Issuu on Google+

Por otro modelo energético

Abendua 2013

Beste eredu energetiko baten alde

9. zenbakia

Doako alea

Baiona

. !

5Géminis Arquetu

Bilbo

GRAN ENARA PROIEKTUA

Kantabria

Bizkaia

Luena

Angosto

Usapal

2

Pisuerga Valderredible

Bigüenzo

Sedano

Esploraziorako baimenak Huermeces eta Leni zundaketak

Palencia 1

D E

. !

Lore

3

Sustraia

Nafarroa ! Beherea .

Donibane Garazi

Landarre

Maule-Lextarre

. !

Zuberoa

Gipuzkoa

5

Libra

Ebro-B

Ebro-C

5

Pegaso

Iruña

. !

Quimera Nafarroa

6

Baimen mugakideak

km

Donostia

D E E D .Vitoria-Gasteiz D E Enara Araba! D D E E Usoa

Rojas

Burgos

20

Lapurdi

Mirua

Onartutako baimena Eskatutako baimena

10

D E

Urraca

Lora Basconcillos-H

4 Saia 1

Bezana

0

Lurra

. !

I

www.frackingezaraba.org

Berdún

Ebro-A

Ebro-D

Huesca

Cameros-2

Errioxa

Ebro-E

Bideratzen ari den esplorazio zundaketa

Eskatzaile eta emakidadunak

5

1 SHESA, Petrichor Euskadi Coöperatief eta Cambria Palencia Trofagás hidrocarburos 2 3 Palencia 4 3 5 Valladolid 6

SHESA eta Petrichor Euskadi Coöperatief

Aquiles

Soria Burgos 4

SHESA Frontera Energy Co

Iturria: IGN France, CNIG, BOE, www.fracturahidraulicano.wordpress.com

SHESA, Unión Fenosa eta Oil and Gas Skills

ilp

2013a bukatzen den honetan eta 2014rako aurreikuspenak egiten ari garenean, ezin dugu ahaztu frackingaren kontrako Herri Ekimen Legegilea (HEL). Duela ia urtebete eusko legebiltzarreko mahaiak atzera bota zigun gure proposamena, bitan atzera bota ere. Lehenengoan, PPk, PSEk, eta PNVk elkarrekin bozkatu zuten gure proposamenaren kontra egiteko, ondoren, EH Bilduk eskatutako birkontsiderazioan, PSEk bozka aldatu izana ez zen nahikoa izan PPk eta PNVk ezarritako betoari aurre egiteko, izan ere, azken hauek dira mahaian bi ordezkari dituzten bakarrak. Alderdi hauek beto hau ezartzeko erabilitako aitzakia Arabako biltzar nagusiek epe berdintsuetan frackinga babestutako eremuetan debekatzeko aurkeztutako ekimena izan zen. Azkenean badakizue zer izan zen ekimen honekin gertatu zena: frackinga ez zen inondik inora debekatu, ezta sikiera babestutako eremuetan ere. Hala ere, beto hauen gainetik, hilabete batzuk geroago legebiltzarreko zerbitzu juridikoek egindako txosten juridiko batek argi uzten zuen gure HEL-a onartua izan behar zela, eta momentu horretatik iragarri genuen, bueltan izango ginela. Urte bukaera honetan nobedadeak egon daitezke honen inguruan, adi!

Zaragoza

Kartografía: www.acuifer.com cc

2013. Frackingik gabeko beste urte bat 2013a amaitzear dagoen honetan, baieztatu dezakegu gure inguruan frackingik gabeko beste urte bat igaro dela eta hau berri ona da, edonola ere. Honi, 2014ko aurrekontuetan gas ez konbentzional putzuak egiteko inolako partidarik ez dagoela dioten berriak batzen badizkiogu, badirudi datorren urtean ere ez direla zundaketekin hasiko Hala ere, ez aurten eta ezta datorren urtean ere zulatzen ez hasteak, ez du esan nahi mehatxua iada igaro denik. Enpresek grin handiz dihardute aldez aurreko lanetan eta honek gure hasiera bateko hipotesia baieztatzen du, hau da, fracking-a epe luzerako arazoa izango dela. Gaitzespen orokorrak, 2012an segurutzat zituzten lanak atzeratzea eragin badu ere, gobernuaren mugimendu legalek eta konpainia zulatzaileen insistentziak,

arazoak hor dirauela erakusten digute, AEBetatik datorkigun berri orok frackingaren burbuila dagoeneko husten hasi dela adierazten duen arren. Putzuen errentagarritasuna iragarritakoa baino baxuagoa dela frogatu da eta operazio errentagarri bakarrak (eta hauek ere kolokan daude) gas edota petroleo kondentsatuekin loturikoak dira, eta ez gurean egin nahi duten bezala gasarekin loturikoak. Datorren urtean frackingari ateak behin betiko ixteko azkeneko aukeretako bat izango dugu, eta hainbat hobe sinadura legal baten bitartez bada. Edozein kasutan, eta epe ertainean gertatuko denaren zai, ospa dezagun 2013a hasi bezala amaituko dugula: hautsitako lurazpi zm3 bat bera ere gabe. Eta iraun dezala!

Durangaldea ere fracking-aren meatxupean Durangon ere, hasi gara Fracking EZ! izkribua duten banderolak, kamisetak eta pankartak ikusten. Berez, kalean gero eta jende gehiagori harriduraz entzun diogu: “Banekien Araba frackingaren mehatxupean zegoela; baina, Durangaldean ere egiteko asmoa dute ala?” Badirudi, hasi dela, nolabait, haustura hidraulikoaren inguruko kezka eta gogoeta Durangoko kaleetan ere zabaltzen. Pertsona gehienek goiko galdera horren erantzuna jakin gura dute, batez ere. Izan ere, beldurra diogu etxe alboan energia iturri fosila den gasa ustiatzeko teknika agresibo horri. Logikoa, haustura hidraulikoak badituelako elementu arriskutsu asko, larregi, egia esan: lur azpira sartzen dira hodi sendoak, 5.000 metro baino gehiagora; ur kantitate handia presioz sartzen da, elementu kimiko pozoitsuekin nahastuta; eta leherketak eragiten dira, haitzetan dagoen gasa askatzeko. Horiek dira arrisku batzuk, baina beste asko ere egon badaude.

Horren haritik, lehenengo paragrafoan aipatzen den galderak badu erantzunik: Bai, horrela da, Durangaldea ere frackingaren mehatxupean dago. Durangaldeko lurzoru guztia LORE eta SAIA deritzen eremuetandago. SAIA eremuaren barnean, Bernagoitin, lur azpia aztertzeko ikerketa sismikoak egin dira; eta LORE lur-eremua ustiatzeko baimenak eskatuak ditu Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi S.A (SHESA) deritzon enpresa publikoak. Jaurlaritzak edozein momentutan eman dezake LORE ustiatzen hasteko baimena. Eta jakin badakigu Jaurlaritzak ez duela frackinga baztertzeko asmorik: 2014ko aurrekontuetan SHESAk diru partida zehatza jasoko du bere jarduerekin jarraitzeko, zehazki, 14,4 milioi euro. Durangaldea badago, beraz, frackingaren mehatxupean. Aitzitik, uste dugu honakoa ez dela tokian tokiko ikuspuntu batetik bakarrik

jorratu beharreko mehatxua. Gaur egungo gizakiak badu, oro har, uste okerra: ingurumena eta natura nahi eran eta nahi beste ustiatu omen ditzake, bere ekonomia jarduera mugagabeak aurrera ateratzeko. Konbentzimendu oker hori daukate pertsona askok bai Durangon, bai Gasteizen eta baita beste leku askotan ere. Eta horietan guztietan, bizi izango ditugu garaiangaraiko mehatxuak, izan zentral nuklearrak edo izan haustura hidraulikoa garatzeko putzuak. Bada garaia, beraz, gose mugagabe eta kaltegarri horri mugak jartzeko, bai Durangon eta baita gure etxeko leihoetatik ikusten ez diren toki guztietan ere. Galdera horiei eta beste askori erantzuten saiatzeko elkartzen gara astero, Durangoko Pinondo Etxean, ostegunetan 19:00etan. Gonbidatuta zaudete bertaratzeko, kezkak, ekarpenak eta hausnarketak gurekin partekatzeko.


2 Fracking Ez

2013 abendua

EdItorialA

2014ean ez omen dago dirurik fracking-arentzako… Duela 2 urte Eusko Jaurlatitzak 50 milioi euroko aurrekontua esleitu zuen frackingaren bidezko gas esplorazioari hasiera emateko, Subillana-Gasteiz inguruko Enara 1 eta Enara 2 putzuetan. Jakina da, arrazoi ezberdinak tarteko, proiektu hori gainbehera etorri zela eta azken 2 urte hauetan aurrekontuetan frackingarentzako dirurik ez dagoela esan digute. Baina, beste hainbat gauza bezala hori ez da egia erabatekoa, edo besterik gabe, gezurra da. Enara 1 eta 2 putzuek jasotako hasierako ukoak, baimen horiek berak gertuko partzela batean eskatzera bultzatu zuen SHESHA. Momentu horretan administrazio izapideak berrabiarazi egin ziren eta kasu honetan, aurrekoan ez bezala, Enara 1 eta Enara 2 putzuen proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio prozedura jasan beharko zuen. Aipatutako hau duela denbora nahikotxo gertatu zen eta beraz ingurumen-inpaktuaren ebaluazioren epea ez da azaroan onartu berria izan den legediak ezartzen duen hori (4-6 hilabete), baizik eta luzeagoa. Bada, SHESHAren asmoa, 2013rako dokumentazioarekin amaitu eta ondoren ingurumen ministeriora bideratzea da, ingurumeninpaktuaren ebaluazioari hasiera emanaz. Aurrekontuen memoriaren arabera, prozedura hau 2015erako amaituta egotea espero den. Enara 1 eta Enara 2 putzuentzako dokumentu horiek prestatzeko eta hauen ingurumen adierazpena negatiboa izatekotan Enara handiarentzako aurreikusten dituen beste batzuentzako SHESHAk 197.580 € bideratuko ditu. Baina, horretaz gain, aurrekontuan aipatzen da Angosto 1 baimenaren kasuan dokumentazioa putzuek IIE bateratua jasan dezaten prestatuko dela eta horretarako 128.963 €

bideratzen ditu. Baina are gehiago dago, SHESHAK 2014rako esplorazio putzu baten diseinua aurreikusten baitu non eta SAIAn (gas konbentzional bila zebiltzala zioten horretan, nahiz eta guk behin baino gehaigotan plazaratu dugun zalantzan horren inguruan) eta dokumentazioa prestatuko du putzu berri hau IIE prozeduran sartzeko. Gainera, eskatu baina onartu gabeko baimenentzat 70.000€ bideratuko ditu. Dagoeneko milioi erdi euro daukagu zakuan, eskatutako putzuak fracking bidez zulatzea ahalbidetzeko. Milioi erdi euro frackingarentzako. Gastu hauetan ez ditugu kontuan izan Fulmar baimenera bideratzen diren 3 milioi euroak, 2014ean Bizkaiko kostaldean putzu bat zulatzen xahutu nahi dituztenak. Izatekoa den putzu hau Ingurumen-inpaktuaren deklarazioaren zai dago, SHESHAk urte honetarako aurreikusten duena. Beharbada egia da aurrekontuetan bideratutako kantitateak murritzagoak direla 2014ean 2012an baino. Hala ere, frackingarentzako dirurik ez dagoela dioten kontu horiek gezur borobila dira. Diru gutxiago bideratzen da obra aldia baino lehenagoko lanetara itzuli direlako. Aldez aurreko lan hauek guztiek helburu argi bat dute: obra aldira iristea eta fracking-a egiten hastea. Ah!kasik ahaztu zaigu, bada inolako aldaketarik jasan ez duen partida bat, Juan Cruz Vicuña SHESAko zuzendari orokorrarena, aurten ere 85.000 € baino gehiago poltsikoratuko dituena.

Hilabeteko pertsonaia: Javier Zarraonaindia

Frackingaren aurkako manifestazioak Frackingari ezetz esateko modu asko daude: postu informatiboak, pegatak, frackingaren kontrako kamisetak, orrialde informatiboak, esku artean duzun hau bezalako hilabetekariak, frackingaren kontrako abestiak, pintadak, erakundeen posizionamenduak, eta abar luze-luzea. Eta nabarmendu beharreko beste modu bat manifestazioak dira, eta frackingaren kontrako borrokan hainbat ezagutzen ditugu jada. Azkenen inguruko hainbat kontu ekartzen dizkizuegu jarraian. Iragan azaroaren 9an, Guadalajaran manifestazioa egin zuten fracking-aren aurka eta milaka pertsona bildu ziren. Guadalajarako frackingaren aurkako plataformak deituta, mobilizazioak eguerdiko 12etan irten zuen eta udaletxean amaitu zen txistualdi zaratatsu batekin. Martxaren buruan frackingaren kontrako posizionamendu kritikoak onartu dituzten udalerrien kartelak ikusten ziren. Manifestazioan, apirilean onartu eta Gaztela-mantxa eta Gaztela eta leon-en eragina duen Cronos ikerketa proiektua baztertzeko eskatu zuten. Guadalajaran 11 dira proiektu honen eraginpean dauden udalerriak. Modu berean, aipagarria da oraintsu Guadalajarako frackingaren aurkako plataformak teknika honen kontrako 19.000 firma entregatu dituela bertako juntan. Frackingari ezetz esateko beste modu on bat. Bestalde, abenduaren 7an beste manifestazio bat burutuko da, oraingo honetan ordea Medina de Pomarren, Burgosen, hau ere eguerdiko 12etan. Azkenaldian BNK, Burgoseko Merindadeetan frackinga egiteko asmotan dabilen enpresa, bultzada ematen ari zaio bere planei. BNKk baditu hidrokarburoak ikertzeko hainbat baimen, tartean Urraca baimena dagoela. Baimen hau Merindadeetako zonaldeaz aparte, Arabako Gaubea eta Lantaroneko udalerrietan ere eragina du. Berriki, Urraca 1, Urraca 2 eta Urraca 3 putzuek ingurumen inpaktuko ebaluazio oso bat pasatu behar duten edo ez erabakitzeko prozedura administratiboari hasiera eman dio. Honen inguruan informazio gehiago hemen topatu dezakezue: fracturahidraulicaenburgosno.tk. Hortaz aparte, BNK enpresak Medina de Pomar herrian bertan (des)informazio puntu bat ireki du, inguruko herrietatik txandakatzeko asmoarekin. Abenduaren 7an izugarrizko aukera dugu argi uzteko ez dugula plan horiek aurrera jarraitzea nahi.

Pasa den azaroaren 19an, Eusko jaurlaritzako Energia Zuzendaria den Javier Zarraonaindia elkarrizketatu zuten Radio Euskadin frackingaren inguruan hitz egiteko asmoz. Aipatu zuen lehenengo esaldietako batek argi adierazten du bere argudioen ildoa: “ingurumen, ekonomi zein teknikaren ikuspuntutik (frackinga) bideragarria dela egiaztatu da”. Oinarri garbi horretatik hasita 18 minututan zehar bi izan ziren errepikatu beharreko ideiak “zer dagoen jakiteko beharra/ardura daukagu” (5 aldiz esan zuena) eta “Ingurumen Inpaktuaren Azterketa Guztiz zorrotz bat sortzeko lanetan gabiltza” (6 alditan esandakoa). Hurrengo esaldian ere argi eta garbi adierazi zuen bere jarrera: “egingo diren zundaketak, 2 edo 3 baino izango ez direnak, Ingurumen Inpaktuaren Azterketa guztiz zorrotz honekiko ardura osoz egingo da. Gauden lekuan gaude, papertxoak prestatzen”. Zure “papertxoak” Zarraonandia jauna, gure lurraldean frackingari ateak irekitzeko beharrezko diren horiek dira hain juxtu. Zure “ 2 edo 3 zundaketa” horiek dira, ustiapena maila handian egitera bideratu eta putzuen kopurua emendatzeko oinarritua. Elkarrizketatik atera daitekeen beste kontu garrantzitsu bat izan zen, Eusko Jaurlaritzak 3 edo 4 urtetako epea jartzen diola bere buruari zundaketekin hasteko. Aurreikuspen hau ez dator bat SHESAk 2014 urtera begira egindako aurrekontuekin, zeinetan esaten den IIA egiteko prozedura 2015garren urtearen erdialderako bukatua egon beharko lukeela. “Epe luzerako proiektu batez hitz egiten ari garela” argi eta garbi uzteaz arduratu zen Zarraonaindia jauna. Badirudi baten bat lasaitzen saiatzen ari dela baieztapen honen bitartez. Baina ez gaitezen tranpan erori! Bere “papertxoek” aurrera egiteko behar duten denbora hori, balia dezagun astakeria honen aurkako presioa indartzeko. Adi egon behar dugu eta gure ahalegina biderkatu. Elkarrizketak ondorio argi bat uzten digu. Eusko Jaurlaritzaren partetik frackingaren aurkako itxurazko zenbait jarrera entzun baditugu ere, beraien asmoa argia geratu da eta eginaren eginez frogatu digute: Eusko Jaurlaritza ingurune babestuetan frackinga debekatzearena aurka jarri da eta aurrekontuetan frackinga egiteko planak aurrera eramateko beharreko diru publikoa jartzen jarraitzen dute, lotsa izpirik gabe Energia Zuzendariak argi eta garbi adierazi duen bezala. Argi dago, beraiek frackinga egitearen aldeko apustu garbia jarri dute mahai gainean, guk ez egitearen aldekoa. Gorria ala urdin, egin apustu jaun andreok!


3 Fracking Ez

2013 abendua

Sismika lanak egiteko Prospectiuni S.A. enpresak jarritako ehundaka metro kable eraman zituzten frackingaren kontrako ekintzaileak. Hemen Alma Vii-ko herrira sartzen hartutako irudia

Gas eta petrolio konpainien kontra mugitzen dira Kanada eta Rumaniako herritarrak Herri ezberdinetako albisteak jasotzen ditugu berriro ere, izan ere, berriro hainbat lekutako herritarrak euren lurrak haustu nahi dituzten konpainien kontra manifestatzen eta mugitzen ari dira. Amerikan, komunitate indigenak dira borrokan ari direnak. Urriko alean kontatu genizuen Argentinako Patagonian maputxe herria mantentzen ari den erresistentzia. Oraingoan, Kanadako jatorrizko herrien txanda da. Rextonen (New Brunswick), Kanadako hego-ekialdean, Elsipogtog-en komunitate indigenak 134 probintzi errepidea moztea erabaki zuen, modu honetan South Western Energy (SWE) estatu batuetako konpainiaren kamioiak bere helmugara ailegatzea ekidinez. Kamioi hauek esploraziorako material sismiko guztia eramaten zuten. Egindako blokeoa baketsua izan zen 3 astez. Danborrak eta lumak. Baina aurreko urriaren 17an, konpainia modu berri batean ailegatu zen bertako RCMP poliziak (Royal Canadian Mounted Police) lagunduta. Negar egiteko gasak, gomazko balak,

gerrarako armatuak eta biolentzia erabiliz. Istiluen ondorioz 40 lagun, gutxienez, atxilotu zituzten, tartean komunitate indigenetako nagusiak, eta poliziaren bi kotxe kiskalita bukatu zuten. Kanadako gobernua, esplorazioa baimendu zuenetik, New Brunswick-eko Mi´kmaq herri indigenaren biztanleen oposizioarekin topatu egin da. Jatorrizko herrien (First Nations) buruzagien asanbladak frackingaren bidezko gasaren esplorazioa bertan behera gelditzea eskatzen du irtenbide baketsu bat aurkitu arte. “Ura, lurra, herria, animaliak defendatzeko gaude hemen”. Gasaren erauzketagatik zuzenean kaltetua izango zen biztanleriaren, indigena zein ez indigena, iritzia kontutan hartu gabe bertako gobernuak hartutako erabakiaren kontra, udatik ari dira komunitate hauek aktiboki manifestatzen eta gogor lan egiten. Komunitate hauek, Gudarien Aliantzaren (Warriors Alliance) eta Kanadiarren Kontseiluaren (Canadians Council -ur garbia, bidezko merkataritza, energi berdea, osasun pu-

blikoa eta demokrazia sutsuaren alde lan egiten duen etekinik gabeko elkarte bat da-) babesa izaten ari dira. Lan hauen kontrako mugimendua gero eta zabalagoa egiten ari da, batez ere aurreko urriaren 17an gertatutakoaren ostean. Orain arteko komunitate indigenen azkenengo erantzuna da honakoa, izan ere, denbora daramatzate herri hauek estatuarekin ustiaketa politikak tratatzen, bai gas putzuak zein meatzeak izan. Eta arrazoiak izan badituzte, izan ere, duela gutxi Kanadako bi lekutan, British Kolunbian (Talisman enpresa lanean dagoela) eta Zama Cityn (Apache Corporation enpresa diharduela) hondakin urak biltzen dituzten putzuen filtrazioak aurkitu egin dira. Bi kasuetan herritarreei helarazi zaien informazioa oso eskasa izan da, ez gertakarien inguruko datarik, ez sortutako kalterik. Konpainia hauetan eta beraien politiketan konfidantza izango dugu? Bestalde, Europan, hainbestetan aipatzen dugun Chevron konpainia Errumaniako herri txi-

ki bateko protestekin aurkitu da. Pungestiko herri txikian konpainia honen kamioien bidea oztopatu zuten eta Chevronek ez ohiko gasa ustiatzeko bere planak bertan behera utzi behar izan zituen. Bitartean bestelako esplorazio lanak egingo dituztela, bere lanek ingurumena ez dutela kaltetzen eta Pungestira bueltatzea ez dutela baztertzen esan dute. Egia ez izatea espero dugu. Gagesti eta Bacesti-ko herrietan ere onartutako baimenak ditu konpainiak. Protestak gaur egun gero eta handiagoak dira Errumaniako lurraldetan. Fracking eta urrearen mehatze lanen kontrako borrokak herritarrak batu dituzte. Ekintzaileak eta nekazariak lurra eta ura defendatzeko batera ari dira lanean. Pungestiko blokeoa eta gero, ekintzaileak Sibiu-ko konderrira joan ziren (bertako basoek duten balioarengatik babestutako eremua da), Transilvanian, Mosna/meschen herriko biztanleei beraien babesa ematera. Prospectiuni S.A. enpresak modu ilegal batetan ari zen herritar hauen lurretan sartzen, eta berta-

tik alde egitera behartu zituzten, egindakoaren testigu bezala konpainiaren kotxe bat nekazari ekologiko baten, Willy Schuster, lurretan uztera behartu zituzten. Arrazoi honengatik aipatutako konpainia Sibui-ko konderriko poliziarengatik ari da auzipetua izaten. Hau gertatzen zen bitartean, bertatik oso gertu, Alma Vii-ko komunitatean ere ari ziren sismika lan ilegalak aurrera eramaten. Horren aurrean, frackingaren kontrako ekintzaileek bere lanarekin jarraitu zuten. Berrogei kotxetan heldu ziren eta zelaietatik zehar enpresak sismika lanak egiteko jarritako ehundaka metro kable kendu zituzten. Ikaragarrizko ekintza! Prospectiuni S.A. Enpresa 40 milioi euroren truke azpikontratatua izan da inguruan sismika lanak burutzeko eta izandako protesten kontra gogor aritu dira, ekintzak gaitzetsiz eta kontrako ekintzaileak “neo-faxistak” direla esanez. Beste gehiegikeri bat. Hobe alde egiten badute.

Fracking-aren arriskuak Frackingaren ur hondakinak hilabetetan zehar iragazi dira British Columbian (Kanada), eta isilpean gordeta dirau. Frackingaren hondakin-urak pilatzen dituen baltsa batek lurzorura ihesak izan ditu sei hilabetetan zehar Farrel Creeken, British Columbia ipar-ekialdean (Kanada). Denbora guzti honetan zehar Talisman konpainia kanadarrak ez zion egoeraren berri eman Gasa eta Petrolioaren batzordeari. Arbel arrokak Farrel Creekeko A baltsaren bi babes estaldurak sastatu zituen. Urtarrilean, sentsoreek lehen geruzan ihesa eman zela antzeman zuten, baina une hartan bigarren estaldura ere minduta zegoen eta ez ziren konturatu. Hori duk hori despistea!Aldi berean, enpresak baltsa husten hasiko zela adierazi zuen emandako jarioak justifikatu nahian. Baina martxoan, argazki batzuek argi eta garbi erakutsi zuten baltsa oraindik hustu gabe zegoela, aurrez emandako informazioarekiko zeharo kontrajarria. Egun, zonaldea garbitu dutela esan beharra dago, eta eraginak oso leku zehatzetan izan direla diote, baina hori bai, iragazi den bolumen osoa ez da argitaratua izan.

Iragazi diren kutsatzaileen zerrenda luzea da eta inortxok ez daki izan ditzakeen kalteak zeintzuk diren. Gainera, guzti honek lurzoruan eta lurrazpiko uretan izan dituen eraginak zehazten dituen txostena aurkeztearekiko, enpresa, ez entzunarena egiten ari da. Jakina da azaroak 29a izan omen zela txostenetako bat entregatzeko epea. Beraz agerikoa da, denboran garaiz ibili ez direla. Bertako komunitate indigenak gogaituta eta biziki larrituta daude, batez ere gertaeren zabalpenik eman ez delako. Arrazoi osoa dute. Alde batetik, Talisman konpainiako lehendakariak bizilagunak informatuko zituela ziurtatu zuen. Baina bestetik, enpresei beraien merkatal sekretuak izateko eta informazio osoaren zabalpena ekiditeko trikimailuak erabiltzeko baimenak ematen bazaizkie, nola demontre izango da posible beraietaz fidatzea? Gaur egun horrelako jardueretan erabiltzen diren substantzia kimikoak antzematen dituzten tresnak egon arren,

hala nola Fracfocus, ezin gara lasai egon. Izan ere, tresna hau ez da putzu guztietan erabili. Jakin izan da Talismaneko 111 putzuetatik 73 bakarrik aztertu izan direla. Eta hau gutxi balitz, esan beharra dago tresna honek ez dituela zundaketa lanetako kimikoak kontuan hartzen. Hona hemen, Fracfocusen arabera, British Columbiako lurretan geratu diren produktuen zerrenda txiki bat: Azido klorhidrikoa, destilatuak (petrolioa), Sodio hidroxidoa (ezpurutasuna),2-metil-4-isotiazolin-3-ona, nitrilotriazetato trisodikoa (ezpurutasuna). Ziur al zaudete frackina segurua dela?


4 Fracking Ez

2013 abendua

Olentzerorekin hitz-egin dugu… (energia berriztagarriak aditua, biomasan bereziki)

Aita Santua frackinaren aurka Pino Solanas, zinemagile eta politikari argentinarrak, mundu osoari bira eman dion bat-bateko argazkia lortu du. Bertan, Frantzisko Aita Santua, zinemagilea bezala argentinarra dena, STOP FRACKING mezua duen kamisetarekin agertzen da, eta beste batean “urak urreak baino gehiago balio du” esaldiarekin. Pino Solanasek, frackingaren aurkako borrokan eta bere ondorioetan konprometitua dabilen pertsonaia publikoa da. Duela gutxi hain zuzen ere estreinatu zuen “frackingaren guda”izeneko dokumental interesgarria. Gutxik espero zutena ordea zera da, Pino bera izatea Vatikanoko atea deitzen ausartuko zena eta zuzenean Aita Santuari ingurumenarekiko bere kezkak azalduko zizkiona. Baina aurrez are sinestezinagoa zena zera da, Aita Santuak berak halako aldarrikapen mezua zuen kamisetarekin argazkia ateratzen uztea, bere ingurumenarekiko ardurak aditzera emanez. Are gehiago, Solanasen esanetan, Aita Santuak laster entziklika batean kezka hauei buruz hitz egingo du. Estanpa honek agerian usten du Aita Santu honen iritzia berriz ere deigarria izaten ari dela, egungo kapitalismo globalaren funtzionamenduarekin kritiko azaldu baita. Gizarteko hainbat aldarrikapen ezberdinekiko gertutasuna erakutsi duelarik. Azken hau frackingaren kontrako borrokarako oniritzi ona da, argazkiaren bitartez argi erakutsi bait du bat dagoela ukaezina den oihartzun honekin. Gainera, esan beharrekoa da gurean honezkero emanak zirela halako aliantzak, besteak beste arabar herrietako apaizen taldea, Fracking Ez Araban kolaborazioak eginez jarduera honen alde ez dagoela erakutsi du eta. Azken finean, frackingaren aurkako mugimenduaren aniztasuna islatzen duen beste adibideetako bat da.

Ba al zenekien? 1. Debekua egon arren, Kantabriak frackinga egiteko putzuentako baimenak eskatzen jarraitzen duela, azkenak Ebro ibaia jaiotzen den Valderredibleko zonaldekoak izan direlarik? 2. Massachussetsen frackinga debekatzen duen Estatu Batuetako bigarren estatua izateko, Vermonten atzetik, pausuak ematen ari direla? 3. Azken hiru asteetan, Texasen 16 lurrikara egon dira eta frackinga atzean egon daitekelaren susmoa dagoela? 4. British Petroleumeko lehendakaria eta egun frackineko Cuadrilla Resources konpainiako lehendakaria den Lord Browneren aburuz, frackingak ez du gasaren prezioa jaitsiaraziko Erresuma Batuan? 5. Apache konpainiak Albertako mugetatik 100 km hegoalderuntz ura sartzeko duten putzu batetik 1,8 milio litro fluxu jaurtiak izan zirela zenbatezten duela? 6. Eusko Jaurlaritzako Energia Zuzendaria berriak “frackinga bideragarria den teknika bat” dela adierazi duela? 7. Txinak irailean planetako petrolio inportatzaile gisa lehen postua kendu ziola Estatu Batuei

Kaixo Olentzero, noiz eta nola jakin izan zenuen frackinga existitzen zela? Orain dela 15 bat urte, ikazkinen mundu mailako kongresu batean. Bertan, Santa Clausek laguna den iparamerikako ikazki batek azaldu zigun Texasen gasa eta petrolioa ateratzeko formula berriak asmatzen zeudela. Hasieran Gaboneako ipuin gisa hartu genuen, baina gaian tematu ziren. Handik urte batzuetara, kongresuan ponentzia bat izan genuen “frackinga eta bere eraginak landare-ikatzaren sektorean”. Hor gaiaren garrantziaz jabetu ginen. Orain dela pare bat urte frackinga Euskal Herrian hasiko zela iragarri zutenean, ardura erabatekoa izan zen. Eta ze itxura hartu zenion azaldu zizutenean? Ba zintzoa izateko, etsipen handia sentitu nuen. Gu, ikazkinok, mendeak daramagu basoaren kudeaketa iraunkorraren bidez energia bat eskaintzen, bertako biomasaren aldeko eredu berriztagarri baten aldeko apustua egiten. Eraldatzen eta banaketa sistema inteligenteen bidez egiten dugu hori, eta beti ere hurbiltasunean eta naturaren mugetan oinarrituta. Aldiz, frackingaren erne hauek kontrako filosofian oinarritzen dire, azkar azkar joatekoa, leku berrietara bat-batean heldu, bertako jendea kontutan hartu gabe, euren makinaria eta aparatuekin. Ez zaie ezer axola, epe laburreko negozioa baino ez dute begiratzen, ostean lur horiek nola geratuko diren inguruko inolako ardura gabe. Energian aditu gisa, zer nolako etorkizun ikusten diozu egoera honi? Ba, egia esan, ez oso ona. Eztabaida gau luzeak izan ditut Ekitaldeko Hiru Erregeekin, eta haiek, Ekialde Ertaineko egoera oso ondo ezagutzen dutela, buruan neukan susmo bat berresten didate: Haiek bizi diren herrialdeak produkzio mugetatik gertu daude, eta gasa eta petrolio produkzioaren gainbehera gertu daukate. Azken honekin arazoak jada hasi dira, eta produkzioa eta banaketa kontrolatzeko guda guztiak eginda ere, erregai fosilak mugatuak direlaren egoera ez da inoiz aldatuko. Santa Clausek aspaldian esan du elur-oreinak hegan egiteko behar duten erregai magikoa lortzea geroz eta zailagoa dela. Eta hori gabe, Gabon gauean opari guztiak banatzeko duen gaitasuna gutxitzen da. Eta Errege Magoen gameluekin egoera berdintsua da. Eta zuen magiak... ezin du egoera hau konpondu? Ez, egun dauden kontsumo hauekin ez. Egungo kapitalismo globalak bere propaganda erabiltzen du egun guztiak Gabonak direla irudikatzeko, baina hau guztiz ezinezkoa da. Hartu dezagun nire magia adibide gisa. Nik basoko zati bat zuen etxeetarako berotasunean bilakatzen du. Gehiegi behartzen banauzue, baso gabe geratuko gara lau egunetan; hortaz, erritmo hauek ezinezkoak direlaz jabetu behar gara. Energia mugaezianren ilusioa amaitzen denan, berriz ere baliabideak era zentzudun batean kudeatu beharko ditugu. Beste modu batean esanda, urtean opari bat nahi badezute, horiek hornitzeko arazorik ez dut; aldiz, egunero opariak eskatzen badizkidazue, zuen seme-alabek eta bilobek ez dute etorkizunik izango. Eta errealitate hau ez da aldatuko munduko fracking guztia erabilita ere. Eguberri on!


Perioìdico diciembre 2013 euskerabaja