Page 1

Maila ertaina

Ipuina

Lurrak biratzeari utzi zioneko eguna


Maila ertaina / Lurrak biratzeari utzi zioneko eguna

Egun arrunt bat zen Lurreko biztanleentzat. Ez, ordea, Lurrarentzat. Triste eta muturtuta zeraman aspaldi. Edo muturtuta baino gehiago, haserre, Eguzkiarekin amorratuta. Zergatik? galdetuko duzue‌ Planetako haurrak etxetik hain maiz ez ateratzen ohitzen ari ziren. Korridoreetan, korritzen zuten, ohe eta sofa gainean egiten zuten jauzi (amak ikusten ez zituenean, noski). Baina ez ziren lehen bezain maiz joaten ez zelaira, ez mendira eta ez itsasora. Lurrak Eguzkiari botatzen zion horren errua. Batez ere, horren izpi indartsuei, haurren azalean sartu eta azala gorri-gorri uzten baitzien. Lurrak betidanik miresten zuen Eguzkia, horren garrantzia eta beharra; energia bidaltzen digulako argi edo bero moduan, landareak hazten eta oxigenoa sortzen laguntzen duelako, haurren hezurrak eta hortzak indartzen dituelako eta, batez ere, hobeto sentiarazten gaituelako.

Nola zitekeen haurrek jolastera irten nahi ez izatea?

1

2


Maila ertaina / Lurrak biratzeari utzi zioneko eguna

IsdinSunLab-en, normal-normal zihoan eguna aurrera. Baina bat-batean: ÂĄRiiiiiiiiiiiiiiiiiiinnnnnnnnnnnngggggg! Alarmaren telefono gorriak jo zuen, Munduko presidenteak oso okasio berezietan soilik erabiltzen zuenak. IsdinSunProtector-en posta elektronikoaren erretilua mezuz betetzen hasi zen, eta sakelako telefonoak jo eta jo hasi ziren.

! g g ng

n n i i Ri n n n

Riii

3

!

g gg

- Super Fusion Boy naiz, presidente jauna- erantzun zuen berehala. - Denok behar zaituztet!- esan zuen presidenteak. Alerta gorrian gaude! Lurrak biratzeari utzi dio. Eta Eguzkia hurbiltzen ari da! Sateliteen irudiek egiaztatu digute hori dena. - Lasai, presidente jauna. IsdinSunProtector-en misioa da hau. Ez kezkatu, 24 ordu baino lehen, normaltasunera itzuliko da den-dena– erantzun zuen berehala Super Fusion Boyk.

MEZU BERRI BAT DUZU MEZU BERRI BAT DUZU MEZU BERRI BAT DUZU MEZU BERRI BAT DUZU MEZU BERRI BAT DUZU MEZU BERRI BAT DUZU

Riiinnnggg!

4


Maila ertaina / Lurrak biratzeari utzi zioneko eguna

Super Fusion Boyk oso serio eskegi zuen telefonoa, eta beste denei begiratu zien. Egoeraren larritasunaren jakitun ziren denak. - A ze desastrea!- bota zuen Gel Cream-ek, beti bezala osasunaz kezkatuta. Gizaki guztien azala arriskuan dago! - Munduak Eguzki Sistemaren oreka behar du. Lurrak ez badu bira ematen eta Eguzkia Lurrera hurbiltzen bada‌- Mister Lotionek nahiago izan zuen esaldia ez amaitu.

5

-Begira! – adierazi zuen Transparent Sprayk- Badakit nola hasi zen dena. Eta deskubritu zuena kontatzen hasi zitzaien, azken belaunaldiko bere sakelakoa eguzki supersatelitearekin konektatzen zuen bitartean, bideo ikusgarri bat erakusteko. Internet bidez, irudi ikaragarri batzuk lortu zituen.

6


Maila ertaina / Lurrak biratzeari utzi zioneko eguna

IsdinSunProtector-ak, martxan Lurrari gehien gustatzen zaiona- hasi zen azaltzen Transparent Spray- haurrak bere gainean sentitzea da, hondartzan jolasten, aire librean korrika eta kirola egiten, mendiak eskalatzen‌

7

Hori guztia aldatzen ari da, ordea – pentsatu zuen Aftersunek- Haurrek gero eta denbora gutxiago ematen dute aire librean, Eguzkiak azalean min egiten die eta. Azkenean, Transparent Spray-k bideoa jarri zuen‌

8


Maila ertaina / Lurrak biratzeari utzi zioneko eguna

-Eguzki! – egin zuen oihu Lurrak- Zergatik ari zara haurren azalari min egiten? -Horren errua ez da nirea bakarrik, Lur- erantzun zion Eguzkiak, ofendituta. Gizakiek hobeto zaindu izan bazintuzte… Batzuetan, helduak ez dira konturatzen kalte egiten didatela. Baina zer erru dute haurrek?- erantzun zuen Lurrak. -Haurrak, haurrak… – esaten zuen Eguzkiak Lurrari burla eginez. Orduan, benetan haserretu zen Lurra, eta bat-batean geratu zen. Horrek are gehiago haserretu zuen Eguzkia, eta ero moduan jarrita, Lurrera hurbiltzen hasi zen, barrez. Eguzki Sistema kaosa zen harrezkero. Gainerako planetek ere ez zekiten nola bira eman. Munduko leku batzuetan bero sargoria egiten zuen; beste leku batzuetan, hotz ikaragarria; uraren zikloa eten egin zen, landareak ihartzen hasiak ziren, animalia asko lokartu egiten ziren, hibernatzeko garaia zela pentsatuta, eta hibernatzen ari zirenak, berriz, esnatu egiten ziren bat-batean. Gizakiak beldurtuta zeuden, eta euren etxeetan gordetzen ziren…

9


Maila ertaina / Lurrak biratzeari utzi zioneko eguna

- 24 orduan Lurra ez bada berriz ere biraka hasten, akabo! – esan zuen Super Fusion Girlek- Ez ahaztua zaleko zelulek memoria dutela; beraz, ordu hauek guztiak erabakigarriak dira gizakion osasunerako.

- Burua hotz mantendu behar dugu. Lehen urratsa: Informazioa; gauza asko dakigu dagoeneko. Eguzkia eta Lurra oso haserre daude. Bigarren urratsa: Dedukzioa; itxuraz, biek dute arrazoi, ezta? – bota zuen Mister Lotionek.

11

- Hala da, bai– berretsi zuen Gel Creamek – Garrantzitsua da gizakiak eguzkiaren UVA eta UVB izpietatik babestea, azala erre eta zaharkitu dezaketenez, kaltegarriak izan baitaitezke. Baina egia da, halaber, Lurraren babes-geruza gero eta meheagoa dela eta zuloz beteta dagoela, gizakien zabarkeriagatik. - Hirugarren urratsa: Konponbidea; berriz ere biraka has dadin konbentzitu behar dugu Lurra.

12


Maila ertaina / Lurrak biratzeari utzi zioneko eguna

Ideia zaparrada IsdinSunProtector denak biribil batean bildu, eta oihuka hasi ziren: Eguzkibabesa, ekin! - Ideiak! Ideiak behar ditugu Lurra konbentzitzeko- esan zuen Super Fusion Boyk. - Badakit!- erantzun zuen Aftersunek, esperientziaren ahotsak – Ondoen egiten dakiguna egingo dugula esango diogu: haurrei Eguzkitik babesten erakutsi. - , hori esanda nahikoa izango dela uste duzu?galdetu zuen Super Fusion Girlek.

13

- Noski! –esan zuen Aftersunek, seguru. Lurrak ikusten badu haurrek azala zaintzen ikasten dutela eta Eguzkiaz ondo babestuta gozatzen dutela, zoriontsu egongo da berriz ere. - Hau dena erakutsiko dioguerantsi zuen Aftersunek, zerrenda luze bat erakutsiz. –Eguzkiaren onurak eta arriskuak azalduko dizkiegu, euren azala nolakoa den, eguzki-babesgarria ondo ematen… - Itxoi, itxoin, itxoin! – eten zion Transparent Sprayk. –Entziklopedia bat dirudizu! Ondo iruditzen zait, baina informazio hori haurrei modu atsegin eta eraginkorrean ematen saiatu behar dugu.

14


Maila ertaina / Lurrak biratzeari utzi zioneko eguna

- Mundua hegazkinetan zeharkatzea eta mezu nagusiak erakustea proposatzen dut- esan zuen Gel Creamek, hunkituta. “Eguzki-babesgarria etxetik irten baino ordu erdi lehenago eman, eta azal lehorrarekin”, “Egunean zehar hainbat aldiz eman” “Eguerditik arratsaldeko lauretara eguzkitan ez egon”… - Baina, nire ustez hori egin baino lehen azala babestea zergatik den garrantzitsua esan beharko genieke- esan zuen Mr. Lotionek. – Pentsatuko dute, agian, euren azala babes-ezkutu modukoa denez ez dutela besterik behar. Hori ez da nahikoa, ordea. Babes osagarri bat behar du azalak, eguzkiaren izpi ultramoreek azaleko geruzak zeharkatzen baitituzte.

Lady Foam erne-erne zegoen, hitz egiteko irrikan. - Ez dira Eguzkiaren arriskuak bakarrik esan behar! Bizitzeko Eguzkia ezinbestekoa dela ere gogorarazi behar zaie haurrei, baina ondo babestu behar dugula eguzkiaz gozatzeko. Nik Eguzkiaren onuren eta arriskuen kromo bilduma bat diseinatuko nuke. Diseinatu hitza entzunda, begiak dirdir jarri zitzaizkion Super Fusion Girli.

- Kamiseta, txapela, eguzkitako betaurreko eta eguzkitako bilduma eder bat ere diseina dezakegu, haurrek gustura erabil ditzaten.

15

16


Maila ertaina / Lurrak biratzeari utzi zioneko eguna

- Eta zuk diozun horretaz aparte, hondartzan, mendian edo elurretan eguzki izpiek errebotatu egiten dutela eta indartsuago jotzen dutela ohartarazi geniezaieke. Eta horregatik, haurrek are gehiago babestu behar dutela- Transparent Sprayk esan nahi zuen guztia esan aurretik, hitza kendu zion Gel Creamek. - Eta horiek dira nire hegazkinean jarriko ditugun mezuak? galdetu zuen behin eta berriz Gel Creamek, bere burua hegazkina pilotatzen ikusten baitzuen… - Gauza garrantzitsu bat ahaztu zaizue. Haur bakoitza desberdina daesan zuen Aftersunek. – Azal argia edo iluna, eta begi nahiz ile kolore desberdinak eduki ditzakete… Kolore-eskala bat dago, oso azal zuriko pertsona batetik pertsona beltza batera artekoa. Eta denek babestu behar badute ere Eguzkitik, zenbat eta zuriagoak, orduan eta kontu handiagoa eduki behar dute.

17

– IsdinSunProtectorrak!!! – esan zuen harro Super Fusion Boyk- zuen ideia guztiak bikainak dira…… baina ez dugu ahaztu behar gure esku dugula ISDINSUNLAB, haur guztiengana azkarazkar iristeko eta ezagutza hori guztia transmititzeko tresnarik onena. Beraz, ekin diezaiogun! Denbora azkar pasatzen da, eta Lurrak biraka hasi behar du berriz Tira ba!

Eguzki-babesa, ekin!!

18


Maila ertaina / Lurrak biratzeari utzi zioneko eguna

Lurrarentzako mezua Super Fusion Boyk bazekien ekiteko ordua zela. IsdinSunLabetik eta Tenerifeko behatokiko satelite erraldoiaren bitartez, Lurrari hitz egin zion. - Lur, IsdinSunProtectorrak gara, entzuten diguzu? Hasieran, ez zuen erantzun. Gero, marmar bat entzun zen. - Lur, mesedez, IsdinSunProtectorrak gara!Ni naiz, entzuten didazu? – galdetu zuen berriz ere Super Fusion Boyk. - Bai, ez nago gorra!, erantzun zuen Lurrak, harrokeriaz.

19

Grazia handiarekin irristatuz, Super Fusion Boy paretik kendu, kamerara begiratu, eta bere ahots liluragarriarekin hitz egin zion Lady Foamek Lurrari. - Lur! Eguzki Sistemako beste planetek ez duten gauza bat duzu zuk. Merkuriok, Venusek, Jupiterrek, Saturnok, Uranok eta Neptunok ez dutena. Bizia: landareak, loreak, zuhaitzak, errekak, txoriak, animaliak eta gizakiak. Planetarik zorionekoena zara. Baina biratzeari uzten badiozu, akabo bizia. Bere hitzek eragina izan zutelakoan, hitza Super Fusion Boyri eman zion berriz ere Lady Foamek.

20


Maila ertaina / Lurrak biratzeari utzi zioneko eguna

- Zure arazoaren giltza haurrak dira, horiek dira konponbidea. Txikitxikitatik ikasten badute zu errespetatzen eta azala zaintzen, eguzkiaz gozatu ahal izango dute– ziurtatu zuen Super Fusion Boy. - Horregatik, hori nola egin erakusteko konpromisoa hartuko dugu. Super Fusion Boyk Lurrari azaldu zion nola erakutsiko zien haurrei eguzkitik babestu behar zutela, berriz ere aire librean jolasten, korritzen eta gozatzen hasteko. Lurrak irribarre egin zuen, arrastoan sartzen ari zela zirudien. - Baina esan‌ Zein da azala zaintzeko sekretua? galdetu zuen Lurrak - Eguzkitik babestea! – erantzun zuten IsdinSunProtectorrek aho batez.

21

22


Maila ertaina / Lurrak biratzeari utzi zioneko eguna

Eta hitzik esan gabe, biraka hasi zen berriz ere Lurra. Denen artean konbentzitu zuten. Gero, Lurrarekin izandako elkarrizketaren berri eman zioten Eguzkiari, eta hori ere bere lekura itzuli zen. Gauza bat falta zen oraindik, ordea‌

Harrezkero, Eguzkitik babesten erakusten jarraitzen dute IsdinSunProtectorek, gurasoek, irakasleek, medikuek eta botikariek lagunduta.

Amaiera

23

24


Maila ertaina / Lurrak biratzeari utzi zioneko eguna

Gogoan izan:

Eta ez ahaztu eguzkitik babeseko bost armak:

Eguzkia garrantzitsua da bizitzeko,baina horren UVA eta UVB izpiek kalte egin diezaiokete azalari. Horregatik babestu behar duzu.

eguzkitako krema, txapela, eguzkitako betaurrekoak, kamiseta eta eguzkitakoa.

• Eguzkitako krema etxetik irten baino ordu erdi lehenago eman, eta azal lehorrarekin. Egunean zehar hainbatetan eman. • Eguerditik arratsaldeko lauretara eguzkitan ez egon. • Kontu berezia eduki mendian, elurretan eta hondartzan. • Bero egiten badu, maiz ura edan. • Azala aftersun-arekin hidratatu.

IsdinSunProtectorren hurrengo misiora arte!

Isdin eusk med cuento  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you