Page 1

Azkenaldian komunikazioaren inguruan eztabaida eta hausnarketa asko sortu dira. Beti onartu izan da komunikabideak laugarren boterea direla eta oraingoan ere garbi asko geratu da. Azken hilabetean gertatutako lau ekintzen inguruan eman den trataeraren inguruko sentsazioak dira honako hauek. Kazetariek duten indarra kalkulaezina dela erakusten duten lagina. Hasteko Bostoneko maratoiko gertakariaz hausnartu nahiko nuke. Horren berri eman dute komunikabide denek eta gehienek alde berera jo dute. Atxiloketak ere ia ia zuzenean eman dituzte. Argazki bat egin da famatu, hankak moztuta dituen pertsona batena. Alde batetik ikuspegi etikotik, argazkia erakutsi behar den ala ez dago, hemen (http://zuzeu.com/2013/04/16/boston-eta-kazetaritza-etikoarenmugak/) komentatzen den bezala. Gerora jakin da, nahiz eta masa mediek ez aireratu, soldadu ohi bat dela

eta Estatu Batuek egindako sarraskietako batean, Afganistanen ez banago oker, bi hankak galdu zituela. Hori hala bada, komunikabideek izua eta beldurra zabaltzeko eta jendearen amorrua handitzeko erabili dute. Hori gutxi balitz, lehertu ziren presio-eltzeak hemengo marka batekoak dira, hemen eginda dagoen ez dago jakiterik. Markaren izena toki guztietan azaldu da, ez dakit, agian baten batek ETArekin lotura ezkuturen bilatu nahiko zuen. Garrantzia al du zein markatakoak ziren lehertu ziren presio-eltzeak? Hori gertatu eta gutxira, Bangladeshen lantoki bat erori eta hirurehundik gora izan ziren hildakoak. Oraindik ere jasotzen dabiltza eraikinaren hondakinak. Hau ere, medio guztietan azaldu zen. Bertan, ehun industriaren hiruzpalau lantegi omen zeuden. Sekula ez dugu jakingo masa medietikoetatik zein egoera


kaxkarrean zegoen eraikina eta zein egoera are eta kaxkarragoan egiten zuten lan bertan. Orain iristen den berri bakarra da espainiar baten bila dabilela polizia erortzearen errudun jotzeko. Berri honetan ere, hasiera batean egiten ziren erropen markak ez ziren azaldu ere egiten. Hasiera batean diot, markek hortik ere probetxua atera dezaketenez, beraien laguntza eta eskuzabaltasuna ederki zabaldu baitute lau haizeetara. Ez al zen errezago izango beraien lan baldintzak hobetzea hasieratik? Hemen ez al zuen garrantzia zein markarentzat egiten zuten lan erori zen eraikinean? Horiek mundu mailako bi adibide bakarrik ez dira, baina ez dago hain urrutira joan beharrik, informazioa gizartea manipulatzeko erabiltzen dutela konturatzeko. Hemengo komunikabideek eman duten estaldura erabat ezberdina izan da bi konturen gainean. Legazpiko atez atekoaren aurkako kontsulta eta herri harresiaz ari naiz. Legazpiko kontsultaren zilegitasunarekin beste artikulu bat idatz daitekeenez, ez naiz luzatuko. Baina, ohartu ez dena ere ohartarazi arte erakutsi dute Legazpiko herri “demokratikoa� medio gehienetan, estatu espainiar mailan ere oihartzuna izan du. Gipuzkoako egunkari salduenak ere ia Errealari baino orrialde gehiago eskaini dizkio azken egunetan. Ia gehienek esan dute lerro-buruetan ehuneko laurogeita hamazazpitik gora bozkatu dela atez atekoaren aurka. Ez dute esan, adibidez, atez atekoaren aldekoek ez bozkatzeko esan dutela eta aho txikitik bota dute parte-hartzeak justu xamar pasa duela %50-eko langa. Dena kontatzea komeni da edo komeni dena kontatzea? Hor dago koxka! Eta bukatzeko, baina ez du horregatik garrantzi gutxiago, Aske Gunearen eta herri harresiaren inguruko estaldura da. Denetan zalaparta gehien piztu duena gure inguruan. Masa media gehienek, (bai EITB ere hor sartzen dut, nahiz eta gero eta jende gutxiagok ikusi) ezikusiaren egin dute, globo laranja aurpegi aurrean lehertu zaien arte. Orduan derrigorrez informatu behar izan du ekintza zibil eta desobediente honen inguruan. Zorionez, internet bidez zabalpen izugarria izan du. Herri komunikabide txikiak ere, ez dira atzean gelditu eta hutsune informatiboa, minuturoko albisteen kabi bilakatu dute. Isildu nahi izan dutena ozenago entzun da. Askegunea, pertsonen askapenaren eremu ez ezik, informazio eta adierazpen askatasunaren


Askegune izan da. Nahiz eta kazetari baten lan jarduera kolpez oztopatu. Garbi geratu da, informazioa “demokratigoagoa� dela, hau da, edozeinek informatu gaitzake mugikorretik edo ordenagailutik. Bakoitzaren eskuetan dago zer entzun eta zer ikusi. Informazioaren lau erpin. Ondo eta gaizki egindakoaren muga lausoa. Kazetariek edo informatzaileek, hitzak dioen bezala informatu egin behar du ahalik eta objetiboen eta datu gehien emanaz. Baina laugarren boterea gero eta garrantzitsuago da eta horregatik saiatzen dira kontrolatzen. Ez diezaiegun utzi! Ondo informatu zaitez!

KAZETARITZAREN LAU ERPIN | Pernandoren Egiak - 2013.04.30  

Azken asteotako hainbat gertakariren, eta horien komunikazio trataeraren azterketa egiten du iritzi artikuluak.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you