Page 1

525.600 minutu, 42 milioi taupada Datorren larunbatean, abenduaren 18an, urtebete izango da gure seme Xabier atxilotu zutela. 365 egun beteko ditu atxilotuta, bere burua demokratikotzat duen Estatu batek atxilotuta, nahiz eta Estatu horrek ez duen inongo lotsarik hainbat familiaren eguneroko bizimodua hondatzeko. Eta Xabier atxilotuta dagoela diot, hamabi hilabete geroago, inork ez duelako frogatu inongo delituren egilea denik. Nolatan izan liteke demokrazia errugabetasun-presuntzioa errespetatzen ez duena? Nork itzuliko dio Xabierri bere etxekoengandik eta bere herritik aparte igarotako urte hau? Susmatzen dut Xabierren egoeraren errudunentzat 525.600 minutu kartzelan ez direla gauza handia. Azken finean ez dira haien bizitzakoak… Baina guretzat denbora hori asko da, lar da. Bai horixe! 42 milioi bihotz-taupada, elkarrengandik urrun bizitzera behartuta egon arren inoiz baino hurbilago eta batuago dauden gure bihotzenak. Izan ere, ziurtasun osoz diotsuet Xabierren bihotzaren taupadak egunean-egunean indartsuagoak direla, etxekoen, lagunen eta urte latz honetan gogoan izan eta atxikimendua erakutsi diozuen –diguzuen– guztion bihotzen taupadek haiekin bat egiten dutelako. Badakigu denboraren poderioz nekea etortzen dela eta gerta daitekeela laguntasun hori motelduz joatea. Horrexegatik eskatzen dizuegu, ahal duzuen neurrian, gure ondoan jarraitzeko. Ez dakizue zenbat eskertzen dugun, egoera honetan, edozein babes-hitz eta zenbateko adorea ematen digun elkartasun keinurik txikienak ere. Nekez eskertu ahal izango dizuegu emandako laguntza; beraz, egin dezakegun bakarra da ozen-ozen esan: Eskerrik asko! Seguruenik jakingo duzuenez, ibilaldi isilean elkartzeko deia egin da datorren larunbaterako, inork nahi ez genuen urtebetetze honetarako. Xabier gogoan izateko modu bat baino ez da, eta gure ondoan ibiltzera gonbidatu nahi zaituztegu. Ibilaldia Gorliztik irtengo da 19:00etan eta Plentziako Astilleron amaituko da. Besarkada estu bat denoi. Mila Esker!!!

525.600 minutos, 42 millones de latidos El próximo sábado, 18 de diciembre, se cumplirá un año de la detención de nuestro hijo Xabier. Serán ya 365 días los que lleva secuestrado por un Estado que se auto proclama democrático pero que no tiene reparo en truncar la vida diaria de familias enteras. Y afirmo que Xabier está secuestrado porque, doce meses después, nadie ha probado que sea culpable de ningún delito ¿Qué clase de democracia es la que no respeta la presunción de inocencia? ¿Quién va a devolver a Xabier este año alejado de su gente y de su pueblo? Supongo que para los responsables de su situación, 525.600 minutos de encarcelamiento no supondrán gran cosa. Al fin y al cabo no son sus vidas… Pero para nosotros todo este tiempo es muchísimo, demasiado. Tanto como 42 millones de latidos de unos corazones que, aunque obligados a vivir alejados, están más cerca y unidos que nunca. Y es que os puedo asegurar que el corazón de Xabier late cada día más fuerte porque lo hace al unísono de los corazones de su familia, de sus amigos y de todos los que durante este duro año le habéis –nos habéis- mostrado vuestro apoyo, comprensión y recuerdo. Sabemos que el paso del tiempo puede provocar cansancio e ir desgastando y debilitando ese respaldo. Por eso os pedimos que, en la medida de vuestras posibilidades, sigáis estando con nosotros. No os podéis imaginar hasta qué punto se agradece, en esta situación, cualquier palabra de apoyo y cuanto reconforta la más mínima muestra de solidaridad. Será difícil llegar a agradeceros alguna vez toda vuestra ayuda, así que lo único que podemos hacer es deciros bien alto: Eskerrik asko! Cómo sabréis, el sábado se ha convocado una marcha silenciosa, coincidiendo con este primer aniversario que ninguno hubiéramos deseado cumplir. Simplemente se trata de una forma de recordar a Xabier y nos gustaría invitaros a acompañarnos. La marcha partirá de Gorliz a las 19:00h y concluirá en el Astillero de Plentzia. Un fuerte abrazo para todos. Mila Esker!! Mentxu eta Gabi


Xabier de la Maza Pe単a, Foncalenteko kartzelan 2010eko azaroan

525600 minutu 42 miloi taupada  

Injustizia españolak bahiturik duela, Xabier urtebete kartzelan betetzear dago.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you