Issuu on Google+

MOHANAMA ALDIZKARIA


Aurkibidea: MUSIKA .................................................................................................................................... 3 ADELE................................................................................................................................... 3 LADY GAGA ........................................................................................................................ 3 MALDITA NEREA ............................................................................................................... 4 LMFAO.................................................................................................................................. 4 AMAIA MONTERO ETA LOVH......................................................................................... 5 RIHANNA ............................................................................................................................. 7 MADONNA ........................................................................................................................... 8 TAYLOR SWIFT................................................................................................................... 8 BERRIAK .................................................................................................................................. 9 GUANTAMO KARTZELA .................................................................................................. 9 DONUTSAK.......................................................................................................................... 9 RUBIK KUBOA .................................................................................................................. 10 GERRA ENTRENAMENDUAK ........................................................................................ 10 SEGAPOTOA ...................................................................................................................... 10 LOROA ................................................................................................................................ 11 TANKEAK........................................................................................................................... 11 IRAKIAR NESKATOAK.................................................................................................... 11 BISITATZEKO HERRI INTERESGARRIAK ....................................................................... 12 MALDIVA UHARTEAK .................................................................................................... 12 DUBAI ................................................................................................................................. 13 COP’ENAGHE .................................................................................................................... 14 DENBORAPASAK ................................................................................................................. 17 KIROLAK................................................................................................................................ 19 RAFAEL NADAL ............................................................................................................... 19 ALEX URANGA BODYBOARDERRA MUNDUKO ONENEKIN ARITUKO DA BIHARTIK AURRERA....................................................................................................... 20


MOHANAMA MUSIKA ADELE Adele da gaur egungo artista ospetsuenetako bat. Orain dela gutxi, 8 gramy irabazi zituen baina Adelek artista egin baijo lehen oso momentu txarrak jasan zituen.3 urte bakarrik zituela bere aitak etxetik alde egin zuen. Orduan bere aitonak zaindu zuen baino adelek 11 urte bete zituenean hil egin zen.Bere bizitza osoa leku batetik bestera bidaiatzen pasa zuen, bere ama lan bila zebilelako beti.Txikitatik oso gustoko zuen abestea eta azkenean bere ametsa bete du eta bere lehenengo albuma ,19, ingalaterrako lehen postuak lortu ditu.

LADY GAGA Lady Gaga da gaur egun pop abeslari famatuenetako bat. Oso denbora gutxian arrakasta handia izan du.Bere estilo arraro eta deigarriak eragina izan du bere ospean.Haragi soinekoak,igelez betetakoak,‌ bere ilea ere aldatu du hainbat alditan .


MALDITA MALDITA NEREA Azken urte hauetako artista berria ere bihurtu da Jorge Ruiz, Maldita Nerea izeneko bere taldearekin. Hasierako taldearen partaide bat baino ez da gelditzen gaur egungo taldean baina harrakasta izugarria izan zu Espainiako gazteen artean. Bere azken diskoa FĂĄcil izena du eta oso kritika onak izan ditu. Londresen eman zuen azken kontzertua eta ingelesek oso gustukoa izan zuten.2011an bukatu zuen bere gira baina urte hontan ere kontzertu ugari izango dira batik bat Murtzian eta Granadan maiatzan.

LMFAO LMFAO Los Angeleseko bikote hau 2006.urtean bildu eta arrakasta handia lortu dute bere abesti elektro hop-ekin 2012ko martxoaren 26an Madrilen izango ditugu kontzertu bat ematen.Kontzertu honetako sarrerak oso azkar saldu dira eta gelditzen diren azkenak 75 â‚Źkoak dira. Kontzertu izugarria izango da primeran pasatzekoa!


AMAIA MONTERO ETA LOVH Hasieran taldea honek ez zuen abeslaririk. Maketa bat egitea erabaki zutenean, konturatu ziren abeslari bat behar zutela, taldekoen ahotsak ez baitziren oso onak. Pablok Amaia ezagutu zuen afari batean, eta taldeko abeslari izatea proposatu zion. Egun batzuk pasatuta, proba bat egin zuen eta berehala erabaki zuten Amaia taldeko abeslaria izango zela. Horrela hasi zen orain arte La oreja de Van Gogh bezala ezagutu den taldea. Lehenengo kontzertua Donostian eman zuten, “El moro” tabernan, tabernaren jabea Amaiaren laguna zen-eta. Artean taldeak ez zuen izenik, eta “Los sin nombre” bezala aurkeztu ziren. Orduan izen baten beharra ikusi zuten, eta “La oreja de Van Gogh” izena jarri zioten taldeari. Donostiako V Pop-Rock lehiaketan parte hartu zuten. Horretarako maketa bat grabatu eta epaimahai baten aurrean aurkeztu zuten. Ez zuten saririk lortu, ordea. Hala ere, beraien maketa hainbat irratitan hasi zen entzuten. Hurrengo urteari begira maketa hobe bat hasi ziren prestatzen, eta maketa berri horri esker, Donostiako VI. Pop-Rock lehiaketa irabazi zuten. Sari horrek izugarri lagundu zien, abestiak gehiago hasi ziren-eta entzuten.

Maketa hainbat diskoetxetara bidali zuten, baina ez zuten erantzunik jaso, Sony Music diskoetxetik dei bat jaso zuten arte. Abesti gehiago nahi zituzten entzun, eta beraiek gezurra esan behar izan zuten. Ez zuten abesti gehiagorik, baina baietz esan zuten. Bi astean abesti gehiago sortu behar izan zuten, presaka, lehenbailehen aurkezteko. Emaitza bikaina izan zen, eta bete


zuten beraien ametsa. Madrilera joan ziren bere lehenengo diskoa grabatzera. Alejo Stivel izan zen beraien ekoizlea, eta Mikel Erentxun eta Txetxo Bengoetxearen partehartzea izan zuten. Azkenean, 1998ko maiatzaren 18an kaleratu zuten “Dile al solâ€? diskoa. Hortik aurrera, La Oreja de Van Gogh taldeak arrakasta izugarria izan du. Lau disko kaleratu ditu, 6 milioi kopia baino gehiago saldu ditu mundu osoan, eta hainbat sari eskuratu ditu. Gainera, ehunka kontzertu eman ditu mundu osoan. 2007ko azaroaren 19an La Oreja de Van Gogh taldeak jakinarazi zuen komunikatu baten bitartez, Amaia Monterok taldea utziko zuela eta bere ibilbidea bakarlari gisa jarraituko zuela. Hala ere, La Oreja de Van Gogh taldeko gainontzeko kideek taldean segitzeko asmoa a zuten eta abeslari berri baten bila hasi ziren proba ugari egin eta Leire ezagutu zuten. Lanean jarraitu zuten eta laster disko berria kaleratu zuten A las cinco en el Astoria, El ultimo bals eta Inmortal disco horretako abesti batzuk dira. 2011an disko berria atera dute eta La niĂąa que llora en tus fiestas eta Cometas por el cielo harrakasta handia izan dute orain arte.


RIHANNA 2009an Chris Brownek Rihanna jo zuenetik zurrumurro asko egon dira bikote honi buruz, batzuek esaten zuten haien artean oraindik zeozer bazegoela eta beste batzuek ezetz. Baino Chrisi ezarri zioten “orden de alejamientoa� bukatu da eta ematen du bikote hau geroz eta hobeto dagoela, dirudienez, Rihannak barkatu egin du azkenean.


MADONNA Madonnak lanean jarraitzen du eta 2012ko lehen hiruhilabetean bere 12. diskoa kaleratuko du. Oraindik ez dago ez izena eta data zehaztuta baina binterneten dagoen bere abestia GIme me all your love harraskasta handia izan du.

TAYLOR SWIFT Taylor swift Wyomisingen jaio zen 1989ko abenduaren 13an Pensilvanian.Bi urte gazteagoa den anaia bat dauka, Austin 10 urte zituela abestiak idazten eta abesteko lehiaketa guztietan parte hartzen hasi zen. Nashville bisitatzen ere hasi zen eta 12 urte zituela bertako konpositore batzuekin abestiak sortzen hasi zen. "The Bluebird CafĂŠ" izeneko lehiaketa batean parte hartu zuen eta, bertan, Scott Borchetta-ren atentzioa lortu zuen eta orduan Scott Borchetta-k Big Machine Records-ekin albun bat ateratzeko aukera eman zion,country musika da bere estiloa eta berekarreran diskoen 7.2 milioi kopia baino gehiago saltzea lortu du. Hauek dira bere bi diskoak:


 

2006: Taylor Swift 2008: Fearles

BERRIAK GUANTAMO KARTZELA Guantanamo gisako gisako espetxeak ikertzekotan da NBE (Nazio Batuen Erakundea). Horixe adierazi du Manfred Nowak jaunak, NBEren tortura gaietarako ikuskariak. Aipatu ikerketak bi helburu ditu. Bastetik, AEBetako CIAk, munduan zehar dauden atxiloketa gune sekretuetan, ustez egindako gehiegikeriak argitzea. Bestetik, horrelako zentroak behin betirako ixtea. Nazio Batuen Erakundeak gobernuen laguntza eskatu du ikerketa gauzatu ahal izateko. Manfred Nowakek, 2001eko irailaren 11etik hona jazotako gertaera ankerrenen testuinguruan testuinguruan kokatu ditu zentro hauetan gertatutako gehiegikeriak.

DONUTSAK Indiana estatuko (AEB) poliziak duela bi urte jazotako lapurreta bat argitu du‌ Donut bati esker! 2007ko urtarrilean, hainbat musika tresna lapurtu zituzten Woodhaven Christian Church tenpluan. Poliziak erdi-janda utzitako Donut bat hartu zuen froga gisa. ADN froga egin zuten eta, orain, beste gertaera bat delaeta espetxean preso dagoen 22 urteko gazte bati leporatu diote lapurreta.


RUBIK KUBOA Graham Parker britainiarrak 26 urte behar izan ditu bere ametsa gauzatzeko: Rubik kuboa osatzea. Parkerrek 1983an erosi zuen jostailua, eta 27.400 ordu eman ditu ahalegin horretan. Ia bizitza erdia, 45 urte baititu. Adierazi duenez, ezin du sentitutakoa azaldu, urtetan ero moduan aritu baita kuboa osatu nahian. Hasi aurretik ere ez zen oso sano egongo‌

GERRA ENTRENAMENDUAK Kanariar uharteak AEBetako eta Espainiako gerra hegazkinen entrenamenduen lekuko izan ziren martxoan. F15, F18, Eurofighter eta Mirage FF-1 hegazkinek gerra ariketa amaigabeak egin zituzten hiruzpalau asteko epean. Ariketa hauek, Espainiako presidente Zapaterok AEBetako gobernuak zabalik dituen gerra fronteekiko atxikimenduaren erakusle dira. Atxikimendu hau areagotu egin da Obama karguan denetik, Zapaterok harreman hotz samarra samarra baitzuen Bush jaunarekin. Espainiako agintariei esker, F15 kupidagabeek punteria trebatu ahal izango dute Afganistanera zibilak akabatzera (nahi gabe, noski!) joan aurretik.

SEGAPOTOA Paul Gardner-Stephen australiarrak 40 urte dituen asmakizuna gauzatu du: Zapatafonoa. Gailu mota hau 60ko hamarkadako Get smart telesailan ezagutu genuen, baina Gardner izan da lehena fikziotik errealitaterako pausoa ematen. Australiarrak adierazi duenez, segapotoa poltsikotik ateratzea bezain erosoa da zapata kentzea.


LOROA Erresuma Batuko Hertfordshire futbol zelaian gertatu zen, Rangers eta Hatfield Town taldeen arteko partida batean: arbitroak, jabearekin batera harmailetan zegoen lorito bat estadiotik kanporatzeko agindua eman zuen. Dirudienez, arbitroak txistua jotzen zuen bakoitzean, loritoak imintzioa egiten zuen. Horrek hainbat eragozpen sortu zizkien, bai jokalariei eta baita jokozainari ere. Azkenean, jabeak eta maskotak, estadioa utzi behar izan zuten txartel gorria jasota.

TANKEAK Varsoviako (Polonia) poliziak bi lagun atxilotu ditu sobietarren garaiko lau tanke lapurtu izana leporatuta. Tanke bakoitzak 20 tonatik gorako pisua du. Polizia buruak azaldu duenez, tankeetako hiru aparkaleku batean topatu zituzten. Laugarrena, berriz, kamioitzar baten barruan. Poliziak uste du txatarra gisa saltzeko ebatsi zituztela.

IRAKIAR NESKATOAK 2.000 eta 30.000 dolar bitartean. Horixe balio dezake 11-12 urteko neskato batek Iraken. Inbasioak gerra ekarri zuen, eta gerrak miseria. Ondorioz, guraso askok alabak saltzen dizkete sexu-merkatari maltzurrei. Gainera, umeak lehenbailehen saldu nahi dituzte, 20 urterekin zaharregiak omen dira eta. Infernurik bada, Iraken sinonimo da


BISITATZEKO HERRI INTERESGARRIAK MALDIVA UHARTEAK Maldivetako Errepublika Ozeano Indikoa dagoen herrialdea da, Sri Lanka eta Indiako hego-mendebaldean eta Asiako hegoaldean. Uhartediaren izena sanskritoa da, mal mila esan nahi du eta diva uharte, hau da, milaka uharte. Hiriburua MalĂŠ hiria du. Bai Asia bai herrialde islamiarren artean, biztanle gutxien duen nazioada. Maldivak dira munduko herrialde txikienetako bat.

Maldivetako uhartedia koralezko 1.200 uharte eta uharte txikik osatzen dute, eta 3,5 metroko garaiera ez da inon gainditzen. Hori dela eta, munduan gutxi izango dira berotze globalaksortutako ondorioak Maldivak baino gehiago pairatuko dituen herrialdeak. Herrialdea osatzen duten 1196 uharteetatik 192 uhartetan bakarrik bizi da jendea. Kokondoak izan ezik, asko baitago, landaredia oso eskasa da. Klima tropikokoa da, montzonikoa. Ez dago uharteetan ez mea hobirik, ez energia baliabiderik. Arrantza da baliabide natural bakarra.


DUBAI Dubai , Arabiar Emirerri Batuetako hiri eta emirerri baten izena da. Dubai, Arabiar Emirerri Batuetan biztanle gehien dituen hiria da, eta bigarren emirerririk garrantzitsuena. Hiriak dituen diru-sarreren %6 bakarrik dator gaur egun petroliotik, gero eta garrantzi handiagoa dute merkataritzak eta turismoak.

Azken hamarkadan zehar, eraikuntza proiektu itzelak jarri dira martxan Dubain, Dubain irla artifizialak, etxeorratz itzelak, eta Guiness errekorra hautsi edo hautsiko duten beste hainbat eraikin edo proiektu. Duela urte batzuk herrialdeko bigarren hiririk handiena zena, gaur egun, hiriburua den Abu Dhabiren aurretik jarri da.


COP’ENAGHE Kopenhage Danimarkako hiriburu eta hiri garrantzitsuena da. Seelandia uhartean dago kokatua, eta gaur egun, Danimarkako monarkiaren eta parlamentuaren egoitza da. Kopenhageko metropoliak 1,8 milioi biztanle ditu. Danimarkako Hiriburu Eskualdean (danieraz Region Hovedstaden) dagoen hiri handiena da beraz. Hiriak, itsas eta aire portuak ditu, metroa eta hotel eskaintza, apartamentu eta akanpadarako eskaintza ugaria du. Kopenhage hiri laua da, elizen eta gazteluen dorre berdeak baino ez dira etxeen gainetik ikusten. Kanalez eta kai txikiz josita dago eta hainbat parkek gerriko luzea osatzen dute herriaren alde zaharraren inguruan.



RĂĽdhuspladsen: Udaletxearen plaza da. Bertan dago 0 kilometroa. Bi aldiz elkartu dira bertan 100.000 pertsonatik gora, lehenengoa 1945ean Danimarkaren askatasuna ospatzeko eta bigarrena Danimarkako futbol selekzio nazionalak 1992. urteko Eurokopa irabazi zuenean. Gaur egungo udaletxea Kopenhagek izan duen seigarrena da. 1903an eraiki zuten aurrekoa erre egin zelako. 110 metroko altuera duen dorrea dauka.  Amalienborg jauregia: Frederik III-k bere emazte Amaliarentzako eraikia. Gaur egungo jauregia 1750. urtekoa da. Plaza oktogonal baten inguruan lau eraikin simetrikok osatzen dute jauregia. 1794. urtean suak Christiansborg erre zuenetik hau izan da errege familiaren egoitza.






Handik gertu Fredriks Kirche eliza borobila dago, Marmolezko eliza ezizenaz (danieraz Marmorkirken) ezagutzen dena. Slotsholmen irla: Kopenhagen dagoen irla txikia da baina bertan sortu zen hiria eta bertan dago Danimarkako jauregi handienetakoa den Christiansborg jauregia besteak beste. Christiansborg jauregia XIV mendean eraiki bazuten ere hainbat sute eta berreraikitze jasan zituen. Gaur egungo palazioa 1916an inauguratu zuten. Garai batean erregeen egoitza izan zen baina gaur egun Danimarkako Gobernuaren eta parlamentuaren (Folketing) egoitza da. Ondoan dago Børsen (Burtsa) eraikin famatua, bere 56 metroko altuerako orratzarekin, bai eta Danimarkako Liburutegia ere.

Rosenborg jauregia: Kristian IV erregeak eraiki zuen XVII mendean. Bertan gordetzen zen koroaren altxorra. Christiansborgen bizi bazen ere lasai egoteko toki bat eduki nahi baitzuen. Parke eta lorategi ederrak ditu










 



inguruan. Gazteluaren atzean Lorategi Botanikoa dago, 1874. urtean eraikitako beirazko negutegiak 10 hektarea hartzen dituelarik. Ny Carlsberg Glyptotek museoa: J.C. Jacobsen garagardo egilearen arte bilduma gordetzeko eraiki zen museoa da. 1888. urtean zabaldu zuten. Museoaren erdian lorategi handia dago. Tivoli parkea: Munduko atrakzio parke zaharrenetakoa, 1843an zabaldu baitzituen ateak. Gaur egun dauden eraikinik zaharrenak ordea 1874. urtekoak dira. Nyhavn kanala: Kai berria esan nahi du danieraz. 1671. urtean irekitako kanal hau jatetxe eta ostatuz beterik dagi. Kolore desberdinetako etxe tipikoek Kopenhageko postale tipikoa osatzen dute. Sirenatxoa (Den lille havfrue): Hans Christian Andersen idazlearen pertsonaian oinarrituriko eskultura Langelinie nasaren muturrean dago. Handik gertu Gefionen iturri ikusgarria dago. Grundtvig eliza: (kanpoaldea 1926, barnealdea eta ingurua 1940) Peder Klint arkitektoarena. Strøget karrika: Udaletxearen plazatik hurbil hasten den kale komertziala da. Erabat peatonala da eta udan, turismo garaian, 250.000 pertsona pasatzen dira kale honetatik. Christiania hiri librea: hippie mugimenduak sorturiko herria. 850 biztanle ditu gaur egun.


DENBORAPASAK


KIROLAK RAFAEL NADAL Mallorkako tenistak Roger Federer munduko tenistarik onenari irabazi zion Montecarlon (07-4-22-igandea). Rafa Nadalek 67 partidu irabazi ditu, mota honetako zelaian, denak segidan , bat ere galdu gabe.


ALEX URANGA BODYBOARDERRA BODYBOARDERRA MUNDUKO ONENEKIN ARITUKO DA BIHARTIK AURRERA Grand Slam Series mundu mailako bodyboarderren ibilbide ospetsua hasiko da bihar. Nazioarteko kirolaririk hoberenak arituko dira bertan, eta horien artean dago Alex Uranga zumaiar gaztea. Hawai, Australia, Txile, Brasil, Mexiko, Portugal, Puerto Rico eta Tahitiko olaturik onenak probatuko dituzte.

.



MOHANAMANA