroan, Erromatarren garaian, hilarriak laukiak ziren.

XI. mendetik aitzina hilarriak agertzen hasten dira Nafarroa osoan. Izan ere Nafarroa da, mundu osoan, hilarri biribil gehien duen lurraldea, benetan fenomeno berezia da.

Nafarroa Garaian XI. mendetik XVI.mendera arte erabiliak izaten dira lurperatzeetan, gehinetan Erdi Aroko elizen inguruan aurkitzen dira.

XVI. mendetik aitzina lurperatzeak elizen barruan egiten direnez hilarrien protagonismoa behera doa Nafarroa Garaian. Gainera idazmena zabaltzen hasten da eta euskarri laukia biribila baino erosoagoa suertatzen zaie harginei. Hala ere bideko hilarriek XIX. mendera arte iraunen dute, gehien bat bide ertzetan, ustegabeko heriotza baten tokia seinalatuz.

Behe Nafarroan, XVI.mendean loraldi ikaragarri bat bizi ziren hilarriak, euren iraupena hilerri guztietan mantenduz XX. mendera arte.


Hilarri biribilak herririk herri Número de estelas/ Number of steles Etxarren Girgilao Uterga Eneritz Obanos Artazu

Katalogatuak 67

Adiotz Olkotz

Desagertuak 21+

Mañeru Añorbe Zirauki Sorakoitz Gares

0

5

10

15

20

25

30


Tipometria Tipometría/ Measurement

• Diskoaren diametroa 55/18zm • Altuera osotara1,2 1/59zm • Diskoare lodiera25,5 /5zm


Tipologia TipologĂ­a/Tipology

9

7

11

10

1

2

1

1

1

1


Irudien gaiak/ Temas/Images • • •

• • • •

Irudirik gabeko hilarriak Irudia galdu duten hilarriak Ikur astralak % 30 – Hexapetala – Erradialak – Izarrak Gurutzeak % 50,5 – San Andres – Beso zabalduak (Malta delakoa) • Beso konbexuduna • Beso konkabuduna • Beso zuzenekin • Beso turutaduna – Grekoa – Latinoa – Ainguraduna – Losangea – Beste batzuk Landareak % 4 Enigmatikoak % 4 Giza irudikoak % 1 Idatziak % 8

Gurutzea Astrala Idatzia Enigmatikoa Landarea Ogibidea Giza irudia


Hilarri forma/ Forma de estela/ Shape of stele

• Hilarrien itxura biribila lortzeko asmoz, kasu batzuetan, antzeko itxurazko harri naturala hartzen zen. Baliteke jende xumearen kontu bat izatea, bilatu nahi zuten sinbolismoa lortzen baitzen harginaren lanak ekonomizatuz. • Zirkuloa bera sinbolo arketipikoa da.


Erdi Arokoa, XI-XIV Gares, 6

Erdi Arokoa, XI-XIV Gares, 6


Irudi galdua/ Imagen perdida/ Degenarate image •

Barne irudiak higaduragatik, batzuetan, galdu egin dira. Oro har, hilarriaren bi aldetan agertzen dira sinboloak. Soilik kasu batzuetan ez dago ikurrik hilarriaren alde batean. Eta ikurrik gabe izatea kasu bakan batzuetan agertzen da, agian hildakoaren egoera ekonomikoaren ondorioz.

•

Nola edo hala Erdi Aroan sorturiko sinbologiak (hilarriaren forma bera eta barneko sinboloak) XIX. mendera arte irauten du. Jakina, sinboloen esanahia aldaturik denboran zehar, baina, funtsean, heriotzarekin eta hark dakarren misterioarekin loturik.


Erdi Arokoa, Gares, 6

Erdi Arokoa, A単orbe, 7


Erdi Arokoa, Sorakoitz, 1

Erdi Arokoa, A単orbe,7


Hexapetala/ Hexapétala/Rosette

• • • • •

• Erromatar garaikoa. Andeloko hil artea

Brontze garaitik Europan zehar agertzen da. Taranis jainko zeltiarrarekin lotzen da. Etruskoen eta erromatarren hil monumentuetan agertzen dira. Ikur babesle-ongile unibertsala. Eguzki ikurra. Begizkoaren aurkakoa. Erraza egiteko. Hilarrietan maiz agertzen da.

Gurean agertzen da beste hexapetala batekin (2 aldiz), gurutzearekin (4 aldiz), landarearekin (behin), ikur misteriotsuarekin (behin), izarrarekin (behin). Teknikoki inskulturaz eta erreliebez egin ohi da.


Erdi Arokoa. Bargota Ma単eru, 6


Bideko hilarria. Obanos, 7

Etxarren, 7


Gares, 6

Erdi Arokoa XII-XV. Olkotz, 7


XI-XIV Gares 6

Erdi Arokoa Gares 6


XI-XIV Gares, 6


Erdi Arokoa, Sorakoitz 1

Obanos, 7


Erdi Arokoa A単orbe, 7

XII-XIV Olkotz 7


Erradiala Radial/Radial

• Brontze garaitik agertzen zaigu. • Eguzki gurtzarekin lotura dute. • Gurean azaltzen zaigu, hilarriz beste aldean, beste eguzki-sinboloarekin (1), gurutzearekin (2), gurutzezirkulo kontzentrikoekin (1). • Teknikoki erreliebea erabiltzen da. Olkotzeko dorrea XVI.


XI-XIV, Gares, 6


Erdi Arokoa, A単orbe, 7


Erdi Arokoa, Sorakoitz, 1

Erdi Arokoa, Ma単eru 7


Izarra/ Estrella/Star

• • • • •

• • •

Zirauki 1200.San Roman.

Izaera profilaktikoa. Argiemailea, gidaria. Erromatar garaian agertzen da hilarrietan. Euskal Herrian erdi aroan eta geroko garaiekin lotzen da. Egiteko erraztasuna.

8 puntakoa da kasu gehienetan agertzen dena. Teknikoki erliebea, inskultura eta ebakia erabili ohi da Gurean beste izar batekin batera azaltzen da (behin), gurutzearekin (2 aldiz), gainontzeko kasuetan ez dago jakiterik.


Adiotz,7

Adiotz, 7


Erdi Arokoa, A単orbe, 7

Erdi Arokoa, Akiturriain Uterga, 5 Caro Baroja Museoa


Erdi Arokoa, Olkotz, 7

Erdi Arokoa, Bargota Ma単eru, 6


Zirauki, 7. /P Zarrabeitia Tafalla

Erdi Arokoa, Bargota Ma単eru, 6


Gurutzea/ Cruz/Cross

• • •

• • Erromanikoa. Garesko Santiago Eliza, XIII

Sinboloa bera kristautasunaren aurrekoa da. Munduko hainbat kulturatan ematen da. Hilarrietan kristautasunarekin loturik azaltzen zaigu. Gaizkia eta bekatua uxatzeko baliogarria da.

Gurean gurutzea irudikatzen da beste gurutze batzuekin (9 aldiz), hexapetalarekin (3 aldiz), zirkuloarekin (1), izarrekin (1), eguzki sinboloarekin (1), enigmatikoa (1). Gurutze latinoa XVII. mendetik aitzina agertzen zaigu gure hilarrietan. Teknikoki ebakia, inskultura eta erreliebeetan gauzatzen da.


San Andres gurutzea


Gares, 6

XI-XIV, Gares, 6


Erdi Arokoa XI-XIII, Gomazin Gares, 3

Zirauki 1699 Bideko hilarria, 4


Beso konbexudun gurutze zabaldua


XI-XIV, Gares, 6

Erdi Aroa, Sorakoitz, 1


Erdi Arokoa, A単orbe, 7


XI-XIV, Gares, 6

XI-XIV, Gares, 6


Beso konkabodun gurutze zabaldua


Erdi Arokoa, Bargota Ma単eru, 6

Zirauki, 1638 bideko hilarria, 4


Beso zuzenekin gurutze zabaldua Pate gurutzea


XII-XV, Gares,6


Beso turutadun gurutze zabaldua


Zirauki, 7

XI-XV, Gares, 6


Erdi Arokoa, Bargota Ma単eru, 7


Erdi Arokoa, A単orbe 7


Zirauki, 7

Erdi Aroko,Hiriberri Gares, 6


Gurutze grekoa


Erdi Arokoa,Hiriberri Gares, 6


XII-XV,Hiriberri, Gares 7


Adiotz, 7

XII-XV, Olkotz, 7


Erdi Arokoa, Sorakoitz, 1


XI-XIV, Gares, 6

Erdi Arokoa, A単orbe, 7


Bideko hilarria, Gares,6


Bideko hilarria 1789, Gares, 6

Erdi Aroa, a単orbe, 7


Erdi Arokoa, Sorakoitz, 1

Erdi Arokoa, Zirauki, Caro Baroja Museoa


Etxarren, 7

Bideko hilarria, Obanos, 7


Gurutze latinoa


Bideko hilarria 1789, Artazu, 7

Bideko hilarria, Zirauki, 7


Gurutze ainguraduna


Erdi Arokoa, Olkotz, 2. San Telmo Museoa


Gurutze Losangea.


Erdi Arokoa, Ma単eru, 7

Erdi Arokoa, Akiturriain Uterga, 7 Caro Baroja Museoa


Erdi Arokoa, Sorakoitz, 1

Erdi Arokoa, Sorakoitz, 1


Beste gurutze batzuk


Erdi Arokoa, Eneritz, 7


XI-XIII Gomazin Gares, 3


18 16 14 12 10 8 6 4 2

Grekoa B. turutadun B. konbexudun S Andres Losangea Beste batzuk Latinoa B. konkaboduna B. zuzena Ainguraduna Lis loreko

0

• Gurutzea da motiborik zabalduena. • Gutxienez 11 tipologia ezberdin aurkitzen ditugu gurutzetan. • Zabalduena gurutze grekoa da, berez zirkulora bikain moldatzen dena. • Balizko beste bi gurutze mota egon daitezke bilduma honetan, baina astral eta landare ataletan sartzea erabaki dugu.


Landarea Vegetal/Plant

Zirauki, 1200. San Roman.

• Landareak berpizkundearen sinboloak dira, hil ostean berpizten baitira. • Aurrehistoriako lurperatzeetan loreak eskaintzen ziren, Greziarrek eta Erromatarrek ere bai.


Erdi Arokoa, Sorakoitz, 1

Erdi Arokoa, Sorakoitz, 1


Gares, 6

Erdi Arokoa, Sorakoitz, 1


Ogibideak Oficios/ Works

Pedro Zarrabeitia 2011

•

Aurrehistoriatik gizakiak euren lanabesekin lurperatzen ziren, agian garai hartako oihartzunik izan ote daiteke?

•

Oro har, irakurtzen ez zekien gizartea zen eta nor zegoen lurperaturik irudien bidez adierazi behar zen.

•

Agertzen diren lanabesak, gremioen ikurrak izanen ote ziren?

•

Gurean ogibideko hilarri bakarra dugu, hargin edota errotari baten lanabesak eta errota-harria azaltzen dira.


Erdi Arokoa, XI-XIV Gares, 6


Giza irudia Imagen humana/Human form

 Nafar erromatar hilarrietan askotan agertzen dira giza irudiak. Alabaina ez da motibo arrunta erdi aroko hilarrietan. Nafarroan 31 hilarritan azaltzen da giza irudiekin.  Nor da? Hildakoa? Zirauki, 1200. San Roman.


Erdi Arokoa, Sorakoitz, 1


Enigmatikoak Enigmática/ Enigmatic

Eunate, hargin marka. XII

Zer ote dira?

Harginak eginiko akats baten ondorioz desitxuraturik geratu ziren irudiak ote dira?

Historia edo gertakizun bat kontatzen digun herri arte abstraktuak edo lengoai nmotekniko batek?

Profilaxi moduan egiten diren ikur abstraktuak?

Dekorazio hutsak?


XII-XV, Olkotz, 7

Erdi Arokoa, Bargota Ma単eru, 6


Erdi Arokoa, Sorakoitz, 7


Idatziak XVII-XIX/ Escritura/ Writing

Hiriberri, XII

XVI. mendetik aitzina, hilarrien anonimotasuna galtzen joaten da eta hildakoen edota etxearen izenak idazten hasi dira.

Harginek idazteko nahiago dute laukia zirkuloa baino, espazioa egokiagoa baita.

XVII-XIX mende artean dauden hil artearen formak 4 dira: biribila, laukia, gurutzea eta haien arteko nahasteak. (Ikus 8).

Erdi Aroko hilarri anitz berrerabiliak izan ziren bideko gisa.

Hemen ditugun idatzitako guztiak bidekoak dira, hau da, ustegabeko heriotza baten lekukoak dira.

XIX. Mendera arte euskara hizkuntza nagusia bazen ere epitafioak gazteleraz idatzirik daude: Don…. Soy de… Aquí murió… Aquí murieron…


Bideko hilarria 1638 Don Martin de Yryarte, Zirauki 4

Bideko hilarria 1699 Soy de Josefa de Oteiza, Zirauki 4


Bideko hilarria. Soy Roman ... osses a単o 1700, Zirauki, 7


Bideko hilarria,Gares, 7

Aquí murió Ambrosio Medrano año 1789


Aqui murio Joaquina Echauri a単o 1806?. Girgilao,7


Aquí Murió Don Ciriaco Arrastia Año 1856, Artazu, 7


Artazu, 7 (III karlistaldia)

AquĂ­ murieronFrancisco y Victoriano (Arasarte) hermanos en batalla AĂąo 1876 R.P.A.


Museoa/ Museo/Museum

Lartzabal, Behe Nafarroa

Abaurregaina, Nafarroa Garaia

Bilduma hau, berez, Izarbe eta Mañeru ibarreko hilarrien museo birtuala da.

Izarben, gutxienez, bi aztarnategi oparo ditugu museo fisiko baten proiektua garatu ahal izateko: Garesen Zubiurrutiako San Eutropioren orubea eta Olkotzen elizaren kanpandorre inguruko lur eremuan.

Ziraukin, hilerri ondoan eta herrian bertan, XVII. eta XIX. mende bitarteko hainbat bideko hilarri paratu dira modu xume baina ikusgarrian,erakusketa gisa. Olkotzen ere bai.

Hilarriak kultur ondare diren aldetik oso aberasgarria litzateke hilarrien museo edo interpretazio zentro bat egitea, honelako proiektua gauzatzeko hilarri aski baitago. Heriotza hobeki ulertzeko jatorrizko erantzuna izateaz gain erakargarri artistiko eta turistikoa eta irakaspen antropologiko eta historiko ditugu hilarriak.


• Eskerrik asko/ Gracias / Thanks – Ana Belen Mañeru, Javier Vicuña, Jacinto San Martín, Antonio Laita, Raquel Unanua, Javier Armendariz eta Fernando Pérez de Laborda-ri ezinbertzeko laguntzagatik. – Caro Baroja eta San Telmo museoei emandako irudiengatik. – Pedro Zarrabeitia, Pello Iraizoz, Sandra Quijal eta David Mariezkurrena-ri – Nexo taldeari bere laguntza teknikoa emateagatik eta, hain zuzen ere, Raquel Guindo-ri bere eraman handiagatik argazkiak ebakitzeko lanean.

Eta bereziki hilarriak hain ongi eta modu arduratsuan denboraren erasoetatik eta lapurretatik zaindu dituztenei eta euren etxeetara, eskuzabaltasunez, sartzen utzi nautenei.


Oinarrizko bibliografia  (1973) Maria de Urrutia R., Fernández García F.”Las estelas de Soracoiz” Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, nº 13.  (1976) Manso de Zuñiga, Gonzalo “Museos del País vasco. Museo de San Telmo” Biblioteca de la Gran Enciclopedia Vasca.  (1989) Zubiaur Carreño, Javier “Estela discoidea procedente del desolado de Gomacin”  (1994) Ukar Muruzabal, Jesús “Ayer y hoy de las estelas discoideas de Navarra” Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra nº 64.  (1996) Jimeno Jurio, JM; Jimeno Aranguren, R. “Estelas discoidales de Beriain, Akiturriain, y Erespuru” Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra nº 68.  (2008) Colomo Castro, Koldo “Estelas discoideas de Puente la Reina/Gares” Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, nº 83; -(2010) Izarbeinguruko herri artea http://issuu.com/mirisari/docs/itzarbeinguruko_herri_artea