Page 1

2011ko ekaina Nº

52

Zkia.

• Alai Batza: Kantaldi jaialdia • DBHko ikasbidaiak • LHko kanpaldiak • Kirolak

DBH 4. 2010-11


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

ERREDAKZIOA eta LAGUNTZAILEAK Jose Manuel Arenas Josean Prol Zezilio Salas Juan Inazio Sudupe Iñaki Echeverria Laura Murillo Juan Carlos Orodea Maribel García Mari Carmen Fernández Javier Bastarrika Koldo Gurrutxaga Olatz Zabaleta Mailu Irizar Mariola Agirrezabal Mari Cruz Pascual Olatz Gabilondo Jesus Mari Larrañaga Isabel Tolosa Mª Axun Epelde Olatz Gastañares Eli Osoro Sonia Ibarzabal Juan Luis Eizagirre Maite Azpiroz Fatima Azpiazu Izaskun Alberdi Maje Zubizarreta Lourdes Elorza Nerea Pinto Laura Astigarraga Leire Larrañaga Aitor Azkoitia Joanes Balenciaga Unai Torronteras Mari Carmen Blázquez Arcadio Cuadrado Aitor León Itxaro Iratea Mariasun Olano Josean Pinedo Lander Alberdi Iñigo Gorricho Iria García Joseba Díaz Itxaso Astigarraga Borja Zubizarreta Nazaret Hidalgo Xuban Badiola Iosu Zubizarreta Xabier Arrieta Aurrera taldea Salestar komunitatea Alai Batzako monitoreak, entrenatzaileak FLOREAGAKO IRAKASLE, GURASO, eta IKASLEAK

MAJE ZUBIZARRETAk 25 urte bete ditu Floreagan irakasle gisa hasi zenetik. Zorionak!!

-2-

ÍNDICE / AURKIBIDEA Agurra – laguntzaileak – aurkibidea - zorionak .................................... 03 Sonia Ibarzabal..................................................................................... 04 Juan Luis Eizagirre ............................................................................... 06 Maite Azpiroz ........................................................................................ 08 Haur Eskola ......................................................................................... 10 Haur Hezkuntza .................................................................................... 11 Txiki Park eta Orio ......................................................................... 11 Txotxongiloak ................................................................................ 12 Ikasbidaiak DBH ................................................................................... 13 DBH 1 Gorozikan........................................................................... 13 DBH 2 Bartzelonan ........................................................................ 14 DBH 3 Murillo de Gállegon ............................................................ 15 DBH 4 Madrilen ............................................................................. 16 Kanpaldiak LH ...................................................................................... 17 LH 1-2 Orion .................................................................................. 17 LH 3-4 Barrian ............................................................................... 18 LH 5-6 Hondarribin ........................................................................ 19 Agenda 21 ............................................................................................ 20 Insausti .......................................................................................... 20 Eskolara oinez ............................................................................... 21 Ibaialde .......................................................................................... 21 DBH 1 Leitzarango bisitarien etxean ............................................. 22 DBH 4 Arangoitin ........................................................................... 23 Udal audientzia .............................................................................. 24 Euskadiko Eskola Jasangarrien II. Konferentzia ........................... 25 Tarta ekologikoa ............................................................................ 26 Consumopolis ................................................................................ 27 Korrika .................................................................................................. 28 Dantzariak ............................................................................................ 29 Dantzari Txiki Eguna ..................................................................... 29 Dntzariak Urnietan ......................................................................... 30 Maria Laguntzailea ............................................................................... 31 Maria Laguntzailearen Erromesaldia ............................................. 31 Maria Laguntzailearen Eguna........................................................ 32 Ignacio Sanz eta Carmen Gómez idazleak .......................................... 33 Geu ere Bertsolari ................................................................................ 34 Irteerak DBH ......................................................................................... 35 Frantsesezko taldea Donibanen .................................................... 35 DBH 3 Guggenheimen .................................................................. 36 Irakasleen prestakuntza ....................................................................... 37 Mendizaleak ......................................................................................... 38 Kirolak................................................................................................... 39 Karate ............................................................................................ 39 Pilota taldea ................................................................................... 39 Txerloiako finalak .......................................................................... 40 Lander Alberdi ............................................................................... 41 Iñigo Gorricho ................................................................................ 42 Iria García ...................................................................................... 42 Joseba Díaz eta Itxaso Astigarraga ............................................... 43 Borja Zubizarreta ........................................................................... 44 Nazaret Hidalgo ............................................................................. 45 Xuban Badiola eta Iosu Zubizarreta .............................................. 46 Xabier Arrieta. Pillhead ......................................................................... 47 Aurrera (laguntza taldea) ...................................................................... 48 Alai Batza ............................................................................................. 49 Kantaldi – jaialdia .......................................................................... 49 Familien festa ................................................................................ 50 Gasteiz: kluben topaketa ............................................................... 50 ADS taldekoen merienda............................................................... 51 Txikibosco 2011 ............................................................................. 51 Gazteak eta Garapena ......................................................................... 52 Elkartasun pintxoa eta denda ........................................................ 52 Zozketa martxan ............................................................................ 52 Jaunartzeak .......................................................................................... 53 Kalitatea: Estrategia ............................................................................. 54 Liburuak ................................................................................................ 55


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

AGURRA Udako oporrak!! Antzematen da iritsi direla. Irribarre berria eta zabala ageri da Floreagako ikasleen ezpainetan. Ikasturtea luzea izan da, eta nekatuta iritsi gara hona: hainbeste ikasgai, matematika dela, hezkuntza edo gizarte direla,… Atsedenaldi bat behar dute. Eta irakasleok… bai, guk ere badugu gogoa klaseei amaiera emateko: hainbeste ahalegin, neska eta mutil bakoitzarengandik bere ahalmen onenak sorrarazteko… Orain datorren ikasturtea ongi antolatzea eta planifikatzean egokitzen zaigu, eta gure metodologia hobetzen saiatzea. 2010-11 ikasturteak irudi zoragarriak utzi dizkigu Floreagan. Azter ditzagun gure kronikak, floreaga.com webguneko argazki eta bideoak,… eta ikusi dezakegu “heziketa” esaten diogun eginkizun hori ondo betetzen dugula denon artean. Agur esaten diegu DBH4ko ikasleei, gure artean etapa bat bukatu baitute. Urte asko eman dituzte Floreagan, batzuek 14 urte!! Guztiei onena opa diegu, eta gogorarazten diegu hemen dutela beraien etxea, betiko. Zeuen baitan gorde beti gure oroitzapena eta gure maitasuna. Datorren ikasturtean, 2011-12an, kalitatezko jauzia eman nahi dugu EKT edo baliabide informatikoetan: arbel digitalak DBHko gela guztietan, ikastetxearen eta familien arteko komunikazio bidea plataforma digitala erabiliz, ekipamendu informatikoan inbertitzen jarraitu,… Eta gainera Haur Parke berritua estreinatu nahi dugu. Benetan zoragarria izango da txikienentzat, txu-txu trena eta guzti!!

¡Vacaciones de verano! Se nota que han llegado. Nuestros alumnos ya lucen sonrisa nueva. Cansados del largo curso, de tantas y tantas clases de matemáticas, lenguaje, sociales… necesitan un pequeño respiro. Y los profes… pues también tenemos ganas de dejar de pelear en las clases tratando de sacar lo mejor de cada uno. Ahora nos toca organizar y planificar bien el próximo curso y tratar de avanzar en nuestra metodología. El curso 2010-2011 nos ha dejado estampas preciosas en Floreaga. Seguro que si repasamos las crónicas, las fotos y los videos de floreaga.com nos podemos hacer una idea de lo mucho y bien que entre todos hacemos esto que llamamos “educación”. Despedimos a nuestros alumnos de 4º de la ESO que terminan esta etapa entre nosotros. Han sido muchos años en Floreaga, algunos hasta 14 años. Les deseamos lo mejor y les recordamos que aquí tienen para siempre su casa. Llevaros nuestro cariño y nuestro recuerdo. El próximo curso 2011-2012 queremos que sea un año donde demos un salto de calidad en las TIC: pizarras digitales en todas las clases de la ESO, comunicación familia-colegio a través de una plataforma digital, seguimos invirtiendo en la mejora del equipamiento informático… Bueno y estrenaremos nuevo parque infantil, menudo lujazo para nuestros peques… con su tren chu-chu y todo.

Floreaga Salestar Ikastetxea Azkoitiko ume eta familientzat gaur dena izan dadin, zuen laguntza eman duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuet. Mila esker guztioi!!

No quisiera terminar sin dar las gracias a todos los que han hecho posible que Floreaga Salestar Ikastetxea sea la realidad que es hoy para todos los niños de Azkoitia. ¡Gracias a todos!

Eta orain goza dezagun udaz! Alai Batzarekin kanpaldiak, Uztaila Jolasean, gure etxeko eta lagunekin, bidaiaren bat,… Ondo pasa denok!

Y ahora a disfrutar del veranito: campamentos con Alai Batza, Uztaila Jolasean, con los amigos, algún viajecito…

Jose Antonio Prol. Zuzendari titularra.

-3-


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

SONIA IBARZABAL Nor da Sonia Ibarzabal? Azpeitian jaio eta sei urterekin Azkoitira bizitzera etorri zen neska arrunt bat. Floreaga ikastetxeko haur eskolan egiten dut lan duela sei edo zazpi urtetatik. Orain dela ia urte bat ama izan naiz eta Oihan izeneko mutiko eder bat da orain ia nire bizipoz guztia. Txikitako oroitzapenak Txikitan nire anaiarekin pasatzen nuen denbora gehien. Baserrian egoten ginen jai geneukan bakoitzean. Jolasean hasi eta gehienetan borrokan amaitzen genuen, beti ni ateratzen nintzen galtzen noski! Hala ere negarraldi baten ondoren berehala ginen jolasean berriro. Udan ia igandero Euskal Herriko txoko askotara joaten nintzen familia eta beste lagun batzuekin. Kotxea bete traste pila batekin, mahai, aulki, nebera, parrila…eta eguna pasatzera joaten ginen norabait. Oso gogoan ditut egun haiek. Eskolako oroitzapenak Gogoan dut Floreagara sei urterekin hasi nintzenean, lehenengo mailan. Ez nuen inor ezagutzen eta urduri samar nengoen, ikastetxe berria, lagun berriak, irakasle berriak… Nik azpeitiarrez hitz egiten nuen, ogiye, erdiye, zaldiye… Halako batean gelako neska batek esan zidan: “Azkoitiarrez ez baduzu hitz egiten ez gara zure lagunak izango”. Ikasi beharra izan nuen ogixe, erdixe eta abar esaten! Nola iritsi zara haurtzaindegi mundura? Hamalau urterekin amaitu nituen Floreagako ikasketak. Ez nuen berehalakoan pentsatuko bertan lanean bukatuko nuenik! Betidanik gustatu izan zaizkit izugarri umeak. Magisteritza egin nuen Donostian, praktikak lau urtekoen gelan eta begira gauzak nola izaten diren, azkenean haurtzaindegira.

-4-

Zer helburu dituzue etapa honetan (0-2 urte)? Niretzat garrantzitsuena haurrak lasai eta pozik egotea da. Adin horretan behar duten maitasun eta goxotasuna eskaini muxu, jolas, igurtzi eta abarren bidez, etxean bezala senti daitezen. Horretaz gain saiatzen gara haurraren autonomia bultzatzen eguneroko jardueretan, bere gorputza ezagutu eta kontrolatzen laguntzen, ahozko hizkuntza lantzen, taldeko partaide sentiarazten, beste lagun eta helduekin harremanak finkatzen, haur alai eta jatorrak izaten… Dagoeneko sendotuta dago etapa hau Floreagan edo zerbait falta da? Beti egoten da zerbait egiteko edo zerbait faltan. Hala ere lan handia egin da azken urteotan, asko hobetu da haur eskolako etapa eta aurrerantzean ere gogor lan egiteko prest gaude, gure prestakuntza hobetu eta beti ere haurren onerako izango delakoan. Haurraren garapenerako haurtzaindegiko urte hauek zenbaterainoko garrantzia dauka? Gerorako abantailak ikusten al dira? Agian ez naiz egokiena galdera honi erantzuteko neuk bertan lan egin arren, ez dudalako nire haurra haur eskolara ekartzen. Askok esan didate hori ez dela propaganda ona ikastetxearentzat baina nik uste dut ama bezala pentsatuta, nire haurra askoz hobeto dagoela amonarekin paseoan. Horrek ez du esan nahi ez diodanik abantailarik ikusten edota umeak gaizki egoten direnik, ez da gutxiago ere. Adibidez, badakit bi urteko gelara hastean nire haurrak seguruenik haur eskolan ibilitako batek baino okerrago pasatuko duela lehen egunetan. Askotan zuen lanarekin eztabaida sortzen da, hezitzaileak zarete ala ume zaintzaileak? Guk jaten ematen diegu haurrei gose direnean, lotan ipini logura direnean, garbitu zikintzen direnean… Hala ere gure lana ez da hor amaitzen. Beraz hezitzaileak garela esango nuke eta gure lanaren zati bat dela umeak zaintzea. Zer ordutegi duzue? Goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko sei eta erditara izaten ditugu gure ateak zabalik. Hamaika ordu dira haurrekin uneoro, hala ere ez dugu gomendatzen haurrak zortzi ordu baina gehiago bertan egotea


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Txikientzat hasierako adaptazio momentuak gogorrak izaten dira? Haurraren izaerak asko esan nahi du eta baita gurasoak duen jarrerak ere. Zenbait haurrek ez dute inolako arazorik izaten eta lehenengo egunetik ondo moldatzen dira eta beste batzuei aldiz izugarri kostatzen zaie. Gurasoa bera bada urduri datorrena berriz, urduritasun hori askotan haurrari transmititzen dio eta hori ere ez da ona izaten. Esan beharra dago haurra zenbat eta txikiago izan haur eskolara datorrenean errazagoa izaten da normalean. Lau hilabete beteta hasten direnak ia ez dira konturatu ere egiten. Nola ikusten duzu Floreaga? Asko aldatu da ikasle zinen garaietatik? Eguneko momenturik gogorrenak? Egun guztiak desberdinak izaten dira, baina orokorrean eguerdi aldea izaten da niretzat txarrena. Gosearekin batera askotan logura ere hurbil izaten dute haurrek eta biak nahastuta datozenean‌ Momentu horietan zortzi esku edukitzea gustatuko litzaidake baina batzuetan ezin denei batera behar dutena eskaini eta adin horretan “itxoin pixka batâ€? esatea alferrik izaten da askotan. Ordubete inguru izaten da baina batzuetan nahiko gogorra. Beste batzuetan aldiz lasai eta barrezka pasatzen da une hori, egunaren arabera. Haurren bat gaixotu edo kolperen bat hartzean ere susto ederrak hartzen ditugu batzuetan.

Floreaga txiki gelditzen ari zaigula uste dut. Haur eskolatik hasita, haur kopurua asko igo da eta horrek tokia ere eskatzen du. Aldatu da bai pixka bat garai haietatik. Orain lanean aritzen naizen tokian, dantza ikastaroak izaten genituen adibidez. Ni ikasle izan nintzenean hamalau urterekin bukatu nituen hemengo ikasketak, zortzigarren mailan. Gero LH, DBH sartu ziren, gela berri asko, irakasle berri asko‌ Hala ere bertan lanean jarraitzen dut nire irakasle izandako asko ere. Horietako batzuen umeak ere izan ditut nik orain ikasle bezala, ez nuen berehalakoan sinetsiko garai hartan esan izan balidate!

Eta politenak? Eguneko momenturik ederrena niretzat haur bati biberoia eman eta begietara begira jartzen zaizunean da. Gure amonak beti esan izan ohi du, umeak eskerrak emateko duen modua dela, nik ez dakit hala den edo ez baina izugarri gustatzen zait. Baita nola lo hartzen duten ikustea ere sehaska ondoan edo ohe ondoan jarrita, nola erortzen zaizkien begiak pixkana pixkanaka ikusiz

TESTA

Haur txiki horiek nola moldatzen dira beraien artean?

Oporretako lekua: Mendialdeko herri txikiak

Orokorrean oso ondo. Asko jolasten dute beraien artean, gehienetan talde txikietan aritzen dira. Jostailuak partekatzen ere ikasten dute nahiz eta batzuetan kosta. Askotan izaten dituzte liskarrak ere baina adin honetan elkarri musu bat eman eta berehala pasatzen zaie haserrea eta berriro jolasteko prest!

Mendia: Izarraitz

Guraso askori gertatzen zaie beraiek ezagutu ez eta umeak kalean elkar agurtzea ere.

Kirola: Pilota Kirolaria: Oinatz Bengoetxea Liburua: Los pilares de la tierra Abeslaria: Labrit Urtaroa: Udaberria Janaria: Baba gorriak Edaria: Sagardoa Hondartza: Ez dut gustuko Hiria: Donostia Pelikula: 300 edo Braveheart

-5-


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

JUAN LUIS EIZAGIRRE Nor da Juan Luis Eizagirre? Azkoitiarra naiz, Maria Jesus Zubelzu tolosarraren senarra, Maria eta Endikaren aita, Floreagako Guraso Batzordeko kidea. Arotza naiz lanbidez. Txikitako oroitzapenak. Altzibarren bizi ginen eta jolas asko egiten genuen: mendira irteerak, txabolak egiten, adin askotako umeak denak batera, batzuetan lau urte edo gehiagoko aldea egoten zen ume batzuen eta besteen artean, baina ondo konpontzen ginen. Altzibar pixka bat aparte zegoen, eta gu ez ginen apenas joaten “kalera”. Naturarekin oso lotura handia zuen gure bizimoduak. Gainera ni asko joaten nintzen Zabale baserrira. Beti zegoen zer egin edo laguntza pixka bat non eman. Eta gure aita zenarekin, berriz, baratzean aritzen nintzen. Oso kirolaria eta kirolzalea omen zara… Kirolarekin ere lotura handia izan dut, txiki txikitatik; familiatik datorren lotura. Gure aita zena ziklista izan zen, gure osaba aizkolaria. Arrebak saskibaloian oso maila altuan jokatu zuen,… Eta ni futbolean aritua naiz, hainbat taldetan: Anaitasunan, Zumaiakon, Lagun Onaken,… hogeita lau urte arte. Orduan lesioak izan nituen, belaunetan, sudur eta lepo uztaian… eta kitto jokatzeari! Eskolako oroitzapenak. Nazionaletan ibili nintzen, ondo. Eta jaietan Floreagara joaten ginen zinea ikustera,

-6-

mertzedarioen garaian. Neguan, elurra egiten zuenean, bolaka borrokan ibiltzen ginen Nazionaletakoak Floreagakoen aurka. Zergatik sartu zenituzten zuen umeak Floreagan? Maria Jesusen eta bion erabakia izan zen. Guk eskola kristaua nahi genuen, eta gainera heziketan errespetuari eta disziplinari garrantzia ematen diogu. Umeak Floreagan ikastea eta haztea nahi genuen. Nolatan sartu zinen Guraso Batzordean? Eskatu egin zidaten, garai hartako Juntako presidenteak eta eskolako zuzendariak, ia laguntzeko prest nengoen. Eta baietz esan nuen. Nolakoa da zure eginkizuna Guraso Elkartean? Lan praktikoak gustatzen zaizkit: adibidez, San Andresetako postuko montajeak, edota San Jose eguneko jarduna,… Batzuetan nire furgoneta edota Alexena behar izaten dira, Kantaldia dela eta... Ahal den neurrian laguntzeko prest egoten gara. Nire lanak ez dit lagatzen beti hileroko bileretara joaten. Batzuetan ezin joan,… baina beti laguntzeko prest. Gazteak eta Garapena taldean ere bazabiltza Bai. Nire iritziz, besteei laguntzen saiatu behar dugu, ahal dugun moduan. Ni Gazteak eta Garapena taldean nago, eta Kantabriako La Canaleko kristau komunitate batekin ere lotura handia daukat. Nolakoa giroa daukazue Guraso Elkartekoen artean? Giro ona dago. Tartean behin iritzi desberdinak daude, toki guztietan bezala, eta hori ona da gainera. Baina denok bat egiten dugu gure lanak osatzeko.


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Zer esango zenioke Guraso Batzordean parte hartzeko zalantzan dagoen ama edo aita bati? Animatzeko esango nioke. Azken batean, gure umeen etorkizunaren alde ari gara. Errazagoa da ezer ez egitea, baina gurasoen laguntza ere behar da eskolaren martxan. Nola baloratzen duzun gurasoen eginkizuna semealaben heziketan?

TESTA Edaria:..........Ura Janaria: ........Txuleta on bat, baina jateko guztia gustatzen zait Mutil izena: ..Endika Neska izena: Maria

Guztiz oinarrizkoa da. Gurasoen interesa eta ejenplu ona behar dira, beste edozer baino lehen.

Kirola: ..........Futbola. Bilboko Athletiken aldekoa naiz. Arrauna ere asko interesatzen zait, gure semea hor ari da eta giro bikaina dute.

Baloratuak sentitzen al zarete ikastetxeko beste gurasoen partetik?

Kirolaria .......Indurain, Nadia Comanecci,

Nik baietz uste dut. Guraso askok hartzen dute parte guk antolatzen ditugun ekintza eta jaietan, eta hori eskertzekoa da.

Aktorea: .......Barre asko egiten dut Alfredo Landaren pelikulekin

Nola ikusten duzu Floreaga, bide onetik al goaz?

Bidaia: .........Ez naiz oso zalea, baina Kanariar irletara joango nintzateke, eztei bidaian bezala.

Etxean ikusi dut maila akademiko ona ematen dela, ondo prestatzen direla geroko ikasketak egiteko. Iruditzen zait ondo lantzen direla balore batzuk: errespetua,…

Pelikula ........Quo Vadis

Aktoresa: .....Sofia Loren

Urtaroa: ........Uda Mendia: ........Izarraitz eder askoa da. Hondartza: ...Getaria Nazioa: .........Euskal Herria

Carpintería

JUAN LUIS EIZAGIRRE Arotz-lanak Ateak Lurrak Armairuak…

C/ Ugarte, 1 - 2ºD • 20720 AZKOITIA Móv.: 669 71 72 30 • Tel.: 943 85 23 37

Herri / hiria:..Azkoitian oso ondo bizi naiz. Emaztea ere hona etorri zen. Musika mota: Denetarik gustatzen zait, baita bolero eta runbak ere Musikaria: ....Benito Lertxundi, besteen artean Museoa: .......Louvrekoa ikusteko ilusio handia daukat Historiako gertaera: Demokraziaren etorrera, Frankoren ondoren. Historiako pertsonaia: Winston Churchill, Hitlerri aurka egiten.

Anaitasuna Plaza 1, behea Tel.: 943 02 64 93 AZKOITIA

KAFETEGIA - OKINDEGIA

gizarte

-7-


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

MAITE AZPIROZ Maite Azpiroz, Azkoitiko AEK arduraduna, Floreagako ikasle ohia da. Galder batzuk egin dizkiogu honetaz eta hartaz. Zein dira zure txikitako oroitzapen batzuk? Gogoratzen naiz baserri inguruan jolasten ginela, zuhaitzetara igoz, “zapoketan”, … horrelako jolasetan, autoen beldurrik gabe eta tabernetan sartu gabe. Eta eskolako oroitzapenak? Eskolako oroitzapenak asko ditut, batzuk onak, besteak ez hain onak. Onenak, zalantzarik gabe, eskolaz kanpoko ekintza eta irteerekin loturikoak dira. Gogoratzen naiz urtero Barriara egiten genuela irteera eta behin Arantzazutik bertaraino oinez joan ginela. Sarritan esaten diot nire buruari: “orduan bai sasoia!”. Azal ezazu zure ibilbide akademikoa, era laburrean bada ere. Floreagan 8. maila bukatu ostean Azpeitiko Institutuan jarraitu nituen ikasketak. Ondoren, Donostiako EHUn psikologian lizentziatu nintzen. Ikasketak bukatu ondoren han eta hemen aritu naiz lanean eta AEK-k antolatzen duen glotodidaktika ikastaroaren berri jaso nuen eta izena eman ere bai. Ikastaroa egiten ari nintzenean Zumaian irakasle baten beharra zutela eta postua eskaini zidaten eta horrela hasi nuen nire AEK-ko ibilbidea.

-8-

Zein da zure eginkizuna AEKn? Momentu honetan Azkoitiko AEK-ko arduradun izateaz gain, bi euskalduntze taldetako irakasle naiz. Ikasturte honetan, alde batetik, EGA edo 3. maila ateratzea helburu duen talde eder bat daukat. Bestetik, talde misto interesgarri bat ere badaramat; ama hizkuntza euskara izan arren euskal gramatika ezagutu nahi dutenak eta ama hizkuntza gaztelera izanik euskara maila polita duten ikasleak biltzen dira talde honetan, eta oso giro polita dago. Honekin batera, “Etorkinak Eskolan” programako koordinazio eta irakasle lanak ere egiten ditut. Programa honetan Azkoitiko bi ikastetxeetako LHko haur etorkinek hartzen dute parte eta gure helburua D ereduan gizarteratu daitezen euskaraz komunikatzeko gaitasuna lortzeko ulermena eta mintzamena lantzea da. Zer da AEK? AEK helduen euskara irakaskuntzan diharduen erakundea da. Euskaraz mintzatzen, irakurtzen eta idazten irakatsi eta euskal kulturan sakontzeko aukera eskaintzea da AEKren zeregina. Horretarako metodologia komunikatiboa darabilgu, zertarako ikasi, bestela, hizkuntza bat, komunikatzeko ez bada? Azkoitia eta etorkinak. Nola ikusten duzu egoera gaur egun? Gaur egungo egoera ez dela oso samurra, esango nuke. Izan ere, epe laburrean jende ugari etorri da gurera bizitzera eta etorri diren horien ohitura eta janzkerari soilik erreparatuz hain desberdin ikusten ditugunez, askotan mesprezuzko jarrerak sumatzen ditugu. Elkar ez ezagutzeak dakar mespretxua.


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Nola bideratzen da hemen etorkinak gizarteratzeko ahalegina?

Zein dira gure inguruan dauden euskararen aldeko ekimenak?

Euskararen aldeko ekiGizarteratzeko urratsak men garrantzitsuenak norematen ari gara. Hala berak bere egunerokoan ere, gehienak haurrenegin ditzakeenak dira, edogan zentratzen dira. Nik zein lekutara zoazela ere garbi daukat Azkoitian gilehenengo hitza euskaraz zarteratzeko ezinbesteko egitetik hasita, azken fitresna dela euskara eta nean, euskara badela eta bi ikastetxeetan D eredua euskaraz bizi nahi duguegoteak gizarteratze hau la aldarrikatuz edozeinen asko errazten duela. Orain aurrean. Gainontzeko ekidela ez asko (nire ikasle menen artean, ikasturte garaian, hain zuzen ere) honetan AEK-k Azkoitiko Bartzelona 1993 (8. mailan). ez zegoen D eredurik FloreUdalarekin elkarlanean maraga ikastetxean. Orduan bi aukera zeuden, matematika eta txan jarri duen Mintzalagun proiektua aipatuko nuke. Partegaztelera kenduta beste ikasgai guztiak euskaraz ikastea hartzaile guztiek ikaragarrizko balorazio positiboa egiten ala euskara ikasgai soil bezala hartuz gainontzeko guztia dute eta zenbaiti mingaineko herdoila kentzeko balio dio. gazteleraz ikastea. Azken eredu honek kalte handia egin Horrela, euskaraz hitz egiteko guneak eta euskarazko sazion euskarari, ezagutu ditut hainbat eta hainbat lagun, or- reak sortzen dira. duan gurasoek eredu hau hautatu zutelako AEKn euskara Nola ikusten duzu ikastetxe eta ikastolen lana? ikasi behar izan dutenak. Lehen esan bezala, oraingo etorIkastetxe eta ikastolen lana funtsezkoa da euskararen kinek errazagoa izango dute euskara ikastea. transmisioan. Baina, hauek kontuan izan behar dute euskaZein dira euskarak dituen premiak gizartean? ra beste ikasgai bat bezala irakatsi beharrean, euskara eta Euskarak jendartearen konpromisoa behar du, euska- euskaldun izatearen baloreak eta garrantzia ere transmititu raz bizitzeko eskubidea han eta hemen eskatu eta alda- beharko luketela, euskaraz gozatzen irakatsiz. Horrekin lorrikatuko duen jendea. Horretaz gain, euskaraz ez dakienak tuta, noski, euskal kultura bultzatu. ikasi eta erabili dezan hizkuntza politika eraginkorrak ere Zer gomendatuko zenieke gaur egungo LH eta diseinatu beharrean gaude, bestela betiko kontraesanetan DBHko ikasleei? erortzen gara. Alde batetik, euskara ofiziala dela eta gizarAzkoitiarrok dugun zortea baloratzeko; Euskal Herrian teratzeko ezinbestekoa dela esaten ari gara, eta bestetik, herri gutxi dira euskara horren aberats mantendu dutenak euskara ikasteagatik matrikula ordaintzeko eskatzen ari eta sarritan gainontzeko herrien eredu ere “izendatu� gaigara. Doakotasunaren bidean eman behar ditugu urratsak, tuzte. Laburbilduz, Korrika 17an hain ospetsu egin genuen hori AEK-k garbi du. leloari eusteko; izan euskalakari. Mila esker

-9-


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

HAUR ESKOLA Hemen dauzkazue Floreagako Haur Eskolako eguneroko jardunaren argazki batzuk. Gainera, ekainaren 1etik 17ra zabaldu da Floreagan 2011-12 ikasturterako haurren matrikula. Oraindik urtea bete gabeko edota urte bat bete duten haurrak matrikula daitezke. Informazioa jasotzeko edo izena emateko, Floreagako idazkaritzara bertara joan daiteke, 943853043 telefonora deitu edo floreaga@floreaga.com helbidera mezua bidal daiteke.

- 10 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

HAUR HEZKUNTZA Ekainaren 3an, HHko 3, 4 eta5 urteko haurrak ikasturteko amaierako ibilaldia egin genuen. Goiza Txiki-Parken igaro genuen, haur guztiak pozik eta alai ibili ziren.

Txiki Park eta Orio

Gero Oriora joan ginen eta iritsi orduko haur guztiak motxilan zuten janaria atera eta jaten hasi ziren, nahiz eta oraindik bazkaltzeko ordua ez izan. Ondoren bertan dagoen parkean jolastu zuten denbora batean, orduak aurrera haurrak nekatzen hasi ziren, ibilaldiari amaiera emateko inguruan zegoen parke bateko animaliak ikustera joan ginen. Autobusean gehienak lo etorri ziren. Amaitzeko esan dezakegu egun borobila izan zela, bai eguraldi aldetik eta baita ere haurrak oso gustura ibili zirelako eta inork minik hartu ez zuelako. Hitzak: Fatima Azpiazu Argazkiak: Izaskun Alberdi, Maje Zubizarreta eta Lourdes Elorza

- 11 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Txotxongiloak Elurrezko panpina Elurra ari du!! Eskolako neska mutilek elurrezko panpina bat egin dute, baina … panpina ez dago oso pozik: hotzak dago eta. Neska mutilek, bihotz zabalekoak direnez, ahaleginak egingo dituzte arazoa konpontzeko. Txapela, bufanda eta eskularruak utziko dizkiote, … Halere, ez da hain erraza izango dena den, eta denon laguntza beharko dute. Eguzkiak ere lagundu nahi du, baina, kontuz! Panpina urtu daiteke eta. Eskerrak lainoak ere hor goian dauden, … Hona kantua: Plist … plast … Plist plast elurra Plist … plast … mara-mara Plist … plast … Plist plast herria Jantzi berriaz, guztiz txuria bihurtu da.

Enkarni Genua eta bere taldea On Bosco aretoan.

Peluquería de Caballeros

MAITE AZPIAZU Avda. Julio Urquijo, 18 Te. 943 85 26 50

20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

C/ Mayor, 96 bajo - Tel 943 85 01 59 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

- 12 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

IKASBIDAIAK DBH

DBH 1 Gorozikan Ikasturte osoko urduritasunak botatzeko aukera izan dugu DBH1eko ikasleok Muxikara egin dugun irtenaldian. Herri bizkaitar honen barrutian dagoen Gorozika auzoan bi gau zoragarri pasa ditugu. Bere kokapen geografiko aparta aprobetxatu dugu mendi irteerak eta kostaldeko bisitak egiteko. Eguraldiak lagun inguruko bide bazter guztiak ondo ezagutu ditugu.

Baina guztia ez da helburu pedagogikoak betetzea izan. Gure artean jolasteko, dantzatzeko eta ondo pasatzeko aukera ere izan dugu‌.. Ezin al da errepikatu? Hitzak eta argazkiak: Jesus Larraùaga

Programa benetan interesgarria bete duguna: -

Lehen egunean aterpetxean instalatu eta monitoreak ezagutu genituen (Iosu, Jone, Enara eta Loli). Gero erreka baten analisi fisiko-kimikoa egin genuen eta arratsaldean Arburu mendira igo ginen.

-

Bigarren egunean Urdaibaiko paduretako landaredia eta hegaztiak zuzenean ikusi genituen. Ondoren oinez Txatxarramendi uhartera joan ginen, bertako lorategi botanikoa bisitatzeko. Sukarrietako hondartzan bazkaldu eta gero autobusez Bermeora abiatu ginen eta han kaia eta arrantza-museoa ezagutu genituen.

-

Azken egunean Gernikako Junta Etxea edo Batzar Etxea bisitatu genuen, Euskal erakundeentzako sinbolo esanguratsu honen garrantziaz jabetzeko. Handik Omako basora abiatu ginen. Ibilalditxoa bukatu ondoren bazkaldu eta Azkoitiaruntz egin genuen.

- 13 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

DBH 2 Bartzelonan Apirilaren 13an, goizeko 07:15ean, autobusera igo eta Zaragozarantz abiatu ginen DBH 2koak. Han Pilareko Ama Birjina ikusteko aukera izan genuen eta aisialdia bazkaltzeko eta paseoren bat egiteko. Ordu biak aldera berriro bideari ekin genion eta arratsaldeko seietan Montjuic estadio olinpikoan geunden. Han aprobetxatu genuen argazki batzuk ateratzeko eta inguruko eraikin ospetsuak ere ikusi genituen: Palau Sant Jordi, Calatrabak egindako telekomunikazio dorrea‌ Geroago, menditik zeuden hiriburuko panoramikekin gozatu egin genuen. Une horretarako guztiok aterpetxera heltzeko irrikaz geunden eta hara joan ginen. Autobusetik maletak hartu, logeletara eraman eta segidan afaldu egin genuen. Oheratu baino lehen batzuk futbolean ibili ziren, beste batzuk hizketan‌ Bigarren egunean Bartzelona bisitatu genuen. Nou Camp, IMAX eta ZOOn egon ginen. Beranduago, gure motxilei ondo helduta ibilaldi bat egin genuen Ranbletan zehar eta margolari eta artista askorekin topatu ginen. Paseoa amaitu genuenean bi ordu izan genituen Port-Velleko zentro komertzialean afaltzeko eta erosketaren bat egiteko. Hirugarren egunean azkar gosaldu genuen Port-Aventurara joan behar baitzen. Ez zegoen denborarik galdu behar. Han benetan gozatu egin genuen atrakzio guztietan igoz (Dragon Khan, Furius Baco‌). Gainera, errenkan den-

- 14 -

bora laburra egon behar zenez, egunaren bukaeran askok ez zekiten zenbat aldiz ibili ziren bakoitzean. Amaitzeko, arratsaldeko lauretan uretako atrakzioetan ibili ginen denok batera. Sekulako eguna izan zen. Eta apirilaren 16a, larunbata, gure azkeneko eguna izan zen. Triste xamar jaiki, maletak autobusean laga eta Gaudik eraikitako Sagrada Familia, Guell parkea eta La Pedrera ikustera joan ginen. Goizeko hamabietan Azkoitirako bidea hartu genuen eta zortziak aldera iritsi ginen gure herrira.


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

DBH 3 Murillo de Gรกllegon Aurten, Murillo de Gallegora joan gara, apirilaren 13tik 15era. Apirilaren 13 goizean, zazpiak inguruan, gure maletak eta motxilak hartu eta autobusera igo ginen. Hiru ordu egon eta Irunberrin geratu ginen. Bertan, haitzebakia ikusi eta eta hegaztien behatokia bisitatu genuen. Berriro autobusera igo eta Murillorantz abiatu ginen. Beste pare bat ordu igaro eta azkenik, iritsi ginen. Aterpetxera iristeko, izugarrizko aldapa igo behar zen. Irakasleak geletan banatu eta herrira jaitsi ginen. Arratsaldean, Ur-eko monitoreak aurkeztu zizkiguten eta haiekin kanoa praktikatzera joan ginen laku batera. Kanoak hiru pertsonatzat egokituta zeuden eta oso dibertigarria izan zen. Gauean, jatetxean, afaldu eta geroago aterpetxera joan ginen.

Amaitzeko, gure iritzia emanez, esan nahi dugu, izugarrizko esperientzia ona izan dela, Murilloko ekintzak egitea eta oso gustura bueltatu ginela guztiok. Espero dugu, hurrengo urtean(azkena izanik), aurten bezain ondo pasatzea.

Nerea Pinto eta Laura Astigarraga

Goiz jaiki eta berriro ere monitoreekin elkartu ginen. Batzuk, hidrospeed egitera joan ginen besteak rafting egiten zuten bitartean. Arratsaldean, Loarreko gaztelua bisitatu eta herrian geratu ginen eta berriro Murillora bueltatu ginen. Azkenengo egunean berriz, alderantziz egin genuen eta aurreko eguneko ekintzak trukatu genituen. Segituan pasatu zitzaigun goiza eta bazkaldu bezain pronto, autobusa hartu genuen. Bertan ohartu ginen, lehertuta geundela guztiok lo hartu bait genuen.

- 15 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

DBH 4 Madrilen Apirilaren 13tik 16ra DBH4ko ikasleak Madrilen izan dira beraien ikasbidaia burutzen. Floreagan egin eta egingo duten azken bidaia izan da. Apirilaren 13an, goizean goiz, abiatu ginen Madril aldera. Bisitatu genuen lehenengo tokia Segovia izan zen. Bertan ubidea, katedrala eta Alcazarra ikusi ahal izan genituen. Segoviako hiriburutik La Granja de San Ildefonsoko jauregia ikusi genuen. Jauregia gida baten gidaz ezagutu genuen. Bertako loretegi ikaragarrietatik pasiatu eta iturri ondoan argazki batzuk atera ondoren Madril aldera abiatu ginen. Autobusetik zenbait eraikin, monumentu ezagun ikusteko aukera izan genuen aterpetxera iritsi baino lehen. Bigarren eguna hasteko Madrilgo Erret jauregia ikusi genuen gida baten laguntzaz, handik Erretiroko parkera bazkaltzera eta txalupetan arraun pixka bat egitera. Bazkal ondoren Santiago BernabeĂş estadioa gure zain, handik Reina Sofia museora zuzenean Picassoren Gernika eta beste artelan batzuk ikustera. Hirugarren eguna San Lorenzo del Escoriak monasterioko bisitatuz hasi ginen, han ere gida batek ederki azaldu

- 16 -

zizkigun monasterioko txoko guztiak. Bazkaltzera Retiroko parkera eta handik Atochako geltokira, bertan hasi genuen gure pasira izango zena. Atochako geltokia ikusi, El Pradoko museoa, Neptuno iturria, Congreso de los Diputados, Sol plaza eta bukatzeko Plaza Nagusia. Autobusa hartu eta Xanadú merkatal gunera joan ginen. Han batzuk shooping egiten aritu ziren bitartean, beste batzuk karr-etan markak hautsi nahian ibili ziren. Larunbatean Warner parkera joan ginen. Han atrakzio gehienak probatzeko aukera izan genuen. Bazkal ondoren uretako guneetara abiatu ginen denok batera. Txalupak gureak ziren! Talde handietan eta umorea soberan genuela, bidaia bat bestearen atzetik izan zen. Ez zegoen gehiago bustitzeko aukerarik! Bidaia honek bazituen helburu batzuk: elkarbizitza, ikustea, ikastea, lagunak‌! Denak ondo askorik bete dira. Anekdotak eta pasadizoak ugari, denak ezin dira kontatu. Ondo pasatutako lau egun bete-beteak ! Zezilio


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

KANPALDIAK LH

LH 1-2 Orion Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Orioko Txurruka Aterpetxean egon gara.

Gauean prestatutako ekintzak: abestiak, dantzak, antzerkiak, asmakizunak, ‌.e.a., gustura ikusi genituen.

Maiatzaren 31n goizeko 09:30etan prest geunden autobusa hartzeko.

Ekainaren 1ean motxila jaso ondoren eguraldia lagunduta mendi buelta egin genuen Zarautzeko kanpinera.

Goizean aterpea ezagutu eta eguraldia euritsua zegoela marrazkiak egiten egon ginen.

Bazkaldu ostean autobusaren zain egon ginen Azkoitira etortzeko irrikaz.

Bazkaldu ondoren bertako jolas tokian jolastu egin genuen. 16:00etan Orioruntz joan ginen, ondoren afaltzera.

Ea hurrengo urtean eguzkia lagun izaten dugun!!!!!

- 17 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

LH 3-4 Barrian Aurten ere, ohiturari jarraituz, Lehen Hezkuntzako 2. ziklokoek Barrian egin zuten hiru eguneko egonaldia. Maiatzaren 31n, asteartea, Barriara abiatu ginen. Goizean Gasteizen 3.mailakoek Santa Maria katedrala eta Naipes museoa bisitatu zituzten eta 4. mailakoak Artium museoan ibili ziren, bisita bat eginez eta koloreen tailerrean parte hartuz. Ondoren, San Francisco Javier parrokian aterpea eskaini ziguten bazkaria egiteko. Etxetik emandako ogitarteko goxoa jan eta gero jolaserako denbora pixka bat ere izan genuen. Arratsaldean Barriara iritsi ginen. Handik aurrera dena izan zen gozamen. Eguraldiak errespetu pixka bat erakutsi

- 18 -

zigun hotza gainetik astindu ezinik ibili arren. Jolasak, eskulanak, dantzak, antzerkiak, kantak, bertsoak, bingoa ..., izan ziren nagusi goiz, arratsalde eta gauetan. Aipatzekoa da bereziki ikasleek gaueko beladetan eta aurreko prestaketa lanetan izaten duten jarrera eta jartzen duten gogoa, parte hartzaile zein ikusle gisa. Lagunarte giro ederrean hiru egun pasa ondoren ekainaren 2an berriro etxera. Egia esan ondo pasatzen dute, baina nekatu ere nekatzen dira. Hala ere, datorren urtean izena emateko prest. Mari Cruz Pascual


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

LH 5-6 Hondarribin Egun zoragarriak igaro genituen Hondarribian. Gure kanpaldia hasiz Irunen egin genuen lehenengo geldialdia. Bertan erromatarren museoan gauza interesgarriak ikusteaz gain, garai bateko jolasak ezagutu genituen. Handik, Hondarribiko aterpetxe ederrera iritsi ginen eta jolasean aritu ondoren bosgarren mailakoek prestaturiko jaialdi politaz gozatu genuen.

Hurrengo goizean itsasargira ibilaldiari ekin genion. Pasiera ondoren aterpetxera joan ginen bazkaltzera eta eguna erosketa txiki batzuk egin ondoren amaitu genuen, berriro seigarren mailako ikasleek prestaturiko jaialdiaz gozatuz. Azken egunean hondartzara joan ginen eta bainu hotz bat hartu genuen. Bazkal ondoren eta pena izugarriz autobusa hartu eta etxera bueltatu ginen neke handiz.

- 19 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

AGENDA 21

Insausti Azkoitiko Xabier de Munibe eta Floreaga ikastetxeetako ikasleen EA21eko ordezkariak bildu ginen aurtengo gaiaren (“Mugikortasuna eta Garraiobideak”) inguruan egin ditugun lanen eta inkesten emaitzak komentatzeko asmoz. Antzeko ondorioetara heldu gara, esaterako, Azkoitiako mugikortasun eta garraiobideen arloa oraindik hobetu daitekeela, arazo edo gabezia batzuk antzematen baititugu. Gure eskoletan martxan jarri nahi den “Eskolara oinez” proiektua ere landu genuen. Floreagako LHko ikasleek betetako Azkoitiko planoetan azaltzen ziren ibilbideak aztertu ondoren, behin-behineko ibilbide batzuk prestatu ditugu Azkoitiko udaletxeko arduradunei erakusteko. Proiektu honekin ikastetxe bietako LHko umeak eskolara elkarrekin etortzeko apustua egin nahi da, honekin trafiko eta aparkaleku arazoak ahaztuz eta umeak eskolara giro onean eta lasai etorriz. Aurrera ateratzeko ezinbestekoa izango da gurasoen inplikazioa.

- 20 -

Apirilean, udaletxeko arduradunekin biltzen garenean, gure kezkak, ondorioak eta eskakizunak plazaratuko dizkiegu. Haien esku dago eskakizun horiei erantzun egokia ematea eta, gure esku, arlo honetan jokabide egokia izatea arazoak ekiditeko.


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Eskolara oinez Autoaren menpe bizi garen honetan, aukera paregabea dugu, Azkoitiko herriaren tamainak horrela baimentzen baitu, kaleak oinezkoentzako direla aldarrikatzeko. Eskoletako sarrerak eta irteerak ikusi besterik ez dago. Gero eta gehiago dira, urruti ez bizi arren, gurasoekin autoz joaten diren haurrak, ondorio tamalgarriak eraginez: eskola ingurua kez eta zarataz kutsatu, auto ilarak sortu, istripu arriskuak handitu… Baina, horrela izan al da beti? Nola joaten zineten zuek eskolara? Zergatik gure seme-alabak ez dira oinez joaten? Bide seguru bat izanez gero, oraingo haurrek ere eskolara oinez joango lirateke, bidean lagunekin hizketan, ariketa fisikoa egiten, alai eta esna iritsiz. Datorren ikasturetari begira, Floreaga ikastetxean ikasturte osoan zehar landu dugun proiektua martxan jarri nahian gabiltza: “eskolara oinez”. Udalaren laguntzaz bidea aztertu ondoren, lau ibilbide proposatu dira. Modu zehatzago batean aurrerago azalduko badizuegu ere, honako hau izan daiteke 4 bide hauetan bilduko liratekeen kale eta auzoak (kale guztiak aipatzea ezinezkoa denez, hurbilenaren erreferentzia hartu): 1. Altzibar – Jausoro – Txalon erreka – Bastarrikalde. 2. San Martin – Bizenta Mogel – Azkoitiko Zalduntxoak – Trenbidearen Zumardia – Julio Urkijo – Aizkibel 3. Ugarte – Jandonianiz – Julio Urkijo – Trino Uria – Guardia – Balda plaza – Inaxio Uriarte. Eta goitik Ubaiar – Auzmendi 4. Floreaga auzo ingurukoak. Herriko ikastetxeek, Udalarekin batera, haurrak berriro ere eskolara oinez joatea bultzatu nahi dugu dauden trabak gaindituz, eta horretarako zuen laguntza oso garrantzitsua da. Ekainaren 13tik 17ra herria zeharkatuko duen eskolako bidea egin nahi dugu, oinezkoen-bus moduan funtzionatuz: zuen haurrek etxetik eskolara hobeto dagokion bidea egingo lukete, geltoki desberdinetan lagun gehiagorekin elkartuz, denok elkarrekin eskolara heltzeko. Aurrean eta atzean helduak joango dira txaleko islatzaileak eramanez.

Zuen seme-alaba Lehen Hezkuntzan badago, Oinezkoen Bidean bakarrik joatea dauka, txikiagoa bada heldu baten laguntzaz eta zu, prest bazaude laguntzaile gisa etortzeko, aukera ere baduzu, laguntzaileak behar ditugu eta. Ekaineko proba hau ondo ateratzen bada, hurrengo ikasturte osoan funtzionatuko du. Sortu daitezkeen trabak ere konpontzeko aukera ematen digu, gure haurren eskolako bidea modu seguru batean joateko, lagunekin solasean eta ondo pasatuz! Guztion artean lortuko dugulakoan, ilusio handiz agurtzen zaituztegu.

Ibaialde Aurten ere, Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen IBAIALDE kanpainan parte hartu dugu maiatzean zehar. LH-n 6. mailakoek Urola ibaia aztertu dute, Katuingo erreka amaieran, San Martin kalearen azpian eta Santa Klara kalean. DBH-n 2. mailakoek parte hartu dute, 2.A-koek Atanoko erreka aztertu zuten eta 2.B-koek Kukuherriko erreka. Leku bakoitzean uraren ezaugarri fisikoak ( abiadura, gardentasuna, tenperatura,…) eta ezaugarri kimikoak (nitratoak, fosfatoak, pH-a,…) neurtu zituzten. Aurten lehenengo aldiz, urak bakterio koliformeak dituen ala ez begiratu da, bi erreketan emaitzak positiboak izan zirelarik. Leku bakoitzean bioaniztasuna ( landareak eta animaliak) ere aztertu genuen. Erreketan aurkitu dugun ornogabe kopuru handiak eta egin diren analisien emaitzek uraren kalitatea ona dela adierazten dute. Urola ibaian kalitatea onargarria da.

- 21 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

DBH 1 Leitzarango Bisitarien Etxean Eguraldi udaberritsu zoragarri batek lagunduta Andoainera abiatu ginen, apirilaren 1ean. Han, Leitzarango ibaiaren ondoan, Leitzarango Bisitarien Etxea bisitatu genuen. Bertako arduradunek hiru ekintza ezberdin zituzten guretzat antolatuta: batzuk amuak egiten zituzten bitartean besteak ibaien biotopoa eta bertako ekosistemaren inguruko

Tel.: (34) 943 81 17 38 IRIARTE MANUTENCIร“N S.L. Bยบ Landeta, C/ Antzibarrena nยบ3 Fax: (34) 943 81 02 69 http://www.tpiriarte.com 20730 AZPEITIA e-mail: irene@tpiriarte.com (GIPUZKOA) SPAIN

- 22 -

erakustaldi bat aztertzen zuten. Eta kanpoaldean, bitartean, batzuk arrantzan ari ziren eta beste batzuk zentral hidroelektriko baten kanala eta hodia aztertzen zituzten. Ekintza hauek txandakatuz pasa genuen goiz guztia. Goiz zoragarria benetan!


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

DBH 4 Arangoitin 2011ko apirilaren 6an Biologia eta Geologiako irakasgaian irteera bat egin genuen Arangoiti inguruan kokatuta dagoen baso mistora. Helburua gure inguruan ugariak diren hainbat zuhaitz (haritza, lizarra, hurritza, intxaurrondoa, etab.) sailkatzeko gai izatea eta iratze mota desberdintzea izan zen. Gelan, hostoak erabiliz zuhaitzak sailkatzeko gako dikotomikoak banatu ziren eta basoan taldeka gakoa erabili genuen ikusten gindoazen zuhaitzak sailkatzeko.

PINTURA EN GENERAL INTERIORES / EXTERIORES

Javier Odriozola Etxaniz Xabier Larrañaga Goenaga

Ugarte, 3 - 1º Móvil: 609 13 46 24 659 97 62 72 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

- 23 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Udal Audientzia 2010-2011 ikasturtean “Mugikortasuna eta garraioa” landu dugu Azkoitia-Azpeitiako ikastetxeak EA21 proiektuaren barne.

8.

Apirilaren 14an udaletxera joan ginen urte osoko lanak Asier Aranbarri alkateari azaltzeko.

Autobusa (Ipintza, baserritarrentzat, industrialdera...), Lurraldebus ezagutzera eman eta lotura gehiago jarri beste herriekin. Ordutegi zabalagoa. “Aislatuta” gaude.

9.

Eskolen arteko foroan honako proposamenak adostu genituen bi ikastetxeko eko-ordezkariok eta alkateari jakinarazi genizkion.

Oinez ibiltzearen eta garraio publikoaren aldeko kanpainak egin.

10. Herri barruan bidegorriak eta bizikleta aparkaleku gehiago ipini. Alokatzen diren bizikletak jarri.

Gure lehentasunak: 1.

Gaizki aparkatutako kotxeei isuna jarri. Piboteak kendu, ez dira beharrezkoak lege betetzeko.

2.

Floria auzoko aldapan eskailerak edo arrapala mekanikoa jarri.

3.

Udaltzaina beti bere tokian egotea (eskolako bideetan). Bastarrikaldetik datozenak ez dute udaltzainik.

4.

“ESKOLARA OINEZ” proiektua martxan jartzeko laguntza eman.

5.

Aparkaleku gehiago jarri.

6.

Oinezkoek lehentasuna dituzten kale gehiago jarri. Kale Nagusia oinezkoentzat bakarrik ipini (bestela espaloiak behar dira), garraiolariak soilik sartu daitezen.

7.

Joseba jatetxearen ondoan (Floria-Ikastolako bidegurutzean) zebrabide bat ipini.

- 24 -

11. Txalonerrekan espaloiak egin.


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Euskadiko Eskola Jasangarrien II. Konferentzia Maiatzaren 12an Euskadiko Eskola Jasangarrien II. Konferentzia burutzeko 19 ikastetxetako 80 ikasle bildu ziren Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, Madariaga Dorretxean. Konferentzia arrakastatsua izan zen eta bertan ikasleek esperientziak trukatu zituzten. CONFINT-Euskadi Konferentziak hartu duen garrantziaren adierazgarri da inaugurazioan parte hartu zuten

Apirilaren 4an elkartu ginen gure ikastetxeko CONFINT konferentzian. IRAES 21 sarean sartuta gaudenez, ikastetxean landu dugu Euskadiko Gazteen eskutitza eta ondoren maiatzean Madariaga Dorretxera joango gara Euskal Herriko beste ikasle batzuekin iritziak elkartrukatzera.

pertsonalitateak; UNESCO Espainiako Presidentea den, Luis Ramallok, Jaurlaritzaren Biodibertsitateko Zuzendaria den, German Alonsok eta Hezkuntza Berrikuntzako Zuzendaria den, Candi Hernandezek. Konferentziaren balorazioa oso positiboa izan da, gazteen partaidetza eta inplikazioa nabarmentzen baitu.

Erabaki genuen eskutitzaren laugarren puntua lantzea: Garraio publikoa erabili, distantzia motzak eta ertainak oinez edo bizikletaz egin, hau gure planetarako ona delako, gutxiago kutsatzen delako eta CO2-en ekoizpena gutxitzen delako. Horretarako hiru ekintza proposatzen ditugu: 1-Eskola oinez proiektua martxan jarri. 2-LURRALDEBUS ezagutarazi. 3-Gurasoentzat MERKE GIDATZEKO IKASTAROA antolatu. Erkidegoko Konferentziarako San Jose Floreaga ikastetxeko ordezkariak. Leire Larra単aga (LH 6B) eta Aitor Azkoitia (LH 6A)

- 25 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Tarta Ekologikoa Gazta tarta bat egin genuen naturako klasean, maiatzaren bigarren astean, baina lana ez zen naturakoa bakarrik, baizik eta agenda 21en barnean egiten dena. Dena astelehenean hasi zen. Klase ordurako elikagaiak eman behar ziren: Limoizko gelatina, 12 gaileta, nata, gazta eta gurina. Astelehenean tarta egin genuen, eta asteazkenean marmelada ipini eta jan. Tarta hau egin genuen laberik behar ez delako, baizik eta hozkailua. Ondoren, taula batean taldeka erositako osagaien jatorria, bilduki kopurua eta gehigarriak apuntatu genituen. Hitzak: Joanes Balenciaga. Argazkiak: MÂŞ Axun Epelde

- 26 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Consumopolis 74 ikastetxek hartu dute parte Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak, Kontsumoko Instituto Nazionalekin eta gainontzeko Erkide Autonomoekin batera antolatutako “Zure aukera: ba al dakizu kontsumitzen duzun horrek zenbat balio duen?� Kontsumo arduratsuari buruzko Eskola lehiaketan. Lehiaketa hau Lehen hezkuntzako hirugarren ziklo eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta izan da. Lehiaketaren helburu nagusia ikastetxeek -irakasle eta ikasleen bitartez- kontsumitzailearen Hezkuntzarekin loturiko jardueretan parte-har dezaten sustatzea da, horrela, ikasleak kontsumo-ekintzak modu kontzientean, kritikoan, solidarioan eta arduratsuan egiteak duen garrantziaz sentsibilizatzeko. Floreagako ikastetxeko talde bat saritua izan dira: 1.saria: MVP taldea 1.saria gaztelerara itzulia izan da eta Estatu mailako lehiaketan parte hartuko du. ZORIONAK DENOI ETA ZORTE ON!

Ibai-Ondo, 26 • 20720 AZKOITIA Tel./Fax. 843 85 27 68 E-mail: autoeskolaetxaniz@euskalnet.net

Bar Alejandro

- 27 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

KORRIKA KORRIKA 17 apirilaren 17an pasatu zen Azkoititik. Arratsaldean Korrika Txikia ospatu zen, Floreagako ikasleek herria zeharkatu zuten lekukoa eskuz esku pasatuz. Korrika Nagusia arratsaldeko sei eta erdietan iritsi zen Azkoitira. Floreagakook Intsausti jauregian hartu genuen lekukoa, jendetza lekukoaren atzetik.

- 28 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

DANTZARIAK

Dantzari Txiki Eguna 2011ko maiatzaren 8an Dantzari Txiki eguna ospatu da Azkoitian. Goizeko 11etan Julio Urkixo kalean elkartu dira Floreaga, Xabier Munibe eta Bizkargi Musika Eskolako dantzari guztiak. Enparantzan Udalak eta Floreagako guraso elkartearen laguntzarekin eskainitako ogitartekoa jan dute. Kalean gora eta behera ibili ondoren, Herriko enparantzan eman dituzte azken dantzak. Goiz pasa ederra izan da.

- 29 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Dantzariak Urnietan Maiatzaren 1ean Floreaga ikastetxeko dantza taldekoak Urnietara joan ginen dantza egitera. Han beste talde batzuekin elkartu ginen: Urnietako talde bat, OĂąatiko talde bat eta Mutrikuko beste talde bat. Azkoititik 9:45ean irten ginen eta Urnietara 10:50ean heldu ginen. 11:00tan Urnietako plazan elkartu ginen talde guztiak eta Urnietako kaleetan zehar kalejira bat egin genuen. Gero berriro ere plazan elkartu ginen eta han talde guztiak dantza egin genuen.

Bukatzeko, Urnietako salestar ikastetxera joan ginen bazkaltzera. Tripa ondo bete eta gero, jolastu egin genuen janaria jaisteko eta Azkoitira bueltatzeko gogo gutxirekin, autobusean sartu eta 18:10ean etxera heldu ginen. Oso ondo pasa genuen! Hitzak: Unai Torronteras Argazkiak: Mari Carmen BlĂĄzquez

1915ean ERAIKIA - 30 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

MARIA LAGUNTZAILEA

Maria Laguntzailearen Erromesaldia Ekainaren 04an, larunbatean, Azkoitiak Maria Laguntzailearen erromesaldia hartuko du, Salestar komunitateak eta ADMA taldeak antolatutako festa egun eder batean.

Urtero egin ohi da Maria Laguntzailearen erromesaldia ekainaren hasieran. Aurtengoa Azkoitian. Dena oso ondo igaro dadila!! .

Azkoitian badago Maria Laguntzailaren elkartearen talde handi bat: Ama Birjinaren kapera txikiak ibiltzen dituzte etxez etxe, eta hileroko 24an elizkizuna egiten dute Floreagan. 600 erromes inguru espero dira herrian. Toki askotatik etorriko dira: Bilbo, Barakaldo, Cruces, Santander, Iruñea, Gasteiz, Donostia, Urnieta, Lasarte, Errenteria, Logroño,Burgos,... Meza Azkoitiko parrokian izango da ordu batean, eguerdia ondoren, eta Floreagako zuzendaria den On Jose Antonio Prol apaizak zuzenduko du, beste apaiz askorekin batera. Ondoren, Floreagako frontoian egingo dute anaia-arteko bazkaria, musika, sari banaketa,...

Sábado 4 de junio. Por si acaso necesitáramos compañía (éramos casi 600 peregrinos), nos acompañó un día espléndido, como de primavera, o de verano.

encuentro eucarístico presidido por el Sr. Director D. José Antonio Prol, dirigido por Txema Egizabal, edificado por el aurresku de las alumnas del Centro.

Los primeros, madrugadores en llegar, fueron los de “Los Boscos”, acogidos por D. Esteban Arrieta que dirigía el tráfico de acceso de autobuses a Floreaga. Había sitio para todos, en el nuevo frontón, On Bosco, pilotalekua, habilitado para la ocasión con unas hileras de mesas blancas, aderezadas con el cariño de la Asociación local de ADMA y la preocupación de D. José Ganzarain, a quienes agradecemos su trabajo y bien hacer.

El marco de la eucaristía, la solemne iglesia parroquial, sigue impactando por su grandiosidad y belleza, y por la excelente calidad del sonido de su monumental órgano Cavallé-Coll.

Detrás de ella, la Comunidad salesiana que en pleno, cada uno en un menester, se desvivió por atendernos y hacer que pasáramos un día inolvidable.

Agradecemos a todos su colaboración: Parroquia y Ayuntamiento de Azkoitia, Cafés la Brasileña, a través de Javier Sáenz

Allí veíamos cuidar de la megafonía (D. Félix Urra, a través de ella, nos bendijo la mesa y nos envió un paternal saludo desde Nueva Montaña), inmortalizar para la posteridad el encuentro en video y fotografías (a cargo de Iñaki y Juan Inazio), amenizar con la música el tiempo de sobremesa (D. Isidro y su ya famosa banda), solemnizar el

Mientras programamos y preparamos el curso que viene, nos despedimos hasta la próxima. Un saludo.

Como siempre la alegría de una comida familiar y una alegre sobremesa salpicada por la satisfacción a los agraciados en los sorteos y la expectación de todos contribuyeron a guardar este día entre los de feliz recordación.

Arcadio Cuadrado

- 31 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Maria Laguntzailearen Eguna Gaurkoa oso egun betea izan da. Goizeko 9etan LHkoek meza izan dute, ondoren goiz guztian zehar jolas desberdinetan aritzeko aukera izan dute: sokatira, DBHko ikasleek gidatutako jolas exotikoak, eta bukatzeko krosa. Arratsaldez “Megamind� filma ikusi dute. DBHkoek 10etan meza izan dute. Bukaeran ikastetxeko Zuzendari Titularran den Joseanek ikasle ohien ikurra eman dio DBH4ko ikasle bakoitzari. Handik antzokira filma ikustera. Arratsaldez txapelketa bukaera izan dute. Lehia bizia ikusi dugu patioan. Nork irabazi ote du? HHkoek 9etan antzokian filma ikusi dute, gero 11:30ean elizkizuna izan dute, bertan talde bakoitzak Ama Birjinari bere lore eskaintza egin dio. Arratsaldez jolasak eta meriendaz gozatzeko aukera izan dute. Hitz gutxitan: egun zoragarria!

ADMA. Maria Laguntzailea eguneko sarituak.

- 32 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

IGNACIO SANZ ETA CARMEN GÓMEZ IDAZLEAK En esta última parte del curso hemos recibido la visita de dos autores: Ignacio Sanz , autor de El Pinsapo de la Plaza leído por los alumnos de 6º y Carmen Gómez, autora de Más allá de los rosales que tuvo el encuentro con los de 5º. Ignacio Sanz comenzó la sesión recitando unas retahílas larguísimas que llamaron la atención de los alumnos y luego continuó haciendo una serie de juegos de lenguaje en los que tomaron parte todos. Les contó cuál era la historia de la historia y pasaron a hacerle una serie de preguntas a las que respondió completándolas con algunas de sus vivencias.

En el caso de Carmen Gómez también quiso empezar cantando la situación que presenció y que le dio la idea para escribir la historia que cuenta en el libro. Habló de sus libros, premios y todos aquellos temas sobre los que le preguntaron los alumnos. Finalizaron las dos actividades con la firma de los libros, la foto en grupo y para agradecerles el rato pasado en su compañía, nos despedimos de ellos queriendo que se llevaran un “dulce recuerdo” de su estancia entre nosotros: los macarrones. Mari Carmen Fernández

- 33 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

GEU ERE BERTSOLARI Emanalditik atera ondoren hitz goxo eta esker onekoak besterik ez genituen entzun Baztartxoko atarian. Ikasleak gustura hain urduri ibili ondoren saioa oso ondo atera zelako, gurasoek gusturago beraien seme-alabak zein ondo aritu ziren eta zein jarrera ona izan zuten ikusi ondoren eta irakasleok ere harro, hainbeste lan egin ondoren emaitza dotorea izan zelako. Badaramatzagu urte batzuk 5. eta 6. mailan bertsolaritza lantzen: 5. mailan, guk geuk, ikastetxeko irakasleok dugu horren ardura eta 6. mailan berriz, Jokin Uranga bertsolaritzaren gidaritzapean aritzen dira ikasleak. Euskal Herrian beste 327 ikastetxe daude sarturik “gu ere bertsotan” proiektu honetan eta herriz herri udalaren laguntzaz izugarrizko lana egiten ari da Bertsozale elkartea gure herrian hain erroturik dagoen bertsolaritza sustatzen. Horregatik bakarrik ere mereziko luke programa honetan parte hartzea. Hala ere eta Euskarako irakasleak garen aldetik guk garbi dugu bertsolaritzak izugarrizko baliabideak eskaintzen dizkigula Euskara lantzeko, ulermena nahiz adierazpena, ahoz nahiz idatziz. Erreparatu iezaiozue bestela era honetako edozein emanaldiari. Lehendabizi gela bakoitzak denon gustukoa zen gai bat aukeratu behar izan zuen: beraz taldean komentatu, 10 bertso egiteko aukera ematen zuen begiratu… Ondoren binaka bertsoa osatu. Ez dakit inoiz saiatu zareten bertso bat egiten … Badu bere zailtasuna: ideiak edo

- 34 -

arrazoiak aurkitu, denen artean ideia onena aukeratu eta bertsoaren neurrira ekarriz azken puntua asmatu, errimak aurkitu eta gainontzeko arrazoiak ordenatu eta neurrira moldatu… Hiztegia, esaldi egiturak, sinonimoak… lantzeko ez da hori bezalako ariketarik. Prozesu horretan berebiziko garrantzia du esan beharreko hori ahalik eta dotoreen esatea, beraz pixkana hitz joko, esamolde, metafora, konparaketak … sartzen joateko aukera bikaina eskaintzen du, esan behar den hori dotore esateko aukera, hain zuzen ere. Baina ikasturte amaierako jaialdiak beste zerbait lantzea ere eskatzen du. Binaka egindako bertso hori ez da paperean geratzen, jendaurrera eraman behar da eta horrek beste prestaketa bat eskatzen du. Nola mozorrotuta azalduko gara tranpaldora? Nola egon behar da eskenatoki gainean? Zer posturatan kantatu behar da? Zer ahots tonueran? Nola kudeatu behar da begirada, nola gorputz-mugimendua eta postura? Zer ezin dut egin taldean ari naizenean? Emanaldia ikusita ez dut uste horretaz guztiaz jabetzen garenik baina guk benetan sinesten dugu egiten dugun ariketarik osatuenetako dela. Jendaurrean egiten den diskurtso bat da bertso saioa eta edozein diskurtso prestatzeko landuko genukeen prozesu osoa lantzea eskatzen du. Eta gainera ikasleak izugarri ondo pasatzen dute. Zer gehiago eska diezaiokegu … Mailu Irizar


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

IRTEERAK DBH

Frantsesezko Taldea Donibanen Maiatzaren 18an, asteazkena, Donibane Lohitzunera egin genuen irteera frantseseko ikasleok. Hitz batean, zoragarria izan zen. Lehenik hiria pixka bat ezagutu genuen, portua, hondartza, merkatua, etab. Merkatuan erosketatxo batzuk egiteko aukera izan genuen, frantsesez eginez noski. DBH 3 eta 4ko ikasleek bigarren mailako ikasle batzuk hartu behar zituzten, ez zekitenez oraindik gauzak nola eskatu. Merkatutik irtendakoan, kalean zehar joan ginen, bertan zeuden denda guztiak ikusiz. Denetarik zegoen, arropak, jakiak, tabernak‌ Kaletik, denok hain espero genuen hondartzara joan ginen. Ikusgarria zen. Dena txukun-txukun eta isiltasunean zegoen. Bainua hartu ezezik, eguzkia hartzeko aukera ere izan genuen, eta bat baino gehiago, erreta etorri zen. Hondartzetik irtendakoan, txokolate denda batera joan ginen, eta, egia esan, gozo-gozoa zegoen dena. Oso ondo pasatu genuen, eta hurrengo urtean ere itzultzea gustatuko litzaiguke. Hitzak: Aitor León

- 35 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

DBH 3 Guggenheimen Apirilak 13, ostiralean, DBH 3ko ikasleak Guggenheim museoa bisitatzera joan ginen. Goizeko zortzietan gelditu ginen autobusa hartzeko. Bertara iritsi ginenean, Guggenheim alboan dagoen parke batean gelditu ginen, bertan hamaiketakoa jaten gelditu ginen eta gero parkean ibili ginen piska batean. Hamaikak aldera denok elkartu eta museora sartu ginen, behin barruan geundela, gela bakoitzak gida batekin, gauza batzuk ikusi genituen; eskulturak, koadroak, eraikuntzak... baita kanpoan dagoen txakurra ere. Handik irten genuenean, kanpoan geratu ginen autobusa etorri bitartean eta Azkoitira 14:00ak aldera itzuli ginen. Itxaro Iraeta

ITTURRI JATETXEA Kale Nagusia, 120 20720 AZKOITIA 943 85 00 17 Email: Iturrijatetxea@terra.es

- 36 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA

Bizi gaitetzen elkarrekin Apirilaren 5ean, Floreaga Ikastetxeko klaustro orokorrari aurkezpen bat eskaini ziguten Mariasun Olano (Bilboko Zamakola ikastetxeko zuzendariak) eta Heber elkarteko Javier Echeguren (talde honen ezaugarriak http://heberelkartea.net/ orriak ikus daitezke). Mariasunek aurkeztu zigun orain dela urte batzuk ikastetxean martxan jarri zuten “BIZI GAITEZEN ELKARREKIN” proiektua. Horren barruan patioa ardatz nagusietariko bat da eta heziketarako eremu edo espazio bilakatu da. Proiektu zabalak hiru ardatz nagusi ditu: gizabanakoak, ingurua eta elkarbizitza. Horietako bakoitzetik hainbat arlo edo zeregin ateratzen dira; guztira bederatzi izendatu dituzte: 1.- Eskola komunitateko partaide guztiak ingurunearen zainketan inplikatu. 2.- Auzoko taldeekin kolaboratu eskola komunitatearen eta ingurunearen garapen kulturala eta hezkuntzakoa bultzatzeko. 3.- Eskola komunitateko kide guztiak aintzat hartuta eta seguru senti daitezen lortu. 4.- Ikaslea bere talde gelan eta eskola komunitatean integratua senti dadila lortu.

5.- Ikasleari bere garapen pertsonalean eta sozialean lagunduko dioten trebeziak eman. 6.- Kultur aniztasuna eta desberdintasuna elkarbizitzarako balio izango diren eskola komunitaterantz joan. 7.- Arauak adostu eta barneratu, betetzea bultzatuz. 8.- Jolastokia heziketa espazio bilakatu. 9.- Ikasleak bitartekaritzan hezi, gatazkak modu konstruktiboan konpon ditzaten.

Ideia interesgarri asko jaso genituen: gatazken ebazpena, jolas orduen antolaketa, “adostokiak”,… gaia gehiago lantzeko asmoa sortu da.

Heziketa afektibo eta sexuala mazio zabala egin behar da, multidisziplinarra, demokratikoa, zientifikoa eta irekia (OMS erakundeak dioenez), biografikoa,... Guztiok maitasun premia dugu, eta intimitate beharra ere bai (Bowlby). Lotura afektiboak, gertutasuna, onarpen ziurtatua,... guretzat premiazkoak dira, eta hiru urte arte lantzen dira gehienbat. Gure giza harremanak zerikusi handia dute gure apego edo lotura beharra bideratzeko,... Gertutasuna eta elkarrizketa behar dira, Erich Fromm edo Viktor Frankl jakintsuek azaldu duten moduan.

Maiatzaren 10ean Floreagako klaustroan prestakuntza saio interesgarria izan genuen heziketa afektibo eta sexualari buruz. Josean Pinedo izan genuen hizlaria, Gipuzkoako Hezkuntza Delegazioko Berrikuntza arduraduna. Berak koordinatu ditu arlo honetako hainbat heziketa proposamen interesgarri. Denon artean eginiko hausnarketa sakonaren premia handia dago. Arazoa da sexu harreman osoak gero eta lehenago hasten direla, harremanen frekuentziari eta antisorgailuaren erabilpenari datu estadistikoek azaltzen dutenez... Beharrezkoa da heziketa afektibo sexuala ondo programatzea, bizitza osoa beteko duen prozesu baten. Progra-

Oinarrizko beharra da gizakion artean: lotura afektiboak, harreman sarea, gorputz kontaktua eta intimitatea,... Kontuz, adibidez, anorexiak eta bulimiak adierazten duen premia afektiboekin, edota hainbat sektak eskaintzen dituzten konponbideekin... Shmutte y Ryffen arabera, osasun mentalerako eta ongizate psikologikorako irizpideak hauek dira: auto onarpena, dominioa, afekto positiboak, bizitza proiektua, garapen pertsonala, autonomia,... Heziketa sexual eta afektiboa bideratzeko berrikuntza praktikoak sortu behar dira, gure ereduaren osagarriak kontuan hartuz: arriskuen prebentzioa, heziketa morala, gizartearen aldaketa, demokrazia.

- 37 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

MENDIZALEAK Floregako mendizaleen azken irteerak hauek izan dira: 04.17 Madariaga, Urnobitza, Sargoate, Urrategi. Anaitasuna MB taldearekin 05.01 Kakute eguna 05.29 Xoxote eguna 06.12 IX. Luis Puyadena Oroigarria izango da. Txalintxo mendiari buelta eta bazkaria Floreagan. Maiatzaren 1ean, jende asko bildu zen Kakute mendiko gurutzeraino, eta ondoren Anaitasuna Mendi Bazkunaren txabolara. Han salda gozoa, bokatak edo tragoak egiteko aukera paregabea izan zen. 11,15etan meza eman zen, txabolaren inguruetan, eta hildako mendizaleak gogoratu ziren, Joxe Ramon Goikoetxea batez ere, azken maiatzetik hona hildakoen artean. Meza ostean, azken urtean domina edo saria irabazi duten gaztetxoei sari banaketa egin zitzaien. Gainera Alkorta bitxitegiak emaniko bi erloju zozketatu ziren, Endika Cuevas eta Leire Lizarralde izan ziren zortedunak. Eguraldi bikaina egin zuen eta jende asko bildu zen urteroko ospakizun eder honetan.

- 38 -

Kakute Domina banaketa.

Kakute

Kakute

Xoxote

Sargoate


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

KIROLARIAK Karate Anaitasuna Kanku karate taldeko neska eta mutil alebinak eta infantilak oso emaitza onak lortu zituzten Gipuzkoako Eskola Kiroleko txapelketan, apirilaren hasieran. Aurrez eskualdeko lehiaketan parte hartu zuten gerriko berdea (posturak – Kata) eta gerriko urdina (borroka – Kumite) lortzeko asmoz. Azkoitiko taldeak maila handia eman du alebinetan. Iosu Conde txapelduna izan da eta Ander Etxaniz hirugarrena. Infantiletan, Iban Arregi Arrietak urrea irabazi zuen kumiten eta zilarra katan, eta Jon Joseba Ayerdik brontzea lortu zuen. Maila altua bentan. Zorionak guztioi! Argazkia: Joakin Sudupe

Pilota taldea Asteazkenero ume mordoxka bat Floreaga Ikastetxeko frontoian aritzen da, pilotan, lagun artean. Iban Etxaniz, Aitor Gonzalez, Mikel Azpiazu eta Elias Diaz de Cerio dira umeekin ibiltzen diren guraso eta laguntzaileak. Bostetan, klaseen amaieran, txikienak hasten dira, 7tik edo 10 urte bitartekoak. 25 ume inguru elkartzen dira. Zergatik sortu zen pilota talde hau? Talde honen hasieran, ikusi zen, etxetik hasita, bazirela ume batzuk pixka bat ikasteko gogoa zutenak, eta Oskarrekin hitz eginda, elkarrekin koordinatuz, umeei erakusten hastea pentsatu genuen.

Une txikiei gauzarik oinarrizkoenak egiten erakusten zaie: botea, pilota jotzea, sakea egitea,… izan ere batzuek ez zekiten pilota jotzen ere,… gero etorriko dira pilotara jartzea eta beste gauza batzuk… Hiru hilabete inguru daramagu, baina ume batzuen aurrerapena nabarmena izan, lehen ez zuten pilota jotzen, orain sake onak egiten dituzte… Geroago hasten da bigarren txanda, 12-13 urtekoen unea… Ume eta gaztetxo hauekin guraso eta pilotari batzuk ibiltzen dira, batzuetan txandaka, laneko erreleboak direla eta. Akaso ez dira beti guztiak egongo umeekin, baina astero norbait egoten da talde honen martxa jarraitzeko.

Etxeko sukaldaritza

- 39 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Txerloiako finalak Maiatzaren 7an jokatu ziren Eskola arteko Futbol benjamin eta alebinaren finalak Txerloiako zelaian. Emaitzak honako hauek izan ziren: Neskak: Benjaminak: Floreaga A, 5 - K. Etxegarai A, 3 Neskak: Alebinak: K. Etxegarai, 2 – Floreaga, 1

Mutilak: Benjaminak: Iraurgi C, 12 - X. Munibe D, 1 Mutilak: Alebinak: X. Munibe B, 3 - X. Munibe A, 1 Partiden amaieran sari banaketa egin zen. Eguraldi bikaina izan genuen eta partida guztiak kiroltasunez jokatu ziren.

Ibai-Ondo, 24 • Tel. 943 85 25 59 • AZKOITIA - 40 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Lander Alberdi Pilotaria. Aurtengo udaberrian Gipuzkoako kadete txapelduna Jon Juaristirekin batera. Biek osatzen dute Herriarteko lehiaketan Azkoitiko kadete mailako bikotea.

Noiztik hasi zinen pilota praktikatzen? Nire familian betidanik izan da pilotarako afizioa, hori dela eta aitak txikitatik erakutsi zidan pilotan. 5 Urte nituela hasi nintzen pilotan. Ba al duzu aurrekaririk familian? Bai. Aita pilotan ibiltzen zen gaztetan herriarteko edo 4 interpueblos irabazitakoa da, osaba ere pilotaria izan zen gainera Espainiako trinkete txapelketa irabazi zuen. Aitona ere pilotaria nuen. Zein da gehien gustatzen zaizun frontoia?

pelketak jokatzen ditugu herriartekora puntu onean ailegatzeko. Entrenamenduetan zer arlo lantzen duzue behinik behin? Normalean partiduak jokatzen ditugu elkarren artean, denetarik entrenatzen dugu bertan sakea, gantxoa, defentsa hobetzen dugu... Egia al da Azkoitian pilotaren maila jaitsi egin dela? Zergatik?

Frontoi biziak gustazen zaizkit. Nola ez ba txikitatik ibili naizen frontoia dut gustukoen hain zuzen Gurea, baita ere gustatzen zaizkit: Bergarakoa, Urretxukoa eta Hernani eta Oirtzunekoak.

Baietz esango nuke, orain jende gehiago ibiltzen da futbolean, saskibaloian... eta pilotan gero eta jende gutxiago ibiltzen da. Lehen berriz jendea pilotan besterik ez zen ibiltzen. Nire ustez hori izan da Azkoitian pilotaren maila jeistea.

Takoak nola jartzen dituzu? Bakoitzak bere modua al du?

Etor gaitezen eskolako gauzetara: Nola ikusten duzue DBH graduatua lortzea?

Hasieran pegamentu modukoa jartzen dugu, gero gainean takoa, ori egin eta gero bietzetakoak jartzen ditugu eta azkenik esparadrapoa jartzen dugu behatzetan eta eskuko beste zenbait eremutan eskuak hobeto babesteko. Norberak bere modua du takoak jartzeko, kuestioa zuk ondo jotzea eta minik ez hartzea da. Mina eduki ezkero txapak eta horrelakoak jarri ohi dira.

Nire ustez aurten lortuko dut, ongi ibiltzen bainaiz ikasten. Gehien gustatzen zaizkizun gaiak? Gimnasia eta Gizarte, historia gaiak gustatzen zaizkit. Floreaga ikastetxean zer da zuretzat gustukoena? Patio berdean zegoen frontoia gustatzen zitzaidan gehien eta kendu zutenean gelak egiteko pena handia hartu nuen.

Nolako materiala erabiltzen duzue txapelketa partidetan? Hain onak ez diren torneoetan, pilotan jokatzeko pilotak ateratzen dituzte, baina torneo onetan pilota biziagoak etratzen dituzte eta interpueblosetan bakoitzak bere interesen araberako pilotak ateratzen dituzte oso biziak, bote baxukoak, motelak... Oteiza Pilota eskolak nola funtzionantzen du? Astearte eta ostegunetan izaten ditugu entrenamentuak. Txikiek 17:00 tik 19:00 entrenatzen dute eta 19:00 tik 21:00 aldera arte kadete, jubenil eta seniorrek. Urte osoan txa-

Argazkia: Joakin Sudupe.

- 41 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

IĂąigo Gorricho Nola baloratzen da arbitroen lana gaur egun?

Nola sortu zaizu arbitroa izateko afizioa? Ez dakit, egun batean bururatu zitzaidan eta‌ Zein da zure esperientzia orain arte? Zer mailatan arbitratu duzu? Ba orain arte alevinetan, infantiletan eta cadetetan arbitratu dut eta regionalekin linier egon naiz.

Ez da asko baloratzen. Arbitro bat nola prestatzen da bere lana egiteko? Partidua hasi baino ordu bete lehenago egon behar da aktak egiteko. Zer baldintza fisiko behar ditu arbitroak? Ez du inolako baldintza berezirik behar. Zein dira arbitro baten ezaugarri nagusiak? Justua izatea... Batiz bat hori da eta ahal dala beti asmatzea erabakietan. Etor gaitezen eskolako gauzetara: Nola ikusten duzu DBH graduatua lortzea?

Nola ikusten duzu futbola gaur egun?

Lortuko dudala pentsatzen dut.

Lehen ikusten nuen modu berean.

Gehien gustatzen zaizkizun gaiak? Gimnasia.

Gertatu zaizun anekdota edo gertaera bitxi edo kuriosoren bat?

Floreaga ikastetxean zer da zuretzat gustukoena?

Ez dut izan inolako anekdotarik.

Errekreoa.

Iria GarcĂ­a Noiz hasi zinen gimnasia erritmikoa praktikatzen?

Prebenjaminek eta benjanimen aparatu gabeko dantzak egiten dituzte, alebinek pilota lantzen dute, infantilek uztaia, kadeteek mazak eta seniorrak soka.

Lau urte inguru nituela hasi nintzen gimnasia erritmikoa praktikatzen beste zenbait ikaskiderekin batera. Oso txikiak ginen eta ez genuen gauza handirik egiten, jolasean ibiltzen ginen batiz bat.

Entrenamenduetan zer arlo lantzen duzue behinik behin?

Zein dira zure emaitzarik onenak?

Nik taldeka bakarrik lehiatzen dut aurten eta mazekin aritzen gara baina bakarka lehiatzen direnak soka eta uztaiarekin aritzen dira. Nolako giroa dago zuen taldean? Askotan elkarrekin haserretu arren oso ondo konpontzen gara lauron artean eta konfiantza asko dugu elkarrekin. Etor gaitezen Floreagara: DBH4 bukatzeak sortzen dizkizun sentimenduak?

Orain dela ni urte izan zen, uztailarekin lehiatzen genuen, eta Gipuzkoako txapelketan lehengo saria lortu genuen. Aurten ere lehiatu dugu eta Euskadiko txapelketara pasatu gara baina bosgarren geratu gara.

Alde batetik, poza hartzen dut batxilergoan jende gehiago ezagutuko dudalako, baina beste aldetik tristura ematen dit, txikitatik elkarrekin gaudelako eta momentu on asko pasatu ditugulako.

Azal ezazu zein diren zure kirolaren ariketak? (lurra, bolak, zinta,‌)

Floreaga ikastetxean zer da zuentzat gustukoena?

- 42 -

Irakasleekiko tratua.


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Joseba DĂ­az eta Itxaso Astigarraga Joseba eta Itxasok aurten karateko gerriko beltza lortu dute. ZORIONAK!!!

Entrenamenduetan zer arlo lantzen duzue behinik behin? J: Kumite eta kata izeneko ariketak egiten ditugu. Hauez gain abdominalak, luzaketak‌.

Noiztik hasi zineten karate praktikatzen?

I: Azken hilabete honetan gure gerriko beltz lehen danerako prestatzen egon garenez, batik bat azterketan eskatzen zigutena entrenatzen egon gara. Bestela katak, kumitea eta goshin (defentsa pertsonala) egiten dugu normalki.

I: 4 urte nituela hasi nintzen, nire ahizpak eta lehengusinak praktikatzen zuten eta neuk ere egin nahi nuen. J: Ni 6 urterekin. Nolakoa izan da orain arteko ibilbidea? I: 12 urte inguru genituela hasi ginen txapelketetan parte hartzen. Lehenik Katan lehiatzen genuen baina 14 urte ingururekin Kumiten (borrokan) hasi ginen. Urteak pasa ahala Gipuzkoako eta Euskadiko hainbat txapelketetan parte hartu dugu. J: Ba 14 urtera arte txapelketatan parte hartzen nuen oso emaitza onekin( Gipuzkoako txapeldun 2tan, azpitxapeldun 4tan eta euskadiko txapelketan 3.) baina gero atletismoari garrantzi gehiago ematen hasi nintzen eta txapelketak alde batera utzi nituen azterketak bakarrik prestatuz. Zuen iritziz, karate eta biolentzia bat al datoz? I: Hori da jendeak uste duena baina ez da horrela. Karatea babesten jakiteko borroka-arte bat da, eta norbaitek erasotzen zaituenean babesten jakiteko balio du eta beharrezkoa bada, zuk erasotzeko ere bai. J: Ez. Karaten ez gara elkar jotzen golpe guztiak kontrolatuta ematen ditugu. Zer ematen dio karateak pertsona bati, bere psikologian edo izaeran? I: Psikologikoki gauzak beste era batera ikustarazten laguntzen dizu, gauzak lasaiago hartzen, meditazioaren bitartez. Izaeran gogorrago izaten laguntzen dizu eta gauzak asko ez eragitean. J: Lasaitasuna eta pakea neure buruarekiko. Kanku eskolak nola funtzionatzen du? I: Kankun ez da soilik karatea erakusten baita beste kirol batzuk ere, esaterako, Tai Chi chuan, fitness, aerobic‌ gimnasio bat dago baita ere. J: Urte guztietako pertsonak gaude 5 urtetik hasita 60 urtera arte oso giro ona dago gure artean.

Zer moduzko karate maila dago Azkoitian? Zergatik? J: Gipuzkoako eskolarik garrantzitsuenetakoa d,a Juan eta Ritak egiten duten lan gogorrari esker. I: Oso maila ona dagoela iruditzen zait, gero eta gehiago gara gerriko beltza eta hainbat dan dauzkagunak. Gainera, Azkoitiko karateka gazteek oso emaitza onak ateratzen dituzte beraien txapelketetan. Aurrera begira, karate praktikatzeko asmorik ba al duzue? Zer mailatan edo noraino? I: Orain gerriko beltz lehen dan-a atera dugu eta hori zen gure asmoa, baina jarraitzeko asmo daukagu. Bi urtez egon behar dugu bigarren dan-a ateratzeko eta esfortzu handia eskatzen du horrek, orain momentuz gure entrenamenduetan eta txapelketetan zentratuko gara. Etor gaitezen eskolako gauzetara: Nola ikusten duzue DBH graduatua lortzea? I: Egun gutxi falta zaizkigu, eta gehienok arazorik gabe lortuko dugula iruditzen zait. J: Ez dut ikasteko denbora handirik eduki atletismo eta karaterekin, baina ondo antolatuz gero, nahiko erraza da, nota onak atera daitezke. Gehien gustatzen zaizkizuen gaiak? I: Betidanik gustatu izan zait historia eta hizkuntzak ere asko gustatzen zaizkit. J: Gorputz hezkuntza. Floreaga ikastetxean zer da zuentzat gustukoena? I: Gustukoena irakasle gehienekin dugun harreman ona da. Gehienak prest daude edozertan laguntzeko eta batez ere tutore eta ikasle harremana oso ona da. J: Dagoen giro bikaina. Itxaso: Zer moduz joan zaizu solidaritate taldea, arratsaldeko errepaso taldean laguntza ematea? I: Oso gustura nago egun batean hartu genuen erabakiarekin, hainbat ume eta gazteei lanak egiten laguntzearekin. Oso gustura gaude beraiekin eta Jennyk asko laguntzen digu. Hurrengo urtean beraiekin jarraitzeko asmoa ere badaukagu, baina hori denborarekin ikusiko da. Gure aldetik behintzat ez dago arazorik. Joseba: Nola elkartzen dira karate eta atletismoa? Guztiz kontrakoak dira karate egiteko malgutasuna behar da eta atletismo egiteko indarra, hori dela eta arazo handiak izan ditut askotan hankako minak eduki baititut atletismoko entrenamendua bukatu eta zuzenean karatera joaten bainintzen.

- 43 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Borja Zubizarreta Saski baloian aritzen da Iraurgin, ohorezko kadete mailan.

Entrenamenduetan zer arlo lantzen duzue behinik behin?

Noiztik hasi zineten saskibaloia praktikatzen? 10 urterekin edo hasi nintzen saskibaloian jokatzen. Oso kirol ederra iruditu zitzaidan. Zein ibilbide egin duzu orain arte saskibaloian? Saskibaloian jokatzen hasi nintzenean Iraurgira joatea pentsatu nuen eta halaxe egin nuen. Gaur ere hor jarraitzen dut eta gainera oso gustura. Gipuzkoako Selekzioan egon nintzen 12-13 urtekin edo baina lesio batek aukerak kendu zizkidan. Zein postutan jokatzen duzu?

Niri baloiarekin korrika egitea eta tiroa botatzea gustatzen zaizkit gehien. Baina defentsako lana ere oso garrantzitsua da saskibaloian, lehenengo defenditu egin behar da eta gero nahi duzuna. Nolako giroa dago zuen taldean? Oso giro ona egoten da normalean, batez ere aldagelan edo kalean, denok batera gaudenenan. Iraurgi Saskibaloi taldearen mugimendua zein da? Nire ustez, Iraurgi Saskibaloian gauden gehienok ondo ezagutzen gara eta denok

- 44 -

Entrenamendu desberdinak egiten ditugu. Batzuetan tiroa lantzeko ariketak sartzen ditu eta bestetan berriz, teknikako ariketan sartzen ditu entrenatzaileak. Beste bi egunetan, kantxa osoan partida motz batzuk egiten ditugu. Eskolako kontuak: Nola ikusten duzue DBH graduatua lortzea? Nahiko erraz ikusten dut. Nire ustez lana egiten baduzu eta ikasten baduzu, erraz ateratzen da. Gehien gustatzen zaizkizuen gaiak?

Hasiera batean base postuan jokatzen nuen, baina orain alero moduan jokatzen dut. Zein dira zure joko estiloaren ezaugarriak? azkartasuna,...).

elkartuta gaude. Baita ere, beste edozein bezalako talde bat baino gehiago dela iruditzen zait. Jende asko mugitzen du Azpeitian eta eskualde osoan.

(tiroa,

Gizarte asko gustatzen zait, batez ere historia. Floreaga ikastetxean zer da zuentzat gustukoena? Niretzat ezagutu ditudan pertsonak denak dira.


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Nazaret Hidalgo Igerian aritzen da Zubi Aurre Azkoitiko kirol talderekin.

Nolako giroa dago zuen taldean?

Noiztik hasi zinen igeriketa praktikatzen?

Gure taldean giro ona egoten da entrenatzeko orduan. Normalean ondo pasatzen dugu, baina serio entrenatu behar denean, serio hartzen dugu.

Bost urterekin hasi nintzen kursilotan, baina lehiaketan 7 urterekin, eskola arteko txapelketan eta honelakoetan. Zein ibilbide egin duzu orain arte kirol honetan? Hasiera baten eskolartekotan eta hartzen nuen parte, eta gero igeri eskolara hasi nintzen. Han Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketara eta joaten hasi nintzen. Lehen Hezkuntzako 6. Mailan, Espainiako txapelketara joateko gutxieneko marka egin nuen, baina ez nintzen joan, orduan Euskadiko bi lehenbizikoak bakarrik joaten baitziren. DBH1en Espainiako txapelketarako gutxieneko marka egin nuen eta joan nintzen. Ondo ibili nintzen, eta orain ba Espainiarako marka lortu nahian nabil.

Zein dira zure marka onenak? 50 metro bizkarrean 32,75 segundotan, eta 100 metro bizkarrean minutu bat eta 11 segundo. Marka hauek jaisteko asmoa daukat. Zein dira zure gustuko lehiaketa edo txapelketak?

Zein da gehien gustatzen zaizun igeriketa estiloa? Zergatik? Zein da zuretzat aproposena?

Gehien gustatzen zaizkidanak Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txapelketak dira, bertan egoten den giroarengatik, eta asko ikasten delako, ze nahiko ona den jendea ikusten duzu.

Niretzat gustukoena bizkar igeriketa da. Eta egokiena ere bai, era horretan egiten baititut markarik onenak.

Entrenamenduetan zer arlo lantzen duzue behinik behin? Zenbat ordu astean? Denetik egiten dugu. Batzuetan indarra lantzen dugu batik bat; bestetan abiadura edo biak, erresistentzia ere lantzen dugu. Hori dena astean 10 ordu entrenatuta. Eskolako kontuak: Nola ikusten duzue DBH graduatua lortzea? Eskolan nahiko ondo nabil. Honez gero graduatua ia lortuta dagoela pentsatu beharko dugu. Gehien gustatzen zaizkizuen gaiak? Gehiena Gimnasia; beste guztiak, antzera. Floreaga ikastetxean, zer da zuretzat gustukoena? Ezagutu dudan jendea, gelakoak, ‌

- 45 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Xuban Badiola eta Iosu Zubizarreta Xuban eta Iosu Anaitasuna taldeko futbolariak dira. Ohorezko kadete mailan aritzen dira. Aurten denboraldi txukuna egin dute, iaz ohorezko maila lortu ondoren. Galdera batzuk egin dizkiegu:

Giro bikaina dago taldean. Denok elkarri laguntzen diogu eta norbait gaizki dagoenean laguntzen saiatzen gara. Guztiok irabazten dugu eta guztiok galtzen dugu. Eta gutxien jokatzen dutenak animatzen saiatzen gara beti.

Zeintzuk zarete Anaitasunan zabiltzaten Floreagako DBH4ko ikasleak?

Eta entrenatzaileekin oso ondo ematen gara, baita futboletik kanpo ere. Noizbehinka errieta batzuk entzuten ditugu, baina badakigu gu hobetu gaitezen egiten dutela. Entrenatzaileak eta lagunak dira aldi berean.

Josu Zubizarreta, Mikel Arzalluz, Aritz Artetxe, I単igo Gorritxo, Xuban Badiola eta Ander Pastrian. DBH 2 eta 3ko batzuk ere gurekin aritzen dira taldean.

Entrenamenduetan zer arlo lantzen duzue behinik behin?

Noiztik hasi zineten futbola praktikatzen? Txiki-txikitatik. Floreaga taldean eman genituen lehenengo pausoak eta ondoren Anaitasunara. Zein izan da azken urteotako kirol mailako zuen lorpen handiena? Lehengo urtean igo egin ginen Ohorezko kategoriara. Oso talde ona genuen, baina titular geihenak jubeniletara joan ziren eta aurtengo helburua Ohorezko mailan mantentzea izan da, baita lortu ere. Zein futbol zelai dira zuentzat gustukoenak? Azkoitian bi futbol-zelai ditugu, San Juan eta Txerloia. Guk San Juanen jokatzen dugu, oso gustura gaude, baina hobeagoa eta handiagoa da Txerloia. Bergarako Futbol zelaia ere gustatzen zait.

Arlo guztiak normalean, ez dago arlo bat nabarmentzen denik. Egia al da Azkoitian futbolaren maila jaitsi egin dela? Zergatik? Ez. Gure ustez justu kontrakoa gertatu da. Lehengo urtean Preferenteko taldearen partidak ikustera ez zen ia inor joaten, eta orain mailaz igo ondoren, jende asko joaten da. Gainera oso denboraldi ona egin dute eta horrek hurrengo urteari begira onurak ekarriko dizkiola uste dut. Etor gaitezen Floreagako gauzetara: Zer da ikastetxean gehien gustatzen zaizuena? Bertako giroa. Irakasleak ikasleengandik gertu daude eta hori ona dela iruditzen zaigu. Oriotzapen oso onak eramango ditugu Floreagatik.

Zer da errazagoa: irabazten edo galtzen jakitea? Galdera ona. Bietatik pixka bat. Galtzean jakin egin behar da burua altxatzen, baina irabaztean jakin egin behar da galdu dezakezula. Zer da garrantzitsuago: ondo jokatzea edota irabaztea? Gu gauden garaian irabaztea baino garrantzitsuagoa da ondo jokatzea. Gure entrenatzaileak beti esaten digu emaitza ez zaiola inporta eta inporta zaion bakarra ondo jokatzea, ondo pasatzea eta dena ematea dela, eta galtzen joanez gero, berdi-berdin jarraitu behar dugula burua jaitsi gabe. Nolakoa giroa duzue taldekideen artean? Eta entrenatzaileekin?

Giro ezin hobea Jenero eta sukalde bikaina. C/ Angel, 16 Tel: 943 852 003

- 46 -

AZKOITIA


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

XABIER ARRIETA. PILLHEAD Pillhead taldea 2008ko azaroan hasi zen Santa Zeziliako musika-eskolako jaialdiaren ondoren. Larra (gitarra) eta Jon (baxua) niregana joan ziren eta ea talde bat nahi al nuen egin galdetu zidaten. Nik, nola ez, baietza eman nien.Orduan entseatzeko lokal baten bila hasi ginen. Hasieran musika-eskolako sotanotan hasi ginen entseiatzen; ondoren, Albertoren lokalera joan ginen. Bertan The Clash taldearen bertsioak prestatu genituen Matadeixen egingo zen tributo baterako. Matadeiko kontzertua baino hilabete batzuk lehenago Azpeitiko Gaztetxean jo genuen. Baina aurretik ere bagenuen beste kontzertu probisional bat jota. Xabiren lehengusua ezkontzen zen eta Xabiri bertan jotzea bururatu zitzaion. Baina behin betiko kontzertua Azpeitiko Gaztetxekoa izan zen. Ordutik aurrera kontzertu asko eman ditugu azken urteotan, Euskal Herri osoan. 2010eko irailaren hasieran Kustok diska bat grabatzea proposatu zuen. Esan eta egin. Diska iada kalean dago. Gure estiloa Rock and Roll eta Punk Rocka-ren nahasketa bat da, hau da, punkirolla. Pillhead taldeko kideak hauek gara: Kusto (gitarra), Xabi (bateria), Larra (gitarra), Jon (baxua) eta Tiliz (ahotsa).

Zein izan da zure ibilbidea musikaren alorrean? 7 urterekin Musika eskolan hasi nintzen bateria eta musika hizkuntza ikasten eta gaur egun bateriarekin bakarrik jarraitzen dut. Eta musika taldeen alorrean? 14 urte nituenean talde baten sartu nintzen “Pill head” eta horrela gaur egun arte. Zein da zure gustuko musika, eta gehien gustatzen zaizkizun musikariak? Niri gehien gustatzen zaidan musika punk rocka da, gustuko musikariak Joe Strummer eta Mike Ness dira. Zuen musikaren ezaugarriak? Gure estiloa Rock and Roll eta Punk Rocka-ren nahasketa bat da, hau da, punkirolla. Nola funtzionatzen duzue musika sortzeko? Gure taldeko sortzaile nagusia Kusto da. Berak melodiak asmatzen ditu eta gero denon artean bukatzen ditugu. Kantuen hitzak nola aukeratzen dituzue? Gai bat aukeretzerako orduan nahi dugunaz eta nahi dugun moduan hitz egiten dugu eta horrela sortzen zaizkigu abestien hitzak. Nolakoa da zuen zuzeneko soinua? Kontzertu batzuetatik beste batzuetara alde handia dago. Baita barruan eta kanpoan jotzen dugunean. Zer plan dauzkazue datozen hilabeteetarako? Guk ez dugu planik egiten. Deitzen digutenean han joaten gera jotzera eta ondo pasatzera.

Noizko disko edo maketa bat? 2010eko irailaren hasieran Kustok diska bat grabatzea proposatu zuen. Esan eta egin.Diska kalean dago. Bere izena “The Rock Revolution” da. Eta eskolari buruz: Nola ikusten duzu DBH graduatua lortzea? Ateratzeko moduan. Gehien gustatzen zaizkizun gaiak? Egia esan, ez zaizkit gaiak asko gustatzen, baina bat aukeratzekotan, gorputz hezkuntza Floreaga ikastetxean zer da zuretzat gustukoena? Laguntasuna.

- 47 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

AURRERA (LAGUNTZA TALDEA) Floreagako DBH4ko ikasle talde batek beste ikasle batzuei ikasketetan aurrera egiten laguntzen saiatzen dira, “Aurrera” ekimenaren barruan, arratsaldetan etxerako lanak egiten lagunduz, errepasoak eginez, zalantzak argituz,… Jenny de Jesusek koordinatzen du Aurrera taldea, Pastoraleko Iñaki Etxeberriaren ekimenez eta Javier Bastarrika orientatzailearen antolamendua eta iruzkinak jarraituz. Horrela aritu dira azken hilabetetan, eskolan bertan “solidaritatea lantzen”, besteei denbora eta laguntza doan ematen. Taldekideak hauek dira (argazkian ikusten diren ordenean): Amaia Arteaga, Itxaso Astigarraga, Goretti Etxezarreta, Maren Alberdi, Amaia Aizpuru, Leire Etxeberria eta Maite Lete.

Konta ezazue nola sortu zen ideia hau … Urnietakoak etorri ziren gure eskolara beraien esperientzia pertsonala kontatzera eta interesgarria iruditu zitzaigunez proiektuan parte hartzea erabaki genuen. Nola antolatuta dago zuen taldea? Txandak, bilerak,… Astelehenetan: Maren eta Amaia Arteaga egoten dira. Astearteetan: Itxaso. Asteazkenetan: Maite, Amaia Aizpuru eta Leire. Ostegunetan Goretti eta Itxaso. Ostiraletan: Amaia Arteaga eta Goretti. Ebaluazio bakoitzaren amaieran Javi Bastarrika orientatzailearekin bileratxo bat edukitzen dugu taldea zer moduz doan jakiteko. Zein da zuek egiten duzue lana edo ekarpena, zehazki? Gu umeekin egoten gara, normalean txikienekin, baina zaharrenek laguntza eskatuez gero gure laguntza ematen diegu. Etxeko lanak egiten ditugu beraiekin edo ikasten laguntzen diegu.

Zer eman dizute zuei talde honetan parte hartzeak? Oso ondo sentiarazten gaitu eta umeek asko eskertzen dute gure lana. Sentitzen diren gauza asko ezin dira hitzez esan. Azter dezagun orain zeuen eskolako martxa: Zer moduz ikusten duzue DBH graduatua lortzea? Erraz aterako dugula uste dugu, baina pena ematen digu Floreagatik joan beharrak. Gauza asko botako ditugu faltan. Zein dira zuei gehien gustatzen zaizkizuen gaiak? Gizarte eta hizkuntzak gustatzen zaizkigu gehien bat. Hala ere, guztiak gustatzen zaizkigu orokorrean. Zein dira zuen eskolako oroitzapen ederrenak? Denetariko oroitzapenak izan ditugu: tristeak, alaiak… Baina ederrenak gure ustez ikas bidaiak, gelako afariak eta taldeetako jarduerak izan dira eta segur aski oroitzapen horiek ez ditugu inoiz ahaztuko. Floreaga ikastetxean zer da zuentzat gustukoena gaur egun? Zertan hobetu beharko genuke?

Nolako materiala erabiltzen duzue errepaso / etxeko lan saioetan?

Egin diren berrikuntzak ongi daudela iruditzen zaigu, adibidez, komunak, jolastokia, ordenagailu berriak ekartzea… Gure aldetik ez genuke ezer aldatuko.

Umeen eskolako material berdina erabiltzen dugu. Zer ematen diezue zuek besteei Aurrera taldean?

Masailaria

- 48 -

Gure laguntzeko gogoa eta umeak ikastera animatzen ditugu.


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

ALAI BATZA

Kantaldi Jaialdia Apirilaren 9an, Baztartxo udal aretoan, ospatu zen Alai Batzaren Kantaldi-Jaialdia 2011. Saio benetan bikaina atera zen, Imanol eta Ane aurkezleen eskutik. Aretoa jendez guztiz beterik zegoen. Hasieran gogorarazi zitzaigun aurtengo emanaldia japoniarrei dedikatua izango zela. Horien oroitzapenean bideo bat ikusi genuen eta Maite Alberdik “Hallelujah” abestu zuen beraien aldeko otoitz gisa. Horren ondoren, lehen zatian 8 kantu entzun genituen, zuzenean. Bigarrenean, 10 dantzaz gozatzeko aukera izan genuen.

Dantza: 1.- How do you do (Ainhoa, Oihane, Ariane, Miren, Ane L., Miren M, Ane, Noemi, Ylenia, Malen, Laura, Amaia, Maria, June) 2.- The time (Maialen, Nerea, Nagore, Miren, Maite, Ane, Enara, Mireia, Enara) 3.- Remix (Maite, Elena, Janire, Judith, Leire, Olatz, Oihane, Ane O., Maialen) Giro bikaina izen zen musika eta dantza saio honetan. Musikari, dantzari eta kantariek oso maila altua eman zuten. Oso garrantzitsua da gaztetxoei honelako espresio bideak eskaintzea. Alor honetan Alai Batzak lan bikaina egin du. Zorionak partaide, antolatzaile eta monitore guztiei!!

Epaimahaiek sariei buruzko erabakiak hartzen zituzten bitartean, premonitore batzuek dantza egin zuten, guztion gozamenerako. Azkenean sariak jasotzeko garaia ere iritsi zen. Hona hemen sail bakoitzeko sariak:

Kantaldia: 1.- Sueños Rotos (Andrea) 2.- Xalbadoren Heriotza (Malen - Ane) 3.- No te invité a dormir (Amaia)

- 49 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

Familien festa Maiatzaren 21ean, Alai Batzak bukaerako festa ospatu zuen. Bazkide, guraso eta monitoreak Floreagako patio berdean elkartu ginen kurtso honi amaiera bikaina emateko asmoz.

Bukaeran, denon artean patioko garbiketa eta gauza guztien bilketa egin genuen. Horri esker, berehala egin beharreko lana bukatutzat eman genuen.

Arratsaldeko zortziak eta erdietan dena zegoen prestatuta: mahaiak, eszenatokia, dekorazioa,… Ordu erdi bat beranduago jendea hasi zen sartzen eta toki hoberenak hartzen afarirako. Berrehun eta berrogeita hamar lagun bilduta patioa txikiagotu genuen. Giroa ezin hobea izan zen gau osoan zehar.

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik. Nahiz eta Alai Batzako kurtsoa bukatu, oraindik monitore eta bazkide askori geratzen zaizkigu Somalo eta Logroñoko kanpaldiak eta gure herrian Uztaila Jolasean. Uda bikaina pasa dezagula espero dugu.

Afaldutakoan gau-jaiari hasiera eman genion. Gure aurkezleak, Imanolek, emanaldi bakoitzean sarrarazi gintuen. Eszenatokitik artista batzuk pasatu ziren eta izugarri gozatu genuen. Dantzak, musika zuzenean, Beninen aldeko bingoa (125€ bildu ziren), kurtsoko argazkiak, diskoteka,… denetik izan genuen, guztion partaidetzaz. Gainera jakin genuen Errealak lehen mailan jarraituko duela, asko sufritu ondoren. Zorionak!!

Gasteiz: kluben topaketa Alai Batzak parte hartu zuen Gasteizen antolatutako salestar klub guztien topaketan. Goizeko 9.30ean bideari ekin genion autobusez. Bidaia oso lasaia izan zen eta egunean zehar izan genuen eguraldia nahiko ona. Zabalgana Parkera ailegatzean ongietorria egin ziguten. Segidan, taldeak antolatu eta behin izenak ikasiz gero, partaide guztiak proba batzuk egiten aritu ziren. Ordu-bata aldera, ospakizunari hasiera eman zitzaion eta klub bakoitzak prestatutakoa aurkeztu egin zuen.

- 50 -

Indarrak berritzeko ordua heldu zen eta bazkaldu egin genuen. Hori egin ondoren, izugarrizko tailerrak egiteko aukera izan zen eta festari amaiera bikaina emateko kanpoko diskoteka jarri zuten. Gainera, azkeneko asteetan entsegutako “flashmob” denok batera dantzatu genuen eta primeran geratu zen. Arratsaldeko zazpi t`erdietan, puntualtasunez, Azkoitira heldu ginen. Monitoreok espero dugu ondo pasatuko zenutela. Ez ahaztu maiatzaren 21ean familien festa ospatuko dugula, han zuekin eta zuen gurasoekin elkartuko gara. Ondo izan!


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

ADS taldekoen merienda Maiatzaren 13an ADS (Amigos/as de Domingo Savio – Domingo Savioren Adiskideak) taldeen merienda edo askaria egin zen Floreagako jangelan. Giro bikaina izan zen na-

gusi. Ikasturte osoan zehar egindako gauza onak gogoratu eta etorkizunean aurrera egiteko asmoz.

Txikibosco 2011 En el fin de semana del 16 y 17 de abril, se ha celebrado en la Casa de Urnieta el encuentro Inspectorial de los grupos de fe para los adolescentes de 3º y 4º de ESO.

grandes celebraciones de estos días: la Reconciliación el sábado por la tarde y la Eucaristía de Ramos el domingo por la mañana.

El Txikibosco 2011 ha reunido a 150 adolescentes, con sus respectivos animadores y un buen grupo de Salesianos, bajo el lema “Bienvenidos al patio de los sueños”, en referencia a Don Bosco y a su primer Oratorio en Valdocco.

Al finalizar el encuentro todos han valorado el mismo con mucho optimismo, esperando encontrarse de nuevo, en poco más de dos meses, en los campamentos de Somalo. Hasta entonces buen final de curso para todos… y gracias a los que han hecho posible estos días de encuentro, convivencia y maduración.

Diversos momentos de grupo, de convivencia, de juego y de reflexión se han compaginado también con las dos

- 51 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

GAZTEAK ETA GARAPENA

Elkartasun pintxoa eta denda Maiatzaren 7an, Kontzejupean Gazteak eta Garapena taldeak antolatutako Solidaritate Pintxoa martxan izan zen goiz osoan… Familia askok ekarritako pintxo eta postreak dastatzeko aukera bikaina izan genuen. Kalitate handiko pintxoak, tarta gozoak, … Eta ondoan, Solidaritate taldeak antolatutako Denda, bigarren eskuko hainbeste liburu, disko, jostailu, … prezio onean, Beninen alde. Horrez gain, goizeko hamabietan Alai Batzak jolas eta tailerrak antolatu zituen Herriko Plazan… Jolasetan irabazten ziren puntuak bildu egin ziren, Beninera bidaliko diren euro bihurtzeko. Nahiz eta eguraldi txarra egin, jende asko hurbildu zen, ekintza honetan parte hartuz. Denera 1000 euro inguru bildu ziren. Dena den, dirua baino gehiago balio hainbeste pertsona eta familien inplikazioak. Jende askok lagundu zuen jolasetan, tabernan eta dendan. Jende askok eskaini zuen bere sukalde lana eta bere denbora doan. Honako dendariek laguntza berezia eskaini ziguten: Landakanda eta Beheko okindegiek; Bittor, Zumardi eta Otzarreta harakinek; Iraurgi eta Izki-iturri elkarteek, bar Alejandrok, FK kopistegiak eta Azkoitiko udalak, … Parte hartu zenuten guztioi mila esker Espero dugu gure laguntza txiki honen bitartez Beningo kaleko umeen egoera hobetzen joan dadin.

Zozketa martxan Aurten ere Zozketa bat egingo dugu udazkenean, Beningo Porto Novoko kaleko umeen alde. Migel Zubizarreta “Bolante” margolariak koadro bikaina eskaini digu, Loiola udazkena eta neguaren artean izendatu dezakegun ikuspegi koloretsu eta alaia. Bestalde, Maite Agirre “Krispin”ek koadro collage bat oparitu digu, non Afrikako aurpegiak zuzenean begiratzen diguten, zerbait adieraziz.

Migel Zubizarreta

- 52 -

Bestalde, gure inguruko kirolari ospetsu baten elastikoa jasotzen ahalegintzen ari gara. Joseba jatetxeak, urtero bezala, bi laguntzat bazkari edo afari bikaina eskaintzen digu. Eta badakigu Josebaren sukaldea bikaina dela… Laguntzen diguten dendari eta enpresekin batera, udazkenean egingo dugun zozketan parte hartzeko eskaria egiten dizuegu. Hemendik bidaltzen den laguntza zuzen iristen da, eta asko eskertzen digute! Mila esker!!

Maite Agirre


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

JAUNARTZEAK ZORIONAK aurten Azkoitiko Parrokian Lehen Jaunartzea egin duzuen neska eta mutil guztioi! Jator jarraitu!

Argazkiak: Foto I単aki

- 53 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

KALITATEA: ESTRATEGIA

1. KALITATEA. ESTRATEGIA Floreaga Ikastetxeak 2006an lortu zuen EFQM Bikaintasun ereduaren araberako Zilarrezko Q saria eta Bikaintasunaren kudeaketa sistema gure inguruan zabaltzen ahalegintzen da. Gure Artean aldizkariko azken aleetan Lidergoari buruzko azalpenak eman ditugu, lidergoa baita ereduko 1. irizpidea. Oraingo honetan 2. Irizpideari buruz zerbait komentatu nahiko genuke, Estrategia baita ereduko honetako 2. irizpidea. Gainera, EFQM ereduaren 2010eko erredakzioak berrikuntza batzuk ezarri ditu alor honetan. Aurrez, kontuan har ditzagun BIKAINTASUNAREN ARLOKO OINARRIZKO KONTZEPTUAK, irudian agertzen diren moduan.

2. IRIZPIDEA. ESTRATEGIA Erakunde bikainek, misioa eta ikuskera ezartzeko, interes taldeei begirako estrategia garatzen dute. Erakundeok politika, helburuak, planak eta prozesuak garatu eta hedatzen dituzte estrategia hori gauzatzearren. 2a Estrategiaren oinarria, interes-taldeek zein kanpoko inguruneak dituzten behar eta igurikimenak ulertzean datza. 2b. Estrategiaren oinarria, erakundearen errendimendua eta haren gaitasunak ulertzean datza. 2c. Estrategia eta estrategia bultzatzen duten politikak garatu, berrikusi eta eguneratu egiten dira. 2d. Estrategia eta estrategia bultzatzen duten politikak jakinarazi, ezarri eta ikuskatu egiten dira.

Erakunde batek, eta gaurko kasuan, Floreaga Ikastetxeak, erabaki egokiak hartzeko, kontuan izan behar ditu gure interes taldeen beharrak. Gure interes taldeak, besteak beste, hauek dira: gurasoak, ikasleak, lankide guztiak, Azkoitiko gizartea, Hezkuntza Delegazioa, Salestar Inspektoria … Urteak aurrera doazela, zein dira eta nola aldatzen doaz pertsona talde hauen premiak? Gizarteak eskaintzen duen informazioa, ikastetxean egiten diren inkestak,… horretarako egiten dira: gure eskolako jarduna nola doan ikusteko, agian premia berriak antzemateko, eta ahal dugun neurrian, gure ahaleginak bide horretan jartzeko. Floreaga ikastetxeak Estrategia prozesua zehaztuta dauka, eta urtero egiten du hausnarketa, epe laburrera (ikasturte bat) eta epe erdi edo luzera (hemendik urte batzuetara, hiru, bost edo urte gehiagotara), gure helburuak eta ekintzak zein izango diren pentsatzen du. Urtean zehar, gure helburuen betetze maila aztertu eta erabaki berriak hartzen ditu. Hausnarketa horretan jende askok hartzen du parte. Zuzendariak eta Zuzendaritza Taldeak ahalegin berezia egiten dute arlo honetan urtero. Lankideek klaustro eta bileretan ideiak eman ditzakete,… Ikasleek ere beste hainbeste. Jasotzen dugun informazioak eta hartzen dugun Prestakuntza edo Formazioa ere horretara bideratuta daude. Bestalde, saiatzen gara ikasturte bakoitzeko lehentasun eta proiektuak gizarteari azaltzen, batez ere Gurasoen Batzar nagusian eta “Gure Artean” aldizkarian, udazkeneko alean urtero. Gainera benchmarking egiten saiatzen gara, hau da, beste ikastetxe eta erakunde bikainengandik gauza onak ikasten saiatzen gara, beste ikastetxeak bisitatuz, beraien txostenak irakurriz … Horretaz gain, guk ere lagundu diegu beste eskola, ikastola eta ikastetxe batzuei guk oso ondo egiten ditugun gauza batzuk irakasten. Zuk zure etorkizuna erabakitzen ez baduzu, beste norbaitek erabakiko du zure ordez.

- 54 -


GURE ARTEAN 52. 2011ko ekaina

LIBURUAK MÁS ALLÁ DE LOS ROSALES Carmen Gómez Ojea Ilustraciones de Tino Gatagán Edelvives

PIRATAS DE ANDAR POR CASA Jeremy Strong Ilustrador: Davi Edebé

Tristán está harto de aguantar los caprichos de su hermana pequeña y también del parque, donde sólo hay bebés. Deseoso de aventuras, decide ir más allá de los rosales, hacia la parte más alejada y prohibida de la ciudad. Allí conocerá un mundo insospechado y tendrá que hacer frente a lo desconocido.

Los abuelos de Parchete habían sido piratas. También sus padres y su madre fueron piratas, así que parecía evidente que él también debía ser pirata. Y ya era mala pata, porque a Parchete no le gustaba nada el mar. En realidad, no le gustaba el agua en general: ni para beber, ni para bañarse, ni para lavar,… Pero sobre todo odiaba el agua del mar.

NIRE NEBA JENIOA

KOLAKO ALTXORRAREN BILA

Rodrigo Muñoz Avia Edebé

Edna López Edebé

Munduan bi pertsona mota daude: jenioak eta gainerakoak. Hori dio gure amak. Jenioen artean nire neba dago. Gainerakoen artean ni nago. Amak ez du horrelakorik esaten, baina nik badakit hori pentsatzen duela. Neuk ere hori pentsatzen dut, egia esanda. Lola da nire izena, hamar urte ditut eta futbol zalea naiz.

Kola uhartean, ur-eskasiaren ondorioz, diruak galdua zuen bere balioa. Ura zen ororen neurria, eta haren bitartez egiten ziren salerosketa guztiak. Han, Omar izeneko umezurtz gazte batek Kolako altxor ospetsuaren berri izan zuen, hartz itxurako mezulari bitxi batek gutun deszifragaitz bat eman zionean. Hola, egun batean, hartz batek, mezulari batek eta haur batek abentura bati ekin zioten Kola uharteko lau eskualdeetan barna, susmatu ere egin gabe mehatxuzko itzal bat segika zutela isil-gordean.

- 55 -

Gure Artean 52  

Azkoitiko Floreaga Salestar ikastetxeko aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you