Page 1

kalitatezko hezkuntza azkoitiarren zerbitzura


• 0 eta 16 urte bitarteko hezkuntza D ereduan eskaintzen dugu. • Ikaslea hezkuntza prozesuko protagonista bihurtzen duen heziketa integrala. • Denbora osokoa, pertsonala, kultur anitza eta eleanitza. • Etengabeko hobekuntza eta berrikuntza oinarri dituena (EFQM Zilarrezko Q 2006an). • Azkoitiko herrian txertatua eta azkoitiarren zerbitzura dagoena. • Jasangarritasunerantz bideratutako ingurumen hezkuntza (Aitortza-agiria 2010 eta 2014). • Komunitate Hezitzailea osatzen dugun kide guztion ardura, lankidetza, partaidetza, gertutasuna eta familia giroa bultzatuko dituena. • Kristau baloreetan eta salestar tradizioan oinarritua.

Floreagako Haur Eskolaren eskaintza Floreagako Haur Eskolaren helburua 0-3 urte bitarteko haurren heziketa osoa bultzatzea eta, era berean, haur bakoitzaren garapen egokia bideratzen laguntzea da. Egiten dugun lan pedagogikoa haurren heziketa integrala lortzera zuzenduta dago, eta, horretarako, hezitzaile profesionalen laguntza goxo eta atseginarekin hezteko aukera eskaintzen dugu. Floreagako Haur Eskola hamaika hilabetez dago zabalik; irailetik uztailaren amaierara arte, hain zuzen (baita bi urteko umeentzat ere). Ordutegiari dagokionez, goizeko 7:30etik 18:30ak arte zabalik egoten da. Arestian aipatu dugun heziketa integralaren barne, elikadura ohiturak egongo lirateke. Ongi elikatzeak haur txikien osasunean duen garrantziaz jabeturik, gure eskaintza adituek prestatutako elikadura orekatu eta askotarikoan oinarritzen da.

Zaila da, baina zuen seme-alabak etxean bezala zaintzen saiatuko gara.

Edozein informaziorako floreaga@floreaga.eus, helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 853043 telefono zenbakira deitu. Idazkaritzako ordutegia: Goizeko 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara da. Zuen beharretara egokitutako hitzordua adostuko dugu.


Haur Eskolako hezitzaileekin solasean

Haur Eskolako funtzionamendua hobeto ezagutzearren, bertako hezitzaileei zenbait galdera egin dizkiegu. Hona hemen galdera horietako batzuk: Zer ordutatik zer ordutara dago zabalik Floreagako Haur Eskola? Goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko sei eta erdietara egoten da zabalik. Zer ordutan eraman dezaket nire haurra Haur Eskolara? Eta atera? Ordutegiarekin nahiko malguak izaten gara, betiere muga batzuekin. Esaterako, umeek ezin dute bertan 8 ordu baino gehiago egon. Umeen erritmoak errespetatzen saiatzen gara. Urtean zehar ordutegietan aldaketarik egiteko aukerarik izaten al da? Bai, inolako arazorik gabe, hilabeteko kuota hilabete horretan egin duen ordutegiaren araberakoa izango da. Bi urteko gelan erabil al dezaket Haur Eskolako ordutegia? Bai, hiru aukera daude adin horretan: • Haur Eskolako ordutegiaren arabera, ordutegia gurasoen beharretara egokitu. • Eskolako ordutegia egin, goizeko 9:00etatik -12:30era eta arratsaldeko 15:00etatik-17:00etara. Goizez bakarrik ekartzeko aukera ere badago. • Eskolako ordutegia egin, eskolan bertan bazkaldu eta siesta eginez.

Nola banatzen dituzue haurrak gelatan? 0-1 urteko bi gela ditugu, bi hezitzailerekin. 1-2 urteko gelak ere bi dira, bi hezitzailerekin.Gela batean urte hasierakoak edukitzen ditugu, urtarriletik ekainera bitartekoak eta beste gelan, berriz, urte bukaerakoak. Haurrak 2 urteko gelara joan arte hezitzaile berdinarekin egoten dira. 2 urteko gelei dagokienez, berriz, haur kopuruaren arabera gela kopurua ere aldatu egiten da. Ume talde bakoitzarekin hezitzaile bat egoten da. Zer helburu dituzue Haur Eskolan? Familiei laguntzeko, 0-3 urte bitarteko haurrentzat heziketa arreta eta laguntza zerbitzua eskaintzea. Familiekin batera haurraren garapen integrala sustatzea; haurra hezteko eta gizarteratzeko orduan, garrantzi berezia emango zaie haurraren eskubideen errespetuari, haurraren ongizateari eta bere gaitasun guztien garapenari: afektibitate mailakoak, sentimendu mailakoak eta mugimendu gaitasunak, ezagutza mailakoak eta harreman eta gizarte gaitasunak. Egunean zehar zer egiten dute haurrek? Sarrera momentuari garrantzia handia ematen diogu haurra gustura eta lasai etor dadin Haur Eskolara.


Adinaren arabera ekintza desberdinak burutzen ditugu, baina betiere haurren maitasun, atseden, elikadura eta komunikazio beharrei erantzunez. Txikienen gelan afektibitate eta psikomotrizitatea lantzen ditugu gehienbat, abesti eta jolas sinpleen bidez. Txikienen gelan afektibitate eta psikomotrizitatea lantzen ditugu gehienbat, abesti eta jolas sinpleen bidez. Ondorengo etapetan, irakaslea gidari izanda, espazio atsegin eta erakargarri bat prestatu eta jolas eta material ugari erabiliz, ekintza desberdinak burutzen ditugu: kantak, marrazkiak‌

Gainera, eguneroko agenda bat ere badaukagu. Bertan idazten dugu umeak zer jan duen, lo egin duen ala ez‌ Gurasoek agenda egunero eramaten dute etxera eta beraiek ere gauza berdina egin behar dute. Umeak nola gosaldu duen, gau txarra pasa duen‌ agendan idatzi behar dute gu jakinaren gainean egon gaitezen.

Txikiek ba al dute aukerarik patiora irteteko? Bi urteko gelako umeak egunero izaten dute jolas-ordua. Eguraldi txarra eginez gero, gune estali bat dugu jolasteko. Txikiagoak eguraldi onarekin ahal dugun guztietan ateratzen saiatzen gara. Honez gain, batzuetan goiko patiora ere joaten gara, eskola ingurua ezagutzera. Ikastetxeko zer ekintzetan parte hartzen duzue? Gabonetan guztiok Baztartxora joaten gara Erregeak ikustera eta Olentzero ere bisitan etortzen zaigu. Bi urtetik behin egiten den ikasturte bukaerako jaialdian ere parte hartzen dugu. Esandakoaz gain, bi urteko umeak San Sebastian eguneko danborradan koilara eta sardexkekin dantzan ateratzen dira eta inauterietako desfilean ere parte hartzen dute. Karrozan, noski! Guraso-hezitzaile harremana nola eramaten duzue aurrera? Gurasoekin eguneroko harremana izaten dugu. Haurra ekartzerakoan eta jasotzerakoan elkarrizketak sortzen dira. Elkarrizketa hauetan gai desberdinak izaten ditugu hizpide: haurrak eguna nola pasatu duen, egunean zehar burututako ekintzak‌

Ikasturtean zehar haur bakoitzari ebaluazio jarraitua egiten diogu, egiten dituen aurrerapenak eta izandako zailtasunak adierazten ditugularik. Urte bukaeran ebaluazio txostena banatzen diegu gurasoei, haurraren garapena azalduz.

Internet bidezko hezkuntz-plataforma ere badaukagu. Gurasoekin bertatik bertara izaten ditugun hartu-emanen osagarria. Nola kontrolatzen duzue haurren garapena? Ikasturte hasieran gurasoei ebaluazio fitxa bat banatzen diegu, haurra ezagutzen laguntzen diguna.

Noiz matrikulatu dezaket umea? 0-1 eta 1-2 urteko geletan, plaza librerik egonez gero, matrikulazioa urte osoan egin daiteke. Bi urteko gelan matrikulatzeko epea otsailean izaten da.

Zuen seme-alabak onena merezi duelako, anima zaitezte gu ezagutzera eta ondoren erabaki!


Diru kontuak

Hona hemen Haur Eskolan eskaintzen ditugun aukera desberdinak

HAUR ESKOLA

1-2 urteko gelak

ZAINKETA ETA HEZIKETA (ESKAINTZA BERRIA) 7:30

8

8:30

9

9:30

10 10:30 11 11:30 12 12:30 13 13:30 14 14:30 15 15:30 16 16:30 17 17:30 18 18:30

A 70 € B 70 € Bazkaria sartu nahi bada: 70€ + 64€ = 134€

BETIKO ESKAINTZA

6-8 ordu

4-6 ordu

4 ordu arte

Zainketa eta heziketa

142 €

142 €

132 €

132 €

94 €

94 €

Bazkaria

64 €

64 €

64 €

---

64 €

---

Merienda

50 €

---

---

50 €

---

50 €

Guztira

256 €

206 €

196 €

182 €

158 €

144 €

HAUR ESKOLA

2-3 urteko gela

* Eskolako egutegia bakarrik 7:30

8

8:30

9

9:30

10 10:30 11 11:30 12 12:30 13 13:30 14 14:30 15 15:30 16 16:30 17 17:30 18 18:30

8

8:30

9

9:30

10 10:30 11 11:30 12 12:30 13 13:30 14 14:30 15 15:30 16 16:30 17 17:30 18 18:30

A 35 € B 56 €

HAUTAZKOAK 7:30

1 +28 € 2 +130 € 3 +28 €

Zaintza 1 BAZKARIA

* Irailak, Eguberriak, Aste Santuak, ekainak eta uztailak ezaugarri bereziak dituzte. Galdetu idazkaritzan.

Zaintza 2


Ikastetxeko programak, proiektuak‌

Orokorrak Hizkuntza Normalkuntza programa Programa honen bidez, euskararen normalizazioa bultzatu nahi dugu hezkuntza komunitatean.

Udan, udalekuak antolatzen dituzte, herrian bertan, Uztaila Jolasean (udaleku irekiak) eta herritik kanpo (LogroĂąo eta Somalo).

Hezkidetza programa Eskola mistoko eredutik, hezkidetzan oinarritutako eskola eredura igaro nahi dugu. Genero indarkeriari aurrea hartzen eta, azken finean, sexismoak eragiten duen edozein indarkeriari aurre egiten lagunduko diona.

Aurrera programa Arratsaldeko bostetatik aurrera, premia berezia duten ikasleei eskaintzen zaien laguntza akademikoa da. Laguntzaile moduan aritzen diren pertsonak DBH 4. mailako ikasleak eta ikastetxeko ikasle ohiak dira.

Hezkidetza programa, ikastetxeko Elkarbizitza Planaren baitan jasotzen den programa bat da. Eskolako Agenda 21 Hezkuntza komunitatean tokiko zein planetako ingurumenaren egoeraz sentsibilizazioa eta ezagutza landu, iraunkortasunaren aldeko jarrerak eta konpromisoak eragiteko. Pastoral plangintza Prestakuntza akademikoaz gain, errespetu, erantzukizun, berdintasun, begirune eta elkartasun balioak gure eguneroko zereginean agerian daude. Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko erakundearen bidez, ikasleek, irakasleek eta gurasoek osatutako taldea, Beningo kaleetan bizi diren umeei laguntzeko proiektuak bultzatzen ditugu.

Alai Batza Aisialdi Elkartea da. Asteburuan Azkoitiko ume eta gaztetxo guztiei giro irekia eskaintzen die, eta gaztea protagonista izatea ahalbidetzen du. Ekintza guztiak modu boluntarioan eginiko lanari esker eramaten dira aurrera eta berauen bitartez balore hau sustatzen da.

Ikasleen partaidetza Ikasleei bere ikasketetan, eskolan eta udalerriaren bizitzan protagonismoa eman. Gurasoen partaidetza Gurasoen partaidetza bultzatu eta erraztea, ikastetxean burutzen diren jarduera hezigarri, osagarri eta eskolaz kanpokoei dagokienez. Guraso eskola: Gurasoak eta eskolako langileak elkarrekin aritzeak era guztietako emaitzak (akademikoa, egokitzea, motibazioa, portaera‌) hobetzen dituelako, bien arteko erlazioa eta kolaborazioa sustatzen ditugu. TRUKE: testuliburuen kudeaketa solidarioa Testuliburuen berrerabilpena helburu duen programa. Familiei testuliburuak eskuratzeko aukera berri bat eskaini nahi diegu. IKT programa (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) Teknologia berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako.


ETAPAZ ETAPA

Haur Hezkuntza (0-6 urte) Elkar Hazi Guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko gunea da eta 0-2 urte bitarteko haur eta beraien gurasoei zuzenduta dago. Haur Eskolako kafe-tertuliak Zuen seme-alaben heziketaren inguruan izan ditzakezuen iritziak, esperientziak, zalantzak, galderak etab. partekatzeko gunea da. Txokoetan banatutako gelak Haur hezkuntzan ume bakoitzaren autonomia pertsonala eta bere sozializazioa oso garrantzitsuak izanik, txokoak oso baliagarriak dira hori lortzen joateko.

Lehen Hezkuntza (6-12 urte) Ikasketa kooperatiboa Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi Ikasketa kooperatiboak, arduren banaketa, guztion partaidetza, ahozko komunikazio trebeziak, errespetua, elkar laguntza, enpatia‌ garatzea errazten du. Curriculumeko eremu batzuetako eta besteetako heziketa jarduerak egituratzeko modu bat proposatzen du, talde-lanaren inguruan, parte-hartzaileen arteko elkarreragina sustatuko duena. Eskola inklusiboa bultzatzen duen metodologia da. Irakur lagun programa Programa honetan LHko 1. eta 3. zikloko ikasleek parte hartzen dute. Ikasle zaharrenen laguntzaz, txikienek irakurketa lantzen dute. Aldi berean, ikasleen arteko bizikidetza errazten du. Arts and Crafts Ingelesezko hizkuntz komunikazioa hobetzeko, Arte Hezkuntza ingelesez irakasten dugu.

Zugan proiektua Erlaxazio edo lasaitze teknikak erabiliz, hausnarketarako une bat aurkitzen ahalegintzen gara (LH 1. zikloa). Matematika bizia Ikaskuntzarako jarduerak, adibideak eta problemak eguneroko bizitzan errotuko ditugu. Ikasleei matematika erakargarria egin nahi diegu (LH 1. zikloa). Gu ere bertsotan. Ikasleriaren artean bertsozaletasuna bultzatzea helburu duen programa (LH 6).

DBH (12-16 urte) Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektuak eta Curriculum aniztasuneko programak. Ikastetxeko ikasleen aniztasunari erantzuteko, Floreaga Salestar Ikastetxean Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektuak garatzen ditugu DBHko lehenengo eta bigarren kurtsoan eta Curriculum-aniztasuneko programak, berriz, DBHko hirugarren eta laugarren mailan. Programa hauen xedea, ikastetxeko ikasle guztiek oinarrizko gaitasunak lortzea da. Elkarrekin eraikitzen. Ikasleen artean ekintzailetasuna eta talde-lana bultzatu, bailarako testuinguru sozio-ekonomikoa ezagutzeko. Robotika tailerra. Robotikak aukera anitz ematen du ikastetxean lan egiteko. Teknologiako orduetan, arlo hau landuko dute. Azkoitia Ezagutuz. Proiektu honen bidez Azkoitiko kultur ondarea, historia‌ ezagutu nahi ditugu. Bertatik bertara eta IKTetaz baliatuz.


Ikastetxeko beste zerbitzu eta ekintza osagarri batzuk • Orientazio Departamentua. • Bi hezkuntza bereziko gela irekiak (bat LHn eta bestea DBHn). • Goizeko eta arratsaldeko zaintza zerbitzua. • Jangela. • Eskola baratza. • Web orria: www.floreaga.eus • Gure Artean aldizkaria. • Ikas bidaiak (LH 1etik DBH 4ra). Maila guztietan urtero egiten dira. • Egun bateko irteerak. • Inauteriak. • San Jose egoitzara bisitak. • Jaialdiak eta Antzerki Musikalak. • Abesbatza eta “Gabon Kantak” jaialdia. • Herriko nahiz ikastetxeko festak. • Eskola kirola. • Euskal dantzak. • Euskal Kultur Jardunaldiak. • Ingelesa: Akademia eta Ingelesezko murgiltze egonaldiak Dublinen. •JAIKI: mekanografia, sukaldaritza tailerra, antzerki tailerra…

www.floreaga.eus Izarraitz z/g - 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tfnoa. 943 853 043 - Faxa 943 857 021 E-mail: floreaga@floreaga.eus

2016 FLOREAGA  

Kalitatezko hezkuntza azkoitiarren zerbitzura

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you