Issuu on Google+

Maila Ertaina

Esperimentua

Ikertzailearen koadernoa


Maila Ertaina / Esperimentua

Ikertzailearen koadernoa

Babes-ezkutua

Kaixo! Transparent Spray naiz. Bazenekien egiptoarrek Eguzkia erabiltzen zutela ordua jakiteko? Nola? Itzalak eguneko zein ordutan gauden eta gure azalerako eguneko ordurik arriskutsuenak zeintzuk diren jakiten laguntzen digu. Ikus dezagun nola.

Eguzki-erloju bat egitea proposatzen dizugu. Honako material hauek beharko dituzu: •

Guraizeak

Kola-barra

Kartoia (zapata-kaxa zahar bat erabil dezakezu)

Erlojurako txantiloiak (hurrengo orrietan dituzu)

1


Maila Ertaina / Esperimentua

Ikertzailearen koadernoa

1. Fitxa. Eguzki-erlojua.

Egiten hasiko gara 1. urratsa: Eguzki-erlojuaren piezak ezagutzea Gure eguzki-erlojuak hiru pieza ditu: udaberri-uda aldea, udazken-negu aldea eta estilotxantiloia. Lehenengo bi piezek eguzki-erlojua egiteko urteko sasoia edukiko dute kontuan. •

Goiko aldeak udaberri-udan emango du ordua.

Beheko aldeak, berriz, udazken-neguan. Udaberri/uda aldea

18

6 6

17

18 7

7 16

8 15

9 14 13

10 12

17 8

16 9

15 10 11

11

14 12

13

Udazken/negu aldea

Estilo-txantiloiak itzala proiektatuko du; zure hiriaren latitudea eduki beharko duzu kontuan. Horretarako, proposatutako lau txantiloietatik bat hautatu behar duzu, zure hiriaren latitudearen arabera. Ez bada agertzen, hurbileko hiri baten latitudea aukeratu.

40 º-rako estiloa

36 º-rako estiloa

36 º

40 º

42 º-rako estiloa

42 º

38 º-rako estiloa

38 º

2


Maila Ertaina / Esperimentua

Ikertzailearen koadernoa

1. Fitxa. Eguzki-erlojua.

Egiten hasiko gara Piezak marra gorrietatik moztu

18 6 17 7 16

8 15

9 14 13

10 12

11

Udaberri/uda aldea 6 18 7 17 8

16 9

15 10 11

14 12

13

Udazken/negu aldea

3


Maila Ertaina / Esperimentua

Ikertzailearen koadernoa

1. Fitxa. Eguzki-erlojua.

Egiten hasiko gara Piezak marra gorrietatik moztu

36 º-rako estiloa • Huelva • Cadiz • Jerez • Algeciras • Malaga • Almeria

36 º

Beheko aldea

38 º-rako estiloa • Sevilla • Kordoba • Jaen • Linares • Cartagena • Murtzia • Alacant

Beheko aldea

38 º 4


Maila Ertaina / Esperimentua

Ikertzailearen koadernoa

1. Fitxa. Eguzki-erlojua.

Egiten hasiko gara Piezak marra gorrietatik moztu

40 º-rako estiloa

• Avila • Madril • Guadalajara • Toledo • Cuenca • Teruel • Castellon • Valentzia

Beheko aldea

40 º

42 º-rako estiloa

• Vigo • Orense • Leon • Palentzia • Burgos • Logroño • Iruñea • Bartzelona

Beheko aldea

42 º 5


Maila Ertaina / Esperimentua

Ikertzailearen koadernoa

1. Fitxa. Eguzki-erlojua.

Egiten hasiko gara 2. urratsa: moztu eta itsatsi Dagoeneko piezak ezagutzen dituzunez, moztu egin behar dituzu. Moztu ondoren, kartoi batean itsatsi sendoagoak izan daitezen.Eta itsatsi ondoren, berriz moztu. Erne! Erlojuaren bi aldeetako zirkunferentzien erdiguneek bat etorri behar dute. Horrela, bi aldekoa izango da erlojua, eta urte osoan balioko dizu.

Udaberri/uda aldea 6

18

18

6 7

17

17

7 8

16

16

8 9

15

15

9 14 13

10 12

11

10 11

14 12

13

Udazken/negu aldea

Paso 3: Piezak doitu Piezak moztu eta itsatsi ondoren, prest edukiko duzu dena zure eguzki-erlojua amaitzeko. Piezak irudiak adierazi bezala egokitzea besterik ez zaizu falta.

Goiko aldea: udaberria-uda

Beheko aldea: udazkena-negua

Beheko zatia

6


Maila Ertaina / Esperimentua

Ikertzailearen koadernoa

1. Fitxa. Eguzki-erlojua.

Egiten hasiko gara 4. urratsa: erlojua orientatu Eguzki-erlojua prest dago; azken urratsa bakarrik falta da: Orientatzea, ordua eman diezagun. Begiratu irudiari:

Iparra edo iparrizarra

Udaberri-udan, itzala goiko aldean proiektatuko da; udazken-neguan, beheko aldean.

7


Maila Ertaina / Esperimentua

Ikertzailearen koadernoa

2. Fitxa.

Eguzki-ordua

1. Amaitu eta orientatu ondoren, erlojuak proiektatzen duen itzalak eguneko ordua adieraziko dizu. Udaberri-udan, itzala goiko aldean proiektatuko da; udazken-neguan, beheko aldean. Oharra: Gogoan izan eguzki-erlojuek ez dutela ordu arrunta (ordu zibila) adierazten, eguzkiarena baizik.Horretarako, zuzenketa txiki bat egin behar da: Erlojuak adierazten duen ordua ordubete aurreratuta dago neguan (urriko azken igandetik martxoko azken igandera), eta bi ordu, berriz, udan. Hau da, eguzki-orduari ordu bate do 2 ordu batu beharko zaizkio, behaketa neguan edo udan egiten den aintzat hartuta.

2. Ordu erdian behin erlojua begiratu, eta itzalak adierazten duen ordua (eguzki-ordua) eta erloju arruntak adierazten duena (ordu zibila) ondorengo taulan idatzi.

Eguzki-ordua

Ordu zibila

8


Maila Ertaina / Esperimentua

Ikertzailearen koadernoa

3. Fitxa.

Beti berdina da zure itzala?

1. Eguzki-erlojuari esker, ordua jakin, basoan orientatu eta abar egin dezakegu. Gainera, itzalak oso informazio baliagarria ematen digu eguzki-izpi arriskutsuetatik babesteko. Ikus dezagun nola…

2. Antolatu ikertzeko 4 edo 5 lan-talde egin behar dituzue. Lan-talde bakoitzak honako hauek edukiko ditu: •

Giza-erloju bat

Neurtzaile bat

Idazkari bat

Behatzaile bat

Lau baino gehiago bazarete, bikoteak egin. Honako hauek behar ditu talde bakoitzak: •

Koaderno honetako hurrengo orrietan aurkituko dituzun anotazio-taulak

Arkatza eta borragoma

Metro bat

3. Ikerketa-orduan zehaztu Egunean zehar, bi aldiz irtengo zarete patiora. Ordu zibila erreferentzia gisa hartuta, irteera orduak 10:00ak eta 13:00ak izango dira. Ekintza hau aire librean egingo denez, ez ahaztu irten baino ordu erdi lehenago eguzkitako krema behar bezala ematen.

9


Maila Ertaina / Esperimentua

Ikertzailearen koadernoa

3. Fitxa.

Beti berdina da zure itzala?

4. Ikertu egingo dugu Lan-taldea patiora irteten den bakoitzean, honako hau egin behar du taldekide bakoitzak: •

Giza erlojua. Eguzkiak ematen dion leku batean jarri behar du.

Neurtzailea: bi neurketa egin behar ditu. Lehenengoa, giza erlojuaren altuerarena (lehenengo irteeran soilik neurtu beharko da), eta bigarrena, lurrean proiektatzen duen itzalaren luzerarena.

Idazkaria: neurtzaileak adierazitako emaitzak Ikertzailearen koadernoko taulan idatziko ditu.

Ordua

Giza erlojuaren altuera

Itzalaren luzera

10.00

13.00

Behatzailea: taldekide bakoitzak bere lana zuzen betetzea zainduko du. Gainera, zein neurketa den handiena adieraziko du taulan: giza erlojuarena edo itzalarena, alegia.

Ordua

Zein da luzeagoa? Giza erlojua

10.00

Itzala Giza erlojua 13.00

Itzala

10


Maila Ertaina / Esperimentua

Ikertzailearen koadernoa

3. Fitxa.

Beti berdina da zure itzala?

5. Gure ikerketaren ondorioak idatziko ditugu •

Zer ordutan zen itzala giza erlojua baino luzeagoa?

Zer ordutan zen itzala giza erlojua baino laburragoa?

Zer ordutan egiten zuen bero gehien?

• Non zegoen Eguzkia bero gehien egiten zuen orduan?

6. Ondorioak. Itzalaren eta tenperaturaren arteko lotura idatzi.

Zenbat eta

handiagoa, orduan eta

txikiagoa eta Eguzkia Zenbat eta

txikiagoa, orduan eta

handiagoa eta Eguzkia

11


Maila Ertaina / Esperimentua

Ikertzailearen koadernoa

4. Fitxa.

Eguerdiko eguzkipean

Badakizu zure itzalak ez duela beti luzera bera, Eguzkia ez baitago beti leku berean. Konturatu zara, gainera, ematen digun beroa ere ez dela berdina. Eguzkia gorenean dagoen eta zure itzala apenas ikusten den une bat hautatu, zure gelakideekin patiora ateratzeko irakasleak adierazten dizuna egiteko; gero, itzuli eta gure esperimentua amaituko dugu. Ekintza hau aire librean egingo denez, ez ahaztu irten baino ordu erdi lehenago eguzkitako krema behar bezala ematen.

1. Ikusi duzu zure gorputzeko zein zati zeuden beroen patiotik itzuli zarenean? Idatzi:

2. Orain, arretaz begiratu zure gorputzeko azal-kolore desberdinak •

Zure gorputzeko zein zati dira argiagoak? Idatzi:

Aurreko ariketan idatzi dituzun berberak dira, edo beste batzuk? Beste batzuk badira, zergatik? Hipotesia:

“Asko dakigu Eguzkiaz, Azalaz eta Eguzkitik babesteaz” artikulua irakurtzea proposatzen dizugu, zure hipotesiarekin asmatu duzun edo ez jakiteko. Artikulu hori www.isdinsunlab.com web orriko liburutegiko eremu pribatuan dago.

12


Maila Ertaina / Esperimentua

Ikertzailearen koadernoa

4. Fitxa.

Eguerdiko eguzkipean

3. Azal-kolore asko daudela irakurri duzu artikuluan; begiratu ondo fototipoen taula, eta esan zu zein taldetan zauden. Ikasgelan taldeak egin, irakaslearen aginduei jarraituta. Taldeak egin ondoren, pentsatu zer egin behar duzuen zuen azala Eguzkitik babesteko, eta, gero, gainerako ikaskideekin partekatu.

Zorionak! Zientzialari bikaina zara! Jaitsi Eguzkiaren kontrako babesean aditu egiten zaituen diploma www.isdinsunlab.com webgunetik Etxera eraman, eta ikusgai jarri. Horrela, zuk eta zure etxekoek gogoan edukiko dituzue Eguzkitik babesteko aholkuak.

13


Isdin eusk med exp