Issuu on Google+

Kon Tzierto!

Pho t o no be l a

E sto pa

r e d i a M atuste r

et a a

a u x e l p n o k Spoiler

F a s hi o n

La F uga

Tun ning

o k a t e i r e t Inau mozorroak


2

Otsaila / 34. Zbk

CARLOS

EDUARD

EMI

EKAITZ

MIQUEL

S taff HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 421 30 31

LAURA

E-MAILA: gazteonkz@gazteonkz.eu LEGE GORDAILUA: BI - 2845 - 08 POSTA HELBIDEA: 612 Posta Kutxatila, 48080 Bilbo EUSKARAREN ARDURADUNA: Labayru Ikastegia

SARAI

EGILEA: Leizaola Elkargoa - Mediagune HARPIDETZAK: 94 421 30 31 telefonoan. - www.gazteonkz.eu Bizkaian USOA Lantegiak banatu du

MIRIAM

Araba eta Gipuzkoan

EGUNON banaketa zerbitzuak banatu du

JOSU

Laguntzaileak: KULTURA SAILAK (KULTURA SAILA HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA) DIRUZ LAGUNDUTAKOA

El k ar l a nea n:

Euskarari buruzko albisteak:

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundaiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.

Egin zaitez harpide! GazteON KZ etxean hilero doan jaso nahi baduzu, bidal ezazu ondorengo kupoia honako helbidera: 612 Posta Kutxatila. 48080 Bilbo, edo idatz ezazu gazteonkz@gazteonkz.eu posta helbidera, zure izen-deiturak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa adieraziz. ABIZENAK: _________________________ IZENA: __________ E-MAIL: ____________________ TELEFONOA: _____________ HELBIDEA: ____________________________________________ HERRIA: _________________________________________________ P.K.: __________________


3

Otsaila / 34. Zbk

. . . e ta a r at u s t e k o n p l e x u a

restaurante

Kalaka Tu Boda en Exclusiva

Whisky Viejo Comidas de Empresa- MenĂşs Concertados Lersundi, 3 - 48009 Bilbao - Tfno: 94 423 56 95 www.kalaka.es - info@kalaka.es

Campo de Las Monjas, 2 - 48800 - Balmaseda - Bizkaia Tfno.: 946 102 268 - Fax: 946 102 464 www.hotelsanroque.es - info@hotelsanroque.es


4

Otsaila / 34. Zbk


Otsaila / 34. Zbk

5


6

Otsaila / 34. Zbk


7

Otsaila / 34. Zbk

BERRIAK - BERRIAK

Urte berriarekin batera 2011ko Mintzapraktika egitasmoko datuak bildu ditu Topaguneak eta egitasmoa aurrera eramaten duten beste elkarte edo taldeek, eta emaitzak oso pozgarriak dira! Izan ere, 4.800 lagun inguru ari dira astero mintzalagun programetan parte hartzen, aurreko urtean baino mila gehiago. Egitasmoak egonkortzeaz gain, indarra hartzen ari dira, eta bide horretan aipagarria da Iruñerriko taldeek izan duten partaide gorakada. Lekuan lekuko koordinatzaileen lana eta mintzalagunen aldaera berriak dira arrakasta honen eragile nagusiak. Berbalagunak, gurasolagunak, euskalkilagunak, mendi taldeak eta abar, asko dira euskaratik

http://www.topagunea.org/

Asko hazi da mintzalagun kopurua eta euskaraz bizitzeko hautua egin dutenak. Masa-fenomeno eraginkorra Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzeko 2004-05 eta 2008-09 ikasturteetako datuak kontutan hartu dira, egitasmoen osotasunean aztertzea eta horretarako ildo eta teknika desberdinak baliatuz. Ikerketak utzi dituen emaitzekin “pozik” agertu dira eragileak, oro har, egitasmoaren balorazio positiboa egin dute. Mintzalagun kopuruak izan duen gorakada azpimarratu dute, batez ere “Mintzapraktika egitas-

moetan parte hartzaile kopurua izugarri hazi da; 2004-05 ikasturtean 1.041 lagun izatetik, 201011an 3.847 izatera pasa da, eta horietatik 232 talde eta 1.525 kide AEK-k kudeatu ditu. Horrelako hazkundea izaten duten ekimenak oso gutxi dira, masafenomeno baten aurrean gaudela esan daiteke” ikerketako arduradunen arabera. Parte hartzaileen balorazioa Mintzapraktika egitasmoan ari diren lagunek programaren balorazio “positiboa edo oso positiboa” egiten dutela azaldu dute,

eta horrek arduradunen asebetetze maila betetzen du. “Egitasmoa bideratzeko egiten duten ahalegina modu positiboan baliosten duela erakusten du. Batezbestekoa 8,5 nota edo balorazioa gainditzen du hain zuzen ere.


8

Otsaila / 34. Zbk

Bikotekidearekin jolasteko bideo-jokoak

Mario & Sonic in the Olympic Games: London 2012 (Nintendo 3DS) Gehien gustatzen zaizkizunak joko klasikoak badira, hona hemen aukerarik deigarriena. Sonic eta Mario pertsonaiak berriro elkartuko dira, kasu honetan olinpiadetan lehiatzeko, baina ez dira bakarrik itzuliko, beraien lagunak ere bideo-joko honetan izango baitira: Luigi, Tales, Joisy... Otsailean salgai aterako den joko honetara Nintendo 3DS kontsolarekin jolastu ahal izango da, baina horrek ez du esan nahi bakarka jolasteko denik, bikotekidearekin lasterketak egin ahal izango baitituzu, nahiz eta bideo-kontsola bakarra izan.

Move Fitness (PlayStation 3) San Balentin eguna heltzear dago, eta oparirik onena bideo-jokoa izan daiteke, bikotekidearekin batera jolasteko eta une dibertigarriak igarotzeko. Move Fitness aukera ezin hobea izan daiteke; PS3 bideo-kontsolan jokatu ahal izango duzue, eta helburua gimnasia eta heziketa fisikoa egitea izan arren, biok batera ondo pasatuko duzue. Jokoan egiten diren proba gehienak lehiakorrak dira, izan ere, puntuazioaren bidez zeinek duen trebetasun handiagoa jakingo duzue. Nahiz eta genero honetan grafikoak oso landuak ez izan, jokatzeko aukerak anitzak dira, eta entretenigarriak oso, gainera.

Zumba 2 (Wii) Dantza, musika eta mugimendua gustuko badituzu, Zumba jokoaren bigarren atala zure ametsetako oparia izan daiteke, eta bikotekidea izatekotan, berarekin jolastea dibertigarria izan daiteke. Zumba 2-n posiblea da banaka jolastea eta dantzatzea, baina aproposagoa da taldeka edo bikotekide batekin egitea. Gainera, dantza mota asko aurkitu ditzakezue jolas honetan, hip-hop, pop, rock, rumba edo pasodoblea, besteak beste. Zure irakasleak pertsonaia ospetsuak izango dira, eta abesti entzutetsuekin mugimendu paregabeak egiten ikasiko duzu; besteak beste, Pitbullen hainbat abesti daude.


Otsaila / 34. Zbk

9


10

Otsaila / 34. Zbk

La Fuga Joan den hilean Telecinco kateak ‘La Fuga’ telesaila estreinatu zuen. Istorioaren argumentua originala eta berria da Estatuko telebistan, gure mugetatik kanpo antzeko lanak grabatu diren arren. Dena dela, beste behin AEBetako produktuak erreferentzia gisa izanik, telesailaren emaitza positiboa da, izan ere, bere egikera eta irudia onak dira; horrez gain, gidoiak ondo aprobetxatzen du intriga, eta kapitulu bakoitzean ikusleak urduriarazten ditu.

Amodio-istorioa kartzelan Anna eta Daniel dira telesailaren protagonistak; ezkontza ospatu ondoren, mutila atxilotu egiten dute talde iraultzaile baten kide izateagatik, egungo sistemaren kontra altxatzen den mugimendu batena, La Resistencia izenekoarena, alegia. Urte batzuk igaro ondoren, Annak kartzelan sartzea lortzen du, baina funtzionario bezala, Daniel eta beste batzuk handik ateratzeko. Kontua da kartzela ozeanoaren erdian dagoela eta lan zaila izango da misioa betetzea. Telesaila 2055. urtean girotuta dago.

OA : I Z A R BALO

7

Prison Break FOX telebista kate estatuba tuarrak 2005ean ‘Prison Break’ estreinatu zuen; titu luak dioenez, kartzelan girotuta dagoen telesaila da, intriga izanik muina. Kasu honetan, protagonistak anaiak dira, Michael Scotfield nahita sartzen da kartzelan anaia handik ateratzeko, baina ez da hain erraza izango, izan ere, oztopo eta traba ugari aurkituko dituzte bidean, baina lagunak ere egingo dituzte, eta zerbait gehiago ere.

Amaiera txarra Telesailaren lehenengo atala edo urtea ezin hobea izan zen; saioaren jarraitzaileek oso gustura bukatu zuten denboraldia, baina bigarren zatia ez zen hain pozgarria izan. Dena dela, osagai onenak mantendu zituen eta askok ikusi zuten. Aitzitik, hirugarren ataletik aurrera, gidoilariek sortutako korapiloa gehiegizkoa izan zen, eta audientziak behera egin zuen. Guztira, lau atal emititu ziren, eta, ondoren, film berezia ere grabatu dute, arrakasta handia izan ez duena.

BALORAZI OA :

8


11

Otsaila / 34. Zbk

Gaztela eta Leonen 2.500.000 biztanle baino gehiago daude, oso jende gutxi azalera handi batean. Erkidegoak Estatu espainiarraren zati handi samarra okupatzen du, eta lurraldea bederatzi probintziak osatzen dute. Aurreko ataletan sei ikertu ditugu; eta, ondorioz, oraingoan gainerako hirurak ezagutuko ditugu, iparraldean kokatuta daudenak, hain zuzen ere. Gaztelako hiriak txikiak eta kutsu historiko garrantzitsukoak izan ohi dira, eta adierazgarriena hiriburu bakoitzeko katedralak dira.

Bidaia aukerak:

(2)

(3)

www.renfe.com

Gasteizetik Leonera: Trena: 15 €-tik gora

(4)

Bilbotik Leonera: Trena: 18 €-tik gora Donostiatik Leonera: Trena: 18 €-tik gora Leonetik Burgosera edo Palentziara bidaiatzeko: www.independentrip.com

Lo egiteko:

(1)

Hostalak: 20 €-tik gora (pertsona/gau bakoitzeko): www.atrapalo.com

Bisitak: Burgos: Burgoseko katedrala (1) Santa Maria arkua (2) Palentzia: Ampudiako gaztelua (3) Palentziako katedrala (4) Leon: Leongo Katedral gotikoa (5) San Isidro basilika (6)

(5)

(6)


12

Otsaila / 34. Zbk

Telefono mugikorrak gero eta gehiago erabiltzen dira; jendeak punta-puntan egon nahi du, eta, horretarako, sakelakorik onena eta zerbitzu gehien eskaintzen duena izan nahi du. Aurreko atalean HTC markako mugikorren ezaugarriak erakutsi genituen, baina marka horrekin batera, badaude beste batzuk ere bezeroen eskakizunen artean. Telefono mugikorra lortzea erraza da, izan ere, sarritan, konpainia telefonikoek doan eskaintzen dituzte terminalak, betiere, hileko tarifa handi samar baten truke. Dena dela, konpainia desberdinen arteko ahuleziak eta indarguneak aztertu behar dira; guk, momentuz, telefonorik deigarrienak proposatuko dizkizuegu; prezioa beste kontu bat da. i Phone 4S

Sa ms un g Ga lax y N exu s

Full HD iOS 5 Nukleo bikoitza A5

Super Amoled HD Android 4.0 4,65 hazbete

Noki a Lum ia 800 Windows Phone 7 Mango 720p bideo grabaketa 16 barne GB

Gorputzaren bilakaera Behin batean, John Stonek blog originala sortzea erabaki zuen, bertan, egunero, argazki bat igotzeko. Etxera lanetik ailegatu bezain laster kirola egiten zuen, eta lan-jardunadi bakoitzaren amaieran gorputzaren irudi bat hartu eta blogera igotzen zuen. Pixkanaka bere bilakaera ikusi ahal izan dugu. http://www.johnstonefitness.com/

Garagardo bainua Ez pentsa garagardoa guztiz txarra denik osasunerako; aditu askok diote garagardoarekin 34 graduko bainua ematea osasungarria izan daitekeela. Erlaxagarria dela ziurtatzen dute; hori dela eta, Txekiar Errepublikan aurkitu dezakezuen establezimendu bat gomendatzen dizuegu. http://www.chodovar.cz

S ony Er ic ss on Xp er ia A rc

路 Full HD 路 Nukleo bikoitzako prozesadorea 路 Android OS v2.3 Gingerbread


13

Otsaila / 34. Zbk

Inauteriak edo aratusteak heltzear daude, eta ziurrenik zuetariko askok ez duzuela argi oraindik zein izango den zuen mozorroa urte honetan. Denbora gehiagorik pentsatzen ez galtzeko aukera batzuk eskainiko dizkizuegu. Gazteon KZko ale honetan inauterietan mozorrorik gabe ez geratzeko mota askotako alternatibak argitaratu ditugu. Zure pertsonalitatearekin bat egiten duen jantzia aukeratu dezakezu, aukerak anitzak baitira: dibertigarriak, sexiak, serioak edo originalak, besteak beste. Gainera, San Balentin eguna gertu dagoela eta, bikoteka janzteko mozorroak hautatu ditugu.

Zein duzu gustuko? zia Antzinako jant ez e, er la ha a; Tipiko ko da erraza hala a, ze rt so mozorroa baina oso deigarria da

Avatar Agian modernoena, film honetako pertsonaiak kopia ditzakezu. Hori bai, eros ezazu margo urdin dezente

Adan eta Eva. Klasikoa, baina hotza ez pasatzek o, irudian agertzen den ideia kopiatu dezakezue

Mahatsak. Umeentzako aproposagoa, baina ideiak agortzen direnean edo sinpletasunak gailentzen duenean ezin hobea da


14

Otsaila / 34. Zbk

Tatuajeak toki bitxietan Aurreko alean tatuaje arraroenetarikoak ezagutu genituen, baina askotan bitxiena ez da gehien ikaratzen edo harritzen gaituena. Kasu honetan, gorputz atal pentsaezinetan egin dituzten tatuajeak erakutsiko ditugu, oso ausarta izan behar zara honelako tatuajeak azalean txertatzeko, baina ez marrazki edo irudiengatik, baizik eta gorputz ataleko toki bitxian eginda daudelako. Normalean jendeak sorbaldan, hanketan, besoetan, edo bularrean ere, marrazten dituzte tatuajeak, baina orain ikusiko duzuena ez zaizue batere arrunta irudituko.

Modeloa:

Audi R8

B ir mo l daket an gastat ut ak o d ir ua:

19.200 â‚Ź


15

Otsaila / 34. Zbk

iPod 2012, Chambaoren urtea

OTSAILA GIPUZKOA 02/11 Vetusta Morla

ARABA 02/04

La Oreja de Van Gogh Antzoki Nagusia (Gasteiz)

02/22 Michael Nyman - Kursaal (Donostia)

Amaral - Euskalduna Jauregia (Bilbo) 02/24 Soziedad Alkoholika - RockStar Live 02/04

(Barakaldo)

Miss Cafeina - Azkena aretoa (Bilbo)

NAFARROA 02/04 Estopa - Anaitasuna aretoa (Iruña)

Juan Magan - Anaitasuna aretoa (Iruña) 02/24 Despistaos - Burlatako Kultur Etxea (Burlata)

02/11

Aries (MARTXOAK 21-APIRILAK 20) Hil honetan, bikotekidearekin eztabaida gogorra izango duzu.

Aquarius (URTARRILAK 21-OTSAILAK 18) Lanpostua galtzeko arriskua dago, kontuz ibili eta malguago izan.

Taurus (APIRILAK 21-MAIATZAK 20) Hil honetan ez duzu bikotekidea nahi bezala ikusiko, baina maitasuna handituko da.

Piscis (OTSAILAK 19 - MARTXOAK 20) Zure lagun minaren bikotekidea gustatzen zaizu, hobe momentuz ezer ez esatea.

Gemini (MAIATZAK 21-EKAINAK 20) Ez izan zekena, eta lagunekin zerbait hartzera atera; gorputzak eskertuko dizu!

Leo (UZTAILAK 21 - ABUZTUAK 23) Teknologia berriak oraindik gehiago gorrotoko dituzu.

Cancer (EKAINA 21-UZTAILAK 20) Oso istorio polita biziko duzu hurrengo egunetan ondoan duzu norbaitekin.

- Kursaal (Donostia)

02/17 Hamlet - Doka (Donostia)

BIZKAIA

02/25

Aurten musika-talde malagarraren 10. urteurrena ospatuko da; gainera, urtean zehar, La Mariren abesti berriak entzun ahal izango ditugu, diskoan zein zuzenean, bere kontzertuetan. Lana udaberrian aterako dela iragarri du Chambaok, baina ezer gutxi gehiago esan dute horren inguruan.

Virgo (ABUZTUAK 24 - IRAILAK 23) Bidaia zoragarria antolatuko duzu bikotekidearekin; ondo pasa!

Sagitarius (AZAROAK 24 - ABENDUAK 23) Inhauteriak heltzear daude, zure mozorroa ez da oso ederra izango, baina ligatzeko aukera izango duzu.

Libra (IRAILAK 24-URRIAK 23) Familiako gainerako kideek zure esku utziko dituzte etxeko lanak; ahotsa altxatu!

Capricornius (ABENDUAK 24 - URTARRILAK 20) Mozorro lehiaketa batean parte hartzeko aukera baduzu ez galdu!

Scorpius (URRIAK 24-AZAROAK 23) Etxebizitza berria bilatzen egotekotan hau une erabakigarria izan daiteke.

C an’t you u nde rst an d us? Loo k at t hi s! EUSKARAZ

G A ZT E L ER A Z

INGELERAZ

aratuste

Carnaval

CarnIval

makal

Flojo

lazy

deseroso

InCómodo

unComFortable

jeloskor

Celoso

jealous

susmo

reCelo

suspICIon

IgarrI

notar

to FInd

zerbItzatu

servIr

to serve

InauterI

Carnaval

CarnIval

Igaro

transCurrIr

to pass

egonkortu

estabIlIzarse

to stabIlIze

asebete

saCIedad

satIety

gIrotuta

ambIentado

to set In

Harroputz

soberbIo

HaugHty

zeken

egoísta

selFIsH

sorbalda

Hombro

sHoulder


Otsaila / 34. Zbk

ZOZKETAREN IRABAZLEAK Azken hilabeteetan, zozketa arrakastatsua sortu dugu zuen parte-hartzea sustatzeko. Emaitza oso ona izan da, baina bakarrik bi izan dira garaileak. Alde batetik, Gazteon KZ-ko paperezko euskarrian agertzen zen panpinari zuk nahi zenuen arropa jantzi behar zenion, eta panpina jantzi ondoren, gure helbidera bidali eta zozketan parte hartu; beste aukera webgunearen bitartez prozesu bera egitea zen. Kasu honetan, irabazlea Ihintza Erremundeguy izan da, Baionako 25 urteko neska. Saria Madrileko hotel dotore batean asteburu zoragarria izan da. Ruben MartĂ­nez

Ihintza Erremundeguy

Bestalde, bigarren zozketari dagokionez, Ruben Martinez bilbotarra izan da garailea. 32 urteko mutil honek Reguleseko (Kantabria) landa-etxe batean asteburu ahaztezina oparitu dio anaiari. Bigarren zozketa hori Facebook bidez egin zen, izan ere, urritik abendura bitartean ‘Gazteon KZ’ lagun bezala gehitu zuen bakoitzak sari hau irabazteko aukera izan zuen, baina irabazle bakarra Ruben izan da.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi, eta zorionak irabazleei!


GAZTEONKZ_34_bajares