Page 1

Aste gogorra izango zen aurrekoa jende askorentzat. Notizi asko egun gutxian eta barrenean min egiten duten horietakoak gainera, bihotza uzkurtzen duten horietakoak. Herri honetan ordea, bihotzari berari ere zimurrak ateratzen zaizkio denborarekin, hainbeste uzkurturen ondorioz. Azkenaldian aldaketa asko eta nabarmenak eman dira eta argi dago garai berri bat datorrela, baina batzuk ez dute onartzen edo ez dute onartu nahi. Eta batzuk horiek boterea euren eskutan dutenean, irudi penagarria ematen dute euren harrokeriak lau haizetara zabalduz. Horiek ere zimurrak dituzte, baina ez bihotzean, aurpegian baizik, gizartearen kontu hainbeste denboran barre egitearen ondorioz. Kontraste handiko astea izan da azken hau, eta zimurren bat edo beste gehiago aterako ziren zenbaiten bihotz zein aurpegietan. Urtebete pasa berri da Iñigo Cabacas gaztea ertzainaren karga baten ondorioz eraila izan zenetik. Garai hartako barne sailburu Rodolfo Aresek bere horretan dihardu, bere erantzukizunak depuratu nahian: pribatuan, orain dela urtebete agindu zuen barne inbestigazioa blokeatzen duen bitartean, publikoki berak datu guztiak justiziaren eskuetan jarri zituela esanaz. Are jarrera higuingarriagoa azaldu du, eta ez da lan erraza, Ertzaintzaren buru izendatu berri duten Gervasio Gavirondok, heriotza hura “istripu” bat izan zela adieraziz. Espainolez esanda: “llegar y besar el santo”. Haien zorigaiztorako ordea, GARAk egun hartako grabazioak argitaratu ditu eta argi gelditu da istripua baino, homizidioa izan zela. Egoera kontrolatua zegoela zioen ertzainari “entrar con todo lo que tenemos” erantzun zion bulegotik “Ugarteko” delako batek. “Con todo” justiziak joan beharko luke ertzain horien bila eta bidean Ares berak ere ondorio politikoren bat jaso beharko luke. Publikoki barkamena eskatzea besterik ez bada ere, dimisioa aurkeztea logikoegia litzateke eta gaur egungo klase politiko asentatuarentzat.


“Con todo� joan beharko luke Ertzainak edo Espainiako Poliziak baita ere Luis Morcilloren bila, berak onartu baitu, mihiak inongo momentutan dardararik egin gabe El Mundo egunkarian, berak erail zuela Santi Brouard. Kontsulta kanpoan bi tiro eman zizkiola esan du eta gero lurrean errematatu zuela. Baina hura ez dute harrapatuko ez. Ez dira bere bila joan ere egingo. Izan ere, justiziak ezin omen du bigarren aldiz pertsona bat kargu berdinagatik juzgatu. Jakin nahiko nuke nik poliziaren mertzenario bat izan ordez ETAko kide bat balitz justiziak juzgatu ahal izango luken ala ez. Eta “con todo� joan zen berriz ere Ertzaintza, eta joango zaie oraindik kontrastea are gehiago kiribilduz, Donostiako Aske Gunera, gazte independentisten aurka egindako azken astakeria salatzeko osatu duten gunerabejondeiela! han bueltaka dabiltzan guztiei eta atxilotuak izango diren sei gazteei batez ere-. Beste behin ere politikan publikoki parte hartzeagatik gazte koadrila bat, oraingoan Donostiakoa, kartzelaratua izango da. Horrela ulertarazten dute herri honetan zer den delitua eta zer ez. Horrelakoa da justizia herri santu honetan. EAJren kanpaina ekitaldietan entzun eta hauteskunde programan irakurri genuen hamaika aldiz Ertzaintzak aldaketa bat emango zuela, herriarengana hurbilduko zela. Orain arteko modu berean hurbiltzea pentsatzen badute behintzat- pelotazoka, porrekin inguruko guztiak astinduz, eta gero errua gainontzekooi egotziz- geratu daitezela kuartelean eta ez daitezela bertatik atera ere egin, eta etor dadila Guardia Zibila edo Polizia Nazionala gazte euskaldunak egurtu eta atxilotzera. Hasi gaitezen behingoz gurea dena defendatzen.

ZIMURRAK | 2013-04-18  

Azken asteotako gertakarien harira idatzitako iritzi artikulua.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you