Issuu on Google+

Haur Eskolako hezitzaileekin solasean

Haur Eskolako funtzionamendua hobeto ezagutzearren, bertako hezitzaileei zenbait galdera egin dizkiegu. Hona hemen galdera horietako batzuk: Zer ordutatik zer ordutara dago zabalik Floreagako Haur Eskola? Goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko sei eta erdietara egoten da zabalik. Zer ordutan eraman dezaket nire haurra Haur Eskolara? Eta atera? Ordutegiarekin nahiko malguak izaten gara, betiere muga batzuekin. Esaterako, umeek ezin dute bertan 8 ordu baino gehiago egon. Umeen erritmoak errespetatzen saiatzen gara. Urtean zehar ordutegietan aldaketarik egiteko aukerarik izaten al da? Bai, inolako arazorik gabe, hilabeteko kuota hilabete horretan egin duen ordutegiaren araberakoa izango da. Bi urteko gelan erabil al dezaket Haur Eskolako ordutegia? Bai, hiru aukera daude adin horretan: • Haur Eskolako ordutegiaren arabera, ordutegia gurasoen beharretara egokitu. • Eskolako ordutegia egin, goizeko 9:00etatik -12:30era eta arratsaldeko 15:00etatik-17:00etara. Goizez bakarrik ekartzeko aukera ere badago. • Eskolako ordutegia egin, eskolan bertan bazkaldu eta siesta eginez.

Nola banatzen dituzue haurrak gelatan? 0-1 urteko bi gela ditugu, bi hezitzailerekin. 1-2 urteko gelak ere bi dira, bi hezitzailerekin.Gela batean urte hasierakoak edukitzen ditugu, urtarriletik ekainera bitartekoak eta beste gelan, berriz, urte bukaerakoak. Haurrak 2 urteko gelara joan arte hezitzaile berdinarekin egoten dira. 2 urteko gelei dagokienez, berriz, haur kopuruaren arabera gela kopurua ere aldatu egiten da. Ume talde bakoitzarekin hezitzaile bat egoten da. Zer helburu dituzue Haur Eskolan? Familiei laguntzeko, 0-3 urte bitarteko haurrentzat heziketa arreta eta laguntza zerbitzua eskaintzea. Familiekin batera haurraren garapen integrala sustatzea; haurra hezteko eta gizarteratzeko orduan, garrantzi berezia emango zaie haurraren eskubideen errespetuari, haurraren ongizateari eta bere gaitasun guztien garapenari: afektibitate mailakoak, sentimendu mailakoak eta mugimendu gaitasunak, ezagutza mailakoak eta harreman eta gizarte gaitasunak. Egunean zehar zer egiten dute haurrek? Sarrera momentuari garrantzia handia ematen diogu haurra gustura eta lasai etor dadin Haur Eskolara.


2016 FLOREAGA