Page 7

7

Apirila / 47. Zbk

BERRIAK - BERRIAK

http://www.topagunea.org/

Izen berria, erronka berriak Topaguneko kideek gizarte mugimendu modura artikulatzen jarraitzeko kohesioan eta gizarte eraginean lehentasunak jartzea erabaki dute, Durangon egindako Batzar Nagusian. Horrela, beste hainbat neurriren artean, federazioaren izena bera aldatzea erabaki da; aurrerantzean Euskaltzaleen Topagunea izena izango du Euskal Herriko euskaltzaleak batzen dituen mugimenduak. Topaguneak bere jardueraren muinean jarri du euskaltzaleak aktibatzea eta gizarte mugimenduan antolatzeko eginkizuna.

Izan ere, 2012an hiru urteko hausnarketaldia amaitu dute Topaguneko kideek. Azken urteotako gogoetarekin hasitako eraldaketan sakontzen jarraitzeko urtea izaten ari da 2013 urtea. Oinarriak Urtearen balorazioa egiterakoan, 2012ko azaroan Bilbon egindako Topagunearen Bigarren Kongresua azpimarratu du Mikel Irizar presidenteak. "Federaziotik Mugimendura" izenburupean egindako Biltzarrarekin gogoeta garaia itxi eta ekintzetan sakontzeko garaiari ekitea ekarri duela nabarmendu du. Ildo berean, 2013ko Kudeaketa Planean jasotako helburu eta jarduera nagusiak aurkeztu dituzte Topaguneko ordezkariek eta batzarrak onartu egin ditu. Erronkak heldu

“Federaziotik Mugimendura� biltzarraren aurkezpena

Horrela, 2012an garatutako lan ildoez gain, euskaltzaleen ekimen eta eragina handitu, mugimenduaren transmisio eta barne prestakuntzan inbertitu eta Topaguneak abian dituen jarduerei eutsiz, bere eragina areagotzea izango dira mugimenduaren urteko erronka nagusiak. Era berean, erakundearen erronka izango da aipatutako apustu guztiei heldu ahal izatea, egoera ekonomikoaren zailtasunak gaindituz. Testuinguru ekonomiko honetan, gizarte ekimenaren garrantzia inoiz baino handiagoa dela nabarmendu da batzarrean eta babesa areagotzeko eskaria egin die mugimenduak herritar eta erakundeei.

Gazteon KZ 47 - Apirila  

Gazteon KZ 47 - Apirila

Gazteon KZ 47 - Apirila  

Gazteon KZ 47 - Apirila

Advertisement