Issuu on Google+


Jesusen Bihotza ikastola

AURKIBIDEA HITZAURREA ………………………………………………………………….……….. ………………………………………………………………….………..

4

GURE IKASTOLAKO MISIOA, IKUSKERA ETA BALIOAK ……….…..…….. ……….…..……..

5

PLAN ESTRATEGIKOA ……………………………………………………….……… ……………………………………………………….………

6

GURASO INKESTEN EMAITZAK ………………………………………………….. …………………………………………………..

7

EGUTEGIAK ……………………………………………….…………… ……………………………………………….…………………………… ………………………

8

IKASMATERIALAK …………………………………………………………….……… …………………………………………………………….………

11

IKASTOLAKO LANGILERIA ……………………………………………….………… ……………………………………………….…………

14

IKASTOLAKO PROIEKTUAK ……………………………………………….………. ……………………………………………….……….

18

EKINTZA BEREZIAK ETA EGONALDIAK ……………………………….……….. ……………………………….………..

20

EBALUAZIO DATAK ……………………………………………………….…………. ……………………………………………………….………….

21

ZERBITZUAK ……………………………………………………………………………

22

….…..……….. ……….. GAIXOTASUN NAHIZ ISTRIPUEN AURREAN PROTOKOLOA ….…..

28

ZUBIZUBI-MUSU GURASO ELKARTEA ………………………………………….………. ………………………………………….……….

29

HEZKUNTZA SISTEMA: ORGANIGRAMA …………………………….………….. …………………………….…………..

30

21


Jesusen Bihotza ikastola

HITZAURREA

Familiaren eta Ikastolaren arteko komunikazioaren garrantziaz ohartuz, egunetik egunera etengabeko hobekuntza bideratzeko asmoarekin, Jesusen Bihotza Ikastolak 2013-2014 ikasturteko planaren atal esanguratsuenak jasotzen dituen txosten hau luzatzen dizue. Txosten honetan agertzen denaz gain, badakizue gure webgunean www.jesusenbihotzaikastola.com ikasturteko informazio zabala aurki dezakezuela. Animatzen zaituztegu urtean zehar Ikastolara hurbiltzeko izango dituzuen aukera guztiak aprobetxa ditzazuen: batzarra, guraso bilerak, elkarrizketak, jaialdiak, mendi irteerak‌ Erabilgarria zintzoena.

izango

zaizuelakoan,

jaso

ezazue

gure

agurrik

ZUZENDARITZA TALDEA

-4-


Jesusen Bihotza ikastola

IKASTOLAKO MISIOA, MISIOA, IKUSKERA IKUSKERA ETA BALIOAK BALIOAK

MISIOA Gure ikastola 1965. urtean Zizurkilen sortu zen Santio Ikastola izenarekin; 1972-73 ikasturtean Villabonan funtzionatzen zuten hiru ikastetxeren bilkuraz, gaur egungo JESUSEN BIHOTZA IKASTOLA jaio zen, bere titularitatea parrokiarena delarik. Villabonako eta Zizurkilgo 2-16 urte bitarteko ikasleei giza baloreetan oinarritutako kalitatezko hezkuntza euskalduna, eleanitza eta kristaua eskaintzen zaie. Hezkuntza komunitate hau, ingurumenarekin eta euskal gizartearekin konprometitua dago, aldi berean, pertsona guztiei irekia dagoelarik.

IKUSKERA Erniobea bailarako heziketa arloan erreferente izatea: 1. 2. 3. 4.

Kalitatezko hezkuntza berritzailea lortzeagatik Hezkuntza komunitateko asebetetzeagatik. Kalitatezko kudeaketarengatik Gizartean duen parte-hartze eta eraginarengatik

BALIOAK

-5-


Jesusen Bihotza ikastola

PLAN ESTRATEGIKOA KALITATEZKO HEZKUNTZA BERRITZAILEA Curriculum Proiektua konpetentzietara moldatu: HHko Unitate Didaktikoak Hizkuntzen Curriculum integratua idazten jarraitu: P. Estrategikoa, Branka… Giza trebetasun eta baloreak garatzeko programak landu: Osasunkume, sexu heziketa, Eskola Agenda 21, Bizikidetza, elkatasun proiektuak… IKTak garatu: (Ikasys, IKTak arloetan, Moodle plataforma…) Ikaskuntza kooperatiboa hedatu: LH3-4-5-6 / DBH1-2-3 EHIko proiektuak garatu: Urtxintxa, Txanela, Ostadar, Eleanitz, IKASYS, EKI. Udalekin eta beste ikastetxeekin proiektuak aurrera eraman (EA21, bertsolaritza, Guraso Eskola, Euskaraz mintza…). Euskararen erabilera eta kalitatea bultzatzeko ekintzak eremu curricularrean Euskararen erabilera eta kalitatea bultzatzeko ekintzak eremu ez curricularrean Euskal kulturaren ezagutza eta zabalkundea bermatu: Euskaraz mintza jolasak, euskal idazleak geletan, euskararen eguna, tradiziozko ekintzak… Ikuspegi komunikatiboa bultzatu Orientazioa eta tutoretza bideratu. Kanpo Diagnosia Ebaluaketa egin eta Hobekuntza Planak diseinatu. Gure ikasleen emaitzak alderatu: Erkidegoa, Gipuzkoa, EHI ikastolak… Ikasle ohien jarraipena burutu. Eskola porrota saihesteko neurriak hartu: Minimoen programazioak, hizkuntza eta hezkuntza errefortzuak.

Ikasleen heziketa integrala konpetentziak garatuz

Proiektu berritzaileen garapena

Euskara eta euskal kulturaren zabalkundea bideratu

Ikasleen emaitza akademiko onak lortu

Langileriaren antolaketa burutu (Giza baliabideen plana diseinatu).

Irakasleriaren bikaintasunari lehentasuna ematea

Irakasleen etengabeko prestakuntza bideratu. Irakasleen arteko koordinaketa bultzatu

HEZKUNTZA KOMUNITATEKO ASEBETETZEA Hezkuntza komunitateko kideen beharrak asetzea Familiekiko komunikazioa sendotu

Langile, guraso eta ikasleei asebetetze inkestak pasa, aztertu, alderatu eta emaitzak komunikatu. Kideen beharrei erantzuna bideratu. Komunikaziorako bide berriak abian jarri:SMSak, blogak, prestakuntza, HHko familiekin posta elektronikoaren erabilera orokortu.

KALITATEZKO KUDEAKETA Erabateko kalitatearen printzipioetan oinarrituko den kudeaketa sistema izango du (EKKS)

Zerbitzu osagarrien kudeaketa bideratu

Eraikuntza eta instalazioen hobekuntza

Prozesu bidezko kudeaketa burutu: egitura berrikusi, PS bilerak, prozesu taldeak Berrikuntza Agenda garatu. Sistemaren ebaluaketa burutu. Hobekuntza plana garatu, praktika onak ezagutu… Ikastolaren egituraketa burutu: kooperatiba, funtzionamendu organoak… Kudeaketa ekonomiko orekatua bideratu Zerbitzuen etengabeko hobekuntza: bilerak enpresekin (Askora, Kiriketan, Zu eta Biok) Zerbitzu berriak abian jarri: trikitixa eskaintza, IZPI (Irtenbide Zerbitzu Psikologiko Integrala) Instalakuntzak egokitu: Txermin eta Zizurkilgo HH3-5 gelak txokoetara moldatzeko ekipatu. Ikastola berri baten eraikuntzarako negoziaketak: aurrekontuak, EHI aholkularitza

GIZARTEAN DUEN PARTEHARTZE ETA ERAGINA Ikastolak gizartean duen eragina areagotu

Matrikula arrakastatsua lortu Aliantzen kudeaketa bideratu Herritarrei zerbitzuak eta ekintzak luzatu: IT Txartela, instalakuntzak, ikuskizunak Gizartean eragina neurtu: aliatuei inkestak, inpaktu plana diseinatu.

Ingurumenaren jasangarritasuna bultzatu

Ingurumen plana (atez-atekoa, baratza, solidaritate kanpainak…)

-6-


Jesusen Bihotza ikastola

GURASO INKESTEN EMAITZAK 0etik 10era baloratu zen galdera bakoitza, 0 izanik puntuaketa baxuena eta 10 altuena

OROKORREAN, ZEIN DA ZUEN ASEBETETZE MAILA IKASTOLAREKIKO?

7,22

Ikastolaren ordutegiarekin zein adostasun maila duzue?

7,65

Beste ikastetxeekin alderatuta, gure ikastolaren maila akademikoarekin ados al zaudete?

7,75

Ikastolaren hautaketa beste norbaiti gomendatuko al zeniokete?

7,64

Ikastolak euskara eta euskal kultura bultzatzeko egiten duen lanarekin ados al zaudete?

8,03

Ikastolaren instalakuntzekin ados al zaudete?

4,30

ASEBETETZEA ZUEN SEME-ALABAK JASOTZEN DUEN HEZIKETAREKIN

7,60

Gustura al zaudete zuen seme-alabak ikastolan jasotzen dituen baloreekin?

7,40

Gustura al zaudete zuen seme-alabak ebaluatzeko moduarekin? Jolas orduekin gustura al zaudete?

7,42 7,06

ASEBETETZEA IKASTOLA ETA GURASOEN ARTEKO ERLAZIOAZ (KOMUNIKAZIOA ETA PARTAIDETZA)

7,15

Orokorrean, gustura al zaudete komunikazioarekin?

7,51

Gustura al zaudete tutore eta irakasleekin egiten dituzuen elkarrizketa eta bilerekin?

7,92

Gustura al zaudete ikastolako Guraso Elkartearen kudeaketarekin? Gustura al zaudeta ikastolako Batzar Orokorrarekin?

6,79 8,05

Orokorrean, gustura al zaudete ikastolak antolatzen dituen kultur ekintza desberdinekin?

7,44

ASEBETETZE MAILA IKASTOLAKO IDAZKARITZAREN FUNTZIONAMENDUAREKIN Egin behar dituzuen behar administratiboentzat, erraztasunik baduzue? Nola baloratuko zenukete bulegoan jasotzen duzuen tratua?

7,82 7,97 8,09

IKASTOLAKO ZERBITZUEKIKO ASEBETETZE MAILA

7,72 9,29 6,95

Pozik al zaudete jangelarekin? Pozik al zaudete Goiz Txokoarekin? Pozik al zaudete eskola-kirolarekin? OROKORREAN, ZEIN DA GALDEKETA HONETAZ EGITEN DUZUEN BALORAZIOA?

-7-

7,48


Jesusen Bihotza ikastola

EGUTEGIAK EGUTEGIAK

-8-


Jesusen Bihotza ikastola

-9-


Jesusen Bihotza ikastola

- 10 -


Jesusen Bihotza ikastola

IKASMATERIALA Jarraian zerrendatzen den materialaz gain, ikastolan soilik eros daiteken materiala ere badago: Eleanitz Proiektuko materiala (HHko ingelesa eta DBHko frantsesa) eta apunteak edo fitxak.

HAUR HEZKUNTZA MAILA

PROIEKTUA

LIBURUA

EDITORIALA

3 URTE

URTXINTXA

Ikaslearen karpeta

Ikaselkar

4 URTE

URTXINTXA

Ikaslearen karpeta

Ikaselkar

5 URTE

URTXINTXA

Ikaslearen karpeta

Ikaselkar

LEHEN HEZKUNTZA MAILA

ARLOA/PROIEKTUA

LIBURUA

EDITORIALA

Ingurunea (Txanela proiektua)

Ikaslearen liburua 1

Ikaselkar

Musika (Txanela proiektua)

Musika-Lan koadernoa 1

Ikaselkar

Matematika (Txanela proiektua)

Matem. Baga Biga 1 Matem.Lan koadern 1 Matem.Lan koadernoa 2

Ikaselkar

Erlijioa (YA-SAH proiek.)

Erlijio Katolikoa 1

Ibaizabal

Euskara (Txanela proiektua)

Lan koadernoa 1 Lan koadernoa 2

Ikaselkar

Ingelera (Eleanitz Proiektua) The adventures of Hocus and Lotus 1

Playbook 1 6 Story books / CD 1

Ikaselkar

Ingurunea (Txanela proiektua)

Ikaslearen liburua 2

Ikaselkar

Musika (Txanela proiektua)

Musika-Lan koadernoa 2

Ikaselkar

Matematika (Txanela proiektua)

Matem. Baga Biga 2 Matem.Lan koadern 3 Matem.Lan koadernoa 4

Ikaselkar

Erlijioa (YA-SAH proiek.)

Erlijio Katolikoa 2

Ibaizabal

Euskara (Txanela proiektua)

Lan koadernoa 3 Lan koadernoa 4

Ikaselkar

Ingelera (Eleanitz Proiektua) The adventures of Hocus and Lotus 2

Playbook 2 6 Story books / CD 2

Ikaselkar

1. MAILA

2. MAILA

- 11 -


Jesusen Bihotza ikastola

LEHEN HEZKUNTZA MAILA

ARLOA/PROIEKTUA

LIBURUA

Ingurunea (Txanela proiektua)

Ikaslearen liburua 3

Ikaselkar

Musika (Txanela proiektua)

Musika Lan koadernoa 3

Ikaselkar

Lengua Castellana (Txanela proiektua)

Lengua castellana 3 Cuad. de actividades 1-2

Ikaselkar

3. MAILA Matematika (Jakintzaren bideak Matematika 3 proiektua)

4. MAILA

Zubia/Santillana

Erlijioa (YA-SAH proiek.)

Erlijio Katolikoa 3

Ibaizabal

Ingelera (Eleanitz Proiektua) Story Projects 1

Activity Book 1 2 CD / 5 Story books

Ikaselkar

Ingurunea (Txanela proiektua)

Ikaslearen liburua 4

Ikaselkar

Musika (Txanela proiektua)

Musika Lan koadernoa 4

Ikaselkar

Lengua castellana (Txanela Proiektua)

Lengua castellana 4 Cuad. de actividades 3-4

Ikaselkar

Matematika (Jakintzaren bideak Matematika 4 proiektua)

Zubia/Santillana

Erlijioa (YA-SAH proiek.)

Erlijio Katolikoa 4

Ibaizabal

Ingelera (Eleanitz Proiektua) Story Projects 2

Activity Book 2 2 CD / 5 Story books

Ikaselkar

Ingurunea (Txanela proiektua)

Ikaslearen liburua 5

Ikaselkar

Lengua castellana (Txanela proiektua)

Lengua castellana 5 Cuaderno actividades 5-6

Ikaselkar

Matematika (Jakintzaren etxea 5. MAILA proiektua)

6. MAILA

EDITORIALA

Matematika 5

Zubia/Santillana

Musika (Txanela Proiektua)

Musika – Lan koadernoa 5

Ikaselkar

Euskara (Txanela proiektua)

Irakurgaiak 5

Ikaselkar

Ingelera (Eleanitz Proiektua) The Explorers 1

Folder CD / Reader

Ikaselkar

Ingurunea (Txanela proiektua)

Ikaslearen liburua 6

Ikaselkar

Lengua castellana (Txanela proiektua)

Lengua castellana 6 Cuad. de activ. 7-8

Ikaselkar

Matematika (Jakintzaren etxea proiektua)

Matematika 6

Euskara (Txanela proiektua)

Lan koadern. 11-12-13 Irakurgaiak 6

Educación para la ciudadanía

Abre la puerta

Musika (Txanela Proiektua)

Musika – Lan koadernoa 6

Ikaselkar

Ingelera (Eleanitz Proiektua) The Explorers 2

Folder CD / Reader

Ikaselkar

- 12 -

Zubia/Santillana Ikaselkar Anaya


Jesusen Bihotza ikastola

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA MAILA

1.MAILA

2. MAILA

3. MAILA

4. MAILA

ARLOA/PROIEKTUA

LIBURUA

EDITORIALA

Euskara eta Literatura 1 (EKI P.) 4 liburuxka / Lan koa. 1-2

Ikaselkar

Lengua y Literatura 1 (EKI P.)

4 liburuxka / Cuad. activ. 1-2

Ikaselkar

Gizarte Zientziak 1 (EKI P.)

2 liburuxka

Ikaselkar

Natur Zientziak 1 (EKI P.)

5 liburuxka

Ikaselkar

Matematika 1 (EKI P.)

Matematika 1 liburua

Ibaizabal

Ingelera (EKI Proiektua) Subject Projects 1

3 Books

Ikaselkar

Portafolioa

Ale 1

Ibaizabal

Erlijioa 1 (i.by2 proiektua)

Erlijio Katolikoa 1 liburua

Ibaizabal

Euskara eta Literatura 2 (Ostadar proiektua)

4 liburuxka Lan koadernoak 3-4

Ikaselkar

Lengua y Literatura 2 (Ostadar proiektua)

4 liburuxka Cuad. de actividades 3-4

Ikaselkar

Gizarte Zientziak 2 (Ostadar P.)

2 liburuxka

Ikaselkar

Natur Zientziak 2 (Ostadar P.)

5 liburuxka

Ikaselkar

Matematika 2 (i.by2 proiektua)

Matematika 2

Ibaizabal

Erlijioa 2 (i.by2 proiektua)

Erlijio Katolikoa 2

Ibaizabal

Educaci贸n para la ciudadan铆a

E. Secundaria

Anaya

Ingelera (Eleanitz Proiektua) Subject Projects 2

Activity sheets Reader

Ikaselkar

Euskara eta Literat. 3 (Ostadar P.)

4 liburuxka Lan koadernoak 5-6

Ikaselkar

Lengua y Literat. 3 (Ostadar P.)

4 liburuxka Cuad. de actividades 5-6

Ikaselkar

Matematika 3 (i.by2 proiektua)

Matematika 3

Ibaizabal

Natur Zientziak 3 (Ostadar P.)

N. zientziak 3 liburuxka Biologia-Geologia 2 liburuxka

Ikaselkar

Erlijioa 3 (i.by2 proiektua)

Erlijio Katolikoa 3

Ibaizabal

Ingelera (Eleanitz Proiektua) SSLIC 1

Social Sciences 3-Geography SSLIC 1 workbook 1&2 pack

Ikaselkar

Euskara Literat. 4 (Ostadar P)

4 liburuxka

Ikaselkar

Lengua Literatura 4 (Ostadar P)

4 liburuxka

Ikaselkar

Matematika 4 (i.by2 proiektua)

Matematika 4

Ibaizabal

Natur Zientziak 4

Fisika-kimika 4 liburuxka Biologia- Geologia 3 libu.

Ikaselkar

Erlijioa 4 (i.by2 proiektua)

Erlijio Katolikoa 4

Ibaizabal

Ingelera (Eleanitz Proiektua) SSLIC 2

Social Sciences 4-Geography SSLIC 2 workbook 1&2 pack

Ikaselkar

- 13 -


Jesusen Bihotza ikastola

IKASTOLAKO LANGILERIA ZUZENDARITZA TALDEA Zuzendaria: Kontxi Ormazabal Lourdes de la Iglesia Arantxa Arin Nerea Zumeaga

TUTORE ETA IRAKASLEAK HAUR HEZKUNTZA Koordinatazailea: Arantxa Arin HH 2 urte 2A Alazne Puelles 2B Amaia Ariznabarreta 2C Oihana Eraso 2D Ainhoa Zaldua

HH 3 urte 3A Ainara García 3B Aitziber Elgarresta 3C Ainhoa Zaldua

HH 4 urte 4A Marian Udabe 4B Arantxa Mujika 4C Arantxa Segurola

HH 5 urte 5A Olatz Sanz 5B Nerea Urdanpilleta 5C Arantxa Segurola

Espezialistak: Arantxa Arin, Iosu Oria

LEHEN HEZKUNTZA Koordinatzailea: Lourdes de la Iglesia LH1 1A Nerea Badiola 1B Marga Rodriguez 1C Iosu Oria

LH4 4A Edurne Egizabal 4B Iker Aranburu

LH2 2A Naiara Otegi 2B Lourdes Zabalegi 2C Iosu Oria

LH5 5A Pilar Aranzabe 5B Agurtzane Insausti

LH3 3A Maribi Iraola 3B Pello Jauregi

LH6 6A Arantxa Ugartemendia 6B Begoña Landa

- 14 -


Jesusen Bihotza ikastola

Irakasle espezialistak: Ingelera: Arantxa Arin, Arantxa Zufiaurre, Agurtzane Insausti, Jaione Ariznabarreta Musika: Xabier Zubeldia Giza-balio eta Erlijioa: Idoia Ariznabarreta Informatika: Lourdes de la Iglesia Gorputz Hezkuntza: Aitor Zabala, Beñat Eceiza, Iosu Oria, Iker Aranburu Heziketa Berezia: Leire Alonso

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA Koordinatzailea: Kontxi Ormazabal Orientatzailea: Olatz Olasagasti

DBH1 1A M. Jose Lasa 1B M. Luisa Zavala

DBH3 3A Ana Santamaría 3B Aintzane Cámara

DBH2 2A Juan M. Ugartemendia 2B Nestor Erauskin

DBH4 4A M. Carmen Izagirre 4B Xabier Mikel Uitzi

Beste irakasleak: - Lourdes de la Iglesia - Iñaki Mendizabal - Jaione Ariznabarreta - Agurtzane Insausti - Aitor Zabala - Kontxi Ormazabal - Esther Mendiluce - Unai Zubeldia - Xabier Zubeldia Heziketa Berezia: Olatz Olasagasti

- 15 -


Jesusen Bihotza ikastola

AHOLKULARITZA PSIKOPEDAGOGIKORAKO TALDEA Zuzendaria: Kontxi Ormazabal Orientatzailea eta psikopedagogoa: Olatz Olasagasti Pedagogi-Terapeuta (PT) eta Heziketa Bereziko irakaslea: Leire Alonso Laguntzaileak: Josune Urreta eta Andoni Usandizaga Berritzeguneko psikopedagogoa: I単aki Olano Berritzeguneko logopeda: Marta Irazusta, Ekhi単e Ota単o

AHOLKULARITZA PSIKOPEDAGOGIKOA Tutorea da taldearen erreferente eta arduradun nagusiena. Hezkuntza Premia Bereziren bat detektatzen duenean edota beste irakasleek edo gurasoek horren berri ematen diotenean, berak egiten du lehen balorazioa eta dagozkion neurriak hartzen ditu. Premiaren garrantziaren arabera, ikastolako Aholkularitza Psikopedagogiko taldearekin jartzen da harremanetan, kasua egokien bideratua izan dadin. Euren interbentzioa nahikoa ez den kasuetan, Berritzeguneko teknikariengana jotzen dute orientatzaileak nahiz PTak aholkularitza edota interbentzio eske. Premia Bereziak dituen ikasleari, kasu guztietan erantzun pertsonalizatua eta plan berezia eskaintzen zaizkio, bere gurasoen koordinazioarekin batera; hauek aholkularitza espezifikoa ere jasoko dutelarik. Gurasoak badira arazoa detektatzen dutenak, tutorearengana jo behar dute; hori baita adierazitako prozesuari hasiera emateko bidea.

- 16 -


Jesusen Bihotza ikastola

ZERBITZUAK Administrazioa: - Administrari burua: Nerea Zumeaga - Administraria: Pili Iturbe Eskolaz kanpoko ekintzak: - Ingelesa: Paula Lia - Trikitixa, panderoa eta kantua: Kristina Solano - IZPI (Irtenbide Zerbitzu Psikologiko Integrala): Emeren Genbelzu - Eskola kirola: Koordinatzailea, Urko Arin - Enjoy English: Koordinatzailea, Olaia Zubizarreta Jangela: ASKORA PLUS S.L. Goiz Txokoa: KIRIKETAN S.L. Garbitasuna: ZU ETA BIOK Kalitatezko gestioan aholkularitza: Ignacio Bara単ano

- 17 -


Jesusen Bihotza ikastola

IKASTOLAKO PROIEKTUAK

Ikastolen Elkarteko Proiektuekin jarraituko dugu lanean. Haur Hezkuntzako 2. zikloan Urtxintxa landuko dute; Lehen Hezkuntzan Txanela eta DBHko ikasleek, Ostadar Proiektuaz gain, lehen mailakoek EKI Proiektu berritzaileari helduko diote. Proiektu hauen bitartez, ikaslearen konpetentzien garapena lortu nahi da, ikaskuntza esanguratsua eskainiz eta ikasle aktiboak bilakatuz, aniztasuna errespetatuz eta balio eta jarreren hezkuntza landuz. Hizkuntza proiektua garatzen jarraituko dugu, ikastolan lantzen diren lau hizkuntzen arteko koherentzia bermatzeko; aldi berean Euskaraz Bizi proiektuaren bitartez, euskararen ezagutza ez ezik, euskararen erabilpena bermatu nahi dugu ikastolako eremu guztietan. Euskararen erabilera bultzatu, euskararen kalitatea hobetu eta Euskararen Normalkuntzarako bide berriak ireki. Informazio eta komunikaziorako teknologiei dagokionez, IKASYS proiektua eta IKTak arloetan garatuko ditugu; xedea, derrigorrezko eskolaldia amaitzean, eremu pertsonal, akademiko zein laboralean, sortu ohi diren beharrei eta egoera-problemei aurre egiteko, IKT baliabideak modu eraginkorrean eta arduratsuan erabiltzea izango da. Gure ikastolan, baloreen lanketa oinarritzat hartuta, hainbat programa edo proiektu ditugu; horien artean Osasunkume (drogamenpekotasun prebentziorako programa ) lantzen da Lehen hezkuntzako 8 eta 12 urte bitarteko ikasleekin, Eusko Jaurlaritzaren eta Prebentziorako Udal Taldeen laguntzari esker. Ikaskuntza kooperatiboan lehen urratsak emango dira, martxan jarriko diren ikas estrategien laguntzaz, gelakideen arteko komunikazioa eta talde laneko trebetasunak landuko ditugu hainbat geletan, aldi berean, irakasleen prestakuntza bideratuz. DBHko 3.mailako ikasleekin sexu heziketa landuko da, sexologa batek bideratutako tailerren bitartez, nerabezaroko ezaugarri psikologikoetan oinarrituta, afektibitatea eta sexu hezkuntzaren inguruko kezkak argitzea izango da saio hauen helburu nagusia. Bestalde, ingurumenaren alorrean, Eskola Agenda 21 garatzen jarraituko dugu garapen iraunkorrarekin konprometituta dagoen hezkuntza-jarduera burutzeko. 2013-2014 ikasturtean zehar energia landuko da.

- 18 -


Jesusen Bihotza ikastola

Gure proiektuei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, bisita itzazu jarraian azaltzen diren helbideak edo gure Ikastolako webgunea.

www.jesusenbihotzaikastola.com

www.ikastola.net

www.oriapat.net/ikaskuntza kooperatiboa

www.urtxintxa.net

www.txanela.net

www.ostadar.net www.ekigunea.net

www.ingurumena.ejgv.euskadi.net

www.osasunkume.net

www.eleanitz.org www.ikasys.net - 19 -


Jesusen Bihotza ikastola

EKINTZA BEREZIAK ETA EGONALDIAK EKINTZA BEREZIAK

DATA Iraila - maiatza Abenduak 3 Abenduak 21 Abenduan Abenduan Abenduak 24 Abenduak 24 Urtarrilak 27-otsailak 2 Otsailak 4 Otsailak 27 Otsailak 28 Apirilak 23 Maiatza Maiatza Ekaina Ekainak 7

ETAPA LH1-2-3 HH-LH-DBH HH-LH-DBH HH-LH1-2 HH-LH1-2 HH-LH DBH HH-LH-DBH LH6 - DBH1-2 HH-LH Villabona HH-LH Zizurkil HH-LH-DBH HH-LH LH4-5 DBH HH-LH-DBH

EKINTZA Igeriketa kanpainak Euskararen eguna Santo Tomas ospakizuna Mari Domingiren etorrera Olentzeroren etorrera Gabonetan abesten Jaiotza biziduna Kultur astea Santa Ageda bezpera Ostegun Gizeneko desfilea Ostiral Meheko desfilea Liburuaren eguna “English Festival” Bertso jaialdia Bigarren eskuko azoka Ikastolaren eguna

EGONALDIAK

ETAPA LH2A-B

DATA

LEKUA

Apirila

Bertiz

LH4

Maiatza

Sastarrain

DBH2

Maiatza

Lizarrusti

DBH4

Maiatza

Jaca-Bartzelona-Salou

- 20 -


Jesusen Bihotza ikastola

EBALUAZIO DATAK HAUR HEZKUNTZA EBALUAZIOAK

EGUNAK

1.

Azaroak 19

2.

Otsailak 18

3.

Ekainak 9

LEHEN HEZKUNTZA EBALUAZIOAK

EGUNAK

INFORMEAK

1.

Abenduak 3

Abenduak 13

2.

Martxoak 18

Martxoak 21

3.

Ekainak 10

Ekainak 20

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA EBALUAZIOAK

EGUNAK

NOTAK

1.

Azaroak 26

Azaroak 29

2.

Martxoak 11

Martxoak 14

3./Azkena

Ekainak 12 (DBH 1-2) Ekainak 13 (DBH 3-4)

Ez-ohikoa

Ekainak 20

D.B.H.KO APARTEKO DEIALDIKO AZTERKETAK

- 21 -

Ekainak 24 11:00etan

Ekainak 19 eta 20


Jesusen Bihotza ikastola

ZERBITZUAK ZERBITZUAK GOIZ TXOKOA Zerbitzu honi esker goizeko 7:30etatik 9:15ak arte, ikasleak ikastolan zaintzaile baten ardurapean edukitzeko, aukera dago, bai Zizurkilen, bai Txerminen. EGUTEGIA 2013ko irailaren 10etik 2014ko ekainaren 20a arte (biak barne). KUOTAK • Ohiko erabiltzaileak: ohiko erabiltzaile egunero edo egun guztietatik %80 a erabiltzen duten ikasleak kontsideratuko dira. Kuota: 24 € hileko. Ez ohikoak Kuota : 5 € eguneko.

OHARRAK Goiz Txokoa zerbitzuaren ordainketa hilero egingo da, zerbitzua jaso eta hurrengo hilabeteko lehen hamar egunen buruan. Goiz Txokora noizbehinka etorriko direnak, egun bat lehenago jakinaraziko dute Ikastolako Idazkaritzan. (943 69 23 21) Erabiltzaileek nahitaez ordaindu beharko dituzte kuotak. Behin eta berriro ez ordaintzearen ondorioz Goiz Txokoko plaza galduko da zuzenean. Goiz Txokoa diraun bitartean gurasoek ezingo dute bertan egon.

- 22 -


Jesusen Bihotza ikastola

JANGELA Ikastolako jangela zerbitzua Txermin eta Zizurkilgo eraikinetan eskaintzen da. EGUTEGIA 2013ko irailaren 10etik 2014ko ekainaren 20a arte (biak barne). KUOTAK Ohiko bazkaltiarrak: Ohiko bazkaltiarrak, egunero edo egun guztietatik %80a erabiltzen duten ikasleak, kontsideratuko dira. Kuota: HH 2 eta 3 urte: 92€/hileko HH 4 urte- DBH4: 89€/hileko • Ez ohikoak Kuota: 6,80 € otorduko. OHARRAK Jangela zerbitzuaren ordainketa hilero egingo da, zerbitzua jaso eta hurrengo hilabeteko lehenengo hamar egunen buruan. Jangelara noizbehinka etorriko direnak , egun bat lehenago eta 13:30ak baino lehen jakinaraziko dute Ikastolako Idazkaritzan (943 69 23 21). Bazkaltiarrek nahitaez ordaindu beharko dituzte kuotak. Behin eta berriro ez ordaintzearen ondorioz, jantokiko plaza galduko da zuzenean. Goizeko jardunetan , ikasleak 15:00ak baino lehenago jaso beharko dira. Ikasle batek alergiaren bat edota elikadurarekin erlazionatutako gaixotasunen bat (zeliakia…) edukiko balu, aldez aurretik sendagilearen agiria ekarri beharko luke idazkaritzara, janaria egokitu ahal izateko. 2 urteko gelako ikasleek, hiruhilabeteko bakoitzaren hasieran jakinarazi beharko dute jangelan gelditzeko asmoa (idazkaritzan edo tutoreari), honela ez balitz ez dira onartuko. Hau guztia, txikienei, jangelako zerbitzu kalitatea bermatzeko pentsatua dago.

- 23 -


Jesusen Bihotza ikastola

JANGELAKO ARAUAK Jantokiko denbora haurraren eta gaztetxoaren heziketa prozesuko une garrantzitsua da, non ohiturak eta jarrerak bereganatzen dituen eta ikaskideekin, nahiz helduekin, harremanak izaten ikasten duen. Begiraleen egitekoa oso garrantzitsua da jantoki barruan, nahiz kanpoan, funtzio asistentziala (janaria eman, zaindu‌) ez ezik hezitzailea ere betetzen baitute. Beraz, hauek ere ikastolaren barruko profesionaltzat hartu behar ditugu. Hau guztia kontuan izanik eta jangelako funtzionamendua ahalik eta egokiena izan dadin guztien mesedetarako, hainbat oinarrizko arau adostu ditugu: Jantokian era ordenatuan eta lasaian sartuko gara, baita irten ere. Ikasleok begiraleak esandako tokian eseriko gara eta bazkaria jan arte ez gara eserlekutik altxako. Menua osatzen duten hiru plateretatik minimo bat behintzat guztiek jango dugu. Bazkaldu ondoren erabilitako tresna guztiak leku egokira eramango ditugu. Inor ez da zaintzailearen baimenik gabe mahaitik jaiki edo kanpora atera. Ez dugu janaririk patiora aterako. Begiraleak egunero arduratuko dira gure kontrol eta jarraipena egiteaz. Beraz, garrantzitsua da aldez aurretik gurasoek eurei jakinaraztea zein geratuko garen eta zein ez egun bakoitzean. Jangela zerbitzua dirauen bitartean, gurasoek ezingo dute bertan egon. Bazkal ondoren irten behar badugu, gurasoen baimen idatzia aurkeztu beharko dugu. Gainontzean ez digute ikastolatik ateratzen utziko. Jangelako erabiltzaile guztiok instalazioak eta bertako arauak errespetatu egingo ditugu. Gainontzeko lagun eta zaintzaileekiko errespetua eta jarrera onak azalduko dizkiegu. Hala ez balitz, arduradunek diziplina neurriak hartu beharko lituzkete, jangelatik kanporatuak izan gaitezkeelarik. Gurasoei kolaborazioa eskatzen dizuegu, ikasleek neurri hauetaz jabetzen joan daitezen eta betetzeko ardura har dezaten. - 24 -


Jesusen Bihotza ikastola

INGELESA Ingeleseko klaseak, Txermingo (LH1-2-3-4-5) eta Zentroko (LH6, DBH12-3-4) eraikinetan eskaintzen da. IRAKASLEA: Paula Lia SAIOAK LH2-3-4-5-6 / DBH1-2-3-4 astean ordubeteko 2 saio LH1 astean ordu eta erdiko saio bat. EGUTEGIA 2013ko urrian hasi eta ikasturte amaiera arte. KUOTAK LH2-3-4-5-6 / DBH1-2-3-4: 50 €/hileko LH1: 35 €/hileko

TRIKITIXA, PANDEROA ETA KANTUA Trikitixa, nahiz panderoa eta kantua, Txermingo (LH1-2-3-4-5) eta Zentroko (LH6, DBH1-2-3-4) eraikinetan eskaintzen da. IRAKASLEA: Kristina Solano SAIOAK Astean saio bat EGUTEGIA 2013ko urrian hasi eta ikasturte amaiera arte. KUOTAK 25 €/hileko

- 25 -


Jesusen Bihotza ikastola

IZPI IZPI, Irtenbide Zerbitzu Psikologiko Hezitzaile Integrala eta osoa da. Haurraren garapena (fisikoa, psikologikoa, pertsonala, emozionala, kognitiboa, soziala), adina, ikasketa edo adimen maila, hezkuntza arloa (eredu eraikitzailea, kooperatiboa, sozioemozionala…) hartzen ditu kontuan. IZPI, astean zehar, ikastolako ordutegitik at, ikastolako Agente Sozial guztiei (guraso, ikasle, irakasle, langile, beste profesional…) eskaini nahi zaion laguntza eta aholkularitza zerbitzua da. Hezkuntza komunitateari eta irakaskuntza ikaskuntza prozesuari egokitua dago. Programaren arduraduna Emeren Genbelzu da, psikologo, jokabide eta kognizio terapeuta eta Haur Hezkuntzako irakaslea dena.

ESKOLA KIROLA Eskola kirola ikasleek nahitaezko eskola-aldian baina eskola-orduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da. KOORDINATZAILEA: Urko Arin EGUTEGIA: 2013ko urrian hasi eta ekaina arte. ESKAINTZA: - Benjaminak (04-05 urteetan jaiotakoak): Talde kirola

Urteko kuota: 61€

Astean entrenamendu bat -

Alebinak (02-03), Infantilak (00-01) eta Kadeteak (98-99): Talde kirola Multiekintzak Atletismoa

Urteko kuota: 91€ Urteko kuota: 91€ Urteko kuota: 61€

Astean bi entrenamendu. - 26 -


Jesusen Bihotza ikastola

ENJOY ENGLISH Ikastolen Elkarteko aisialdi eskaintzaren barruan, Enjoy English eskainiko dugu, hau da, udako oporraldian, ekainaren azken astean hasita, lau astez, jatorrizko ingeles hiztunak diren hezitzaileek gidatutako udaleku irekia antolatuko da. Hainbat ekintzaz gozatzeaz gain, gure kultura eta atzerriko beste kulturen arteko elkartrukea gauzatzeko aukera ematen duena, gure Eleanitz proiektuaren osagarri gisa. Proiektu honetan 5 eta 11 urte bitarteko ikasleek har dezakete parte. Taldeak adinaren arabera antolatuko dira, alde batetik HH5 eta LH1-2ko ikasleak eta bestetik LH3-4-5-6koak. HELBURUAK: Aisialdian ondo pasatuz, bizitzarako heztea Ingelesezko komunikaziorako gaitasunak lantzea, jolas dinamikaren bitartez. Aisialdian eredu parte hartzailea bideratuz, aisialdirako heztea. Jolasaren bidez aurrez aurreko komunikazioan eragitea. Jolasaren bidez talde harremana indartzea. Bakarka zein taldean, ondo pasatuz ingelesez hainbat adierazpen kultural sortzea. Jatorrizko ingeles hiztunak izango ditugula baliatuz, atzerriko beste kulturen eta euskal kulturaren arteko elkartrukea sustatzea. JARDUERAK: Astero proiektu bat landuko da. Hilean zehar irteera bat egingo da. Azken egunerako, show bat prestatuko dute. Hau guztia bideratzeko asmoarekin, ikastolak atzerritik etorriko diren begiraleak jarriko ditu talde bakoitzarekin. Bestetik, koordinatzaile bat kontratatuko du familia eta begiraleen, nahiz proiektu arduradunen, arteko bitartekari lanak egiteko. Bestalde, ikasle parte-hartzaileen familiek begirale bat etxean jasotzeko aukera izango dute programak irauten duen bitartean. Familia horiek ez dute matrikula ordainduko. - 27 -


Jesusen Bihotza ikastola

GAIXOTASUN ETA ISTRIPUEN AURREAN AKTUAZIO PROTOKOLOA

Jesusen Bihotza Ikastolak gaixotasun eta istripuen aurrean zehaztuta dituen arauen berri eta jarraituko duen protokoloaren zehaztasunak eman nahi dizkizue. Beherago zehazten diren jarraibide hauek Hezkuntza Saileko Zerbitzu Juridikoak igorritako txostenean oinarritzen dira. •

Botikaren bat eman behar izanez gero, medikuaren txostena edota errezeta aurkeztu beharko da. Aurkeztutako dokumentu honetan botika hau ematearen beharra azaltzeaz gain, dosia eta maiztasuna ere azalduko dira. − Ahotik har daitezkeen botikak soilik emango dira, supositorioak eta injekzioak pertsonal sanitarioaren edota gurasoen esku geratuko dira. − Ikasleak sukarra duenean, gurasoekin harremanetan jarri eta semealabaren bila etorri beharko du. − Ikasleren batek elikagai edota botikaren bati alergia balio, gurasoek ikastolan honen berri emango dute. Honetarako ezinbestekoa izango da mediku-agiria aurkeztea.

Ikasleren batek istripu bat izango balu, istripuaren larritasuna baloratuhonetarako irakasleriaren sena eta profesionaltasunean sinestea beste aukerarik ez dago- eta osasun gune batera eramateko aukera aztertuko da. Tutorea, gurasoekin harremanetan jarri eta ikastolara bere semealabaren bila etorri beharko luke. Zurich aseguru etxearekin egina dago ikasleen aseguru poliza eta Osakidetzako edozein zentro publikotara jo daiteke larrialdi kasuan, administrariak prestaturiko istripu partearekin. Gurasoekin harremanetan jartzea ezinezkoa gertatuko balitz eta larritasunaren arabera, eskura dugun garraiobide egokiena aukeratuko dugu -kotxea, taxia edota anbulantzia- ikaslea osasun gune batetara eramateko. - 28 -


Jesusen Bihotza ikastola

ZUBIZUBI-MUSU GURASO ELKARTEA

2013-2014 EGITASMOA •

Lurralde Batzarreko bilerak

• • •

Udalekin harremanak Eskola Agenda 21 Bizikidetza

• • • •

Eskola kirola Ekintza berezien antolamendua Ikastolako produktuen diseinua eta salmenta (kamisetak, poltsak…) Guraso eskola

Ikasturtean zehar, batzar orokorrerako deialdia jasoko duzue, bertan Guraso Elkartearen erdia berritzeko bozketa egingo da. Animatzen zaituztegu, hautagai bezala zeuen burua aurkeztera eta Zubi-musu Guraso Elkarteko kide berria izateko aukera ez galtzea.

- 29 -


Jesusen Bihotza ikastola

HEZKUNTZA SISTEMA: ORGANIGRAMA ORGANIGRAMA

- 30 -


Urteko Txostena (euskara)