Page 1

BUSTURIALDEAN ... 2010eko Maiatzaren 30a

Euskal Herri osoko independentista eta sozialista guztien ordua da Konpromisoaren ordua da

U

rratsak egiteko ordua. Eta une honetan, Ezker Abertzaleak jakin badaki gako nagusia ez dela gainerako eragileak zer egiteko prest diren ezagutzeko zain egotea. Gakoa guk geuk egin beharrekoan dago, gure herriari erantzuteko. Gure indarrak eta arrazoibideak egoera berriak sortuko ditu, gainerako eragileen jokabidea baldintzatu ahalko dute eta, are garrantzitsuagoa dena, Euskal Herria bere buruaren jabe izateko bidean gero eta herri babes handiagoa sortuko dute.

Etorkizuna gaurdanik dugu irabazteko Etorkizuna gaurdanik dugu irabazteko. Independentziaren aukera ireki da. Europan estatuak sortu dira eta eztabaida irekia da

zenbait lekutan. Estatu berrien sorrera aukera erreala da gehiengo demokratiko sendoak egituratzeko gaitasuna baldin badago. Euskal Herria herri antolatua da, dinamikoa eta prestatua, heldutasun nahikoarekin eta oinarri politiko, sozial zein ekonomiko sendoekin.

Konfiantza osoa dugu gure herrian, beste ezertan baino gehiago Soilik bitarteko politiko eta demokratikoak erabiliko dituen ekintza batasunaren eta herri aktibazioaren eraginarekin eraikiko da marko demokratikoa. Zehazten ari garen estrategiak lan eremu zehatzak ditu. Praktikotasuna du eta urratsak egiteko aukera eskaintzen du. Independentziaren eta burujabetzaren aldeko indarrak biltzea, askatasun demokratikoen eta presoen aldeko dinamikak

azkartzea, prozesu demokratikoaren garapenerako lanabesak eta ekimenak bideratzea, eta Ezker Abertzalea bera indarberritzeko bidea marraztea ditugu lan ildo nagusiak. Aldaketa soziala nahi dugu ezkerreko independentistok, eta horretarako ezinbestekoa da, besteak beste, herri mugimenduaren, praktika feministaren, hizkuntza eta hezkuntza eredu berrien, kulturgintzaren eta gazte indarraren hauspoa.

Asko gara, bil gaitezen !!! Euskal Herri osoko independentista eta sozialista guztien erreferentzia gara prozesu demokratikoan garatu beharreko jardun politiko, ideologiko eta instituzionalean aritzeko.


2010eko Maiatzaren 30a

BUSTURIALDEAN ...

Busturialdeak badauka alternatiba !!! Eskualdeko eragile guztien partehartzeaz adosturiko JSEGE-PADAS dekretua

B

usturialdeak badu alternatibarik: 1998. urtean tokiko instituzioen, taldeen, sindikatuen, enpresarien eta, oro har, Busturialdeko herritarren auzolanaren bultzadaz adosturiko JSEGE-PADAS dekretua, Eusko Legebiltzarrak onartutakoa. Egitasmo honek eskualdearen garapen sozioekonomiko integrala, orekatua eta jasangarria bultzatzen du. Planak 22 eremu garatzen ditu, hala nola, errepidezko komunikazioak, trenbidezko garraioa, industri ta enpresen garapena, ekonomi jardueretarako zorua, baxurako arrantza enpresen garapena, baserriko produktuen merkaturatzea, Baso jarduerak, Turismoaren kudeaketa, hezkuntza jarduerak, etxebizitza, ur eta energia hornidurak, hondakinen kudeaketa ‌. Eremu bakoitzean eskualdearen garapen sozioekonomikoa berpizteko egitasmo konkretu eta praktikoak planteatzen ditu.

Erakundeen utzikeria erabatekoa izan da. Aipatutako Plana 1998. urtean eusko legebiltzarrean onartu zen arren, legea ez dute bete. Erakundeen utzikeria erabatekoa izan da epealdi honetan, ekonomia suspertzeko inongo ekimenik bultzatu ez delako. Ez tokiko instituzioek, ez Bizkaiko Foru Aldundiak eta ezta Eusko Jaurlaritzak ere ez dute gure eskualdea sozioekonomikoki garatzeko helburua zuen plana, eragile guztien elkarlan eta adostasunetik sortutako plana garatu. Egoera lotsagarri honen erantzule nagusia EAJ-PNV da, azken hiru hamarkada hauetan, beste talde politiko batzuen laguntzaz, EAEko erakundeen kudeatzaile nagusia izan delako.

Elkarrizketa eta herritarrekin elkartasunean, auzolanean, lan egitea eskatzen dugu, garapen jasangarria guztioi dagokigun gauza delako, Busturialdean lan eta bizi nahi dugulako. Azken hamarkadetako utzikeriaren ondorioz eskualdearen egoera sozioekonomikoa benetan larria da. Jsege-Padas dekretuan planteatzen ziren bide eta trenbide bidezko konexioen hobekuntza behin eta berriz atzeratzearen ondorioz eskualdea isolatuta gelditu da, gaur egun industria eta enpresen garapenerako horrek dakartzan ondorioekin, eta beste arlo batzuetan, lehenengo sektorean kasu, planteatzen ziren egitasmoak garatu ezean, sektorea pixkanaka itzali eta zahartu zaigu.

EAJ-PNVk kudeatutako instituzioen utzikeriak ondorio larriak ditu Busturialdearen etorkizuna ezin da turismora soil soilik mugatu. Turismoaz gain, gainontzeko eremuak ere garatu beharra dago, eskualdea ekonomikoki eta kulturalki modu orekatu, iraunkor eta solidarioan garatu beharra dago, oraingo eta datozen belaunaldientzako.

Busturialdearen etorkizuna ezin da turismora mugatu. Lurraren espekulatzaileei, kapital handien nahiei men egin eta herritarren hitza errespetatzen ez dutenei STOP!!! Guztion eskuetan dago.


BUSTURIALDEAN ...

2010eko Maiatzaren 30a

Euskal Herriak propioa behar du

hezkuntza

sistema

Espainiak eta Frantziak inposatutako eredua gainditu eta Euskal Herrirako, herri zerbitzuaren kontzeptuan oinarritutako hezkuntza sistema diseinatu behar da. XIX. eta XX. mendeetan zehar euskaldunok zerbait behatu, sufritu eta ikasi badugu, gure identitatea lantzeko eta mantentzeko hezkuntza-sare antolatuek duten garrantzia izan da. Elizak bere ikastetxe-sarearen bitartez eta Estatuek berearen bidez erakutsi digute zein eraginkorra den heziketa instituzionalizatua, hezkuntza-sistema, hain zuzen ere. Euskal Herrian Hezkuntza Sistema propio baten gabezia pairatzen ari gara oraindik ere, herri bezala ez baitugu berau arautzeko, antolatzeko eta kudeatzeko eskumenik. Ondorioz, bermatzeke daude: Euskal Curriculuma, Ikasle guztien euskalduntzea, Euskal Unibertsitatea‌ Azken hamarkadetan sistema berri hori eraikitzeko bidean emandako urrats guztiak aintzat hartuta, hezkuntza sistema propio bat garatu behar dugu. Eta lehenengoz definitu gure herriarentzat zer-nolako hezkuntza sistema nahi dugun. Estatu Espainiar eta Frantsesak inposatzen diguten eredu publiko/ estatal/administratibistak gainditu behar ditugu eta Euskal Herriko Hezkuntza publikoaren alternatiba diseinatu eta bultzatu, hezkuntzaren herri zerbitzuaren kontzeptuan oinarrituta. Hezkuntza sistema definitzearekin batera ezin dugu ahaztu

XXI. mendeko Euskal Herriak iraungo badu, mundu modernoan eguneratuta dauden herriekin homologatuta izan beharko dela. Horretarako atal asko geratzen zaizkio herri honi lantzeko. Funtsezko horietako bat eskolarako curriculum propioa da. Euskal kultur ondarearen oinarrizko adierazpenen aukera egiten dugun neurrian, Euskal Herria eraikitzeko eta hemengo hizkuntza eta kultur komunitatea eratzeko, gorpuzteko, sendotzeko eta garatzeko bideak eraikitzen ari gara. Ikasle guztien euskalduntzea beste ezinbesteko apustua da. Apustu horretan ezin dugu ahaztu hezkuntzako ikas eredurik euskaldunenak ere ez duela

ezertarako balio euskaldun aktiboak sortzeko orduan, hiztun horien hezkuntza euskalduna ez baldin bada. Euskalduntzeko, euskara ezagutzeaz gain, euskal gizartean sortu edota egokitu diren kultur adierazpen nabarmenenak bereganatu behar dira. Horrekin batera, XXI. mendeko euskaldunak hezi nahi baditugu, euskaldun gaurkotuak, behar berriei egokituak eta aurrerapenetan txertatuak behar ditugu eta horretarako Euskal Curriculuma, euskal eskolaren curriculum propioa behar dugu. Euskararen indarberritze eta normalizaziorako ezinbestekoa dugu.


BUSTURIALDEAN ...

2010eko Maiatzaren 30a

Bermeoko udalerria UEMAtik atera da EAJ-PNV-ren erabakiz EAJ-PNV-k udalean dagoen apartheid egoeraz baliatuz hartutako erabakia, euskararen normalizazioan atzerapauso berri bat.

B

erriz ere, PNVk, bermeoko udalean dagoen apartheid egoeraz baliatuz, beste atzerapauso bat eman du euskararen normalizazioan Bermeoko udala UEMA (udalerri euskaldunen mankomunitatea) mankomunitatetik ateratzeko erabakiarekin. UEMAren helburua euskararen normalizazio prozesuan aurrera pausoak ematea bada, eta , e u s k a ra k b e re z nagusi izango den lur-gunea izatea bada, atzo bertan Bermeoko udalean hartutako erabakia, oso larria da.

Gainera, atera izan diren herrietan euskarak aurrerapausoak eman ordez, azken urteetan izan duten ibilbidearen kontra doaz, euskararen presentzia, nola bultzatzea murrizten joan den. Esan gabe doa, kontseiluak udalen hizkuntza politiken azken neurketan emaitzarik onenak UEMAko udalerriek eman zutela. Bukatzeko, Ezker Abertzaleak berriro ere UEMAren aldeko hautua egin nahi du eta berretsi Euskarak UEMA behar duela.

Euskarak UEMA behar du

Parte-hartze prozesu bat da, elkarbizitzarako araudi bat eraikitzeko lankidetza sustatzea da asmoa, Jesus Mari Alberdi Zerbitzu arloko zinegotziak (ezker abertzalekoa) dioenez. “Lonjen erabiltzaileen eta ingurukoen artean bizikidetzarako protokolo bat adostu ostean, guk konpromisoa agertu dugu, denon artean erabakitakoa beteko duela Udalak”. Prozesu honetan parte hartzea benetan garrantzitsua iruditzen zaio Zerbitzu eta Ingurumen sailari, ezker abertzaleko zinegotziak azpimarratu duenez: “Araudia interesatu guztion artean adostea gura dugu, ez Udalean bat asmatu eta berori inposatzea inori. Baina, horretarako, parte hartu egin behar da. Orain da momentua iritzi guztiak mahai gainean ipintzeko, denok batera”.

Gaur egun, Gernika-Lumon 70 lokal baino gehiago daude, eta 1.000 gaztetik gora batzen dira bertan. Gazte lokalen inguruko ikuspegi, iritzi eta bizipen anitzak ulertu eta

E

spainia zein Frantzian, ala mundu zabaleko beste edozein espetxetan zaretenok, erbestean, ezkutuan zein ihesean zaudetenok. Zuon senideak, adiskideak, inguru hurbilekoak eta hurrunagokoak.

Espetxe politika ankerrari duintasunez, elkartasunez eta maitasunez erantzuten diozuenok.

Lonjakidetza

G

DENOK EZ GAUDELAKO

Dispertsio politikari, isolamenduari, gaixotasunari, erasoei, jipoiei, egunero egunero aurre egiten diozuenok.

Jakin badakigu, PNVk aspaldi erabakia hartu zuela, berak zuzentzen dituen udalerriak UEMAtik ateratzeko, arrazoia bazirela bestelako erakunde batzuk non lan hori egiten duten, gaur da eguna, erakunde horien lana ez den ikusten inongo udaletan.

ernika-Lumoko Udaleko ezker abertzaleko taldeak bultzatuta, lonjetako gazte, jabe, guraso eta auzokideen artean eztabaidatuko dute gaia datozen hilabeteetan, eta hortik, gazte lonjen inguruko udal araudi bat adostuko dute. Uztaila baino lehen, hiru batzar-saio egingo dituzte.

MAITE ZAITUZTEGU

Batzarrak bakarrik ez, e-posta bat ere edukiko dute herritarrek Lonjakidetza prozesuan parte hartzeko: lonjakidetza@gernika-lumo.net. “Badakigu denentzat ez dela posible batzarretara agertzea. Batzarretako aktak ere Udalaren webgunean irakurri ahalko dira.

Epaiketa, akusazio eta kriminalizazioari militantziaz eta lanaz erantzuten diozuenok. Euskal Herri independiente bat posible dela sinisten duzuen guztiok. Gurekin batera ZUTIK zareten guztiok. Maite zaituztegu.


Busturialdeko aldizkaria  

busturialdeko informazioa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you