__MAIN_TEXT__

Page 1

KALITATEZKO HEZKUNTZA


FLOREAGAKO ESKAINTZA

FLOREAGAKO HAUR ESKOLAREN ESKAINTZA

Jaio eta 16 urte bitarteko hezkuntza D ereduan eskaintzen dugu. Ikaslea hezkuntza prozesuko protagonista bihurtzen duen heziketa integrala. Euskalduna, anitza eta egungo gizartearen beharretara egokitua. Etengabeko hobekuntza eta berrikuntza oinarri dituena (IKT maila aurreratua, aitortza-agiria 2018). Azkoitiko herrian txertatua eta azkoitiarren zerbitzura dagoena. Jasangarritasunerantz bideratutako ingurumen hezkuntza (Aitortza-agiria 2010, 2014 eta 2018).

Floreagako Haur Eskolaren helburua 0-3 urte bitarteko haurren garapen egokia bideratzen laguntzea da. Horretarako, hezitzaile profesionalen laguntza goxo eta atseginarekin hezteko aukera eskaintzen dugu. Floreagako Haur Eskola hamaika hilabetez dago zabalik; irailetik uztailaren amaierara arte, hain zuzen (baita bi urteko umeentzat ere). Ordutegiari dagokionez, goizeko 7:30etik 18:30ak arte zabalik egoten da.

Komunitate Hezitzailea osatzen dugun kide guztion ardura, lankidetza, partaidetza, gertutasuna eta familia giroa bultzatuko dituena. Salestar tradizioan oinarrituta: gertukoa eta atsegina.

Familiak eta ikastetxea, bat eginda hezten

www.floreaga.eus http://floreagatxiki.blogspot.com.es/

Izarraitz z/g - 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tfnoa. 943 853 043 - Faxa 943 857 021 E-mail: floreaga@floreaga.eus

Edozein informaziorako floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 853 043 telefono zenbakira deitu. Idazkaritzako ordutegia, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara da. Zuen beharretara egokitutako hitzordua adostuko dugu.


RAFAEL CRISTOBALEKIN SOLASEAN do berri hau. 6 urte dituenerako, ume batek batez ere bi dohain edo ezaugarri izan behar ditu: jakingura eta norbere buruarekiko konfiantza. Horrela hasi behar du Lehen Hezkuntza.

KONFIANTZAREN PEDAGOGIA PEDAGOGÍA DE LA CONFIANZA

Rafael Cristobalek sortu eta Euskal Herriko hezkuntza sistema eraldatu duen eskola egiteko modu berria da. Filosofia honen arabera, haurra da bere bizitzaren eta bere ikaskuntza-prozesuaren protagonista nagusia, eta hezitzailearen, espazioaren, metodologiaren eta materialen eraldaketa ezinbestekoak dira haurrari bere bidea askatasunean egiten laguntzeko. Konfiantzazko giroa sortzea eta eskaintzea da filosofia honen oinarrizko zutabea, haurrak ikasteko eta deskubritzeko duen berezko sena azalera dadin.

Eskola egiteko modu berria da

Konfiantzaren Pedagogia berezkotasun horretan oinarritzen da? Umeak, lehenik, sena dauka; bestetik, umeak seinale batzuk bidaltzen dizkigu; hirugarrenez, jakingura dauka, eta, inteligentziak lege batzuei erantzuten dienez, horiek jarraitu eta garatzen baditugu, gustura ikasiko du. Umeak gozatu egiten du ikasten duenean, ez dago zigortu beharrik gauzak ikas ditzan. Emozioen kontuez dihardugu? Bai, filosofia konduktista balekoa da ikasten diren jarrerak aldatzeko, baina ez du balio emozioak ulertzeko, hori berezkoa da, senezkoa. Gizakiaren garapen emozionalerako beharrezkoak dira sena eta ikasitakoa. Umeek, gizakiek, badute senik? Bai, baina betitik ez dugu jakin senik zutenik. Uste zen animaliek bakarrik zutela. Filosofia konduktistak ez dauka senaren noziorik. Umeak gauez negar egiten duela eta kasurik ez diogu egin behar? Psikoanalisiak bazeukan senaren nozioa, baina ez da zientzia bat. Horregatik ez digu balio kasu honetan. Ostera, konduktismoa bada zientzia bat, baina uste du dena ikasi egiten dela eta ikasitako eredu txarrak alda daitezkeela jarrera egokiarekin. Hala da, baina ez du ezer esaten berezko jarreren gainean edo senaren gainean. Darwinek ikusi zuen hori lehendabizi, Senaren adierazpena animalietan eta gizakietan liburuan, baina ez zuen garatu kontzeptua. Hortaz, umeek sena badute eta baita gauzak ikasteko jakingura ere. Kontzeptu berria da? Oso berria da, bai. Etologia aurreko mendeko 50eko hamarkadan sortu zen. Orain arte, hezkuntza sistema edo metodoak filosofietan oinarritu dira: Montessori, Freinet, Waldorf… Psikologia edo pedagogia filosofikoak dira haienak; oso onak, baina filosofikoak. Baina giza psikologiaren ezagutzan oinarritutako pedagogia berritzailea da. Pedagogia hau aplikatzeko, espazio edo gune zabal eta bereziak behar dira? Bai, psikologia, pedagogia eta espazioak uztartzen dituen eskema hau berritzaile eta bakarra da hezkuntzan. Ez du balio ohiko gela itxien eskemak. Bestetik, ume-umetatik egiten zaio jarraipena ikasleari, zerbait ondo ez badoa, zuzentzeko. Umeek, berez, gauza berriak ikusi, ikasi, jakin gura dituzte. Horregatik puskatzen dituzte objektuak, erakartzen diete zuloek, elementu distiratsuek… Oihanean, basoan, baserrietan, eremu zabaletan… gustura daude. […] Haur Hezkuntzan, hau da, 0 eta 6 urte artekoan, hasi zarete aplikatzen pedagogia berria. Hortik aurrera? Hasierako urteak, Haur Hezkuntzakoak, oinarri oinarrizkoak dira, erabateko garrantzia dute. Baina hortik aurrerako mailetan ere aplikatu eta garatu gura dugu hezkuntza meto-

Oso polita dirudi guztiak, baina arauak zelan ikasi edo irakasten dira? Umea errespetatzen baduzu, errespetatuko ditu arauak, lagunak, albokoa… Bestelakoa da mesfidantzaren pedagogia. Norbaitek esango du: “Hau oihanaren legea da!”. Bai, baina oihanean legeak daude. Antzinako gizakiek, herriek, zibilizazio handia zuten, bazituzten arauak, legeak. Hiri handietako auzo txiroetan, ostera, ez. Umeek imitazioz ikasten dituzte arauak. Nondik dator metodo hau? Huhezin nengoela, Hazitegi ikerketa proiektua jarri genuen martxan. Bestetik, 2010ean argitaratu nuen liburu bat honen gainean, El Niño en la mirada del conocimiento. Una Pedagogía de la Confianza izenekoa. Liburuan daude abian jarri dugun metodo berri honen oinarriak. Oinarri-oinarrian, naturaren berezko legeak eta inteligentziarenak onartzean eta errespetatzean datza pedagogia hau. Gustuaren, plazeraren, jakinguraren, emozioen… pedagogia da hau. Bizitza gogorra da, baina, bereziki, jokatzen ez dakienarendako. Letra ez da odolarekin sartzen, esan izan den moduan. Bestetik, pedagogia honek badu herri txiki edo baserri-auzoetako eskola txikien antzik. Eredua hura da haur hezkuntzaren aldirako. Ume bakoitza bere erritmora doa ikasten eta adin ezberdineko umeak daude elkarrekin, gune berean. Irakaslearen rola erabat aldatzen da, hortaz? Bai, orain ikaslearen lana da batez ere ikuskatzea, behatzea, laguntzea, jarraitzea, babestea… Umeek autonomia dute. Irakaslea ezin da egon, uneoro, ikasle guztiak zaintzen, haien galderak erantzuten, egindakoak zuzentzen… Ikasleek eurek egin behar dute. Umeek aholkuak behar dituzte, ez aginduak. Umeak aldatzeko, nagusiok aldatu behar dugu: gurasoak eta hezitzaileak. Umeek imitazioz ikasten dute. Ikusi eta ikasi. Baina nagusiok ere bai. […]

Azkarate, E.: Rafael Cristobal: "Ez dago zigortu beharrik umeak gauzak ikas ditzan" Kontsulta: 2014-05-16 Iturria: https://goiena.eus/debagoiena/1400165011708-rafaelcristobal-ez-dago-zigortu-beharrik-umeak-gauzak-ikas-ditzan


IKASTETXEKO PROGRAMAK, PROIEKTUAK… ETAPAZ ETAPA

OROKORRAK HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROGRAMA. Programa honen bidez, euskararen normalizazioa bultzatu nahi dugu hezkuntza komunitatean.

IKASLEEN PARTAIDETZA. Ikasleei bere ikasketetan, eskolan eta udalerriaren bizitzan protagonismoa eman.

HEZKIDETZA PROGRAMA. Eskola mistoko eredutik, hezkidetzan oinarritutako eskola eredura igaro nahi dugu. Genero‐indarkeriari aurrea hartzen eta, azken finean, sexismoak eragiten duen edozein indarkeriari aurre egiten lagunduko diona. Hezkidetza programa, ikastetxeko Elkarbizitza Planaren baitan jasotzen den programa bat da.

GURASOEN PARTAIDETZA. Gurasoen partaidetza bultzatu eta erraztea, ikastetxean burutzen diren jarduera hezigarri, osagarri eta eskolaz kanpokoei dagokienez. Guraso eskola-mintegia: Gurasoak eta eskolako langileak elkarrekin aritzeak era guztietako emaitzak (akademikoa, egokitzea, motibazioa, portaera…) hobetzen dituelako, bien arteko erlazioa eta kolaborazioa sustatzen ditugu.

ESKOLAKO AGENDA 21. Hezkuntza komunitatean tokiko zein planetako ingurumenaren egoeraz sentsibilizazioa eta ezagutza landu, iraunkortasunaren aldeko jarrerak eta konpromisoak eragiteko. PASTORAL PLANGINTZA. Prestakuntza akademikoaz gain, errespetu, erantzukizun, berdintasun, begirune eta elkartasun balioak gure eguneroko zereginean agerian daude. Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko erakundearen bidez, ikasleek, irakasleek eta gurasoek osatutako taldea, Beningo kaleetan bizi diren umeei laguntzeko proiektuak bultzatzen ditugu. ALAI BATZA Aisialdi Elkartea da. Asteburuan Azkoitiko ume eta gaztetxo guztiei giro irekia eskaintzen die, eta gaztea protagonista izatea ahalbidetzen du. Ekintza guztiak modu boluntarioan eginiko lanari esker eramaten dira aurrera eta berauen bitartez balore hau sustatzen da. Udan, udalekuak antolatzen dituzte, herrian bertan, Uztaila Jolasean (udaleku irekiak) eta herritik kanpo (Logroño eta Somalo). AURRERA PROGRAMA. Arratsaldeko bostetatik aurrera, premia berezia duten ikasleei eskaintzen zaien laguntza akademikoa da. Laguntzaile moduan aritzen diren pertsonak DBH 4. mailako ikasleak eta ikastetxeko ikasle ohiak dira..

TRUKE: testuliburuen kudeaketa solidarioa. Testuliburuen berrerabilpena helburu duen programa. Familiei testuliburuak eskuratzeko aukera berri bat eskaini nahi diegu. IKT PROGRAMA (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak). Teknologia berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako.

HAUR HEZKUNTZA (0-6 URTE)

DBH (12-16 URTE)

• ELKAR HAZI. Guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko gunea da eta 0-2 urte bitarteko haur eta beraien gurasoei zuzenduta dago. Ikasturtean zehar bost saio inguru burutzen dira larunbat goizetan.

• HEZKUNTZA BERARIAZ SENDOTZEKO PROIEKTUAK ETA CURRICULUM-ANIZTASUNEKO PROGRAMAK.

LEHEN HEZKUNTZA (6-12 URTE) • IKASKETA KOOPERATIBOA. Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi Ikasketa kooperatiboak, arduren banaketa, guztion partaidetza, ahozko komunikazio trebeziak, errespetua, elkar laguntza, enpatia… garatzea errazten du. Curriculumeko eremu batzuetako eta besteetako heziketa jarduerak egituratzeko modu bat proposatzen du, talde-lanaren inguruan, parte-hartzaileen arteko elkarreragina sustatuko duena. Eskola inklusiboa bultzatzen duen metodologia da. • IRAKUR LAGUN PROGRAMA. Programa honetan LHko 1. eta 3. zikloko ikasleek parte hartzen dute. Ikasle zaharrenen laguntzaz, txikienek irakurketa lantzen dute. Aldi berean, ikasleen arteko bizikidetza errazten du. • ARTS AND CRAFTS. Ingelesezko hizkuntz komunikazioa hobetzeko, Arte Hezkuntza ingelesez irakasten dugu. • ZUGAN PROIEKTUA. Erlaxazio edo lasaitze teknikak erabiliz, hausnarketarako une bat aurkitzen ahalegintzen gara (LH 1. zikloa). • MATEMATIKA BIZIA. Ikaskuntzarako jarduerak, adibideak eta problemak eguneroko bizitzan errotuko ditugu. Ikasleei matematika erakargarria egin nahi diegu (LH 1. zikloa). • GU ERE BERTSOTAN. Ikasleriaren artean bertsozaletasuna bultzatzea helburu duen programa (LH 6).

Ikastetxeko ikasleen aniztasunari erantzuteko, Floreaga Salestar Ikastetxean Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektuak garatzen ditugu DBHko lehenengo eta bigarren kurtsoan eta Curriculum-aniztasuneko programak, berriz, DBHko hirugarren eta laugarren mailan. Programa hauen xedea, ikastetxeko ikasle guztiek oinarrizko gaitasunak lortzea da. • ELKARREKIN ERAIKITZEN. Ikasleen artean ekintzailetasuna eta talde-lana bultzatu, bailarako testuinguru sozio-ekonomikoa ezagutzeko. • AZKOITIA EZAGUTUZ. Proiektu honen bidez Azkoitiko kultur ondarea, historia… ezagutu nahi ditugu. Bertatik bertara eta IKT-etaz baliatuz.


IKASTETXEKO BESTE ZERBITZU ETA EKINTZA OSAGARRI BATZUK • Orientazio Departamentua. • Hezkuntza bereziko gela irekiak (bat LHn eta bestea DBHn) • Jangela • Goizeko zaintza zerbitzua. • Eskola-orduz kanpoko ekintzak: Euskal dantzak, ingelesa, eskola kirola, mekanografia… • Ikas bidaiak (LH 1etik DBH 4ra). Maila guztietan urtero egiten dira. • Egun bateko irteerak. • Jaialdiak eta antzerki musikalak. • Abesbatza eta “Gabon Kantak” jaialdia. • Euskal Kultur Jardunaldiak. • Gure Artean aldizkaria. • Elkarrekin Guraso Elkartea

www.floreaga.eus http://floreagatxiki.blogspot.com.es/

Izarraitz z/g - 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tfnoa. 943 853 043 - Faxa 943 857 021 E-mail: floreaga@floreaga.eus

Profile for Zezilio Salas

2019 FLOREAGA  

Kalitatezko hezkuntza azkoitiarren zerbitzura

2019 FLOREAGA  

Kalitatezko hezkuntza azkoitiarren zerbitzura

Profile for floreaga
Advertisement